Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Cuarta ediciĆ³n Premios Adrian Celaya

Iusplaza bloga

2020. urteko Euskal zuzenbide zibila eta zergari buruzko ikastaro praktikoa Bilbon
2020-01-10

2015. urtean ezarri zen Zuzenbide zibil beregaina Euskal Autonomia Erkidegoan. Horrek errotik aldatu zituen bertakoen igurikimenak, familia eta oinordetzaren gaineko harreman juridikoak antolatzeko orduan. Hortaz, behar-beharrezkoa da jardule juridikoentzat lege-testu berrien ezagutza eta erabilera praktikoa.

Oraingo honetan Zuzenbidearen Euskal Akademiak eta Bizkaiko Abokatuen Elkargo Ohoretsuak, Euskal Herriko Notario Elkargo Txit Prestuaren, Deustuko Unibertsitatearen, Euskal Herriko erregistratzaileen eta "Pedro Ibarreche" Praktika Juridikoaren Eskolaren laguntzaz, ahalegin biziak egin dituzte Euskal zuzenbide zibilaren ikastaro praktikoa Bilbon antolatzeko. Ikastaroa Bizkaiko Abokatuen Elkargo Ohoretsuaren egoitzan izango da. Ikastaroa Bizkaiko jardule juridikoei zuzenduta dago eta araubide berriaren alorretan segurtasun osoz jarduteko ezaupideak eta teknika erakustea du helburu. Ekitaldien gaiak, matrikula eta ikastaroaren bestelako ezaugarriak blog honetan adierazten dira.

Atxikitako dokumentua: Programazioa Praxis.pdf

Iruzkinak

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra