Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Octava ediciión Premios Adrián Celaya

Administrazio zuzenbidea  >>  Formularioak >> Epaitegiak

Demanda onar dadila eskatzeko idazkia, errekurtsoa iraungitzat jotzen duen autoa jakinarazten den egunean aurkeztua

051. DEMANDA ONAR DADILA ESKATZEKO IDAZKIA, ERREKURTSOA IRAUNGITZAT JOTZEN DUEN AUTOA JAKINARAZTEN DEN EGUNEAN AURKEZTUA

...erkidegoa+ko...AUZIETAKO SALARI

EDO

...hiria+ko...ADMINISTRAZIOAREKIKO AUZIETAKO...EPAITEGIARI

Prozedura-mota:...prozedura-mota...; prozedura-zk.: 000/00

Ni,XXX jauna/andrea, auzitegietako prokuradorea, YYY jaunaren/andrearen izenean eta ordezkaritzan ari naiz. Horrela dago egiaztatuta administrazioarekiko auzi-errekurtso arrunteko 000/00 zk.ko autoetan. Errekurtsoa...zehaztu nork...jarri zuen, Administrazioaren ebazpenaren/egintzaren/egitate-bidearen/jarduera-ezaren aurka –...zehaztu data eta xedea.... Salaren aurrean/Epaitegian agertzen naiz eta, hala,  Zuzenbidean bidezkoen den moduan, DIOT:

Zuzentzen natzaion Auzitegiaren/Epaitegiaren autoa jakinarazi zait gaur: zehaztutako errekurtsoa iraungi da, demanda aurkezteko epea igaro delako eta ez delako demandarik formalizatu.

Administrazioarekiko Auzietako Jurisdikzioa arautzen duen Legeko – AAJLko– 52-2 artikuluan ezarritakoarekin bat, IDAZKI HONEKIN BATERA DEMANDA AURKEZTEN DUT, LEGEAK AGINDU BEZALA, aipatutako autoa jakinarazi zaidan egunean bertan.

Azaldutakoagatik,

SALARI/EPAITEGIARI ESKATZEN DIOT: aurkeztutzat eman dezala idazki hau, errekurtsoa iraungitzat jotzen duen autoa jakinarazi den egunean bertan. Ondorioz, eman dezala ebazpena, ETA ONAR DEZALA IDAZKI HAU, DEMANDA, AGIRIAK ETA GUZTIAREN KOPIA. Halaber, jarrai dezala prozedura bideratzen, legean ezarritako izapideekin bat.

...herria+n..., ...urtea+ko... ...hilabetea+ren... ...eguna+(e)an...

Abokatuaren sinadura

Prokuradorearen sinadura

(prokuradorea egonez gero)

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra