Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Quinta edición Premios Adrián Celaya

Iusplaza bloga

Garamendi Sailburuak eta Zuzenbidearen Euskal Akademiak zuzenbide zibilaren dibulgazioa eta euskarazko testu juridikoen sorkuntzaren balioa azpimarratu dute
2020-11-02

Olatz Garamendi, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko Sailburua, Zuzenbidearen Euskal Akademiako presidente Andres Urrutiarekin bildu zen ostegunean, urriak 29, Bilbon, erakunde instituzionalekin eta sozial ezberdinekin izaten ari den harremanen barruan.

Topaketak harremanak sendotzeko balio izan zuen, profesionalen prestakuntza akademikoan eta Euskal Zuzenbide Zibilaren hedapenean, dibulgazioan eta gizarteratzean lan egiten duen elkarte honekin lankidetzan jarraitzeko. Halaber, bi aldeek azpimarratu zutem euskarazko tresna juridikoak egon behar direla, ez bakarrik itzulita, baizik eta, batez ere, zuzenean euskaraz sortuak.

Jose Miguel Gorostizak eta Javier Muguruza Zuzenbidearen Euskal Akademiako liburuzain eta diruzainak ere parte hartu zuten bileran, baita sailburuaren Kabinete eta Komunikazio Zuzendari Alberto Saiz ere.

Iruzkinak

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra