Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Sexta edición Premios Adrián Celaya

Iusplaza bloga

2021eko urtarrilaren 26ko Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren 4. Salako Epaiari buruzko iruzkina (1583/2020 ERREK. ZK.)
2021-02-26

Javier Arrieta Idiakez jaunak, Deustuko Unibertsitatearen irakasleak, eta Zuzenbidearen Euskal Akademiaren zuzendaritza kideak, bere gogoeta eskeintzen digu, jarraiko gaiaren inguruan: deusez moduan kalifikatutako kaleratzea, 9/2020 Errege Lege-dekretuaren 9.2 artikuluak ezarritakoa hausteagatik. Sarrera honetan iruzkina egingo zaio, 2021eko urtarrilaren 26ko Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren 4. Salako epaiari (1583/2020 errek. zk.). Bada, horren kontrako 5 arrazoi jasoko dira. Hala ere, aldez aurretik epai horren Egitateak eta Zuzenbideko Oinarriak laburtuko dira, irakurleari epaiaren testuingurua eta nondik norakoak behar bezala aurkezteko xedearekin.

Atxikitako dokumentua: 2021eko urtarrilaren 26ko Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren 4. Salako Epaiari buruzko iruzkina.pdf

Iruzkinak

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra