Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Adrian Celaya lehiaketaren oinarriak «Adrián Celaya Ibarra» 9. sariaren oinarriak deskargatu

Administrazio zuzenbidea  >>  Formularioak >> Epaitegiak

Demanda-idazkia

093. DEMANDA-IDAZKIA

...hiria+ko...TXANDA DAGOKIONARI

Ni, XXX jauna/andrea1, auzitegietako prokuradorea,YYY jaunaren/andrearen izenean eta ordezkaritzan ari naiz. Horrela egiaztatzen da honekin batera aurkezten dudan ahalorde-eskrituraren bidez. Bide batez, autoetan lekukotza jaso ondoren, ahalordea itzul dakidala eskatzen dut, beste erabilera batzuetarako behar izateagatik. Epaitegian agertzen naiz eta, hala,  Zuzenbidean bidezkoen den moduan, DIOT:

Idazki honen bidez, eta daukadan ordezkaritzan, ADMINISTRAZIOAREKIKO AUZI-ERREKURTSOKO DEMANDA jartzen dut, garaiz eta forman,...zehaztu inpugnatutako administrazio-jarduna+(a)ren...aurka; administrazio-jardun hori...data +(e)an...jakinarazi zitzaidan, eta .... Demanda jartzeko, ondorengoetan oinarritzen naiz:

EGITATEAK2

LEHENENGOA.-

BIGARRENA.-

HIRUGARRENA.-

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

I.- OINARRI JURIDIKO PROZESALAK

I.- JURISDIKZIOA.- Azaltzen diren uziez arduratzeko eskumena administrazioarekiko auzietako jurisdikzioak du, Administrazioarekiko Auzietako Jurisdikzioa arautzen duen Legeko –AAJLko– 1. artikuluari eta hurrengoei jarraiki.

II.- ESKUMEN OBJEKTIBOA.- Zuzentzen natzaion Epaitegiak du eskumena, AAJLko 8-...zehaztu paragrafoa...artikuluari jarraiki.

III.- LURRALDE-ESKUMENA.- Zuzentzen natzaion Epaitegiak du eskumena, AAJLko 14-...zehaztu paragrafoa... artikuluari jarraiki.

IV.- ALDERDI DEMANDATZAILEAREN GAITASUN PROZESALA ETA LEGITIMAZIOA.- Nire ordezkatuak bere eskubideak egikaritzeko ahalmen osoa du, eta, beraz, prozesuan alderdi izateko gaitasuna du, AAJLko 18. artikuluan xedatutakoarekin bat.

Alderdi demandatzaileak legitimazio aktiboa du, bera baita ...

Demandatutako Administrazioak legitimazio pasiboa du, bera baita ...

Kodemandatuak legitimazio pasiboa du, bera baita ...

V.- DEMANDATZAILEAREN UZIAK.- nire ahalorde-emailearen uziek AAJLko 31. artikuluko (hala denean, 32. artikuluko) babesa dute.

VI.- (...)

VII.- PROZEDURA.- AAJLko 78. artikuluan eta hurrengoetan ezarritako izapideekin bat bideratu behar da errekurtso hau.

II.- OINARRI JURIDIKO MATERIALAK

I.-

II.-

III.-

Azaldutakoagatik,

EPAITEGIARI ESKATZEN DIOT: idazki hau, honekin batera emandako agiriak eta guztiaren kopia aurkeztutzat eman ditzala. Jarritakotzat eman dezala ADMINISTRAZIOAREKIKO AUZI-ERREKURTSOKO DEMANDA,...zehaztu inpugnatutako administrazio-jarduna+(a)ren...aurka; izan ere, administrazio-jardunaren bidez, ...

(Zehaztu uziak).

a)

b)

Halaber, ezar diezazkiola kostuak alderdi demandatuari.

...lekua+n..., ...urtea+ko... ...hilabetea+ren... ...eguna+(e)an...

BEREBAT DIOT, LEHENIK: Errekurtsoaren munta ... eurokoa da (bestela, hala bada: ‘zehaztugabea da’), AAJLko 41 eta 42. artikuluekin bat.(Munta hori zehazteko arrazoiak laburki azaltzea komeni da).

EPAITEGIARI ESKATZEN DIOT: aurreko adierazpena egindakotzat eman, eta eskatutakoarekin bat erabaki dezala.

BEREBAT DIOT, BIGARREN: Ondorengo FROGABIDEAK PROPOSATZEN DITUT:

1.- Alderdien galdeketa (galdera-sorta gehitu zerrenda erantsian).

2.- Agiri publikoak ...

3.- Agiri pribatuak ...

4.- Aditu-irizpena (aditu-mota edo haren titulazioa adierazi, bai eta aditu-txostena zein puntutan oinarritu behar den ere).

5.- Epaile-azterketa ...

6.- Lekukoen galdeketa (lekukoen helbidea eta datuak zehaztu).

7.- Hitza, soinua, irudia, etab. erreproduzitzeko baliabideak.

EPAITEGIARI ESKATZEN DIOT: idazki honetan zehaztutako FROGABIDEAK PROPOSATUTZAT har ditzala, ONAR DITZALA, ETA BIDEZKOTZAT JO DITZALA. Halaber, egoki diren izapideak egin ondoren, erabaki dezala frogok burutzeko beharrezko dena.

BEREBAT DIOT, HIRUGARREN3

Leku eta data berean.

Abokatuaren sinadura

         Prokuradorearen sinadura

(prokuradorea egonez gero)

________________________

1 Kontuan izan behar da, kide bakarreko organoari zuzentzen zaionean demanda, ez dela nahitaezkoa prokuradoreak parte hartzea, AAJLko 23 eta 24. artikuluen arabera.

2 Auzi-jartzailearen eskubidearen oinarri diren agiriak eta AAJLko 45-2 artikuluan ezarritakoak aurkeztu behar dira.

3 BEREBAT adierazpenaren bidez, egokitzat jotzen diren kautelazko neurriak proposatu ahal izango dira.

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra