Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Sexta edición Premios Adrián Celaya

Iusplaza bloga

"Poemak eta ipuinak/Poemas y cuentos" Bonifacio Echegaray Corta egileak eginiko liburuaren aurkezpena.
2021-10-27

Poemak eta ipuinak/Poemas y cuentos idazlanean (Bizkaiko Foru Aldundiak Bizkaiari lotutako idazleen testuak berreskuratzeko urtero antolatzen duen sailekoa), Seve Calleja idazleak Echegarayk XIX. mendearen amaierako eta XX. mendearen hasierako literatura-aldizkarietan argitaratu zituen euskarazko olerkiak eta gaztelaniazko kontakizunak biltzen ditu, hala nola Euskal Erria: Revista baskongada, La Baskonia edo El Colegial. Hitzaurrea Lazaro Echegaray egilearen bilobak egin du, eta epilogoa Andres M. Urrutia Badiolarena da.

Bizkaiko Foru Aldundiak liburu honen aurkezpena egingo du datorren azaroaren 3an, asteazkenean, goizeko 11:00etan Euskaltzaindiaren egoitzan (Plaza Berria, 15).

Asistentzia baieztatzea beharrezkoa da hurrengo helbidean:

AVD-ZEA: secretaria@avd-zea.com

 Telf. 94 425 57 15 (Isabel)

Blog honi atxikitzen zaizkio, liburuaren azala eta aurkibidea. Liburua ohiko liburu dendetan eta Bizkaiko Foru Aldundiaren liburutegian eros daiteke.

 

Atxikitako dokumentua: Poemak eta ipuinak aurkibidea.pdf

Iruzkinak

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra