Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Sexta edición Premios Adrián Celaya

Iusplaza bloga

"En busca de Vasconia". Vida de Bonifacio Echegaray (1878-1956) liburuaren aurkezpena
2021-10-27

Lazaro Echegaray Eizaguirre da, hain zuzen ere, En busca de Vasconia. Vida de Bonifacio Echegaray (1878-1956) liburuaren egilea, Zumaian jaio eta Durangon hildako legelariaren biografiarik osatuena. Bonifacio Echegaray, Auzitegi Goreneko Salako idazkaria izateaz gain Eusko Ikaskuntzako kide eta euskaltzain osoa izan zen. Gainera, Euskal Herriko hainbat kultura-erakundetan parte hartu zuen eta 1936tik 1937ra Euzkadiko Gobernuan erantzukizuneko karguak izan zituen. Andres Urrutia izango da En busca de Vasconia liburuaren aurkezlea.

Zuzenbidearen Euskal Akademiak liburu honen aurkezpena egingo du datorren azaroaren 3an, asteazkenean, goizeko 11:00etan Euskaltzaindiaren egoitzan (Plaza Berria, 15). Zuzenbidearen Euskal Akademiak argitaratzen duen Abeurrea bildumaren 16. liburukia da.

Asistentzia baieztatzea beharrezkoa da hurrengo helbidean:

AVD-ZEA: secretaria@avd-zea.com

 Telf. 94 425 57 15 (Isabel)

Blog honi atxikitzen zaizkio, liburuaren azala eta aurkibidea. Liburua ohiko liburu dendetan eta Zuzenbidearen Euskal Akademian eros daiteke.

Atxikitako dokumentua: En busca de Vasconia aurkibidea.pdf

Iruzkinak

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra