Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Adrian Celaya lehiaketaren oinarriak «Adrián Celaya Ibarra» 9. sariaren oinarriak deskargatu

Iusplaza bloga

2021/222 ikasturtearen irekiera ekitaldia Zuzenbidearen Euskal Akademian
2021-12-01

Astelehenean, azaroaren 29an, arratsaldeko 19:00etan, Euskal Herriko Notario Elkargoaren egoitzan (Henao kaleko 8. zk.) Zuzenbidearen Euskal Akademiaren 2021/2022 ikasturtea irekitzeko ekitaldia egin zen. Ekitaldiaren mahaiburuak izan ziren, besteak beste, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko lehendakaria, Iñaki Subijana Zunzunegui jauna, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko Sailburua, Olatz Garamendi Landa andrea,  Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateko dekanoa, Gema Tomas Martinez andrea, Euskal Herriko Notario Elkargoaren dekanordea, Carmen Velasco Ramirez andrea eta Zuzenbidearen Euskal Akademiaren lehendakaria, Andres Urrutia Badiola jauna. Horiekin batera, jarraiko agintariak izan ziren ekitaldian Euskal Autonomia Erkidegoko fiskal nagusia, Carmen Adan del Rio andrea, Probintzia Auzitegiko lehendakaria, Reyes Goenaga Olaizola andrea, Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako Foru Diputatua, Elixabete Etxanobe Landajuela andrea, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen zuzendaria, Egoitz Laburu Rodriguez jauna, Deustuko Unibertsitateko errektorea Jose Maria Guibert Ucin jauna, eta Adrian Celaya Ibarra, Zuzenbidearen Euskal Akademiaren lehengo lehendakariaren familiartekoak.

Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateko dekanoa, Gema Tomas Martinez andreak ikastureta irekitzeko hitzaldia egin zuen "Atomización versus armonización: El abandono del sueño pandectista europeo" izenburupean. 

Ekitaldiaren irudi batzuk eskeintzen ditugu orain blogean.

Iruzkinak

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra