Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Sexta edición Premios Adrián Celaya

Iusplaza bloga

"Euskal Zuzenbidearen Klasikoak" bildumaren 10.liburukiaren argitalpena
2021-09-22

Zuzenbidearen Euskal Akademiaren eskutik berriro dator plazara Euskal Zuzenbidearen Klasikoak bilduma. Izan ere, horren helburu nagusia da historian zehar Euskal Zuzenbidearen erakundeak aztertu dituzten legelarien lanak zabaltzea eta gizarteratzea, euskal herrialde desberdinetan.

Liburu honetara Bonifacio Echegaray Corta (1878-1956) euskal legelariak bere bizitzan zehar argitaratutako lanak biltzen dira. Echegaray, Auzitegi Goreneko salako idazkari izateaz gain, Euskal Herriko kultur erakundeen parte hartzaile aktiboa izan zen eta Eusko Jaurlaritzan ardura karguak ere izan zituen (1936-1937). Euskal Zuzenbide Zibilari buruzko ikuspegi zabala eta baterakoia du. Besteak beste, ohitura euskal zuzenbide zibilaren iturri gisa ikertu zuen eta euskara zuzenbidearen adierazpide gisa erabiltzea ere jorratu zuen. Hortaz, legelari aitortua da, XX. mendearen lehen erdian Euskal Zuzenbide Zibilaren historia eta aplikazioa aztertzeko orduan. Liburuaren aurkezpena Lazaro Echegaray senideak egin du. Argitalpenaren sarrera eta ardura, aldiz, Andres Maria Urrutia Badiola, Zuzenbidearen Euskal Akademiaren buruak egin du.

Blog honi atxikitzen zaizkio, liburuaren azala eta aurkibidea. Liburua ohiko liburu dendetan eta Zuzenbidearen Euskal Akademian eros daiteke.

 

Atxikitako dokumentua: Euskal Zuzenbidearen Klasikoak.pdf

Iruzkinak

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra