Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Tercera ediciĆ³n Premios Adrian Celaya

Iusplaza bloga

2019. urteko ikastaroa, Euskal zuzenbide zibila eta zergari buruzko ikastaro praktikoa Bilbon
2018-11-29

2015. urtean ezarri da Zuzenbide zibil beregaina Euskal Autonomia Erkidegoan. Horrek errotik aldatu ditu bertakoen igurikimenak, familia eta oinordetzaren gaineko harreman juridikoak antolatzeko orduan. Aurrekoaren ildotik, behar-beharrezkoa da jardule juridikoentzat lege-testu berrien ezagutza eta erabilera praktikoa.

Oraingo honetan Zuzenbidearen Euskal Akademiak eta Bizkaiko Abokatuen Elkargo Ohoretsuak, Euskal Herriko Notario Elkargo Txit Prestuaren, Deustuko Unibertsitatearen, Euskal Herriko erregistratzaileen eta "Pedro Ibarreche" Praktika Juridikoaren Eskolaren laguntzaz, ahalegin biziak egin dituzte Euskal zuzenbide zibilaren ikastaro praktikoa Bilbon antolatzeko. Ikastaroa Bizkaiko Abokatuen Elkargo Ohoretsuaren egoitzan egingo da. Ikastaroa Bizkaiko jardule juridikoei zuzenduta dago eta araubide berriaren alorretan segurtasun osoz jarduteko ezaupideak eta teknika erakustea du helburu. Ekitaldien gaiak, matrikula eta ikastaroaren bestelako ezaugarriak blog honetan adierazten dira.

Atxikitako dokumentua: Programa Curso Praxis_Bizkaia 2019.pdf

Iruzkinak

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra