Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Adrian Celaya lehiaketaren oinarriak «Adrián Celaya Ibarra» 9. sariaren oinarriak deskargatu

Iusplaza bloga

Leyes Civiles: Bienes Inmuebles / Lege Zibilak: Ondasun Higiezinak liburu elebidunaren argitalpena
2018-04-25

Maiztasun handiko erabilera dute, ezbairik gabe, liburu honetara ekarri diren bi lege hauek: 49/1960 Legea, uztailaren 21ekoa, Jabetza Horizontalarena eta 29/1994 Legea, azaroaren 24koa Hiri-errentamenduena. Batean zein bestean, jokoan dagoena argi dago, alegia, herritarren eskubidea etxebizitza duina izateko eta aldi berean batera dituzten osagai erkide batzuen gozamenerako araubidea moldatzea, etxebizitza desberdinen titularrei dagokienez. Horra, bada, egungo bizimoduaren ezinbesteko baldintza.

Esan gabe doa, beraz, Iusplaza Bilduma honen bigarren liburuan, Leyes Civiles: Bienes Inmuebles / Lege Zibilak: Ondasun Higiezinak titulupean bilbatu egin direla, erabilgarritasunaren indarrez, Estatuak berak emandako xedapenak eta orobat, Euskal Autonomia Erkidegoak azken urteetan eman eta argitaratu dituen xedapenak, ustez horiek batera ekartzea ezinbestekoa dela, nahiz jardule juridikoarentzat nahiz gai honetan jakin-mina duen herritar ororentzat.

Hartara, liburu berri dator Iusplaza Bildumara, hain zuzen ere, bilduma horren ezaugarriak berrestera datorrena. Batetik, lege-testu oinarrizkoak barneratzea eta gizarteratzea, molde elebidunean, gaztelania-euskara, euskara-gaztelania, bi hizkuntza ofizial horien terminologia eta esamoldeak bilduz, bi-biak gaur egun Euskal Autonomia Erkidegoan aplikagarri den Zuzenbide zibilaren eramaileak baitira. Zer esanik ez, bai errentamendu arloan, bai jabe-erkidegoen eremuan badira, ahotsez zein idatziz, euskararen erabilera agerikoak, eta horiek ahalbidetzen eta egiaztatzen dute tankera honetako argitaraldia, jardule juridikoak ez ezik, herritar guztiak ere kontuan hartzen dituena.

Beste behin ere, Zuzenbidearen Euskal Akademiak eta Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak, Gomylex argitaletxearen laguntzarekin, berebiziko ekimena ondu dute gizartearen esku jartzeko, modu inprimatuan zein webgune bidez (www.iusplaza.com), lege-testuen liburu elebidun hau, gaztelaniaz eta euskaraz, eguneroko tresna izan nahi duena gizarte elebidun batentzat, eta bide beretik, geroko ahaleginen aitzindari eta bultzagilea.

Liburuaren aurkibidea gehitzen zaio blog honi.

Atxikitako dokumentua: AURKIBIDEA.pdf

Iruzkinak

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra