Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Quinta edición Premios Adrián Celaya

Iusplaza bloga

"Programa de Especialización sobre Praxis de Derecho Civil y Fiscal Vasco" online ikastaroa
2020-03-30

2015. urtean ezarri zen Zuzenbide zibil beregaina Euskal Autonomia Erkidegoan. Horrek errotik aldatu zituen bertakoen igurikimenak, familia eta oinordetzaren gaineko harreman juridikoak antolatzeko orduan. Hortaz, behar-beharrezkoa da jardule juridikoentzat lege-testu berrien ezagutza eta erabilera praktikoa.

Oraingo honetan Zuzenbidearen Euskal Akademiak eta Wolters Kluwerrek, ahalegin biziak egin dituzte Euskal zuzenbide zibilaren ikastaro praktikoa "Programa de Especialización sobre Praxis de Derecho Civil y Fiscal Vasco"  e-learning modalitatean eskaintzeko. Ikastaroak 80 ordu izango ditu eta online izango da. Ikastaroa jardule juridikoei zuzenduta dago eta araubide berriaren alorretan segurtasun osoz jarduteko ezaupideak eta teknika erakustea du helburu. Programaren gaiak, matrikula eta bestelako ezaugarriak blog honetan adierazten dira.

Atxikitako dokumentua: online kurtsoa Praxis de derecho civil y fiscal vasco.pdf

Iruzkinak

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra