Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Cuarta edición Premios Adrian Celaya

Administrazio zuzenbidea  >>  Formularioak >> Epaitegiak

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzeko idazkia, ebazpen jakinaren aurkakoa

027. ADMINISTRAZIOAREKIKO AUZI-ERREKURTSOA JARTZEKO IDAZKIA, EBAZPEN JAKINAREN AURKAKOA

...erkidegoa+ko...AUZIETAKO SALARI

EDO

...hiria+ko...TXANDA DAGOKIONARI

Ni, XXX jauna/andrea, auzitegietako prokuradorea, YYY jaunaren/andrearen izenean eta ordezkaritzan ari naiz. Horrela egiaztatzen da honekin batera aurkezten dudan ahalorde-eskrituraren bidez. Bide batez, autoetan lekukotza jaso ondoren, ahalordea itzul dakidala eskatzen dut, beste erabilera batzuetarako behar izateagatik. Salaren aurrean/Epaitegian agertzen naiz eta, hala,  Zuzenbidean bidezkoen den moduan, DIOT:

Nire ahalorde-emaileak...data+(e)an... berraztertze-errekurtsoa jarri zuen (1 zk.ko agiria),...zehaztu ebazpena nork eman zuen......data+(e)an... emandako ebazpenaren aurka; ebazpena...data+(e)an... jakinarazi zitzaion alderdi honi (2 zk.ko agiria).

...data+(e)an..., ...zehaztu administrazioko erakundea+(a)k... emandako ebazpena jakinarazi zait; ebazpen horren bidez, nik jarritako berraztertze-errekurtsoa ezetsi da (3 zk.ko agiria).

Daukadan ordezkaritzan eta Administrazioarekiko Auzietako Jurisdikzioa arautzen duen Legeko –AAJLko– 45-1 artikuluaren arabera, ADMINISTRAZIOAREKIKO AUZI-ERREKURTSOA JARTZEN DUT, garaiz eta forman,...data+(e)an... ... zk.ko espedienteanemandako ebazpenaren kontra; izan ere, errekurritzen dudan ebazpen horren bidez, nire ahalorde-emaileak...data+(e)an...... ebazpenaren aurkajarritako berraztertze-errekurtsoa ezetsi da.

Azaldutakoagatik,

SALARI/EPAITEGIARI ESKATZEN DIOT: Idazki hau, honekin batera emandako agiriak eta guztiaren kopia aurkeztutzat eman, eta onar ditzala.JARRITAKOTZAT EMAN DEZALA ADMINISTRAZIOAREKIKO AUZI-ERREKURTSOA,...zehaztu nork eman duen... ...data+(e)an... emandako ebazpenaren aurka; izan ere, ebazpen horren bidez,...zehaztu nork eman duen... ...data+(e)an... eman zuen ebazpenaren aurka jarritako berraztertze errekurtsoa ezetsi da. Legezko izapideak egin ondoren, erreklama dezala administrazio-espedientea, alderdi honek demanda formalizatu ahal izan dezan.

...lekua+(e)n..., ...urtea+(e)ko... ...hilabetea+ren... ...eguna+(e)an...

Abokatuaren sinadura

Prokuradorearen sinadura

(prokuradorea egonez gero)

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra