Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Octava ediciión Premios Adrián Celaya

Administrazio zuzenbidea  >>  Legeria  >> Orokorra

10/2014 Errege Lege Dekretua, abuztuaren 1ekoa, Kanpo Arazoetako eta Lankidetzarako Ministerioaren, Defentsa Ministerioaren eta Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioaren aurrekontuetan ezohiko kredituak eta kreditu-gehigarriak ematen dituena

2014-08-01

Erakundea: Estatuko Buruzagitza

Argitalpena: EAO, 2014/08/02, 187. zk.

bcl_590831884.htm

 

I. XEDAPEN OROKORRAK

 

ESTATUKO BURUZAGITZA

8362

10/2014 Errege Lege Dekretua, abuztuaren 1ekoa, Kanpo Arazoetako eta

 

Lankidetzarako Ministerioaren, Defentsa Ministerioaren eta Nekazaritza,

 

Elikadura eta Ingurumen Ministerioaren aurrekontuetan ezohiko kredituak eta

 

kreditu-gehigarriak ematen dituena.

Errege lege-dekretu honen xedea da Kanpo Arazoetako eta Lankidetzarako Ministerioaren, Defentsa Ministerioaren eta Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioaren aurrekontuetan ezohiko kredituak eta kreditu-gehigarriak ematea.

Kanpo Arazoetako eta Lankidetzarako Ministerioaren aurrekontuan 9.346.490 euroko ezohiko kreditua ematen da, Espainiak Immunizaziorako Nazioarteko Finantzaketa Funtsean duen partaidetzaren 2014ko kuota ordaintzeko.

Espainia, 2006an, atxiki zitzaion Inmunizaziorako Nazioarteko Finantzaketa Funtsari, eta, guztira, 189.500.000 euro hornitzeko konpromisoa hartu zuen, zein 20 kuotatan banatu baita, urteko bat. Ekimen horren xedea Txertaketetarako Aliantza Orokorra funtsez hornitzea da, inmunizaziorako kanpainia masiboak egiteko eta munduan dagoen haurren heriotza-tasa jaisten laguntzeko.

Egungo urtealdian, 9.346.490 euro ordaindu behar ditu, eta ordaintzeko azken eguna 2014ko urriaren 31 da, atxikitze-akordioan ezarritako baldintzen arabera.

Aurreko urtealdietan, Garapena Sustatzeko Funtsaren (FONPRODE) kontura ordaindu izan da kuota hori; baina aurten ezingo da horrela egin Estatuaren 2014rako Aurrekontu Orokorren abenduaren 23ko 22/2013 Legearen 57. hiru artikuluak xedatutakoa aplikatu behar delako, eta hark dioenez, funtsarekin eragiketa itzulgarriak baino ezingo dira egin.

Defentsa Ministerioaren aurrekontuaren kasuan, alde batetik, ezohiko kreditua ematen da, arma programa bereziei dagozkien ordainketa obligazioei aurre egiteko; eta bestetik, kreditu-gehigarriak, Indar Bateratuaren trebatzearekin eta bertan sartzearekin loturiko gastuak finantzatzeko.

Beraz, lehenengo eta behin, ezohiko kreditua ematen da Defentsa Ministerioaren aurrekontuan, arma programa berezien kontratuei loturiko obligazioen ordainketari aurre egiteko.

«Programa Bereziak» (PEA´s) dira, ekonomiari dagokionez, bolumen handikoak eta/ edo industria-konplexutasun handikoak direnak. Horiek hautatzeko orduan estrategiapolitikei, ekonomiari, industriari eta teknologiari loturiko beharren konbinazioa aintzat hartzen da; eta ezinbestekoak dira Indar Armatuak eta Espainiako industria-ehuna modernizatuko badira.

Programa berezien xedea da Espainiako Indar Armatuen beharrak asetzea, beren misioak burutzeko arma, ekipo eta laguntza-azpiegitura hoberenak hornituz:

–Espainiaren subiranotasunaren defentsarekin loturiko arrisku eta mehatxuei erantzun eta aurre egitea ahalbidetuko duen ekintza estandarra lortzeko beharra betetzen dute.

–Segurtasunerako eta Defentsarako Politika Erkidearen garapenari dagokionez, Lisboako Tratatuaren 28. artikuluan zerrendatutako eginkizunak betetzeko, Europar Batasuneko estatu kideek hartutako konpromisoekin bat datoz.

–Espainiak nazioarte mailan hartutako konpromisoei erantzuna ematen diete, hain zuzen, NATOren Defentsa Gaitasunen Ekimenaren bidez hartutakoak eta gerora «Pragako Gaitasunen Konpromisoak» izenez berriro definituak.

Programa bereziak finantzatzeko sistema Industria, Energia eta Turismo Ministerioak ikerketa zein garapenera bideratutako aurrerakinetan oinarritutakoa da; erositakoen

ordainketa Defentsa Ministerioaren aurrekontuaren kontura egiten da, eta momentu horretan bertan fabrikatzaileak aurrerakinak itzultzen dizkio Altxor Publikoari.

Munduko ekonomiaren, eta, bereziki, Espainiakoaren, bilakaerak eragin du Estatuko aurrekontuaren hainbat ataletako finantza-baliabideak murriztea. Atxikitzeko eta/edo kontratatzeko akordioetan ordainketak egiteko hartutako konpromiso maila ministerio sailaren finantza gaitasunetik aldenduz joan da, bereziki Arma Programa Bereziei dagokienez. Horrek programazioak behin eta berriro aldatu beharra eragin du, aurreikuspenak egokitzeko. Kredituak lehentasun handieneko kontu-sailetara bideratu dira eta unitateen eraginkortasuna bermatzen duen gutxieneko mailari eustea bilatu da, arreta handiagoa emanez gatazka-eremuetan dauden indarrei eta horien segurtasuna bermatzen eta hobetzen duten bitartekoei.

Aurretik esandakoa gora-behera, aurrekontuko zuzkidura nahikoa ez izateak beharrezko egiten du kreditu-gehigarriak hornitzea, kontratuei loturiko konpromisoen ondoriozko finantza konpromisoak bete ahal izateko, hain zuzen, 883.655.368,60 eurokoak.

Ezohiko kredituak 2014 urtealdiaren programak finantzatzeko beharrak betetzen ditu, eta kontratuen ondoriozko zenbatekoak ordaintzea ahalbidetu, horrela enpresa kontratistekiko fakturak ordaintzeke gera daitezen ekiditen da.

Administrazioak nahitaez erantzun behar die kontratuei loturiko obligazioen ordainketari, gainera, ordainketa ez da atzeratuko, hirugarrenei kalterik ez eragiteko. Beraz, horiek dira errege lege-dekretu bidez ezohiko kreditua ematea justifikatzen duten ezohiko eta premiazko arrazoiak.

Ondoren, Defentsa Ministerioaren aurrekontuan kreditu-gehigarriak ematea du xede errege lege-dekretu honek, Indar Bateratua trebatzearekin eta bertan sartzearekin loturiko hainbat gastu ordaintzeko.

1/2012 Nazio-defentsari buruzko Zuzentarauak (DDN) testuinguru estrategiko orokorra azaltzen du, bai eta zuzentarauak Espainiaren nazio interesei nola eragiten dien ere; gure defentsa gaitasunetan krisiak izan duen kontrako eragina eta babes kolektiboen murizketa ere aipatzen ditu.

Haren 4.2 arauak xedatzen duenez, Idar Armatuen gaitasunak zaintzea zein haien eskuragarritasun gradua lehenetsiko dira, egoera berriarekin bat, prebenitzeko, arriskuen aurrean asmoa kentzeko eta ustezko mehatxuen aurrean erantzuna emateko.

Beharrezkoa da, beraz, Indar Armatuen diseinua inguruabar berrietara egokitzea, eta horretarako Indar Bateratuaren bidez jardun beharko dute; gaitasun espezifikoek eratzen dute Indar Bateratua, armadetan ezarritako eskuragarritasun graduaren arabera, bai eta armaden arteko gaitasunek ere.

Indar Armatuen erabilera kontzeptuari buruz Defentsarako Estatu Nagusiko buruak (JEMAD) emandako zuzentarauan diseinatu da Indar Bateratua, eta gerora ezarri dira bertan sartzeko mailak.

Defizit publikoa urritzea xede zuten azken urteetako aurrekontuen murrizketak Estatuaren aurrekontuko baliabideak eta zuzkidurak gutxitzea ekarri du, hain zuzen, ministerioko sail guztiak eragin dituena. Austeritate esfortzu horretan lagundu du Defentsa Ministerioak, bateragarria baita Indar Armatuek beren esku utzitako eginkizunak era eraginkorrez bete ditzaten ahalbidetzen dien gaitasun eraginkorrari eustearekin.

Hala ere, azken urteetan konpartitutako austeritate esfortzuaren ondoren, hasierako aurrekontuko zuzkidurekin erantzuna eman ezin zaien hainbat behar, finkoak eta Indar Armatuak mantentzekoak, daude, Indar Bateratua osatzen duten unitateak barne.

Gaur egun, ekintzetara hedatuko diren unitateetan sartzeari baino ezin zaio eman erantzuna dagoen aurrekontuko zuzkidurarekin, eta hedatu gabe gelditzen diren Indar Armatuetako unitateak trebatzeko, mantentzeko eta berritzeko planak, berriz, kaltetuak gelditzen dira; are gehiago, unitate horien eskuragarritasun eta ekintza gaitasuna eragin dezake gabezia horrek, zeharka bada ere, ekintzetan hedatzeko beharrezko diren kosteak igotzen baititu.

Muga horiek Indar Bateratuan beharrezkoa den sartzea eragoz dezaten ekiditeko eta Defentsa Nazionalaren 1/2012 Zuzentarauaren 4.2. arauak xedatutakoa bete dadin ahalbidetzeko zein Segurtasun Nazionaleko 2013 Estrategiaren helburuak lortzeko,

Defentsa Ministerioaren aurrekontuko zuzkidurak handitu behar dira, errege legedekretuaren bidez; izan ere, kreditu-gehigarria eman dadin justifikatzen duen ezohiko eta premiazko beharra baitago.

Bukatzeko, ezohiko kreditua –10.000.000 euro– ematen da Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioaren aurrekontuan, minden kudeaketa alternatiboarekin loturiko jardunak burutzeko.

Txerri-ekoizpenaren abeltzaintza sektoreak duen ingurumen arazo nagusia dira mindak. Minden zatirik handiena ongarri gisa baliatzen da, zuzenean lurrera botata. Dena den, txerri-ekoizpenaren kontzentrazioa handia den tokietan ez da posible kudeaketa hori, bertako lurrak ezin baitu bere ingurunean sortzen den minda guztia hartu. Egoera bereziki larria da nitratoen kutsaduragatik ahul direla aitortu zaien tokietan; horietan minda ongarri gisa erabiltzeko mugak zorrotzagoak dira, uren –kontinentalak zein itsasertzekoak– kutsadura prebenitzeko zein zuzentzeko, hain zuzen, nekazaritza jatorriko nitratoek eragindako kutsadura zuzentzeko. Lurraren ongarri gisa erabili ezin diren mindak kogenerazioaren bidez lehortzeko lantegietan landu izan dira, araubide ekonomiko berezia zuten lantegiak baitira.

Baina, ekonomia eragimenaren irizpidearekin bat, eta minden tratamendurako lantegiei kogenerazioaren araubidea aplikatzeak duen kostu handia aintzat harturik, egokiago jotzen da Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioak abian jarriko duen neurri alternatiboa finantzatzea.

Epe motzerako konponbide zehatza behar da ingurumena kutsatzeko arriskuak arinduko badira; hori dela-eta, minden kudeaketa alternatiborako jardunak landu beharko dituzte autonomia-erkidegoek, eta jardun horiek finantzatzeko, hain zuzen, ematen da, errege lege-dekretu honen bidez, ezohiko kreditua.

Hori guztia Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioarekin lortutako akordioaren zein Nekazaritza-sektorearen eta Landa Garapenaren Arloko Batzarrean egindako haren formalizazioaren esparruaren baitan gauzatzen da, eta Aurrekontuen Lege Orokorraren 86. artikuluak autonomia-erkidegoek kudeatutako kredituei buruz xedatutako aurreikuspenekin bat.

Horregatik guztiagatik, Konstituzioaren 86. artikuluko baimenaz baliatuta, Ogasun eta Herri Administrazioko ministroak proposatuta, Estatu Kontseiluarekin bat etorriz eta Ministro Kontseiluak 2014ko abuztuaren 1eko bileran eztabaidatu ondoren, honako hau

XEDATZEN DUT:

1. artikulua. Ezohiko kreditua ematea Kanpo Arazoetako eta Lankidetzarako Ministerioaren aurrekontuan.

Espainiak Inmunizaziorako Nazioarteko Finantzaketa Funtsan duen partaidetzagatik 2014an ordaindu behar duen kuota ordaintzeko, ezohiko kreditua –9.346.490 euro– ematen da indarrean den honako aurrekontuan: 12. atala «Kanpo Arazoetako eta Lankidetzarako Ministerioa», 03. zerbitzua «Nazioarteko Lankidetzarako eta Iberoamerikarentzako Estatu Idazkaritza», 143A programa «Garapenerako lankidetza», 4. kapitulua «Transferentzia arruntak», 49. artikulua «Kanpora», 496 kontzeptua «Inmunizaziorako Nazioarteko Finantzaketa Funtsa».

2. artikulua. Ezohiko kreditua eta kreditu-gehigarriak ematea Defentsa Ministerioaren aurrekontuan.

1.Ezohiko kreditua baimentzen da –883.655.368,60 euro– indarrean den honako aurrekontuan: 14. atala «Defentsa Ministerioa», 03. zerbitzua «Defentsako Estatu Idazkaritza», 122B programa «Modernizazio Programa Bereziak», 6. kapitulua «Inbertsio errealak», 65. artikulua «Inbertsio militarrak azpiegitura eta beste ondasun batzuetan»,

658kontzeptua «Arma programa bereziei dagozkien obligazioak ordaindu ahal izateko». Hona hemen xehetasunak:

Azpikontzeptua

Izena

Zenbatekoa (euroak)

 

 

 

658.01

EF-2000 hegazkina . . . . . . . . . . . . . . . .

430.529.111,26

658.02

A-400M hegazkina . . . . . . . . . . . . . . . . .

143.092.597,78

658.03

Pizarro delako ibilgailua . . . . . . . . . . . . .

55.000.000,00

658.04

Tigre delako helikopteroa . . . . . . . . . . . .

144.263.170,00

658.05

Tankeen aurkako SPYKE misila. . . . . . .

22.891.579,84

658.06

NH-90 helikopteroa. . . . . . . . . . . . . . . . .

85.800.174,72

658.07

EC-135 helikopteroa. . . . . . . . . . . . . . . .

2.078.735,00

 

Guztira. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

883.655.368,60

 

 

 

2.Kreditu-gehigarriak –30.560.000 euro– baimentzen dira indarrean den honako aurrekontuan: 14. atala «Defentsa Ministerioa», I. eranskinean jasotako xehetasunekin bat.

3. artikulua. Ezohiko kreditua ematea Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioaren aurrekontuan.

Minden kudeaketa alternatiboarekin loturiko jardueren garapena finantzatzeko, ezohiko kreditua –10.000.000 euro– ematen da honako aurrekontuan: 23. atala «Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioa», 01. zerbitzua «Ministerioa, Idazkariordetza eta Zerbitzu Orokorrak», 451O programa «Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Arloko Zuzendaritza eta Zerbitzu Orokorrak», 751 kontzeptua «Autonomiaerkidegoei, minden kudeaketa alternatiborako».

4. artikulua. Finantzaketa.

1.Errege lege-dekretu honen bidez Kanpo Arazoetako eta Lankidetzarako Ministerioaren zein Defentsa Ministerioaren aurrekontuan emandako ezohiko kredituak zor publikoarekin finantzatuko dira. Halaber, zor publikoaren bidez finantzatuko dira Defentsa Ministerioaren aurrekontuan ematen diren kreditu-gehigarriak.

2.Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioaren aurrekontuan eman den ezohiko kreditua 20. atalaren –Industria, Energia eta Turismo Ministerioa– aurrekontu ez-finantzarioen kredituen bajaren bidez finantzatuko dira, Aurrekontuen azaroaren 26ko 47/2003 Lege Orokorraren 55. artikuluak xedatutakoarekin bat; eta ondoren jasotzen diren aplikazioen zehetasunekin eta zenbatekoekin bat:

Zenb

Eu

12.zerbitzua «Telekomunikazioetako eta Informazio-gizarterako Estatu Idazkaritza»

grama. «Informazio-gizarteari buruzko ikerketa eta garapena».

 

zeptua.

«Materialetarako ez diren inbertsioen gastuak» . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

60

grama.

«Telekomunikazioen berrikuntza teknologikoa».

 

zeptua.

«Materialetarako ez diren inbertsioen gastuak» . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

40

zeptua.

«Espainiako Agenda Digitala» . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

1.20

ograma. «Telekomunikazioen eta informazio-gizartearen antolamendua eta sustapena».

 

zeptua.

«Zerbitzuen funtzionamendu operatiboari loturiko inbertsio berria» . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

1.00

 

 

Zenb

 

 

Eu

 

18. zerbitzua. «Energiaren Estatu Idazkaritza»

 

 

 

grama. «Energiari buruzko araudia eta garapena».

 

zeptua.

«Materialetarako ez diren inbertsioen gastuak». . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

4.00

grama.

«Barne-transferentziak».

 

tzeptua. «Ikatz-meatzaritzaren berregituraketarako eta meatzaritzako eskualdeen garapen

 

tiboko institutuari» . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

2.80

3.Aurreko puntuan jaso den «Ikatz-meatzaritzaren berregituraketarako eta meatzaritzako eskualdeen garapen alternatiboko institutuari» izeneko 20.18.000X.712 kreditua gutxitzeak ondorioak izango ditu «Ikatz-meatzaritzaren berregituraketarako eta meatzaritzako eskualdeen garapen alternatiboko institutua» izeneko 20.101 erakunde autonomoaren aurrekontuan, honakoak, hain zuzen:

Diru-sarreren aurrekontua.

Baja:

Zenbatekoa

Aurrekontuaren aplikazioa

Euroak

20.101.700. Atxikita dagoen sailarena. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

2.800.000

Gastuen aurrekontua

Baja:

Zenbatekoa

Aurrekontuaren aplikazioa

Euroak

20.101.457M.751. Ikatz-meatzaritzako eskualdeen ekonomia suspertzea. . . . . . . . .

2.800.000

Azken xedapen bakarra. Indarrean sartzea.

Errege lege-dekretu hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitara ematen den egun berean sartuko da indarrean.

Madrilen, 2014ko abuztuaren 1ean.

FELIPE E.

Gobernuko presidentea

MARIANO RAJOY BREY

I. ERANSKINA

Ematen diren kreditu-gehigarriak

14.atala. Defentsa Ministerioa

02.zerbitzua. Defentsako Estatu Nagusiaren Kuartel Nagusia

 

Kontzeptua/

 

Zenbatekoa

Programa

Izena

Azpikontzeptua

 

 

 

Euroak

121M

221.03

Hornigaiak. Erregaia. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

100.000

 

226.06

Hainbat gastu. Bilerak, hitzaldiak eta ikastaroak . . . . . .

100.000

 

230

Dietak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

750.000

 

03.

zerbitzua. Defentsarako Estatu Idazkaritza

 

 

 

 

 

 

Kontzeptua

 

Zenbatekoa

Programa

Izena

Azpikontzeptua

 

 

 

Euroak

 

 

 

 

121M

220.02

Bulego-materiala. Material informatiko inbentariaezina . .

7.760.000

122M

230

Dietak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

1.100.000

 

 

 

 

12 zerbitzua. Lehor-armada

 

Kontzeptua

 

Zenbatekoa

Programa

Izena

Azpikontzeptua

 

 

Euroak

 

 

 

 

 

 

 

121M

226.06

Hainbat gastu. Bilerak, hitzaldiak eta ikastaroak . . . . . .

38.500

 

227.99

Beste enpresa eta profesionalek burututako lanak.

 

 

 

Beste. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

169.668

 

230

Dietak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

2.580.298

 

231

Lokomozioa . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

406.422

122M

221.03

Hornigaiak. Erregaia. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

1.813.850

 

221.05

Hornigaiak. Elikagaiak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

120.000

 

223

Garraioak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

1.721.262

 

 

 

 

17. zerbitzua. Armada

 

Kontzeptua

 

Zenbatekoa

Programa

Izena

Azpikontzeptua

 

 

Euroak

 

 

 

 

 

 

 

121M

230

Dietak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

700.000

122M

221.03

Hornidurak. Erregaia . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

5.200.000

 

223

Garraioak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

100.000

 

227.15

Kanpoko enpresa eta profesionalek burututako lanak. .

200.000

122N

216

Informazioa prozesatzeko ekipamenduak . . . . . . . . . . .

300.000

22. zerbitzua. Aireko armada

 

Kontzeptua

 

Zenbatekoa

Programa

Izena

Azpikontzeptua

 

 

Euroak

 

 

 

 

 

 

 

122M

221.03

Hornigaiak. Erregaia. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

6.200.000

 

226.06

Hainbat gastu. Bilerak, hitzaldiak eta ikastaroak . . . . . .

600.000

 

230

Dietak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

600.000

 

 

 

 

Kreditu-gehigarriak, guztira.

30.560.000

 

 

 

 

Eranskin honetan jasotako programen zerrenda:

121M Defentsaren administrazioa eta zerbitzu orokorrak

122M Indar Armatuen gastu operatiboak

122N Laguntza logistikoa

w.boe.es

BOLETÍN OFICIAL DEL ESTADO

D. L.: M-1/1958 ISSN: 02

 

 

 

Atxekitako dokumentuak:

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra