Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Adrian Celaya Saria

Iusplaza bloga

Titulu berria: Euskal zuzenbide zibilari buruzko Aditua
2016-07-14

Zuzenbidearen Euskal Akademiak, Deustuiko Unibertsitatearen Zuzenbide Fakultatearekin batera, Euskal Zuzenbide Zibileko Aditu titulu berria jarri du abian.

Euskal Zuzenbide Zibilari buruzko ekainaren 25eko 5/2015 Legea eta beste lege batzuk –garrantzi gutxiago ez dutenak, besteak beste, izatezko bikoteei buruzko legea edo apurketa edo banantze kasuetako familia-harremanei buruzko legea– indarrean sartu izana oso garrantzitsua izan da, eta aldatu egingo du, nolabait, Euskal Autonomia

Erkidegoko herritarrek eta operadore juridikoek zuzenbide zibila ikusteko eta aplikatzeko duten modua; horrek eragin zuzena izango du harreman pertsonalen eta afektiboen eta harreman ekonomikoen antolaketa berrian, familia-ondarearen kudeaketari eta transmisioari dagokionez.

Ikastaroa 2016ko urriaren 5ean hasiko da eta 2017ko maiatzaren 4an amaitu.

Sarrera eskaera egiteko epea zabalik dago datorren ikasturteko ediziorako eta 40 toki ditugu ikastarorako.

Esteka honetan aurkituko duzu programari, edukiei eta sartzeko prozesuari buruzko informazioa: Euskal Zuzenbide Zibilari buruzko Aditua.

Programaren kostu osoak eko deskontua du Deustuko Unibertsitateko Alumnikoa izanez gero.

Iruzkinak

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra