Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Sexta edición Premios Adrián Celaya

Iusplaza bloga

Euskal zuzenbide zibila eta zergari buruzko ikastaro praktikoa Donostian (2022). Hasiera martxoaren 8an
2022-01-31

 2015. urtean ezarri da Zuzenbide zibil beregaina Euskal Autonomia Erkidegoan. Horrek errotik aldatu ditu bertakoen igurikimenak, familia eta oinordetzaren gaineko harreman juridikoak antolatzeko orduan. Aurrekoaren ildotik, behar-beharrezkoa da jardule juridikoentzat lege-testu berrien ezagutza eta erabilera praktikoa.

Ildo beretik, garrantzi bereko beste lege-erreforma batzuek, hala nola ekainaren 2ko 8/2021 Legeak desgaituei laguntzeko ezartzen dituen erreforma zibil eta prozesalak, edo oinordetza-itunen tratamenduari aplikagarri zaion zerga araudi erkide eta foralari dagozkionak, etengabeko eguneratze horren eskakizuna sendotzen laguntzen dute, eta, legeari berari zuzenean eragiten ez dioten arren, kontuan hartu behar dira hura interpretatzeko eta bertan jasotzen diren tresnak erabiltzerakoan.

Oraingo honetan Zuzenbidearen Euskal Akademiak eta Euskal Herriko Notario Elkargo Txit Prestuak, ahalegin biziak egin dituzte Euskal zuzenbide zibilaren ikastaro praktikoa Donostian antolatzeko. Ikastaroa Euskal Herriko Notario Elkargo Txit Prestuak duen ordezkaritzaren egoitzan egingo da. Ikastaroa Gipuzkoako jardule juridikoei zuzenduta dago eta araubide berriaren alorretan segurtasun osoz jarduteko ezaupideak eta teknika erakustea du helburu. Ekitaldien gaiak, matrikula eta ikastaroaren bestelako ezaugarriak blog honetan adierazten dira.

 

 

Atxikitako dokumentua: CURSO DE PRAXIS DERECHO CIVIL VASCO 2022 (Gipuzkoa) EU.pdf

Iruzkinak

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra