Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Octava ediciión Premios Adrián Celaya

Administrazio zuzenbidea  >>  Formularioak >> Epaitegiak

Demandari erantzuna

045. DEMANDARI ERANTZUNA

...erkidegoa+ko...AUZIETAKO SALARI

EDO

...hiria+ko...ADMINISTRAZIOAREKIKO AUZIETAKO...EPAITEGIARI

Prozedura-mota:...prozedura-mota...;prozedura-zk.: 000/00

Ni,XXX jauna/andrea, auzitegietako prokuradorea, AAA jaunaren/andrearen izenean eta ordezkaritzan ari naiz. Horrela dago egiaztatuta administrazioarekiko auzi-errekurtso arrunteko 000/00 zk.ko autoetan. Errekurtsoa...zehaztu nork...jarri zuen, Administrazioaren ebazpenaren/egintzaren/egitate-bidearen/jarduera-ezaren aurka –...zehaztu data eta xedea.... Salaren aurrean/Epaitegian agertzen naiz eta, hala,  Zuzenbidean bidezkoen den moduan, DIOT:

DEMANDARI ERANTZUTEKO IDAZKIA aurkezten dut alderdi honi...data+(e)an...jakinarazi zitzaion...data+(e)ko... antolaketarako eginbidean ezarritako hogei eguneko legezko epean. Horretarako, ondorengoetan oinarritzen naiz:

EGITATEAK

AURRETIAZKOA.- Aurkako alderdiak aurkeztutako demanda-idazkiko egitate guztiak ukatzen ditut, betiere autoei erantsitako administrazio-espedientean jasota daudenen edo administrazio-espedientetik ondoriozta daitezkeenen aurkakoak edo desberdinak badira.

LEHENENGOA.-

BIGARRENA.-

HIRUGARRENA.-

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

I.- OINARRI JURIDIKO PROZESALAK

Eskumenari, legitimazio aktibo eta pasiboari, prozedurari eta gainerako gai juridiko-prozesalei dagokienez, Administrazioarekiko Auzietako Jurisdikzioa arautzen duen Legeko – AAJLko– artikuluetara egiten dugu bidalketa. (Demandako oinarri juridiko prozesalen batekin ados ez bagaude, egoki den aurretiazko alegazioaren bidez egingo dugu aurka).

II.- OINARRI JURIDIKO MATERIALAK

I.-

II.-

III.-

Azaldutakoagatik,

SALARI/EPAITEGIARI ESKATZEN DIOT: Idazki hau eta kopia aurkeztutzat eman, eta onar ditzala. Formalizatutzat eman dezala DEMANDARI ERANTZUTEKO IDAZKIA nire ahalorde-emailearen izenean, eta, egoki diren legezko izapideak egin ondoren, ezets dezala jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa. Osorik berrets dezala inpugnatutako ebazpena/egintza/egitate-bidea/jarduera-eza, eta ezar diezazkiola kostuak alderdi errekurtsogileari.

...lekua+(e)n..., ...urtea+(e)ko... ...hilabetea+ren... ...eguna+(e)an...

BEREBAT DIOT, LEHENIK: Alderdi honi eskubidez interesatzen zaio/ez zaio interesatzen frogaldia egin dadila eskatzea. Frogak demanda- eta erantzun-idazkian zehaztutako gertakariei buruzkoa izan behar du.

SALARI/EPAITEGIARI ESKATZEN DIOT: aurreko adierazpena egindakotzat eman, eta eskatutakoarekin bat erabaki dezala.

BEREBAT DIOT, BIGARREN: Errekurtsoaren munta ... eurokoa da (bestela, hala bada: zehaztugabea da),AAJLko 41 eta 42. artikuluekin bat. (Munta hori zehazteko arrazoiak laburki azaltzea komeni da). (Puntu honetan demandatzaileak azaldutakoarekin ados egonez gero, adostasuna soilik adieraziko da).

SALARI/EPAITEGIARI ESKATZEN DIOT: aurreko adierazpena egindakotzat eman, eta eskatutakoarekin bat erabaki dezala.

BEREBAT DIOT, HIRUGARREN: Alderdi honi eskubidez interesatzen zaio bista egin dadila (edoidatzitako konklusioak aurkez daitezela,edoauzia izapide gehiagorik gabe bukatutzat jo dadila) eskatzea,AAJLko 62-1 eta 62-2 artikuluen arabera. (Puntu honetan demandatzaileak azaldutakoarekin ados egonez gero, adostasuna soilik adieraziko da).

SALARI/EPAITEGIARI ESKATZEN DIOT: aurreko adierazpena egindakotzat eman, eta eskatutakoarekin bat erabaki dezala.

Leku eta data berean.

Abokatuaren sinadura

Prokuradorearen sinadura

(prokuradorea egonez gero)

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra