Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Adrian Celaya lehiaketaren oinarriak «Adrián Celaya Ibarra» 9. sariaren oinarriak deskargatu

Administrazio zuzenbidea  >>  Legeria  >> Orokorra

11/2015 Legea, ekainaren 18koa, kreditu-erakundeak eta inbertsio-zerbitzuetarako enpresak berreskuratu eta suntsiaraztearena

2015-06-18

Erakundea: Estatuko Buruzagitza

Argitalpena: EAO, 2015/06/19, 146. zk.

bcl_6407897.htm

I. XEDAPEN OROKORRAK

ESTATUKO BURUZAGITZA

6789 11/2015 Legea, ekainaren 18koa, kreditu-erakundeak eta inbertsiozerbitzuetarako enpresak berreskuratu eta suntsiaraztearena.

FELIPE VI.a

ESPAINIAKO ERREGEA

Honako hau ikusten eta ulertzen duten guztiei.

Jakizue: Gorte Nagusiek honako lege hau onetsi dutela eta Nik berretsi egiten dudala:

AURKIBIDEA

I. kapitulua. Xedapen orokorrak.

1. artikulua. Xedea eta aplikazio-eremua.

2. artikulua. Definizioak.

3. artikulua. Suntsiarazpenaren helburuak.

4. artikulua. Suntsiarazpenaren printzipioak.

5. artikulua. Balorazioa.

II. kapitulua. Esku-hartze goiztiarra.

1. atala. Esku-hartze goiztiarraren planifikazioa.

6. artikulua. Berreskuratze-plana.

2. atala. Talde barruko finantza-laguntza.

7. artikulua. Taldearen barruan finantza-laguntza emateko akordioak.

3. atala. Esku-hartze goiztiarra.

8. artikulua. Esku-hartze goiztiarrerako baldintzak.

9. artikulua. Esku-hartze goiztiarreko neurriak.

10. artikulua. Esku-hartzea edo administratzaileak behin-behineko ordeztea, eskuhartze goiztiarreko neurri gisa.

11. artikulua. Esku-hartze goiztiarreko neurrien jarraipena eta suntsiarazpenagintaritzari jakinaraztea.

12. artikulua. Esku-hartze goiztiarreko neurriak koordinatzea Europar Batasuneko erakundeen taldeetan.

III.kapitulua. Suntsiarazpenaren prebentzio-fasea.

1. atala. Suntsiarazpenaren plangintza.

13. artikulua. Suntsiarazpen-planak.

14. artikulua. Taldea suntsiarazteko planak.

2. atala. Suntsiarazgarritasuna ebaluatzea.

15. artikulua. Erakundeen suntsiarazgarritasuna ebaluatzea.

16. artikulua. Taldeen suntsiarazgarritasuna ebaluatzea.

17. artikulua. Erakundeak suntsiarazteko eragozpenak.

18. artikulua. Taldeak suntsiarazteko eragozpenak.

IV. kapitulua. Suntsiarazpena.

19. artikulua. Suntsiarazpenaren baldintzak.

20. artikulua. Erakunde bideraezinaren kontzeptua.

21. artikulua. Suntsiarazpen-prozesua irekitzea.

22. artikulua. Administrazio-organoa eta zuzendari nagusiak edo parekoak ordeztea, suntsiarazteko neurri gisa.

23. artikulua. Suntsiarazpen-prozesuak abiarazteari buruzko erabakiaren edukia.

24. artikulua. Jakinarazpeneta argitaratze-betebeharrak.

V. kapitulua. Suntsiarazpen-tresnak.

1. atala. Suntsiarazpen-tresnak.

25. artikulua. Suntsiarazpen-tresnak eta arau orokorrak zehaztea.

26. artikulua. Erakundearen negozioa saltzea.

27. artikulua. Zubi-erakundea.

28. artikulua. Aktiboak kudeatzeko sozietatea.

29. artikulua. Aktiboak eskualdatzeko araubidea.

30. artikulua. Aktiboak kudeatzeko sozietateen gainbegiratze-araubidea.

2. atala. Birkapitalizazio-eragiketak.

31. artikulua. Birkapitalizazio-eragiketak Suntsiarazpen Funts Nazionaleko baliabideak erabilita.

32. artikulua. Akzio arruntak edo kapital sozialerako ekarpenak.

33. artikulua. Akzio arrunt edo kapital sozialerako ekarpen bihur daitezkeen tresnak.

34. artikulua. BBOFk birkapitalizazio-tresnak harpidetzeko edo eskuratzeko araubide berezia.

VI. kapitulua. Kapital-tresnen amortizazioa eta bihurketa, eta barne-birkapitalizazioa.

1. atala. Xedapen orokorrak.

35. artikulua. Kapital-tresnen amortizazioa eta bihurketa, eta barne-birkapitalizazioa.

36. artikulua. Birkapitalizazioaren zenbatekoa.

37. artikulua. Kapital-tresnen amortizazioaren eta bihurketaren, eta barnebirkapitalizazioaren efektuak.

2. atala. Kapital-tresnen amortizazioa eta bihurketa.

38. artikulua. Kapital-tresnen amortizazioa eta bihurketa.

39. artikulua. Kapital-tresnak amortizatzeko edo bihurtzeko arauak.

3. atala. Barne-birkapitalizazioa.

40. artikulua. Barne-birkapitalizazioa.

4. atala. Barne-birkapitalizaziorako pasibo onargarriak.

41. artikulua. Barne-birkapitalizaziorako pasibo onargarriak.

42. artikulua. Barne-birkapitalizaziotik nahitaez kanpo geratzen diren pasiboak.

43. artikulua. BBOFk erabakita barne-birkapitalizaziotik kanpo gera daitezkeen pasiboak.

44. artikulua. Funts propioen eta pasibo onargarrien gutxieneko errekerimendua zehaztea.

45. artikulua. Barne-birkapitalizazioa eragozten duten oztopoak desagerraraztea.

46. artikulua. Barne-birkapitalizazioa kontratu bidez aitortzea.

5. atala. Barne-kapitalizazioaren tresna aplikatzea.

47. artikulua. Akziodunen tratamendua.

48. artikulua. Barne-birkapitalizazioaren sekuentzia eta arau bereziak.

49. artikulua. Jarduerak berrantolatzeko plana.

6. atala. Barne-birkapitalizazioari egindako bestelako ekarpenak.

50. artikulua. Suntsiarazpen Funts Nazionalak ekarpena egiteko baldintzak.

51. artikulua. Bestelako finantzaketa-iturriak.

VII. kapitulua. BBOF.

1. atala. Izaera, osaera eta araubide juridikoa.

52. artikulua. BBOF.

53. artikulua. Finantzatzeko mekanismoak eta aurrekontu-zuzkidura.

54. artikulua. Zuzendaritza Batzordea.

55. artikulua. Presidentea.

56. artikulua. Parlamentuaren kontrola.

57. artikulua. Bestelako agintaritza eskudun nazionalekin lankidetzan aritzea eta koordinatzea.

58. artikulua. Nazioarteko bestelako agintaritzekin lankidetzan aritzea eta koordinatzea.

59. artikulua. Sekretu-eginbeharra.

60. artikulua. Lehia-araudia aplikatzea.

61. artikulua. Nazioarteko gomendioak hartzea.

2. atala. BBOFren ahalmenak.

62. artikulua. BBOFren ahalmenak.

63. artikulua. Merkataritza-ahalmenak.

64. artikulua. Administrazio-ahalmen orokorrak.

65. artikulua. Neurrien izaera betearazlea.

66. artikulua. Kontratu-baldintza jakin batzuk ez betetzea esku-hartze goiztiarrean eta suntsiarazpenean.

67. artikulua. Aktiboen eta pasiboen eskualdaketa partziala.

68. artikulua. Presako neurriak.

69. artikulua. Publizitatea.

70. artikulua. Kontratuak eta bermeak eteteko ahalmenak.

VIII. kapitulua. Prozesu-araubidea.

71. artikulua. BBOFk 63. artikuluan aurreikusitako merkataritza-ahalmenak baliatuta hartu dituen erabaki eta akordioen aurkako ekintzak.

72. artikulua. Esku-hartze goiztiarreko prozesuen eta suntsiarazpen-prozesuen esparruan agindutako administrazio-erabaki eta -egintzen kontrako errekurtsoaren berezitasunak.

73. artikulua. Kapital-tresnen amortizazioaren edo bihurketaren eta barnebirkapitalizazioaren arloan agindutako administrazio-erabaki eta -egintzen kontrako errekurtsoaren berezitasunak.

74. artikulua. 72. eta 73. artikuluetan aipatutako administrazioarekiko auzierrekurtsoetan emandako epaia betearazteko ezintasuna.

IX. kapitulua. Zehapen-araubidea.

1. atala. Xedapen orokorrak.

75. artikulua. Xedapen orokorrak.

76. artikulua. Espedienteen instrukzioa egiteko eskumena.

77. artikulua. Arau-hauste eta zehapenen preskripzioa.

2. atala. Arau-hausteak.

78. artikulua. Arau-hauste motak.

79. artikulua. Arau-hauste oso larriak.

80. artikulua. Arau-hauste larriak.

81. artikulua. Arau-hauste arinak.

3. atala. Zehapenak.

82. artikulua. Zehapenak.

83. artikulua. Zehapenak arau-hauste oso larriak egiteagatik.

84. artikulua. Zehapenak arau-hauste larriak egiteagatik.

85. artikulua. Zehapenak arau-hauste arinak egiteagatik.

86. artikulua. Zehapenak administrazio-karguetan edo zuzendaritza-karguetan dihardutenei, arau-hauste oso larriak egiteagatik.

87. artikulua. Zehapenak administrazio-karguetan edo zuzendaritza-karguetan dihardutenei, arau-hauste larriak egiteagatik.

88. artikulua. Zehapenak administrazio-karguetan edo zuzendaritza-karguetan dihardutenei, arau-hauste arinak egiteagatik.

89. artikulua. Zehapenak erabakitzeko irizpideak.

90. artikulua. Administrazio-kargudunen edo zuzendaritza-kargudunen erantzukizuna.

91. artikulua. Administrazio-organoko kideen aldi baterako izendapena.

4. atala. Prozedura-arau orokorrak.

92. artikulua. Zehapenak ezartzeko prozedura.

93. artikulua. Zehapenak bete beharra eta administrazio-bidean aurkaratzea.

Lehenengo xedapen gehigarria. Prebentziozko suntsiarazpen-agintaritzen egitura eta funtzionamendua.

Bigarren xedapen gehigarria. Suntsiarazpen Funts Nazionala hornitzeko epea. Hirugarren xedapen gehigarria. BBOFren eta Kreditu Erakundeen Gordailuak

Bermatzeko Funtsaren alde eratutako bermeei aplikatu beharreko araubide juridikoa. Laugarren xedapen gehigarria. Suntsiarazpen Mekanismo Bakarra eta Suntsiarazpen

Funts Bakarra.

Bosgarren xedapen gehigarria. Erakundeek finantza-kontratuen erregistroak gordetzea.

Seigarren xedapen gehigarria. Gordailuak bermatzeko funtsak aurrezki-kutxetan, banku-establezimenduetan eta kreditu-kooperatibetan integratzea.

Zazpigarren xedapen gehigarria. Kreditu Erakundeak Berregituratu eta Konpontzeari buruzko Legearen (azaroaren 14ko 9/2012) aipamenak.

Zortzigarren xedapen gehigarria. Espainiako suntsiarazpen-agintaritza Suntsiarazpen Mekanismo Bakarraren esparruan.

Bederatzigarren xedapen gehigarria. Finantza-erakundeak eta bestelako sozietateak. Hamargarren xedapen gehigarria. Bideragarritasun-plan orokorrak.

Hamaikagarren xedapen gehigarria. BBOFren Zuzendaritza Batzordea osatzea. Hamabigarren xedapen gehigarria. Kapital-tresnak bihurtzeko baimendutako kapitala,

egoera eragileren bat gertatuz gero.

Hamahirugarren xedapen gehigarria. Espainiako Bankuko langileak BBOFn. Hamalaugarren xedapen gehigarria. Entitate baten konkurtsoaren kasuan aplikatu

beharreko araubidea.

Hamabosgarren xedapen gehigarria. Esku-hartze goiztiarreko prozesuen eta suntsiarazpen-prozesuen eragina erakunde baten jardueren jarraitutasunean.

Hamaseigarren xedapen gehigarria. Suntsiarazpen-agintaritza den aldetik, BBOFk egindako jarduerengatiko tasa.

Hamazazpigarren xedapen gehigarria. Kreditu Ofizialeko Institutuaren araubide juridikoa.

Lehenengo xedapen iragankorra. Berregituratzeko, berreskuratzeko eta suntsiarazteko prozedura jakin batzuetan aplikatu beharreko araubidea.

Bigarren xedapen iragankorra. Barne-birkapitalizazioari buruzko arauak. Hirugarren xedapen iragankorra. Indarrean jarri aurretik abiarazitako prozedura

administratiboak eta judizialak.

Laugarren xedapen iragankorra. Gordailuak bermatzeko konpartimentuari urtero egin beharreko ekarpenak.

Bosgarren xedapen iragankorra. Suntsiarazpen-agintaritza den aldetik, BBOFk 2015ean egindako jarduerengatiko tasaren sortzapena.

Seigarren xedapen iragankorra. Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko urriaren 22ko 2013/50/EB Zuzentarauaren berrikuntzetara egokitzea.

Zazpigarren xedapen iragankorra. Alde batetik, azken xedapenetatik lehena eta, bestetik, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko uztailaren 23ko 909/2014 (EB) Erregelamendua (Europar Batasunean baloreen likidazioa hobetzeari eta baloreen gordailuzain zentralei buruzkoa) aplikatzea; erregelamendu horren bitartez 98/26/EE eta 2014/65/EB Zuzentarauak eta 236/2012 (EB) Erregelamendua aldatu dira.

Xedapen indargabetzailea.

Azken xedapenetatik lehena. Balore Merkatuari buruzko Legea (uztailaren 28ko 24/1988) aldatzea.

Azken xedapenetatik bigarrena. Estatuko Administrazio Orokorraren Antolamenduari eta Funtzionamenduari buruzko Legea (apirilaren 14ko 6/1997) aldatzea.

Azken xedapenetatik hirugarrena. Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa Arautzen duen Legea (uztailaren 13ko 29/1998) aldatzea.

Azken xedapenetatik laugarrena. Baloreak Ordaintzeko eta Kitatzeko Sistemei buruzko Legea (azaroaren 12ko 41/1999) aldatzea.

Azken xedapenetatik bosgarrena. Konkurtsoari buruzko Legea (uztailaren 9ko 22/2003) aldatzea.

Azken xedapenetatik seigarrena. Inbertsio Kolektiboko Erakundeei buruzko Legea (azaroaren 4ko 35/2003) aldatzea.

Azken xedapenetatik zazpigarrena. Martxoaren 11ko 5/2005 Errege Lege Dekretua (Produktibitatea sustatzeko eta kontratazio publikoa hobetzeko premiazko erreformei buruzkoa) aldatzea.

Azken xedapenetatik zortzigarrena. Kreditu Erakundeen Saneamenduari eta Likidazioari buruzko Legea (apirilaren 22ko 6/2005) aldatzea.

Azken xedapenetatik bederatzigarrena. Kapital Sozietateen Legearen testu bategina onartzen duen Legegintzako Errege Dekretua (uztailaren 2ko 1/2010) aldatzea.

Azken xedapenetatik hamargarrena. Kreditu Erakundeen Gordailuak Bermatzeko Funtsa eratzen duen Errege Lege Dekretua (urriaren 14ko 16/2011) aldatzea.

Azken xedapenetatik hamaikagarrena. Lan Merkatua Erreformatzeko Premiazko Neurriei buruzko Legea (uztailaren 6ko 3/2012) aldatzea.

Azken xedapenetatik hamabigarrena. Kreditu Erakundeen Antolamendu, Gainbegiraketa eta Kaudimenari buruzko Legea (ekainaren 26ko 10/2014) aldatzea.

Azken xedapenetatik hamahirugarrena. Azaroaren 12ko 22/2014 Legea aldatzea, zeinak arrisku-kapitaleko erakundeak, inbertsio kolektiboko bestelako erakunde itxiak eta inbertsio kolektiboko erakunde itxien erakunde kudeatzaileak arautzen baititu, eta Inbertsio Kolektiboko Erakundeei buruzko Legea (azaroaren 4ko 35/2003) aldatzen baitu.

Azken xedapenetatik hamalaugarrena. Eskumen-tituluak.

Azken xedapenetatik hamabosgarrena. Europar Batasuneko Zuzenbidea txertatzea. Azken xedapenetatik hamaseigarrena. Garatzeko ahalmena.

Azken xedapenetatik hamazazpigarrena. Indarrean jartzea.

HITZAURREA

I

Finantza-sistema gero eta konplexuagoa da, sistema osatzen duten erakundeen tamaina dela-eta, erabiltzen dituen produktuak gero eta sofistikatuagoak direlako eta elkarrekiko konexioa ere handia delako; hori guztia aintzat hartuta, botere publikoek mekanismo eta ahalmen indartuak izan behar dituzte kreditu-erakundeek edo inbertsiozerbitzuetarako enpresek izan dezaketen zailtasun-egoerari aurre egiteko, betiere legearen artikulu guztien atzean ezkutatzen den funtsezko ideia errespetatuta: zergadunen baliabideetan eraginik ez izatea.

Azken urteotako finantza-krisialdian, herrialde garatu gehienek egin behar izan diote aurre erronka izugarri bati, hein handiagoan edo txikiagoan; hain zuzen ere, kredituerakunde bat suntsiaraztea modu ordenatu batean eta diru publikoa arriskatu gabe. Horren ondorioz, argi geratu da agintari publikoei erakundea suntsiarazteko prozesua kudeatzea ahalbidetuko dieten ahal espezifikoak txertatu behar direla ordenamendu juridikoetan, prozesu hori kementsua baina arina izan dadin aldi berean, akziodunen eta hartzekodunen eskubideak errespetatuta, baina honako printzipio honetan oinarrituta: akziodunek hartu behar dituzte beren gain suntsiarazpenaren galerak, ez herritarrek –zergen bitartez–.

Finantza-erregulazioaren adar berri hori zehazteko, azken urteotan erakundeak suntsiarazteko izan diren prozesuak eta finantza-politikan eskudunak diren nazioarteko foroen koordinazio-jarduera hartu ditugu abiapuntu, eta horren ondorio izan dira hainbat printzipio; azken batean, printzipio horiek Lege honen oinarri dira eta, garrantzitsuak direlako, aldez aurretik argi eta garbi azaltzea komeni da.

Legearen abiapuntuetako bat, oinarrizko printzipio bat, zera da, auzibidean egiten diren konkurtso-prozedura tradizionalak ez direla, kasu askotan, erabilgarriak izaten bideragarri ez den finantza-erakunde bat berregituratzeko edo ixteko. Aintzat hartuta finantzaerakundeen tamaina, finantzaketa-iturrien berezitasuna eta konplexutasuna –legez bermatutako gordailuak ere bai baitituzte–, eta beste erakunde batzuekiko duten konexioa, finantza-erakunde baten likidazio arruntak ezin izango luke saihestu herrialde baten ekonomian eta finantza-sisteman kalte konponezinak gertatzea. Hortaz, prozedura berezia, zorrotza eta aldi berean malgua antolatu behar da, agintari publikoek ezohiko ahalak izan ditzaten huts egin duen erakundeari, erakundeko akziodunei eta hartzekodunei dagokienez. Azken batean, suntsiarazpen-agintaritzari suntsiarazi behar den erakundearen jarraipen estua eta jarraitua egitea ahalbidetuko dion prozedura izan behar du, zeinaren xede bakarra izango baita erakundea eraginkortasunez suntsiaraztea.

Aurreko horren ondorioz, finantza-erakunde baten likidazioa eta suntsiarazpena bereizi behar dira. Ildo beretik, finantza-erakunde baten likidazioak zera esan nahi du, prozesu judizial arrunt baten barruan, erakundearen jarduerak amaitzea; prozesu hori aplikatuko zaie araubide horren eraginpean tratatzeko modukoak diren erakundeei, hau da, erakunde txikiak eta ez oso konplexuak baldin badira, betiere interes publikoari kalterik egin gabe. Finantza-erakunde baten suntsiarazpena, berriz, prozesu berezia da, prozesu administratiboa, eta horren bitartez, interes publikoarekin eta finantza-egonkortasunarekin lotutako arrazoiak direla-eta, konkurtso-likidazio bidez kudeatu ezin den kreditu-erakunde eta inbertsio-zerbitzuetarako enpresen bideraezintasuna kudeatzen da.

Horrela, bada, Lege honetan finkatutako araubidea prozedura administratibo, berezi eta osatua da, erakundean lehenbailehen esku hartzea ahalbidetzen duena erakundearen funtsezko eginkizunek jarraipena izan dezaten; baina, aldi berean, erakundearen bideraezintasunak sistema ekonomikoan eta baliabide publikoetan duen eragina minimizatu egiten da.

Lege honetan txertatutako bigarren printzipio orokorra zera da, gainbegiratzeko eta suntsiarazteko eginkizunak ezinbestean bereizi egin behar direla, lehen esan dugunez, agintaritza gainbegiraleak aldi berean suntsiarazpen-ahalmenak baliatuko balitu sor

litekeen interes-gatazka ezabatzearren. Agintaritza gainbegiraleen mandatu klasikoa erakundeen jardueraren araudia betetzen dela ziurtatzea da eta, bereziki, kaudimenaraudia, azken xedea izanik finantza-egonkortasuna babestea. Mandatu horri beste berri bat gehitu zaio orain; hain zuzen ere, erakunde bat ez baldin bada gai bere baliabide propioekin aktibo egoteko –erregulazio eta gainbegiratze tradizionala gauzatuta ere–, erakunde hori ixteak finantza-sistema osoan ahalik eta distortsio gutxien eragingo duela bermatzea eta, batik bat, finantza publikoetan inolako eraginik izan gabe. Eginkizun publiko-finantzario berria antolatzeko unea da hau, betiere erakundeak likidagarriak izan daitezen, de facto, baina ekonomia osoan kalte eragiteko moduko inpaktu ekonomikorik izan gabe. Ez da, beraz, gainbegiratze-ikuspegi berri bat, baizik eta esku-hartze publikoaren eremu berri bat, eta, modu autonomoan, erakundeei zera eskatuko die, beren jarduera gauzatzea halako eran non, gainbegiratze tradizionala nahikoa ez den kasuetan, suntsiarazpena egingarria eta interes orokorrarekin errespetuzkoa izango den.

Puntu horri dagokionez, gainbegiratzearen interesa zein den nabarmendu behar dugu: ezer baino lehen, erakundeak jarraipena izatea; suntsiarazpenaren interesak, ordea, gehiago erreparatzen dio erakundearen zati jakin batzuk –bideraezinak– likidatzeari. Egin beharreko zereginen gaineko ikuspegi-desberdintasun hori dela-eta, bi eginkizunak modu independentean egitea komeni da, gainbegiratzearen eta suntsiarazpenaren arduradunen arteko benetako lankidetzarekin. Printzipio horiek aintzat hartzeko eta, aldi berean, burutzear dauden berregituratzeeta suntsiarazpen-prozesuetan eraginik ez izateko, Lege honen bitartez ezarri den ereduan bi eginkizun mota bereizten dira: alde batetik, prebentziofaseko suntsiarazpen-eginkizunak –Espainiako Bankuari eta Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari dagozkio, eta modu independentean jardungo duten barne-organoen bitartez gauzatuko dira–; eta, bestetik, betearazpen-faseko suntsiarazpen-eginkizunak, BBOFri esleitzen zaizkionak. Aurrekoa gorabehera, egun abian dauden prozesuak burututakoan, eta Suntsiarazpen Mekanismo Bakarraren eta euroguneko estatu kideen suntsiarazpenagintaritzen esperientziaz gain, finantza-egoeraren bilakaera ere aintzat hartuta, erakundeeredu hori ebaluatu egingo da eraginkortasun handiagoaren mesedetan.

Lege honetan aintzat hartzen den hirugarren printzipioari dagokionez, gure inguruko herrialdeekin partekatutako esperientziaren emaitzatzat har dezakegu hori ere, eta suntsiarazpen-prozesuaren barruan prebentzio-fase bat eta esku-hartze goiztiarreko beste fase bat zorrotz egituratzea komeni dela adierazten digu. Alde batetik, erakundeen eguneroko bizitzan euren suntsiarazgarritasunaren gaineko hausnarketa jarraitua txertatzea da kontua, hau da, edozein zailtasun operatibo alde batera utzita, erakundeko kudeatzaileek erakundearen egiturari edo funtzionatzeko moduari esfortzua eta arreta eskaintzea honako hau bermatzeko: egunen batean erakundea suntsiarazi behar izanez gero, finantza-egonkortasuna, ekonomia eta, bereziki, gordailuak eta diru publikoa arriskuan jarri gabe suntsiarazteko aukera izatea. Eta, bestetik, gainbegiratzeeta suntsiarazpen-agintaritzek erakunde baten gainean hasiera-hasieratik jardun ahal izateko aukera baimentzea ezinbestekoa dela nabarmendu nahi da bereziki, erakundea oraindik bideragarria eta kaudimenduna denean. Fase goiztiar horretan, dela esku-hartze publikoa, dela erakundearen beraren egokitzapenak askoz ere eraginkorragoak izango dira normalean, narriadura-egoera larriago batean gertatuz gero baino. Bi jardun-ildo horietan –prebentziozko plangintzan eta esku-hartze goiztiarrean– lan zorrotza eginda, erakundeak ordenatuta eta aurreikusteko moduan suntsiarazi ahal izango dira, eta modu hori izango da, hain zuzen, finantza-merkatuetan eragin gutxien izango duena.

Irizpide horietan oinarrituta, prebentzio-neurrien sorta zabal eta irmoa bildu da Legean, hala nola berreskuratzeeta suntsiarazpen-planak, esku-hartze goiztiarreko neurriak edo suntsiarazgarritasunaren azterketa, zeinean honako aukera hau ere jaso baitaiteke: suntsiarazpen-agintaritzak erabat kaudimendun diren erakundeei egituran, antolaketan, edo negozio-ildoan aldaketak –bestelakoak ere izan daitezke– eginaraztea, baldin eta beharrezkoa bada erakundea bideraezin bihurtuz gero hura modu ordenatuan eta zergadunarentzat inolako kosturik eragin gabe suntsiarazi ahal izango dela bermatzeko.

Azkenik, eta legearen laugarren zutabeari dagokionez, erakundeak suntsiarazteko eskema osoa finantza-industriaren beraren mugak gaindituko ez dituen kostuak onartzeko

modu sinesgarri batean oinarritu behar dela adierazten du. Bestela esateko, baliabide publikoak eta herritarren baliabideak ez dute inolako eraginik jasan behar erakunde baten suntsiarazpen-prozesuan; aitzitik, akziodunak eta hartzekodunak edo, hala badagokio, industria izango dira galerak beren gain hartu behar dituztenak. Horretarako, suntsiarazpenprozeduraren kostuak finantzatzeko zer baliabide erabiliko diren zehaztea ezinbestekoa da, zenbait kasutan kostu horiek oso-oso handiak baitira. Gure inguruko herrialdeetan xedatutakoaren ildoari jarraikiz, Lege honen bitartez suntsiarazten ari den erakundearen akziodun eta hartzekodunek galerak xurgatzeko barne-mekanismoak diseinatzeaz gain, finantza-industriak berak finantzatutako suntsiarazpen-funtsa ere eratu da.

Barne-birkapitalizazioko tresna bat aipatu nahi dugu bereziki; ingelesezko bail in terminoaren legezko itzulpena da, eta erakundearen akziodun eta hartzekodunek galerak xurgatzeko eskema nolakoa izango den azaltzen du. Tresna horren azken xedea zera da, suntsiaraztearen kostua finantza-erakundearen beraren barruan barneratzea, eta, hartara, segurtasun juridiko handienarekin, hartzekodunek jakingo dute erakundea bideraezin bihurtzen denean horrek zer nolako eragina izango duen berengan. Azken batean, berme publiko inplizituen aspaldiko arazoa konpontzea da asmoa; alegia, finantza-sisteman oso garrantzitsuak direlako inolaz ere likidatuko ez liratekeen erakundeen hartzekodunak babestuko lituzkeen berme publikoen arazoa. Horretarako erabiliko den baliabidea aldi berean xede ere bada, bai eta Lege honen printzipio gidarietako bat ere: banku-gordailuen babes berezia. Erakundearen barne-birkapitalizazioa gertatuz gero, banku-gordailuak izango dira egoera horren eraginpean geratuko diren azken kredituak, eta gainera, hein handi batean, Gordailuak Bermatzeko Funtsak estaliko ditu; hortaz, gordailugile gehiengehienek ez lukete kalterik izango kreditu-erakunde bat suntsiaraziko balitz. Bestalde, Suntsiarazpen Funts Nazionala eratuko da; etorkizunean, Europa osoko funts batean txertatuko da eta kreditu-erakundeen ekarpenen bidez ordainduko da, ex ante. Funts hori barne-birkapitalizazioaren eraginaren eta arauan aurreikusten diren gainerako suntsiarazpen-tresnen osagarri izango da, eta hala badagokio, akziodun eta hartzekodunek galerak xurgatu behar dituztenean egoera hori malgutzeko edo osatzeko erabili ahal izango da.

Tresna horien bitartez, kreditu-erakunde baten suntsiarazpena nola ordaindu behar den argitzen da, eta kostuak behar bezala banatzeko prozedura egituratzen da; horretaz gain, finantzaketa hori, lehen-lehenik, eraginpeko erakundearen kargura izatearen alde egiten du eta, bigarren mailan, gainerako erakundeen kargura, betiere aintzat hartuta erakunde horiek ere mozkina lortuko dutela beste erakunde bat modu ordenatuan suntsiarazten bada; eta, azken batean, erakundeek izaten duten arrisku morala minimizatuko da, batzuetan pentsatzen baitute zergadunaren baliabideen bitartez erreskatatuak izango direla. Horrela, bada, sinesgarritasuna ematen zaio erakunde bat suntsiaraztearen kostuak aurrekontu publikoaren kontura ordaintzeko ezintasunaren printzipioari.

II

Lege honen egitura eta edukia erabat ulertzeko, goian deskribatutako printzipioei beste bi egoera garrantzitsu gehitu behar dizkiegu. Alde batetik, arauaren alderdi funtsean europarra; izan ere, Lege honen bitartez kreditu-erakundeak eta inbertsio-zerbitzuetarako enpresak suntsiarazteari buruzko Europar Batasuneko Zuzenbidearen transposizioa gauzatzen da. Eta, bestetik, Kreditu Erakundeak Berregituratu eta Konpontzeari buruzko Legearen (azaroaren 14ko 9/2012) jarraitutasuna dakar Lege honek –lehenengo legea partzialki indargabetzen du–.

Lehen-lehenik, legearen bitartez Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko maiatzaren 15eko 2014/59/EB Zuzentaraua Espainiako ordenamendu juridikoan jasotzen da; zuzentarau horrek kreditu-erakundeak eta inbertsio-zerbitzuetarako enpresak berregituratzeko eta suntsiarazteko esparrua ezartzen du eta honako hauek aldatzen ditu: Kontseiluaren 82/891/EEE Zuzentaraua, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2001/24/EE, 2002/47/EE, 2004/25/EE, 2005/56/EE, 2007/36/EE, 2011/35/EB, 2012/30/EB eta 2013/36/EB Zuzentarauak, eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1093/2010

(EB) eta 648/2012 (EB) Erregelamenduak. Aipatu dugun zuzentarau hori, aldi berean, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko uztailaren 15eko 806/2014 (EB) Erregelamenduaren bitartez sortutako Suntsiarazpen Mekanismo Bakarra eratzen laguntzen duten arauetako bat da; azken erregelamendu horren bitartez arau uniformeak eta prozedura uniformea ezartzen dira kreditu-erakundeak eta inbertsio-zerbitzuetarako enpresa jakin batzuk suntsiarazteko, betiere Suntsiarazpen Mekanismo Bakarraren eta Suntsiarazpen Funts Bakarraren esparruan, eta 1093/2010 (EB) Erregelamendua –Banku Batasunaren zutabeetako bat– aldatzen da.

Europar Batasunean, finantza-krisialdiaren ondorioak baldintza oso berezietan sumatu ditugu, finantza-merkatuak integratuagoak daudelako eta diru-batasunaren barruan zor subiranoaren krisialdia ere batera gertatu delako. Egoera konplexu hori zela-eta, Batasuneko estatu kide guztiek finantza-araudia are gehiago integratzearen alde egin zuten irmoki, eta euroguneko estatu kideek Banku Batasunaren ideian sakondu zuten, arau berberen eraginpean eta agintaritza berberek gainbegiratuta egongo den benetako barneko banku-merkatuaren berme den aldetik.

Diru bakarra sortu zenetik ez da izan halako ahalegin integratzailerik, eta ohiko zuhurtziazko gainbegiratzearen eremuan aplikatzeaz gain, finantza-erakundeak suntsiaraztearen eremuan ere indar berdinarekin zabaldu da. Ildo berari jarraikiz, gainbegiratzearen eremuari dagokionez, kapitalak egokitzeko araudiaren harmonizazioan aurrerabide garrantzitsua gertatu zen (Basilea III Hitzarmenak erreferentziatzat hartuta) eta Gainbegiratze Mekanismo Bakarra eratu zen; modu berean, Europako Banku Zentralaren babespean, erakundeak suntsiarazteari dagokionez, aipatutako zuzentarauak erabat harmonizatzen ditu gaiari buruzko arauak eta Europako Suntsiarazpen Mekanismo Bakarra eratzeko bidea zabaltzen du, mekanismo hori izanik gaiari buruzko agintaritza bakarra euroguneko estatu kideentzat.

Lege honen bitartez, beraz, 2014ko maiatzaren 15eko 2014/59/EB Zuzentarauaren eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko apirilaren 16ko 2014/49/EB Zuzentarauaren –gordailuen berme-sistemei buruzkoa– transposizioa gauzatzen da, eta suntsiarazteko Espainiako sistema eta Europakoa behar bezala egituratu eta koordinatzea ahalbidetzen duten aurreikuspenak txertatzen dira; Europako sistemak 2016. urtetik aurrera erabat operatibo egon beharko du. Hori horrela dela, Europako suntsiarazpenagintaritzen arteko lankidetza arautzen da legearen bitartez –baldin eta suntsiarazi behar den erakundeak Batasuneko estatu kide batean baino gehiagotan jarduten badu–, bai eta Espainiako suntsiarazpen-agintaritzek Suntsiarazpen Mekanismo Bakarrean duten ordezkaritza ere.

Bigarrenik, arau hau Espainian aldez aurretik indarrean eta operatibo dagoen erregulazio batekin argi eta garbi uztartzen dela nabarmendu behar dugu. Izan ere, Lege hau azaroaren 14ko 9/2012 Legearen oinordeko da eta lege hori lantzeko garaian aintzat hartu ziren, jada, egun 2014ko maiatzaren 15eko 2014/59/EB Zuzentaraua dena prestatzeko egiten ari ziren lanak. Printzipio berberen gainean oinarritzen da, egituraren zati handi bat eta artikulu asko errepikatu egiten dira eta, beraz, erregulazio guztia bateratzeaz gain, Europar Batasuneko zuzenbidetik oraindik gure ordenamenduan txertatu gabe zeuden eremuetako aldez aurreko zuzenbidea osatzen duen tresnatzat hartu behar da. Horrela, bada, desegiteari edo suntsiarazpenari buruzko lege hartan bildutako preskripzioetako bat betetzen da; izan ere, lege horren zioen azalpenaren arabera, «Nazioarteko foroetan garatutako lanak aurreratzen direnean eta, batik bat, Europar Batasunean kreditu-erakundeak erreskatatzeari eta desegiteari buruzko zuzentarauaren azken testua adosten denean, arau hau araudi berrira egokituko da».

Azaroaren 14ko 9/2012 Legea sendoa dela argi geratu da, finantza-sektorea birkapitalizatzeko Espainiari laguntzeko programaren esparruan onartu zenetik, eta legeesparru hori baliatu da gure herriko historian inoiz egin den finantza-berregituraketa handiena gauzatzeko; berregituratze horretan, suntsiarazpen-agintaritzak Legearen aginduak aplikatu izan ditu, ongi aplikatu ere, eta agindu horiek doktrina jurisdikzionalean arian-arian finkatu dira, betiere horrelako prozesuetan ezinbestean sortu ohi den auzigiroan.

Horregatik, legegileak azaroaren 14ko 9/2012 Legearen egiturari eta edukiari ahalik eta gehien jarraitzea erabaki du, 2014ko maiatzaren 15eko 2014/59/EB Zuzentarauaren transposizioak nahitaez eskatzen duena soilik osatuta. Testu honetan berrikuntzatzat har daitezkeen alderdiak hiru eremutan bil daitezke. Lehenik, suntsiarazpenaren prebentziofasea indartzen da, erakunde guztiek –ez soilik bideraezinek– izan beharko baitituzte berreskuratzeko eta suntsiarazteko planak. Bigarrenik, galerak xurgatzeari dagokionez, lege zaharrean mendeko zorra esaten zaionera arte soilik sartzen zen, hibridoak kudeatzeko tresnen bitartez; lege berrian, ordea, hartzekodun oro hartuko du eraginpean eta, horretarako, gordailugileak ahalik eta gehien babestuko dituen araubide berria antolatuko da. Eta, azkenik, suntsiarazpen-funts espezifiko bat eratu da, sektore pribatuko ekarpenen bitartez finantzatuta.

Azken batean, Lege hau eta azaroaren 14ko 9/2012 Legea zenbait alderditan bat ez etortzearen arrazoia honako hau da: galerak, hein handienean, erakundearen akziodun eta hartzekodunek beren gain hartuko dituztela bermatzea, eta gordailugileei eta baliabide publikoei babes handiagoa ematea.

Lege honekin aurreko legea indargabetu egin da, aldatu beharrean, zeren legegilea lan handia egiten ari baita azkenaldian finantza-arauen sistematikotasuna eta zehaztasuna hobetzearren.

III

Arau hau kapitulutan egituratuta dago, eta, goian aipatu ditugun arrazoiak direla-eta, azaroaren 14ko 9/2012 Legearen egiturari jarraitzen dio; izan ere, 9/2012 Lege hori azken urteotan aplikatu izan da, ongi aplikatu ere, eta finantza-krisia izan zenean bankusektorearen premiei erantzutea ahalbidetu zuen.

I. kapituluan xedapen orokorrak daude, eta legearen xedea, aplikazio-eremua eta kontzeptu nagusien definizioak zehaztuko dira. Berrikuntza garrantzitsu bat aipatzearren, aurreko araudian ez bezala eta gurera ekartzen ari garen zuzentarauaren ildoari jarraikiz, Lege honek kreditu-erakundeak ez ezik, inbertsio-zerbitzuetarako enpresak ere hartzen ditu eraginpean.

Horrek zera esan nahi du, gainbegirale eskuduna aipatzen denean Espainiako Bankuari buruz ari garela, kreditu-erakundeen suntsiarazpenaren kasuan, eta inbertsiozerbitzuetarako enpresen suntsiarazpenaren kasuan, aldiz, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari buruz. Baina gerta daiteke, zenbait kasutan, gainbegirale eskuduna edo suntsiarazpen-agintaritza Europako erakunde, organismo eta organoak izatea, betiere gainbegiratzeko eta suntsiarazteko agintaritza bakartzat eratu badira.

Bestalde, kapitulu honetan, prebentzio-faseko eta betearazpen-faseko suntsiarazpeneginkizunak bereiziko ditugu; prebentzio-faseko eginkizunak Espainiako Bankuari eta Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari dagozkio, modu independentean jardungo duten organoen bitartez, eta betearazpen-fasekoak, ordea, BBOFri.

II.kapituluan, esku-hartze goiztiarreko prozedura arautzen da; esku-hartze goiztiarreko prozedura izango da erakunde bati aplikatuko zaion prozedura, baldin eta erakunde horrek ezin badu kaudimen-araudia bete baina berriro betetzeko moduan egon badaiteke bere kabuz. Esku-hartze goiztiarraren tresna garrantzitsuenetako bat berreskuratze-planak dira; erakunde guztiek egin behar dituzte plan horiek. Aurreko arauarekin, egoera zailean zeuden erakundeek soilik egin behar zituzten planak, baina orain, betebehar horrek erakunde guztiak hartzen ditu eraginpean, prebentzio-neurria den aldetik.

III. kapituluan, suntsiarazpen-planak zer diren eta nola egiten diren zehazten da; plan horietan, BBOFk hasiera batean aplikatuko dituen neurriak zehaztuko dira, erakundea azkenean bideraezina baldin bada eta konkurtso bidez likidatu ezin bada. Plan horietatik kanpo geratuko da finantza-laguntza publiko oro.

Kapitulu horretan, prebentziozko suntsiarazpen-agintaritzak suntsiarazpenerako eragozpenen konkurrentzia adierazteko izango duen gaitasuna aipatzen da, bai eta, hala badagokio, erakundeei eragozpen horiek desagerrarazteko neurriak ezartzeko ahalmena ere.

IV. kapituluan, suntsiarazteko prozedura arautzen da; honako hau izango da suntsiarazpen-prozedura: bideraezina den edo etorkizun hurbilean bideraezina izango dela aurreikusten den erakunde bati aplika dakiokeen prozedura, baldin eta, interes publikoko eta finantza-egonkortasuneko arrazoiak direla medio, beharrezkoa bada erakundearen konkurtso-likidazioa saihestea. Kapitulu horretako artikuluetan suntsiarazpen-prozesua nola abiarazten den zehaztuko da. Horretarako, BBOFk edo agintaritza gainbegirale eskudunak erakunde bat bideraezin dela erabaki beharko du. Horren ondoren, suntsiarazteko prozedura abiarazteko gainerako zirkunstantziak betetzen diren aztertuko du BBOFk.

Une horretatik aurrera, egoki iritzitako moduan baina suntsiarazpen-planak aintzat hartuta, BBOFk V. kapituluan biltzen diren suntsiarazpen-tresnak aktibatuko ditu. Barnebirkapitalizazioa izan ezik –izan ere, barne-birkapitalizazioa hain berezia izaki, hurrengo kapitulu osoan aztertuko baitugu–, gainerako tresnak azaroaren 14ko 9/2012 Legean jasota zeuden jada. Dena den, Lege honek erregulazioa osatu eta perfekzionatzen du, Europako araudiari jarraikiz.

Suntsiarazpen-tresnak honako hauek dira: lehenik, erakundea edo erakundearen zati bat subjektu pribatu bati transferitzea funtsezko zerbitzuak babesteko. Bigarrenik, erakunde zubi bat sortzea eta suntsiarazten ari den erakundetik salba daitekeen zatia erakunde zubi horri transferitzea. Eta hirugarrenik, aktiboak kudeatzeko sozietate bat sortzea eta suntsiarazten ari den erakundearen aktibo kaltetuak sozietate horri transferitzea.

Kapitulu horretan, halaber, Suntsiarazpen Funts Nazionala erabiltzeari buruzko hainbat xedapen ere biltzen dira, betiere suntsiarazpen-tresnak aplikatzeko testuinguruan, eta VII. kapituluan aipatzen den funts horri buruzko erregulazioa alde batera utzi gabe.

VI. kapituluan barne-birkapitalizazioa aztertuko dugu. Suntsiarazpen-tresnen artean berrikuntza garrantzitsuenetako bat da. Tresna horren azken xedea, lehen ere esan dugunez, suntsiarazpenak zergadunengan izango duen eragina minimizatzea da, kostuak akziodunen eta hartzekodunen artean egoki banatuko direla bermatuta.

Legean arautzen den moduan, tresna horren berrikuntza nagusia da galerak erakundearen hartzekodun-maila guztiei ezartzea ahalbidetzen duela, eta ez soilik mendeko hartzekodunen mailaraino, azaroaren 14ko 9/2012 Legean xedatzen zen bezala. Legean aurreikusitako baldintzetan, Suntsiarazpen Funtsera jo ahal izango dute hartzekodunen galera-xurgapena osatzeko edo ordezteko.

Galerak akziodun eta hartzekodunei ezartzeko premia hori lehen ere aipatu dugun gordailuen babes bereziarekin bateragarria da. Lege honekin, 100.000 eurotik beherako gordailu bermatuek Gordailuak Bermatzeko Funtsaren zuzeneko bermea izango dute, eta, gainera, hartzekodunen hierarkian lehentasunezko gehieneko tratamendua izango dute. Era berean, pertsona fisikoen edo enpresa txiki eta ertainen gordailuek ere lehentasuna izango dute hartzekodun gisa, soilik 100.000 eurotik beherako gordailuei emandako lehentasunaren atzetik.

VII. kapituluan, BBOFren osaeran aldaketa txikiak egiten dira; izan ere, Zuzendaritza Batzordearen kide kopurua handitu egiten da eta presidentearen figura sortu; presidentea ordezkari gorena izango da, erakundea zuzendu eta kudeatzeaz arduratuko da, eta luzatu ezin den bost urteko agintaldia izango du, kargutik kentzeko kausak mugatuak izanik. Balore Merkatuaren Batzorde Nazionaleko kide bat ere izango da partaide, legearen aplikazio-eremu subjektiboa zabaldu delako.

Beste berrikuntza garrantzitsu bat ere bada, Zuzentarauaren transposizioaren ondorioz: Suntsiarazpen Funts Nazionala sortzea. Funts horren xedea da BBOFk betearazten dituen suntsiarazpen-neurriak finantzatzea; BBOFk kudeatu eta administratuko du funtsa. Funtsa kreditu-erakundeen eta inbertsio-zerbitzuetarako enpresen ekarpenekin finantzatuko da, eta finantza-baliabideei dagokienez, erakunde guztietako funts bermatuen ehuneko 1a, gutxienez, izan beharko du.

2016ko urtarrilaren 1etik aurrera, Europako Suntsiarazpen Agintaritza Bakarra erabat operatibo dagoelarik eta Suntsiarazpen Funts Nazionala euroguneko estatu kideetako gainerako Funts Nazionalekin fusionatu eta Europako Suntsiarazpen Funts Bakarra eratzen delarik, Espainiako kreditu-erakundeek Europako Funts horretan egingo dituzte

ekarpenak, eta Suntsiarazpen Funts Nazionala inbertsio-zerbitzuetarako enpresentzat soilik izango da.

Azkenik, VIII. eta IX. kapituluetan araubide espezifikoak biltzen dira, bata prozesala eta bestea zehapenei buruzkoa, hurrenez hurren. Lehenengoan, BBOFk agindutako egintzen aurkako errekurtsoen berezitasunak arautzen dira, bai eta esku-hartze goiztiarreko prozesuetan eta suntsiarazpen-prozesuetan hartutako erabakienak ere. IX. kapitulua azkena da, eta erakundeetan administrazioko edo zuzendaritzako karguak dituzten pertsona edo erakundeei, Lege honetan aurreikusitako betebeharrak urratzen badituzte. aplikatuko zaien zehapen-araubide berezia arautzen du.

Arauaren azkeneko zatian, xedapen gehigarrien artean, kreditu-erakunde bat konkurtso-egoeran sartuz gero gordailuei aplikatu beharreko araubidea biltzen da. Araubide horren arabera, Kreditu Erakundeen Gordailuak Bermatzeko Funtsak bermatutako gordailuek lehentasunezko gehieneko tratamendua izango dute hartzekodunen hierarkian, eta ETE-en eta pertsona fisikoen gordailu guztiek pribilegio orokorra izango dute. Berrikuntza hori oso garrantzitsua da Espainiako konkurtso-erregulazioan, eta bankugordailuen gehieneko babes-maila finkatzen du. Erakundeen konkurtso-araubidearekin lotuta, kontratu bidezko itunagatik konkurtso-araudian mendekotzat jotzen diren eta kredituen taldearen barruan egon daitezkeen mendekotasun-mailak aipatzen dira; gure ordenamendu juridikoan ohikoa da jardunbide hori, eta bat dator kaudimen-araudiarekin kreditu mota beraren barruan hainbat mendekotasun-maila bereizteari dagokionez, betiere beste hartzekodun batzuei kalterik eragiten ez bazaie.

Azken xedapenetan, Gordailuak Bermatzeko Funtsaren araubide juridikoa aldatzen da, betiere funts horien funtzionamendua Europa osorako harmonizatzen duen 2014ko apirilaren 16ko 2014/49/EB Zuzentarauaren transposizioaren ondorioz. Zuzentarauaren arabera, gordailuak bermatzeko sistemek honako eginkizun hauek baino ez ditzakete bete: gordailuak estaltzea edo esku-hartze goiztiarreko edo suntsiarazteko neurriak finantzatzea. Hori aintzat hartuta, Gordailuak Bermatzeko Funtsa bi konpartimentu estankotan banatu da: gordailuak bermatzeko konpartimentua –horren funtsak Zuzentarauan agindutako zereginetara bideratuko dira–, eta baloreak bermatzeko konpartimentua –lehen Gordailuak Bermatzeko Funtsari esleitzen zitzaizkion gainerako eginkizunak dagozkio–. Horretaz gain, gordailuak bermatzeko konpartimentuaren kasuan, baliabideek lortu beharreko gutxieneko maila objektibo bat finkatu da; hain zuzen ere, gordailu bermatuen ehuneko 0,8, eta maila hori ehuneko 0,5era ere jaits daiteke, Europako Batzordeak aldez aurretik baimena emanez gero.

I. KAPITULUA

Xedapen orokorrak

1. artikulua. Xedea eta aplikazio-eremua.

1.Lege honen xedea da Espainian ezarritako kreditu-erakundeen eta inbertsiozerbitzuetarako enpresen esku-hartze goiztiarreko prozesuak eta suntsiarazpen-prozesuak arautzea, bai eta «BBOF» Banku Berregituraketa Ordenaturako Funtsaren araubide juridikoa –suntsiarazpen-agintaritza betearazlea den aldetik– eta jarduera-esparru orokorra zehaztea ere, finantza-sistemaren egonkortasuna babesteko ahalik eta baliabide publiko gutxien erabilita.

2.Lege hau honako erakunde hauetan aplikatuko da:

a) Espainian ezarritako kreditu-erakunde eta inbertsio-zerbitzuetarako enpresetan.

b) Espainian ezarritako finantza-erakundeetan, asegurueta berraseguru-entitateak ez badira, kreditu-erakunde edo inbertsio-zerbitzuetarako enpresa baten filial edo c) edo d) letretan aipatutako erakunde baten filial badira, eta enpresa nagusiaren gainbegiratze kontsolidatuaren bidez arautzen badira, betiere honako hauen arabera: Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko ekainaren 26ko 575/2013 (EB) Erregelamenduaren 6. artikulutik 17. artikulura bitarte –Erregelamendua kreditu-

erakundeen eta inbertsio-enpresen zuhurtziazko betekizunei buruzkoa da eta 648/2012 (EB) Erregelamendua aldatzekoa–.

Era berean, Espainian ezarritako finantza-erakundeetan ere aplikatuko da, asegurueta berraseguru-entitateak ez badira, eta c) letran aurreikusitako enpresen artetik Europar Batasuneko edozein herrialdetan kokatuta daudenen edo d) letran aipatutako enpresen filial badira.

c) Balore-zorroa kudeatzeko finantza-sozietateetan, balore-zorroa kudeatzeko finantza-sozietate mistoetan, eta balore zorroa kudeatzeko sozietate mistoetan, betiere Espainian ezarrita badaude.

d) Balore-zorroa kudeatzeko finantza-sozietateetan eta balore-zorroa kudeatzeko finantza-sozietate mistoetan, betiere Europar Batasuneko beste estatu kideetako sozietate nagusiak badira eta haien oinarri kontsolidatuaren gainbegiratzea 2.1.b) artikuluan aurreikusitako gainbegirale eskudunetako bati badagokio.

e) a) letran jasotako erakundeen sukurtsaletan, Europar Batasunetik kanpo ezarrita badaude eta Lege honetan xedatutako baldintza espezifikoei jarraikiz.

3.Lege honetan aurreikusitakoa ez da aplikatuko inbertsio-zerbitzuetarako enpresetan, baldin eta:

a) legez eskatutako gutxieneko kapital soziala 730.000 euro baino gutxiago baldin bada, edo

b) enpresaren jarduerak honako ezaugarri hauek betetzen baditu:

1.a Balore Merkatuari buruzko Legearen (uztailaren 28ko 24/1988) 63.1 artikuluko a) , b) , d) eta g) letretan zerrendatutako inbertsio-zerbitzu eta -jardueretatik bat edo batzuk soilik ematea.

2.a Balore Merkatuari buruzko Legearen (uztailaren 28ko 24/1988) 63.2.a) artikuluan aipatutako zerbitzu osagarria emateko baimenik ez izatea.

3.a Bezeroen dirua edo baloreak gordailuan izan ezin badute eta horregatik, ezin izan badaitezke bezero horien zordun.

2. artikulua. Definizioak.

1.Lege honen ondorioetarako, termino hauek honela ulertzen dira:

a) Erakundea: 1.2.a) artikuluan aurreikusitako erakundeak, esanbidez besterik xedatu

ezean.

b) Gainbegirale eskuduna: Espainiako Bankua eta Europako Banku Zentrala, Gainbegiratze Mekanismo Bakarraren barruan, kreditu-erakundeak gainbegiratzeko ardura duten agintaritza diren aldetik; eta Balore Merkatuaren Batzorde Nazionala, inbertsiozerbitzuetarako enpresak gainbegiratzeko ardura duen agintaritza den aldetik.

c) Prebentziozko suntsiarazpen-agintaritza: Espainiako Bankua, kreditu-erakundeei dagokienez, eta Balore Merkatuaren Batzorde Nazionala, inbertsio-zerbitzuetarako enpresei dagokienez; bi kasuetan, modu independentean jardungo duten organoen bitartez, suntsiarazpenaren prebentzio-fasearen ardura duten agintaritza diren aldetik.

d) Suntsiarazpen-agintaritza betearazlea: Banku Berregituraketa Ordenaturako Funtsa, suntsiarazpenaren betearazpen-fasearen ardura duen agintaritza den aldetik.

e) Suntsiarazpen-agintaritza eskudunak: prebentziozko suntsiarazpen-agintaritza eta suntsiarazpen-agintaritza betearazle eskudunak.

f) Esku-hartze goiztiarra: II. kapituluan aurreikusitakoari jarraikiz, erakunde batean aplika daitekeen prozedura, baldin eta kaudimenari, antolamenduari eta diziplinari buruzko araudia betetzen ez badu edo bete ezin izango duela pentsarazten duten elementu objektiboak badaude, baina berriro betetzeko moduan egon badaiteke bere kabuz.

g) Suntsiarazpenaren prebentzio-fasea: erakunde baten suntsiarazgarritasuna bermatzeko eta balizko suntsiarazpena ahalbidetzeko xedea izanik, III. kapituluan aipatzen diren prozedura eta neurrien sorta.

h) Suntsiarazpena: erakunde baten berregituraketa edo likidazio ordenatua, Lege honi jarraikiz egindakoa, betiere, IV. kapituluan aurreikusitakoarekin bat, erakundea bideraezina bada edo etorkizun hurbilean bideraezina izango dela aurreikusten bada, sektore pribatutik sortutako neurrien bitartez egoera hori zuzentzeko zentzuzko aukerarik ez badago eta, interes publikoko eta finantza-egonkortasuneko arrazoiak direla medio, beharrezkoa bada konkurtso-likidazioa saihestea.

i) Suntsiarazpena betearazteko fasea: erakunde baten suntsiarazpena kudeatzeko xedea izanik, IV. kapitulutik VI. kapitulura bitarte aipatzen diren prozedura eta neurrien sorta.

j) Ezohiko finantza-laguntza publikoa: Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107.1 artikuluan aurreikusitako laguntzak, bai eta nazioz gaindiko eskalako beste edozein laguntza publiko ere, erakunde baten bideragarritasuna, likidezia edo kaudimena zaintzeko edo berrezartzeko xedea duela eta, nazioan ematen delarik, Estatuaren laguntzatzat hartzen dena.

k) Balore-zorroa kudeatzeko finantza-sozietatea: 2013ko ekainaren 26ko 575/2013 (EB) Erregelamenduaren 4.1.20 artikuluan zehazten denaren araberako balore-zorroa kudeatzeko finantza-sozietatea.

l) Balore-zorroa kudeatzeko finantza-sozietate mistoa: Finantza-multzoen ikuskaritzari buruzkoa den eta finantza-sektoreko beste lege batzuk aldatzen dituen apirilaren 22ko 5/2005 Legearen 2.7 artikuluan zehazten denaren araberako balore-zorroa kudeatzeko finantza-sozietate mistoa.

k) Balore-zorroa kudeatzeko sozietate mistoa: 2013ko ekainaren 26ko 575/2013 (EB) Erregelamenduaren 4.1.22 artikuluan zehazten denaren araberako balore-zorroa kudeatzeko sozietate mistoa.

n) Taldea: erakunde nagusia, balore-zorroa kudeatzeko finantza-sozietate nagusia edo balore-zorroa kudeatzeko finantza-sozietate misto nagusia eta euren filialak.

ñ) Finantza-multzoa: apirilaren 22ko 5/2005 Legearen 2.1 artikuluan zehazten denaren araberako finantza-multzoa.

o) Babes-sistema instituzionala: 2013ko ekainaren 26ko 575/2013 (EB) Erregelamenduaren 113.7 artikuluan ezarritako baldintzak betetzen dituen mekanismoa.

2.Era berean, Lege honetan eta legea garatzeko xedapenetan aurreikusitakoaren ondorioetarako, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko uztailaren 15eko 806/2014 (EB) Erregelamenduaren 3. artikuluan jasotako definizioak ere aplikatuko dira; erregelamendu horren bitartez, arau uniformeak eta prozedura uniformea ezartzen dira kreditu-erakundeak eta inbertsio-zerbitzuetarako enpresa jakin batzuk suntsiarazteko, betiere Suntsiarazpen Mekanismo Bakarraren eta Suntsiarazpen Funts Bakarraren esparruan, eta 1093/2010 (EB) Erregelamendua aldatzen da.

3. artikulua. Suntsiarazpenaren helburuak.

Erakundeak suntsiarazteko prozesuek honako helburu hauek izango dituzte (helburuok modu baliokidean haztatuko dira, eta kasu bakoitzeko baldintzen arabera) :

a) Jarduera, zerbitzu eta eragiketa jakin batzuen jarraitutasuna bermatzea; hain zuzen ere, jarduera horiek etengo balira ekonomia errealean edo finantza-egonkortasunean funtsezkoak diren zerbitzuen prestazioa eragotziko luketen jardueren jarraitutasuna eta, bereziki, garrantzi sistemikoa duten finantza-zerbitzuak eta ordainketako, konpentsazioko eta likidazioko sistemak, betiere erakundearen edo taldearen tamaina, merkatu-kuota, barneedo kanpo-konexioak, konplexutasuna edo mugaz gaindiko izaera kontuan izanik.

b) Finantza-sistemaren egonkortasunerako eragin kaltegarriak saihestea; eta hori ez gertatzeko, erakunde baten zailtasunek sistema osoa kutsatzea saihestea eta merkatudiziplinari eustea.

c) Baliabide publikoak modu eraginkorragoan erabiltzea; eta horretarako, ezohiko moduan eman behar diren finantza-laguntza publikoak gutxitzea.

d) Gordailugileak babestea, baldin eta Kreditu Erakundeen Gordailuak Bermatzeko Funtsak bermatutako funtsak badituzte, baita Inbertsioak Bermatzeko Funtsak estalitako inbertitzaileak babestea ere.

e) Erakundeetako bezeroen funts itzulgarriak eta gainerako aktiboak babestea.

Helburu horiek betetzen direnean, nolanahi ere, suntsiarazpenaren kostua minimizatzeko eta balio-suntsiketarik ez gertatzeko ahalegina egin behar da, ez bada behar-beharrezkoa dela suntsiarazpenaren helburuak betetzeko.

4. artikulua. Suntsiarazpenaren printzipioak.

1.Suntsiarazpen-prozesuak honako printzipio hauetan oinarrituko dira, aurreko artikuluan jasotako helburuak betetzea bermatzeko behar den neurrian:

a) Erakundeetako akziodunak edo bazkideak –dagokiona– izango dira galerak jasango dituzten lehenengoak.

b) Erakundeetako hartzekodunak izango dira, akziodunen edo bazkideen ondoren, suntsiarazpenetik eratorritako galerak jasango dituzten bigarrenak, konkurtso-legerian zehaztutako lehentasun-ordenari jarraikiz, lege honetan jasotako salbuespenak aintzat hartuta.

c) Maila bereko hartzekodunak modu berean tratatuko dira, lege honek kontrakorik xedatu ezean.

d) Akziodunek eta hartzekodunek ez dute jasango erakundea konkurtso-prozedura bati jarraikiz likidatuz gero jasango lituzketenak baino galera handiagorik.

e) Erakundearen administratzaile eta zuzendari nagusiak edo parekoak ordeztu egingo dira, ez bada, salbuespen moduan, horiei eustea behar-beharrezkotzat jotzen dela suntsiarazpenaren helburuak betetzeko.

f) Erakundearen administratzaile eta zuzendari nagusiek edo parekoek suntsiarazpenaren helburuak betetzeko beharrezkoa den laguntza guztia eman beharko dute. Lege honetan aurreikusitakoaren ondorioetarako, zuzendari nagusiaren parekotzat hartuko dira Kreditu Erakundeen Antolamendu, Gainbegiraketa eta Kaudimenari buruzko Legearen (ekainaren 26ko 10/2014) 6.6 artikuluan aurreikusitako baldintzak betetzen dituzten pertsonak.

g) Konkurtso-, merkataritzaeta zigor-legerian xedatutakoa aplikatuz, erakundeen administratzaileak eta beste edozein pertsona fisiko edo juridiko eragindako kalteen erantzule izango dira, beren partaidetzaren eta kalteon larritasunaren arabera.

h) Gordailu bermatuak erabat babespean egongo dira.

i) Hartzen diren suntsiarazpen-neurriak Lege honetan eta legea garatzeko arauetan aurreikusitako berme eta babesekin batera emango dira.

2.Aurreko zenbakian aipatutako printzipioak aplikatzeko eta VI. kapituluan adierazitako suntsiarazpen-kostuen banaketa egokia zehazteko, BBOF ez da aurreko zenbakian adierazitako akzioduntzat, bazkidetzat edo hartzekoduntzat joko.

3.Tresnak aplikatzeko garaian edo Lege honetan bildutako betebehar eta betekizunak bete daitezen eskatzeko garaian, gainbegirale eta suntsiarazpen-agintaritza eskudunek erakunde bakoitzaren egoera berezia aintzat hartuko dute; hain zuzen ere, besteak beste, erakundearen egituraren, izaeraren eta jarduera-profilaren ondoriozko egoera berezia, erregelamendu bidez zehaztutako baldintzetan.

Bereziki, betekizun sinplifikatuak edo II. eta III. kapituluetan aurreikusitako neurriak betetzeari dagozkion salbuespenak zehaztu ahal izango dira erregelamendu bidez, baldin eta:

a) gainbegirale eskudunari eta prebentziozko suntsiarazpen-agintaritza eskudunari esleitzen bazaie Lege hau oso-osorik betetzeko betebeharra noiznahi ezartzeko ahalmena, eta

b) ez bada mugatzen, inolaz ere, gainbegirale eta suntsiarazpen-agintaritza eskudunek esku-hartze goiztiarreko neurria edo suntsiarazpena erabakitzeko duten ahalmena.

5. artikulua. Balorazioa.

1.Balorazioaren helburua honako hau izango da: erakundearen aktiboen eta pasiboen balioa zehaztea; hartara, gainbegirale edo suntsiarazpen-agintaritza eskudunak baloratu ahal izango du ea betetzen diren suntsiarazpena gauzatzeko eta suntsiarazpenneurriak ezartzeko baldintzak eta, zehazki, suntsiarazpen-tresnak aplikatzeko baldintzak, eta erabiliko diren tresnak aplikatzearen ondorioz sor daitezkeen galerak onartu ahal izango dira.

2.Suntsiarazteko edozer neurri hartu baino lehen, eta, zehazki, suntsiarazpena gauzatzeko eta lege honetan aurreikusitako tresnak aplikatzeko baldintzak betetzen diren zehazte aldera, erakundearen aktibo eta pasiboen balioa zehaztuko da, BBOFk izendatutako aditu bati edo gehiagori eskatutako balorazio-txostenak oinarri hartuta. Adituak independenteak izango dira, bai agintaritza publikoei dagokienez –suntsiarazpenagintaritzak barnean hartuta–, bai balorazioaren xede den erakundeari dagokionez.

3.Balorazioa prozeduraren araberakoa izango da, eta erregelamendu bidez finkatutako xede, betekizun eta baldintzei jarraikiz egingo da.

Era berean, premiazko kasuetarako behin-behineko balorazio-prozedura bat ezarriko da erregelamendu bidez, baina, nolanahi ere, aurrerago behin betiko beste balorazio oso bat egin behar dela aurreikusi beharko du; halaber, erakundea konkurtso-prozedura baten esparruan likidatu izan balitz akziodun eta hartzekodunek jasan behar izango lituzketen galerak zenbatekoak izango liratekeen zehaztuko duen balorazio-prozedura bat ere zehaztuko da. Behin-behineko balorazioa gainbegirale eskudunak, hala badagokio, egindako txostenean oinarrituko da.

4.Zerga-araudiaren arabera dagokion ondorioetarako, merkatu-balioa artikulu honetan adierazitako balorazioa aplikatzearen ondoriozkoa izango da.

II. KAPITULUA

Esku-hartze goiztiarra

1.atala. Esku-hartze goiztiarraren planifikazioa

6. artikulua. Berreskuratze-plana.

1.Prebentzioari begira, erakunde guztiek berreskuratze-plan bat egin eta eguneratuta izan beharko dute; plan horretan, erakundeak finantza-posizioa berrezartzeko zer neurri eta zer ekintza hartuko dituen zehaztu beharko da, posizio hori nabarmen narriatuz gero. Plana eta haren eguneratzeak erakundearen administrazio-organoak onartu beharko ditu eta, gero, gainbegirale eskudunak berrikusi.

2.Berreskuratze-planean adierazle sorta bat zehaztu behar da, adierazle kuantitatiboak eta kualitatiboak, eta aurreikusitako ekintzak abiarazteko garaian erreferentziatzat hartuko dira. Inolaz ere ezin izango du aurreikusi finantza-laguntza publikorik jasotzea.

3.Gainbegirale eskudunak plana eta haren eguneratzeak berrikusiko ditu, eta erakundearen bideragarritasunari arin eta modu eraginkorrean eusteko edo bideragarritasuna berrezartzeko zer aukera eskaintzen dituen aintzat hartu beharko du.

Gainbegirale eskudunaren ustez planak gabeziak baditu edo plana aplikatzea oztopatuko duten eragozpenak baldin badaude, erakundeari aldaketa espezifikoak egiteko eska diezaioke. Gabezia edo eragozpen horiek konpondu ezin badira, enpresari neurri gehiago hartzeko eska diezaioke, betiere beharrezkoak eta proportzionatuak diren neurriak izanik, erakundearen jardueran zer nolako eragina izango duten aintzat hartuta.

Zehazki, gainbegirale eskudunak, gainbegiratze-eginkizunaren eremuan aplika dezakeen gainbegiratzeko beste edozein neurri alde batera utzi gabe, erakundeari honako hauek lortzeko neurriak hartzea eskatu ahal izango dio:

a) arrisku-profila murrizteko –likidezia-arriskua barne–,

b) birkapitalizatzeko neurriak puntualki ezarri ahal izateko,

c) erakundearen estrategia eta egitura berrikusteko,

d) finantzaketa-estrategia aldatzeko, jarduera-eremu nagusien eta funtsezko eginkizunen sendotasuna hobetzearren, edo

e) gobernu korporatiboaren sisteman aldaketak egiteko.

4.Gainbegirale eskudunak suntsiarazpen-agintaritza eskudunei helaraziko die berreskuratze-plana, eta haiek aldatzeko proposamenak egin ditzakete, baldin eta planak eragin negatiboa izan badezake erakundearen suntsiarazgarritasunean.

5.Berreskuratze-planak gutxienez urtean behin eguneratuko dira, eta:

a) erakundearen egitura juridikoan, antolaketa-egituran edo finantza-egoeran izandako aldaketa batek planean eragin handia izan dezakeen edo planean aldaketak egitea eska dezakeen bakoitzean, edo

b) gainbegirale eskudunak egoki irizten dion bakoitzean.

6.Ekainaren 26ko 10/2014 Legearen bosgarren xedapen gehigarrian aurreikusitako babes-sistema instituzional batean edo talde kontsolidagarri batean sartuta dauden erakundeek ez dute berreskuratze-plan indibidualik aurkeztu behar nahitaez, erregelamendu bidez finka daitezkeen kasuetan izan ezik.

Erakunde-taldeetako erakunde nagusiek talde osorako berreskuratze-plana egin eta eguneratuta izango dute, eta plan horretan, erakunde nagusiak eta filial bakoitzak zer neurri aplikatuko dituen aurreikusi beharko da.

7.Berreskuratze-plan indibidualetan edo taldekoetan aplikatu beharreko prozedurak eta edukia erregelamendu bidez garatuko dira.

8.Berreskuratze-plana gobernu korporatiboaren prozeduratzat hartuko da, ekainaren 26ko 10/2014 Legearen 29. artikuluko ondoreetarako.

2.atala. Talde barruko finantza-laguntza

7. artikulua. Taldearen barruan finantza-laguntza emateko akordioak.

1.Gainbegiratze kontsolidatuan txertatutako erakundeek eta filialek elkarri finantzalaguntza emateko akordioak sina ditzakete, baldin eta erakunderen bat hurrengo artikuluan aipatuko ditugun esku-hartze goiztiarreko kasuetakoren batean egongo balitz. Akordio horiek gainbegirale eskudunak baimendu beharko ditu.

Era berean, akordioan sartu nahi duen erakunde bakoitzaren akziodun-batzarrak onartu beharko ditu akordioak.

Akordio horiek gauzatzeko, baimena eskatzen den unean ezein aldek ez du eskuhartze goiztiarreko kasu batean egon behar.

2.Gainbegirale eskudunak suntsiarazpen-agintaritza eskudunei helaraziko dizkie talde barruko akordio baimenduak.

3.Finantza-laguntza emateko akordioak alderdi sinatzaileen artean soilik izango du eragina, eta akordiotik kanpoko hirugarren bati ezin izango zaio eskatu akordioa betetzea. Ez akordio horiek, ez eta akordioen ondoriozko eskubide edo neurriak ere, ezin izango zaizkie hirugarrenei laga edo eskualdatu, oinordetza unibertsalaren kasuetan izan ezik.

4.Finantza-laguntza emateko eskumena erakundearen administrazio-organoari dagokio. Erabaki horrek arrazoitua izan beharko du, eta proposatutako laguntzaren helburua zein den adierazteaz gain, ezarritako baldintzak betetzen direla ere justifikatu beharko da. Halaber, laguntza jasoko duen erakundearen administrazio-organoak hartu behar du akordioari jarraikiz finantza-laguntza onartzeko erabakia.

5.Gainbegirale eskudunak finantza-laguntzaren baldintzak debekatu edo mugatu ahal izango ditu 4. zenbakian xedatutakoaren arabera, betiere laguntza emateko baldintzak bete ez direla pentsatzeko arrazoiak izanez gero.

6.Artikulu honetan eta hura garatzeko araudian xedatutakoa ez da aplikatuko talde barruko finantza-eragiketen kasuan –finantzaketa-mekanismo zentralizatuak barne–, baldin eta eragiketa horietako ezein aldek ez baditu betetzen esku-hartze goiztiarra gauzatzeko baldintzak.

7.Akordioan bildutako erakunde bakoitzaren administrazio-organoak akordioa nola garatzen ari den eta akordioaren babesean hartutako erabaki ororen berri emango die akziodunei, urtean behin.

Era berean, erakundeek talde baten barruan finantza-laguntza emateko akordiorik sinatu ote duten jakinarazi beharko dute eta, hala badagokio, akordioaren baldintza orokorren deskribapena egin eta zer erakundek parte hartzen duten jakinaraziko dute, eta informazio hori guztia urtero eguneratu beharko dute.

8.Artikulu honetan aurreikusitakoa erregelamendu bidez garatuko da eta, bereziki, talde barruan finantza-laguntza emateko akordioaren honako elementu hauek:

a) baliozkotasun-baldintzak,

b) edukia eta, bereziki, akordioetan finkatutako baldintzen berri emateko printzipioak,

c) gainbegirale eskudunak akordioak baimentzeko erabilitako prozedura eta, bereziki, akordioei aurka egiteko eskubidea,

d) aplikatzeko baldintzak eta horretarako bete beharreko prozedura, eta

e) akziodun-batzarrari jakinarazteko eta hedatzeko betebeharrak.

3.atala. Esku-hartze goiztiarra

8. artikulua. Esku-hartze goiztiarrerako baldintzak.

1.Erakunde batek edo erakundeen talde kontsolidagarri bateko erakunde nagusiak ez badu betetzen kaudimenari, antolamenduari eta diziplinari buruzko araudia edo etorkizun hurbilean bete ezin izango duela pentsarazten duten elementu objektiboak badaude, baina berriro betetzeko moduan egon badaiteke bere kabuz, gainbegirale eskudunak esku-hartze goiztiarreko egoera abiarazitzat joko du eta kapitulu honetan finkatutako neurri batzuk edo guztiak ezarri ahal izango ditu.

Inbertsio-zerbitzuetarako enpresen kasuan, aurreko paragrafoan aipatu dugun ez-betetzearen barruan sartuko da, halaber, honako hauetan xedatutakoa urratzea: Finantza-tresnen merkatuei buruzkoa den eta 648/2012 (EB) Erregelamendua aldatzen duen Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko maiatzaren 15eko 600/2014 (EB) Erregelamenduaren 3-7, 14-17, 24., 25. eta 26. artikuluak; edo Finantza-tresnen merkatuei buruzkoa den eta 2002/92/EE Zuzentaraua eta 2011/61/EB Zuzentaraua aldatzen dituen Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko maiatzaren 15eko 2014/65/EB Zuzentarauaren II. tituluan.

2.Goiko zenbakian aipatutako errekerimenduak ez betetzeko aukera baloratzeko, beste hainbat alderdiren artean, erakundearen finantzaedo likidezia-egoera azkar narriatu izana edo moteltze mailaren, berandutzearen edo esposizio-metaketaren maila azkar areagotu izana har daiteke aintzat.

Zenbaki horretan aurreikusitako baldintzak betetzen direla zehazteko erabili beharko diren beste hainbat adierazle objektibo erregelamendu bidez zehaztu ahal izango dira.

3.Kapitulu honetan bildutako neurriak kreditu-erakundeen antolamenduaren eta diziplinaren arloan indarrean dagoen araudian aurreikusitako neurriekin bateragarri izango dira, bai eta uztailaren 28ko 24/1988 Legearen VIII. tituluan aurreikusitakoekin ere, inbertsio-zerbitzuetarako enpresen kasuan. Dena den, erakunde baten baimena ezin izango da baliogabetu, 9. artikuluan aurreikusitako baldintzei jarraikiz esku-hartze goiztiarreko prozesu bat abiarazi denean, salbu eta erakundeak ez baditu hartzen, fase horretan, gainbegiraleak agindutako neurriak edo baliogabetze hori zehatzeko bada.

4.Erakundeak 1. zenbakian deskribatutako egoeretan egoteari uzten dionean, gainbegirale eskudunak esku-hartze goiztiarreko egoera amaitutzat emango du.

9. artikulua. Esku-hartze goiztiarreko neurriak.

1.Erakunde bat edo erakundeen talde edo azpitalde kontsolidagarri bat 8.1 artikuluan deskribatutako egoeraren batean dagoenean, horren berri emango dio berehala gainbegirale eskudunari.

2.Aurreko zenbakian xedatutakoa alde batera utzi gabe, gainbegirale eskudunak erakunde bat edo erakundeen talde nahiz azpitalde kontsolidagarri bat 8.1 artikuluan deskribatutako egoeraren batean dagoela jakiten duen unetik aurrera honako neurri hauek hartu ahal izango ditu:

a) Erakundearen administrazio-organoari erakundearen berreskuratze-planean zehaztutako neurri bat edo batzuk epe jakin batean aplika ditzan eskatzea, edo plan hori egunera dezan eta eguneratutako planeko neurri bat edo batzuk aplika ditzan eskatzea, betiere esku-hartze goiztiarra eragin duten arrazoiak ez badira bertan aurreikusitakoak.

b) Erakundearen administrazio-organoari egoera azter dezan eskatzea; detektatutako arazoak konpontzeko zer neurri aplikatu behar diren zehaztu eta, arazo horiek gainditzeko xedez, jarduketa-plan bat taxutuko du, bete beharreko egutegi zehatz eta guzti.

c) Erakundearen administrazio-organoari erakundearen batzorde edo batzar orokorra dei dezan eskatzea, edo, administrazio-organoak egiten ez badu, deialdia berak zuzenean egitea, bai eta gai-zerrenda eta akordio jakin batzuk onartzeko proposatzea ere.

d) Administrazio-organoko kide bat edo batzuk, zuzendari nagusiak edo parekoak kargutik kentzeko edo ordezteko eskatzea, pertsona horiek, eska daitezkeen egokitasuneskakizunen arabera, beren betebeharrak betetzeko egokiak ez direla erabakitzen bada.

e) Gainbegirale eskudunaren ordezkari bat izendatzea erakundean; ordezkari horrek administrazio-organoaren eta ordezko batzordeen bileretara joateko eskubidea izango du, hitzarekin baina botorik gabe, eta organo eta batzorde horietako kideentzat legez eta estatutuen bidez aurreikusitako ahalmen berdinak izango ditu informazioa eskuratzeari dagokionez.

f) Erakundearen administrazio-organoari hartzekodun batzuekin edo guztiekin zorra berregituratzea negoziatzeko plan bat egin dezan eskatzea, hala badagokio, berreskuratzeplanari jarraikiz.

g) Erakundearen edo talde nahiz azpitalde kontsolidagarriaren enpresa-estrategian aldaketak egin daitezen eskatzea.

h) Erakundearen edo talde nahiz azpitalde kontsolidagarriaren egitura juridiko edo operatiboetan aldaketak egin daitezen eskatzea.

i) Suntsiarazpen-plana eguneratzeko eta erakundearen edo talde nahiz azpitalde kontsolidagarriaren balizko suntsiarazpena eta aktibo nahiz pasiboen ebaluazioa prestatzeko beharrezkoa den informazio guztia biltzea –ikuskapenak in situ ere egin ditzake horretarako– eta suntsiarazpen-agintaritza eskudunei helaraztea, 5. artikuluaren arabera.

j) Aurreko neurriak nahikoak ez badira, kontu-hartzaile baten edo batzuen izendapena edo erakundearen administrazio-organoa edo organo horretako kide bat edo batzuk behinbehineko ordeztea adostea, hurrengo artikuluan aurreikusitakoarekin bat.

3.Aurreko zenbakiko a) letratik h) letrara bitarte aipatu diren neurrietako edozein ezartzean, erakundeak neurri horiek ezartzeko izango duen epea finkatu beharko du gainbegirale eskudunak, bai eta hartutako neurriaren edo neurrien eraginkortasuna ebaluatzeko ere.

10. artikulua. Esku-hartzea edo administratzaileak behin-behineko ordeztea, esku-hartze goiztiarreko neurri gisa.

1.Gainbegirale eskudunak erakundearen esku-hartzea edo administrazio-organoa edo organo horretako kide bat edo batzuk behin-behineko ordeztea erabaki dezake,

ekainaren 26ko 10/2014 Legearen III. tituluko V. kapituluan xedatutako prozedurari eta kapitulu honetan aurreikusitako espezialitateei jarraituz.

2.Artikulu honen babespean adostutako behin-behineko ordezteak edo erakundearen esku-hartzeak urtebeteko indarraldia izango du. Salbuespen moduan, epe hori iraupen berdineko aldietan luza daiteke esku-hartzea edo behin-behineko ordeztea eragin zuten arrazoiek dirauten bitartean. Egoera hori behar bezala justifikatu beharko da neurria berritzeko akordioan.

11. artikulua. Esku-hartze goiztiarreko neurrien jarraipena eta suntsiarazpen-agintaritzari jakinaraztea.

1.Gainbegirale eskudunak zehaztutako aldizkakotasunarekin eta, gutxienez, hiru hilean behin, 9. artikuluari jarraikiz hartutako neurrien betetze-mailari buruzko txostena igorriko dio erakundeak gainbegirale eskudunari. Gainbegirale eskudunak suntsiarazpenagintaritzari helaraziko dio txostena.

2.Suntsiarazpen-agintaritza eskudunek lege honetan aurreikusitako eskumenak gauza ditzaten, gainbegiraleak honako hauen berri emango die:

a) Erakunde bat edo erakundeen talde edo azpitalde kontsolidagarri bat 8.1 artikuluan deskribatutako egoeraren batean dagoela.

b) Halakorik egongo balitz, 9.2 b) artikuluan aipatzen den jarduketa-plana onartu

dela.

c) Gainbegirale eskudunak 9. artikuluan aurreikusitakoaren arabera eskatutako gainerako neurrien berri.

d) 8.4 artikuluari jarraikiz, esku-hartze goiztiarraren egoeraren amaieraren berri.

3.Esku-hartze goiztiarreko fasean, suntsiarazpen-agintaritza eskudunek erakundeari edo talde nahiz azpitalde kontsolidagarriari buruzko informazio guztia eta balizko suntsiarazpena prestatzeko behar den informazioa eska diezaiokete gainbegirale eskudunari.

BBOFk, halaber, esku-hartze goiztiarreko fase horretan, erakundearen aktibo eta pasiboen ebaluazioa prestatzeko beharrezkoak diren jarduketak egin ditzake 5. artikuluan xedatutakoa betetzearren, eta erakundeari eska diezaioke erosle posibleekin harremanetan jartzeko suntsiarazpena prestatzearren, betiere 19. artikuluan finkatutako baldintzak eta

59. artikuluan finkatutako konfidentzialtasun-xedapenak alde batera utzi gabe.

12. artikulua. Esku-hartze goiztiarreko neurriak koordinatzea Europar Batasuneko erakundeen taldeetan.

1.Gainbegirale eskudunak 9. artikuluan aurreikusitako edozein neurri ezartzeko prozedura erregelamendu bidez zehaztuko da, Europar Batasunean finkatutako erakundeen talde kontsolidagarri bateko erakunde nagusiari edo Espainiako filialari dagokionez.

2.Era berean, erregelamendu bidez zehaztuko da gainbegirale eskudunak nola parte hartuko duen Europar Batasuneko beste agintaritza batek 9. artikuluan aurreikusitako edozein neurri ezartzeko prozeduran, Espainiako erakunde baten erakunde nagusiari edo Espainiako talde baten filialari dagokionez.

III. KAPITULUA

Suntsiarazpenaren prebentzio-fasea

1.atala. Suntsiarazpenaren plangintza

13. artikulua. Suntsiarazpen-planak.

1.Prebentzioari begira, prebentziozko suntsiarazpen-agintaritzak suntsiarazpen-plan bat egin eta onartuko du oinarri kontsolidatuaren gainbegiratzearen xede den taldeko kide ez den erakunde bakoitzarentzat, betiere BBOFk eta gainbegirale eskudunak aldez aurretik txostena eginda eta sukurtsal garrantzitsuak kokatuta dauden jurisdikzioetako suntsiarazpen-agintaritzei aldez aurretik kontsulta eginda. Plan horretan, erakundeak 19. artikuluan aurreikusitako baldintzak betez gero BBOFk aplika ditzakeen suntsiarazpenekintzak bilduko dira, baina horrek ez du esan nahi BBOFk beste neurri batzuk ere aplikatu ezin dituenik, egoeraren arabera.

17. artikuluaren indarrez suntsiarazgarritasunerako eragozpenak baldin badaude, suntsiarazpen-plana egiteko betebeharra eten egingo da eragozpen horiek desagerrarazteko neurri egokiak ezarri bitartean.

2.Suntsiarazpen-planak egiteko prozedura eta plan horien eduki espezifikoa erregelamendu bidez garatuko dira. Ondorio horietarako, erakundeek nahitaez lagundu beharko dute planak egiten eta eguneratzen, eta prebentziozko suntsiarazpen-agintaritzak suntsiarazpen-plana egin, onartu eta eguneratzeko beharrezkoa duen informazio guztia eska diezaioke erakundeari.

Nolanahi ere, suntsiarazpen-planean ez da inola ere aurreikusiko:

a) Ezohiko finantza-laguntza publikoa egongo denik, 53. artikuluari jarraikiz xedatutako finantzaketa-mekanismoak alde batera utzita.

b) Laguntza publikoa egongo denik, banku zentralak likideziaren premiazko zuzkidura

eginez.

c) Laguntza publikoa egongo denik banku zentralak likideziaren zuzkidura eginez, bermeei, epemugari eta interes-tasei dagokienez ohikoak ez diren irizpideen arabera.

3.Suntsiarazpen-planak 2. zenbakian aurreikusitako prozeduraren arabera eguneratuko dira, gutxienez urtean behin eta honako kasu hauetan:

a) erakundearen egitura juridikoan, antolaketa-egituran edo finantza-egoeran izandako aldaketa batek planaren eraginkortasunean eragin handia izan dezakeen edo planean aldaketak egitea eska dezakeen bakoitzean, edo

b) prebentziozko suntsiarazpen-agintaritzak, bere ekimenez edo BBOFk eskatuta, egoki irizten dion bakoitzean.

14. artikulua. Taldea suntsiarazteko planak.

1.Talde osorako eskuduna den prebentziozko suntsiarazpen-agintaritzak, suntsiarazpen-agintaritzen elkargoetan filialen suntsiarazpen-agintaritzekin batera jardunda eta dagozkien gainbegirale eskudunei, BBOFri eta sukurtsal garrantzitsuak kokatuta dauden jurisdikzioetako suntsiarazpen-agintaritzei kontsulta egin ostean, taldeak suntsiarazteko planak onartu eta eguneratuta izango ditu, betiere 2.1.b) artikuluan aurreikusitako gainbegirale eskudun bati baldin badagokio plan horien oinarri kontsolidatuaren gainbegiratzea egitea. Suntsiarazpen-planaren ezarpena erabaki batean jaso behar da; hain zuzen ere, prebentziozko suntsiarazpen-agintaritzak eta taldeko filialen suntsiarazpen-agintaritzek elkarrekin hartutako erabakian.

17. artikuluaren indarrez erakunde baten suntsiarazgarritasunerako eragozpenak baldin badaude, taldea suntsiarazteko plana egiteko betebeharra eten egingo da eragozpen horiek desagerrarazteko neurri egokiak ezarri bitartean.

2.Aurreko zenbakiaren ondorioetarako, prebentziozko suntsiarazpen-agintaritzak, BBOFrekin batera, suntsiarazpen-agintaritzen elkargoari plana egiten eta onartzen lagunduko dio, aurreko artikuluan aurreikusitako prozeduraren arabera.

3.Taldea suntsiarazteko planetan, enpresa nagusiari dagokion suntsiarazpena aurreikus daiteke, edo filialak bereizi eta suntsiaraztearen bitartez.

4.Taldea suntsiarazteko planak egiteko prozedura eta planaren eduki espezifikoa erregelamendu bidez zehaztuko dira, bai eta erakundeei zer informazio eska dakiekeen ere; informazio hori suntsiarazpen-agintaritzak eman beharko die beste suntsiarazpenagintaritza batzuei, gainbegirale eskudunei eta Europako Banku Agintaritzari, prestatu eta eguneratze aldera. Nolanahi ere, taldea suntsiarazteko planetan honako hauek suntsiarazteko neurriak identifikatu beharko dira:

a) Enpresa nagusia.

b) Egoitza soziala Europar Batasunean duten filialak (taldekoak) .

c) Balore-zorroa kudeatzeko finantza-sozietateak, balore-zorroa kudeatzeko finantzasozietate mistoak, eta balore zorroa kudeatzeko sozietate mistoak, betiere egoitza soziala Europar Batasunean badute.

d) Egoitza soziala Europar Batasunetik kanpo duten filialak (taldekoak) , VII. kapituluan mugaz gaindiko suntsiarazpenari buruz xedatutakoaren esparruan.

5.Aurreko zenbakian aurreikusitakoa gorabehera, Europako Kontseiluaren 2013ko urriaren 15eko 1024/2013 (EB) Erregelamenduaren 6.4 artikuluaren arabera – Erregelamendu horren bitartez Europako Banku Zentralari kreditu-erakundeen zuhurtziazko ikuskapenari lotutako politikei dagozkien zeregin espezifikoak esleitzen zaizkio– Europako Banku Zentralaren zuzeneko gainbegiratzearen eraginpean dauden erakundeen kasuan, edo Espainiako finantza-sistemaren zati garrantzitsua osatzen duten erakundeen kasuan ere banakako suntsiarazpen-plana egin daiteke, aurreko artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz.

6.Prebentziozko suntsiarazpen-agintaritza eskudunak, erakunde nagusia Europar Batasuneko beste estatu kide batean kokatuta duen Espainian baimendutako erakunde filiala suntsiarazteko agintaritza moduan jokatzen badu eta horren oinarri kontsolidatuaren gainbegiratzea ez badagokio 2.1.b) artikuluan aurreikusitako ezein gainbegirale eskuduni, talde osorako suntsiarazpen-agintaritzarekin batera jardungo du taldea suntsiarazteko plana egin, eguneratu eta onartzeko lanetan, erregelamendu bidez zehaztutako baldintzen arabera.

2.atala. Suntsiarazgarritasuna ebaluatzea

15. artikulua. Erakundeen suntsiarazgarritasuna ebaluatzea.

1.Suntsiarazpen-plana egiteko garaian, betiere BBOFk eta gainbegirale eskudunak aldez aurretik txostena eginda eta sukurtsal garrantzitsuak kokatuta dauden jurisdikzioetako suntsiarazpen-agintaritzei aldez aurretik kontsulta eginda, prebentziozko suntsiarazpenagintaritzak erakundea suntsiarazgarria dela erabakiko du, baldin eta, suntsiarazteko baldintzak betez gero, konkurtso-prozedura baten esparruan likidatu badaiteke edo suntsiaraz badaiteke, Lege honetan aurreikusitako suntsiarazpen-tresnak eta -eskumenak baliatuta; hartara:

a) Ez du ondorio negatibo garrantzitsurik eragingo Espainiako, Europar Batasuneko beste estatu kideetako edo, oro har, Europar Batasuneko finantza-sisteman.

b) Erakundeak garatzen dituen funtsezko eginkizunen jarraitutasuna bermatuko da.

2.Aurreko zenbakian aurreikusitako ondorioetarako, prebentziozko suntsiarazpenagintaritzak dagokion ebaluazioa egingo du, eta, erakundeak suntsiarazteko baldintzak betez gero, suntsiarazpen hori laguntza publikorik gabe egin daitekeen baloratuko du, 13.2 artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz. Ebaluazio horren emaitza BBOFri aurkeztu behar zaio.

3.Horretaz gain, gainbegirale eskudunak eta BBOFk zera eskatu ahal izango diote prebentziozko suntsiarazpen-agintaritza eskudunari, aurreko zenbakian aurreikusitako ebaluazioa egin dezala, baldin eta erakunde bat suntsiarazteko eragozpen garrantzitsuak egon daitezkeela uste badu.

4.Prebentziozko suntsiarazpen-agintaritza eskudunaren ustez erakunde batek ez baditu suntsiarazteko baldintzak betetzen, Europako Banku Agintaritzan jakinarazi beharko du berehala.

5.Atal honetan aurreikusitako suntsiarazgarritasunaren ebaluazioari dagokion araubidea erregelamendu bidez garatuko da.

16. artikulua. Taldeen suntsiarazgarritasuna ebaluatzea.

1.Prebentziozko suntsiarazpen-agintaritza eskudunak, taldeko suntsiarazpenagintaritza denean, hurrengo zenbakian aipatuko dugun ebaluazioa kontuan izanik, taldea suntsiarazgarria dela erabakiko du baldin eta, suntsiarazteko baldintzak betez gero, likidatu edo suntsiaraz badaiteke aurreko artikuluko 1. zenbakian xedatutakoari jarraikiz.

2.Taldea suntsiarazteko plana egiteko garaian, betiere BBOFk eta gainbegirale eskudunak aldez aurretik txostena eginda, taldeko filialen suntsiarazpen-agintaritzekin batera, eta filialen gainbegirale eskudunei eta sukurtsal garrantzitsuak kokatuta dauden jurisdikzioetako suntsiarazpen-agintaritzei aldez aurretik kontsulta eginda, prebentziozko suntsiarazpen-agintaritzak taldea laguntza publikorik gabe zenbateraino suntsiaraz daitekeen ebaluatuko du, 13.2 artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz.

3.Prebentziozko suntsiarazpen-agintaritza eskudunaren ustez taldeak ez baditu suntsiarazteko baldintzak betetzen, Europako Banku Agintaritzan jakinarazi beharko du berehala.

17. artikulua. Erakundeak suntsiarazteko eragozpenak.

1.Prebentziozko suntsiarazpen-agintaritza eskudunak, 15. artikuluaren arabera egindako ebaluazioa aztertu ostean, erakundea suntsiarazteko eragozpen garrantzitsuak daudela jakinaraziko die gainbegirale eskudunari, erakundeari eta sukurtsal garrantzitsuak kokatuta dauden jurisdikzioetako suntsiarazpen-agintaritzei. Azterketa horren emaitza BBOFri aurkeztu behar zaio.

2.Jakinarazpena jasotzen denetik kontatzen hasi eta lau hilabeteko epean, erakundeek identifikatu diren eragozpen horiek murrizteko edo desagerrarazteko neurri egokiak proposatu beharko dizkiote prebentziozko suntsiarazpen-agintaritza eskudunari.

Prebentziozko suntsiarazpen-agintaritza eskudunak gainbegirale eskudunari eta BBOFri jakinaraziko dizkie neurri horiek, lehenbailehen, txostena egin dezaten.

Prebentziozko suntsiarazpen-agintaritza eskudunak, aldez aurretik gainbegirale eskudunak eta BBOFk txostena eginda, ez badu uste neurri horiek identifikatutako eragozpenak desagerrarazteko nahikoak direnik, eragozpenak desagerrarazteko beste neurri batzuk ezartzeko eska diezaioke erakundeari, arrazoituta. Besteak beste, neurri hauek izan daitezke:

a) Erakundeari finantzaketa-mekanismoak berrikus ditzan edo akordioak egin ditzan eskatzea, funtsezko eginkizunak garatuko dituela bermatzeko.

b) Erakundearen banakako arriskuei eta arrisku globalei mugak jartzea.

c) Informazio garrantzitsuarekin lotutako baldintza gehiago ezartzea suntsiarazpena burutu ahal izateko.

d) Aktibo jakin batzuetatik libra dadila eskatzea erakundeari.

e) Jarduera jakin batzuk mugatzeko edo bertan behera uzteko eskatzea erakundeari.

f) Jarduera-adar jakin batzuen garapena edo produktu jakin batzuen salmenta mugatzea edo galaraztea.

g) Erakundearen edo zuzenean nahiz zeharka haren kontrolpean dagoen taldeko edozein erakunderen egitura juridikoan edo operatiboan aldaketak egin daitezen ezartzea,

hain konplexua izan ez dadin eta funtsezko eginkizunak bestelako eginkizunetatik juridikoki eta operatiboki bereizten direla berma dadin suntsiarazpen-tresnak aplikatuta.

h) Erakunde bati edo enpresa nagusi bati balore-zorroa kudeatzeko finantza-sozietate nagusia Espainian edo Europar Batasunean eratzeko eskatzea.

i) Erakunde bati pasibo onargarrien jaulkipena eskatzea, 44. artikuluan finkatutako baldintzak betetzearren.

j) Erakunde bati 44. artikuluan eskatzen den funts propioen eta pasibo onargarrien gutxieneko eskakizuna betetzeko beste neurri batzuk har ditzan eskatzea. Zehazki, prebentziozko suntsiarazpen-agintaritzak zera eskatu ahal izango dio erakundeari, edozein pasibo onargarri edo jaulkitako 1. mailako edo 2. mailako kapital gehigarriko edozein tresna berriz negoziatzeko, BBOFk hartzen dituen amortizazioko edo bihurketako erabakiak tresna arautzen duen legeriari jarraikiz aplikatuko direla bermatzearren.

k) Erakundea balore-zorroa kudeatzeko sozietate misto baten filial baldin bada, balore-zorroa kudeatzeko sozietate mistoari balore-zorroa kudeatzeko finantza-sozietate bereizi bat eratu dezan eskatzea erakundea kontrolatzeko, baldin eta hori egitea beharrezkoa bada suntsiarazpen-tresnen aplikazioak taldearen zati ez-finantzarioan ondorio kaltegarririk ez izateko.

3.Aurreko zenbakiari jarraikiz prebentziozko suntsiarazpen-agintaritza eskudunak ezarritako neurrien jakinarazpena jasotzen denetik kontatzen hasita hilabeteko epean, erakundeak neurri horiek ezartzeko plana aurkeztu beharko du.

4.Artikulu honetan aurreikusitakoaren ondorioetarako, suntsiarazpen-agintaritza eskudunek, besteak beste, honako faktore hauek hartu beharko dituzte kontuan: identifikatutako eragozpenek finantza-egonkortasunerako eragiten duten arriskua, proposatutako bestelako neurriek erakundearen jardueran eta egonkortasunean izan dezaketen eragina, ekonomiari ekarpenak egiteko ahalmena, finantza-zerbitzuen barnemerkatua, eta Europar Batasuneko beste estatu kide batzuen eta, oro har, Europar Batasunaren finantza-egonkortasunean duen eragina.

Halaber, suntsiarazgarritasunerako eragozpenak desagerrarazteko erakundeak proposatu dituen neurriez bestelakoak erabakitzeko garaian, suntsiarazpen-agintaritza eskudunek frogatu egin beharko dute erakundeak proposatutako neurriek zergatik ez lituzketen eragozpen horiek desagerraraziko, eta bestelako neurri horiek zenbateraino izan daitezkeen proportzionalak eragozpenak desagerrarazteko.

18. artikulua. Taldeak suntsiarazteko eragozpenak.

1.Prebentziozko suntsiarazpen-agintaritzak, baldin eta taldeko suntsiarazpenagintaritza bada, ahaleginak egingo ditu gainerako suntsiarazpen-agintaritza eskudunekin batera suntsiarazgarritasunerako eragozpenak gainditzeko neurri egokiei buruzko erabakia hartzeko, 16. artikuluan aurreikusitako ebaluazioari jarraikiz.

Horretarako, prebentziozko suntsiarazpen-agintaritzak, oinarri kontsolidatuko gainbegirale eskudunarekin, BBOFrekin eta Europako Banku Agintaritzarekin batera, txosten bat helaraziko du enpresa nagusira eta filialen nahiz sukurtsal garrantzitsuak kokatuta dauden jurisdikzioetako suntsiarazpen-agintaritzetara. Txosten horretan, suntsiarazpen-tresnak aplikatzeko eta suntsiarazteko ahalmenak baliatzeko taldean dauden oztopoak aztertuko dira, eta oztopo horiek ezabatzeko egokitzat hartutako neurriak aurkeztuko dira.

2.Txostena jasotzen denetik kontatzen hasi eta lau hilabeteko epean, taldeko enpresa nagusiak identifikatu diren eragozpen horiek desagerrarazteko beste neurri batzuk proposatu ahal izango dizkio prebentziozko suntsiarazpen-agintaritzari. Prebentziozko suntsiarazpen-agintaritzak oinarri kontsolidatuko gainbegirale eskudunari eta BBOFri jakinaraziko dizkio neurri horiek, lehenbailehen.

Prebentziozko suntsiarazpen-agintaritzak eta filialen suntsiarazpen-agintaritzek, aldez aurretik BBOFri, gainbegirale eskudunei eta sukurtsal garrantzitsuak kokatuta dauden jurisdikzioetako suntsiarazpen-agintaritzei kontsulta eginda, ahaleginak egingo dituzte honako hauei buruzko baterako erabakia hartzeko suntsiarazpen-agintaritzen elkargoan:

suntsiarazpenerako eragozpenei buruzkoa, enpresa nagusiak proposatutako neurrien ebaluazioari buruzkoa eta eragozpen horiek gainditzeko eskatuko dituzten neurriei buruzkoa, betiere neurri horiek Europar Batasuneko estatu kideetan –taldeak jarduten duenetan– izango dituzten ondorioak aintzat hartuta.

3.Prebentziozko suntsiarazpen-agintaritzak, erakunde nagusia Europar Batasuneko beste estatu kide batean kokatuta duen Espainian baimendutako erakunde filiala suntsiarazteko agintaritza moduan jokatzen duenean eta horren oinarri kontsolidatuaren gainbegiratzea ez dagokionean 2.1.b) artikuluan aurreikusitako ezein gainbegirale eskuduni, ahaleginak egingo ditu, BBOFrekin elkarlanean, gainerako suntsiarazpenagintaritza eskudunekin batera suntsiarazgarritasunerako eragozpenak gainditzeko neurri egokiei buruzko erabakia hartzeko.

IV. KAPITULUA

Suntsiarazpena

19. artikulua. Suntsiarazpenaren baldintzak.

1.Erakunde bat suntsiarazi egin beharko da honako egoera hauek aldi berean gertatzen direnean:

a) Erakundea bideraezina izatea edo aurreikustea etorkizun hurbilean hala izango

dela.

b) Ez egotea zentzuzko itxaropenik sektore pribatutik datozen neurriekin –besteak beste, babes-sistema instituzionalek aplikatutako neurriak–, gainbegiratzeko neurriekin – esku-hartze goiztiarreko neurriak– edo kapital-tresnak amortizatzeko edo bihurtzeko neurriekin –VI. kapituluko 2. atalaren arabera– erakundearen bideraezintasuna saihestu ahal izango dela zentzuzko epe batean.

c) Interes publikoko arrazoiak direla medio, beharrezkoa edo komenigarria izatea erakundea suntsiaraztea, 3. artikuluan aipatutako xedeetakoren bat lortzeko; izan ere, erakundea konkurtso-prozedura baten barruan desegiteak eta likidatzeak ez luke xedeok neurri berean lortzea ahalbidetuko.

2.1.2.b) artikuluan aurreikusitako finantza-erakunde bat suntsiarazi egin beharko da suntsiarazteko baldintzak bai finantza-erakundean, bai gainbegiratze kontsolidatuari atxikitako erakunde nagusian betetzen direnean.

3.1.2 artikuluko c) edo d) letretan aurreikusitako sozietate bat suntsiarazi egin beharko da suntsiarazteko baldintzak bai sozietatean, bai sozietatearen filial batean – erakunde izanik– betetzen direnean, edo, hala badagokio, filiala ez badago Europar Batasunean kokatuta, hirugarren Estatuko agintaritza eskudunak erabakitzen duenean suntsiarazteko baldintzak betetzen direla Estatu horretako legeriari jarraikiz.

4.Balore-zorroa kudeatzeko sozietate misto baten filial diren erakundeak bitarteko balore-zorroa kudeatzeko finantza-sozietate baten esku daudenean zuzenean edo zeharka, talde osorako suntsiarazpen-ekintzak bitarteko balore-zorroa kudeatzeko finantza-sozietateari aplikatuko zaizkio, ez balore-zorroa kudeatzeko sozietate mistoari.

5.1.2 artikuluko c) edo d) letretan aurreikusitako sozietate batek suntsiarazteko baldintzak betetzen ez baditu ere, BBOFk suntsiarazteko neurri bat aplikatu ahal izango dio baldin eta sozietate horren filial batek –erakundea izanik– suntsiarazteko baldintzak betetzen baditu, eta betiere kasu hauetan:

a) Aktiboaren eta pasiboaren izaera dela medio, sozietatearen bideraezintasuna erakundearentzat edo talde osoarentzat mehatxu denean, eta suntsiarazteko neurria beharrezkoa baldin bada erakunde diren filialak suntsiarazteko edo talde osorako.

b) Konkurtso-legeriaren arabera, taldea oro har tratatu behar denean eta sozietateari dagokion suntsiarazpen-neurria beharrezkoa denean erakunde diren filialak suntsiarazteko edo talde osorako.

6.2. eta 5. zenbakietan xedatutakoaren ondorioetarako, BBOFk, suntsiarazpenagintaritza eskudunarekin batera, filial batek –erakunde izanik– suntsiarazteko baldintzak betetzen ote dituen erabakitzeko garaian aukera du talde barruko kapitala edo erakundeen arteko galera-transferentziak kontuan ez hartzeko, ez eta amortizazioaren edo bihurketaren ekitaldia ere.

20. artikulua. Erakunde bideraezinaren kontzeptua.

1.Erakunde bat bideraezina dela esango dugu 19.1.a) artikuluan aurreikusitakoaren ondorioetarako, honako egoera hauetakoren batean baldin badago:

a) Erakundeak larri urratzen ditu kaudimen-betekizunak edo baimenari eusteko beharrezkoak diren beste betekizun batzuk, edo aurreikusten da etorkizun hurbilean larri urratuko dituela.

b) Erakundearen pasibo galdagarriak aktiboak baino handiagoak dira, edo aurreikusten da etorkizun hurbilean handiagoak izango direla.

c) Erakundeak ezin ditu betekizunak garaiz bete, edo aurreikusten da etorkizun hurbilean garaiz bete ezin izango dituela.

d) Erakundeak ezohiko finantza-laguntza publikoa behar du.

2.Aurreko zenbakiko d) letran xedatutakoa gorabehera, erakundea ez da bideraezintzat hartuko baldin eta ezohiko finantza-laguntza publikoa ematearen arrazoiak ekonomian kalte larriak saihestea edo leuntzea eta finantza-egonkortasuna zaintzea baldin badira, eta honako forma hauetakoren bat hartzen badu:

a) Estatuaren bermea, banku zentralek emandako likidezia-eragiketak babesteko, betiere banku horien baldintzen arabera.

b) Estatuaren bermea, jaulkipen berriko pasiboena.

c) Baliabide propioak txertatzea edo kapital-tresnak eskuratzea erakundeari abantailarik emango ez dioten prezioan eta baldintzetan, baldin eta laguntza publikoa emateko unean aurreko zenbakiko a) , b) eta c) letretan aurreikusitako egoerak gertatzen ez badira, ez eta 38.2 artikuluan aurreikusitako egoerak ere.

Zenbaki honetan aurreikusitako laguntzak erakunde kaudimendunei baino ez zaizkie emango, eta baimena lortu beharko dute, Estatuaren laguntzei buruzko araudiaren arabera. Kautelazkoak eta aldi baterakoak izango dira, bai eta proportzionatuak ere, kalte larriak saihesteko edo leuntzeko, eta ez dira erabiliko erakundeak izan dituen edo izan ditzakeen galerak konpentsatzeko.

c) letran aurreikusitako laguntzak erresistentzia-probetan erabakitako kapital-defizitari aurre egiteko behar-beharrezkoak baino ez dira izango; erresistentzia-probetan, edo aktiboen kalitate-azterketetan, edo Europako Banku Zentralak, Europako Banku Agintaritzak edo agintaritza nazionalek, hala badagokio, gainbegirale eskudunaren baimenarekin egindako antzeko ariketetan.

3.Artikulu honetan aurreikusitako irizpideak eta taldea suntsiarazteko baldintzak erregelamendu bidez garatuko dira.

21. artikulua. Suntsiarazpen-prozesua irekitzea.

1.Gainbegirale eskudunak erakundea bideraezina den edo etorkizun hurbilean bideraezina izango dela aurreikusten den erabakiko du, prebentziozko suntsiarazpenagintaritza eskudunari eta BBOFri aldez aurretik kontsulta eginda, 19.1.a) artikuluan xedatutakoari jarraikiz. Ebaluazioa egindakoan, BBOFri eta prebentziozko suntsiarazpenagintaritza eskudunari jakinaraziko die lehenbailehen.

Aurrekoa gorabehera, BBOFk erabaki hori hartzeko eska diezaioke gainbegirale eskudunari, baldin eta, gainbegirale eskudunak emandako informazioaren eta azterketaren arabera, hori egiteko arrazoiak daudela uste baldin badu. Gainbegirale eskudunak gehienez ere hiru eguneko epean erantzun beharko du, eta erantzuna justifikatu.

2.BBOFk, gainbegirale eskudunarekin lankidetza estuan jardunda, 19.1.b) artikuluan aurreikusitako baldintzaren ebaluazioa egingo du. Era berean, letra horretan aurreikusitako baldintza betetzen dela uste duenean, gainbegirale eskudunak BBOFri emango dio horren berri.

3.Aurreko jardunak egin ostean, BBOFk 19. artikuluan aurreikusitako gainerako egoerak gertatzen diren egiaztatuko du eta, hala baldin bada, suntsiarazteko prozedura berehala zabaltzea erabakiko du, eta bere erabakiaren berri eman beharko die, justifikatuta, Ekonomia eta Lehiakortasuneko ministroari, gainbegirale eskudunari eta prebentziozko suntsiarazpen-agintaritza eskudunari.

4.Erakunde baten administrazio-organoak erakunde hori bideraezintzat jotzen badu, berehala jakinarazi beharko dio gainbegirale eskudunari, eta gainbegirale horrek, aldi berean, BBOFri eta prebentziozko suntsiarazpen-agintaritzari eman beharko dio horren berri, lehenbailehen.

22. artikulua. Administrazio-organoa eta zuzendari nagusiak edo parekoak ordeztea, suntsiarazteko neurri gisa.

1.Aurreko artikuluan aurreikusitakoaren arabera suntsiarazpen-prozesua abiarazi ostean, BBOFk erakundearen administrazio-organoa eta zuzendari nagusiak edo parekoak ordeztea erabaki eta jakinaraziko du, eta erakundearen administratzailea izendatuko du; pertsona fisiko edo juridiko bat edo batzuk izan daitezke administratzaile, eta kargu horri dagozkion eginkizun eta ahalmenak baliatuko ditu, erakundearen izenean eta kontrolpean, hala badagokio, erregelamendu bidez zehaztutako norainoko, muga eta betekizunekin. Lege bidez edo Estatutuetan erakundearen batzar orokorrari edo batzordeari legozkiokeen ahalmen guzti-guztiak esleituko zaizkio, Lege honetan aurreikusitako eskumenak baliatzeko ezinbestekoak diren aldetik, betiere Legean bertan aurreikusitako suntsiarazpentresnei dagokienez. Gatazkarik izanez gero, suntsiarazteko ahalmen horiek lehentasuna izango dute erakundearen estatutuen edo aplikatu beharreko legeriaren ondoriozko beste edozein betebehar edo eginbeharren gainetik.

BBOFk ez du administrazio-organoa edo zuzendari nagusiak edo parekoak ordeztu beharko aparteko kasu hauetan: baldin eta, suntsiarazpen-prozesua irekitzeko garaian erakundeak duen akziodunen edo administrazio-organoaren osaera ikusita, horiei eustea behar-beharrezkoa bada suntsiarazpen-prozesua behar bezala egiteko, eta, zehazki, BBOFk erakundearen administrazio-organoa kontrolatzen duenean, bere esku dauden eskubide politikoei jarraikiz.

2.BBOFk administratzaile bereziaren jardun-esparrua onartuko du, bai eta haren eginkizunak betetzean egiten duen jardunari buruz aldizka eman beharreko informazioa ere.

3.Administratzaile berezia izendatzeko erabakia betearaztekoa izango da, ematen den unetik hasita. Berehala argitaratuko da Estatuko Aldizkari Ofizialean eta dagozkion erregistro publikoetan inskribatuko da. Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzeak erabakiko du erabakiaren eraginkortasuna hirugarrenen aurrean.

4.Ordezteko neurria indarrean egongo da gehienez ere urtebetez, baina BBOFk, salbuespen gisa, epe hori luzatu ahal izango du suntsiarazpen-prozesua burutzeko ezinbesteko iritziz gero.

23. artikulua. Suntsiarazpen-prozesuak abiarazteari buruzko erabakiaren edukia. Suntsiarazpen-prozesu bat abiarazteko edo ez abiarazteko erabakian, gutxienez,

honako eduki hau bildu beharko da:

a) Erabakia justifikatzen duten arrazoiak, eta erakundeak 19. artikuluan aurreikusitako suntsiarazteko baldintzak betetzen dituen ere aipatuko beharko da.

b) Hala badagokio, BBOFk hartu nahi dituen neurriak, nahiz Lege honetan aurreikusitako suntsiarazpen-neurriak izan edo konkurtso-legeriaren arabera aplikatu beharreko bestelako neurriak izan.

c) Hala badagokio, konkurtso-prozedura arrunta abiarazteko eskaera justifikatzen duten arrazoiak.

24. artikulua. Jakinarazpeneta argitaratze-betebeharrak.

1.BBOFk suntsiarazpen-prozesua abiarazteko erabakiaren testu oso-osoa jakinaraziko die, lehenbailehen, suntsiarazpenaren xede den erakundeari, 69. artikuluan aurreikusitako agintaritzei eta erregelamendu bidez zehazten diren agintaritzei; halaber, suntsiarazteko neurriak ezartzen dituen erabakiaren testua jakinarazi beharko die, eta hartutako neurriak zer egunetik aurrera jarriko diren indarrean.

2.Era berean, suntsiarazteko neurriak erabakitzen dituen egintza ere argitaratuko du BBOFk, edo neurri horiek batik bat txikizkako bezeroengan izango dituzten ondorioen komunikazio laburtu bat, eta hala badagokio, 70. artikuluan aipatzen den etenaldiaren edo murrizketaren iraupena.

3.Artikulu honetan aurreikusitako jakinarazpeneta argitaratze-betebeharrak erregelamendu bidez garatuko dira.

V. KAPITULUA

Suntsiarazpen-tresnak

1.atala. Suntsiarazpen-tresnak

25. artikulua. Suntsiarazpen-tresnak eta arau orokorrak zehaztea.

1.Hona hemen suntsiarazpen-tresnak zein diren:

a) Erakundearen negozioa saltzea.

b) Aktiboak edo pasiboak zubi-erakunde bati eskualdatzea.

c) Aktibo edo pasiboak aktiboak kudeatzeko sozietate bati eskualdatzea.

d) Barne-birkapitalizazioa.

2.BBOFk aurreko tresna horiek banaka edo batera ezarri ahal izango ditu, baina aktibo edo pasiboak aktiboak kudeatzeko sozietate bati eskualdatzeko tresna beste tresna batekin batera aplikatu behar da nahitaez.

3.Erosleak, zubi-erakundeak, aktiboak kudeatzeko sozietateak eta suntsiarazpenaren xede den erakundeak partaidetza-eskubidea eta sarbide-eskubidea baliatzen jarraitu ahal izango dute suntsiarazpenaren xede den erakundearen gordailuak bermatzeko funtsean, inbertsioak bermatzeko funtsean, kotizaziorako onarpenean eta ordainketa-, konpentsazioeta likidazio-sistemetan, betiere sistema horietan parte hartzeko erregulazioeta partaidetza-irizpideak betez gero.

Aurrekoa gorabehera, erosleak edo zubi-erakundeak ez badute kreditu-kalifikazioko agentzia baten kalifikaziorik edo duten kalifikazioa ez bada iristen aurreko zenbakian aipatutako sistemetarako sarbidea izateko behar den mailara, kasu horietan ez da sarbidea ukatuko.

Erosleak edo zubi-erakundeak ez baditu betetzen ordainketa-, konpentsazioeta likidazio-sistema batean, balore-burtsan, inbertitzaileei kalte-ordaina emateko sisteman edo gordailuak bermatzeko sistemetan parte hartzeko eta sarbidea izateko irizpideak, lehenengo paragrafoan aipatu ditugun eskubideak epe jakin batean baliatu ahal izango dira; BBOFk zehaztuko du epe hori, baina gehienez ere 24 hilabetekoa izango da, eta erosleak edo zubi-erakundeak eskatuz gero, berritu ahal izango da.

4.BBOFk, bai eta 53. artikuluaren arabera ezarritako beste edozein finantzaketamekanismok ere, Lege honetan aurreikusitako suntsiarazpen-tresnak erabiltzearekin edo suntsiarazteko ahalmenak baliatzearekin lotuta izan duen arrazoizko gastu oro berreskuratu dezake, honela:

a) Eskuratzaile batek suntsiarazpenaren xede den erakundeari edo, kasuan kasu, akzioen edo bestelako kapital-tresnen jabeei ordaintzen dion edozein kontrabaliotik kenduta.

b) Suntsiarazpenaren xede den erakundearen kargura, lehentasunezko hartzekodun

gisa.

c) Zubi-erakundeak edo aktiboak kudeatzeko sozietateak jarduera uztearen ondorioz sor litezkeen diru-sarreren kargura, lehentasunezko hartzekodun gisa.

5.Erosleak ordaintzen duen zenbateko oro honako hauen onerako izango da:

a) Akzioen edo bestelako kapital-tresnen jabeen onerako, baldin eta negozioaren salmenta edo zubi-erakundeari egindako eskualdaketa suntsiarazpenaren xede den erakundeak jaulkitako akzio edo kapital-tresnak eskualdatuta egin bada.

b) Suntsiarazpenaren xede den erakundearen onerako, baldin eta negozioaren salmenta edo zubi-erakundeari egindako eskualdaketa suntsiarazpenaren xede den erakundearen aktibo edo pasibo guztiak edo batzuk eskuratzaileari eskualdatuta egin bada.

c) Suntsiarazpenaren xede den erakundearen onerako, aktiboak kudeatzeko sozietatearen kasuan. Kontrabalioa sozietateak jaulkitako zor moduan ordain daiteke.

6.1. zenbakiko a) eta b) letretan aurreikusitako suntsiarazpen-tresnak erabili eta erakundearen aktiboen eta pasiboen eskualdaketa partziala egiteko aplikatzen badira, hondar-erakundea konkurtso-prozeduraren eraginpean jarriko da zentzuzko epe baten barruan, betiere kontuan izanik hondar-erakundeak eskuratzaileari lagundu egin behar diola zerbitzuen jarraipena bermatzen eta suntsiarazpenaren helburu nahiz printzipioak ahalik eta hobekien betetzen.

7.1. zenbakian aurreikusitako suntsiarazpen-tresnak aplikatuz egin beharreko akzioen edo bestelako kapital-tresnen, aktiboen eta pasiboen eskualdaketa egiteko, ez da suntsiarazpenaren xede den erakundearen akziodunen edo eroslea ez den beste hirugarren batzuen baimenik lortu behar izango, eta sozietateei edo baloreei buruzko legerian eskatzen diren prozedura-betekizunei dagokienez, Lege honetan esanbidez aurreikusitakoak betetzea aski izango da.

8.Lege honetan aurreikusitako babesei buruzko arauak alde batera utzi gabe, artikulu honetan aurreikusitako suntsiarazpen-tresnaren bat aplikatzen denean, suntsiarazten ari den erakundearen akziodunek eta hartzekodunek, bai eta transferitu gabeko aktiboak edo pasiboak dituzten hirugarren pertsonek ere, ez dute inolako eskubiderik izango transferitu diren aktibo eta pasiboei dagokienez.

9.Suntsiarazpen-neurriak egituratzeko eragiketak eta, zehazki, artikulu honetan zerrendatutako tresnak aplikatzearen ondoriozko neurriak ezingo dira hutsaldu Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen 71. artikuluan aurreikusitakoaren babespean.

26. artikulua. Erakundearen negozioa saltzea.

1.BBOFk zubi-erakundea ez den eskuratzaile bati honako hauek eskualdatzea adostu dezake, bai eta eskualdatu ere:

a) Akzioak edo kapital sozialerako ekarpenak, edo, oro har, erakundearen kapitala edo horren baliokidea adierazten duten tresnak edo hala izan daitezkeenak, titularra edonor dela ere.

b) Erakundearen aktibo eta pasibo guztiak edo horietako batzuk.

2.Dagokion suntsiarazpen-planean ezarritakoa betez akzioak, ekarpenak edo tresnak erosi dituzten pertsonei edo erakundeei ez zaizkie 34.1 artikuluan aipatutako legemugak edo -betebeharrak aplikatuko.

3.BBOFk behin edo hainbatetan aplikatu ahal izango du suntsiarazpen-tresna, eskuratzaile baten edo batzuen alde. Tresna hori baliatu ostean, BBOFk, eroslearen baimenarekin, transferitutako akzioak edo kapital-tresnak, aktiboak eta pasiboak

suntsiarazten ari den erakundeari itzul dakizkioke edo, akzioen edo kapital-tresnen kasuan, lehengo jabeei –eta nahitaez onartu beharko dituzte–.

4.Eskuratzailea edo eskuratzaileak hautatzeko, BBOFk lehia-prozedura bat egingo du, zeinak ezaugarri hauek izango baititu:

a) Gardena izango da, kasu zehatzaren egoera eta finantza-sistemaren egonkortasuna bermatzeko beharra aintzat hartuta.

b) Ez du eskuratzaile potentzialik lagunduko edo bereiziko.

c) Interes-gatazkak saihesteko behar diren neurriak hartuko dira.

d) Suntsiarazpen-tresna ahalik eta azkarren aplikatzeko beharra kontuan hartuko da.

e) Ahalik eta salmenta-prezio handiena lortzea izango du helburu, besteak beste.

Transferentzia merkatuko baldintzetan egingo da, egoera espezifikoak aintzat hartuta eta estatu-laguntzen arloko araudiarekin bat etorrita.

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko apirilaren 16ko 596/2014 (EB) Erregelamenduaren (Merkatuaren gehiegikeriari buruzkoa da eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2003/6/EE Zuzentaraua eta Batzordearen 2003/124/EE, 2003/125/EE eta 2004/72/EE Zuzentarauak indargabetzen ditu) 17. artikuluko 1. zenbakian xedatutakoaren arabera, suntsiarazten ari den erakundea salgai jartzeari buruzko publikotasun-eskakizun oro atzeratu egin daiteke artikulu horretako 4. eta 5. zenbakietan aurreikusitako baldintzetan.

5.Honako kasu hauetan, aurreko zenbakian adierazitako prozedura-betekizunak bete beharrik izan gabe hautatu ahal izango dira eskuratzailea: 68. artikuluan aurreikusitako baldintzetan, aurreko zenbakian adierazitako prozedurak 3. artikuluan jasotako helburuetakoren bat lortzea zail badezake; eta, bereziki, erakundearen egoeraren ondorioz edo erakundearen egoerak larriagotu duelako, finantza-sistemaren egonkortasunerako mehatxu larria dagoela justifikatzen bada behar bezala; edo prozedura horrek suntsiarazpen-tresnaren eraginkortasuna zail dezakeela egiaztatzen bada.

6.Erakundearen negozioa saltzeko tresna aplikatzeagatik akzioak edo beste kapitaltresna bat eskualdatzeak erakunde baten partaidetza bat eskuratzea edo handitzea badakar eta, horrenbestez, partaidetza esanguratsuei buruzko araudia aplikatu behar bada, gainbegirale eskudunak eskuratze edo handitze horren ebaluazioa egingo du gehienez ere 5 egun balioduneko epean.

7.Erakundearen negozioa saltzeko tresna aplikatzeko garaian goiko zenbakian aurreikusitako ebaluaziorik egin ez bada, honako arau hauek aplikatu beharko dira:

a) Akzioen edo beste kapital-tresna juridiko batzuen eskualdaketak berehalako eraginkortasun juridikoa izango du.

b) Ebaluazioaldian eta f) letran aurreikusitako desinbertsioaren aldi osoan, eskuratzaileari akzio edo kapital-tresna horien gaineko boto-eskubidea etengo zaio eta soilik BBOFri esleituko zaio; BBOF ez dago behartuta boto-eskubide horiek baliatzera, eta ez du inolako erantzukizunik izango eskubide horiek baliatzeagatik edo baliatzeari uzteagatik.

c) Ebaluazioaldian eta f) letran aurreikusitako desinbertsioaren aldi osoan, ez dira aplikatuko partaidetza esanguratsuak eskuratzeko edo besterentzeko betekizunak ez betetzeagatiko zehapenak eta bestelako neurriak –ekainaren 26ko 10/2014 Legean edo uztailaren 28ko 24/1988 Legean aurreikusitakoak–.

d) Gainbegirale eskudunak, ebaluazioa egin ondoren berehala, eskualdaketa onartzen duen edo eskualdaketaren aurka dagoen jakinaraziko die BBOFri eta erosleari.

e) Gainbegirale eskudunak eskualdaketa onartzen badu, akzioen edo beste kapitaltresna batzuen gaineko boto-eskubidea erosleari erabat eman zaiola esan nahiko du, BBOFk eta erosleak jakinarazpena jasotzen duten unetik hasita eman ere.

f) Agintaritza eskuduna eskualdaketaren aurka baldin badago:

1.a BBOFk akzio edo bestelako tresna horien gaineko boto-eskubideari eutsiko dio.

2.a BBOFk akzio edo bestelako kapital-tresna horiek itzultzeko eska diezaioke erosleari, BBOFk zehaztutako desinbertsioaldian eta merkatuan dauden baldintzak aintzat hartuta.

3.a BBOFk finkatutako aldian eskuratzaileak ez badu desinbertsioa egiten, gainbegirale eskudunak, BBOFren baimenarekin, partaidetza kualifikatuak eskuratzeko edo besterentzeko betekizunak ez betetzeagatiko zehapenak eta bestelako neurriak – ekainaren 26ko 10/2014 Legean edo uztailaren 28ko 24/1988 Legean aurreikusitakoak– ezar dakizkioke erosleari.

8.Ekainaren 26ko 10/2014 Legean eta uztailaren 28ko 24/1988 Legean aurreikusitakoari jarraikiz beste estatu kide batean ezarri edo finantza-zerbitzuak emateko eskubideak baliatze aldera, eroslea suntsiarazpenaren xede den erakundearen jarraipentzat hartuko da eta erakundeak lehen baliatzen zituen eskubideak baliatzen jarraitu ahal izango du, eskualdatutako aktiboei eta pasiboei dagokienez.

27. artikulua. Zubi-erakundea.

1.BBOFk zubi-erakunde bati honako hauek eskualdatzea adostu dezake, bai eta eskualdatu ere:

a) Akzio edo kapital sozialerako ekarpen guztiak edo batzuk, edo, oro har, erakundearen kapitala edo horren baliokidea adierazten duten tresna edo hala izan daitezkeen guztiak edo batzuk, titularra edonor dela ere.

b) Suntsiarazpenaren xede den erakunde baten aktibo eta pasibo guztiak edo horietako batzuk.

2.Zubi-erakundetzat hartuko da BBOFren edo finantzaketa publikoko beste mekanismo edo agintaritza baten partaidetza duen sozietate anonimoa, xedea izanik suntsiarazten ari den erakundearen jarduera guztiak edo batzuk garatzea eta akzioak edo bestelako kapital-tresnak edo aktibo eta pasibo guztiak edo batzuk kudeatzea.

BBOFk suntsiarazpen-tresna horren gaineko edo tresnaren aplikazioaren gaineko kontrola gauzatuko du, erregelamendu bidez zehazten diren baldintzetan.

3.Zubi-erakunde bati egindako eskualdaketa erakundeko akziodunen izenean eta haien kontura egingo da, baina, zubi-erakundeaz bestelako hirugarrenen baimena lortu beharrik izan gabe, eta merkataritza-sozietateen egitura-aldaketen arloan edo baloremerkatuaren arloko araudiak exijitutako prozedura-betekizunak bete beharrik izan gabe.

4.Zubi-erakundeari eskualdatutako pasiboen guztizko balioak ezin izango du gainditu suntsiarazpenaren xede den erakundetik edo beste nonbaitetik eskualdatutako eskubide eta aktiboen balioa.

5.BBOFk behin edo hainbatetan aplikatu ahal izango du tresna hori, zubi-erakunde baten edo batzuen alde, bai eta aktiboak eta pasiboak zubi-erakunde batetik suntsiarazpenaren xede den erakundera edo hirugarren batera eskualdatu ere.

6.Akzioak edo bestelako kapital-tresnak edo aktibo edo pasiboak zubi-erakunde batetik suntsiarazpenaren xede den erakundera itzultzea erabaki dezake BBOFk, honako egoera hauek gertatzen direnean:

a) Eskualdaketa agindu duen egintzan aukera hori esanbidez jasota badago.

b) Akzioek edo bestelako kapital-tresnek edo aktibo edo pasiboek ez badituzte betetzen eskualdaketa agindu duen egintzan eskualdaketa egiteko zehaztutako baldintzak edo ez badira egintza horretan agertzen.

7.Ekainaren 26ko 10/2014 Legean eta uztailaren 28ko 24/1988 Legean aurreikusitakoari jarraikiz beste estatu kide batean ezarri edo zerbitzuak emateko eskubideak baliatze aldera, zubi-erakundea suntsiarazpenaren xede den erakundearen jarraipentzat hartuko da eta erakundeak lehen baliatzen zituen eskubideak baliatzen jarraitu ahal izango du, eskualdatutako aktiboei eta pasiboei dagokienez. Beste xede

batzuetarako, BBOFk jarraitutasun hori aitortzeko eskatu beharko dio gainbegirale eskudunari.

8.Zubi-erakundeak eskuratutako zerbitzu edo jarduerak baliatzeko baimena lortuko du, ekainaren 26ko 10/2014 Legean eta uztailaren 28ko 24/1988 Legean –dagokionaren arabera– xedatutakoari jarraikiz, eta Europako Banku Zentralak, Espainiako Bankuak edo Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak gainbegiratu beharko du. Halaber, zubierakundeak estatu-laguntzen arloko araudiaren arabera egokitu beharko du bere funtzionamendua eta, horretarako, suntsiarazpen-agintaritzak haren jarduerak mugatu ahal izango ditu.

Dena den, funtzionamenduaren hasieran eta behar-beharrezkoa den denboran, zubierakundea ezarri eta baimendu ahal izango da, dagokion jardueran sartzeko aurreikusitako baldintzak bete behar izan gabe, baldin eta beharrezkoa bada suntsiarazpenaren helburuak betetzeko. Horretarako, BBOFk eskaera aurkeztu beharko dio gainbegirale eskudunari eta gainbegiraleak, baimenduz gero, baldintza horiek betetzetik noiz arte salbuesten duen adierazi beharko du.

9.Zubi-erakundearen egitekoek ez dute inolako betebehar edo erantzukizunik ekarriko suntsiarazten ari den erakundearen akziodun eta hartzekodunei dagokienez, eta administrazioko edo zuzendaritzako organoak ez du ezein erantzukizunik izango akziodun eta hartzekodun horien aurrean bere betebeharrak betez gauzatutako egintza edo ez-egiteengatik, betiere egintza edo ez-egite hori akziodun eta hartzekodunen eskubideak zuzenean eraginpean hartzen dituen falta edo arau-hauste larria ez bada.

10.Zubi-erakundea administratzearen eta kudeatzearen helburua funtsezko eginkizunetarako sarbideari eustea eta hura saltzea izango da, edo aktibo eta pasiboak saltzea, baldintzak egokiak izanez gero, eta, nolanahi ere, gehieneko epearen barruan eta erregelamendu bidez ezartzen diren kasuei jarraikiz.

11.Zubi-erakundearen edo bere aktibo edo pasiboen salmenta lehia-prozeduren esparruan garatuko da, prozedura horiek gardenak eta ez-diskriminatzaileak izanik, eta merkatuko baldintzetan egingo da, egoera espezifikoak aintzat hartuta eta estatu-laguntzen arloko araudiari jarraikiz.

12.Zubi-erakundearen jarduerak amaitzen direnean, konkurtso-prozedura baten eraginpean jarriko da zubi-erakundea. Zubi-erakundeak jarduerak uzteagatik sortutako diru-sarrera oro erakundearen beraren akziodunen mesederako izango da.

13.Suntsiarazten ari diren erakunde bat baino gehiagoren aktibo eta pasiboak transferitzeko asmoz erabiltzen ari bada zubi-erakundea, likidazioa banan-banan egingo da erakunde bakoitzaren aktibo eta pasiboen kasuan, eta horretarako, zubi-erakundetik bereizi beharko dira aldez aurretik.

28. artikulua. Aktiboak kudeatzeko sozietatea.

1.Lege honetan aurreikusitako baldintzetan, BBOFk honetara behar dezake suntsiarazpenaren xede den erakunde bat edo zubi-erakunde bat, administrazio-egintza bidez: aktiboak kudeatzeko sozietate bati edo batzuei erakundearen balantzean dauden aktibo-kategoria jakin batzuk eskualdatzera. Era berean, edozer erakunderen balantzean ageri diren aktiboak eskualdatzeko beharrezkoak diren neurriak ere har ditzake, baldin eta BBOFk erakunde horren gaineko kontrola badu Merkataritza Kodearen 42. artikuluarekin bat, betiere, bereziki kaltetutako aktiboak badira edo horiek balantzean jarraitzea haren bideragarritasunerako edo suntsiarazpenaren helburuetarako kaltegarria bada, aktibooi balantzetik baja ematearren eta horiek gauzatzeko kudeaketa independentea egitearren.

BBOFk honako kasu hauetan baino ez ditu baliatuko ahalmen horiek:

a) suntsiarazpenaren xede den erakundearen edo zubi-erakundearen aktiboen merkatuaren ezaugarriak aintzat hartuta, kaudimen-gabeziaren prozedura arrunten arabera likidatuz gero finantza-merkatuetan eragin negatiboa izan badezake,

b) eskualdaketa beharrezkoa baldin bada suntsiarazpenaren xede den erakundearen edo zubi-erakundearen funtzionamendu egokia bermatzeko, edo

c) likidaziotik datozen diru-sarrerak maximizatzeko eskualdaketa bat egitea beharrezkoa bada.

2.Eskualda daitezkeen aktiboen kategoriak definitzeko irizpideak honako hauen arabera zehaztuko dira: lotuta dauden jardueraren, balantzeko antzinatasunaren eta kontabilitateko sailkapenaren arabera, besteak beste. Irizpide horien arabera, BBOFk erakunde bakoitzak zer aktibo eskualda ditzakeen zehaztuko du.

3.Aktiboak kudeatzeko sozietate bakoitza sozietate anonimo bat izango da – BBOFren edo finantzaketa publikoko beste mekanismo edo agintaritza baten partaidetza izan dezake–, suntsiarazpenaren xede den erakunde baten edo batzuen edo zubierakunde baten aktibo eta pasibo guztiak edo batzuk jasotzeko eratutakoa.

BBOFk suntsiarazpen-tresna horren gaineko edo tresnaren aplikazioaren gaineko kontrola gauzatuko du, erregelamendu bidez zehazten diren baldintzetan.

4.Aktiboak kudeatzeko sozietatearen helburuak betetzeko egiten diren jarduerek ez dute inolako betebehar edo erantzukizunik ekarriko suntsiarazten ari den erakundearen akziodun eta hartzekodunen aurrean, eta administrazioko edo zuzendaritzako organoak ez du ezein erantzukizunik izango akziodun eta hartzekodun horien aurrean bere betebeharrak betez gauzatutako egintza edo ez-egiteengatik, betiere egintza edo ez-egite hori akziodun eta hartzekodunen eskubideak zuzenean eraginpean hartzen dituen falta edo arau-hauste larri baten ondorio ez bada.

5.Aktiboak kudeatzeko sozietatea bere eginkizunak betetzeko aukera bermatuko dion gobernu korporatiboko betebeharrei atxikita egongo da 3. eta 4. artikuluetan aurreikusitako helburu eta printzipioei jarraikiz, eta erregelamendu bidez zehazten diren baldintzetan.

6.Sozietateak zorra aintzatesten edo sortzen duten obligazioak eta baloreak jaulki ahal izango ditu, eta ez zaio aplikatuko uztailaren 2ko 1/2010 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutako Kapital Sozietateen Legearen testu bateginaren 405. artikuluan aurreikusitako muga.

7.Aktiboak kudeatzeko sozietateari dagokionez aurreikusitakoaren ondorioetarako, eskualdatu behar diren pasiboak ere sartuko dira aktiboen barruan.

8.Erregelamendu bidez garatuko da artikulu honetan xedatutakoa.

29. artikulua. Aktiboak eskualdatzeko araubidea.

1.Partaidetzen eskualdagarritasuna murrizten duten estatutuedo kontratu-klausulak ere ez dira bete beharko aktiboak kudeatzeko sozietate batera edo batzuetara aktiboak eskualdatzean; hori horrela, ezin izango da ez erantzukizunik exijitu ez inolako konpentsaziorik eskatu, klausulok ez betetzearen harira.

2.Eskualdatu baino lehen, erakundeek eskualdatu beharreko aktiboen baloraziodoikuntzak egingo dituzte, erregelamendu bidez zehazten diren irizpideei jarraikiz. Era berean, eskualdatu baino lehen kasu honetan ere, BBOFk aktiboak kudeatzeko sozietateari eskualdatutako aktiboen balioa zehaztuko du 5. artikuluan eta, hala badagokio, estatulaguntzen araudiaren esparruan finkatutako printzipioen arabera.

Uztailaren 2ko 1/2010 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kapital Sozietateei buruzko Legearen testu bateginean xedatutakoaren ondorioetarako, aurreko balorazio horrek aditu independente batek egindakoa ordeztuko du.

3.BBOFk, aktiboak sozietateari eskualdatu baino lehen, horiek sozietate batean biltzea edo horiei eskualdaketa errazteko edozer eragiketa egitea exijitu ahal izango du.

4.Aktiboak eskualdatzeko, honako baldintza berezi hauek bete beharko dira:

a) Ezin da eskualdaketa deuseztatu konkurtso-legerian aurreikusitako itzulketaakzioak aplikatzeagatik.

b) Auzipean diren kredituak eskualdatzeko, ez da aplikatuko Kode Zibilaren 1535. artikuluan xedatutakoa.

c) Sozietate eskuratzaileak ez du eskuratzeko eskaintza publikorik egin beharko balore-merkatuei buruzko araudiari jarraikiz.

d) Aktiboak eskualdatzeak ez du ekarriko zerga-erantzukizunen edo Gizarte Segurantzakoen ondorengotza edo hedapena, martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Langileen Estatutuaren Legearen testu bateginaren 44. artikuluan xedatutakoa izan ezik.

e) Eskualdatuz gero, aktiboak kudeatzeko sozietatea ez da eskualdatu baino lehen sortutako zerga-betebeharren erantzule izango. Betebeharrok aktiboak eskualdatu dituen erakundearen titulartasunari, ustiapenari eta kudeaketari dagozkie.

f) Aktiboak kudeatzeko sozietateari kreditu-eskubideak emanez gero, erakundea ez da dagokion zordunaren kaudimenaren erantzule izango, eta eskualdaketa zatiketaedo bereizketa-eragiketen bidez eginez gero, ez da aplikatuko Merkataritza Sozietateen Egitura Aldaketei buruzko Legearen (apirilaren 3ko 3/2009) 80. artikuluan xedatutakoa.

5.BBOFk suntsiarazpenaren xede den erakundearen aktiboak eskualdatu ahal izango dizkio aktiboak kudeatzeko sozietate bati edo batzuei txanda batean baino gehiagotan, eta aktiboak kudeatzeko sozietate batetik edo batzuetatik suntsiarazpenaren xede den erakundera aktiboak itzultzea erabaki dezake; kasu horretan, azken horrek itzulketa onartu beharko du honako egoera hauetakoren bat gertatzen bada:

a) Eskualdaketa agindu duen egintzan eskubideak, aktiboak edo pasiboak itzultzeko aukera hori esanbidez jasota badago.

b) Eskubideek, aktiboek edo pasiboek ez badituzte betetzen eskualdaketa agindu duen egintzan eskubideen, aktiboen eta pasiboen eskualdaketa egiteko zehaztutako baldintzak edo ez badira egintza horretan agertzen.

Eskualdaketa agindu duen egintzan finkatutako epeetan egin ahal izango da itzulketa, egintza horretan ezarritako baldintzen arabera, eta 5. artikuluari jarraikiz jatorrizko eskualdaketarako egindako balorazioaren arabera.

30. artikulua. Aktiboak kudeatzeko sozietateen gainbegiratze-araubidea.

1. BBOFri dagokio honako hauek betetzen direla gainbegiratzea:

a) Aktiboak kudeatzeko sozietatearen xedea, legez ezarritako xede orokorrak lortzea arriskuan jar dezaketen desbideratzeak identifikatze aldera.

b) Aktiboak kudeatzeko sozietateari transferitu beharreko aktiboetarako eta, hala badagokio, pasiboetarako ezartzen diren berariazko betekizunak.

c) Aktiboak kudeatzeko sozietatearen gobernueta kontrol-organoen gardentasunari, eraketari eta osaerari buruzko arauak –araudi erregulatzailean aurreikusitakoak–, bai eta administrazio-kontseiluko kideen ohoragarritasun komertzial eta profesionalaren betekizunei buruzkoak ere.

2.Aurreko zenbakian esleitutako gainbegiratze-eginkizunen ondorioetarako, BBOFk honako hauek gauzatu ahal izango ditu:

a) egoki iruditzen zaizkion ikuskapenak eta egiaztapenak egitea, aurreko zenbakian aurreikusitako eginkizunen esparruan, eta

b) aktiboak kudeatzeko sozietateari behar adina informazio eskatzea eginkizunak garatzeko, bai eta horri beharrezkotzat jotzen dituen aditu independenteen txostenak eskatzea ere.

Gainbegirale eskudunak eskatutako informazioak eta datuak eskuratzea Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzko Lege Organikoaren (abenduaren 13ko 15/1999) 11.2.a) artikuluaren babespean dago.

2.atala. Birkapitalizazio-eragiketak

31. artikulua. Birkapitalizazio-eragiketak Suntsiarazpen Funts Nazionaleko baliabideak erabilita.

1.50.1.b) artikuluaren arabera, suntsiarazpen-tresnak aplikatzearen ondorioz BBOFk Suntsiarazpen Funts Nazionaletik jasotako baliabideak erabili behar baditu erakunde bat birkapitalizatzeko, birkapitalizazio hori atal honetan xedatutakoa betez egingo da, Lege honetan aurreikusitako aplikatu beharreko gainerako arauak alde batera utzi gabe.

2.BBOFk erakundearen balioaren arabera egingo ditu aktiboak edo pasiboak eskuratzeko edo besterentzeko jardunak, 5. artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz eta lehiaren eta estatu-laguntzen arloko Europar Batasunaren araudiari jarraikiz.

3.BBOFk eskuratzen dituen tresnak konputagarriak izango dira, betiere aplikatu beharreko betekizunak aldez aurretik betez gero, 1. mailako kapital arruntzat, 1. mailako kapital gehigarritzat edo 2. mailako kapitaltzat, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko ekainaren 26ko 575/2013 (EB) Erregelamenduan xedatutakoaren arabera.

4.20.2.c) eta 51. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz BBOFk birkapitalizatzeko ekintzak egiten dituelarik, atal honetan xedatutakoa aplikatu beharko da.

5.BBOFren kredituak pribilegio orokorreko kreditutzat hartuko dira, Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legea aplikatzearen ondorioetarako.

32. artikulua. Akzio arruntak edo kapital sozialerako ekarpenak.

1.BBOFk akzio arruntak eskuratu edo kapital sozialari ekarpenak egin baino lehen, suntsiarazpen-prozedura baten eraginpeko erakundeak behar diren neurriak hartuko ditu eskuratze edo ekarpen hori bere kapital sozialean partaidetza bat izan dadin, eta partaidetza hori balorazio-prozesuaren ondorio den erakundearen balioarekin bat etor dadin.

2.BBOFren araubide juridikoa ez da bera partaide den erakundeetara hedatuko, artikulu honetan aurreikusitakoarekin bat. Erakunde horiek aplikatu beharreko ordenamendu juridiko pribatuak arautuko ditu.

3.Tresna horiek harpidetzen edo eskuratzen badira, BBOFk dagozkion eskubide politikoak izango ditu eta erakunde jaulkitzailearen administrazio-organoan sartuko da, bere kabuz eta bestelako egintza edo akordioren beharrik izan gabe, salbu dagozkion botoei buruz Merkataritza Erregistroari egin beharreko jakinarazpena. BBOFk helburu horrekin bere ordezkari izango den pertsona fisikoa –edo pertsona fisikoak– izendatuko du, eta administrazio-organoaren barruan izango duen boto kopurua honela kalkulatuko da: boto kopuru osoari erakundean duen partaidetza-ehunekoa aplikatuz, gertuen dagoen zenbaki osora biribilduta.

4.Baliabide publikoak ahalik eta modu eraginkorrenean erabiltzen direla bermatzeko eta lehiaren eta estatu-laguntzen arloko Espainiako zein Europar Batasuneko legeria betez, BBOFk atal honetan aipatutako tresnak desinbertitzeko, besterendu egingo ditu lehia bermatzen duten prozedurak erabilita.

BBOFk 53.2 artikuluan aipatutako edozer tresna hartu ahal izango du desinbertsioprozedura lehiakorra laguntzeko.

BBOF erakundearen gainerako bazkide edota akziodunekin batera lehiatu ahal izango da, tituluak saltzeko balizko prozesuetan, azken horiek hitzar litzaketen baldintza berberetan.

5.Besterendu baino lehen, Estatuko Administrazioaren Kontu-hartzailetza Nagusiak exekutatzeko aplikagarri diren prozedura-erregelak betetzeari buruzko txostena egingo du. Halaber, partaidetza esanguratsuen desinbertsio-prozesuek Ogasuneko eta Administrazio Publikoetako Ministerioaren txostena beharko dute, publikotasuneta lehia-printzipioetara egokitzeari dagokionez, baldin eta prozesu horiek BBOFk kontrolatutako kredituerakundeek egiten badituzte dagozkien suntsiarazpen-planekin bat, partaidetza zuzenen eta zeharkakoen bitartez, erakunde horiek zuzenbide pribatuaren mende egon edo ez. BBOFren Zuzendaritza Batzordeak mugatuko du partaidetza esanguratsuaren kontzeptua.

33. artikulua. Akzio arrunt edo kapital sozialerako ekarpen bihur daitezkeen tresnak.

1.Erakunde jaulkitzaileak kapitala handitzeko behar diren akordioak edo kapitalari egindako ekarpenen harpidetza onartu beharko ditu, behar den zenbatekoarekin, tresnak jaulkitzeko hitzarmena onartzen den garaian.

2.BBOFk beste desinbertsio-baldintza batzuk erabakitzen ez baditu, erakundeak BBOFk izenpetutako edo eskuratutako tresnak erosi edo amortizatu beharko ditu, Suntsiarazpen Funts Nazionalaren bitartez, aurreikusitako baldintzetan egiteko moduan dagoen bezain laster eta, nolanahi ere, estatu-laguntzei buruzko araudiarekin bat datozen epeetan.

34. artikulua. BBOFk birkapitalizazio-tresnak harpidetzeko edo eskuratzeko araubide berezia.

1.BBOFk atal honetan adierazitako edozer birkapitalizazio-tresna harpidetzen edo eskuratzen duenean, ez dira aplikatuko honako hauek:

a) Batzorde edo batzar orokorretara joateko eskubidearen edo boto-eskubidearen estatutu-mugak.

b) Kreditu-kooperatiben kapital sozialerako ekarpenak eskuratzeko mugak.

c) Eskuratzeko eskaintza publikoa aurkezteko betebeharra, balore-merkatuari buruzko araudiarekin bat.

2.BBOFk kreditu-kooperatiba baten kapital sozialerako ekarpenak harpidetzen edo eskuratzen dituenean, batzarrera joateko quoruma eta akordioak egiteko behar diren gehiengoak kalkulatzeko eta boto-eskubideak esleitzeko, aintzat hartuko da ekarpenen zenbatekoaren kooperatibaren kapital sozialarekiko.

3.Akziodunen lehentasunezko harpidetza-eskubidea ezeztatzea erabakitzen bada, ez da beharrezkoa izango kontu-ikuskariaren txostena, uztailaren 2ko 1/2010 Legegintzako Errege Dekretuak onartzen duen Kapital Sozietateen Legearen testu bateginak exijitutakoa.

Halaber, 33. artikuluan adierazitako tresnak jaulkitzen badira, ez da beharrezkoa izango kontu-ikuskariaren bihurketa-oinarriei eta -modalitateei buruzko txostena, uztailaren 2ko 1/2010 Legegintzako Errege Dekretuak onartzen duen Kapital Sozietateen Legearen testu bateginak exijitutakoa.

VI. KAPITULUA

Kapital-tresnen amortizazioa eta bihurketa, eta barne-birkapitalizazioa

1.atala. Xedapen orokorrak

35. artikulua. Kapital-tresnen amortizazioa eta bihurketa, eta barne-birkapitalizazioa.

1.BBOFk erakunde baten kapital-tresnak amortizatu eta bihurtuko ditu edo, bestela, barne-birkapitalizazioko tresna aplikatuko du; horretarako, bere edozein pasibo amortizatzea erabakiko du, edo horiek akzio bihurtzea edo erakundearen nahiz bera partaide den beste erakunde baten kapital-tresna bihurtzea, Lege honetan aurreikusitako baldintzetan. Kapitulu honetako aurreikuspenak aplikatuz BBOFk erabakitako egintzak administrazio-egintza izango dira.

2.BBOFk suntsiarazteko neurriak erabakitzen baditu eta neurri horien ondorioz galerak hartzekodunek hartzen badituzte euren gain, aldez aurretik edo aldi berean, kapital-tresnak amortizatu edo bihurtu beharko ditu, Lege honetan aurreikusitako baldintzetan.

36. artikulua. Birkapitalizazioaren zenbatekoa.

1.Kapital-tresnak amortizatzeko eta bihurtzeko erabakia edo barne-birkapitalizazioa aplikatzeko erabakia hartu baino lehen, BBOFk erakundearen aktiboen eta pasiboen balorazioa egingo du 5. artikuluari jarraikiz, eta balorazio hori hartuko da oinarri eraginpeko erakundea zenbatean birkapitalizatu behar den kalkulatzeko.

2.Aurreko zenbakian aurreikusitakoaren ondorioetarako, 1. atalari jarraikiz egindako ebaluazioa aintzat hartuta, BBOFk honako hauen batuketa metatua egingo du:

a) pasibo onargarriak amortizatu beharreko zenbatekoa, suntsiarazten ari den erakundearen balio aktibo garbia zero izango dela bermatzeko, eta

b) pasibo onargarriak akzio edo bestelako kapital-tresna bihurtu behar duten zenbatekoa, suntsiarazpenaren xede den erakundearen edo zubi-erakundearen 1. mailako kapital arruntaren koefizientea ezartzeko.

3.Aurreko zenbakian aurreikusitako kalkuluaren arabera zehaztuko da pasibo hautagarriak zenbatean amortizatu edo bihurtu behar diren suntsiarazpenaren xede den erakundearen edo, hala badagokio zubi-erakundearen 1. mailako kapital arruntaren koefizientea berrezartzeko, eta merkatuak erakunde horien gaineko konfiantza-maila nahikoari eusteko, bai eta erakunde horiek, gutxienez urtebetez, baimentzeko baldintzak bete eta baimendutako jarduerekin aurrera jarraitu ahal izateko ere.

4.Kalkulu horretan, hala badagokio, Suntsiarazpen Funts Nazionalak egindako ekarpena aintzat hartuko da eta, BBOFk 29. artikuluan aurreikusitako aktibo edo pasiboak eskualdatzeko tresna baliatzea proposatuz gero, aktiboak kudeatzeko sozietatearen kapital-premien balioespen zuhurra, dagokionaren arabera.

5.Barne-birkapitalizazioa egin ostean, 38. artikuluan aurreikusitako aurretiazko balorazioan oinarritutako amortizazioaren mailak errekerimenduak gainditzen dituela egiaztatzen bada behin betiko balorazioarekin alderatuta, hartzekodunak eta, jarraian, akziodunak konpentsatzeko mekanismo bat ezarriko da, beharrezkoa den heinean.

37. artikulua. Kapital-tresnen amortizazioaren eta bihurketaren, eta barnebirkapitalizazioaren efektuak.

1.BBOFk Kapitulu honetan araututako eskumen betetzen dituenean, zorraren zenbateko nagusiaren edo geratzen den zenbatekoaren murrizketa eta pasiboen bihurketa edo kitapena berehala betearaztekoak izango dira.

2.Kapital-tresna baten zenbateko nagusia amortizatzen bada, honako ondorio hauek izango ditu:

a) Zenbateko nagusiaren murrizketa iraunkorra izango da, 36.5 artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz aplika daitekeen konpentsazio-mekanismoa, hala badagokio, alde batera utzi gabe.

b) Eraginpeko pasiboaren titularrari dagokionez, ez du ezein betebeharrik izango amortizatu den tresnaren zenbatekoarekiko, baldin eta jada sortutako betebeharra ez bada edo kapital-tresnak amortizatzeko eta bihurtzeko eskumena edo barne-birkapitalizazioa gauzatzearen aurkako errekurtsoa ebazten duen epaiaren ondorioz sortutako kalte eta galerek eragindako betebeharra ez bada, betiere 39.3 artikuluan aurreikusitakoa titular horri aplikatu behar izatea alde batera utzi gabe.

c) Eraginpeko pasiboen titularrari ez zaio kalte-ordainik ordainduko, 39.3 artikuluan xedatutakoarekin bat ez badator.

3.BBOFk badu ahalmenik eskumen horiek baliatzeko izapideak gauzatzeko edo gauza daitezen eskatzeko.

4.BBOFk pasibo baten zenbateko nagusia edo geratzen den zenbatekoa zerora murrizten duenean, pasibo hori edo horren ondoriozko edozein betebehar edo eskubide –murrizketaren unean mugaeguneratuta ez dagoena– amaitutzat joko dira ondorio

guztietarako, eta ezin izango dira zenbatu aurrerago egin daitekeen erakundearen nahiz haren ondorengo izango den beste sozietate baten likidazio batean.

5.BBOFk pasibo onargarri baten zenbateko nagusia edo geratzen den zenbatekoa partzialki baino murrizten ez duenean, pasibo hori eta pasiboa sortu duen akordio edo tresna amaitutzat joko da baina soilik zenbatekoa murrizten den hein berean, eta BBOFk –esleituta dituen eskumenak baliatuta– erabaki dezakeen baldintza-aldaketa oro alde batera utzi gabe.

6.Kapital-tresnen amortizazioak edo bihurketak edo birkapitalizazio-tresna aplikatzeak partaidetza kualifikatu bat eskuratzea edo handitzea badakar erakunde batean, ekainaren 26ko 10/2014 Legean eta uztailaren 28ko 24/1988 Legean eskatzen den ebaluazioa gehienez ere 5 egun balioduneko epean egingo da.

2.atala. Kapital-tresnen amortizazioa eta bihurketa

38. artikulua. Kapital-tresnen amortizazioa eta bihurketa.

1.Gainbegirale eskudunari aldez aurretik kontsulta eginda, BBOFk erakunde baten kapital-tresnak amortizatu edo bihurtu ahal izango ditu:

a) Suntsiarazteko neurri oro –barne-birkapitalizazioa ere sartuta– gorabehera.

b) Suntsiarazteko edozein neurrirekin batera, 19. artikuluan aurreikusten diren egoerak gertatzen direnean.

2.Gainbegirale eskudunari aldez aurretik kontsulta eginda, BBOFk kapital-tresnak lehenbailehen amortizatu eta bihurtuko ditu, honako egoera hauetakoren bat gertatzen denean:

a) Erakundeak 19. artikuluan aurreikusten diren betearazteko baldintzak betetzen dituenean.

b) Eskumen hori baliatzen ez bada behintzat, erakundea bideraezin bihurtzen denean. Talde kontsolidagarrietakoak diren filial espainiarren kasuan, egoera hori betetzen ote den ikusteko, oinarri kontsolidatuko gainbegiralearen estatu kideko agintaritza egokiarekin batera aztertu beharko da, erregelamendu bidez zehaztutako prozedurari jarraikiz.

c) Erakundeak ezohiko finantza-laguntza publikoa behar duenean, betiere laguntza horrek 20.2.c) artikuluan aurreikusitako forma hartzen ez badu.

d) Filial espainiar batek jaulkitako kapital-tresnen kasuan, eta kapital-tresna horiek aitortzen badira oinarri indibidual eta kontsolidatuko funts propioen eskakizunak betetzearen ondorioetarako, oinarri kontsolidatuko gainbegiralearen estatu kideko agintaritza egokiak eta BBOFk, beren ekimenez edo prebentziozko suntsiarazpenagintaritza edo gainbegirale eskudunen ekimenez, Lege honetan xedatutako informazioko eta kontsultako eskakizunak aldez aurretik betez, erakundea bideraezin bihurtuko litzatekeen balioespena egitea batera, baldin eta tresna horiek amortizatzeko edo bihurtzeko eskumena baliatzen ez bada.

e) Espainiako erakunde nagusi batek jaulkitako kapital-tresnen kasuan, eta tresna horiek aitortzen badira Enpresa nagusiaren mailan izaera indibidualeko edo oinarri kontsolidatuko funts propioen eskakizunak betetzearen ondorioetarako, BBOFk, bere ekimenez edo prebentziozko suntsiarazpen-agintaritza edo gainbegirale eskudunen ekimenez, taldea bideraezin bihurtuko litzatekeen balioespena egitea, baldin eta tresna horiek amortizatzeko edo bihurtzeko eskumena baliatzen ez bada.

3.Artikulu honetan xedatutakoaren ondorioetarako, erakunde bat bideraezina dela esango dugu 20. artikuluan aurreikusitako egoeretako batean baldin badago eta, gainera, 19.1.b) artikuluan aurreikusitakoaren baldintza betetzen bada.

Erakunde-taldeen kasuan, 20. artikuluan aurreikusitakoa betetzen dela esango dugu taldeak kontsolidatutako kaudimen-eskakizunak urratzen baditu edo etorkizun hurbilean urratuko dituela pentsarazten duten elementu objektiboak badaude; beraz, gainbegirale

eskudunak ekintzak erabakitzea justifikatuta dago, bai eta honako kasu honetan ere: taldearen baliabide propio guztiak edo zati garrantzitsu bat agorrarazi dituzten galerak jasan izana taldeak.

4.Filial batek jaulkitako kapital-tresnak ez dira amortizatuko edo bihurtuko erakunde nagusiak jaulkitako maila bereko beste kapital-tresnak baino hein handiagoan edo baldintza kaskarragoetan, 2.d) zenbakian aurreikusitako kasuan.

5.Gainbegiratzeko eta suntsiarazteko agintaritza eskudunak, maila indibidualean edo kontsolidatuan, lankidetzan jardungo dute eta egin beharreko egiaztapenak egingo dituzte artikulu honetan aurreikusitako egoerak eta baldintzak betetzen direla erabakitzeko.

6.Kapital-tresnen amortizazioa eta bihurketa egin aurretik, balorazioa egin beharko da 5. artikuluan aurreikusitako baldintzetan, eta balorazio hori hartuko da amortizazioko eta bihurketako koefizienteak aplikatzeko oinarri.

39. artikulua. Kapital-tresnak amortizatzeko edo bihurtzeko arauak.

1.BBOFk kapital-tresnak amortizatzeko edo bihurtzeko eskumena baliatuko du Lege honetan eta Legea garatzeko araudian xedatutako baldintzetan, betiere konkurtsoprozeduran aplikatu beharreko kredituen lehentasun-ordenari jarraikiz, eta honako emaitza hauek izateko moduan:

a) Lehenik, 1. mailako kapital arruntaren elementuak amortizatuko dira, galerekiko proportzioan eta ahal den neurrian, 47.1 artikuluan aurreikusitako neurria edo neurriak hartuta.

b) Goiko zenbateko hori ez bada nahikoa birkapitalizaziorako, 1. mailako kapital gehigarriaren tresnen zenbateko nagusia amortizatuko da, edo bestela, 1. mailako kapital arruntaren tresna bihurtuko da, edo bi aukerak beteko dira, betiere suntsiarazpenaren helburuak betetzeko beharrezkoa bada, edo zenbatekoa txikiagoa izanez gero, ahal den neurrian.

c) Goiko zenbateko horiek ez badira nahikoa birkapitalizaziorako, 2. mailako kapitaltresnen zenbateko nagusia amortizatuko da, edo bestela, 1. mailako kapital arruntaren tresna bihurtuko da, edo bi aukerak beteko dira, betiere suntsiarazpenaren helburuak betetzeko beharrezkoa bada, edo zenbatekoa txikiagoa izanez gero, ahal den neurrian.

BBOFk ez du kapital-tresna mota bat kapital bihurtu edo amortizatuko beste mendeko mota bat oso-osorik kapital bihurtu edo amortizatzen ez den bitartean.

2.Kapital-tresnen zenbateko nagusia amortizatzen edo bihurtzen denean:

a) Zenbateko nagusiaren murrizketa iraunkorra izango da, 36.5 artikuluan hartzekodunak konpentsatzeko aurreikusitako mekanismoa alde batera utzi gabe.

b) Kapital-tresnen titularrarekiko ez da ezein betebeharrik izango amortizatutako zenbatekoari dagokionez, baldin eta jada sortutako betebeharrak ez badira edo amortizatzeko eskumena baliatzearen legezkotasunaren aurka aurkeztutako errekurtsoaren ondoriozko erantzukizuna ez bada.

Letra honetan xedatutakoak ez du eragotziko 1. mailako kapital arrunteko tresnak hornitzea kapital-tresnen titular batentzat, 3. zenbakiarekin bat etorriz.

c) Kapital-tresnen titularrari ez zaio kalte-ordainik ordainduko, 3. zenbakian aurreikusitakoa alde batera utzi gabe.

3.Kapital-tresnak 1.b) zenbakiaren arabera bihurtzearren, BBOFk, erregelamendu bidez finkatutako baldintzetan, 1. mailako kapital arrunteko tresnak jaulkitzeko eska diezaieke eraginpeko erakundeei, 1. mailako kapital gehigarriko tresnen eta 2. mailako kapitalen titularrentzat. Horretarako, jaulkipena egiteko beharrezkoa den aldez aurreko baimenari une oro eusteko eska diezaieke BBOFk erakunde horiei.

3.atala. Barne-birkapitalizazioa

40. artikulua. Barne-birkapitalizazioa.

1.Lege honetan aurreikusitako baldintzetan, BBOFk suntsiarazpenaren xede den erakundean barne-birkapitalizazioa egiteko beharrezkoak diren eskumenak eta, bereziki,

35. artikuluan eta VII. kapituluaren 2. atalean aurreikusitakoak baliatu ahal izango ditu, suntsiarazpenaren helburuak betetzeko eta 3. eta 4. artikuluetan aurreikusitako printzipioei jarraikiz.

2.Barne-birkapitalizazioko neurriak hartu ahal izango dira honako hauetarako:

a) Erakundea birkapitalizatzeko, jarduerekin aurrera jarraitzeko baldintzak bete ditzan berriro ere, merkatuaren konfiantzari eutsita.

b) Suntsiarazpen-tresnak aplikatzean eskualdatutako zor-tresnen edo kredituen zenbateko nagusia kapital bihurtzeko edo murrizteko; suntsiarazpen-tresnatzat hartuko dira zubi-erakundea eratzea, negozioa saltzea edo aktiboak bereiztea.

3.Erakundearen barne-birkapitalizazioa aurreko zenbakiaren a) letran aurreikusitakoaren arabera egingo da, baldin eta tresna hori beste neurri egoki batzuekin batera –49. artikuluan aurreikusitako jarduerak berrantolatzeko planari jarraikiz gauzatutako neurriak barnean hartuta– aplikatzeagatik, suntsiarazpenaren helburuak betetzeaz gain, erakundearen finantza-egonkortasuna eta bideragarritasuna epe luzera berrezarriko direla pentsatzeko zentzuzko arrazoiak baldin badaude.

Bestela, erakundearen barne-birkapitalizazioa aurreko zenbakiaren b) letran aurreikusitakoaren arabera egingo da, 25. artikuluan aurreikusitako suntsiarazpentresnekin batera.

4.Barne-birkapitalizazioa egiten eraginpeko erakundearen forma juridikoa errespetatuko da, betiere BBOFk forma hori aldatu behar dela uste ez badu.

4.atala. Barne-birkapitalizaziorako pasibo onargarriak

41. artikulua. Barne-birkapitalizaziorako pasibo onargarriak.

1.Lege honetan aurreikusitakoaren arabera, esanbidez edo BBOFk erabakita kanpo utzi ez diren pasibo guztiak amortizatu edo kapital bihurtu daitezke eraginpeko erakundea barne-birkapitalizatzeko. Erregelamendu bidez finkatuko dira pasiboak onartzeko irizpideak, eta, bereziki, honako hauek hartuko dira kontuan: tresnaren mugaeguna, izaera, lehentasun-maila, izan ditzakeen bermeak, eta betiere erabat ordainduta dagoen jaulkitako tresna bat izanik.

2.Prebentziozko suntsiarazpen-agintaritzak, BBOFk aldez aurretik txostena eginda, erakunde bat barne-birkapitalizatzeko pasibo onargarrien jabetza –beste erakunde batzuena– muga dezake, baldin eta bi erakundeak talde berekoak ez badira eta esposizio handiei buruz aplikatu beharreko arauak alde batera utzi gabe.

42. artikulua. Barne-birkapitalizaziotik nahitaez kanpo geratzen diren pasiboak.

1.Barne-birkapitalizaziotik kanpo geratzen dira honako pasibo hauek:

a) Gordailu bermatuak, Gordailuak Bermatzeko Funtsaren araudiak bermatutako mailara bitarte.

b) Bermatutako pasiboak –bermatutako bonuak barnean hartuta–, eta bereziki, hipotekabonu eta -zedulak, lurraldekoak eta nazioartekotzekoak, eta pasiboak, estaldurarako erabiltzen diren finantza-tresna moduan, estaldura-zorroaren barruan sartzen direnak eta, nazioko araudiari jarraikiz, bermatutako bonuaren estaldura-zorroko aktiboen bermea dutenak.

c) Eraginpeko erakundeak bezeroen dirua edo aktiboak edukitzearen ondoriozko pasiboak, inbertsio kolektiboko erakundeen, arrisku-kapitaleko erakundeen edo mota itxiko

inbertsio kolektiboko erakundeen izenean gordailatutakoak barnean hartuta, baldin eta bezeroa konkurtso-araudiaren arabera babestuta badago.

d) Eraginpeko erakunde edo sozietatearen –fideikomisodun izanik– eta beste pertsona baten –onuradun izanik– arteko harreman fiduzidarioaren ondoriozko pasiboak, baldin eta bezeroa konkurtso-araudiaren arabera babestuta badago.

e) Erakundeen pasiboak, talde bereko sozietateak alde batera utzita, betiere zazpi egun baino gutxiagoko hasierako epemuga dutenak.

f) Zazpi egun baino gutxiagoko epemuga geratzen zaien pasiboak, Baloreak Ordaintzeko eta Kitatzeko Sistemei buruzko Legeari (azaroaren 12ko 41/1999) jarraikiz izendatutako sistema-operadore edo sistemei dagokienez, edo haien partaidetzei dagokienez, eta sistema horietako batean parte hartzearen ondoriozkoak.

g) Honako hauekin egindako pasiboak:

1.a Langileekin, soldaten, pentsioen edo sorrarazitako bestelako ordainsari finkoen kontzeptupean. Salbuespen hori ez da aplikatuko hitzarmen kolektiboetan edo akordio edo itun kolektiboetan araututa ez dagoen ordainsariaren osagai aldakorra denean.

2.a Merkataritzako hartzekodunekin, haien eguneroko jardunerako funtsezkoak diren ondasun eta zerbitzuak eraginpeko erakundeari hornitzeagatik, informazioaren teknologien zerbitzuak, oinarrizko hornidura publikoak eta lokalen alokairu, mantentze-lan eta garbiketa-lanak barnean hartuta.

3.a Zerga Administrazioarekin edo Gizarte Segurantzako administrazioarekin.

4.a Kreditu Erakundeen Gordailuak Bermatzeko Funtsa eratzen duen urriaren 14ko 16/2011 Errege Lege Dekretuaren eta hori garatzeko araudiaren arabera zor diren kontribuzioen ondorioz sortutako gordailuak bermatzeko sistemekin.

2.Bermatutako bonuen estaldura-zorro batekin lotutako berme-aktiboak aldatu gabe eta bereizita izan behar dira, eta finantzaketa nahikoa izan beharko dute. Arau hori eta aurreko zenbakiko b) letran aurreikusitako salbuespena ez zaizkio aplikatuko bermatutako bonuaren zati bati; hain zuzen ere, bermatzen duten aktiboen balioa gainditzen duen zatiari.

43. artikulua. BBOFk erabakita barne-birkapitalizaziotik kanpo gera daitezkeen pasiboak.

1.Salbuespen-egoeretan, eta aldez aurretik Europako Batzordeari jakinarazita, BBOFk, Lege honetan aurreikusitako baldintzak betez eta erregelamendu bidez zehazten den prozedurari jarraikiz, barne-birkapitalizaziotik kanpo utz ditzake, osorik edo partzialki, pasibo jakin batzuk edo pasibo onargarrien kategoria jakin batzuk, betiere honako egoera hauetako bat gertatzen denean:

a) Pasibo horiek zentzuzko epean amortizatzea edo bihurtzea ezinezkoa denean.

b) Kanpo uztea behar-beharrezkoa eta proportzionatua denean, honako hauetarako:

1.a Funtsezko eginkizunen eta jarduera-adar nagusien jarraitutasuna bermatzeko, suntsiarazpenaren xede den erakundea gai izan dadin eragiketa, zerbitzu eta transakzio nagusiak egiten jarraitzeko, edo

2.a Finantza-merkatuen funtzionamenduan –azpiegiturak barnean hartuta– kalte larria eragin dezakeen kutsadurarik zabal ez dadin, batik bat, pertsona fisikoen, mikroenpresen eta enpresa txiki eta ertainen esku dauden gordailu onargarriei dagokienez; izan ere, bestela, estatu kide baten edo Europar Batasunaren ekonomian nahasmendu larria sor liteke.

c) Pasibo horiei barne-birkapitalizazioko tresna bat aplikatzeak balio-suntsiketa eragiten duenean, eta suntsiketa horren ondorioz, beste hartzekodun batzuek galera askoz ere handiagoak izango balituzte pasibo horiek barne-birkapitalizaziotik kanpo utzi izan ez balira baino.

2.1. atalean aurreikusitako aukerako ahalmena baliatzean, BBOFk honako elementu hauek hartuko ditu kontuan:

a) Galerak lehenik akziodunek eta, haien atzetik, oro har, suntsiarazpenaren xede den erakundearen hartzekodunek –lehentasun ordenari jarraikiz– beren gain hartu behar dituztela dioen printzipioa.

b) Pasiboa edo pasiboen kategoria kanpo utziko balitz, suntsiarazpenaren xede den erakundeak galerak xurgatzeko izango lukeen gaitasun-maila.

c) Suntsiarazpena finantzatzeko behar adina baliabide izateko premia.

3.BBOFk pasibo onargarri bat edo pasibo onargarrien kategoria bat osorik edo partzialki kanpo uzteko erabakia hartzen duenean artikulu honi jarraikiz, beste pasibo onargarri batzuei aplikatutako amortizazioaren edo bihurketaren maila areagotu egin daiteke kanpo-uzte horiek aintzat hartzeko, betiere beste pasibo onargarri batzuei aplikatutako amortizazioeta bihurketa-mailak 4.1.d) artikuluan xedatutako printzipioa betetzen badu.

4.Artikulu honi jarraikiz, BBOFk erabakita kanpo utzi diren pasiboek izan zitzaketen galerak beste hartzekodun batzuengan jasanarazi ez direnean, Suntsiarazpen Funts Nazionalak suntsiarazpenaren xede den erakundeari ekarpena egin diezaioke 6. atalean xedatutako baldintzetan.

44. artikulua. Funts propioen eta pasibo onargarrien gutxieneko errekerimendua zehaztea.

1.Prebentziozko suntsiarazpen-agintaritzak, aldez aurretik BBOFk eta gainbegirale eskudunak txostena eginda, erakunde bakoitzari eskatu beharreko funts propioen eta pasibo onargarrien gutxieneko errekerimendua zehaztuko du, eta erakundeek errekerimendu hori une oro betetzen dutela egiaztatuko du. Suntsiarazpen-planak egin, ebaluatu eta mantentzen direnean egingo da zehaztapen eta egiaztapen hori, eta Europako Banku Agintaritzari jakinaraziko zaio. Taldeko suntsiarazpen-agintaritza edo filialaren arduraduna, indibidualki, beste estatu kide batekoa denean, erabakia batera hartu beharko da erregelamendu bidez zehazten diren baldintzetan.

Gutxieneko errekerimendua kalkulatzeko, funts propioen eta pasibo onargarrien zenbatekoak ehunekotan adieraziko dira, erakundearen pasiboen eta funts propioen guztizkoari dagokionez. Errekerimendu hori kalkulatzeko modua erregelamendu bidez zehaztuko da.

Deribatuak pasiboen guztizkoan sartuko dira, kontratua konpentsatzeko eskubideen erabateko aitorpenean oinarrituta.

2.Gutxieneko errekerimendua honako irizpide hauen arabera zehaztuko da:

a) Erakundearen suntsiarazpena bermatzeko premia, edozein suntsiarazpen-tresna aplikatuta.

b) Hala dagokionean, erakundeak barne-birkapitalizazioko tresna modu eraginkorrean aplikatzeko adina pasibo onargarri izango dituela bermatzeko premia.

c) Suntsiarazpen-planean aurreikusten bada pasibo onargarrien kategoria jakin batzuk barne-birkapitalizaziotik kanpo gera daitezkeela 43. artikuluan xedatutakoaren arabera, edo eskuratzaile bati eskualdaketa partzial batean osorik eskualdatzeko aukera egon daitekeela, erakundeak barne-birkapitalizazioko tresna modu eraginkorrean aplikatzeko adina bestelako pasibo onargarri izango dituela bermatzeko premia.

d) Tamaina, enpresa mota, finantzaketa-eredua eta erakundearen arrisku-profila.

e) Gordailuak bermatzeko sistemak zenbateraino lagun dezakeen suntsiarazpena finantzatzen.

f) Erakundearen bideraezintasunak zenbaterainoko eragin negatiboa dezakeen finantza-egonkortasunean, besteak beste, beste erakunde batzuekin edo finantzasistemako gainerako elementuekin konektatuta egotearen ondoriozko kutsaduraren fenomenoaren eraginez.

3.Pasibo onargarriak zenbatu ahal izango dira gutxieneko errekerimendua betetzeko, betiere erregelamendu bidez zehaztutako baldintzak betetzen badituzte.

4.Pasibo bat hirugarren herrialde bateko araudiaren eraginpean dagoenean, prebentziozko suntsiarazpen-agintaritza eskudunak zera eskatu ahal izango dio erakundeari, pasibo hori amortizatzeko edo bihurtzeko erabaki oro hirugarren herrialde horretako araudiaren arabera eraginkorra izango litzatekeela frogatzea. Prebentziozko suntsiarazpen-agintaritzak, BBOFri aldez aurretik kontsulta eginda, onargarritasunaren gainean zalantzarik baldin badu, pasibo hori ez da zenbatuko funts propioen eta pasibo onargarrien gutxieneko errekerimendurako.

5.Erakundeek artikulu honetan ezarritako gutxieneko errekerimendua bete beharko dute, indibidualki. Horretaz gain, Europar Batasuneko erakunde nagusiek artikulu honetan xedatutako gutxieneko errekerimendua beteko dute, izaera kontsolidatuarekin eta erregelamendu bidez zehaztutako baldintzetan.

Prebentziozko suntsiarazpen-agintaritzak, BBOFri eta gainbegirale eskudunari aldez aurretik kontsulta eginda, 1.2 artikuluko b) , c) eta d) letretan aurreikusitako erakundeei gutxieneko errekerimendua aplikatzea erabaki dezake.

Gutxieneko errekerimendua, maila kontsolidatuan, zehazteko, gutxienez 2. atalean xedatutako irizpideetan oinarritu beharko da, eta taldeak hirugarren herrialdeetan dituen filialak –suntsiarazpen-planari jarraikiz– bereizita suntsiaraziko ote diren aintzat hartuta.

6.Prebentziozko suntsiarazpen-agintaritzak, BBOFri aldez aurretik kontsulta eginda, artikulu honetan araututako gutxieneko errekerimendua betetzetik erabat salbuetsi ahal izango ditu Europar Batasuneko erakunde nagusiak eta filialak, betiere erregelamendu bidez zehazten diren kasu eta baldintzetan.

7.Prebentziozko suntsiarazpen-agintaritzak, BBOFri aldez aurretik kontsulta eginda eta erregelamendu bidez zehazten diren baldintzetan, funts propioen eta pasibo onargarrien gutxieneko errekerimendua partzialki betetzeko baimena eman dezake, izaera kontsolidatuarekin edo indibidualki, barne-birkapitalizazioko kontratu-tresnen bitartez. Tresna horiek erabaki, egiaztatu eta Europako Banku Agintaritzari jakinaraziko zaizkio, gutxieneko errekerimenduaren gainerakoa bezalaxe.

45. artikulua. Barne-birkapitalizazioa eragozten duten oztopoak desagerraraztea.

1.Prebentziozko suntsiarazpen-agintaritzak, aldez aurretik BBOFk eta gainbegirale eskudunak txostena eginda, eta suntsiarazpen-planaren garapena eta mantentzea aztertzearen ondorioz, baimendutako kapital sozialaren behar adinako zenbatekoa edo 1. mailako kapital arrunteko beste tresna bat une oro izateko eska diezaieke erakundeei; izan ere, erakunde horri edo haren filialen bati dagokionez, barne-birkapitalizazioko eskumenak baliatu behar izanez gero, erakunde horrek akzio berrien edo bestelako kapital-tresna berrien behar adinako kopurua jaulki ahal izan behar du, pasiboa akzio edo bestelako kapital-tresna bihurtzeko prozesua modu eraginkorrean gauzatuko dela bermatzeko.

2.Nolanahi ere, suntsiarazpen-planean barne-birkapitalizazioko tresna aplika daitekeela aurreikusten bada, baimendutako kapital sozialak edo 1. mailako kapital arrunteko bestelako tresnak 36.2 artikuluan aipatzen diren zenbatekoen batura estaltzeko adinakoa izan behar du.

Uztailaren 2ko 1/2010 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kapital Sozietateen Legearen testu bateginaren 297.b) artikuluan aurreikusitako baimendutako kapitalaren gehieneko zenbatekoa ez bada nahikoa, muga hori gainditu ahal izango da prebentziozko suntsiarazpen-agintaritzak aurreko zenbakian aurreikusitako eskumenak baliatuz eskatuta. Eskumen horiek baliatuta, artikulu horretan zehaztutako gehieneko epea gainditzeko ere eskatu ahal izango du. Ekarpenak diruzkoak izan beharko duten betekizuna ere ez da aplikatzekoa izango.

46. artikulua. Barne-birkapitalizazioa kontratu bidez aitortzea.

1.Erakundeek egiten dituzten kontratuetan, kontratuen bidez sortzen diren pasiboak BBOFren amortizatzeko eta bihurtzeko ahalmena baliatzeari atxikita daudela dioen

klausula bat txertatu behar da, bai eta hartzekodunak edo pasibo horiek eragiten dituen kontratuaren aldeak zenbateko nagusiaren edo geratzen den zenbatekoaren murrizketa orori eta ahalmen hori baliatzearen ondoriozko edozein bihurketari edo kitapenari men egiteko klausula ere, baldin eta pasibo horiek:

a) 42. artikuluari jarraikiz kanpo utzi ez badira.

b) Hamalaugarren xedapen gehigarriaren 1. zenbakiko b) letran aipatzen diren gordailuetako bat eratzen ez badute.

c) Europar Batasunekoa ez den Estatu bateko araudiaren bitartez araututa badaude.

d) Kapitulu honetan bildutako kapital-tresnak amortizatzeari eta barnebirkapitalizazioari buruzko arauak indarrean hasi ondoren jaulkitzen edo kontratatzen badira.

BBOFk zenbaki honetan aurreikusitako klausulen baliozkotasunari buruzko aditu independente baten txostena bidaltzeko eska diezaioke erakundeari.

2.Erakundeak aurreko zenbakian xedatutako betebeharra ez badu betetzen, horrek ez du eragotziko pasibo jakin bat amortizatzeko eta bihurtzeko eskumena baliatzea. Prebentziozko suntsiarazpen-agintaritzak, aldez aurretik BBOFk txostena eginda, betebehar hori betetzeaz salbuets dezake baldin eta, dela dagokion Estatuko legeriaren arabera, dela harekin sinatutako hitzarmen baten arabera, atxikitze eta men-egite horiek bermatzen badira.

5.atala. Barne-kapitalizazioaren tresna aplikatzea

47. artikulua. Akziodunen tratamendua.

1.BBOFk, barne-birkapitalizazioko tresna aplikatzeko eskumena baliatuta, erakundearen balorazioaren emaitza aintzat hartuta eta birkapitalizazio horren zenbatekoa Lege honetan aurreikusitakoaren arabera zehaztu ostean, honako neurri hauetako bat edo biak ezarri ahal izango ditu:

a) Akzioak edo dauden bestelako kapital-tresnak amortizatzea edo barnebirkapitalizazioaren xede diren hartzekodunei eskualdatzea.

b) Betiere 5. artikuluan egindako balorazioari jarraikiz, suntsiarazpenaren xede den erakundeak balio positiboa baldin badu, akziodunen edo dauden bestelako kapital-tresnen titularren partaidetza diluitzea, honako hauek akzio edo bestelako kapital-tresna bihurtuta:

1.a erakundeak jaulkitako kapital-tresnak, edo

2.a erakundeak jaulkitako pasibo onargarriak.

Bihurketa egitean, akzioen edo dauden bestelako kapital-tresnen balio nominala nabarmen murriztu behar da.

2.Aurreko zenbakian adierazitako neurriak akziodunei eta jaulkitako edo emandako beste kapital-tresnen titularrei ere aplikatuko zaizkie, honako egoera hauetan:

a) Zor-tresnak akzio edo bestelako kapital-tresna bihurtzen direnean, jatorrizko zortresnen kontratu bidezko klausulei jarraikiz, BBOFk suntsiarazpenaren baldintzak betetzen zirela erabaki zuen unea baino lehen edo aldi berean gertakari bat gertatuz gero.

b) Kapital-tresnak 1. mailako kapital arrunteko tresna bihurtzen direnean, Lege honetan xedatutakoari jarraikiz.

3.BBOFk zer jardun zehatz ezarri behar diren erabakiko du, honako faktore hauek aintzat hartuta:

a) 5. artikuluari jarraikiz egindako balorazioa.

b) 1. mailako kapital arrunta zenbatean amortizatu behar den edo kapital-tresnak zenbatean amortizatu edo bihurtu behar diren aurreikusten den zenbatekoa.

c) 36. artikuluan aurreikusitako aktibo eta pasiboen ebaluazioa.

4.Barne-birkapitalizazioko tresna aplikatzeagatik edo kapital-tresnen bihurketagatik erakunde baten partaidetza bat eskuratzen edo handitzen bada eta, horrenbestez, partaidetza esanguratsuei buruzko araudia aplikatu behar bada, gainbegirale eskudunak eskuratze edo handitze horren ebaluazioa egingo du BBOFk erabakitako neurrien aplikazioa atzeratu, zaildu edo eragotziko ez duen epean.

Barne-birkapitalizazioko tresna aplikatzean edo kapital-tresnak bihurtzean goiko zenbakian aurreikusitako ebaluaziorik egin ez bada, 26.7 artikuluan aurreikusitako arauak aplikatu beharko dira.

48. artikulua. Barne-birkapitalizazioaren sekuentzia eta arau bereziak.

1.BBOFk barne-birkapitalizazioko tresna aplikatuko du galerak xurgatzeko eta Lege honetan xedatutakoaren arabera zehaztutako birkapitalizazioaren zenbatekoa estaltzeko; horretarako, akzioen, kapital-tresnen edo pasibo onargarrien zenbatekoa murriztu edo amortizatu egingo du, honako sekuentzia honi jarraikiz:

a) 1. mailako kapital arrunteko elementuak galerekiko proportzioan, eta ahal den neurrira arte.

b) 1. mailako kapital gehigarriko tresnen zenbateko nagusia beharrezkoa den heinean eta ahal den neurrira arte.

c) 2. mailako kapital-tresnen zenbateko nagusia beharrezkoa den heinean eta ahal den neurrira arte.

d) 1. edo 2. mailako kapital gehigarri ez den mendeko zorraren zenbateko nagusia Konkurtsoari buruzko Legean (uztailaren 9ko 22/2003) aurreikusitako kreditu-eskubideen ordenari jarraikiz, beharrezkoa den heinean eta ahal den neurrira arte.

e) Pasibo onargarrien zenbateko nagusia edo geratzen den zenbatekoa uztailaren 9ko 22/2003 Legean aurreikusitako kreditu-eskubideen ordenari jarraikiz, hamalaugarren xedapen gehigarriaren 1. zenbakian aurreikusitako gordailuak barnean hartuta.

2.Amortizatzeko edo bihurtzeko eskumenak baliatzean, BBOFk galerak modu orekatuan esleituko ditu akzioen, bestelako kapital-tresnen eta maila bereko pasibo onargarrien artean; horretarako, akzio, kapital-tresna edo pasibo onargarri horien zenbateko nagusia edo geratzen den zenbatekoa murriztu egingo du dagokien balioarekiko proportzioan, salbuespen izanik 43.3 artikuluan aurreikusitako ahalmena baliatzen denean.

Aurreko horrek ez du eragozten Lege honetan xedatutakoaren arabera kanpo utzitako pasiboek maila bereko pasibo onargarrien baino tratu hobea jasotzea konkurtso-prozedura arruntetan.

3.BBOFk ez du pasibo mota bat kapital bihurtu edo amortizatuko beste mendeko zor bat oso-osorik kapital bihurtu edo amortizatzen ez den bitartean, baldin eta birkapitalizaziotik kanpo utzitako pasiboak ez badira.

4.Deribatuetatik sortutako pasiboak amortizatu eta bihurtu egingo dira soilik likidatzen diren unean edo likidazio horren ondoren. Horretarako, erakunde baten suntsiarazpena erabakitakoan, BBOFk deribatuen edozein kontraturen aurretiazko epemuga eta likidazioa adierazi ahal izango du.

Deribatuen transakzioak kontratua konpentsatzeko akordio baten esparruan egiten badira, BBOFk edo aditu independente batek transakzioen likidaziotik sortutako pasiboaren saldo garbia zehaztuko du, 5. artikuluan aurreikusitako ebaluazioaren esparruan eta akordio horretan aurreikusitako baldintzei jarraikiz.

BBOFk deribatuetatik sortutako pasiboen balioa erregelamendu bidez xedatutako arau eta printzipioen arabera zehaztuko du.

5.BBOFk, 38. eta 40. artikuluetan aurreikusitako eskumenak baliatzean, bihurketakoefiziente desberdinak aplikatu ahal izango dizkie kapital-tresnen eta pasiboen mota desberdinei, betiere honako printzipio hauek kontuan izanik:

a) Bihurketa-koefizientea konpentsazio egokia izango da hartzekodunak amortizazioaren edo bihurketaren ondorioz izan dituen galerengatik.

b) Maila handiagoko hartzekodunek maila txikiagokoek baino bihurketa-koefiziente handiagoa izango dute.

49. artikulua. Jarduerak berrantolatzeko plana.

1.Barne-birkapitalizazioaren neurria aplikatzean, erakundearen administrazioorganoak edo organo horrek horretarako izendatzen d(it) uen pertsonak/ek jarduerak berrantolatzeko plan bat aurkez deza(te) n eskatuko du BBOFk; plan horretan, erakundearen epe luzeko bideragarritasuna berrezartzera bideratutako neurriak bildu behar dira, ekonomiaren eta erakundeak jarduten duen merkatuen egoerari erreparatuta, edo jarduera batzuen bideragarritasuna zentzuzko epe baterako.

2.Besteak beste, jarduerak berrantolatzeko planean honako neurri hauek egon daitezke:

a) Erakundearen jarduerak berrantolatzea.

b) Erakundearen sistema eragileetan eta azpiegituran aldaketak egitea.

c) Jarduera defizitarioak bertan behera uztea.

d) Lehiakor izan daitezkeen jarduerak berregituratzea.

e) Aktiboak edo negozio-ildoak saltzea.

3.BBOFri dagokio, aldez aurretik prebentziozko suntsiarazpen-agintaritzari eta gainbegirale eskudunari kontsulta eginda, berrantolatzeko plana onartzea, bai eta planaren aldaketak ere.

BBOFren ustez, aldez aurretik prebentziozko suntsiarazpen-agintaritza eta gainbegirale eskudunei kontsulta eginda, planak ez baditu 1. zenbakian aurreikusitako helburuak beteko, erakundea kudeatzen duen organoari edo zenbaki horretan izendatutako pertsonei jakinaraziko die, eta plana aldatu egin beharko da, helburu horiek betetze aldera.

4.BBOFk, prebentziozko suntsiarazpen-agintaritza eta gainbegirale eskudunekin lankidetzan, onartutako berrantolaketa-plan hori ebaluatu eta betetzen dela bermatuko du.

5.Horrelako planak aurkezteko epea eta prozedura erregelamendu bidez zehaztuko dira, bai eta planen gutxieneko edukia, betearazpena eta balizko berrikuspena ere, eta erakunde-taldeen kasuan aplikatu beharreko arauak ere zehaztuko dira.

6.atala. Barne-birkapitalizazioari egindako bestelako ekarpenak

50. artikulua. Suntsiarazpen Funts Nazionalak ekarpena egiteko baldintzak.

1.43.4 artikuluan aipatutako kasuan, 53.1.a) artikuluan aurreikusitako Suntsiarazpen Funts Nazionalak suntsiarazpenaren xede den erakundeari ekarpena egin ahal izango dio, honako hauetarako:

a) pasibo onargarriek xurgatu ez duten galera oro estaltzea eta suntsiarazpenaren xede den erakundearen aktiboen balio garbia berrezartzea, zero izan dadin; edo

b) suntsiarazpenaren xede den erakundearen akzioak edo bestelako kapital-tresnak eskuratzea, birkapitalizatzearren.

2.Suntsiarazpen Funts Nazionalak aurreko zenbakian bildutako ekarpen bat egin ahal izango du, soilik honako baldintza hauek betetzen direnean:

a) kapital-murrizketaren edo bihurketaren bitartez nahiz beste edozein modutara, akziodunek eta bestelako kapital-tresnen eta bestelako pasibo onargarrien edukitzaileek galerak xurgatzeko eta barne-birkapitalizaziorako ekarpen bat egin izana eta, ekarpen hori, gutxienez pasiboaren guztizkoaren ehuneko 8 izatea, 5. artikuluan aurreikusitako balorazioaren arabera suntsiarazpenaren unean zehaztutako erakundearen funts propioak barnean hartuta, eta

b) suntsiarazpena finantzatzeko mekanismoaren ekarpena ez izatea pasibo guztien ehuneko 5 baino handiagoa, 5. artikuluan aurreikusitako balorazioaren arabera

kalkulatutako erakundearen funts propioak barnean hartuta, suntsiarazteko egintza erabakitzen den unean.

3.Aurreko zenbakiko a) letran zehaztutako baldintza bete beharrean, honako baldintza hauek betetzeko aukera ere badago:

a) goian aipatu dugun a) letran aurreikusitako galerak xurgatzeko eta barnebirkapitalizaziorako ekarpenaren zenbatekoa dagokion erakundearen arriskuagatik haztatutako aktiboen ehuneko 20 baino txikiagoa ez izatea,

b) Suntsiarazpen Funts Nazionalak zenbateko bat izatea eskura; hain zuzen ere, Espainian baimendutako erakunde guztien gordailuen –Kreditu Erakundeen Gordailuak Bermatzeko Funtsak bermatutakoak– zenbatekoaren ehuneko 3a, gutxienez, 53.1.a) artikuluari jarraikiz ex ante ekarpenen bitartez lortutakoa. Ekarpen horietan ez dira sartuko gordailuak bermatzeko sistema bati egindako ekarpenak. Eta

c) dagokion erakundeak oinarri kontsolidatuko 900.000 milioi euro baino gutxiagoko aktiboak izatea.

4.51. artikuluan xedatutakoaren ordez edo osagarri, Suntsiarazpen Funts Nazionalak ekarpen bat egin ahal izango du 53.1.a) artikuluan aurreikusitako eta oraindik erabili gabe dauden ex ante ekarpenen bitartez lortutako baliabideetatik, betiere honako egoera hauek gertatzen badira:

a) 2.b) zenbakian ezarritako ehuneko 5eko mugara iritsi izana.

b) Gordailu onargarriak ez diren bermatu gabeko pasibo guztiak, ez-lehentasunezkoak, osorik amortizatu edo bihurtu izana.

51. artikulua. Bestelako finantzaketa-iturriak.

1.Ezohiko egoeretan, BBOFk beste finantzaketa-iturri batzuetatik lor dezake finantzaketa, betiere aurreko artikuluko 4.a) eta b) zenbakietan aurreikusitako egoerak gertatuz gero.

2.BBOFren ekintzak Estatuko Aurrekontu Orokorretan eragina baldin badu, BBOFk memoria ekonomiko bat helaraziko die Ogasuneko eta Administrazio Publikoetako eta Ekonomia eta Lehiakortasunerako ministroei, laguntza horrek Estatuko Aurrekontu Orokorren kargura BBOFri emandako funtsetan zer finantza-inpaktu izango duen xehatuz.

3.BBOFk artikulu honi jarraikiz egiten dituen jardunak, bada, eskudirutan edo zor publikoa ordezkatzen duten baloreak entregatuz egin ahal izango dira, edo BBOFk berak jaulkitako baloreak entregatuz. Halaber, BBOFk, aipatutako prezioa kitatzeko, erakundeen aurrean dituen kredituak konpentsatu ahal izango ditu.

BBOFk eman beharreko bermeak Estatuko Aurrekontu Orokorren urteko legeetan zehaztutako mugen araberakoak izango dira.

VII. KAPITULUA

BBOF

1.atala. Izaera, osaera eta araubide juridikoa

52. artikulua. BBOF.

1.BBOFren xedea zera da, erakundeak suntsiarazteko prozesuak kudeatzea betearazteko fasean eta, nolanahi ere, Lege honetan, ordenamendu juridiko nazionaleko gainerako arauetan eta Europar Batasuneko Zuzenbidean esleitzen zaizkion ahalmenak baliatzea.

2.BBOF zuzenbide publikoko erakundea da, eta nortasun juridiko propioa eta bere zereginak gauzatzeko ahalmen publiko zein pribatu osoa ditu. Lege honetan zehaztutakoaren arabera arautuko da.

3.BBOF ordenamendu juridiko-pribatuaren mende egongo da, non eta ez diren baliatzen lege honetan, Europar Batasuneko Zuzenbidean edo lege-mailako beste arau batzuetan emandako administrazio-ahalmenak. BBOFk erabakitako erakundeak suntsiarazteko neurriak, hala badagokio, Europako Batzordeari edo Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalari jakinaraziko zaizkie, estatu-laguntzen eta lehiaren babesaren arloko araudian zehaztutakoaren ondorioetarako.

4.Suntsiarazpen-agintaritza izaki, dagozkion eskumenak baliatzean BBOF ez da Estatuko Administrazio Orokorraren Antolamenduari eta Funtzionamenduari buruzko Legean (apirilaren 14ko 6/1997) jasotako aurreikuspenen mende egongo, eta gainerakoan, hamargarren xedapen gehigarrian xedatutakoa aplikatuko zaio.

5.Aurrekontu-araubideari dagokionez, BBOFk Aurrekontuei buruzko azaroaren 26ko 47/2003 Lege Orokorraren 64. artikulutik 68. artikulura bitarte xedatutakoa aplikatuko du Lege honetan aurreikusita ez dagoenari dagokionez.

Aurrekoa gorabehera, BBOF ez da Estatuko Administrazio Orokorraren mendeko edo horri lotutako organismo publikoen ekonomiaren, finantzen, kontabilitatearen eta kontrolaren araubidea erregulatzen duten arau orokorrei atxikita egongo, Kontu Auzitegiaren kanpo-fiskalizazioari dagokionez izan ezik, Kontu Auzitegiari buruzko maiatzaren 12ko 2/1982 Lege Organikoan xedatutakoarekin bat, eta ekonomia eta finantzen arloko kudeaketaren barne-araubidea Estatuko Administrazioko Kontu Hartzailetza Nagusiaren mende jartzeri dagokionez izan ezik, aurrekontuei buruzko azaroaren 26ko 47/2003 Lege Orokorraren VI. tituluaren III. kapituluan aurreikusitakoarekin bat.

6.BBOF ez da Administrazio publikoen ondareari buruzko azaroaren 3ko 33/2003 Legearen xedapenen mende egongo suntsiarazpen-ahalmenak baliatzean. Nolanahi ere, BBOF ez da azaroaren 3ko 33/2003 Legearen VII. tituluan –Estatuko Administrazio Orokorraren enpresa-ondareari buruzkoa– bildutako aurreikuspenen mende egongo.

Administrazio Publikoaren Ondarean ez dira sartuko BBOFk suntsiarazpen-ahalmenak baliatzean eskura ditzakeen partaidetzak, akzioak, tituluak eta bestelako tresnak.

7.BBOFko langileak hautatzeko, berdintasun-, meritu-, gaitasuneta publikotasunprintzipioak errespetatuko dira, eta langileak lan-zuzenbideko harreman baten bidez lotuko zaizkio Funtsari. Aurrekoari kalterik egin gabe, BBOFn lan egingo duten funtzionarioek zerbitzu berezien egoeran egin ahal izango dute. BBOFko langileen eta zuzendarien gastuek Estatuko sektore publikoko erakundeetarako aurreikusitako mugak beteko dituzte.

8.BBOFk Kreditu Erakundeen Gordailuak Bermatzeko Funtsaren tratamendu bera izango du, ondorio fiskaletarako.

9.Salbuespen gisa, BBOFk hirugarrenekin kontratatu ahal izango du edozer jarduera material, tekniko edo instrumental egitea, Lege honetan aurreikusitako suntsiarazpenagintaritza moduan dagozkion eskumenak behar bezala betetzeko beharrezkoa denean, betiere publikotasuneta lehia-printzipioei jarraikiz, ezohiko edo premiazko kasuetan izan ezik. Gainerako kontratuen kasuan, Sektore Publikoko Kontratuen Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuan ezarritako kontratazio-araubidea aplikatuko da.

53. artikulua. Finantzatzeko mekanismoak eta aurrekontu-zuzkidura.

1.Lege honetan aurreikusitako neurriak finantzatzeko, BBOFk honako finantzaketamekanismo hauek izango ditu:

a) «Suntsiarazpen Funts Nazionala», nortasun juridikorik gabea, BBOFk administratzen duela eta ondare bereizitzat eratua; funts horren finantza-baliabideek erakunde guztietan bermatutako gordailuen zenbatekoaren ehuneko 1, gutxienez, izan beharko dute.

Maila horretara iristearren, BBOFk, gutxienez urtean behin, erakundeen –Europar Batasuneko sukurtsalak barnean hartuta– ekarpen arruntak bilduko ditu, honako irizpide hauei jarraikiz:

1.a Erakunde bakoitzaren ekarpenak bat etorri behar du erakunde horrek erakundeen guztizko metatuan betetzen duen proportzioarekin, honako kontzeptu honi dagokionez: erakundearen pasibo guztiak, betiere baliabide propioak eta gordailuen bermatutako zenbatekoa izan ezik, urriaren 14ko 16/2011 Legegintzako Errege Dekretuan aurreikusitakoaren arabera.

2.a Ekarpenak bat etorriko dira erakunde bakoitzaren arrisku-profilarekin, erregelamendu bidez zehazten diren irizpideen arabera.

Helburutzat finkatutako mailara iristeko aintzat hartuko diren finantza-baliabide erabilgarrien artean egon daitezke ordainketa-konpromiso ezeztaezinak, arrisku txikiko aktiboen bermeen erabateko babesa dutela, kargarik gabekoak, libreki erabiltzekoak, eta BBOFk soilik erabiltzeko esleitutakoak hurrengo zenbakian zehaztuko diren helburuetarako. Ordainketa-konpromiso ezeztaezinen zatiak ezin izango du gainditu artikulu honen arabera bildutako guztizko zenbatekoaren ehuneko 30.

Erakundeen ekarpen arruntak ez badira nahikoak Lege honetan aurreikusitako neurriak finantzatzeko, BBOFk ezohiko ekarpenak bildu ahal izango ditu.

b) Europar Batasuneko gainerako estatu kideetako finantzaketa-mekanismoei maileguak eskatzeko aukera, erregelamendu bidez aurreikusten den prozedurari jarraikiz.

Kasu bakarrean eska dakieke mailegua beste finantzaketa-mekanismo batzuei; hain zuzen ere, ekarpen arruntak nahikoak ez direnean suntsiarazpenaren kostuak estaltzeko, ezohiko ekarpenak berehala eskuratzeko moduan ez badaude, eta 5. zenbakian aurreikusitako bestelako finantzaketa-mekanismoak zentzuzko baldintzetan erabili ez direnean.

Era berean, BBOFk maileguak eman diezazkieke Europar Batasuneko beste estatu kideetako finantzaketa-mekanismoei, Suntsiarazpen Funts Nazionalaren kargura.

2.BBOFk artikulu honetan aurreikusitako finantzaketa-mekanismoak erabili ahal izango ditu baina soilik suntsiarazpen-tresnak modu eraginkorrean aplikatuko direla bermatzeko beharrezkoa den heinean, erregelamendu bidez xedatzen diren mugak betez eta helburuak betetzearren. Zehazki, finantzaketa-mekanismoak honako neurrietako batean edo batzuetan zehaztu ahal izango dira, besteak beste:

a) Bermeak ematea.

b) Maileguak edo kredituak ematea.

c) Aktiboak edo pasiboak eskuratzea; horiek kudeatzeko edo kudeaketa hirugarren baten esku uzteko aukera izango du.

d) Zubi-erakunde bati edo aktiboak kudeatzeko sozietateari ekarpenak egitea.

e) Akziodunei eta hartzekodunei konpentsazioak ordaintzea.

f) Erakundeari ekarpenak egitea, pasibo jakin batzuk barne-birkapitalizaziotik kanpo uztea erabakitzen denean.

g) Beste finantzaketa-mekanismo batzuei maileguak ematea.

h) Erakunde bat birkapitalizatzea, Lege honetan aurreikusitako baldintzetan eta mugak betez.

BBOFk finantza-laguntzako tresnak erabiltzeak ez ditu murriztuko suntsiarazpenetik eratorritako galerak, hain zuzen ere, akziodunek eta mendeko hartzekodunek jasan behar dituztenak, Lege honetan aurreikusitakoarekin bat eta, batik bat, 4.1 artikuluko a) eta b) letretan jasotako printzipioak aintzat hartuta.

BBOFk finantza-laguntzako tresnak erabiltzeko 54.6 artikuluko bigarren paragrafoan aurreikusitako prozedura bete beharko du, Estatuko Aurrekontu Orokorretan eragina baldin badu.

3.Suntsiarazten ari den taldean Espainiako erakundeak eta Europar Batasuneko beste erakunde batzuk biltzen badira, BBOFk talde horren suntsiarazpena finantzatzen lagunduko du erregelamendu bidez aurreikusten diren irizpide eta prozeduren arabera.

4.Funtzionamendu-gastuak estaltzeko, BBOFk tasa bat ordaintzeko eskatuko die erakundeei, hamaseigarren xedapen gehigarrian aurreikusitako baldintzetan.

Era berean, BBOFren funts propioak handitzeko aukera egongo da, kredituak edo maileguak kapitalizatzearen bidez edo Estatuko Administrazio Orokorra hartzekodun gisa agertzen den BBOF erakundearen beste zeinahi zorpetze-eragiketaren bitartez.

5.BBOFk, halaber, helburuak betetzearren, bestelako finantzabideetara jo ahal izango du, hala nola, errenta finkoko baloreak jaulkitzea, kredituak irekitzea eskatzea, eta zorpetzeko bestelako eragiketak egitea, betiere ekarpen arruntak nahikoak ez badirena suntsiarazpenaren kostuak estaltzeko eta ezohiko ekarpenak berehala eskuratzeko moduan ez badaude edo nahikoak ez badira.

BBOFtik kanpoko baliabideek, edozer egituraketa modalitate dutela, ezin izango dituzte Estatuko Aurrekontu Orokorren urteko legeetan zehaztutako mugak gainditu.

6.Suntsiarazpen Funts Nazionalaren ondare ez-konprometituak zor publikoan edo likidezia handiko eta arrisku txikiko bestelako aktiboetan gauzatuta egon beharko du. Lege honetan xedatutakoari eta, bereziki, V. kapituluan aurreikusitakoari jarraikiz, suntsiarazpentresnak aplikatzeari dagokionez, sortutako eta urteko kontuetan kontabilizatutako irabazi oro Funtsaren ondarean sartuko da.

7.BBOFk suntsiarazteko neurri bat abiarazten duenean, erakundea afiliatuta dagoen gordailuak bermatzeko sistemak, erregelamendu bidez ezarritako erantzukizunez gain, urriaren 14ko 16/2011 Errege Lege Dekretuaren 11. artikuluan aurreikusitako mugen arabera, honako kostu hauek ere hartuko ditu bere gain:

a) Barne-birkapitalizazioko tresna aplikatzen denean, gordailu bermatuak amortizatu behar izango ziren zenbatekoa 48. artikuluari jarraikiz erakundearen galerak xurgatzeko, honako kasu honetan: gordailu bermatuak barne-birkapitalizazioko tresnaren aplikazioeremuan sartu izan balira eta hartzekodunen kredituen maila berean amortizatu izan balira hartzekodunen hierarkian maila berarekin, konkurtso-legeriaren arabera.

b) Barne-birkapitalizazioa ez den suntsiarazpen-tresna bat edo batzuk aplikatzen direnean, bermatutako gordailugileek izango lituzketen galeren zenbatekoa, galerak izan balituzte hartzekodunen hierarkian maila bereko hartzekodunek izandako galeren proportzioan, konkurtso-legeriaren arabera.

54. artikulua. Zuzendaritza Batzordea.

1.11 kidek osatutako Zuzendaritza Batzordeak eraendu eta administratuko du BBOF. Hona hemen kideok:

a) Presidentea.

b) Espainiako Bankuak izendatutako lau kide; horietako bat gobernadoreordea izango da eta Zuzendaritza Batzordeko presidenteorde-kargua izango du. Beraz, presidentea ordeztuko du eta haren eginkizunak beteko ditu, postua hutsik badago, presidentea ez badago edo presidentea gaixo badago.

c) Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioko hiru ordezkari; ministroak izendatuko ditu eta, gutxienez, zuzendari nagusi maila izango dute.

d) Balore Merkatuaren Batzorde Nazionaleko presidenteordea.

e) Ogasuneko eta Administrazio Publikoetako Ministerioko bi ordezkari; ministroak izendatuko ditu eta, gutxienez, zuzendari nagusi maila izango dute.

Honako hauek ere izango dira Zuzendaritza Batzordearen saioetan (hitza izango dute, baina ez botoa) : Estatuko Administrazioko kontu-hartzaile nagusiak izendatutako ordezkari bat eta Estatuko abokatu nagusiak Estatuko Zerbitzu Juridikoaren zuzendariak izendatutako beste bat.

Zuzendaritza Batzordearen kideak –gobernadoreordeaz bestelakoak– Espainiako Bankuaren Batzorde Exekutiboak izendatuko ditu.

Halaber, Zuzendaritza Batzordeak saioetan behatzaileek parte hartzea baimendu ahal izango du; betiere, parte-hartze horrek ez badu BBOFk lege honetan aurreikusitako eginkizunak betetzea galaraz dezakeen interes-gatazkarik eragiten. Zuzendaritza Batzordeak berak zehaztuko ditu behatzaile horiek zer-nola parte hartuko duten. Behatzaileek ez dute botorik izango, eta sekretu-eginbeharra bete beharko dute.

2.Zuzendaritza Batzordearen idazkariaren eginkizunak batzorde horrek, BBOFren barne-araubidearen erregelamenduan aurreikusitakoarekin bat, izendatzen duen pertsonak gauzatuko ditu.

3.Hurrengo artikuluan presidentearentzat aurreikusitakoa alde batera utzi gabe, Zuzendaritza Batzordearen kideek kide izateari utziko diote honako arrazoi hauengatik:

a) Dagozkien karguak uzten badituzte.

b) Espainiako Bankuaren Batzorde Exekutiboak kargua uztea adosten badu, batzorde horrek izendatutako gobernadoreordeaz bestelako kidearen kasuan.

4.Zuzendaritza Batzordeko presidenteak, bere ekimenez edo edozer kidek eskatuta, deialdia egiten duen bakoitzean bilduko da. Halaber, deialdi-araubide propioa ezartzeko ahalmena izango du.

5.BBOFri emandako ahalmenei eta eginkizunei buruzko erabakiak hartuko ditu Zuzendaritza Batzordeak, horiek gauzatzeko onartzen dituen ordezkaritzei eta ahalduntzeei kalterik egin gabe. Nolanahi ere, ezingo ditu honako eginkizunok eskuordetu:

a) BBOFri esleitutako eginkizunak, erakundeak suntsiarazteko planei eta kapitaltresnak amortizatzeko eta barne-birkapitalizazioko ekintzei dagokienez.

b) 53.1 artikuluan aurreikusitako finantzaketa-eragiketak egiteko erabakia onartzea.

c) BBOFren urteko kontuak onartzea; kontuok Ekonomia eta Lehiakortasuneko ministroari eta Estatuko Administrazioko Kontu Hartzailetza Nagusiari igorriko zaizkie urtero, Estatuko Kontu Orokorrean sar ditzaten eta Kontu Auzitegiaren esku jar ditzaten. Ekonomia eta Lehiakortasuneko ministroari helarazi behar zaion txostena onartzea, Diputatuen Kongresuko Ekonomia eta Lehiakortasun Batzordera igor dezan.

d) Suntsiarazpen Funts Nazionala erabiltzeko beharrezkoak diren erabakiak hartzea, Lege honetan aurreikusitakoaren arabera.

e) BBOFk erakunde batean 32.4 artikuluan aurreikusitako tresnak desinbertitzeko edo besterentzeko hartzen dituen erabakiak.

6.Bilkurak eta eztabaidak egiteko eta akordioak egiteko Zuzendaritza Batzordea balio osoz era dadin, gutxienez boto-eskubidea duten kideen erdiak bertaratu beharko dute. Akordioak bertaratutako kideen gehiengoz egingo dira. Boto kopuruan berdinketa egonez gero, presidenteak kalitateko botoa izango du.

Dena den, Estatuko Aurrekontu Orokorrak eraginpean hartzen dituzten erabakiak hartzeko, Zuzendaritza Batzordeak honako osaera hau duela hartu beharko dira erabakiak:

a) Presidentea.

b) Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioko hiru ordezkariak.

c) Ogasuneko eta Administrazio Publikoetako Ministerioko bi kideak.

7.Zuzendaritza Batzordeak BBOFren barne-araubidearen erregelamendu bat onartuko du; bertan, ekonomia-, finantza-, ondare-, aurrekontu-, kontabilitate-, antolamendueta prozedura-arloetako oinarrizko jarduera-arauak jasoko ditu. Arauok finantza-laguntza publikoa jaso duten erakundeei buruzko bere jabetza-politikaren oinarrizko ildoak jasoko dituzte, eta BBOFren gobernua kontrolatzeko barne-mekanismoak bilduko dituzte. Arauok kudeaketa onaren, objektibotasunaren, gardentasunaren, lehiaren eta publikotasunaren printzipioak izango dituzte oinarri.

55. artikulua. Presidentea.

1.BBOFko presidenteak Suntsiarazpen Funts Nazionalaren ordezkaritzako, zuzendaritzako eta kudeaketako eginkizunak beteko ditu, bai eta Zuzendaritza Batzordeak eskuordetutako eginkizunak ere. Karguari dagozkion eginkizunak betetzeko adina gaitasun, prestakuntza tekniko eta esperientzia dutenen artetik izendatuko da.

Ministroen Kontseiluren errege-dekretu bidez izendatu eta bereiziko da, Ekonomia eta Lehiakortasuneko ministroak proposatuta eta gainbegiratze-agintaritzak entzun ostean;

kargua hartu aurretik, kargurako proposatutako pertsonak Diputatuen Kongresuko Ekonomia eta Lehiakortasun Batzordean agerraldia egin beharko du eta kargua betetzeko egoki egiten duten baldintzak –esperientziari, prestakuntzari eta gaitasunari dagokienez– azaldu beharko ditu.

2.Presidente-kargua arduraldi esklusibokoa izango da, Estatuko Administrazio Orokorreko goi-karguen bateraezintasun-araubidearen pean egongo da eta bateraezina izango da edozein lanbide publiko edo pribatutan –ordaindua izan edo ez– jardutearekin, nola eta BBOFko presidente izateari loturik daudenak ez diren.

3.Presidentearen agintaldia 5 urtekoa izango da, eta ezin izango da berritu. Presidenteak honako arrazoi hauengatik soilik utziko du kargua:

a) Izendapenari dagokion aldia amaitu zaiolako.

b) Uko egiteagatik eta Gobernuak uko hori onesteagatik.

c) Bateraezintasun-arazoren batean nahastuta egoteagatik.

d) Bere eginkizunak gauzatzeko ezgaitasunagatik.

e) Dolozko delituagatik zigortua izan delako.

f) Bere betebeharren ez-betetze larri batengatik. Kasu horretan, Gobernuak erabakiko du bereizketa, betiere Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioak aldez aurretik espedientearen instrukzioa eginda; Ministerio horrek Diputatuen Kongresuko Ekonomia eta Lehiakortasun Batzordeari jakinaraziko dio eta Zuzendaritza Batzordearen gainerako kideak Kongresuan entzunak izango dira.

4.Presidenteari dagokio honako eginkizun hauek betetzea:

a) Zuzendaritza Batzordeko presidente izatea eta BBOFk lege honen arabera betearazi behar dituen eragiketa guztiak bultzatzea eta gainbegiratzea.

b) BBOFren kudeaketa –ohikoa, ekonomikoa eta administratiboa– zuzentzea, bai eta Suntsiarazpen Funts Nazionala administratzea ere, azken horren legezko ordezkari izanik.

c) BBOFren urteko kontuak osatzea, kontu-ikuskari batek egiaztaraztea eta Zuzendaritza Batzordeak onarraraztea.

d) Zuzendaritza Batzordeari lege honetan aurreikusitakoaren arabera dagozkion erabakiak hartzeko proposatzea; aipatu batzordeak ofizioz ere har ditzake erabakiok.

e) Zuzendaritza Batzordearen erabakiak eta horrek eskuordetzen dizkion eginkizunak betearaztea, 54.5 artikuluan aurreikusitakoarekin bat.

f) Zuzendaritza Batzordeari bere eginkizunen kontu ematea.

g) BBOFren ordezkari izatea parte hartu behar duen nazioarteko erakundeetan eta, bereziki, Suntsiarazpen Mekanismo Bakarraren Suntsiarazpen Batzar Bakarrean.

56. artikulua. Parlamentuaren kontrola.

1.Gutxienez sei hilean behin, BBOFko presidentea Diputatuen Kongresuko Ekonomia eta Lehiakortasun Batzordearen aurrean agertuko da, BBOFren jardueren bilakaeraren berri, ekonomiaeta finantza-jardueraren funtsezko elementuen berri eta Lege honetan aurreikusitako finantza-mekanismoen kudeaketaren berri emateko.

2.Gainera, BBOFren Zuzendaritza Batzordeko presidenteak aipatu Funtsak ezarritako suntsiarazpen-neurriei buruz berariaz jakinaraziko du, Diputatuen Kongresuko Ekonomia eta Lehiakortasun Batzordeak zehaztutako baldintzetan.

3.Zuzendaritza Batzordeak BBOFren kudeaketari eta jarduerari buruzko txosten bat igorriko die Ogasuneko eta Administrazio Publikoetako ministroari eta Ekonomia eta Lehiakortasuneko ministroari, hiru hilez behin; bertan, BBOFk aipatu aldian egindako ekonomiaeta aurrekontu-jarduerak, eragin handiena izan dutenak, jasoko dira, beste alderdi batzuen artean. Ekonomia eta Lehiakortasuneko ministroak Diputatuen Kongresuko Ekonomia eta Lehiakortasun Batzordeari igorriko dio txostena.

57. artikulua. Bestelako agintaritza eskudun nazionalekin lankidetzan aritzea eta koordinatzea.

1.Erakundeak gainbegiratzearekin eta suntsiaraztearekin lotutako eginkizunak esleituta dituzten agintaritzekin lankidetzan jardungo du BBOFk eta, bereziki, Lege honen aplikazio-eremuan bildutako erakundeen prebentziozko suntsiarazpeneta gainbegiratzeagintaritza edo -erakundeekin. Honako hauekin ere jardungo du elkarlanean: Aseguruen eta Pentsio Funtsen Zuzendaritza Nagusiarekin, Autonomia Erkidegoek aurreko eginkizunetakoren bat egiteko izendatutako agintaritzekin, Aseguruen Konpentsazio Partzuergoarekin, Kreditu Erakundeen Gordailuak Bermatzeko Funtsarekin eta Inbertsioak Bermatzeko Funtsarekin. Horretarako, lankidetza-hitzarmenak egin ahal izango ditu horiekin guztiekin, bai eta esleitu zaizkion eskumenak gauzatzeko behar adina informazio eskatu ere.

Batik bat, prebentziozko suntsiarazpen-agintaritza eta gainbegirale eskudunek BBOFrekin elkarlanean jardungo dute Lege honetan aurreikusitako suntsiarazpen-neurriak prestatzeko, planifikatzeko eta aplikatzeko lanetan.

Halaber, BBOFk aurreko paragrafoan aipatutako agintariei eskumenak gauzatzeko behar duten informazio guztia emango die, indarrean den araudiari jarraikiz.

2.Finantza-talde edo -konglomeratu bateko erakundeak suntsiaraziz gero:

a) BBOFk neurriak hartuko ditu, bai eta lege honek eman dizkion eskumenak gauzatu ere; hartara, neurriok edo eskumenok taldeko edo konglomeratuko gainerako taldeengan eta talde edo konglomeratu osoarengan izan dezaketen eragina gutxituko da.

b) BBOF suntsiarazpena koordinatzeaz arduratuko da, baldin eta Espainiako gainbegirale eskudunak konglomeratuaren erakunde nagusia parte den talde kontsolidagarria edo, hala badagokio, banaka kontsideratutako erakunde nagusia zaintzeko eta gainbegiratzeko eginkizunak baditu.

58. artikulua. Nazioarteko bestelako agintaritzekin lankidetzan aritzea eta koordinatzea.

1.Euren eskumenak baliatzean eta, bereziki, nazioarteko taldeetako erakundeak suntsiarazten diren kasuetan, BBOF eta prebentziozko suntsiarazpen-agintaritza Europar Batasuneko erakundeekin –Suntsiarazpen Batzar Bakarra, Europako Banku Zentrala, Europako Banku Agintaritza eta erakundeak gainbegiratzearekin edo suntsiaraztearekin lotutako eginkizunak dituzten atzerriko agintaritzak ere barnean hartuta– lankidetzan arituko dira. Horretarako, lankidetza-hitzarmenak egin ahal izango ditu haiekin, bai eta behar adina informazio eskatu eta trukatu ere, esku-hartze goiztiarreko edo suntsiarazteko neurriak planifikatzearekin eta betearaztearekin lotutako eskumenak gauzatzeko.

Nolanahi ere, BBOFk eta prebentziozko suntsiarazpen-agintaritzak suntsiarazpenagintaritzen elkargoetan parte hartuko dute; hain zuzen ere, atzerriko suntsiarazpenagintaritzekin beharrezkoak diren lankidetza eta koordinazioa bermatzeko ezar daitezkeenetan.

Oro har, BBOF izango da harremanetarako eta koordinaziorako Espainiako agintaritza, nazioarteko agintaritzekin eta, bereziki, Europar Batasuneko gainerako estatu kideetako agintaritzekin lankidetzan jarduteari dagokionez.

2.Atzerriko agintaritza eskudunak ez badira Europar Batasuneko estatu kideren batekoak, informazio-trukean, honako hauek bermatu behar dira: elkarrekikotasuna; agintaritza eskudunak sekretu-eginbeharren mende egotea, gutxienez, Espainiako legeek ezartzen dituzten baldintzen antzera; eta atzerriko agintaritzak finantza-erakundeak gainbegiratzearekin, berreskuratzearekin edo suntsiaraztearekin lotutako eginkizunak baliatu ahal izateko beharrezkoa den informazioa, araudi nazionalaren arabera, Espainiako legeek ezarritakoaren antzekoa izatea.

Informazioa Europar Batasuneko beste estatu kide batean sortu bada, aurreko paragrafoan aipatutako agintaritzei informazioa helarazteko, informazioa ezagutarazi duen agintaritzak berariazko adostasuna agertu behar du, eta informazioa aipatutako agintaritzak baimendutako ondorioetarako baino ezingo da jakinarazi. Adostasun hori beharrezkoa

izango da, halaber, BBOFri edo prebentziozko suntsiarazpen-agintaritza eskudunari hirugarren herrialde bateko suntsiarazpen-agintaritza batek emandako informazioa eskatzen zaienean.

Europar Batasuneko kide ez diren Estatuetako agintaritza eskudunekiko harremanak aldebiko hitzarmenen bitartez gauza daitezke; hitzarmen horietan, elkar onartzeko arauak eta herrialde horietako suntsiarazpen-prozedurak betearazteko arauak zehaztuko dira, bai eta hirugarren herrialdeek Espainian dituzten sukurtsalak suntsiarazteari buruzko arauak ere.

3.Finantza-talde edo -konglomeratu bateko erakundeak suntsiarazi behar izanez gero, baldin eta Europar Batasuneko beste estatu kide batzuetan ere aritzen badira eta horien gainbegiraketa kontsolidatua ez badagokie Espainiako agintaritzei, suntsiarazpenprozesua ireki baino lehen, BBOFk eta gainbegirale eskudunak taldeko suntsiarazpenagintaritzari, erakundea partaide den taldea gainbegiratzeaz arduratzen den Europar Batasuneko agintaritzari eta taldearen suntsiarazpen-agintaritzen elkargoko kideei egingo diete kontsulta.

Espainian ezarpena duen Europar Batasuneko erakunde nagusi bat suntsiarazten denean, BBOF izango da taldeko suntsiarazpen-agintaritza betearazlea.

4.BBOFk, prebentziozko suntsiarazpen-agintaritza eskudunak edo gainbegirale eskudunak Europar Batasuneko beste estatu kide batzuetako suntsiarazpen-agintaritzekin batera erabaki bat hartzeko beharrezkoak diren jarduerak sustatuko dituzte.

5.Europar Batasuneko beste estatu kide batzuetan ere aritzen diren finantza-talde edo -konglomeratu bateko erakundeak suntsiarazi behar izanez gero, BBOFk, prebentziozko suntsiarazpen-agintaritza eskudunak edo gainbegirale eskudunak neurriak hartuko dituzte, bai eta lege honek eman dizkion eskumenak gauzatu ere; hartara, neurriok eta eskumenok Europar Batasunaren finantza-sistemaren egonkortasunean, eta, zehazki, taldea edo konglomeratua aritzen den Europar Batasuneko estatu kideetakoan izan ditzaketen ondorio kaltegarriak gutxituko dira.

6.Artikulu honetan araututako koordinazioko eta lankidetzako araubidea erregelamendu bidez garatuko da, bai eta BBOFk suntsiarazpen-agintaritza gisa zer kasutan jardun behar duen ere, Espainian kokatutako sukurtsal bati dagokionez.

59. artikulua. Sekretu-eginbeharra.

1.Lege honek ematen dizkion eginkizunak betez eskuratu dituen datuak, dokumentuak eta informazioa, isilpekoak izango dira, eta BBOFk ezingo dizkie ez pertsonei edo agintaritzei jakinarazi, ez horiek lortzeko helburuak ez diren beste batzuetarako erabili, indarrean den araudian aurreikusitako salbuespenak salbuespen. Datuek, dokumentuek, eta informazioek isilpeko izateari utziko diote interesdunek horietan aipatzen diren gertaerak jakitera ematen dituzten momentuan.

2.Honako hauek ere gorde beharko dute sekretua, eta ezin izango dute jasotako informazioa ematerakoan zuen helburuaz bestelako baterako erabili: aurreko artikuluetan xedatutakoarekin bat, BBOFren informazioa jaso dezaketen edo isilpeko informazioa eskura dezaketen agintaritzek eta pertsonek, kontu-ikuskatzaileek, lege-aholkulariek eta gainerako aditu independenteek, hain zuzen ere, BBOFk suntsiarazteko betearaztearen harira izendatutakoek. Halaber, konfidentzialtasunari buruzko barne-arauak ezarri beharko dituzte ezinbestean, erregelamendu bidez zehazten diren norainoko eta baldintzetan.

3.Lege honen 58. artikuluan xedatutakoa alde batera utzi gabe, Espainiako Bankuari aplikatu beharreko konfidentzialtasunari eta sekretuari buruzko xedapenak BBOFri ere aplikatuko zaizkio, osagarri, eta bereziki, ekainaren 26ko 10/2014 Legearen 82. artikuluan ezarritakoak.

4.Aurreko zenbakietan xedatutakoa alde batera utzi gabe:

a) 2. zenbakian aipatzen diren erakunde edo organismoetako langile eta adituek informazioa trukatu ahal izango dute erakunde edo organismo bakoitzaren barruan, eta

b) suntsiarazpen-agintaritzek eta gainbegirale eskudunek –bai eta euren langile eta adituek ere– informazioa trukatu ahal izango dute elkarren artean eta Europar Batasuneko

beste suntsiarazpen-agintaritza batzuekin, Batasuneko beste gainbegiratze-agintaritza batzuekin, ministerio eskudunekin, banku zentralekin, gordailuak bermatzeko sistemekin, inbertitzaileei kalte-ordaina emateko sistemekin, konkurtso-prozeduren ardura duten agintaritzekin, finantza-sistemaren egonkortasunari eusteko –makrozuhurtziazko arauen bitartez– ardura duten agintaritzekin, erregelamenduzko kontu-ikuskaritzak egiteko ardura dutenekin, Europako Banku Agintaritzarekin edo, 58.2 artikuluari jarraikiz, hirugarren herrialdeetan suntsiarazpen-agintaritzen antzeko eginkizunak edo, konfidentzialtasunbaldintza zorrotzen eraginpean, eskuratzaile potentzial baten antzeko eginkizunak betetzen dituzten agintaritzekin, betiere suntsiarazpen-neurri bat planifikatzeko edo aplikatzeko xedea izanik.

5.Informazio-trukea baimenduta egongo da, halaber:

a) konfidentzialtasun-betekizun zorrotzen baldintzapean, edozein pertsonarekin, baldin eta beharrezkoa bada suntsiarazpen-neurri bat planifikatzeko edo betearazteko;

b) parlamentuko batzordeekin, Kontu Auzitegiarekin edo bestelako agintaritza publikoekin, baldin eta ikerketa bat egiten ari badira eta konfidentzialtasun-baldintza egokiak betez.

6.Artikulu honetan xedatutakoak ez du esan nahi informazioa elkartrukatzeari buruzko araudia bete behar ez denik, prozedura judizialei dagokienez.

60. artikulua. Lehia-araudia aplikatzea.

BBOFk, prebentziozko suntsiarazpen-agintaritza eskudunak eta gainbegiratzeagintaritza eskudunak, beren eskumenak gauzatzerakoan, beren neurriek eskumenbaldintzetan eragin ditzaketen desitxuratzeak gutxituko dituzte, eta, horretarako, lehiaren eta estatu-laguntzen arloko Espainiako eta Europar Batasuneko araudia beteko dute. Horretarako, suntsiarazpen-agintaritza eskudunak eta gainbegiratze-agintaritza eskudunak Europako Batzordearekin batera lan egingo dute, eta behar den informazioa emango diote lehiaren eta estatu-laguntzen arloko Europar Batasunaren araudian aurreikusitako baimenprozeduren harira.

61. artikulua. Nazioarteko gomendioak hartzea.

BBOFk, prebentziozko suntsiarazpen-agintaritza eskudunak eta gainbegiratzeagintaritza eskudunak, beren eskumenak gauzatzerakoan eta Lege honetako xedapenekin nahiz indarreko araudiarekin kontraesanean ez baldin badaude, erakundean suntsiaraztearen arloan nazioartean garatzen diren gomendio eta gainerako ekimenak aintzat hartu ahal izango dituzte.

Aurrekoa gorabehera, Ekonomia eta Lehiakortasuneko ministroak edo, hark esanbidez gaituz gero, prebentziozko suntsiarazpeneta gainbegiratzeagintaritza eskudunek ordenamendu juridikoan txertatu ahal izango dituzte nazioarteko agintari, batzorde edo organismoek suntsiarazpenaren arloan emandako gomendio eta gidak. Gaikuntzaren kasuan, gainerako agintaritzek dagokion zirkularrari buruzko txostena egin beharko dute.

2.atala. BBOFren ahalmenak

62. artikulua. BBOFren ahalmenak.

BBOFk lege honetan aurreikusitako tresnak eta neurriak aplikatzeko behar diren

ahalmenak baliatuko ditu. Ahalmenok merkataritzakoak edo administraziokoak izango dira.

63. artikulua. Merkataritza-ahalmenak.

BBOFk merkataritzako legeriak honako hauei, oro har, ematen dizkien ahalmenak baliatuko ditu:

a) Erakundearen administrazio-organoari, izaera hori bere gain hartzen duenean.

b) Akziodunei edo edozer finantza-balore edo -tresnaren titularrei, BBOFk baloreok edo tresnok harpidetu edo eskuratu baditu.

c) Batzorde edo batzar nagusiari, baldin eta suntsiarazpen-neurriak gauzatzeko beharrezkoak diren akordioak hartzea oztopatzen edo ukatzen badu, edo, ezohiko premiazko arrazoiak tarteko, ez bada posible batzorde edo batzar nagusiak akordioak balio osoz eratzeko eta hartzeko indarrean den araudiak exijitutako betekizunak betetzea. Horrelakoetan, BBOFri egokituko zaizkio, zuzenean edo izendatzen dituen pertsonan fisiko edo juridikoen bitartez, legeen edo estatutuen arabera batzorde edo batzar nagusiari dagozkion eta erakundeak suntsiaraztearekin lotuta lege honetan aurreikusitako eginkizunak gauzatzeko beharrezkoak diren eskumen guztiak.

64. artikulua. Administrazio-ahalmen orokorrak.

1.BBOFk honako administrazio-eskumen orokor hauek izango ditu, Lege honetan aurreikusitako gainerakoez gain:

a) Erakundearen aktibo eta pasiboen balioa onartzea, Lege honetan aurreikusitako neurriak eta tresnak aplikatze aldera.

b) Edozein pertsonari suntsiarazteko neurri edo tresna bat prestatzeko eta aplikatzeko beharrezkoa den edozein informazio eskatzea.

c) Akzioak, kapital sozialerako ekarpenak edo, oro har, kapitala adierazten duten tresnak edo horiek bihur daitezkeenak eskualdatzea edo eskualdatzeko agintzea, titularra edonor dela ere, bai eta erakundearen bestelako finantza-tresnak, aktiboak eta pasiboak ere.

d) Kapitala handitzeko edo txikitzeko eragiketak, eta obligazioak –tresna bihurgarriak barnean hartuta– eta bestelako edozer balore edo finantza-tresna guztiz edo partzialki jaulkitzeko eta amortizatzeko eragiketak egitea, bai eta eragiketokin lortutako estatutualdaketak ere. Gainera, lehentasunezko harpidetza-eskubidea ken dezake kapitalhanditzeetan eta obligazio bihurgarrien jaulkipenean, bai eta uztailaren 2ko 1/2010 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kapital Sozietateen Legearen testu bateginaren

343. artikuluan aurreikusitako kasuetan ere.

e) Kapital-tresnak amortizatzeko edo bihurtzeko ekintzak edo barne-birkapitalizazioko ekintzak egitea, eta ekintza horiek burutzeko beharrezkoak diren neurri osagarriak ere ezartzea.

f) Suntsiarazteko neurriak zer tresnatan zehaztuko diren erabakitzea, bereziki, erakundearen egitura-aldaketak dakartzatenak eta erakundea desegitekoak eta likidatzekoak barne hartuta.

g) Erakundean gordailututako baloreak jarduera hau egiteko ahalmena duen beste erakunde batera pasatzea berehala, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak aurrez txostena egin ondoren, aktibook hirugarren erakundeetan gordailututa badaude ere gordailu-zerbitzua ematen duen erakundearen izenean.

Horretarako, BBOFk edo hura ordezkatzen duten pertsona fisiko edo juridikoek, erakundearen administratzaile gisa, behar diren neurriak hartuko ditu baloreen gordailuak edo zaintza hartuko dituen erakundeak lagapena gauzatzeko behar dituen kontabilitateeta informatika-dokumentazioa eta -erregistroak eskuratu ahal izan ditzan.

h) Erakundearen baloreak, finantza-tresnak, aktiboak edo pasiboak eskualdatzeari dagokionez, honako eskumen guztiak edo batzuk gauzatzea:

1.a Erakundea eta eskuratzailea behar diren informazioa eta asistentzia ematera behartzea.

2.a Erakundea partaide den taldeko edozein erakunderi eskatzea eskuratzaileari behar dituen zerbitzu operatiboak emateko, eskualdatutako negozioa eraginkortasunez operatu ahal izan dezan. Taldeko erakundeak dagoeneko ematen badizkio zerbitzuak erakundeari, ematen jarraituko du, baldintza beretan, eta, hala ez bada, merkatubaldintzetan.

i) Suntsiarazpenaren xede den erakundeak jaulkitako zor-tresna edo bestelako pasibo onargarri guztien edo batzuen eskubide, betebehar, termino eta baldintza jakin batzuk atzeratu, eten, ezabatu edo aldatzea.

j) Erakundeak jaulkitako baloreak berrerostera behartzea erakundea, BBOFk zehaztutako prezioan eta baldintzetan.

k) Akzioen eta kapital sozialerako ekarpenen edo, oro har, erakundearen finantzatresna, aktibo eta pasiboen eskualdaketak karga edo zergarik gabe egin daitezen agintzea, eta lehentasunezko aukeraeta eskuratze-eskubideak kentzea, Estatutuetan edo kontratuan dauden klausulak bete behar izan gabe.

l) Finantza-tresnak kotizazio ofizialerako onartzea edo araututako merkatu batean negoziatzeko onartzea bertan behera utz dezan eskatzea Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari, uztailaren 28ko 24/1988 Legearen eta aplikatu beharreko gainerako araudiaren arabera.

m) Suntsiarazpenaren xede den erakundea eraginpean hartzen duen kontratu baten baldintzak ezeztatzea edo aldatzea, edo alderdietako bat bihurtzea eskuratzailearen ordez.

n) Erakundeak egindako kontratuen eta eskualdatutako negozioaren jarraitutasuna bermatzeko beharrezkoak diren neurriak hartzea, eskuratzaileak suntsiarazpenaren xede den erakundearen eskubide eta betebeharrak bere gain har ditzan.

ñ) Suntsiarazten ari den erakundeak egindako edozein eragiketa edo jardun berrikustea, betiere horien ondorioz erantzukizunik erator balekioke 4.1.g) artikuluaren babespean dagozkion ekintzak gauzatzeari dagokionez; horren ondorioetarako, eragindako kalte galeren konponketa ziurtatzeko egin daitekeen edozein ekintza burutzeko legitimatuta egongo da.

o) Ezarritako suntsiarazpen-neurriek hirugarren herrialdeetan kokatutako ekintza edo bestelako kapital-tresna, aktibo eta pasiboei dagokienez ondorioak eragiten dituztela bermatzeko beharrezkoak diren ekintzak hartzera behartzea erakundea.

BBOFk uste badu hartutako neurriek ez dutela eraginik izango hirugarren herrialde batean kokatutako aktibo jakin batzuei dagokienez, edo herrialde horretako legeriaren arabera araututako kapital-tresna, aktibo edo pasiboei dagokienez, neurriak hartzeko prozesua eten egingo du eta akzioekin edo bestelako kapital-tresna, aktibo edo pasiboekin lotuta hartu diren neurriak atzera botako ditu.

2.BBOFk suntsiarazpenaren helburu eta printzipioak –3. eta 4. artikuluetan ezarritakoak– bete ditzan, aurreko zenbakian bildutako eta Lege honetan aurreikusitako gainerako administrazio-ahalmen orokorrak baliatzean, ez dira aplikatuko uztailaren 2ko 1/2010 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kapital Sozietateen Legearen testu bateginean eskatzen diren mugak eta gainerako eskakizunak, ez eta kreditu-kooperatibei aplikatu beharreko legerian eskatzen direnak ere, kapitala handitzeko edo txikitzeko eragiketei, kapital-tresnak bihurtzeko eragiketei edo barne-birkapitalizazioko eragiketei dagokienez. Halaber, arau horietan aurreikus daitezkeen nahitaezko txostenak egitea ere ez da beharrezkoa izango.

65. artikulua. Neurrien izaera betearazlea.

1.BBOFk lege honen V. kapituluan aurreikusitako tresnak aplikatzeko emandako administrazio-egintzak eta 63.c) artikuluaren babespean hartutako akordioak onartzen direnetik izango dira eraginkorrak, inongo araudi edo kontratutan zehaztutako inongo izapide edo betekizun bete beharrik izan gabe, Lege honetan aurreikusitako betekizunei eta indarreko araudiak exijitutako ziurtasun-, inskripzioedo publikotasun-betekizun formalei kalterik egin gabe. Horretarako, nahikoa izango da administrazio-egintzaren edo dagokion akordioaren ziurtapena, aditu independenteen edo kontu-ikuskarien txostenen beharrik izan gabe.

2.Bankuen sektoreko arauek ezin izango dute egintza horiek betearaztean eragin.

66. artikulua. Kontratu-baldintza jakin batzuk ez betetzea esku-hartze goiztiarrean eta suntsiarazpenean.

1.Esku-hartze goiztiarreko edo suntsiarazteko edozein neurri ezartzea eta neurri horiek aplikatzearekin zuzenean lotuta dagoen edozein egintza ez da berez ez-betetzetzat hartuko, eta ez du ahalbidetuko kontrako alderdiren batek erakundeak egindako eragiketa edo kontratuen epemuga, aldaketa, etetea edo aldez aurreko suntsiarazpena adieraztea, erakundearen edozein ondasunen gaineko bermea betearaz dadin eskatzea, edo eragiketaren edo kontratuaren ondoriozko edozein eskubide edo betebehar konpentsatzea, ez eta horrengan inolako eraginik izatea ere, eta halakorik xedatzen duten klausulak ez-jarritakotzat hartuko dira.

Batik bat, suntsiarazpen-agintaritzak edo gainbegirale eskudunak Lege honetan aurreikusitako neurriak eta eskumenak aplikatzea ez da konkurtso-prozeduratzat joko, Baloreak Ordaintzeko eta Kitatzeko Sistemei buruzko Legean (azaroaren 12ko 41/1999) xedatutakoaren ondorioetarako, ez eta Produktibitatea sustatzeko eta kontratazio publikoa hobetzeko premiazko erreformei buruzko Errege Lege Dekretuaren (martxoaren 11ko 5/2005) II. kapituluaren 3. atalean xedatutakoaren ondorioetarako ere.

Aurreko lerrokadetan ezarritakoa gorabehera, kontrako aldeak kontratua edo dagokion eragiketa aldez aurretik mugaegundu edo suntsiarazi ahal izango du, dagokion kontratuan zehaztutako baldintzetan, dagokion neurria edo eskumena hartu edo gauzatu baino lehenagoko edo geroagoko ez-betetze baten ondorioz, horrekin lotuta egon edo ez.

2.Aurreko zenbakian xedatutakoa aplikatu beharrekoa izango da talde bateko filialei dagokienez, haien betebeharrak taldeko erakundeak nola edo hala bermatuta edo abalatuta baldin badaude, edo taldeko edozein erakunderi dagokionez, ez-betetzeei buruzko xedapen gurutzatuak dituzten kontratuen kasuan.

67. artikulua. Aktiboen eta pasiboen eskualdaketa partziala.

1.Erakundearen aktiboen eta pasiboen zati bat baino eskualdatzen ez denean, BBOFk honako xede hauek lortzeko beharrezkoak diren neurriak hartuko ditu:

a) Aktiboen edo pasiboen zati bat bakarrik suntsiaraz, berri edo eskualda dadin saihestea, baldin eta titulartasuna aldatzea dakarren finantza-bermeko akordio bati edo kontratua konpentsatzeko akordio bati –martxoaren 11ko 5/2005 Errege Lege Dekretuaren I. tituluko II. kapituluan adierazitakoak– edo konpentsazio-akordio bati jarraikiz konpentsa badaitezke.

b) Berme pignoratiziodun obligazioak eta bermatzen dituzten aktiboak batera eskualdatu edo biak erakundean gera daitezen ahalbidetzea.

c) Berme pignoratizioko akordioa suntsiarazi edo berritu dadin saihestea, baldin eta horrek obligazioak bermatuta egoteri uztea badakar.

d) Finantzaketa egituratuko akordioek estalitako aktiboen eta pasiboen parte bat bakarrik suntsiaraz, berri edo eskualda dadin saihestea, erakundearen gordailuekin lotutako aktibo edo pasiboei bakarrik eragiten dienean izan ezik.

Aurrekoa gorabehera, BBOFk, suntsiarazpena ahalbidetu eta gordailugileei babes egokia ematearren, aurreko letretan aurreikusitako akordioetan bildutako gordailu bermatuak eskualdatu ahal izango ditu, baina akordio berean bildutako aktibo eta pasiboak eskualdatu gabe, edo bestela, aktibo eta pasibo horiek eskualdatu, aldatu edo suntsiarazi ahal izango ditu, gordailu bermatuak eskualdatu gabe.

2.Esku-hartze goiztiarreko edo suntsiarazteko edozein neurri edo ahalmen ezartzeak ez du eraginik izango azaroaren 12ko 41/1999 Legearen arabera onartutako Espainiako ordainketa-sistemen eta baloreak eta finantza-tresnak likidatzeko eta konpentsatzeko sistemen funtzionamenduan, ez eta beste estatu kide batzuek izendatutakoetan ere, Baloreak ordaintzeko eta kitatzeko sistemetako kitapenak egiteko sendotasunari buruzko 1998ko maiatzaren 19ko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 98/26/EE Zuzentarauan xedatutakoaren ondorioetarako, kontrapartida zentraleko erakundeek kudeatutako araubideak barnean hartuta, betiere BBOFk:

a) suntsiarazten ari den erakunde baten aktibo edo pasiboen zati bat eskualdatzen badu, edo

b) suntsiarazten ari den erakundea biltzen duen kontratu baten baldintzak ezeztatzen edo aldatzen baditu, edo erosle bat ordezkatzen badu alderdi moduan.

Bereziki, ez du eraginik izango likidatzeko aginduen edo horien konpentsazioen errebokaezintasunean, irmotasunean eta baliotasunean, ez azaroaren 12ko 41/1999 Legean aipatzen diren funts, balore edo konpromisoetan, ez eta sistemaren kudeatzaileen edo erakunde parte-hartzaileen alde eratutako bermeetan ere. Ez du eraginik izango, ezta ere, Espainiako Bankuaren, Europako Banku Zentralaren edo Europar Batasuneko edozer banku zentral nazionalen alde eratutako bermeak konpentsatzeko edo exekutatzeko eskubidea baliatzean.

68. artikulua. Presako neurriak.

Presako arrazoiak direla medio, eta 3. artikuluan aurreikusitako helburuak bermatze aldera, honako hauek egin ahal izango ditu BBOFk:

a) Suntsiarazpen-plana onartu aurretik, 25.1 artikuluko a) eta b) letretan aurreikusitako tresnak hartuko ditu; era berean, lehiaren eta estatu-laguntzen arloko Espainiako eta Europar Batasuneko araudietan zehaztutakoaren esparruan eta baliabide publikoak ahalik eta modu eraginkorrenean erabiltzeko eta finantza-laguntza publikoak murriztearen printzipioa kontuan izanik, 20.1.d) artikuluan aurreikusitako laguntzak emango ditu.

b) Erakundearen balioa kalkulatzeko prozedura erabiltzea, aditu independenteen txostenak bilduta, 5.3 artikuluan aipatzen den behin-behineko balorazioa egiteko, betiere suntsiarazpen-neurriak aplikatzearren edo kapital-tresnak amortizatzeko edo bihurtzeko eskumena baliatzearren.

69. artikulua. Publizitatea.

1.24. artikuluan xedatutakoa alde batera utzi gabe, BBOFk behar diren jarduerak egingo ditu IV. kapituluari jarraikiz hartutako neurriak jakinarazteko, eta, zehazki, suntsiarazpen-tresnak aplikatu direla eta eskumenak baliatu direla jakinarazteko, neurriek kaltetutako akziodunek, hartzekodunek edo hirugarrenek ezagut ditzaten.

2.Aurreko zenbakian xedatutakoa alde batera utzi gabe, BBOFk hartutako neurrien berri emango die erakundeari, Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioari eta prebentziozko suntsiarazpeneta gainbegiratze-agintaritza eskudunei.

Halaber, hala dagokionean, hartutako neurrien berri emango die BBOFk Europako Banku Agintaritzari eta kaltetutako taldea gainbegiratzeaz arduratzen den Europar Batasuneko agintaritzari.

3.Esku-hartze goiztiarreko eta suntsiarazteko neurriak prestatu bitartean, eta, zehazki, 5. artikuluan aipatutako balorazioa egiten den bitartean eta suntsiarazpentresnaren bat aplikatzea zehazteko edozer eragiketa aztertzen edo negoziatzen den bitartean, erakundeak ez du informazio garrantzitsutzat jotako informaziorik –uztailaren 28ko 24/1988 Legearen 82. artikuluaren arabera– jakinarazi eta hedatu beharko.

70. artikulua. Kontratuak eta bermeak eteteko ahalmenak.

1.BBOFk erakundeak egindako edozer kontraturen ondorio den ordainketaedo entrega-betebehar oro eten dezake, administrazio-egintza bidez, ahalmen horren gauzatzea jakinarazten denetik hurrengo egun balioduneko gauerdira arte doan gehieneko epean.

2.Ordainketaedo entrega-betebehar bat etenaldian betearazi behar bazen, ordainketa edo entrega aldi hori bukatutakoan berehala egin beharko da.

Erakundeak egindako kontratu baten ondorio den ordainketaedo entregabetebeharrak lehenengo zenbakiari jarraikiz eten egiten direnean, erakundearen kontrako

alderdien ordainketaeta entrega-betebeharrak –kontratuaren araberakoak– ere eten egingo dira aldi berean.

3.1. zenbakian aurreikusitakoa ez da aplikatuko honako kasu hauetan:

a) gordailu bermatuetan, urriaren 14ko 16/2011 Legegintzako Errege Dekretuan aurreikusitako baldintzei jarraikiz;

b) ordainketaedo entrega-betebeharretan, honako hauei dagokienez:

1.a azaroaren 12ko 41/1999 Legean aipatzen diren sistemei edo sistema-operadoreei dagokienez, ez eta beste estatu kide batzuek izendatutakoei dagokienez ere, Baloreak ordaintzeko eta kitatzeko sistemetako kitapenak egiteko sendotasunari buruzko 1998ko maiatzaren 19ko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 98/26/EE Zuzentarauan xedatutakoaren ondorioetarako,

2.a kontrapartida zentraleko erakundeei dagokienez, eta

3.a banku zentralei dagokienez.

c) Inbertsioak Bermatzeko Funtsean bildutako kredituetan, uztailaren 28ko 24/1988 Legearen 77. artikuluan eta Lege hori garatzeko araudian xedatutakoari jarraikiz.

4.VI. kapituluan xedatutakoari kalterik egin gabe, BBOFk erakundearen edozer aktiboren gaineko bermeak betearaztea galaraz edo muga dezake, administrazio-egintza bidez, ahalmen horren gauzatzea jakinarazten denetik hurrengo egun balioduneko gauerdira arte doan gehieneko epean.

BBOFk ez du eskumen hori baliatuko aktibo pignoratuen gaineko edo suntsiarazpenerakundeak estalduraedo berme-kontzeptupean aurkeztutako aktiboen gaineko bermeei dagokienez, honako hauek suntsiarazteko:

a) Baloreak Ordaintzeko eta Kitatzeko Sistemei buruzko azaroaren 12ko 41/1999 Legean aipatzen diren sistemak edo sistema-operadoreak, ez eta beste estatu kide batzuek izendatutakoak ere, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1998ko maiatzaren 19ko 98/26/EE Zuzentarauan xedatutakoaren ondorioetarako,

b) kontrapartida zentraleko erakundeak, eta

c) banku zentralak.

5.BBOFk suntsiarazten ari den erakunde batekin egindako kontratu baten aurretiazko epemuga, suntsiarazpena edo deuseztatzea adierazteko alderdi batek duen eskubidea eten dezake, administrazio-egintza bidez, ahalmen horren gauzatzea jakinarazten denetik hurrengo egun balioduneko gauerdira arte doan gehieneko epean.

BBOFk ez du eskumen hori baliatuko honako hauei dagokienez:

a) Baloreak Ordaintzeko eta Kitatzeko Sistemei buruzko azaroaren 12ko 41/1999 Legean aipatzen diren sistemak edo sistema-operadoreak, ez eta beste estatu kide batzuek izendatutakoak ere, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1998ko maiatzaren 19ko 98/26/EE Zuzentarauan xedatutakoaren ondorioetarako,

b) kontrapartida zentraleko erakundeei dagokienez, eta

c) banku zentralei dagokienez.

6.Aurreko zenbakian xedatutakoa suntsiarazpenaren xede den erakundearen filial batekin sinatutako kontratuetan ere aplikatu beharko da, honako kasu hauetan:

a) Kontratu horren bidez sortutako betebeharrak suntsiarazten ari den erakundeak bermatuta edo abalatuta badaude.

b) Kontratu hori aurretiaz mugaeguneratzeko, suntsiarazteko edo deuseztatzeko eskubideen arrazoi bakarra suntsiarazten ari den erakundearen kaudimengabezia edo finantza-egoera denean.

c) Akzioak edo bestelako kapital-tresnak, aktiboak edo pasiboak transferitzeko ahalmena baliatu den edo balia daitekeen kasuan, kontratuari atxikitako filialaren aktiboak

eta pasiboak erosle bati transferitu direnean edo transferi daitezkeenean edo BBOFk nola edo hala babesa ematen dienean betebehar horiei.

7.5. zenbakian xedatutakoa gorabehera, pertsona batek kontratuaren aurretiazko epemuga, suntsiarazpena edo deuseztatzea etenaldia amaitu baino lehen adierazteko eskubidea izango du, baldin eta BBOFk aldez aurretik jakinarazten badio kontratuaren eraginpeko aktiboak eta pasiboak ez direla beste erakunde batera eskualdatuko edo ez direla barne-birkapitalizazioko tresnaren eraginpean jarriko.

Eteteko eskubidea baliatzen ez bada eta aurreko paragrafoan aurreikusitako jakinarazpena egiten ez bada, kontratuaren aurretiazko epemuga, suntsiarazpena edo deuseztatzea adierazteko eskubidea baliatu ahal izango da, betiere:

a) Aktiboak eta pasiboak beste erakunde batera eskualdatu badira, soilik erakunde hartzaileak kontratua aurretiaz mugaeguneratzea, suntsiaraztea edo deuseztatzea eragiten duen gertaera bat modu jarraituan edo gerora gertatzen den kasuan.

b) Suntsiarazten ari den erakundeak aktiboei eta pasiboei eusten badie eta BBOFk ez badie barne-birkapitalizazioko tresna aplikatzen, etenaldia amaitutakoan.

VIII. KAPITULUA

Prozesu-araubidea

71. artikulua. BBOFk 63. artikuluan aurreikusitako merkataritza-ahalmenak baliatuta hartu dituen erabaki eta akordioen aurkako ekintzak.

1.BBOFk 63. artikuluaren babespean hartutako erabaki eta akordioei aurka egiteko, kapital-sozietateen legez kontrako gizarte-akordioei kontra egiteko aurreikusitako arauak eta prozedurak baino ez dira jarraituko. Kontra egiteko ekintza hamabost eguneko epean iraungiko da; epea BBOFk, 69. artikuluan xedatutakoarekin bat, aipatutako esku-hartzeak jakinarazten dituenean hasiko da kontatzen.

2.Akziodunek, bazkideek, obligaziodunek, hartzekodunek edo bestelako hirugarrenek, baldin eta uste badute BBOFk, administrari gisa, zuzenean edo hura ordezkatzen duten pertsona fisiko edo juridikoen bitartez hartutako erabakiek beren eskubideak eta legezko interesak urratu dituztela, jasandako kalte eta galerak ordaintzea eskatu ahal izango dute, uztailaren 2ko 1/2010 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kapital Sozietateen Legearen testu bateginaren 241. artikuluarekin bat. Ezingo da erantzukizuneko gizarte-ekintza gauzatu gainbegiratze-agintaritzek, prebentziozko suntsiarazpen-agintaritzek edo BBOFk esku-hartze goiztiarreko edo erakundea suntsiarazteko prozesuan egindako jarduerei dagokienez.

3.BBOFk Lege honen babespean agindutako egintzaren baten kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri bada, 72. artikuluarekin bat, organo judizial eskudunak artikulu honi jarraikiz hasitako prozedura etengo du, harik eta administrazioarekiko auzi-errekurtsoa ebatzi arte, baldin eta aurkatutako administrazioegintzak BBOFk 63. artikuluaren babespean hartutako erabakiak estaltzen baditu. Kasu horretan, organo judizial eskuduna administrazioarekiko auzien organo jurisdikzionalak judizio aurreko arazoari buruz hartutako erabakiari atxikita geratuko da.

72. artikulua. Esku-hartze goiztiarreko prozesuen eta suntsiarazpen-prozesuen esparruan agindutako administrazio-erabaki eta -egintzen kontrako errekurtsoaren berezitasunak.

1.Gainbegirale eskudunak edo prebentziozko suntsiarazpen-agintaritza eskudunak berreskuratzeko eta suntsiarazteko planak onartzeak amaiera jarriko dio administraziobideari; onarpenari, bada, Auzitegi Nazionaleko Administrazioarekiko Auzien Salan egin dakioke kontra.

2.Suntsiarazpen-agintaritza eta gainbegirale eskudunek esku-hartze goiztiarreko prozesuen esparruan eta suntsiarazpenaren prebentziozko eta betearazteko faseetan emandako egintzek eta hartutako erabakiek amaiera jarriko diote administrazio-bideari;

egintzoi eta erabakioi, bada, Auzitegi Nazionaleko Administrazioarekiko Auzien Salan egin dakieke kontra.

Goiko paragrafoan aipatu ditugun suntsiarazpen-agintaritza eta gainbegirale eskudunen egintza eta erabakiekin batera egiten den balorazioari ezin izango zaio bereiz kontra egin; egintza eta erabaki horien aurka aurkezten diren errekurtsoetan baino ezin izango zaie kontra egin. Ez bazaio kontra egiten, auzitegiak administrazioarekiko auzierrekurtsoaren xede diren egintza edo erabakiak ebaluatzeko oinarritzat hartuko ditu.

3.Suntsiarazpen-agintaritza eskudunen ebazpenak aurkaratzeko prozeduren izapideak lehentasuna izango du, baina ez oinarrizko eskubideak babesteko prozedura bereziari dagokionez, ez eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa Arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 66. artikuluan aurreikusitako xedapen orokorren aurkako zuzeneko errekurtsoei onartutako lehentasunari dagokionez ere.

4.Suntsiarazpen-tresnak eta -eskumenak baliatzean, suntsiarazpen-agintaritza eskudunek suntsiarazpenaren xede den erakundea eraginpean hartzen duen egintza prozedura judizial oro eteteko eskatu ahal izango dute, eta Auzitegi eskudunak eten egin beharko du, lortu nahi den helburuaren eraginkortasuna bermatzeko beharrezkoa den aldirako.

73. artikulua. Kapital-tresnen amortizazioaren edo bihurketaren eta barnebirkapitalizazioaren arloan agindutako administrazio-erabaki eta -egintzen kontrako errekurtsoaren berezitasunak.

1.Honako hauek jarri ahal izango dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa BBOFk kapital-tresnen amortizazioaren edo bihurketaren eta barne-birkapitalizazioaren arloan egindako egintzen eta hartutako erabakien kontra:

a) Kapital-tresnak eta pasibo onargarriak –kapital sozialaren % 5, gutxienez– jaulki dituen erakundeko akziodunek edo bazkideek, eta, hala badagokio, partaidetza osoko erakundeak, baldin eta horren bidez egituratu bada jaulkipena.

b) Kapital-tresna amortizatzeko edo bihurtzeko eta barne-birkapitalizazioa egiteko egintzaren aplikazio-eremuan sartutako baloreen titularrek.

c) Ekintzak kaltetutako jaulkipen jakin baten baloreen titularrak biltzen dituen sindikatuaren edo batzarraren komisarioak edo ordezkariak, baldin eta horretarako eskumena badu, jaulkipen horren baldintzen eta sindikatu edo batzar horren funtzionamendua arautzen duten arauen arabera.

d) Erakundearen gordailugile eta hartzekodunek.

2.Hala badagokio, kautelazko neurriak hartzea erabakitzeko autoa Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da, eta erakundeak eta BBOFk berdin-berdin jakinaraziko dituzte bai aipatutako autoa, bai kapital-tresnak amortizatu edo bihurtzeko eta barnebirkapitalizazioko ekintza.

3.Kapital-tresnak amortizatu edo bihurtzeko eta barne-birkapitalizazioko ekintzaren aplikazio-eremuan sartutako baloreen titularrek edo horiek biltzen dituen sindikatuaren edo batzarraren komisarioak edo ordezkariak jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa onartzen bada, epaiak inbertitutako jaulkipenari edo jaulkipenei lotutako ondorioak baino ez ditu izango.

4.Erakundeak eta BBOFk berdin-berdin jakinaraziko dituzte bai epaia, bai kapitaltresnak amortizatu edo bihurtzeko eta barne-birkapitalizazioko ekintza.

74. artikulua. 72. eta 73. artikuluetan aipatutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoetan emandako epaia betearazteko ezintasuna.

1.72. eta 73. artikuluetan aurreikusitako erabaki edo egintzaren bat zuzenbidearen kontrakotzat adierazten duen epaia materialki betearazteko ezintasunaren kausak agintaritza judizialaren aurrean alegatu ahal izango dituzte gainbegirale eta suntsiarazpenagintaritza eskudunek. Epaileak edo auzitegiak kausa horiek betetzen ote diren aztertuko du eta, hala badagokio, ordaindu beharreko kalte-ordaina zehaztuko du. Kalte-ordain

horren zenbatekoa, gutxienez, honako hauen arteko aldea izango da: alde batetik, errekurtsogileak benetan jasan duen kaltearen eta, bestetik, erabaki edo akordio hori hartzeko unean, konkurtso-prozedura baten esparruan erakundearen likidazioa gertatu izan bazen, kasu horretan izango zukeen galeraren arteko aldea.

2.Aurreko zenbakian aurreikusitakoari jarraikiz, epai bat ezin betearazi ahal izatea zehazten duten arrazoiak baloratzeko garaian, epaiak edo epaimahaiak honako hauek hartu beharko ditu kontuan, batik bat:

a) Eraginpean dauden edo egon daitezkeen eragiketen bolumen bereziki esanguratsua edo konplexutasuna.

b) Epaia baldintza hertsitan betearaziz gero, erakundeak eta finantza-sistemaren egonkortasunak izango lituzketen kalteak.

c) Bestelako akziodunen, bazkideen, obligaziodunen, hartzekodunen edo hirugarrenen legezko eskubide edo interesak, ordenamendu juridikoak babestutakoak.

IX. KAPITULUA

Zehapen-araubidea

1.atala. Xedapen orokorrak

75. artikulua. Xedapen orokorrak.

1.Lege honetan aurreikusitako arauak urratzen dituzten erakundeek, bai eta haietako administrazioedo zuzendaritza-kargudunek ere, administrazio-erantzukizuna izango dute eta titulu honetan xedatutakoaren araberako zehapena ezarri ahal izango zaie.

2.Erakunde bati eta erakundeko administrazioedo zuzendaritza-kargudunei egotzitako erantzukizunak independenteak izango dira. Erakunde baten aurkako zehapenespedientea ez hasteak edo hasitako zehapen-espedientea artxibatu edo largesteak ez du zertan eragin erakundeko administrazioedo zuzendaritza-kargudunen erantzukizunean, eta alderantziz.

3.Arau-hausteak erakundeen talde kontsolidagarrien betebeharrei buruzkoak direnean, erakunde nagusia zehatuko da, eta hala badagokio, bai eta haren administratzaile eta zuzendariak ere.

76. artikulua. Espedienteen instrukzioa egiteko eskumena.

1.Zehapen-prozedurak izapidetzea eta Lege honetan tipifikatutako arau-hausteen ondoriozko zehazpenak ezartzea honako agintaritza hauei dagokie:

a) BBOFri, suntsiarazpen-agintaritza betearazle den aldetik bere eginkizunekin lotutako arau-hausteak direnean eta, bereziki, IV. kapitulutik VII. kapitulura bitarte aurreikusitako arauak urratzea dakarten arau-hausteak direnean.

b) Espainiako Bankuari, agintaritza gainbegirale eta prebentziozko suntsiarazpenagintaritza den aldetik bere eginkizunekin lotutako arau-hausteak direnean eta, bereziki, II. eta III. kapituluetan aurreikusitako arauak urratzea dakarten arau-hausteak direnean.

c) Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari, agintaritza gainbegirale eta prebentziozko suntsiarazpen-agintaritza den aldetik bere eginkizunekin lotutako arauhausteak direnean eta, bereziki, II. eta III. kapituluetan aurreikusitako arauak urratzea dakarten arau-hausteak direnean.

2.Espainiako Bankuak, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak eta BBOFk elkarlanean jardungo dute, zehapenaren izaera dela-eta hainbat agintaritza aldi berean eraginpean har ditzaketen zehapen-prozedura guztietan.

3.Gainbegirale eta suntsiarazpen-agintaritza eskudunek Ekonomia eta Lehiakortasun ministroari emango diote arau-hauste oso larriengatik jarritako zehapenen berri, eta,

nolanahi ere, hiru hilean behin funtsezko informazioa helaraziko diote, izapidetzen ari diren prozedurei eta emandako ebazpenei buruz.

77. artikulua. Arau-hauste eta zehapenen preskripzioa.

1.Arau-hauste oso larriak bost urtera preskribatuko dira, larriak lau urtera, eta arinak bi urtera.

2.Preskripzio-epea araua hautsi den egunean bertan hasiko da zenbatzen. Jarduera edo ez-egite jarraituaren ondorioz etor litezkeen arau-hausteetan, berriz, jarduera burututako eguna edo arau-hausteari dagokion azken egintzarena hartuko da hasieraeguntzat.

3.Preskripzio-epea eten egingo da zehapen-prozedura abiaraztean, interesdunari jakinarazita; dena dela, epea zenbatzeari berrekingo zaio espedientea sei hilabetez etenik egoten bada, eta etenaldi horren zergatia ezin bazaie espedientearen xede direnei egotzi.

Aurreko paragrafoan aurreikusitakoaren ondorioetarako, ez da ulertuko etenaldia dagoenik baldin eta etenaldi hori prozedura eteteko erabakiaren ondorioz gertatzen bada, prozesu penal batekin batera geratzen delako.

4.Zehapenak preskribatzeko araubidea Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legean (azaroaren 26ko 30/1992) aurreikusitakoa izango da.

2.atala. Arau-hausteak

78. artikulua. Arau-hauste motak.

Lege honetan aurreikusitako administrazioko arau-hausteak oso larriak, larriak eta arinak izan daitezke.

79. artikulua. Arau-hauste oso larriak. Hauek dira arau-hauste oso larriak:

a) Lege honetan esleitutako eginkizunak baliatzean gainbegirale edo suntsiarazpenagintaritza eskudunen jardunari uko edo aurka egitea, non eta ez duen noizbehinka edo kasu bakanetan egiten.

b) Gainbegirale eskudunak aplikatzea erabaki duen esku-hartze goiztiarreko neurriei dagokienez, erakundeak eragozpenak jartzea edo eska dakiokeen lankidetzarik ez izatea, non eta ez duen noizbehinka edo kasu bakanetan egiten.

c) Prebentziozko suntsiarazpen-agintaritza eskudunarekin izan beharreko lankidetzarik ez izatea erakundeak, suntsiarazpen-planak egiteari dagokionez, non eta ez duen noizbehinka edo kasu bakanetan egiten.

d) BBOFk erabaki dituen suntsiarazpen-neurriak aplikatzeari dagokionez, erakundeak eragozpenak jartzea edo eska dakiokeen lankidetzarik ez izatea, non eta ez duen noizbehinka edo kasu bakanetan egiten.

e) Aditu independenteek egin beharreko erakundearen balorazio ekonomikoa egitea larriki eragotzi edo zailtzen duen jardun oro, non eta ez den noizbehinka edo kasu bakanetan gertatzen.

f) Gainbegirale edo suntsiarazpen-agintaritza eskudunei bidali beharreko datu edo dokumentuak, edo dagozkion eskumenak egikaritzean eskatzen dituztenak ez bidaltzea, edo osatu gabeko datuak edo zuzenak ez direnak igortzea, horrek erakundearen, talde kontsolidagarriaren edo osatzen duten finantza-taldearen bideragarritasuna hautemateko eragozpenak jartzen baditu. Letra honen ondorioetarako, dagokion araudian aurreikusitako epetik kanpo, edo organo eskudunak errekerimendua egitean emandako epetik kanpo igorriz gero, ez dela bidali ulertuko da.

Zehazki, honako hauek letra honetan sartuta daudela ulertuko da:

1.a Gainbegirale eskudunari berreskuratze-plana ez bidaltzea, edo gainbegirale eskudunak eskatu dituen planaren berrikuspenak ez bidaltzea.

2.a Jarduketa-planean bildutako neurrien eta esku-hartze goiztiarreko gainerako neurrien betetze-mailari buruzko txostena gainbegirale eskudunari ez bidaltzea erakundeak.

3.a Suntsiarazpen-plana egiteko beharrezkoa den informazioa prebentziozko suntsiarazpen-agintaritza eskudunari ez bidaltzea erakundeak.

g) Gainbegirale eta suntsiarazpen-agintaritza eskudunei eman beharreko informazioa egiazkoa izateko betebeharra ez betetzea, betiere eraginpean hartutakoen kopurua edo informazioaren garrantzia dela-eta, ez-betetzea bereziki garrantzitsua baldin bada.

h) Esku-hartze goiztiarreko prozesu baten edo suntsiarazpen-prozesu baten testuinguruan lortutako datuei buruzko konfidentzialtasun-betebeharra ez betetzea, edo datu horiek legean aurreikusitakoak ez diren xedeetarako erabiltzea, betiere eraginpean hartutakoen kopurua edo informazioaren garrantzia dela-eta, ez-betetzea bereziki garrantzitsua baldin bada.

i) Erakunde batek edo erakundeen talde nahiz azpitalde kontsolidagarri batek eskuhartze goiztiarreko egoera batean dagoela ez jakinaraztea edo oso berandu jakinaraztea, administrazio-organoak jakinda edo, egoera objektiboak aintzat hartuta, administrazioorganoak jakin beharko lukeela, betiere erakundearen egoeraren larritasunagatik edo igarotako denboragatik arau-hauste oso larritzat hartu behar bada.

j) Administrazio-organoak gainbegirale edo suntsiarazpen-agintaritza eskudunei ez jakinaraztea edo oso berandu jakinaraztea erakundea bideraezintasun-egoeran dagoela, administrazio-organoak jakinda edo, egoera objektiboak aintzat hartuta, administrazioorganoak jakin beharko lukeela, betiere erakundearen egoeraren larritasunagatik edo igarotako denboragatik arau-hauste oso larritzat hartu behar bada.

k) Prebentziozko suntsiarazpen-agintaritza eskudunari suntsiarazgarritasunerako eragozpenak murrizteko edo desagerrarazteko neurri egokiak ez proposatzea, eta prebentziozko suntsiarazpen-agintaritza eskudunak eragozpenak murrizteko edo desagerrarazteko proposatutako bestelako neurriak ez aplikatzea, non eta ez den noizbehinka edo kasu bakanetan gertatzen.

l) Berreskuratze-plana urtero ez eguneratzea, edo erakundearen egitura juridikoan edo antolamendu-egituran plana aldatzea eskatzen duen aldaketaren bat gertatu ostean, betiere erakundearen egoerak nabarmen aldatu badira eta aldaketa justifikatzen badute.

m) Talde barruko finantza-laguntzari dagokionez, Lege honetan aurreikusitako betebehar, eskakizun eta mugak ez betetzea. Zehazki, taldearen finantza-laguntza eman izana gainbegirale eskudunaren baimena lortu gabe, edo egoerei buruz eta bete beharreko eskakizunei buruz gezurra esanda lortuta baimen hori; talde-barruko finantza-laguntzaren akordioa egin izana alderdietako bat esku-hartze goiztiarreko kasu baten dagoela; talde bateko erakundeek finantza-laguntzaren akordio bat sinatu duten edo ez duten sinatu adierazten duen informazioa jakinarazi ez izana; eta taldearen finantza-laguntza emateko hartutako erabakien berri ez ematea gainbegirale eskudunari; kasu guztietan, non eta ez den noizbehinka edo kasu bakanetan gertatzen.

n) 53.1.a) artikuluan aipatzen diren ekarpenak ez ordaintzea edo epez kanpo ordaintzea.

ñ) Baimena behar den kasuetan baimenik gabe ekintzak edo eragiketak egitea, baimenaren oinarrizko baldintzak ez betetzea, edo baimen hori aitorpen faltsuen bidez edo beste edozein bitarteko irregular baliatuta lortu izana, non eta ez den noizbehinka edo kasu bakanetan gertatzen.

o) Arau-hauste larriak, iruzurrezko ekintzak izan badira, edo tarteko pertsona fisiko edo juridikoak baliatuta egin badira.

p) Aktiboak kudeatzeko sozietateari dagokionez, eta gainerako letrak aplikatzeko aukera alde batera utzi gabe:

1.a Bere xede sozialaz kanpoko jarduerak, lege honetan eta hura garatzeko arauetan zehaztutako helburu orokorrak lortzea arriskuan jar dezaketenak, egitea, non eta ez duen noizbehinka edo kasu bakanetan egiten.

2.a Legez exijitutako kontabilitaterik ez izatea, edo horrek oinarrizko irregulartasunak izatea, eta, ondorioz, ondareeta finantza-egoera ezagutzea galaraztea.

3.a Urteko kontuak, gaiari buruzko indarreko araudiari jarraikiz, kontu-ikuskaritza baten mende jartzeko betebeharra ez betetzea.

4.a Gainbegiratzeari uko egitea edo aurka egitea, betiere, berariazko idatzizko errekerimendua badago horri buruz.

5.a Gardentasun-betebeharrak ez betetzea, non eta ez duen noizbehinka edo kasu bakanetan egiten.

6.a BBOFri horri igorri beharreko datuak edo dokumentuak ez igortzea, edo datu edo dokumentuok egiazkoak ez izatea, hori dela-eta sozietatearen ondareeta finantza-egoera ezin badaiteke balioetsi. Zenbaki honen ondorioetarako, ez dela igorri ulertuko da igorketa ez denean organo eskudunak horretarako emandako epean egiten, betebeharra idatziz gogoraraztean edo errekerimendua berriro egitean.

80. artikulua. Arau-hauste larriak.

Arau-hauste larriak izango dira jokabide hauek:

a) Lege honetan esleitutako eginkizunak baliatzean gainbegirale edo suntsiarazpenagintaritza eskudunen jardunari uko edo aurka egitea, baina ez bada noizbehinka edo kasu bakanetan gertatzen, arau-hauste oso larritzat hartuko da.

b) Gainbegirale eskudunak aplikatzea erabaki duen esku-hartze goiztiarreko neurriei dagokienez, erakundeak eragozpenak jartzea edo eska dakiokeen lankidetzarik ez izatea, non eta noizbehinka edo kasu bakanetan gertatzen bada.

c) Prebentziozko suntsiarazpen-agintaritza eskudunarekin izan beharreko lankidetzarik ez izatea erakundeak, suntsiarazpen-planak egiteari dagokionez, non eta noizbehinka edo kasu bakanetan gertatzen bada.

d) BBOFk aplikatzea erabaki duen suntsiarazpen-neurriei dagokienez, erakundeak eragozpenak jartzea edo eska dakiokeen lankidetzarik ez izatea, non eta noizbehinka edo kasu bakanetan gertatzen bada.

e) Aditu independenteek egin beharreko erakundearen balorazio ekonomikoa egitea eragotzi edo zailtzen duen jardun oro, baina ez bada noizbehinka edo kasu bakanetan gertatzen, arau-hauste oso larritzat hartuko da.

f) Gainbegirale edo suntsiarazpen-agintaritza eskudunei helarazi beharreko datu edo dokumentuak, edo dagozkien eginkizunetan eskatutako agiriak ez igortzea, edo osorik ez igortzea, edo oker igortzea, arau-hauste oso larria ez badakar. Letra honen ondorioetarako, dagokion araudian aurreikusitako epetik kanpo, edo organo eskudunak errekerimendua egitean emandako epetik kanpo igorriz gero, ez dela bidali ulertuko da.

g) Gainbegirale eta suntsiarazpen-agintaritza eskudunei eman beharreko informazioa egiazkoa izateko betebeharra ez betetzea, ez eta esku-hartze goiztiarreko prozesu baten edo suntsiarazpen-prozesu baten testuinguruan lortutako datuei buruzko konfidentzialtasunbetebeharra ere, edo datu horiek legean aurreikusitakoak ez diren xedeetarako erabiltzea, arau-hauste oso larria ez badakar.

h) Erakunde batek edo kreditu-erakundeen talde nahiz azpitalde kontsolidagarri batek ez jakinaraztea edo berandu jakinaraztea erakundea esku-hartze goiztiarreko egoera batean dagoela, administrazio-organoak jakinda edo, egoera objektiboak aintzat hartuta, administrazio-organoak jakin beharko lukeela, betiere arau-hauste oso larritzat hartu behar ez bada.

i) Administrazio-organoak gainbegirale edo suntsiarazpen-agintaritza eskudunei ez jakinaraztea edo berandu jakinaraztea erakundea bideraezintasun-egoeran dagoela, administrazio-organoak jakinda edo, egoera objektiboak aintzat hartuta, administrazioorganoak jakin beharko lukeela, betiere arau-hauste oso larritzat hartu behar ez bada.

j) Prebentziozko suntsiarazpen-agintaritza eskudunari suntsiarazgarritasunerako eragozpenak murrizteko edo desagerrarazteko neurri egokiak ez proposatzea, eta prebentziozko suntsiarazpen-agintaritza eskudunak eragozpenak murrizteko edo desagerrarazteko ezarritako bestelako neurriak ez aplikatzea, non eta noizbehinka edo kasu bakanetan gertatzen bada.

k) Berreskuratze-plana urtero ez eguneratzea, edo erakundearen egitura juridikoan edo antolamendu-egituran plana eguneratzea eskatzen duen aldaketaren bat gertatu ostean, betiere arau-hauste oso larria ez badakar.

l) Talde barruko finantza-laguntzari dagokionez, Lege honetan aurreikusitako betebehar, eskakizun eta mugak ez betetzea, betiere arau-hauste oso larria ez badakar.

m) Baimena behar den kasuetan baimenik gabe ekintzak edo eragiketak egitea, baimenaren oinarrizko baldintzak ez betetzea, edo baimen hori aitorpen faltsuen bidez edo beste edozein bitarteko irregular baliatuta lortu izana, non eta noizbehinka edo kasu bakanetan gertatzen den.

n) Lege honetan eta hura garatzeko araudian aurreikusitakoari jarraikiz exiji daitezkeen gainerako betebeharrak noizbehinka edo kasu bakanetan ez betetzea, gainbegirale edo suntsiarazpen-agintaritza eskudunen aurretiko errekerimendua egonda.

ñ) Arau-hauste arinak egitea; horiek egin baino bi urte lehenago erakundeari gutxienez zehapen irmo bat jarri bazaio administrazio-bidean, arau-hauste bera dela-eta.

o) Aktiboak kudeatzeko sozietateari dagokionez, eta gainerako letrak aplikatzeko aukera alde batera utzi gabe:

1.a Bere xede sozialaz kanpoko jarduerak, lege honetan eta hura garatzeko arauetan zehaztutako helburu orokorrak lortzea arriskuan jar dezaketenak, egitea, betiere arauhauste oso larritzat jo ez badira.

2.a Gardentasun-betebeharrak noizbehinka edo kasu bakanetan ez betetzea, agintaritza gainbegiralearen aurretiazko errekerimendua egonda.

3.a BBOFri horri igorri beharreko datuak edo dokumentuak ez igortzea, bai eta horiek egiazkoak ez izatea ere, non eta hori ez den arau-hauste oso larri bat. Zenbaki honen ondorioetarako, ez dela igorri ulertuko da igorketa ez denean organo eskudunak horretarako emandako epean egiten, betebeharra idatziz gogoraraztean edo errekerimendua berriro egitean.

4.a Eragiketen kontabilizazioari eta balantzeak, galera-irabazien kontuak eta finantzaegoerak egiteari buruzko indarreko arauak ez betetzea. Zerrendatutako horiek nahitaez jakinarazi behar zaizkio administrazio-organo eskudunari.

5.a Gobernu korporatiboaren betebeharrak ez betetzea, ez eta lege honek eta hura garatzeko araudiak aktiboak kudeatzeko sozietatearen antolamendu-egiturari buruz ezarritakoak ere.

81. artikulua. Arau-hauste arinak.

Arau-hauste arintzat hartuko dira Lege honetan esanbidez xedatutako betebeharren ez-betetzeak, baldin eta aurreko bi artikuluetan aurreikusitakoaren arabera arau-hauste oso larriak edo larriak ez badira.

3. atala. Zehapenak

82. artikulua. Zehapenak.

1.BBOFk Lege honetan esleitutako eginkizunak baliatzean jartzen dituen zehapenak, bai eta Espainiako Bankuak eta Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak –prebentziozko suntsiarazpen-agintaritza diren aldetik– jartzen dituztenak ere Atal honetan aurreikusitakoak izango dira.

2.Espainiako Bankuak eta Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak II. kapituluan aurreikusitako eginkizunak baliatzean jartzen dituzten zehazpenak ekainaren 26ko 10/2014 Legearen IV. tituluan aurreikusitakoak izango dira, kreditu-erakundeei dagokienez, eta

uztailaren 28ko 24/1988 Legearen VIII. tituluko II. kapituluan aurreikusitakoak, aldiz, inbertsio-zerbitzuetarako enpresei dagokienez.

3.Jarritako zehapenak, bai eta zehapen horien aurka aurkez daitekeen errekurtso oro eta errekurtso horien emaitza oro ere Europako Banku Agintaritzari jakinarazi beharko zaizkio, kreditu-erakundeen kasuan, eta Baloreen eta Merkatuen Europako Agintaritzari, aldiz, inbertsio-zerbitzuetarako enpresen kasuan.

83. artikulua. Zehapenak arau-hauste oso larriak egiteagatik.

1.Arau-hauste oso larriengatik, zehapen hauetako bat edo gehiago ezarriko zaio arau-hausle den erakundeari:

a) Isuna, erabakia hartuko duen organo eskudunaren iritziaren arabera, honako hauetako bat izan daiteke:

1.a Arau-hausteak eragindako irabazien bikoitza, gehienez, irabazi horiek kuantifikatzeko modukoak badira, edo

2.a Urteko negozio-bolumenaren % 10, gehienez, jasoko diren interesetatik eta pareko diru-sarreretatik sortutako diru-sarrera gordinak, akzioen eta errenta finkoko edo aldakorreko beste balore batzuen etekinak, eta erakundeak aurreko ekitaldian sortutako komisio edo artekaritzak barnean hartuta.

Erakundea enpresa nagusi baten filiala izanez gero, dagokion negozio-bolumena honako hau izango da: enpresa nagusiaren aurreko ekitaldiko kontu kontsolidatuen ondoriozkoa.

b) Erakundearen baimena baliogabetzea, gainbegirale eskudunak aldez aurretik txostena eginda.

Europar Batasuneko beste estatu kide batean baimendutako erakundeen sukurtsalen kasuan, ulertuko da baimenaren baliogabetzearen ordez Espainiako lurraldean eragiketa berriak hasteko debekua ezarriko zaiela.

c) Arau-hausleak balore-merkatuetan egin ditzakeen eragiketa edo jarduerak bost urteko epean, gehienez jota, etetea, edo haien bolumena mugatzea.

2.Aurreko zenbakian aurreikusitako zehapenez gainera, honako neurri gehigarri hauek ezar daitezke:

a) Arau-hausleari eskatzea bere jokabidea bertan behera utz dezala, eta ez dezala errepikatu.

b) Ohartarazpen publikoa, eta Estatuko Aldizkari Ofizialean arau-hauslearen izena, arau-haustearen izaera eta ezarritako zehapenak argitaratzea.

84. artikulua. Zehapenak arau-hauste larriak egiteagatik.

1.Arau-hauste larriengatik, zehapen hauetako bat edo gehiago ezarriko zaio arauhausle den erakundeari:

a) Isuna, erabakia hartuko duen organo eskudunaren iritziaren arabera, honako hauetako bat izan daiteke:

1.a Arau-hausteak eragindako irabaziak bider 1,5, gehienez, irabazi horiek kuantifikatzeko modukoak badira, edo

2.a Urteko negozio-bolumenaren % 5, gehienez, jasoko diren interesetatik eta pareko diru-sarreretatik sortutako diru-sarrera gordinak, akzioen eta errenta finkoko edo aldakorreko beste balore batzuen etekinak, eta erakundeak aurreko ekitaldian sortutako komisio edo artekaritzak barnean hartuta.

Erakundea enpresa nagusi baten filiala izanez gero, dagokion negozio-bolumena honako hau izango da: enpresa nagusiaren aurreko ekitaldiko kontu kontsolidatuen ondoriozkoa.

b) Arau-hausleak baloreen, kredituen edo kapitalen merkatuetan egin ditzakeen eragiketa edo jarduerak urtebeteko epean, gehienez jota, etetea, edo haien bolumena mugatzea.

2.Aurreko zenbakian aurreikusitako zehapenez gainera, honako neurri gehigarri hauek ezar daitezke:

a) Arau-hausleari eskatzea bere jokabidea bertan behera utz dezala, eta ez dezala errepikatu.

b) Ohartarazpen publikoa, eta Estatuko Aldizkari Ofizialean arau-hauslearen izena, arau-haustearen izaera eta ezarritako zehapen edo neurri gehigarriak argitaratzea; edo ohartarazpen pribatua.

85. artikulua. Zehapenak arau-hauste arinak egiteagatik.

1.Arau-hauste arinengatik, erakundeari isuna jarriko zaio, ebazteko eskumena duen organoaren iritziaren arabera:

a) Arau-hausteak eragindako irabaziak bider 1,2, gehienez, irabazi horiek kuantifikatzeko modukoak badira, edo

b) Urteko negozio-bolumenaren % 1, gehienez, jasoko diren interesetatik eta pareko diru-sarreretatik sortutako diru-sarrera gordinak, akzioen eta errenta finkoko edo aldakorreko beste balore batzuen etekinak, eta erakundeak aurreko ekitaldian sortutako komisio edo artekaritzak barnean hartuta.

Erakundea enpresa nagusi baten filiala izanez gero, dagokion negozio-bolumena honako hau izango da: enpresa nagusiaren aurreko ekitaldiko kontu kontsolidatuen ondoriozkoa.

2.Aurreko zenbakian aurreikusitako zehapenez gainera, honako neurri gehigarri hauek ezar daitezke:

a) Arau-hausleari eskatzea bere jokabidea bertan behera utz dezala, eta ez dezala errepikatu.

b) Ohartarazpen pribatua.

86. artikulua. Zehapenak administrazio-karguetan edo zuzendaritza-karguetan dihardutenei, arau-hauste oso larriak egiteagatik.

1.Erakunde arau-hausleari arau-hauste oso larriak egiteagatik jar dakiokeen zehapena gorabehera, honako zehapen hauetako bat edo gehiago jar dakizkie izatez edo zuzenbidez administrazioedo zuzendaritza-kargudun izanik arau-haustea egiten dutenei:

a) Gehienez 5.000.000 euroko isuna bakoitzari.

b) Erakundeko administrazioedo zuzendaritza-kargutik kentzea, gehienez ere hiru

urtez.

c) Erakundeko kargutik kentzea eta erakunde berean administrazioedo zuzendaritzakarguak betetzeko gaitasun gabe uztea bost urtez, gehienez ere.

d) Edozein kreditu-erakundetan edo finantza-sektoreko erakundetan administrazioedo zuzendaritza-karguak betetzeko gaitasun gabe uztea, eta hala badagokio, arauhausleak erakunde batean betetzen duen administrazioedo zuzendaritza-kargutik kentzea hamar urtez, gehienez ere.

2.Aurreko zenbakian aurreikusitako zehapenez gainera, honako neurri gehigarri hauek ezar daitezke:

a) Arau-hausleari eskatzea bere jokabidea bertan behera utz dezala, eta ez dezala errepikatu.

b) Ohartarazpen publikoa, eta Estatuko Aldizkari Ofizialean arau-hauslearen izena, arau-haustearen izaera eta ezarritako zehapen edo neurri gehigarriak argitaratzea.

87. artikulua. Zehapenak administrazio-karguetan edo zuzendaritza-karguetan dihardutenei, arau-hauste larriak egiteagatik.

1.Erakunde arau-hausleari arau-hauste larriak egiteagatik jar dakiokeen zehapena gorabehera, honako zehapen hauetako bat edo gehiago jar dakizkie izatez edo zuzenbidez administrazioedo zuzendaritza-kargudun izanik arau-haustea egiten dutenei:

a) 2.500.000 € arteko isuna bakoitzari.

b) Kargutik kentzea, gehienez ere urtebetez.

c) Kargutik kentzea eta erakunde berean administrazioedo zuzendaritza-karguak betetzeko gaitasun gabe uztea, gehienez ere bi urtez.

d) Edozein kreditu-erakundetan edo finantza-sektoreko erakundetan administrazioedo zuzendaritza-karguak betetzeko gaitasun gabe uztea, eta hala badagokio, arauhausleak erakunde batean betetzen duen administrazioedo zuzendaritza-kargutik kentzea bost urtez, gehienez ere.

2.Aurreko zenbakian aurreikusitako zehapenez gainera, honako neurri gehigarri hauek ezar daitezke:

a) Arau-hausleari eskatzea bere jokabidea bertan behera utz dezala, eta ez dezala errepikatu.

b) Ohartarazpen publikoa, eta Estatuko Aldizkari Ofizialean arau-hauslearen izena, arau-haustearen izaera eta ezarritako zehapen edo neurri gehigarriak argitaratzea.

88. artikulua. Zehapenak administrazio-karguetan edo zuzendaritza-karguetan dihardutenei, arau-hauste arinak egiteagatik.

1.Erakunde arau-hausleari arau-hauste arinak egiteagatik jar dakiokeen zehapena gorabehera, gehienez 500.000 euroko isuna jar dakieke izatez edo zuzenbidez administrazioedo zuzendaritza-kargudun izanik arau-haustea egiten dutenei.

2.Aurreko zenbakian aurreikusitako zehapenez gainera, honako neurri gehigarri hauek ezar daitezke:

a) Arau-hausleari eskatzea bere jokabidea bertan behera utz dezala, eta ez dezala errepikatu.

b) Ohartarazpen pribatua.

89. artikulua. Zehapenak erabakitzeko irizpideak.

1.Zehapen-organo eskuduna BBOF denean, edo Espainiako Bankuak eta Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak –prebentziozko suntsiarazpen-agintaritza diren aldetik– beren eginkizunak betetzen dituztenean, arau-hauste oso larriak, larriak edo arinak egiteagatik kasuan kasu jar ditzaketen zehapenak honako irizpide hauen arabera zehaztuko dira:

a) Arau-haustearen izaera eta garrantzia.

b) Gertaeretan izandako erantzukizun-maila.

c) Arau-haustearen larritasuna eta iraupena.

d) Arau-haustea ekarri duten egintza edo ez-egiteen ondorioz lortutako irabaziak, edo eragotzitako galerak, halakorik balego.

e) Arau-haustearen erantzule den pertsona juridikoaren finantza-sendotasuna, pertsona juridiko erantzulearen negozio-bolumena aintzat hartuta, beste elementu objektibagarri batzuen artean.

f) Arau-haustearen erantzule den pertsona fisikoaren finantza-sendotasuna, pertsona fisiko erantzulearen urteko diru-sarrerak aintzat hartuta, beste elementu objektibagarri batzuen artean.

g) Gertaerek finantza-sisteman edo nazioko ekonomian eragiten dituzten ondorio kaltegarriak.

h) Arau-haustea zuzentzea arau-hauslearen beraren ekimenez.

i) Eragindako kalte edo galerak konpontzea.

j) Arau-hausteak hirugarrenei sortutako galerak.

k) Agintaritza eskudunarekiko lankidetza-maila.

l) Arau-haustearen ondorio sistemikoak.

m) Arau-hausleak erakunde arau-hauslean duen ordezkaritza-maila.

n) Baliabide propio nahikorik ez den kasuetan, legez eskatutako maila lortzeko edo maila horri eusteko sortutako balizko arazo objektiboak.

ñ) Arau-hauslearen aurreko jokabidea, eraginpean hartu duten esku-hartze goiztiarreko prozesuei eta suntsiarazpen-prozesuei dagokienez, azken bost urteetan ezarritako zehapen irmoak aintzat hartuta.

2.Espainiako Bankuak eta Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak II. kapituluan aurreikusitako eginkizunak baliatzean jartzen dituzten zehazpenak ekainaren 26ko 10/2014 Legearen IV. tituluan aurreikusitako irizpideen arabera zehaztuko dira, kreditu-erakundeei dagokienez; eta uztailaren 28ko 24/1988 Legearen VIII. tituluko II. kapituluan aurreikusitakoen arabera, aldiz, inbertsio-zerbitzuetarako enpresei dagokienez.

90. artikulua. Administrazio-kargudunen edo zuzendaritza-kargudunen erantzukizuna.

1.Erakundean administrazioedo zuzendaritza-karguak dituztenak arau-hausteen erantzule izango dira, pertsona horien jokabide maltzur edo zabarrari egotz dakiokeen arau-haustea izanez gero.

2.Administratzaileak edo administrazio-organoetako kideak ez dira erantzuletzat hartuko honako kasu hauetan:

a) Administrazio-organoetako kideek arau-hausteak eragin zituzten erabakien inguruan berariaz kontra bozkatu edo beren botoa babestu baldin bazuten.

b) Arau-hausteak batzorde betearazleei, eginkizun betearazleak dituzten administrazio-organoetako kideei, zuzendari nagusiei edo pareko organoei soilik egoztekoak badira.

91. artikulua. Administrazio-organoko kideen aldi baterako izendapena.

Eteteko edo kentzeko zehapenek eragindako pertsonen kopurua eta kargua direla-eta,

erakundearen administrazioan eta zuzendaritzan jarraipena bermatze aldera, gainbegirale eskudunak edo eskudunek eta suntsiarazpen-agintaritza eskudunek erabaki dezakete behin-behinean izendatzea beharrezkoak diren kideak, administrazio-organoak administratzaile batek edo gehiagok hartutako erabakiak hartzeko aukera izan dezan, eginkizunak zehaztuta. Pertsona horiek beren karguak beteko dituzte, erakundearen organo eskudunaren bidez, berehala deituta, izendapenak egin eta izendatuek karguak hartu arte, hala badagokio, etenaldia igaro arte.

4.atala. Prozedura-arau orokorrak

92. artikulua. Zehapenak ezartzeko prozedura.

1.Espainiako Bankuak eta BBOFk bakoitzaren eskumeneko zehapen-prozedurak izapidetu eta ebazteko garaian, ekainaren 26ko 10/2014 Legearen IV. tituluko IV. kapituluan aurreikusitako arauak –prozedurei, publizitateari eta jakinarazpenei dagokienez– bete beharko dira, Lege honetan jasotako berezitasunak alde batera utzi gabe.

2.Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak bere eskumeneko zehapen-prozedurak izapidetu eta ebazteko garaian, uztailaren 28ko 24/1988 Legearen VIII. tituluan aurreikusitako arauak –prozedurei, publizitateari eta jakinarazpenei dagokienez– bete beharko dira, Lege honetan jasotako berezitasunak alde batera utzi gabe.

3.Horren ordezko eta osagarri, azaroaren 26ko 30/1992 Legean aurreikusitako prozedura eta printzipioak aplikatuko dira.

4.Nolanahi ere, arau-hauste oso larriengatik eta larriengatik ezarritako zehapenak Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira, administrazio-bidean irmoak direnean.

93. artikulua. Zehapenak bete beharra eta administrazio-bidean aurkaratzea.

BBOFren ebazpenek administrazio-bidea agortzen dute eta, 30/1992 Legearen 116.

eta 117. artikuluetan aurreikusitakoari jarraikiz, ebazpenen aurkako aukerako berraztertzeerrekurtsoa jarri ahal izango da.

Lehenengo xedapen gehigarria. Prebentziozko suntsiarazpen-agintaritzen egitura eta funtzionamendua.

1.Espainiako Bankuak eta Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak hartu beharreko neurriak hartuko dituzte beren antolamendu-egiturak beren independentzia operatiboa berma dezan, eta Lege honetan esleitzen zaizkien gainbegiratzeko eta prebentziozko suntsiarazpeneko eginkizunen artean interes-gatazkarik sor ez dadin.

Prebentziozko suntsiarazpeneko eginkizunak baliatzean, Espainiako Bankuak eta Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak 3. artikuluan xedatutako helburuak betetzea izango dute xede bakar. Eginkizun horiek betetzea funtzionalki eta hierarkikoki bereizita egongo da gainbegiratze-eginkizunak betetzearekin. Bi erakundeek interes-gatazka potentzialak kudeatzeko erregelamendua egingo dute; hartara, jakingo dute interesgatazka horiek nola identifikatu, kudeatu, kontrolatu eta, hala badagokio, ezabatu.

2.57. artikulutik 59. artikulura bitarte xedatutakoa Espainiako Bankuari eta Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari aplikatuko zaie, prebentziozko suntsiarazpen-agintaritza diren aldetik. Zehazki, 21. artikuluan aurreikusitako eskumenak baliatzeko BBOFk beharrezkoa duen informazioa emango diote; eta, oro har, suntsiarazpen-agintaritza betearazle den aldetik esleituta dituen eskumenak baliatzeko beharrezkoa duena.

Bigarren xedapen gehigarria. Suntsiarazpen Funts Nazionala hornitzeko epea.

Lege honetan aurreikusitakoaren arabera Suntsiarazpen Funts Nazionalak izan beharreko finantza-baliabideen maila 2015eko ekitaldian hasiko da hornitzen, eta beranduenez 2024ko abenduaren 31n lortu beharko da.

Aurreko zenbakian aurreikusitakoa alde batera utzi gabe, erakundeek Suntsiarazpen Funts Nazionalari ekarpenak egiteko betebeharra izango dute soilik BBOFk ekarpen arruntak eta ezohikoak eskatzen dituenean, erakunde bakoitzari dagokion zenbatekoa zehaztuta; horren aurretik, ez da ekarpenak egiteko betebehar orokorrik sortuko.

BBOFk beharrezkoak diren egintza guztiak agindu ahal izango ditu Suntsiarazpen Funts Nazionalari egin beharreko ekarpenak eskatzeko, Lege honetan aurreikusitako baldintzetan.

Hirugarren xedapen gehigarria. BBOFren eta Kreditu Erakundeen Gordailuak Bermatzeko Funtsaren alde eratutako bermeei aplikatu beharreko araubide juridikoa.

Espainiako Bankuaren Autonomiari buruzko Legearen (ekainaren 1eko 13/1994) seigarren xedapen gehigarrian zehaztutako araubide juridikoa BBOFren eta Kreditu Erakundeen Gordailuak Bermatzeko Funtsaren alde beren funtzioak gauzatzeko eratutako bermeei aplikatuko zaie.

Laugarren xedapen gehigarria. Suntsiarazpen Mekanismo Bakarra eta Suntsiarazpen Funts Bakarra.

1.Lege honen aplikazioa bateragarria izango da Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko uztailaren 15eko 806/2014 (EB) Erregelamenduan xedatutakoarekin, agindu horiek indarrean hasten diren heinean, Erregelamenduaren 99. artikuluan xedatutakoari jarraikiz; zehazki, Europako agintaritzen eginkizunei dagokienez, Suntsiarazpen Mekanismo Bakarraren esparruan, eta agintaritza nazionalek Europako agintaritzekin lankidetzan jarduteko duten betebeharrari dagokionez, betiere Europako agintaritzek beren eskumenak baliatzean hartzen dituzten erabakiak Espainian behar bezala betearaztearren.

2.Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko uztailaren 15eko 806/2014 (EB) Erregelamenduan xedatutakoarekin, Europar Batasuneko Zuzenbidetik aplikatu beharreko gainerakoarekin eta 2014ko maiatzaren 21ean sinatutako Suntsiarazpen Funts Bakarrari egin beharreko ekarpenen transferentziari eta mutualizazioari buruzko erabakiarekin bat etorrita, Suntsiarazpen Funts Nazionalari dagokion zatia Suntsiarazpen Funts Bakarrera transferituko da arau eta erabaki horietan xedatutako zenbatekoan eta moduan.

Aurreko zenbakian aurreikusitakoa indarrean hasitakoan dagozkion epeen arabera gauzatuko da, eta zehazki, Erregelamenduaren 96. eta 99.6 artikuluetan eta Erabakiaren 3.3, 11. eta 12. artikuluetan aurreikusitakoaren arabera.

Bosgarren xedapen gehigarria. Erakundeek finantza-kontratuen erregistroak gordetzea.

Gainbegirale eta suntsiarazpen-agintaritza eskudunek erregistro bat izateko eskatu ahal izango diete erakundeei, honako hauei buruzko informazio xehatua biltzeko: balore eta lehengaiei buruzko finantza-kontratuei buruzko, epekako eta gerokoen kontratuei buruzko, eta erakundea alderdi den truke-akordioei buruzko informazioa, bai eta horiek egiaztatzen dituzten dokumentuen kopia ere. Gainbegirale eskudunek erregistro horietan bildu beharreko gutxieneko informazioa zehaztu ahal izango dute gainbegiratutako erakunde bakoitzarentzat.

Seigarren xedapen gehigarria. Gordailuak bermatzeko funtsak aurrezki-kutxetan, bankuestablezimenduetan eta kreditu-kooperatibetan integratzea.

Lege honetan aurreikusitakoak ez du aldatzen aurrezki-kutxetan, bankuestablezimenduetan eta kreditu-kooperatibetan lehendik dauden gordailuak bermatzeko funtsetako eskubide eta betebeharren integrazioaren eta subrogazioaren efektuetako ezein, baldin eta urriaren 14ko 16/2011 Errege Lege Dekretua indarrean hasiz geroztik egin bada.

Zazpigarren xedapen gehigarria. Kreditu Erakundeak Berregituratu eta Konpontzeari buruzko Legearen (azaroaren 14ko 9/2012) aipamenak.

Ordenamendu juridikoan azaroaren 14ko 9/2012 Legea aipatzen den guztietan Lege honetako dagokion aginduari buruzko aipamena dela ulertuko da.

Zortzigarren xedapen gehigarria. Espainiako suntsiarazpen-agintaritza Suntsiarazpen Mekanismo Bakarraren esparruan.

Lege honetan esleitutako eskumenei jarraikiz, BBOF eta prebentziozko suntsiarazpenagintaritzak izango dira Espainiako suntsiarazpen-agintaritzak 2014ko uztailaren 15eko 806/2014 (EB) Erregelamenduan aurreikusitakoaren ondorioetarako.

BBOF Espainiako suntsiarazpen-agintaritzen ordezkari izango da Suntsiarazpen Mekanismo Bakarraren Batzar Bakarrean. Espainiako Bankuak Batzar horretan parte hartu ahal izango du, behatzaile moduan.

Bederatzigarren xedapen gehigarria. Finantza-erakundeak eta bestelako sozietateak.

Lege hau 1.2.b) , c) eta d) artikuluetan aurreikusitako erakunde eta sozietateei aplikatuko zaie, betiere 3. eta 4. artikuluetan aurreikusitako suntsiarazpenaren helburu eta printzipioak erabat eraginkor izateko beharrezkoa den heinean, eta maiatzaren 15eko 2014/59/EB Zuzentarauan aurreikusitakoa zorrotz betetze aldera; eta, zehazki, 3., 4., 5., 6.6, 7., 14., 16., 18., 21., 24., 25., 38-40, 42., 45., 46., 49., 58., 63-65, 67., 70. eta 71. artikuluetan, bosgarren xedapen gehigarrian, hamalaugarren xedapen gehigarriaren 2. eta

3.zenbakietan eta hamabosgarren xedapen gehigarrian xedatutakoa ere aplikatuko zaie, baina Legearen bestelako aginduak ere ez dira alde batera utzi beharko, baldin eta hitzez hitzezkoan erakunde eta sozietate horiei aplikatu behar zaiela biltzen edo eskatzen bada.

Hamargarren xedapen gehigarria. Bideragarritasun-plan orokorrak.

Ekainaren 26ko 10/2014 Legearen 30. artikuluan eta uztailaren 28ko 24/1988 Legearen

70 ter 2.g) artikuluan aipatzen den bideragarritasun-plan orokorra egiteko betebeharra betetzat hartuko da Lege honen 6. artikuluan aurreikusitako berreskuratze-planak eginez gero.

Hamaikagarren xedapen gehigarria. BBOFren Zuzendaritza Batzordea osatzea.

BBOFren Zuzendaritza Batzordeak VII. kapituluan aurreikusitako baldintzetan eratuta egon beharko du, Lege hau indarrean hasten denetik gehienez ere bi hilabeteko epean.

VII. kapituluan aurreikusitakoaren arabera Zuzendaritza Batzordea eratzen ez den bitartean, Lege hau indarrean hasten denean indarrean dagoen Zuzendaritza Batzordeak beteko ditu Lege honetan aurreikusitako eginkizun guztiak.

Hamabigarren xedapen gehigarria. Kapital-tresnak bihurtzeko baimendutako kapitala, egoera eragileren bat gertatuz gero.

Uztailaren 2ko 1/2010 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kapital Sozietateen Legearen testu bateginaren 297.1.b) artikuluan aurreikusitako baimendutako kapitalaren gehieneko zenbatekoa ez bada nahikoa 2013ko ekainaren 26ko 575/2013 (EB) Erregelamenduaren 52. artikuluko 1. zenbakiaren n) letran aurreikusitako bihurketa egiteko, eta egoera eragileren bat gertatuz gero, muga hori gainditu ahal izango da, kontuikuskariak aldez aurretik txostena eginda. Artikulu horretan zehaztutako gehieneko epea ere gainditu ahal izango da, eta ekarpenak diruzko ekarpen izateko betekizuna ez da aplikatu beharko. Batzar orokorraren deialdia egiten denean, kontu-ikuskariak egindako txosten hori –salbuespen horiek aplikatzeko premia egiaztatzen duela– akziodunen esku jarriko da egoitza sozialean.

Salbuespenen araubide hori bera eta betekizun horiek aplikatu beharko dira bihurketaklausulak dituzten 2. mailako kapital-tresnen kasuan, egoera eragileren bat gertatuz gero.

Hamahirugarren xedapen gehigarria. Espainiako Bankuko langileak BBOFn.

BBOFk Espainiako Bankuan lan egiten duten langileak hartu ahal izango ditu, betiere Espainiako Bankuaren langile-politika arloko autonomia alde batera utzi gabe eta, 52.7 artikuluan aipatzen diren baldintzetan, BBOFren langileen hautaketa zuzendu behar duten berdintasun-, merezimendu-, gaitasuneta publikotasun-printzipioei jarraikiz. Langileak hartzeak ez du eragingo, inolaz ere, beharrezkoa den jarduteko independentzia galtzea, edo ez du interes-gatazkarik eragingo, inolaz ere, gainbegiratzeko eta suntsiarazteko eginkizunen artean.

Espainiako Bankuko langileak, erakunde honek aldez aurretik baimena emanda, BBOFn hasten direnean nahitaezko eszedentzia-egoeran geratuko dira postua gordeta, eta BBOFn ematen duten aldia aintzat hartuko da antzinatasunaren ondorioetarako.

Beste Administrazio edo Ente Publiko batzuetatik datozen eta BBOFn hasten diren langileek BBOFn hasi aurretik antzinatasunaren kontzeptupean jasotzen zuten zenbatekoaren baliokidea jasotzeko eskubidea izango dute, BBOFren kargura.

Hamalaugarren xedapen gehigarria. Entitate baten konkurtsoaren kasuan aplikatu beharreko araubidea.

Entitate baten konkurtsoaren kasuan:

1.Honako hauek pribilegio orokorreko kreditutzat hartuko dira, uztailaren 9ko 22/2003 Legearen 91.5 artikuluan aurreikusitako pribilegio orokorreko kredituen lehentasunordenan atzerago egongo direla:

a) Gordailuak Bermatzeko Funtsak bermatutako gordailuak eta Funts horrek subrogatutako eskubideak, bermea gauzatu izan balu, eta

b) pertsona fisikoen, mikroenpresen, enpresa txikien eta enpresa ertainen gordailuei dagokienez, urriaren 14ko 16/2011 Errege Lege Dekretuan aurreikusitako bermatutako maila gainditzen duen zatia, eta Europar Batasunean finkatutako erakundeen Europar Batasunetik kanpo kokatutako sukurtsalen bitartez eratuta ez baleude, gordailu bermatu izango liratekeen pertsona fisikoen, mikroenpresen, enpresa txikien eta enpresa ertainen gordailuak.

2.Uztailaren 9ko 22/2003 Legearen 92.2 artikuluan bildutako mendeko kredituek honako lehentasun hau izango dute, Lege honen aplikazio-eremuan sartutako erakundeen konkurtsoa izanez gero:

a) Mendeko zorraren zenbateko nagusiari dagokionez, 1. edo 2. mailako kapital gehigarri ez dena.

b) 2. mailako kapital-tresnen zenbateko nagusia.

c) 1. mailako kapital gehigarriko tresnen zenbateko nagusia.

Hamabosgarren xedapen gehigarria. Esku-hartze goiztiarreko prozesuen eta suntsiarazpen-prozesuen eragina erakunde baten jardueren jarraitutasunean.

1.Esku-hartze goiztiarreko prozesuak eta suntsiarazpen-prozesuak zabaltzen direnetik, epaileek ezin izango dituzte erakunde baten konkurtso-eskaerak onartu, eta xedapen honetan aurreikusitakoa urratzen duten jardun judizialak erabat deusez izango dira.

2.Lege honen aplikazio-eremuan bildutako erakundeek ezin izango dute borondatezko konkurtso-adierazpenaren eskaerarik aurkeztu 9.1 eta 21.4 artikuluetan aurreikusitako jakinarazpena egiten ez badute, eta gainbegirale eskudunak eta BBOFk esku-hartze goiztiarreko edo erakundea suntsiarazteko prozesua abiaraziko ote duten erabakitzen ez badute. Konkurtsoari buruzko Legearen (uztailaren 9ko 22/2003) 5. artikuluan aurreikusitako bi hilabeteko epea eten egingo da erabaki hori hartzen den arte.

Prozesu horietakoren bat abiarazi behar bada, edo konkurtso-adierazpenaren eskaerarekin batera ez bada aurkeztu aurreko paragrafoan aurreikusitako jakinarazpena, organo judizial eskudunak ez du eskaera hori izapidetzea onartuko.

3.Erakunde baten nahitaezko konkurtsoa eskatu bada, organo judizial eskudunak, eskaeraren izapidea bertan behera utzita, gainbegirale eskudunari eta BBOFri emango die horren berri; bi erakunde horiek zazpi eguneko epea izango dute, Lege honetan aurreikusitako eskumenak baliatuta, esku-hartze goiztiarreko edo erakundea suntsiarazteko prozesua abiatuko ote duten organo judizial eskudunari jakinarazteko. Prozesu horietakoren bat irekiko balitz, organo judizial eskudunak ez du eskaera hori izapidetzea onartuko.

4.BBOFk aplikatutako suntsiarazpen-tresnak saneamendu-neurritzat joko dira, Kreditu Erakundeen Saneamenduari eta Likidazioari buruzko Legean (apirilaren 22ko 6/2005) xedatutakoaren ondorioetarako.

Hamaseigarren xedapen gehigarria. Suntsiarazpen-agintaritza den aldetik, BBOFk egindako jarduerengatiko tasa.

1.Suntsiarazpen-agintaritza den aldetik, BBOFk egindako jarduerengatiko tasa Lege honetan xedatutakoaren araberakoa izango da, eta, bestela, Tasa eta Prezio Publikoei buruzko Legean (apirilaren 13ko 8/1989) eta Tributuei buruzko Lege Orokorrean (abenduaren 17ko 58/2003) ezarritakoaren araberakoa.

2.Zerga-egitatea. Suntsiarazpen-agintaritza den aldetik, BBOFk egindako jarduerengatiko tasaren zerga-egitatea izango da suntsiarazpen-tresnak zaintzeko, txostena egiteko eta aplikatzeko eginkizunak baliatzea, suntsiarazpenaren prebentzioko eta betearazteko faseetan.

3.Sortzapena. Tasa urte bakoitzeko urtarrilaren 1ean sortuko da, erakundeak eratzeko kasuetan izan ezik; kasu horretan, tasa eraketa-datan sortuko da.

4.Subjektu pasiboak. Tasaren subjektu pasibo izango dira Lege honen 1.2.a) artikuluan aurreikusitako erakundeak.

5.Zerga-oinarria. Zerga-oinarria izango da erakunde bakoitzak Suntsiarazpen Funts Nazionalari edo, bestela, Suntsiarazpen Funts Bakarrari egin beharreko urteko ohiko kontzeptupean egin behar duen ekarpenaren zenbatekoa.

6.Zerga-kuota. Zerga-kuota honela kalkulatuko da: zerga-oinarriari ehuneko 2,5eko karga-tasa aplikatuta.

7.Kudeaketa, likidazioa eta diru-bilketa. Tasa kudeatzeko, likidatzeko eta biltzeko eskumena BBOFri dagokio, erregelamendu bidez garatutako baldintzetan.

8.Suntsiarazpen-agintaritza den aldetik, BBOFk egindako jarduerengatiko tasak eragindako diru-sarrerak BBOFren aurrekontuko diru-sarreratzat hartuko dira.

Hamazazpigarren xedapen gehigarria. Kreditu Ofizialeko Institutuaren araubide juridikoa.

2014/59/EB Zuzentarauaren 2.2 artikuluari jarraikiz, Kreditu Ofizialeko Institutua 1. artikuluan aurreikusitako Lege honen aplikazio-eremutik at geratuko da.

Lehenengo xedapen iragankorra. Berregituratzeko, berreskuratzeko eta suntsiarazteko prozedura jakin batzuetan aplikatu beharreko araubidea.

1.Lege hau indarrean hasi aurretik abiarazitako berregituratzeko eta suntsiarazteko prozedurak, bai eta haiekin batera onartutako neurri osagarri guztiak –finantza-laguntzako tresnak eta tresna hibridoen kudeaketa barnean hartuta– ere, Lege hau indarrean hasi aurretik aplikatzen zen araudiaren arabera arautuko dira, amaitu arte.

2.2016ko urtarrilaren 1a baino lehen abiarazten diren berregituratzeko eta suntsiarazteko prozedurak Lege hau indarrean hasi aurretik aplikatzen zen araudiaren arabera arautuko dira oraindik ere, finantza-laguntzako tresnei eta tresna hibridoen kudeaketari dagokienez; horrela, bada, VI. kapituluan aurreikusitako barnebirkapitalizazioari buruzko araudia ez zaie aplikatuko.

Bigarren xedapen iragankorra. Barne-birkapitalizazioari buruzko arauak.

Azaroaren 14ko 9/2012 Legearen VII. kapituluan bildutako barne-birkapitalizazioari buruzko arauak 2015eko abenduaren 31ra arte egongo dira indarrean.

Hirugarren xedapen iragankorra. Indarrean jarri aurretik abiarazitako prozedura administratiboak eta judizialak.

Lege hau indarrean hasi aurretik abiarazitako prozedura administratibo eta judizialak Lege hau indarrean hasi aurretik aplikatzen zen araudiaren arabera izapidetu eta ebatziko dira.

Laugarren xedapen iragankorra. Gordailuak bermatzeko konpartimentuari urtero egin beharreko ekarpenak.

1.Gordailuak Bermatzeko Funtsaren gordailuak bermatzeko konpartimentuari urtero egin beharreko ekarpenak arrisku-profilarekiko proportzionalak izateko beharrezkoak diren metodoak 2016ko maiatzaren 31 baino lehen garatu beharko ditu Espainiako Bankuak.

2.Espainiako Bankuak metodo horiek garatzen ez dituen bitartean, urtero egin beharreko ekarpenak Kreditu Erakundeen Gordailuak Bermatzeko Funtsa eratzen duen urriaren 14ko 16/2011 Errege Lege Dekretuan –Lege honen bidez egindako aldaketa baino lehen– xedatutakoaren arabera kalkulatuko dira.

Bosgarren xedapen iragankorra. Suntsiarazpen-agintaritza den aldetik, BBOFk 2015ean egindako jarduerengatiko tasaren sortzapena.

Suntsiarazpen-agintaritza den aldetik, BBOFk 2015. urtean egindako jarduerengatiko tasa Lege hau indarrean hasten den egunean sortuko da.

Seigarren xedapen iragankorra. Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko urriaren 22ko 2013/50/EB Zuzentarauaren berrikuntzetara egokitzea.

1.Azken xedapenetatik lehenaren B) letrako Bat eta Bi zenbakien bitartez 35.1 eta

35.2artikuluetan egindako aldaketetan aipatzen diren epeak Lege hau indarrean hasi eta handik sei hilabetera argitaratu behar diren urteko finantza-txostenei eta seihilekoko finantza-txostenei aplikatu beharko zaizkie.

2.Azken xedapenetatik lehenaren B) letrako Sei zenbakiaren bitartez 53.3 artikuluan egindako aldaketak ez dira aplikatu beharko Lege hau garatzen duten arauak erabakitzen diren egunera arte.

Zazpigarren xedapen iragankorra. Alde batetik, azken xedapenetatik lehena eta, bestetik, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko uztailaren 23ko 909/2014 (EB) Erregelamendua (Europar Batasunean baloreen likidazioa hobetzeari eta baloreen gordailuzain zentralei buruzkoa) aplikatzea; erregelamendu horren bitartez 98/26/EE eta 2014/65/EB Zuzentarauak eta 236/2012 (EB) Erregelamendua aldatu dira.

1.Azken xedapenetatik lehenaren A) letrako lautik zortzira bitarte, hamar, hamabi, hamahiru, hamabost, hogeita bat, hogeita bi eta hogeita bederatzi zenbakien bitartez egindako aldaketak ez dira aplikatu beharko bigarren mailako merkatu ofizialen, negoziaziosistema multilateralen eta baloreen gordailuzain zentralen kasuetan, betiere Lege hau indarrean hasten denean Espainian eratuta eta jardunean baldin badaude Lege hau garatzeko arauetan zehazten den egunera arte.

2.Europar Batasunean baloreen likidazioa hobetzeari eta baloreen gordailuzain zentralei buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko uztailaren 23ko 909/2014 (EB) Erregelamenduaren ondoriozko betebeharrak Erregelamendu horren 69. eta 76. artikuluetan aurreikusitakoaren arabera eskatu ahal izango dira; erregelamendu horren bitartez 98/26/EE eta 2014/65/EB Zuzentarauak eta 236/2012 (EB) Erregelamendua aldatu dira.

3.Bigarren mailako merkatu ofizialetan edo negoziazio-sistema multilateraletan negoziatzeko onartutako titulu fisikoen bidez ordezkatutako baloreek kontuko idatzoharrak ordezkatzeko modua aldatu beharko dute, 2014ko uztailaren 23ko 909/2014 (EB) Erregelamenduaren 76.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Xedapen indargabetzailea.

Lege honetan aurreikusitakoari kontra egiten dioten maila bereko edo maila apalagoko arau guztiak indargabetuta geratu dira eta, zehazki, Kreditu Erakundeak Berregituratu eta Konpontzeari buruzko Legea (azaroaren 14ko 9/2012) , honako xedapen hauek salbuespen izanik: beste arau batzuk aldatzen dituzten xedapenak, eta bigarren, hirugarren, laugarren,

seigarrenetik hamahirugarrenera bitarte, hamabosgarren, hamazazpigarren, hemezortzigarren eta hogeita batgarren xedapen gehigarriak.

Azken xedapenetatik lehena. Balore Merkatuari buruzko Legea (uztailaren 28ko 24/1988) aldatzea.

Balore Merkatuari buruzko uztailaren 28ko 24/1988 Legea aldatu da eta honela geratu

da:

A) Baloreen konpentsazioari, likidazioari eta erregistroari dagokienez: Bat. 5. artikulua aldatu egin da, eta honela idatzita geratuko da:

«5. artikulua. Baloreen ordezkaritza.

1.Balore negoziagarriak kontuko idatzoharren edo tituluen bidez ordezkatu ahal izango dira. Hautatutako ordezkaritza modalitate bera aplikatu beharko da jaulkipen berean txertatutako balore guztietan.

2.Bigarren mailako merkatu ofizialetan edo negoziazio-sistema multilateraletan negoziatzeko onartutako baloreak kontuko idatzoharren bidez ordezkatu behar dira, nahitaez.

Aurreko zenbakian aurreikusitakoaren salbuespen modura, tituluen bidez ordezkatutako balore atzerritarrak Espainiako bigarren mailako merkatu ofizialetan edo negoziazio-sistema multilateraletan negoziatu ahal izateko eta Espainian ezarritako baloreen gordailuzain zentraletan erregistratu ahal izateko beharrezkoak diren espezialitateak erregelamendu bidez finkatuko dira.

3.Baloreak kontuko idatzoharren bidez edo tituluen bidez ordezkatzea itzulgarria izango da. Kontuko idatzoharren bidezko ordezkaritza berriro ere titulu bihurtu ahal izateko, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak aldez aurretik baimena eman beharko du, erregelamendu bidez aurreikusten diren baldintzetan. Kontuko idatzoharren sistemara aldatu ahal izango da titularrek eraldaketarako baimena ematen duten heinean.»

Bi. 6. artikulua aldatu egin da, eta honela idatzita geratuko da:

«6. artikulua. Jaulkipenaren dokumentua.

1.Baloreak kontuko idatzoharren bidez ordezkatzeko, erakunde jaulkitzaileak dokumentu batean bildu beharko du jaulkipenean txertatutako baloreak identifikatzeko beharrezkoa den informazioa.

Partaidetzako baloreen kasuan, dokumentu horrek eskritura publiko izan beharko du; jaulkipenaren eskritura izan daiteke.

Partaidetzakoak ez diren baloreen kasuan, dokumentua eskritura publiko bihurtzea aukerakoa izango da. Dokumentu horren ordez, honako hauek egin daitezke:

a) Lege honetan xedatutakoari jarraikiz, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak onartutako eta erregistratutako informazio-liburuxka.

b) Jaulkipenaren ezaugarriak dagokion aldizkari ofizialean argitaratzea, Estatuaren edo Autonomia Erkidegoen zor-jaulkipenen kasuan, bai eta xedatuta dagoen bestelako kasuetan ere.

c) 30 ter 4 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, Espainian ezarritako negoziaziosistema multilateral batean negoziatzeko onartuko diren jaulkipenen kasuan, indarreko araudiaren arabera gaituta daudenek egindako ziurtagiria.

2.Erakunde jaulkitzaileak jaulkipenaren dokumentuaren eta horren aldaketen kopia bana aurkeztu beharko du kontabilitate-erregistroaz arduratzen den erakundean eta Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalean. Bigarren mailako

merkatu ofizial batean edo negoziazio-sistema multilateral batean negoziatzeko onartutako baloreak baldin badira, organismo zuzendarian ere kopia bat aurkeztu beharko da.

3.Erakunde jaulkitzaileak eta kontabilitate-erregistroaz arduratzen den erakundeak dokumentu horren kopia bat izan beharko dute une oro titularren eta interesdun ororen eskura.

4.Gerokoen eta aukeren bigarren mailako merkatu ofizialetan negoziatzen diren finantza-tresnetarako ez da jaulkipen-dokumenturik egin beharko, ez eta gainerako kasuetan ere, betiere, hala badagokio, erregelamendu bidez zehaztutako baldintzen arabera.»

Hiru. 7. artikulua aldatu egin da, eta honela idatzita geratuko da:

«7. artikulua. Kontabilitate-erregistroaz arduratzen diren erakundeak.

1.Jaulkipen bati dagozkion kontuko idatzoharren bidez ordezkatutako baloreen kontabilitate-erregistroa erakunde bakar bati esleituko zaio, eta erakunde horrek erregistroaren osotasuna zaindu beharko du.

2.Bigarren mailako merkatu ofizialetan eta negoziazio-sistema multilateraletan negoziatzeko onartu ez diren baloreak baldin badira, jaulkitzaileak erakunde hori libreki izendatuko du 63.2.a) artikuluan aurreikusitako jarduera egiteko baimendutako kreditu-erakundeen eta inbertsio-zerbitzuetarako enpresen artetik. Izendapena Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren Erregistroan erregistratu beharko da,

92. artikuluan aurreikusitakoaren arabera, kontabilitate-erregistroa eramaten hasi baino lehen. Baloreen gordailuzain zentralek ere har dezakete eginkizun hori beren gain, hala badagokio, aplikatu beharreko araudian eta erregelamenduetan xedatzen diren betekizunen arabera.

3.Bigarren mailako merkatu ofizialetan edo negoziazio-sistema multilateraletan negoziatzeko onartutako baloreak baldin badira, baloreen kontabilitate-erregistroa eramango duen erakundea izendatutako baloreen gordailuzain zentrala izango da, eta eginkizun hori beteko du erakunde parte-hartzaileekin batera.

4.Artikulu honetan aipatzen diren erakundeek kaltetuen aurrean erantzungo dute, dagozkien erregistratzeetako praktika-faltarengatik, erregistratze horietan izandako zehaztasun-falta eta atzerapenengatik, eta, oro har, legezko betebeharrekiko arduragabekeriagatik edo nahita egindako ez-betetzeagatik. Eragindako kalteen ordaina, ahal den heinean, gauzaz ordaindu beharko da.»

Lau. 7 bis artikulu berri bat eransten da, eta hauxe dio:

«7 bis artikulua. Baloreak erregistratzeko eta edukitzeko sistemak.

1.Espainian jarduten duen baloreen gordailuzain zentral orok erregistrosistema bat izan beharko du; hain zuzen ere, erregistro nagusia eta xehetasunerregistroak biltzen dituen sistema, betiere sistema horretan parte hartzen duten erakundeen kargura.

2.Erregistro nagusia baloreen gordailuzain zentralaren kargura egongo da, eta eskaera egiten duen erakunde parte-hartzaile bakoitzari honako kontu mota hauek aitortuko dizkio:

a) Berezko kontu bat edo batzuk, erakunde parte-hartzailea titular den baloreen saldoak jasotzeko.

b) Hirugarrenen kontu orokor bat edo batzuk, erakunde parte-hartzailearen bezeroei dagozkien baloreen saldoak, oro har, jasotzeko, edo bestela, bezero horien baloreen zaintza eta xehetasun-erregistroa erakunde eskatzaileari esleitu dion hirugarren erakunde bateko bezeroei dagozkien baloreenak.

c) Kontu indibidual bat edo batzuk, honelako kontuak erregistro nagusian eramateko eskaera egin duten erakunde parte-hartzaileen bezeroei dagozkien baloreen saldoak bereizita jasotzeko.

3.Hirugarren kontu orokorrak dituen erakunde parte-hartzaile bakoitzak xehetasun-erregistro bat izango du; erregistro horretan, erregistro nagusian kontu horietan jasotako baloreen saldoak zer bezerori dagozkion adierazi beharko da.

4.Kontabilitate-erregistroak eramatea esleitzen zaien erakundeei dagokienez, eta bigarren mailako merkatu ofizialetan edo negoziazio-sistema multilateraletan negoziatzeko onartutako edo onartu gabeko balore mota guztiei dagokienez, Gobernuak honako hauek garatuko ditu: erregistroen antolamenduari eta funtzionamenduari buruzko arauak, balore onargarrien kontuen araubide juridikoa, bermeak eta eska dakizkiekeen gainerako betekizunak, kontuko idatzoharren bidez ordezkatutako baloreak identifikatzeko eta kontrolatzeko sistemak, erakunde horiek jaulkitzaileekin dituzten harremanak eta baloreen administrazioan izaten duten eskuhartzea. Baloreen gordailuzain zentralek erregistro nagusian bezeroen baloreen kontuak zuzenean eraman ahal izateko baldintzak eta kasuak erregelamendu bidez arautu ahal izango dira.»

Bost. Aldatu egiten da 12 bis artikulua. Honela idatzita geratuko da:

«12 bis artikulua. Baloreak lekualdatzea eta hainbanaketa-erregela.

1.Kontuko idatzoharren bidez ordezkatutako baloreen erregistroa eramateko ardura duen erakunde baten konkurtsoa edo erregistro-sisteman parte hartzen duen erakunde baten konkurtsoa adierazten bada, erregistro horietan erregistratutako baloreen titularrek beren alde erregistratutako baloreekiko banantzeko eskubidea izango dute, eta eskubide hori baliatzeko, beste erakunde batera lekualdatzea eskatu beharko dute, betiere 44 bis.8 eta 70 ter.2.f) artikuluetan xedatutakoa alde batera utzi gabe.

2.Artikulu honetan aurreikusitakoaren ondorioetarako, konkurtsoaren epaileak eta konkurtso-administrazioaren organoek likidatzen ari diren eragiketen ondoriozko eskubideak zainduko dituzte aurreko zenbakian aipatutako erakunderen baten konkurtsoa adierazten den unean; horretarako, konpentsatzeko, likidatzeko eta erregistratzeko sistemaren arauak bete beharko dira.

3.Baloreen gordailuzain zentralek eta kontuko idatzoharren bidez ordezkatutako baloreen erregistroaz arduratzen diren gainerako erakundeek balorejaulkipenen osotasuna bermatuko dute. Baloreen gordailuzain zentralek kudeatutako erregistro-sistemek behar besteko bermeak eskaini beharko dituzte erregistro nagusiaren eta xehetasun-erregistroen artean deskoadratzerik egon ez dadin. Horretarako, Lege honetan xedatutakoaz gain, erregelamendu bidez ezarriko dira honako hauek: baloreen gordailuzain zentralen kargurako gainbegiratzemekanismoak eta erakunde parte-hartzaileak kontrolatzeko sistemak, izan daitezkeen gorabeheren berri gainbegiratze-agintaritzei zein egoeratan eman behar zaien, eta horiek ebazteko mekanismo eta epeak.

4.Nolanahi ere, eta aurreko zenbakian aurreikusitakoa alde batera utzi gabe, erregistro nagusian erakunde parte-hartzaile baten hirugarrenen kontu orokorren multzoan jasotako ISIN (International Securities Identification Number) identifikaziokode bera duten baloreen saldoak ez direnean nahikoak erakunde parte-hartzaile horrek duen xehetasun-erregistroan erregistratutako ISIN identifikazio-kode bera duten baloreen titularren eskubideak erabat estaltzeko, hirugarrenen kontu orokorren multzo horretan jasotako saldoa hainbanatu egingo da xehetasun-erregistroan erregistratutako titularren eskubideen arabera. Kaltetutako titularrek kreditueskubidea izango dute erakunde parte-hartzaileari dagokionez, entregatu gabeko baloreen arabera.

5.Baloreen gaineko eskubide erreal mugatuak edo bestelako kargak daudenean, eta bermatzailearen eta bermearen onuradunaren arteko itunak alde

batera utzi gabe, hainbanaketa-erregela aplikatu ostean, karga horiek hainbanaketaren emaitzaren gainean eratutakotzat hartuko dira, bai eta baloreetan ordaina jaso ez duen alderdiak, hala badagokio, erakunde parte-hartzailearen aurrean dituen kredituen gainean ere.»

Sei. 31. bis artikuluko 2. zenbakiaren g) letra eta 7. zenbakia aldatu dira, eta 8. zenbaki bat gehitu da; beraz, honela geratuko da idatzita:

«g) Merkatuaren erregelamendu-proiektua egitea; gutxienez honako datu hauek izan beharko ditu: finantza-tresna negoziagarrien arloan aplikatu beharreko arauak, jaulkitzaileak, kideak, bermeen araubidea, eragiketa motak, negoziazioa, transakzioak konpentsatzeari, likidatzeari eta erregistratzeari buruzko arauak, dibidenduen eta bestelako gertaera korporatiboen banaketa, merkatuaren diziplina eta gainbegiratzea, eta bestak beste, interes-gatazkei eta arriskuen kudeaketari buruzko antolamendu-neurriak. Halaber, erregelamenduan funtsezko aldaketaren bat egitea proposatzen denean, merkatuan negoziatzeko onartutako finantzatresnen jaulkitzaileei eta merkatuko kideei kontsulta egiteko aukera aurreikusi beharko da.

7.Balore negoziagarriak erregelamendu bidez zehaztuko dira eta, balore horiei dagokienez, bigarren mailako merkatu ofizialetako kontratazio multilateraleko segmentuetan egindako eragiketak mekanismo jakin batzuei atxikita egongo dira; hain zuzen ere, likidazio ordenatua eta behar bezala amaitzea ahalbidetuko duten mekanismoei, kontrapartida zentraleko erakunde baten beharrezko esku-hartzearen bitartez.

8.Bigarren mailako merkatu ofizialetan betearazitako balore negoziagarrien gaineko eragiketen likidazioa gauzatzearren, sozietate zuzendariek akordioak sinatuko dituzte, gutxienez, baloreen gordailuzain zentral batekin eta, hala badagokio, kontrapartida zentraleko erakunde batekin edo batzuekin, betiere honako eskubide hauek alde batera utzi gabe: 909/2014 (EB) Erregelamenduko 49. artikuluaren arabera, jaulkitzaileek euren baloreak baloreen edozein gordailuzain zentraletan erregistratzeko eskubidea; eta Lege honen 44 quinquies artikuluan xedatutakoaren arabera, bigarren mailako merkatu ofizialetako kideek likidaziosistema bat izendatzeko duten eskubidea.»

Zazpi. 36 bis artikulu berri bat eransten da, eta hauxe dio:

«36 bis artikulua. Eragiketen likidazioa.

1.Bigarren mailako merkatu ofizialetan negoziatzeko onartutako balore negoziagarrien erosleak eta saltzaileak, merkatu horretako arauei jarraikiz, efektiboa eta balore negoziagarriak entregatzera behartuta daude dagozkion aginduak betearazten diren unetik hasita, nahiz eta benetako likidazioa geroago egin.

2.Bigarren mailako merkatu ofizialetan negoziatzeko onartutako balore negoziagarrien eroslea titular bihurtuko da baloreak baloreen kontuetan bere izenean erregistratuta geratzen direnean, erregistro-sistemaren arauei jarraikiz.

3.Bigarren mailako merkatu ofizialek beren erregelamenduetan zehaztuko dute betearazitako eragiketen likidazioaren data teorikoa, eta data bat baino gehiago ezarri ahal izango dituzte likidatu beharreko balore negoziagarrien arabera, negoziazio-segmentuen arabera eta bestelako irizpideen arabera, betiere aplikatu beharreko Europako araudiari jarraikiz eta, hala badagokio, likidazio-prozesuetan parte hartzen duten baloreen gordailuzain zentralekin eta kontrapartida zentraleko erakundeekin koordinatuta.»

Zortzi. 36 ter artikulu berria sartzen da. Honela dio:

«36 ter artikulua. Baloreei lotutako eduki ekonomikoko betebehar edo eskubideen likidazioa.

1.Erakunde jaulkitzaileak behar besteko aurrerapenarekin jakinaraziko dio bigarren mailako merkatu ofizialen sozietate zuzendariari bere balioak negoziatzeko zer merkatutan onartu diren, berak hala eskatuta; era berean, baloreak erregistratzeaz arduratzen den baloreen gordailuzain zentralari baloreek eragiten dituzten eduki ekonomikoko betebehar edo eskubideen berri ere eman beharko dio, dagokion erabakia hartu bezain laster.

2.Merkatu horietan negoziatzeko onartutako baloreen gaineko eragiketen kontratazioan, konpentsazioan, likidazioan eta erregistroan aplikatu beharreko arauak aintzat hartuta, jakinarazpen horietan, betebehar eta eskubide horiek aitortzeko, baliatzeko, betetzeko eta ordaintzeko data garrantzitsuak zehaztu beharko dira.

3.Aurrekoa gorabehera, akzioen baliokide diren baloreen eta akzioen titulartasunak berez dakartzan betebehar, eskubide eta onurak eskuratzailearen konturako eta onerako izango dira bigarren mailako merkatu ofizialean erosten diren egunetik aurrera; aldiz, errenta finkoko baloreen eta akzioen baliokide ez diren gainerako baloreen kasuan, erosketa-eragiketa likidatzen den egunetik aurrera izango dira. Likidazio-prozesuan atzerapenik edo bestelako gertaerarik izanez gero, betebehar edo eskubide horien likidazioaren gainean doikuntzak egin ahal izango dira.»

Bederatzi. 36 quater artikulu berria sartzen da. Honela dio:

«36 quater artikulua. Likidazio-arriskua leuntzera bideratutako bermeak.

1.Bigarren mailako merkatu ofizialetako kideek, kontrapartida zentraleko erakundeetako kideek eta baloreen gordailuzain zentraletako erakunde partehartzaileek finantza-berme pignoratizioko eskubidea izango dute, ex lege, martxoaren 11ko 5/2005 Errege Lege Dekretuan (Produktibitatea sustatzeko eta kontratazio publikoa hobetzeko premiazko erreformei buruzkoa) bildutakoen artetik, soilik pertsona fisiko edo juridiko diren bezeroen konturako eragiketen likidazioaren ondoriozko efektiboari edo baloreei dagokienez, betiere erakunde horiek eragiketen likidazioa gauzatzeko beharrezkoak diren baloreak edo efektiboa aurreratu egin behar izan badute bezeroen ez-betetzeagatik edo konkurtso-adierazpenagatik.

2.Berme-eskubide horren eraginpean egongo dira soilik bezeroek ordaindu gabeko eragiketen ondoriozko efektiboa eta baloreak, eta eskubide horren onuradun diren erakundeek eragiketa horien likidazioa gauzatzeko aurreratu behar izan duten zenbatekoa baino ez du bermatuko; hor sartuko dira, hala badagokio, entregatu behar izan dituzten baloreen prezioa eta bezeroen ez-betetzeagatik ordaindu behar izan dituzten zehapen eta zigorrak.

3.Berme pignoratizioko eskubide hori eratzeko eta betearazteko ez da ezein formalitaterik bete beharko, baina erakunde onuradunek zenbaki honetan eta aurrekoetan eskatzen diren betekizunak betetzen direla egiaztatzen duen informazioa bezeroen eskura izan beharko dute.

4.Bigarren mailako merkatu ofizialetako kideek, bezeroren baten konkurtsoadierazpenaren kasuan, konkurtsopekoaren kontura kontratatutako eragiketen kontrako ikurreko baloreak erosteko edo saltzeko aginduak txertatu ahal izango dituzte merkatu horietan eta konkurtsopekoaren kontura, baldin eta konkurtsoadierazpena gertatzen denean eragiketa horiek likidatzen ari badira. Bigarren mailako merkatu ofizialetako kideek eta baloreen gordailuzain zentraletako erakunde parte-hartzaileek eskubide berdina izango dute bezeroei dagokienez, eta eskubide hori baliatzeko, zenbaki honetan aipatutakoaren kontrako ikurreko aginduak txertatzeko eskatu beharko diete bigarren mailako merkatu ofizialetako kideei.

5.Aurreko zenbakietako xedapenek ez dute esan nahi 2014ko uztailaren 23ko 909/2014 (EB) Erregelamenduaren 6. eta 7. artikuluetan aipatzen diren likidazioko

diziplina-neurriak bete behar ez direnik, eta Lege honetan aipatzen diren bigarren mailako merkatu ofizialen, baloreen gordailuzain zentralen eta kontrapartida zentraleko erakundeen aldeko bermeak bete behar ez direnik, horiek guztiek lehentasuna izango baitute aurreko zenbakietan aipatutako eskubideen gainetik.»

Hamar. Aldatu egiten da 44 bis artikulua. Honela idatzita geratuko da:

«44 bis artikulua. Baloreen gordailuzain zentralak.

1.Baloreen gordailuzain zentral izateko baimena, baimena ezeztatzea eta haren funtzionamendua 2014ko uztailaren 23ko 909/2014 (EB) Erregelamenduan xedatutakoaren arabera, Lege honetako xedapenen arabera eta aplikatu beharreko Espainiako nahiz Europako bestelako araudien arabera arautuko da, betiere Espainian ezarrita baldin badago.

Balore Merkatuaren Batzorde Nazionala izango da baloreen gordailuzain zentralak baimendu, gainbegiratu eta zehatzeko agintaritza eskuduna, 2014ko uztailaren 23ko 909/2014 (EB) Erregelamenduari jarraikiz.

Baloreen gordailuzain zentralek eurek kudeatzen dituzten sistemetan konpentsatzeko, likidatzeko eta erregistratzeko jarduerei buruzko informazioa – eskatzen dietena– eman beharko diete Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari eta gainbegiratzeko organismo publikoei, bakoitzari dagokion eskumen-eremuan, betiere informazio hori eskura baldin badute eta aplikatu beharreko araudiari jarraikiz.

2.Espainian eratzen diren baloreen gordailuzain zentralak sozietate anonimo izango dira. Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak aldez aurretik onartu beharko ditu sozietatearen estatutuak eta haien aldaketak –hala badagokio, erregelamendu bidez ezartzen diren salbuespenak salbuespen–. Baloreen gordailuzain zentraletako administrazio-kontseiluko kideak, zuzendari nagusiak eta parekoak izendatzeko, ezinbestekoa izango da Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren aldez aurreko onespena.

Baloreen gordailuzain zentralek kapitalean parte hartu ahal izateko –zuzenean edo zeharka–, inbertsio-zerbitzuetarako enpresentzat 69. artikuluan aurreikusitako partaidetza esanguratsuen araubidea bete beharko da, erregelamendu bidez zehazten diren baldintzetan; nolanahi ere, partaidetza esanguratsutzat hartuko da baloreen gordailuzain zentralaren boto-eskubideen edo kapitalaren ehuneko bat, gutxienez, zuzenean edo zeharka osatzen duen partaidetza oro, edo ehuneko horretara iritsi gabe, eragin nabarmena izatea ahalbidetzen duen partaidetza oro, erregelamendu bidez zehaztutako baldintzetan.

69.6artikuluan xedatutakoa alde batera utzi gabe, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak kontra egin ahal izango dio baloreen gordailuzain zentralean partaidetza esanguratsu bat eskuratzeari edo eskualdatzeari, baldin eta beharrezko irizten badio merkatuen edo baloreak konpentsatzeko, likidatzeko eta erregistratzeko sistemen funtzionamendu egokia ziurtatzeko, edo haietan distortsiorik ez izateko, bai eta eskuratzailearen jatorrizko herrialdean Espainiako erakundeei antzeko tratua ez emateagatik.

Baloreen gordailuzain zentralek 2014ko uztailaren 23ko 909/2014 (EB) Erregelamenduan aurreikusitako batzorde eta organoak izango dituzte.

3.Horretaz gain, baloreen gordailuzain zentralek barne-erregelamendu bat ere bete beharko dute; barne-erregelamendu hori eta haren aldaketak Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak onartu beharko ditu, erregelamendu bidez ezartzen diren salbuespenak salbuespen, Espainiako Bankuak aldez aurretik txostena eginda. Barne-erregelamendu horrek honako hauek arautuko ditu: baloreen gordailuzain zentralen funtzionamendu-araubidea, erakunde horiek ematen dituzten zerbitzuak, haien araubide ekonomikoa, tarifak finkatzeko eta jakinarazteko prozedurak, zerbitzu horiek emateko baldintzak eta printzipioak, emandako zerbitzuei dagozkien erregistroak, eta erakunde parte-hartzaileen araubide juridikoa.

Era berean, honako hauek ere arautuko dira erregelamendu horren bitartez: baloreen entrega eta ordainketa kudeatzeko prozedurak, likidatzeko jarraibideak irmo bihurtzeko unea zehaztea, arriskuak kudeatzeko politika, eta erakunde partehartzaileek –garatzen duten jardueraren arabera– eratu behar izan ditzaketen mota orotako bermeak.

Barne-erregelamendua garatu ahal izango da baloreen gordailuzain zentralak berak onetsitako zirkularren bidez. Zirkular horiek Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari eta Espainiako Bankuari jakinarazi behar zaizkie, erregelamendu bidez aurreikusten diren baldintzetan. Balore Merkatuaren Batzorde Nazionala zirkularren aurka ager daiteke, eta eten edo baliogabetu ere egin ditzake, aplikatu beharreko legeria urratzen dutela iritziz gero, edo baloreen gordailuzain zentralaren edo baloremerkatuen funtzionamendu zuhur eta segurua edo inbertitzaileen babesa kaltetzen dituztela iritziz gero.

4.Barne-erregelamendua eta estatutuak balore-merkatuaren antolamendueta diziplina-arautzat hartuko dira, eta 2014ko uztailaren 23ko 909/2014 (EB) Erregelamenduan xedatutakoa betetzeko beharrezkoak diren betebeharrak eta antolaketaeta prozedura-eskakizunak zehaztuko dituzte. Ekonomia eta Lehiakortasun ministroak, edo, berariazko gaikuntzaren bidez, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak garatu ahal izango dute barne-araudiak izan beharreko egitura eta gutxieneko edukia.

Halaber, baloreen gordailuzain zentralek memoria bat egingo dute, 2014ko uztailaren 23ko 909/2014 (EB) Erregelamenduan eskatutako betekizunak (baldintza teknikoak, antolaketa, funtzionamendua, arriskuen kudeaketa) nola beteko dituzten zehazteko. Ekonomia eta Lehiakortasun ministroak, edo, berariazko gaikuntzaren bidez, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak arautu ahal izango dute memoria horrek jarraitu behar duen eredua. Baloreen gordailuzain zentralak memoria hori eguneratuta izan beharko du, eta memorian egindako aldaketak Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalera helaraziko dira, behar bezala justifikatuta.

5.Erregelamendu bidez zehaztuko dira honako hauek: baloreen gordailuzain zentralek erakunde parte-hartzaileen gain gauzatu behar dituzten jarraipeneko eta kontroleko eginkizun zehatzak, erakunde parte-hartzaileei eskatu beharreko kaudimen-betekizunak, erakunde parte-hartzaile izan daitezkeen erakunde motak, kontabilitate-antolamenduko betekizunak, baliabide teknikoak, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari jakinarazteko betebehar espezifikoak, eta behar bezala funtzionatzeko beharrezko iritzitako bestelako alderdiak, besteak beste, jardueramailaren araberako proportzionaltasun-irizpideei jarraikiz.

Baloreen gordailuzain zentralek urteko aurrekontuen kalkulua igorriko diote Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari, erregelamendu bidez aurreikusten diren baldintzetan; kalkulu horretan, aplikatuko dituen prezio eta komisioak zehatz-mehatz adierazi beharko dira, bai eta araubide ekonomikoan egingo diren aldaketak ere. Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak baloreen gordailuzain zentralari eskatu ahal izango dio jaso duen dokumentazioa zabaltzeko, eta zerbitzu horien gehieneko prezioei salbuespenak eta mugak jarri ahal izango dizkie, baldin eta baloreen gordailuzain zentralaren finantza-kaudimenean eragin badezakete, baloremerkatuaren garapenean edo merkatu hori arautzen duten printzipioetan ondorio nahasgarriak sor baditzakete, edo erakundearen zerbitzuen erabiltzaileen artean diskriminazio bidegabeak eragin baditzakete.

6.Baloreen gordailuzain zentralek oinarrizko zerbitzuak kanpora atera ahal izango dituzte; kontrapartida zentraleko erakundeekin, bigarren mailako merkatu ofizialekin eta negoziazio-sistema multilateralekin hitzarmen egin; edo baloreen beste gordailuzain zentral batzuekin loturak egin, betiere 2014ko uztailaren 23ko 909/2014 (EB) Erregelamenduan, Lege honetan, Legea garatzeko araudian eta aurreko 3. zenbakian aipatzen den erregelamenduan xedatutakoari jarraikiz.

7.Baloreen gordailuzain zentralek kudeatutako sistemetan parte hartzen duen erakunde baten konkurtso-adierazpena egindakoan, gordailuzain zentralek

erabateko banantze eskubidea izango dute erakunde parte-hartzaile horiek eratutako bermeak baloreen gordailuzain zentralek kudeatutako sistemetan gauzatutako ondasun edo eskubideekiko. Aurrekoari kalterik egin gabe, bermatutako eragiketak likidatu ostean geratzen den soberakina sartuko da parte-hartzailearen konkurtsoko masa aktiboan.

8.Artikulu honetan aipatzen diren sistemetan parte hartzen duen erakunde baten konkurtso-adierazpena egindakoan, Espainiako Bankuaren eta Bankuen Suntsiarazpen Ordenaturako Funtsaren eskumenak alde batera utzi gabe, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak, berehala eta inbertitzailearentzat kosturik eragin gabe, baloreen kontabilitate-erregistroak jarduera hori egiteko gaitutako beste erakunde batera lekualdatzea agindu ahal izango du. Ezein erakunde ez badago erregistro horietaz arduratzeko moduan, jarduera hori baloreen gordailuzain zentralak hartuko du bere gain, behin-behinean, titularrek baloreen erregistroa lekualdatzeko eskaera egiten duten arte. Ondore horietarako, bai konkurtsoko epaileak bai konkurtso-administrazioak baloreak jasoko dituen erakundeari erraztuko diote lekualdaketa egiteko agiriak eskuratzea, edota kontabilitatenahiz informatikaerregistroetara sartzea. Konkurtso-prozedura egoteak ez du eragotziko konpentsatzeko, likidatzeko eta erregistratzeko sistemaren arauen arabera erositako baloreak, edo balore-salmentaren edo eskubide ekonomikoak baliatzearen ondoriozko efektiboa bezeroari helaraztea.»

Hamaika. 44 ter artikuluko 2 eta 3 zenbakiak aldatu egin dira, eta honela geratu dira idatzita:

«2. Kontrapartida zentraleko erakundeak sozietate anonimoa izan beharko du eta sistema gisa aitortuta egon behar du, Baloreak Ordaintzeko eta Kitatzeko Sistemei buruzko azaroaren 12ko 41/1999 Legearen ondorioetarako.

Eginkizunak baliatzea errazteko, kontrapartida zentraleko erakundeak partehartzaile izan daitezke halakotzat onartzen dituzten baloreen gordailuzain zentraletan, baloreak eta finantza-tresnak likidatzeko beste edozein sistematan, edo merkatua arautu edo negoziazio-sistema multilateral batean, baldin eta sistema bakoitzak eskatzen dituen baldintzak betetzen badituzte eta betiere kontrapartida zentraleko erakundearen partaidetzak ez badu erakundearen segurtasuna eta kaudimena estutasunean jartzen.

3.Kontrapartida zentraleko erakundeek ezin izango dute baloreen gordailuzain zentral moduan baimenduta egon.»

Hamabi. 44 septies artikulua sartzen da. Honela idatzita geratuko da:

«44 septies artikulua. Balore negoziagarrien negoziazioa, konpentsazioa, likidazioa eta erregistroa gainbegiratzeko informazio-sistema.

1.Espainian jarduten duten baloreen gordailuzain zentralek datuak biltzeko, transmititzeko eta biltegiratzeko sistema bat izan beharko dute, eta sistema hori informazioa elkartrukatzeko eta tratatzeko tresnatzat erabiltzeko aukera ere egongo da bigarren mailako merkatu ofizial batean negoziatzeko onartutako baloreak konpentsatzeko, likidatzeko eta erregistratzeko jarduerak egiteko garaian; era berean, baloreen erregistroa behar bezala eramateko aukera ere eman behar du, dela erregistro nagusiari dagokionez, dela xehetasun-erregistroei dagokienez.

2.Aurreko zenbakian aurreikusitako sisteman, gutxienez, honako eragiketa, gertaera eta idatzohar hauek bildu beharko dira: titular bakoitzaren baloreen saldoetan aldaketak eragin ditzaketenak, dela erregistro nagusian, dela xehetasunerregistroetan.

3.Balore negoziagarrien negoziazioa, konpentsazioa, likidazioa eta erregistroa gainbegiratzeko informazio-sistemak honako baldintza hauek bete beharko ditu:

a) Baloreen bigarren mailako merkatu ofizial batean negoziatzeko onartutako baloreen gainean egindako transakzioen trazabilitatea bermatu beharko du kontratatzen denetik baloreen erregistroan idatzoharra egiten den arte eta alderantziz, bai eta transakzio horien egoeraren berri eman ere.

b) Baloreak konpentsatu, likidatu eta erregistratzeko beharrezkoa den informazioaren transmisioa ahalbidetu beharko du, bai eta eragiketa horien egoeraren berri eman ere.

c) Merkatuko azpiegiturek eta erakundeek eskatu beharreko berme eta arriskuen kontrola ahalbidetu beharko du.

d) Erakunde jaulkitzaileei eurek jaulkitako baloreei buruzko informazioa eman beharko die egunero, eskatzen dutenean.

4.Datuak biltzeko, transmititzeko eta biltegiratzeko sistemaren kudeatzaile eta arduradun den aldetik, baloreen gordailuzain zentralak honako betebehar izango ditu:

a) Informazioa sisteman txertatzeko garaian, xedatutako arauen arabera egiteko eta informazio osatua izan dadin beharrezkoak diren baliabideak ezartzea.

b) Beharrezkoa den informazioa aurreikusitako epearen barruan txerta dadin baimentzea.

c) Emandako informazioari behar besteko segurtasuna eta konfidentzialtasuna esleitzea; hartara, sisteman informazioa sartzen duten erakundeek beren jarduerarako behar-beharrezkoak diren datuetarako sarbidea baino ez dute izango, edo baimena izan baduten datuetarako sarbidea.

d) Sistemaren mantentze-lanak eta jarraitutasuna bermatzea.

e) Merkatuko azpiegiturei eta baloreak konpentsatzeko eta likidatzeko prozesuetan inplikatutako erakundeei diskriminaziorik gabeko sarbidea ahalbidetzea.

5.Informazio-sistema hornitzeko, erregelamendu bidez xedatutakoaren arabera, honako hauek eman beharko dute informazioa: bigarren mailako merkatu ofizialek, kontrapartida zentraleko erakundeek, baloreen gordailuzain zentralek eta bakoitzeko kide edo erakunde parte-hartzaileek. Erakunde horiek izango dira bakoitzak sistemaren bitartez jakinarazten duen informazioaren egiazkotasunaren eta osotasunaren erantzule, eta informazio horren jabe izaten jarraituko dute.

6.Sisteman biltegiratutako informazioa ezin izango da baliatu, ez eta transmititu ere Lege honetan aurreikusitakoak ez diren xedeetarako, erakunde hornitzaileak baimena ematen ez badu, eta Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren edo Espainiako Bankuaren aurrean informazioa emateko betebeharrak alde batera utzi gabe bakoitzari dagozkion eskumenak baliatzean.

7.Baloreen gordailuzain zentralek kontratuak sinatuko dituzte; kontratu horietan, sistemak egoki funtzionatzeko beharrezkoak diren harreman juridikoak finkatuko dira. Halaber, informazio-sistemaren funtzionamendu-arauak argitaratuko dituzte, eta sisteman biltegiratutako informazioa kudeatu eta erabiliko duten pertsonen eskubideak, betebeharrak eta erantzukizunak finkatu. Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak arau horiek eta arauon aldaketak onartuko ditu. Baloreen gordailuzain zentralaren erabiltzaileen batzordeak arau horiek nahiz aldaketak aldez aurretik aztertuko ditu, eta Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari helarazi ahal izango dizkio azterketa horren gaineko iritziak.

8.Tratu-berdintasunaren eta diskriminaziorik ezaren printzipioak erabat errespetatuta, baloreen gordailuzain zentralek hitzarmenak sinatu edo loturak egiten badituzte atzerriko kontrapartida zentraleko erakunde eta baloreen gordailuzain zentralekin, atzerriko erakunde horiek sisteman sartzeko aukera izango dute baina sistemaren xedeak betetzeko beharrezkoa den informazioa ematera behartuta egongo dira, artikulu honetan aurreikusitakoarekin bat etorrita. Azpiegitura horiek beren eginkizuna behar bezala betetzeko beharrezkoa den informazioa eskatu beharko diete beren kide edo parte-hartzaileei.»

Hamahiru. 44 octies artikulua sartzen da. Honela idatzita geratuko da:

«44 octies artikulua. Baloreak negoziatzeko, konpentsatzeko, likidatzeko eta

erregistratzeko sistemen funtzionamendu egokiaren jarraipena eta kontrola.

1.VIII. tituluari jarraikiz Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari dagozkion gainbegiratzeko, ikuskatzeko eta zehatzeko ahalmenak alde batera utzi gabe, bigarren mailako merkatu ofizialetako sozietate zuzendariek, kontrapartida zentraleko erakundeek eta baloreen gordailuzain zentralek –Espainian jarduten dutenen kasuan–, bakoitzaren eskumen-eremuan, baloreak erregistratzeko eta transakzioak negoziatzeko, konpentsatzeko eta likidatzeko prozesuen funtzionamendua egokia dela eta eraginkorrak direla zaindu beharko dute.

2.Gobernuari ahalmena ematen zaio aurreko zenbakian bildutako eginkizunaren edukia erregelamendu bidez garatzeko, bai eta eginkizun hori behar bezala betetzeko betebeharrak eta ahalmenak ere.»

Hamalau. Kendu egiten da 54. artikulua.

Hamabost. 57. artikulua aldatu egin da, eta honela idatzita geratuko da:

«1. Zor Publikoaren Merkatuan negoziatutako baloreak idatzoharretan erregistratzea hamazazpigarren xedapen gehigarrian aipatzen den Baloreak Konpentsatzeko, Likidatzeko eta Erregistratzeko Zerbitzuetako Sistemen Kudeaketa Sozietateari dagokio, bai eta, Zor Publikoaren Merkatua kudeatzeko erakunde diren aldetik, horretarako baimendutako erakunde parte-hartzaileei ere.

2.Zor Publikoaren Merkatuan norberaren izeneko kontuaren titular izan daitezke Idatzoharretan, eta erakunde parte-hartzaile gisa, Sistemen Sozietatearen erregistro-sisteman norberaren izenean kontua izan dezakete Espainiako Bankuak, bigarren mailako merkatu ofizialetako konpentsazioko eta likidazioko sistema eta organismoek, eta banku arteko konpentsazio-sistemek –berme-sistema kudeatze aldera–, bai eta merkatuaren erregelamenduan horretarako finkatzen diren baldintzak betetzen dituztenek ere.»

Hamasei. Beste 7. zenbaki bat gehitu zaio 60. artikuluari, eta honela geratuko da idatzita:

«7. Artikulu honetan aurreikusitakoa ez da aplikatuko ekainaren 18ko 11/2015 Legean (Kreditu-erakundeak eta inbertsio-zerbitzuetarako enpresak berreskuratu eta suntsiaraztearena) xedatutako tresna, eskumen eta mekanismoak erabiltzen direnean.»

Hamazazpi. 70 ter artikuluko 2. zenbakiaren f) letrako bigarren paragrafoa aldatu egin da; aurrerantzean, honela egongo da idatzita:

«Baloreen entitate gordailuzain baten konkurtso-prozedura hasi ostean, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak, Espainiako Bankuaren eta Bankuen Suntsiarazpen Ordenaturako Funtsaren eskumenak alde batera utzi gabe, erabaki dezake gordailuan dauden bezeroen baloreak berehala eta inbertitzailearentzat kosturik eragin gabe lekualdatzea jarduera hori garatzeko gaitutako beste erakunde batera, bai eta aktibo horiek hirugarren erakunde batean egonda ere, gordailuzerbitzua ematen duen erakundearen izenean. Ondorio horietarako, bai epaile eskudunak, bai konkurtso-prozedurako organoek, baloreak jasoko dituen erakundeari erraztuko diote lekualdaketa egiteko agiriak eskuratzea, edota kontabilitateeta informatika-erregistroetara sartzea. Konkurtso-prozedura egoteak ez du eragotziko erositako baloreak edo balore-salmentaren edo eskubide ekonomikoak baliatzearen ondoriozko efektiboa bezeroari helaraztea, konpentsatzeko, likidatzeko eta erregistratzeko sistemaren arauei jarraikiz.»

Hemezortzi. Aldatu egin dira 84. artikuluko 1. zenbakiaren a) eta b) letrak; honela idatzita geratuko dira:

«a) Bigarren mailako merkatu ofizialetako sozietate zuzendariak, negoziaziosistema multilateraletako erakunde zuzendariak, kontrapartida zentraleko erakundeak eta baloreen gordailuzain zentralak. Espainiako Bankua kanpoan geratzen da.

b) Burtsen Sozietatea eta aurreko letran aurreikusitako erakundeen kontrola –zuzenean edo zeharka– ematen du(t) en partaidetza baten edo akzio guztien titular diren sozietateak.»

Hemeretzi. Aldatu egiten da 95. artikuluko azken paragrafoa; aurrerantzean, honela egongo da idatzita:

«Zehazki, balore-merkatuaren antolamendueta diziplina-arautzat hartuko dira honako hauek:

1.Burtsaz kanpoko deribatuei, kontrapartida zentraleko erakundeei eta eragiketen erregistroei buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2012ko uztailaren 4ko 648/2012 (EB) Erregelamendua.

2.Kreditu-erakundeen eta inbertsio-enpresen zuhurtziazko betekizunei buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko ekainaren 26ko 575/2013 (EB) Erregelamendua; horren bitartez, 648/2012 (EB) Erregelamendua aldatzen da.

3.Europar Batasunean baloreen likidazioa hobetzeari eta baloreen gordailuzain zentralei buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko uztailaren 23ko 909/2014 (EB) Erregelamendua; erregelamendu horren bitartez 98/26/EE eta 2014/65/EB Zuzentarauak eta 236/2012 (EB) Erregelamendua aldatu dira.»

Hogei. 98. artikuluko 3 bis zenbakia aldatu egiten da, eta 3 ter eta 3 quater zenbakiak gehitu zaizkio; aurrerantzean, honela geratuko da idatzita:

«3 bis. Zehapenak argitaratzean, bai Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren webgunean, bai Estatuko Aldizkari Ofizialean, arau-haustearen mota eta izaerari buruzko informazioa emango da, bai eta zehapena ezarri zaion pertsona fisiko edo juridikoaren identitatea ere.

3ter. Aurreko zenbakian aurreikusitakoari dagokionez, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak honako erabaki hauetakoren bat hartu ahal izango du 3 quater zenbakian bildutako kasuren bat gertatzen dela uste badu:

a) 99. artikuluko d) , e) , e bis) , e ter) , e quater) , e quinquies) , e sexies) , k) , l) , l bis) , m) , q) , u) , w) , z) , z septies) , z octies) eta z nonies) letretan, 100. artikuluko c) , c bis) , g) , g bis) , k) , n) , ñ) , p) , t) eta z septies) letretan, eta 107 quater artikuluko 3-7 zenbakietan jasotako inbertsio-zerbitzuetarako enpresei aplikatu beharreko tasak aplikatzeagatik ezarritako zehapenak, bai eta ekainaren 18ko 11/2015 Legean (Kreditu-erakundeak eta inbertsio-zerbitzuetarako enpresak berreskuratu eta suntsiaraztearena) xedatutakoaren arabera ezarritako zehapenak ere, argitaratzea, baina zehatutako subjektuen identitatea isilpean gordeta.

b) 35, 35 bis, 53 eta 53 bis artikuluetan bildutako betebeharrak ez betetzeari buruzkoak diren 99. artikuluko m) eta p) letretan, 100. artikuluko j) letran, eta 101.1 artikuluan bildutako tasak aplikatzeagatik ezarritako zehapenak argitaratzea, baina zehatutako subjektuen identitatea isilpean gordeta, edo geroago argitaratzea.

c) 107 quinquies artikuluko 1-4 zenbakietan bildutako tasak aplikatzeagatik ezarritako zehapenei dagokienez:

1.a Ezarritako zehapenaren argitaratzea geroratzea argitaratze hori atzeratzea justifikatzen duten arrazoiak amaitzen diren arte.

2.a Ezarritako zehapena modu anonimoan argitaratzea, horrela argitaratuta izaera pertsonaleko datu horiek benetan babestuko direla bermatzen bada. Kasu horretan, datu horiek argitaratzea atzeratu egin daiteke zentzuzko aldi batez, baldin eta aurreikusten bada aldi horretan anonimotasunaren babespean argitaratzea justifikatzen duten arrazoiak amaituko direla.

3.a Ezarritako zehapena inolaz ere ez argitaratzea, baldin eta aurreikusten bada a) eta b) letretan adierazitako aukerak ez direla aski izango finantza-merkatuen egonkortasuna arriskuan ez dela jarriko bermatzeko, bai eta zehapen horiek argitaratzearen proportzionaltasuna bermatzeko ere, garrantzi txikiagoko neurriekin alderatuta.

3quater. Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak 3 ter zenbakian aurreikusitako neurriak hartzea erabaki ahal izango du honako kasu hauetakoren bat gertatzen denean:

a) Zehapena pertsona fisiko bati ezartzen zaionean eta, 3 ter zenbakiaren c) letran aipatzen diren zehapenak baldin badira, zehapena pertsona juridiko bati ezartzen zaionean, eta aldez aurretik ebaluazioa eginda, izaera pertsonaleko datuak argitaratzea neurriz gaineko zehapentzat hartzen bada.

b) Argitaratzeak arriskuan jar badezake finantza-merkatuen egonkortasuna edo abian dagoen ikerketa ofizial edo penal bat.

c) Argitaratzeak proportziorik gabeko kaltea eragin badiezaieke inplikatuta dauden erakunde edo pertsona fisikoei, kaltea zehazteko modua dagoen heinean. Kasu hori ez da aplikatuko 3 ter zenbakiaren c) letran aipatzen diren zehapenei dagokienez.»

Hogeita bat. c quinquies) , c sexies) , c septies) , c octies) , c nonies) eta c decies) letrak gehitu zaizkio 99. artikuluari, eta honela geratuko da idatzita:

«c quinquies) Baloreen gordailuzain zentralek eta erregistro-sistemetan parte hartzen duten erakundeek I. tituluko II. kapituluan eta IV. tituluko I. kapituluan aipatzen diren baloreen erregistroari buruzko arauak ez betetzea, inbertitzaile askori ondare-kaltea eragiten zaienean.

c sexies) Kontrapartida zentraleko erakundeek bermeen ekarpena egiteko

betebeharrak ez betetzea, ez-betetze horrekin kontrapartida zentraleko erakundeen arriskuen kudeaketa arriskuan jartzen denean, baina salbuespen izanik ez-betetze hori erakundeak kaudimen-gabeziaren edo konkurtsoaren egoeran daudelako izaten denean.

c septies) Bigarren mailako merkatu ofizialetako kideek eta negoziazio-sistema multilateraletako kideek, hurrenez hurren, 31 bis.7 artikuluan eta 125.3 artikuluan aipatzen diren betebeharrak ez betetzea, edo kontrapartida zentraleko erakundeekin eta haien kideekin behar ez bezala koordinatzea, non eta jokabide horiek ez diren noizbehinka edo kasu bakanetan gertatzen.

c octies) Bigarren mailako merkatu ofizialetako sozietate zuzendariek, negoziazio-sistema multilateraletako erakunde zuzendariek, kontrapartida zentraleko erakundeek, baloreen gordailuzain zentralek eta inbertsio-zerbitzuak ematen dituzten erakundeek likidazioaren diziplinaren arloko betebeharrak –2014ko uztailaren 23ko 909/2014 (EB) Erregelamenduaren 6. eta 7. artikuluetan aipatzen direnak– ez betetzea.

c nonies) Baloreen gordailuzain zentralek 44 septies artikuluan xedatutako

betebeharrak ez betetzea, non eta jokabide hori ez den noizbehinka edo kasu bakanetan gertatzen.

c decies) Bigarren mailako merkatu ofizialek, negoziazio-sistema multilateralek, kontrapartida zentraleko erakundeek eta baloreen gordailuzain zentralek –bai eta horietako kide eta erakunde parte-hartzaileek ere– 44 septies.5 artikuluan xedatutako betebeharrak ez betetzea, non eta ez-betetze hori ez den noizbehinka

edo kasu bakanetan gertatzen, edo artikulu horretan aipatzen den informaziosistemaren funtzionamenduan kalte larria eragiten duenean.»

Hogeita bi. z octies) , z nonies) , z decies) , z undecies) eta z duodecies) letrak erantsi zaizkio 100. artikuluari, eta honela geratuko da idatzita:

«z octies) Baloreen gordailuzain zentralek eta erregistro-sistemetan parte hartzen duten erakundeek I. tituluko II. kapituluan eta IV. tituluko I. kapituluan aipatzen diren baloreen erregistroari buruzko arauak ez betetzea, arau-hauste oso larria ez denean.

z nonies) Kontrapartida zentraleko erakundeetako kideek bermeen ekarpena egiteko betebeharrak ez betetzea, arau-hauste oso larria ez denean, baina salbuespen izanik ez-betetze hori erakundeak kaudimen-gabeziaren edo konkurtsoaren egoeran daudelako izaten denean.

z decies) Bigarren mailako merkatu ofizialetako kideek eta negoziazio-sistema multilateraletako kideek, hurrenez hurren, 31 bis.7 artikuluan eta 125.3 artikuluan aipatzen diren betebeharrak ez betetzea, edo kontrapartida zentraleko erakundeekin eta haien kideekin behar ez bezala koordinatzea, jokabide horiek noizbehinka edo kasu bakanetan gertatzen direnean.

z undecies) Bigarren mailako merkatu ofizialek, negoziazio-sistema multilateralek, kontrapartida zentraleko erakundeek, horietako kide eta erakunde parte-hartzaileek, eta baloreen gordailuzain zentralek 44 septies.5 artikuluan xedatutako betebeharrak ez betetzea, arau-hauste oso larria ez denean.

z duodecies) Baloreen gordailuzain zentralek 44 septies artikuluan xedatutako betebeharrak ez betetzea, arau-hauste oso larria ez denean.»

Hogeita hiru. 102. artikuluko 1. zenbakiaren a) letrari beste bi paragrafo erantsi zaizkio; hauxe diote:

«2014ko uztailaren 23ko 909/2014 (EB) Erregelamenduaren 54.2.b) artikuluan aipatzen diren izendatutako kreditu-erakundeen eta baloreen gordailuzain zentralaren kasuan, 107 quinquies artikuluko 1. eta 3. zenbakietan aipatzen diren arau-hauste oso larriak egiten dituztenei ezarriko zaien isunaren zenbatekoa, gutxienez, honako hau izango da: arau-haustea ekarri duten egintzen edo ez-egiteen ondorioz lortutako mozkin gordinaren zenbatekoaren bikoitza, baldin eta zenbateko hori zehazterik badago; gehienez, aldiz, honako zenbateko hauetako handiena izango da: arau-haustea ekarri duten egintzen edo ez-egiteen ondorioz lortutako mozkin gordinaren zenbatekoaren boskoitza; erakunde arau-hauslearen urteko negozio-bolumenaren guztizkoaren ehuneko hamar, zuzendaritza-organoak onartutako eta eskura dauden azken kontuen arabera; arau-haustean erabilitako guztizko funtsen –propioak nahiz besterenak– ehuneko bost, edo 20.000.000 euro. Erakunde arau-hauslea enpresa nagusia edo enpresa nagusiaren filiala baldin bada, eta finantza-egoera kontsolidatuak egin behar baditu, aplikatu beharreko urteko guztizko negozio-bolumentzat hartuko da eskura dauden azken finantza-egoera kontsolidatuetan agertzen dena.

35, 35 bis, 53 eta 53 bis artikuluetan bildutako betebeharrak ez badira betetzen eta arau-hauste oso larria baldin bada, isuna honako hau izango da:

i) Pertsona juridikoen kasuan, honako zenbateko hauen artetik handienera bitarteko zenbatekoa izango du:

–10.000.000 euro, edo urteko guztizko negozio-bolumenaren ehuneko bost, onartutako eta eskura dauden azken urteko kontuen arabera. Pertsona juridikoa enpresa nagusia edo enpresa nagusiaren filiala baldin bada, eta finantza-egoera kontsolidatuak egin behar baditu merkataritzako araudiaren arabera, aintzat hartu beharreko urteko guztizko negozio-bolumentzat edo dagokion diru-sarrera motatzat hartuko da enpresa nagusiaren eskura dagoen urteko finantza-egoera kontsolidatu

berrienaren arabera onartutakoa, betiere aplikatu beharreko kontabilitateari buruzko araudiari jarraikiz.

–Lortutako mozkinaren zenbatekoaren bikoitza, edo ez-betetzeari esker saihestutako galeren bikoitza, baldin eta zenbateko hori zehazterik badago.

ii) Pertsona fisikoen kasuan, honako zenbateko hauen artetik handienera bitarteko zenbatekoa izango du: 2.000.000 euro, edo lortutako mozkinaren zenbatekoaren bikoitza, edo ez-betetzeari esker saihestutako galeren bikoitza, baldin eta zenbateko hori zehazterik badago.»

Hogeita lau. 103. artikuluko 1. zenbakiaren a) letrari laugarren paragrafo bat erantsi zaio, hauxe dioena:

«2014ko uztailaren 23ko 909/2014 (EB) Erregelamenduaren 54.2.b) artikuluan aipatzen diren izendatutako kreditu-erakundeen eta baloreen gordailuzain zentralaren kasuan, 107 quinquies artikuluko 2. eta 4. zenbakietan aipatzen diren arau-hauste larriak egiten dituztenei ezarriko zaien isunaren zenbatekoa, gutxienez, honako hau izango da: arau-haustea ekarri duten egintzen edo ez-egiteen ondorioz lortutako mozkin gordinaren zenbatekoaren bikoitza, baldin eta zenbateko hori zehazterik badago; gehienez, aldiz, honako zenbateko hauetako handiena izango da: arau-haustea ekarri duten egintzen edo ez-egiteen ondorioz lortutako mozkinaren bikoitza; erakunde arau-hauslearen urteko negozio-bolumenaren guztizkoaren ehuneko bost, zuzendaritza-organoak onartutako eta eskura dauden azken kontuen arabera; arau-haustean erabilitako guztizko funtsen –propioak nahiz besterenak– ehuneko bi, edo 10.000.000 euro. Erakunde arau-hauslea enpresa nagusia edo enpresa nagusiaren filiala baldin bada, eta finantza-egoera kontsolidatuak egin behar baditu, aplikatu beharreko urteko guztizko negozio-bolumentzat hartuko da eskura dauden azken finantza-egoera kontsolidatuetan agertzen dena.»

Hogeita bost. 105. artikuluko 1. zenbakiaren a) letrari hirugarren paragrafo bat erantsi zaio, hauxe dioena:

«2014ko uztailaren 23ko 909/2014 (EB) Erregelamenduaren 54.2.b) artikuluan aipatzen diren izendatutako kreditu-erakundeen eta baloreen gordailuzain zentralaren kasuan,107 quinquies artikuluko 1. eta 3. zenbakietan aipatzen diren arau-hauste oso astunak egiten dituztenei gehienez 5.000.000 euroko isuna jarriko zaie.»

Hogeita sei. 106. artikuluko 1. zenbakiaren a) letrari hirugarren paragrafo bat erantsi zaio, hauxe dioena:

«2014ko uztailaren 23ko 909/2014 (EB) Erregelamenduaren 54.2.b) artikuluan aipatzen diren izendatutako kreditu-erakundeen eta baloreen gordailuzain zentralaren kasuan,107 quinquies artikuluko 2. eta 4. zenbakietan aipatzen diren arau-hauste astunak egiten dituztenei gehienez 2.500.000 euroko isuna jarriko zaie.»

Hogeita zazpi. 106 ter artikuluko 1. zenbakiaren f) eta j) letrak aldatu egin dira; honela idatzita geratuko dira:

«f) Arau-haustea ekarri duten egintza edo ez-egiteen ondorioz lortutako irabaziak edo, hala badagokio, saihestutako galerak, baldin eta zehazterik baldin badago.

j) Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalarekin lankidetzan jardutea, baldin eta pertsona fisiko edo juridikoak elementu edo datu garrantzitsuak eman baditu ikertutako gertaerak argitzeko, baina arau-haustearengatik lortutako mozkinak edo saihestutako galerak itzuliko direla bermatu beharra alde batera utzi gabe.»

Hogeita zortzi. 107 quinquies artikulua sartzen da. Honela idatzita geratuko da:

«107 quinquies artikulua. Europako Parlamentuarena eta Kontseiluaren 2014ko uztailaren 23ko 909/2014 (EB) Erregelamenduaren arau-hausteak.

1.99. artikuluan aurreikusitako arau-hausteak alde batera utzi gabe, baloreen gordailuzain zentralek eta erakunde horietan administrazioko edo zuzendaritzako karguak betetzen dituztenek arau-hauste oso astuna egingo dute 2014ko uztailaren 23ko 909/2014 (EB) Erregelamenduaren ez-betetze hauek egiten badituzte:

a) Erregelamenduaren Eranskineko A, B eta C ataletan ezarritako zerbitzuak ematea, 16., 25. eta 54. artikuluetan xedatutakoa bete gabe, non eta ez den noizbehinka edo kasu bakanetan gertatzen.

b) 16. eta 54. artikuluetan ezartzen den baimena aitorpen faltsuen bidez edo legez kontrako beste edozein bitarteko baliatuta lortzea.

c) 47.1 artikuluan bildutako kapital-betekizunak ez betetzea, baldin eta horrekin erakunde arau-hauslearen edo bere taldearen kaudimena edo bideragarritasuna arriskuan jartzen bada.

d) 26-30 artikuluetan bildutako antolamendu-betekizunak ez betetzea, ez-betetze hori ez denean noizbehinka edo kasu bakanetan gertatzen, edo funtseko irregulartasunekin.

e) 32-35 artikuluetan bildutako jokabide-arauak ez betetzea, jokabide hori ez denean noizbehinka edo kasu bakanetan gertatzen, edo funtseko irregulartasunekin.

f) Ematen dituen zerbitzuei dagokienez, 37-41 artikuluetan bildutako betekizunak ez betetzea, horrekin likidazioedo erregistro-sistemaren osotasuna arrisku larrian jartzen bada, edo baloreen titularren nahiz parte-hartzaileen interesei kalte larria eragiten bazaie, edo parte-hartzaileen edo bezeroen baloreak arrisku larrian jartzen badira.

g) 43-47 artikuluan bildutako zuhurtziazko betekizunak ez betetzea, baldin eta horrekin erakunde arau-hauslearen edo bere taldearen kaudimena edo bideragarritasuna arriskuan jartzen bada.

h) 48. artikuluan baloreen gordailuzain zentralen arteko loturek bete beharreko betekizunak ez betetzea, horrekin likidazioedo erregistro-sistemaren osotasuna eta funtzionamendua arrisku larrian jartzen badira.

i) Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak eskatu ostean, sarbidea emateko betebeharra ez betetzea, 49-53 artikuluei jarraikiz.

2.100. artikuluan aurreikusitako arau-hausteak alde batera utzi gabe, baloreen gordailuzain zentralek eta erakunde horietan administrazioko edo zuzendaritzako karguak betetzen dituztenek arau-hauste larria egingo dute 1.a) letratik h) letrara bitarte –b) letran izan ezik– aipatzen diren betebeharrak ez badituzte betetzen, arauhauste oso larria ez denean.

3.Izendatutako kreditu-erakundeek eta erakunde horietan administrazioko edo zuzendaritzako karguak betetzen dituztenek arau-hauste oso astuna egingo dute 2014ko uztailaren 23ko 909/2014 (EB) Erregelamenduaren ez-betetze hauek egiten badituzte:

a) 59.3 artikuluan bildutako kreditu-arriskurako zuhurtziazko betekizun espezifikoak ez betetzea, baldin eta horrekin erakunde arau-hauslearen edo bere taldearen kaudimena edo bideragarritasuna arriskuan jartzen bada.

b) 59.4 artikuluan bildutako likidezia-arriskurako zuhurtziazko betekizun espezifikoak ez betetzea, baldin eta horrekin erakunde arau-hauslearen edo bere taldearen kaudimena edo bideragarritasuna arriskuan jartzen bada.

4.Izendatutako kreditu-erakundeek eta erakunde horietan administrazioko edo zuzendaritzako karguak betetzen dituztenek arau-hauste larria egingo dute 3.a) eta

b) letretan aipatzen diren betekizunak ez badituzte betetzen, arau-hauste oso larria ez denean.

5.Artikulu honetan aurreikusitako arau-hausteak Lege honetan xedatutako araubidearen arabera zehatuko dira.»

Hogeita bederatzi. 125. artikulua aldatu egin da, eta honela idatzita geratuko da:

«125. artikulua. Kontrapartida zentraleko akordioak, eta konpentsazio eta likidazioko akordioak.

1.Negoziazio-sistema multilateraletan betearazitako balore negoziagarrien gaineko eragiketen likidazioa gauzatzearren, erakunde zuzendariek akordioak sinatuko dituzte, gutxienez, baloreen gordailuzain zentral batekin eta, hala badagokio, kontrapartida zentraleko erakunde batekin edo batzuekin, betiere 909/2014 (EB) Erregelamenduaren 49. artikuluaren arabera, jaulkitzaileek euren baloreak baloreen edozein gordailuzain zentraletan erregistratzeko duten eskubidea alde batera utzi gabe.

Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari aldez aurretik jakinarazita, negoziaziosistema multilateral baten erakunde zuzendariek akordioak sinatu ahal izango dituzte beste estatu kide bateko kontrapartida zentraleko erakundeekin eta baloreen gordailuzain zentralekin, dagozkien sistemetako merkatuko kideekin amaitutako transakzioak –batzuk ala guztiak– konpentsatzeko edo likidatzeko. Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak kontra egin ahal izango die akordio horiei, baina soilik negoziazio-sistema multilateralaren funtzionamenduan kalte eragin dezaketela uste badu, edo likidazio-sistema baten kasuan, baldintza teknikoek ez badute bermatzen eragiketen likidazio eraginkor eta ekonomikoa.

2.Negoziazio-sistema multilateralen kasuan, 36 bis, 36 ter, 36 quater eta 44 septies artikuluetan bigarren mailako merkatu ofizialetarako xedatutakoa aplikatuko da.

3.Balore negoziagarriak erregelamendu bidez zehaztuko dira eta, balore horiei dagokienez, negoziazio-sistema multilateraletako kontratazio multilateraleko segmentuetan egindako eragiketak mekanismo jakin batzuei atxikita egongo dira; hain zuzen ere, likidazio ordenatua eta behar bezala amaitzea ahalbidetuko duten mekanismoei, kontrapartida zentraleko erakunde baten beharrezko esku-hartzearen bitartez.

4.Espainiako Bankuak edo arloan eskudunak diren gainerako agintaritzek egindako konpentsazioko eta likidazioko sistemaren zaintza-lana aintzat hartuko du Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak, kontroletan beharrezkoak ez diren errepikapenak saiheste aldera.»

Hogeita hamar. Zerga-, Administrazioeta Gizarte-alorreko Neurri Fiskalei buruzko Legearen (abenduaren 27ko 24/2001) hamazazpigarren xedapen gehigarria aldatu egin da, eta honela gelditu da idatzita:

«Hamazazpigarren xedapen gehigarria. Baloreen Erregistro, Konpentsazio eta Likidazio Sistemen Kudeaketa Sozietateak eta Espainiako bigarren mailako merkatu ofizialak, baloreen gordailuzain zentralak eta kontrapartida zentraleko erakundeen jabe diren sozietateak.

1.«Baloreen Erregistro, Konpentsazio eta Likidazio Sistemen Kudeaketa Sozietateak» –aurrerantzean, Sistemen Sozietatea– baloreen gordailuzain zentraltzat jardungo du, 44 bis artikuluan xedatutakoaren arabera, eta, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak aldez aurretik txostena eginda, Gobernuak esleitutako bestelako eginkizunak beteko ditu.

2.Lege honetan edo bestelako xedapenetan «Baloreen Erregistro, Konpentsazio eta Likidazio Sistemen Kudeaketa Sozietatea», «Sistemen Sozietatea», edo «Baloreak Konpentsatzeko eta Likidatzeko Sistema» aipatzen

denean, baloreen gordailuzain zentralei buruz ari garela ulertu behar da, 57. eta 58. artikuluetan aurreikusitako salbuespenak salbuespen.

3.Baloreen konpentsazioko, likidazioko eta erregistroko sistemei eta bigarren mailako merkatu ofizialei dagokienez, Autonomia Erkidegoei dagozkien eskumenak alde batera utzi gabe, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak aldez aurretik txostena eginda, gaian eskumena duten Autonomia Erkidegoak entzun ostean eta Ekonomia eta Lehiakortasuneko ministroak proposatuta, Gobernuak baimendu ahal izango du erakunde batek edo batzuek zuzenean edo zeharka kapital osoa eskuratzea, edo kapital osoa ez bada, eskuratzaileei kontrapartida zentraleko erakundeak, baloreen gordailuzain zentralak eta bigarren mailako merkatu ofizial espainiarrak administratzen dituzten sozietate guztiak edo batzuk zuzenean edo zeharka kontrolatzeko aukera emango dien partaidetza bat, eta eskuratzen denetik aurrera, erakunde horri edo horiei dagokiela kapital horren titulartasuna.

Kontroleko partaidetzatzat hartuko da, IV. tituluko V. kapituluaren eta hori garatzeko arauen arabera, dagokion sozietatearen kapital guztiaren gaineko eskuratzeko eskaintza publikoa egitera behartuko lukeena.

Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren zeregina izango da erakunde eskuratzaile horien funtzionamendua arautzeko estatutuak baimentzea, erregelamendu bidez ezarritako salbuespenekin, bai eta haien administraziokontseiluko kideen eta zuzendari nagusien izendapena baimentzea ere, 67.2.f) artikuluan jasotako eskakizunak betetzen badituzte. Erakunde eskuratzaileek egoitza soziala Espainian ez badute, eta haien estatutuak, aldaketak, eta administrazio-kontseiluko kideek eta zuzendari nagusiek bete beharreko eskakizunak Europar Batasuneko beste estatu kide bateko agintaritza eskudunak edo Europar Batasunekoa ez den beste estatu kide bateko agintaritza gainbegirale eskudunak egiaztatu baditu eta agintaritza horren antolaketa Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren antzekoa bada, azken erakunde horri dagokio egiaztapen horiek frogatzea.

Gobernuak errege-dekretu bidez zehaztuko ditu honako hauek: erakunde horien kapitala ordezkatzen duten akzioak eskuratzeko eskaintzetan zer araubide aplikatu behar den, akzio-partaidetzak zer publizitate-araubideren eraginpean egingo diren, erakunde horiek zer araubideren eraginpean egongo diren estatutu sozialetan beren akzioen ondoriozko eskubideei dagokien edozein muga edo espezialitate bildu ahal izateko, eta xedapen hau aplikatzeko eta erakunde horiek behar bezala gainbegiratuko direla bermatzeko beharrezkoa den bestelako alderdi oro.

Gobernuak baimena eman beharko du zenbaki honen lehenengo zenbakian aipatzen diren sozietate guztien edo, hala badagokio, batzuen kapital osoa edo kontrol-partaidetza bat duten erakundeak edo, hala badagokio, erakundeek xedapen-egintzaren bat egin deza(te) n, betiere egintza horren bitartez, sozietate horietako bakoitzean duten kapital sozial guztiaren zuzeneko edo zeharkako titular izateari uzten badiote, edo egintza horren bitartez sozietate horien gaineko zuzeneko edo zeharkako kontrola galtzen badute. Baimen hori eman aurretik, gaian eskudunak diren Autonomia Erkidegoak entzun behar dira, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak txosten egin behar du eta Ekonomia eta Lehiakortasuneko ministroak proposamena egin behar du.

31.6eta 44 bis.2 artikuluetan aurreikusitako partaidetza esanguratsuen araubidea ez da aplikatuko xedapen honetan aurreikusitako administrazio-baimena behar duten eskualdaketen kasuan.

Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari dagokio erakunde horiek gainbegiratzea.»

Hogeita hamaika. Finantza Sistema Erreformatzeko Neurriei buruzko Legearen (azaroaren 22ko 44/2002) bitartez sartutako hamazazpigarren xedapen gehigarri bikoiztua ezabatu egin da.

Hogeita hamabi. Hogeita bigarren xedapen gehigarria erantsi da; hona hemen testua:

«Hogeita bigarren xedapen gehigarria. Baloreen konpentsazioko, likidazioko eta erregistroko sistemen funtzionamendu egokia.

1.Kontrapartida zentraleko erakundeei, baloreen gordailuzain zentralei eta finantza-merkatuko gainerako azpiegiturei buruzko Europar Batasuneko Zuzenbidearen eta nazioarteko estandarren arabera, baloreen konpentsazioko, likidazioko eta erregistroko sistema nazionalen funtzionamenduari esker finantzasistema osoaren egonkortasuna bermatuko dela zaindu beharko dute Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak eta Espainiako Bankuak. Horretarako, Espainiako merkatu-azpiegituren prozedurak nazioarteko jardunbide eta gomendio egokienetara zenbateraino egokitzen diren ebaluatuko dute agintaritza horiek, eta txosten bat egin eta argitaratu beharko dute bi urtean behin.

2.Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak eta Espainiako Bankuak, Lege hau indarrean hasten denetik kontatzen hasita 18 hilabeteko epean, lankidetzahitzarmena sinatuko dute aurreko zenbakian aurreikusitako zeregina garatzearren. Hitzarmen horretan, bakoitzaren eginkizunak eta erantzukizunak zehaztuko dira, bai eta bi agintaritzen artean informazioa trukatzeko zer sistema erabiliko duten ere.

3.Xedapen honetan aurreikusitakoak ez du eraginik izango agintaritza horietako bakoitzari bere araudi arautzailean esleitutako eskumenetan.»

B) Balore-jaulkitzaileen gardentasuna hobetzeko:

Bat. 35. artikuluko 1. zenbakiko lehenengo paragrafoa aldatu egin da, eta honela geratuko da idatzita:

«1. Espainia jatorrizko estatu kide denean, bigarren mailako merkatu ofizial batean edo Europar Batasunean helbideratuta dagoen beste merkatu arautu batean negoziatzeko onartutako baloreak dituzten jaulkitzaileek urteko finantza-txostena jakitera eman eta zabaldu beharko dute ekitaldi bakoitza amaitzen denetik kontatzen hasi eta gehienez lau hilabeteko epean; halaber, txosten hori jendearen eskura egongo dela ziurtatu beharko dute, gutxienez hamar urtez. Era berean, urteko kontuetan kontu-ikuskaritza egin beharko dute. Ikuskaritza-txostena urteko finantzatxostenarekin batera emango da jakitera.»

Bi. 35. artikuluko 2. zenbakiko lehenengo paragrafoa aldatu egin da, eta honela geratuko da idatzita:

«2. Espainia jatorrizko estatu kide denean, bigarren mailako merkatu ofizial batean edo Europar Batasunean helbideratuta dagoen beste merkatu arautu batean negoziatzeko onartutako akzioak edo zor-baloreak dituzten jaulkitzaileek seihilekoko finantza-txostena jakitera eman eta zabaldu beharko dute ekitaldi bakoitzeko lehen sei hilabeteei buruz, dagokion aldia amaitzen denetik kontatzen hasi eta gehienez hiru hilabeteko epean. Txosten hori jendearen eskura egongo dela ziurtatu beharko dute jaulkitzaileek, gutxienez hamar urtez.»

Hiru. 35. artikuluko 5. zenbakiaren a) letra aldatu egin da, eta honela idatzita geratuko

da:

«a) Europar Batasuneko estatu kideak, Autonomia Erkidegoak, tokiko erakundeak eta Europar Batasuneko estatu kideetako gainerako antzeko erakundeak, Europar Batasuneko estatu kide bat, gutxienez, kide den nazioarteko erakundeak, Europako Banku Zentrala, Finantza Egonkortasunerako Europako Funtsaren (FEEF) Esparru Akordioaren bitartez ezarritako FEEFa, eta Europako diru-batasunaren finantza-egonkortasuna zaintzeko xedez ezarritako bestelako mekanismoak, euroa erabiltzen duten estatu kideei aldi baterako finantza-laguntza emanda, eta Europar Batasuneko estatu kideetako Banku Zentral nazionalak, akzioak edo bestelako baloreak jaulki ala ez jaulki; eta»

Lau. 35. bis artikuluko 1. zenbakiaren lehenengo paragrafoa aldatu da, eta honela gelditu da idatzita:

«1. Bigarren mailako merkatu ofizial batean edo Europar Batasunean helbideratuta dagoen beste merkatu arautu batean negoziatzeko onartutako baloreak dituzten jaulkitzaileek, Espainia jatorrizko estatu kide denean, balore horiei atxikitako eskubideetan izandako aldaketa oro jakitera eman eta zabalduko dute. Jaulkitzaileek Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalera helaraziko dute informazio hori, 92.g) artikuluaren araututako erregistro ofizialean txertatzearren.»

Bost. Ezabatu egin da 35 bis artikuluko 3. zenbakia.

Sei. 53. artikuluko 3. zenbakia aldatu egin da, eta honela geratuko da idatzita:

«3. Aurreko zenbakietan xedatutakoa honako hauek zuzenean edo zeharka eskualdatzen, eskuratzen edo jabetzan dituenari ere aplikatuko zaio: botoeskubideak ematen dituzten akzioak eskuratzeko ahalmen diskrezionala edo baldintzarik gabeko eskubidea ematen duten bestelako balore eta finantza-tresnak, edo boto-eskubideak ematen dituzten akzioei atxikitako finantza-tresnak, betiere lehen aipatutako finantza-tresnen eta baloreen antzeko efektu ekonomikoa baldin badute, azpiko baloreen entrega fisikoaren bitartez likidaziorako eskubidea ematen duten ala ez duten ematen gorabehera, eta erregelamendu bidez zehaztutako baldintzetan eta banakatzearekin.»

Zazpi. 91. artikuluko 1. zenbakiari paragrafo berri bat eransten zaio; honako hau dio:

«Zehatzeko eta ikertzeko ahalmenak baliatzean, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak Europar Batasuneko beste agintaritza eskudunekin lankidetzan jardungo du zehapen edo neurriek espero zituzten emaitzak izan ditzaten bermatzeko, eta bere jarduna beste agintaritza batzuekin koordinatuko du, mugaz gaindiko kasuak direnean.»

Azken xedapenetatik bigarrena. Estatuko Administrazio Orokorraren Antolamenduari eta Funtzionamenduari buruzko Legea (apirilaren 14ko 6/1997) aldatzea.

Estatuko Administrazio Orokorraren Antolamenduari eta Funtzionamenduari buruzko Legearen (apirilaren 14ko 6/1997) hamargarren xedapen gehigarriaren lehenengo zenbakia aldatu egin da; hona nola geratuko den idatzita:

«1. Balore Merkatuaren Batzorde Nazionala, Segurtasun Nuklearreko Kontseilua, unibertsitate eskualdatu gabeak, Datuak Babesteko Espainiako Bulegoa, Kanariar Gune Bereziko Partzuergoa, Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionala, Gardentasunerako eta Gobernu Onerako Kontseilua, Pradoko Museo Nazionala, Centro de Arte Reina Sofía Museo Nazionala eta BBOF zein bere legedi espezifikoaren pean egongo dira, eta, ordezko eta osagarri, lege honen pean.

Gobernuak eta Estatuko Administrazio Orokorrak horietako bakoitzaren araudiak esleitutako ahalmenak izango dituzte organismo horien gainean, dagozkien autonomia-esparruak zorrozki beteta.»

Azken xedapenetatik hirugarrena. Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa Arautzen duen Legea (uztailaren 13ko 29/1998) aldatzea.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa Arautzen duen Legearen (uztailaren 13ko 29/1998) 11. artikuluko 1. zenbakiko g) letra aldatu da. Honela geratuko da idatzita:

«g) Espainiako Bankuaren, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren eta BBOFren egintzen kontrako errekurtsoak, ekainaren 18ko 11/2015 Legean (Kredituerakundeak eta inbertsio-zerbitzuetarako enpresak berreskuratu eta suntsiaraztearena) aurreikusitakoren arabera hartutakoak.»

Azken xedapenetatik laugarrena. Baloreak Ordaintzeko eta Kitatzeko Sistemei buruzko Legea (azaroaren 12ko 41/1999) aldatzea.

Baloreak Ordaintzeko eta Kitatzeko Sistemei buruzko Legearen (azaroaren 12ko 41/1999) 6. artikuluko lehenengo zenbakia aldatu egin da; honela geratuko da idatzita:

«Espainiako Bankuak eta Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak Lege honi jarraikiz aintzat hartuta dauden eta haiek edo haiek gainbegiratu edo ikuskatzen dituzten erakundeek kudeatzen dituzten sistemen berri emango diote Baloreen eta Merkatuaren Europako Agintaritzari, eta haiek arduratuko dira, halaber, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1998ko maiatzaren 19ko 98/26/EE Zuzentarauaren (Baloreak ordaintzeko eta kitatzeko sistemetako kitapenak egiteko sendotasunari buruzkoa) 6. artikuluko 2. eta 3. zenbakietan aipatzen diren jakinarazpenak jasotzeaz edo bidaltzeaz. Era berean, luzamendurik gabe emango diote Baloreen eta Merkatuaren Europako Agintaritzari, hark aldez aurretik eskatutakoan, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren azaroaren 24ko 1095/2010 (EB) Erregelamenduaren 35. artikuluari jarraikiz bere funtzioak betetzeko behar duen informazioa; 1095/2010 Erregelamendu horren bitartez gainbegiratzeko Europako Agintaritza (Baloreen eta Merkatuen Europako Agintaritza) sortu, 716/2009/EE Erabakia aldatu eta Batzordearen 2009/77/EE Erabakia indargabetu da.»

Azken xedapenetatik bosgarrena. Konkurtsoari buruzko Legea (uztailaren 9ko 22/2003) aldatzea.

Konkurtsoari buruzko Legearen (uztailaren 9ko 22/2003) bigarren xedapen gehigarria aldatu egin da, eta honela geratuko da idatzita:

«Bigarren xedapen gehigarria. Kreditu-erakunde, inbertsio-zerbitzuetarako enpresa eta aseguru-erakundeei aplikatu beharreko araubide berezia.

1.Kreditu-erakunde edo legez horiekin berdinetsitako erakunde, inbertsiozerbitzuetarako enpresa eta aseguru-erakundeen konkurtsoetan, bai eta baloremerkatu ofizialetako kide diren erakundeen eta baloreak konpentsatu eta likidatzeko sistemetan parte hartzen duten erakundeen konkurtsoetan ere, aplikatuko dira erakunde horien legeria bereziak konkurtso-egoeretarako ezarri berezitasunak, konkurtso-administrazioaren eraketari, izendapenari eta jardunbideari buruzkoak izan ezik.

2.1. zenbaki hori aplikatzeko, ulertzen da hurrengo arauak sartzen direla legeria berezia horretan:

a) Hipoteka Merkatua arautzeari buruzko Legearen (martxoaren 25eko 2/1981) 10., 14. eta 15. artikuluak, bai eta beste balore eta tresna batzuei buruzkoak ere, baldin eta hipoteka-zedulei aplikatu beharreko kaudimen-araubide bera eratxiki badie legeak balore zein tresna horiei.

b) Aurrekontuen, Tributuen, Finantzaren eta Enpleguaren gaineko Presako Neurriei buruzko Errege Lege Dekretuaren (otsailaren 26ko 3/1993) 16. artikulua.

c) Balore Merkatuari buruzko uztailaren 28ko 24/1988 Legea, bertan araututako konpentsazioeta likidazio-sistemei aplikatu beharreko araubideari dagokionez, bai eta sistema horietan parte hartzen duten erakundeei dagokienez ere, eta bereziki, 12 bis, 36 quater, 44 bis, 44 ter, 58. eta 70 ter.2.f) artikuluak.

d) Kreditu-erakundeen Espainiako legeria Banku Koordinaziorako Bigarren Zuzentarauari Egokitzeko Legearen (apirilaren 14ko 3/1994) bosgarren xedapen gehigarria.

e) Espainiako Bankuaren Autonomiari buruzko ekainaren 1eko 13/1994 Legea, Espainiako Bankuak, Europako Banku Zentralak edo Europar Batasuneko beste

nazio-banku zentralek euren eginkizunak bete ditzaten eratutako bermeei aplikatu beharreko araubideari dagokionez.

f) Kapital-arriskurako erakundeak eta euren Sozietate Kudeatzaileak arautzeko Legearen (urtarrilaren 5eko 1/1999) hirugarren xedapen gehigarria.

g) Baloreak Ordaintzeko eta Kitatzeko Sistemei buruzko azaroaren 12ko 41/1999 Legea.

h) Urriaren 29ko 6/2004 Legegintzako Errege Dekretuak onetsitako Aseguru Pribatuen Antolamendu eta Ikuskapenari buruzko Legearen testu bateginaren 26-37 artikuluak –biak barne–, 39. eta 59. artikuluak; eta urriaren 29ko 7/2004 Legegintzako Errege Dekretuak onetsitako Aseguruen Konpentsaziorako Partzuergoaren Lege Estatutuaren testu bategina.

i) Martxoaren 11ko 5/2005 Errege Lege Dekretuaren (Produktibitatea sustatzeko eta kontratazio publikoa hobetzeko premiazko erreformei buruzkoa) I. tituluko II. kapitulua.

j) Kreditu Erakundeen Saneamenduari eta Likidazioari buruzko apirilaren 22ko 6/2005 Legea.

k) Kreditu-erakundeak eta inbertsio-zerbitzuetarako enpresak berreskuratu eta suntsiaraztearen ekainaren 18ko 11/2015 Legea.

l) Ekintzaileei eta Haien Nazioartekotzeari Laguntzeko Legearen (irailaren 27ko 14/2013) 34. artikulua.

3.Aurreko zenbakian aipatutako lege-arauak bertan ezarri norainoko subjektibo eta objektiboarekin aplikatuko zaizkie kasuan kasuko eragiketa edo kontratuei, eta, bereziki, baloreak ordaindu eta likidatu nahiz konpentsatzeko sistemekin zerikusia duten eragiketei, eragiketa bikoitzei, berriro erosteko ituna duten eragiketei edo tresna deribatuen gaineko finantza-eragiketei.»

Azken xedapenetatik seigarrena. Inbertsio Kolektiboko Erakundeei buruzko Legea (azaroaren 4ko 35/2003) aldatzea.

54 bis artikuluko 1. eta 2. zenbakiak honela geratuko dira:

«54 bis artikulua. Espainian baimendutako sozietate kudeatzaileek inbertsio kolektiboko erakundeak mugaz haraindi kudeatzeko baldintzak, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2011ko ekainaren 8ko 2011/61/EB Zuzentarauaren arabera, eta beste estatu kide batzuetan zerbitzuak emateko baldintzak.

1.Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2011ko ekainaren 8ko 2011/61/ EB Zuzentarauaren arabera Espainian baimenduta dauden IKESKek beste estatu kide batean ezarritako IKEak kudeatu ahal izango dituzte, zuzenean edo sukurtsal bat ezarriz, baldin eta IKESKa mota horretako IKEak kudeatzeko baimenduta badago. Horretaz gain, 40.2 artikuluan aipatzen diren zerbitzuak beste estatu kide batean ere eman ditzake, horretarako baimena izanez gero.

2.Kudeatzaile batek, beste estatu kide batean ezarritako IKEak lehenengo aldiz kudeatzeko asmoa badu, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari informazio hau jakinaraziko dio:

a) IKEak zein estatu kidetan kudeatu nahi dituen zuzenean edo sukurtsal bat ezarriz, edo 40.2 artikuluan aipatzen diren zerbitzuak emango ote diren, horretarako baimena izanez gero; eta

b) jardueren programa bat. Programa horretan, eman nahi diren zerbitzuak adieraziko dira, bereziki, eta kudeatu nahi diren IKEak identifikatuko dira.»

Azken xedapenetatik zazpigarrena. Martxoaren 11ko 5/2005 Errege Lege Dekretua (Produktibitatea sustatzeko eta kontratazio publikoa hobetzeko premiazko erreformei buruzkoa) aldatzea.

Bat. Martxoaren 11ko 5/2005 Errege Lege Dekretuaren (Produktibitatea sustatzeko eta kontratazio publikoa hobetzeko premiazko erreformei buruzkoa) bigarren artikulua aldatu da, eta honela geratuko da idatzita:

«Bigarren artikulua. Xedea.

Kapitulu honen xeda da Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2002ko ekainaren 6ko 2002/47/EB Zuzentarauaren (Finantza-bermeko akordioei buruzkoa) xedapenak Espainiako ordenamendu juridikora ekartzea, bai eta kontratua konpentsatzeko akordioetan eta finantza-bermeetan aplikatu beharreko indarreko araudia antolatu eta sistematizatzea ere. Horretaz gain, akordio eta berme horien gain konkurtso-prozedura bat edo administrazio-likidazioko prozedura bat irekitzeak eragindako ondorioak ezartzen dira.

Seigarren artikuluko 2. zenbakia, bederatzigarren artikuluko 2-5 zenbakiak, hamaikagarren artikulua, hamabosgarren artikuluko 4. zenbakia eta hamaseigarren artikuluko 1. zenbakia ez dira aplikatuko honako kasu hauetan: finantza-bermeen gaineko akordioak betearaztea eragozten edo mugatzen denean, edo aktibo pignoratuen gaineko akordioen, konpentsazio bidezko likidazio-akordioen edo konpentsazio-akordioen eraginkortasuna mugatzen denean, betiere ekainaren 18ko 11/2015 Legearen (Kreditu-erakundeak eta inbertsio-zerbitzuetarako enpresak berreskuratu eta suntsiaraztearena) VI. eta VII. kapituluetan eta Lege hori garatzeko araudian aurreikusitako baldintzetan, edo antzeko xedeak izanik, Lege honetan bildutakoen antzeko babesak dituen eta aplikatu beharrekoa den beste edozein arauditan aurreikusitako baldintzetan.

Kapitulu honetako xedapenak aplikatu egin beharko dira, kontsumorako kredituari buruz aplikatu beharreko araudia eta kreditu-erakundeak eta inbertsiozerbitzuetarako enpresak berreskuratu eta suntsiarazteari buruzko araudia alde batera utzi gabe.»

Bi. Aldatu egiten da laugarren artikuluko 1. zenbakiaren d) letra, eta honela geratuko da idatzita:

«d) Bigarren mailako merkatu ofizialetako edo negoziazio-sistema multilateraletako organismo zuzendariak, eta finantza-tresnak eta baloreen konpentsazioko, likidazioko eta erregistroko sistemak kudeatzen dituzten sozietateak, bai eta Baloreak Ordaintzeko eta Kitatzeko Sistemei buruzko Legean (azaroaren 12ko 41/1999) aipatzen diren kontrapartida zentraleko erakundeak, likidazio-agenteak edo konpentsazio-ganberak ere; eta auken, gerokoen eta deribatuen merkatuetan jarduten duten antzeko erakundeak, bai eta aurreko azpiegitura guztietako kide eta erakunde parte-hartzaile guztiak ere, halakotzat jarduten dutenean.»

Hiru. Bosgarren artikuluko 2. zenbakiari f) letra gehitu zaio, eta testu hau izango du:

«f) Balore Merkatuari buruzko Legearen (uztailaren 28ko 24/1988) 2. artikuluko lehenengo paragrafoan aurreikusitako balore negoziagarrien gaineko eskurako eragiketak, bigarren mailako merkatu ofizial batean edo Europar Batasunean helbideratuta dagoen beste merkatu arautu batean edo negoziazio-sistema multilateral batean negoziatzeko onartutakoak.»

Azken xedapenetatik zortzigarrena. Kreditu Erakundeen Saneamenduari eta Likidazioari buruzko Legea (apirilaren 22ko 6/2005) aldatzea.

Kreditu Erakundeen Saneamenduari eta Likidazioari buruzko Legea (apirilaren 22ko 6/2005) aldatu egin da, eta honela geratuko da idatzita:

Bat. 2. artikuluari zenbaki hauek erantsi zaizkio:

«1.d) 217/2008 Errege Dekretuaren 4.1 artikuluan zehaztutako inbertsiozerbitzuetarako enpresei, eta egoitza kokatuta dutenaz bestelako estatu kideetan ezarritako sukurtsalei.

2.Ekainaren 18ko 11/2015 Legean (Kreditu-erakundeak eta inbertsiozerbitzuetarako enpresak berreskuratu eta suntsiaraztearena) aurreikusitako suntsiarazpen-eskumenak baliatzen direnean eta suntsiarazpen-tresnak aplikatzen direnean, ekainaren 18ko 11/2015 Legearen aplikazio-eremuan sartzen diren finantza-erakundeei, enpresei eta enpresa nagusiei ere aplikatuko zaizkie Lege honetako xedapenak.

3.Lege honen 6. eta 13. artikuluak ez dira aplikatuko ekainaren 18ko 11/2015 Legearen 21. artikulua aplikatzen denean.

4.Lege honen 4. artikulua ez da aplikatuko ekainaren 18ko 11/2015 Legearen

59. artikulua aplikatzen denean.»

Bi. 3. artikuluari zenbaki hauek erantsi zaizkio:

«7. Saneamenduko neurritzat hartuko dira, besteak beste, ekainaren 18ko 11/2015 Legean aurreikusitako suntsiarazpen-eskumenak baliatzea eta suntsiarazpen-tresnak aplikatzea.

8.Lege honetan aurreikusitako ondorioetarako, sukurtsaltzat hartuko da erakunde baten zati bat –nortasun juridikorik gabekoa– osatzen duen ustiapenegoitza bat, erakunde baten jarduerari atxikitako eragiketak –denak edo batzuk– zuzenean egiten dituela.

9.Lege honetan aurreikusitako ondorioetarako, finantza-tresnatzat hartuko dira honako hauek:

a) kontratu bat, alde batentzat finantza-aktibo bat zein beste aldearentzat finantza-pasibo bat edo kapital-tresna bat sortuko duena,

b) finantza-tresnen merkatuei buruzkoa den eta 2002/92/EE Zuzentaraua eta 2011/61/EB Zuzentaraua aldatzen dituen 2014ko maiatzaren 15eko 2014/65/EB Zuzentarauaren I. eranskineko C atalean zehaztutako tresna bat.

c) finantza-tresna deribatu bat,

d) finantza-tresna primario bat, edo

e) efektibo-tresna bat.

a) , b) eta c) letretan jasotako tresnak finantza-tresnatzat hartuko dira baina soilik haien balioa azpiko finantza-tresna baten, azpiko beste elementu baten, tasa baten edo indize baten preziotik eratortzen denean.»

Hiru. 8. artikuluko 1. zenbakiko d) eta e) letrak honela geratuko dira idatzita:

«d) Finantza-tresnen gaineko jabetza-eskubideak edo bestelako eskubideak –eskubide horiek edo haien transferentziak Europar Batasuneko estatu kide batean mantendutako edo kokatutako erregistro, kontu edo gordailu-sistema zentralizatu batean erregistratu beharra eragiten dutela– baliatzeari dagokionez, eskubide horiek erregistratuta dauden erregistro, kontu edo gordailu-sistema zentralizatua kokatuta edo ezarrita dagoen estatu kideko legeriaren arabera arautuko da. Ondorio horietarako, finantza-tresnatzat hartuko dira Finantza-tresnen merkatuei buruzkoa den eta 648/2012 (EB) Erregelamendua aldatzen duen Europako Parlamentuaren

eta Kontseiluaren 2014ko maiatzaren 15eko 2014/65/EB Zuzentarauaren I. eranskineko C atalean zehaztutako guztiak.

Aurrekoa gorabehera, eta ekainaren 18ko 11/2015 Legearen 66. eta 70. artikuluetan xedatutakoa alde batera utzi gabe, berriro erosteko ituna duten eragiketak eta merkatu arautu baten barruan edo negoziazio-sistema multilateral baten barruan egindako transakzioak itun edo transakzio horiek arautzen dituen kontratuari aplikatu beharreko legearen bitartez baino ez dira arautuko.

e) Ekainaren 18ko 11/2015 Legearen 66. eta 70. artikuluetan xedatutakoa alde batera utzi gabe, kontratua konpentsatzeko akordioak eta berritzekoak akordio horiek arautzen dituen kontratuari aplikatu beharreko legearen bitartez baino ez dira arautuko.»

Azken xedapenetatik bederatzigarrena. Kapital Sozietateen Legearen testu bategina onartzen duen Legegintzako Errege Dekretua (uztailaren 2ko 1/2010) aldatzea.

Hamargarren xedapen gehigarri bat erantsi zaio uztailaren 2ko 1/2010 Legegintzako Errege Dekretu bidez onartutako Kapital Sozietateen Legearen testu bateginari; honela dio:

«Hamargarren xedapen gehigarria.

1.Ekainaren 18ko 11/2015 Legearen (Kreditu-erakundeak eta inbertsiozerbitzuetarako enpresak berreskuratu eta suntsiaraztearena) ondorioetarako, Lege honi atxikitako sozietate kotizatuen batzar orokorrak estatutu sozialak onartu edo aldatu ahal izango ditu, balioz emandako botoen bi hereneko gehiengoa lortuta; horretarako, kapitala handitzeari buruzko erabakia hartu behar den batzar orokorraren deialdia Lege honen 176. artikuluan xedatutakoa baino epe laburragoan egin beharko da, betiere batzar hori deialdia egin eta gehienez hamar eguneko epean egingo ez bada, ekainaren 18ko 11/2015 Legearen 8-10 artikuluetako baldintzak betetzen badira, eta kapital-handitzea beharrezkoa baldin bada Lege honetako 19-21 artikuluetan xedatutako suntsiarazpen-baldintzak saihesteko.

2.Aurreko zenbakian xedatutakoaren ondorioetarako, Lege honen 179.3 eta

519.2artikuluetan aurreikusitako epean ez dira aplikatuko.»

Azken xedapenetatik hamargarrena. Kreditu Erakundeen Gordailuak Bermatzeko Funtsa eratzen duen Errege Lege Dekretua (urriaren 14ko 16/2011) aldatzea.

Kreditu Erakundeen Gordailuak Bermatzeko Funtsa eratzen duen Errege Lege Dekretuari (urriaren 14ko 16/2011) honako aldaketa hauek egin zaizkio:

Bat. 5. artikulua honela geratuko da idatzita:

«5. artikulua. Kidetutako erakundeak.

1.Espainiako kreditu-erakunde guztiak Errege Lege Dekretu honetan aurreikusitako Kreditu-erakundeen gordailuak bermatzeko funtsari atxiki beharko zaizkio nahitaez.

Aurreko paragrafoan ezarritako betebeharra ez da aplikatuko Kreditu Ofizialeko Institutuaren kasuan.

Espainiako Bankuak Europako Banku Agintaritzari lehenbailehen jakinaraziko dio kreditu-erakunde bat Funtsari atxiki zaiola.

2.Espainian jarduten duten eta Europar Batasuneko kide ez diren Estatuetako kreditu-erakundeen sukurtsalak erregelamendu bidez zehaztutako kasuetan eta moduan atxikiko zaizkio Funtsari. Aurrekoa gorabehera, erakunde horiek gordailugileei eskaintzen dieten babes-maila Errege Lege Dekretu honetan eta berau garatzeko araudian xedatutakoaren berdina edo handiagoa denean, Funtsari ez atxikitzeko aukera izango du.

3.Kreditu-erakunde batek gordailuak bermatzeko funtsarekiko dituen betebeharrak ez betetzea arau-hauste larritzat joko da Kreditu Erakundeen Antolamendu, Ikuskapen eta Kaudimenari buruzko Legean (ekainaren 26ko 10/2014) xedatutakoari jarraikiz, non eta ez den noizbehinka edo kasu bakanetan gertatzen edo zentzuzko epean zuzentzen ez bada.

Kreditu Erakundeen Gordailuak Bermatzeko Funtsak ez-betetze horien berri emango dio Espainiako Bankuari; eta Espainiako Bankuak, Funtsari aldez aurretik kontsulta eginda, erakunde horrek bere betebeharrak berriro ere betetzeko beharrezkoak diren neurriak ezarriko ditu.

Kreditu-erakundeak Funtsetik kanpo geratu ahal izango dira aurreko paragrafoari jarraikiz hartutako neurriek huts eginez gero. Kanpo uzteko erabaki hori Ekonomia eta Lehiakortasuneko ministroak hartuko du, Espainiako Bankuak proposatuta eta Funtsaren Kudeaketa Batzordeak aldez aurretik txostena eginda.

4.Kreditu-erakunde batek bere jarduera Europar Batasuneko beste estatu kide batera lekualdatu nahi badu, Funtsari jakinarazi beharko dio gutxienez sei hilabeteko aurrerapenarekin. Lekualdatu arteko aldi horretan, erakundeak gordailuak bermatzeko konpartimentuari ekarpenak egingo dizkio, Errege Lege Dekretu honetan eta berau garatzeko araudian aurreikusitako baldintzetan.

Jarduera Europar Batasuneko beste estatu kide batera lekualdatu duten kredituerakundeak gordailuak bermatzeko beste sistema bati atxikita daudenez, kredituerakunde horiek Funtsaren gordailuak bermatzeko konpartimentuari egindako ekarpenak sistema horretara transferituko dira, erregelamendu bidez zehaztutako baldintzetan.

Lekualdaketaren aurreko 12 hilabeteetan egindako ekarpenak ez dira itzuliko, inola ere, ez eta 6.2.b) artikuluaren arabera egindakoak ere; izan ere, erakundeak, jarduera lekualdatu baino lehen, artikulu horren arabera onartutako ekarpenen zenbatekoak ordaindu beharko ditu, ordaindu gabe baldin baditu.»

Bi. 6. artikulua aldatu egin da, eta honela idatzita geratuko da:

«6. artikulua. Ondarea.

1.Bere eginkizunak betetzeko, Funtsak honako baliabide hauek izango ditu:

a) Hurrengo zenbakietan aurreikusitako urteko ekarpenak.

b) Funtsak atxikitako erakundeen artean egiten dituen derramak, ekarpenak kalkulatzeko oinarriaren arabera banatuak eta erregelamendu bidez zehaztutako mugekin. Derrama horiek ondare moduan erregistratuko dira, adostu ondoren.

c) Balore-merkatuetan, maileguetan edo bestelako zorpetze-eragiketetan hartutako baliabideak.

Nolanahi ere, Funtsaren ondarea ez bada nahikoa bere eginkizunak garatzeko, Funtsak nahikotasun hori lortzeko beharrezkoak diren jardunak egingo ditu.

Horretaz gain, erakundeek Funtsarekiko hartutako ordainketa-konpromisoez hornitu ahal izango da gordailuak bermatzeko konpartimentua, betiere konpromiso horiek honako baldintza hauek betetzen badituzte:

a) Arrisku txikiko aktiboen bermeen erabateko babesa izatea, kargarik gabekoak eta Funtsak libreki erabiltzekoak.

b) Konpartimentuaren baliabide erabilgarrien guztizkoaren % 30 ez gainditzea.

2.Aurreko zenbakiaren arabera lortutako baliabideak Funtsa osatzen duten konpartimentuetako bati esleituko zaizkio. Hona hemen kontabilitatean bereizitako konpartimentu horiek:

a) Gordailuak bermatzeko konpartimentua.

b) Baloreak bermatzeko konpartimentua.

Konpartimentu bakoitzak Errege Lege Dekretu honetan eta berau garatzeko araudian esanbidez esleitzen zaizkion kostu, gastu eta betebeharrak baino ez ditu izango.

Nolanahi ere, Funtsak aurreko zenbakiko c) letraren arabera lortutako baliabideak hartzearen ondoriozko betebeharrak esleituko dizkio konpartimentu bakoitzari.

Horretaz gain, konpartimentu bakoitzak ezein konpartimenturi esleitu gabeko kostu, gastu eta betebeharretarako egin beharreko ekarpena kalkulatzeko, konpartimentu bakoitzak bermatzen dituen gordailu edo baloreen zenbatekoa hartuko da aintzat, erregelamendu bidez zehaztutako baldintzetan.

3.Kudeaketa Batzordeak erabakiko du erakundeek urtean zenbateko ekarpena egin behar dioten gordailuak bermatzeko konpartimentuari.

Erakunde bakoitzak dituen gordailu bermatuen zenbatekoaren eta arriskuprofilaren arabera kalkulatuko da urteko ekarpenen zenbateko hori.

Ekarpenak erakundeen arrisku-profilarekiko proportzionalak izateko beharrezkoak diren metodoak garatuko ditu Espainiako Bankuak. Ondorio horietarako, besteak beste, honako faktore hauek hartuko ditu kontuan:

a) Kaudimen-araudiaren ondoriozko adierazle nagusietarako aurreikusitako legezko mailaren eta erakundeak benetan duen mailaren arteko aldea.

b) Alde batetik, ekainaren 18ko 11/2015 Legearen arabera (Kreditu-erakundeak eta inbertsio-zerbitzuetarako enpresak berreskuratu eta suntsiaraztearena) erakundeari eskatzen zaion funts propioen eta pasibo onargarrien gutxieneko eskakizunerako konputagarriak diren funts propioen eta pasiboen bolumenaren eta, bestetik, erakundeak benetan duen bolumenaren arteko aldea.

c) Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko apirilaren 16ko 2014/49/EB Zuzentarauaren (Gordailuen berme-sistemei buruzkoa) 13.3 artikuluaren arabera, Europako Banku Agintaritzak horri dagokionez ezarri dituen jarraibideak, hala badagokio.

d) Ziklo ekonomikoaren fasea eta ekarpen proziklikoen inpaktua.

4.Gordailuak bermatzeko konpartimentuaren eskuragarri dauden finantzabaliabideak gordailu bermatuen zenbatekoaren ehuneko 0,8 izango dira, gutxienez.

Dena den, Funtsak maila hori ehuneko 0,5era murrizteko eska diezaioke Europako Batzordeari, honako faktore hauek aintzat hartuta:

a) Gordailuak bermatzeko konpartimentuaren zati esanguratsu bat gordailugileak babesteko neurrietarako –suntsiarazpen-prozedurez bestelakoak– erabiltzeko aukera txikia.

b) Porrot-kasuan, kreditu-erakundeak suntsiarazpen-prozedurei atxikita geratzeko aukera, banku-sektorearen kontzentrazio-maila handiarengatik eta erakunde garrantzitsuenen aktiboen bolumen handiarengatik.

5.1.a) letran aurreikusitako baloreak bermatzeko konpartimentuari urtean egin beharreko ekarpenek ezin izango dute gainditu bermatutako baloreen zenbatekoaren ehuneko 0,3.

6.Konpartimentu bati egindako ekarpenak bertan behera geratuko dira konpartimentu horren berezko eragiketetan konprometitu gabeko ondare-funtsa konpartimentuak bermatutako guztizko zenbatekoen ehuneko 1 edo handiagoa denean.»

Hiru. 8. artikuluko 1. eta 2. zenbakiak honela geratuko dira idatzita:

«1. Funtsak, soilik gordailuak bermatzeko konpartimentuaren kargura, gordailu bermatuen zenbatekoa ordainduko die titularrei erregelamendu bidez zehazten diren baldintzetan, honako gertakari hauetako bat gertatzen denean:

a) Erakundea hartzekodunen konkurtsoan dagoela adierazi bada edo adierazpen horren eskaera judizialki egindakotzat hartzen bada.

b) Gordailuak ordaindu ez badira, Espainiako Bankuak erakundea gordailu horiek berehala itzultzeko moduan ez dagoela erabakitzea, bere finantzaegoerarekin zuzenean lotutako arrazoiak tarteko. Espainiako Bankuak ahal bezain azkar hartuko du erabaki hori, betiere, egiaztatu ondoren erregelamendu bidez zehaztutako gehieneko epearen barruan, erakundeak gordailu mugaeguneratuak eta exijigarriak ezin izan dituela itzuli.

2.Funtsak, soilik baloreak bermatzeko konpartimentuaren kargura, bermatutako zenbatekoak ordainduko dizkie kreditu-erakunde baten esku utzitako baloreen edo bestelako finantza-tresnen titularrei, honako gertakari hauetako bat gertatzen denean:

a) Erakundea hartzekodunen konkurtsoan dagoela adierazi bada edo adierazpen horren eskaera judizialki egindakotzat hartzen bada, eta egoera horien ondorioz baloreen edo finantza-tresnen itzulketa bertan behera utzi bada; dena dela, zenbateko horiek ez dira ordaindu beharko baldin eta, erregelamendu bidez itzultzeko aurreikusitako epearen barruan, konkurtso hori kenduko balitz.

b) Baloreak edo finantza-tresnak itzuli ez badira, Espainiako Bankuak kredituerakundea horiek etorkizun hurbilean itzultzeko moduan ez dagoela erabakitzea, bere finantza-egoerarekin zuzenean lotutako arrazoiak tarteko. Espainiako Bankuak ahal bezain azkar hartuko du erabaki hori, eta nolanahi ere, kalte-ordaina ba ote dagokion erabaki beharko du, erregelamendu bidez zehaztutako gehieneko epearen barruan.»

Lau. 10. artikuluko 1. zenbakiaren amaieran beste paragrafo bat erantsi da, hauxe dioena:

«Horretaz gain, honako gordailu hauek hiru hilabetez bermatuta geratuko dira, zenbatekoa gorabehera, betiere zenbatekoa ordaindu den unetik kontatzen hasita edo gordailu horiek legez transferitzeko modukoak bihurtu diren unetik kontatzen hasita:

a) Bizitegi-izaerako ondasun higiezin pribatuekin egindako transakzioetatik datozenak.

b) Gordailugileak puntualki jasotako ordainketen ondorio izanik, ezkontzarekin, dibortzioarekin, erretiroarekin, kaleratzearekin, baliaezintasunarekin edo heriotzarekin lotura dutenak.

c) Aseguruen prestazioen ordainketan oinarrituta daudenak, edo delitu baten nahiz oker judizial baten ondorio diren kalteengatiko kalte-ordainean oinarrituta daudenak.»

Bost. 11. artikulua honela geratuko da idatzita:

«11. artikulua. Kreditu-erakunde bat suntsiarazten laguntzeko neurriak.

1.Aurreko 4. artikuluan aurreikusitako eginkizuna betetzeko, eta bermatutako funtsak dituzten gordailugileak eta Funtsa bera defendatzeko, Funtsak kredituerakunde bat suntsiarazten laguntzeko neurriak hartu ahal izango ditu, gordailuak bermatzeko konpartimentuaren kargura.

Horretarako, kreditu-erakundea ekainaren 18ko 11/2015 Legean xedatutakoaren araberako suntsiarazpen-prozesu batean dagoenean, Funtsak, onartutako suntsiarazpen-planaren esparruan, erakundea suntsiarazten laguntzeko finantzaketan parte hartuko du, Lege horren 53.7 artikuluaren arabera.

2.Funtsak suntsiarazpen-prozesuari buruzko informazioa eskatu ahal izango dio BBOFren Zuzendaritza Batzordeari, artikulu honen araberako parte-hartzea

errazteko. Informazio hori igorriz gero, Funtsa ekainaren 18ko 11/2015 Legearen 59. artikuluan aurreikusitako sekretu-eginbeharraren araubidearen mende egongo da.

3.Funtsarekin aldez aurretik kontsulta eginda, BBOFk haren ardurapeko zenbatekoa zein izango den erabakiko du. Nolanahi ere, Kreditu Erakundeen Gordailuak Bermatzeko Funtsak ezin izango du bere gain hartu honako zenbateko hauen artetik txikiena baino handiagoa den finantza-kosturik:

a) Erakundea likidatuko balitz, suntsiarazpen-prozesua irekitzeko unean bermatutako zenbatekoak ordaintzea aukeratuz gero ordaindu behar izango lukeenaren zenbatekoa. Ekainaren 18ko 11/2015 Legearen 5.3 artikuluan aurreikusitako ondorengo balorazioari jarraikiz, erabakiko balitz Funtsak suntsiarazpenari egindako ekarpena handiagoa izan dela konkurtso-legeriaren araberako likidazioa gauzatu izan balitz sortu izango ziratekeen galera garbiak baino, Suntsiarazpen Funts Nazionalak bi zenbateko horien arteko aldea ordainduko dio Kreditu Erakundeen Gordailuak Bermatzeko Funtsari.

b) 6.4 artikuluaren arabera, gordailuak bermatzeko konpartimenturako finkatutako maila objektiboaren ehuneko 50.

4.Funtsak ordainketak egiten dituenean bankuak suntsiarazteko prozedura baten testuinguruan, dagokion kreditu-erakundeari ordaindutakoaren pareko zenbatekoa erreklamatzeko eskubidea izango du.

5.Salbuespen moduan, betiere suntsiarazpen-prozesu bat abiarazi ez bada, kreditu-erakunde baten likidazioa saihestearren, Funtsak bere baliabideak erabiltzeko aukera izango du, baldin eta:

a) likidazioa gauzatuz gero, esku-hartze horren kostua bermatutako zenbatekoen ordainketa baino txikiagoa izango balitz.

b) kaudimenari, antolamenduari eta diziplinari buruzko araudia berriro betearazteko neurri espezifikoak ezartzen bazaizkio kreditu-erakundeari.

c) esku-hartzea erakundeak gordailu bermatuetarako sarbidea bermatzeko konpromisoa hartzearen baldintzapean jartzen bada.

d) Funtsaren ustez kostua onargarria bada atxikitako erakundeen ekarpen arrunten edo ezohikoen kargura.

Aurreko baldintza horiek erregelamendu bidez zehaztu ahal izango dira.»

Sei. 12. artikulu berri bat eransten da, eta hau dio:

«12. artikulua. Erresistentzia-probak.

1.Espainiako Bankuak, gutxienez 3 urtean behin, tentsio-egoeretan ordainketa-betebeharrak betetzeko ahalmenaren erresistentzia-probak egingo dizkio Funtsari.

2.Erresistentzia-probak egiteko beharrezkoa den informazioa emango beharko dio Funtsak Espainiako Bankuari. Espainiako Bankuak informazio hori erabili ahal izango du, baina soilik proba horiek egiteko eta xede horretarako ezinbestekoa den denboraz baino ez du gordeko.»

Zazpi. Xedapen gehigarri bat gehitu zaio; hona hemen testua:

«Lehenengo xedapen gehigarria. Kreditu Erakundeen Gordailuak Bermatzeko Funtsa ondare-konpartimentuetan banatzea.

Ekainaren 18ko 11/2015 Legea (Kreditu-erakundeak eta inbertsiozerbitzuetarako enpresak berreskuratu eta suntsiaraztearena) indarrean hasi aurretik Kreditu Erakundeen Gordailuak Bermatzeko Funtsak bere gain hartutako eskubide eta betebeharrak gordailuak bermatzeko konpartimentuari soilik esleituko zaizkio.»

Zortzi. Xedapen gehigarri bat gehitu zaio; hona hemen testua:

«Bigarren xedapen gehigarria. Kreditu Erakundeen Gordailuak Bermatzeko Funtsa hornitzeko epea.

1.6.4 artikuluan eskatzen denaren arabera, Kreditu Erakundeen Gordailuak Bermatzeko Funtsaren finantza-baliabideen maila beranduenez 2024ko uztailaren 3an lortu beharko da.

Aurreko paragrafoan aurreikusitakoa alde batera utzi gabe, erakundeek Funtsari ekarpenak egiteko betebeharra izango dute soilik Funtsak ekarpen arruntak eta ezohikoak eskatzen dituenean, erakunde bakoitzari dagokion zenbatekoa zehaztuta; horren aurretik, ez da ekarpenak egiteko betebehar orokorrik sortuko.

2.Ekainaren 18ko 11/2015 Legea (Kreditu-erakundeak eta inbertsiozerbitzuetarako enpresak berreskuratu eta suntsiaraztearena) indarrean hasten denetik 2024ko uztailaren 3ra bitarteko aldi horretan eskuragarri dauden finantzabaliabideak aurreko zenbakian aurreikusitako mailara iritsiko balira, baina gerora maila horren bi heren baino gehiago murriztuko balira, gordailuak bermatzeko konpartimentuari urtero egin beharreko ekarpenen zenbatekoa finkatzeko garaian, xede-maila gehienez ere sei urteko epean lortu behar dela izan beharko da kontuan.

3.Era berean, 1. zenbakian aurreikusitako epe hori 2028ko uztailaren 3ra arte luzatu ahal izango da baldin eta ekainaren 18ko 11/2015 Legea indarrean hasten denetik 2024ko uztailaren 3ra bitarte gordailuak bermatzeko konpartimentuaren bidez egindako ordainketek 2024ko uztailaren 3an dauden gordailu bermatuen ehuneko 0,8 gainditzen badute.»

Azken xedapenetatik hamaikagarrena. Lan Merkatua Erreformatzeko Premiazko Neurriei buruzko Legea (uztailaren 6ko 3/2012) aldatzea.

Lan Merkatua Erreformatzeko Premiazko Neurriei buruzko Legearen (uztailaren 6ko 3/2012) zazpigarren xedapen gehigarria honela idatzita geratuko da:

«Zazpigarren xedapen gehigarria. Kreditu-erakundeetan aplikatzeko neurriak.

Bat. Kontratua amaitzeagatiko kalte-ordainak.

1.Banku Berregituraketa Ordenaturako Funtsaren (aurrerantzean, BBOF) gehiengo partaidetza edo babesa duten erakundeek edo, suntsiarazpen-neurrien xede izanik, Suntsiarazpen Funts Nazionalaren edo Europako Suntsiarazpen Funts Bakarraren finantzaketa behar dutenek ezin izango dute kontratua amaitzeagatiko kalte-ordainik eman, baldin eta kopuru hauetatik txikiena baino handiagoak badira:

a) Finantza Sektorearen Saneamenduari buruzko Errege Lege Dekretuaren (otsailaren 3ko 2/2012) 5.3.a) artikuluko 3. eta 4. erregeletatik, hurrenez hurren, ateratzen diren gehieneko oinarrien bikoitza; edota b) erabakitako ordainsari finkoaren bi urte.

2.Aurreko erregelatik salbuetsita egongo dira erakundera edo taldera BBOFk parte hartu edo finantza-laguntza eman, Suntsiarazpen Funts Nazionalak edo Europako Suntsiarazpen Funts Bakarrak finantzaketa eman ondoren edo aldi berean sartu diren administrari eta zuzendariak. Kasu horretan, Espainiako Bankuak, kontratuan erabakitako baldintzak eta saneamendu-planaren emaitzak aintzat hartuta, otsailaren 3ko 2/2012 Errege Lege Dekretuaren 5.3.a) artikuluko 3. eta 4. erregeletatik ateratzen diren oinarriak aplikatzetik ateratzen diren kopuruak baino handiagoak baimendu ahal izango ditu; betiere, hasiera batean erabakitako ordainsari finkoaren bi urteko muga errespetatuta.

Bi. Kreditu-erakunde batean administrazioko edo zuzendaritzako karguak dituzten pertsonen kontratua amaitzea, zehapenak jasotzeagatik.

1.Kreditu-erakunde batean administrazioko edo zuzendaritzako karguak dituzten pertsonek eta goi-zuzendaritzako langileen lan-harreman bereziak dituztenek Kreditu Erakundeen Antolamendu, Gainbegiraketa eta Kaudimenari buruzko Legearen (ekainaren 26ko 10/2014) 100. eta 101. artikuluetan, eta ekainaren 18ko 11/2015 Legearen (Kreditu-erakundeak eta inbertsio-zerbitzuetarako enpresak berreskuratu eta suntsiaraztearena) 86. eta 87. artikuluetan aipatzen diren zehapenak jasotzen badituzte, zehapen hori kontratuaren ez-betetze larria eta erruzkoa izango da lan-legediaren ondorioetarako, eta diziplinazko kaleratzearen kausa izan daiteke; hortaz, enpresaburuak kontratua amaitu ahal izango du.

2.Zehapen horiek jasotzea lan-kontratu izaera ez duten kontratuak iraungitzeko edo amaitzeko arrazoi zuzena izango da.

3.Kontratuak aurreko zenbakietan aurreikusitako moduan amaitzen badira, kreditu-erakundean administrazioedo zuzendaritza-karguak dituzten pertsonek ezin izango dute inolako kalte-ordainik jaso amaiera hori dela kausa, edozein direla ere kalte-ordainaren zenbatekoa edo forma, arau juridikoa, kontratua, akordioa edo lan-itun kolektiboa edo banakakoa, eta edozein dela ere kalte-ordaina emateko betebeharra jasotzen duen kontratua, akordioa edo ituna, zibila edo merkataritzakoa izan.

Hiru. Kreditu-erakunde batean administrazioko edo zuzendaritzako karguak dituzten pertsonen kontratua etetea.

1.Honako kasu hauetan, eten egin ahal izango dira kreditu-erakunde batean administrazioeta zuzendaritza-karguak dituzten pertsonen lan-kontratuak edo beste izatera bateko kontratuak:

a) Kreditu-erakundeetan administrazioeta zuzendaritza-karguak dauzkatenak arau-hauste oso larrien ustezko erantzule direnean, eta horien kontratuak behinbehinean etetea erabakitzen denean, ekainaren 26ko 10/2014 Legearen 112. artikuluarekin bat.

b) Gainbegirale edo suntsiarazpen-agintaritza eskudunek kreditu-erakundeen administrazioedo zuzendaritza-organoak behin-behinean ordeztea erabakitzen dutenean, ekainaren 26ko 10/2014 Legean edo ekainaren 18ko 11/2015 Legean aurreikusitako kasuetan.

2.Aurreko zenbakian adierazitako kontratu-etetearen iraupena adostutako behin-behineko etetearen edo ordeztearen berbera izango da, eta lana egiteko edo zerbitzuak emateko eta lana edo zerbitzua ordaintzeko betebeharretatik libre uzten ditu langilea eta enpresaburua.»

Azken xedapenetatik hamabigarrena. Kreditu Erakundeen Antolamendu, Gainbegiraketa eta Kaudimenari buruzko Legea (ekainaren 26ko 10/2014) aldatzea.

Kreditu Erakundeen Antolamendu, Gainbegiraketa eta Kaudimenari buruzko Legea (ekainaren 26ko 10/2014) honela geratuko da idatzita:

Bat. Hona hemen nola geratzen den idatzita 70. artikulua:

«70. artikulua. Esku hartzeko eta administratzaileak ordezteko kausak.

1.Kreditu-erakunde baten esku hartzea edo administrazio-organoa edo organo horretako kide bat edo batzuk behin-behineko ordeztea egokia izango da honako kasu hauetan:

a) Ekainaren 18ko 11/2015 Legean (Kreditu-erakundeak eta inbertsiozerbitzuetarako enpresak berreskuratu eta suntsiaraztearena) aurreikusitakoaren arabera.

b) Kreditu-erakundea ekainaren 18ko 11/2015 Legearen aplikazio-eremuan aurreikusitako egoeretako batean ez dagoela pentsatzeko zantzu oinarridunak daudenean, baina ohiz kanpoko larritasuna duenean, eta egonkortasuna, likidezia edo kaudimena arriskuan jartzeko modukoa denean.

c) Kreditu-erakunde batean partaidetza handi bat eskuratzen denean, Lege honetan aurreikusitako araubidea errespetatu gabe, edo jabetza duten pertsonen eragina kudeaketa on eta zuhurraren kalterako izan daitekeela eta finantza-egoera larriki hondatu dezakeela pentsatzeko arrazoi oinarridunak daudenean.

2.Artikulu honetan adierazitako esku-hartzeko edo ordezteko neurriak zehapen-espediente bat izapidetzen ari den bitartean edo zehatzeko ahala baliatzea kontuan hartu gabe hartu ahal izango dira.»

Bi. Hona hemen nola geratzen den idatzita 73. artikulua:

«73. artikulua. Esku hartzeko eta ordezkatzeko erabakiaren edukia.

1.Erabakiaren bidez izendatuko da esku hartzeko eginkizunen ardura hartuko duen pertsona edo pertsonak, edo behin-behineko administratzaile gisa jardungo dutenak, eta adieraziko da pertsona horiek batera, erkidetuta edo solidarioki jardun behar duten. Izendatutako pertsonek eginkizun horiek betetzeko gaitasun, lanbidekualifikazio eta jakintza egokiak izan beharko dituzte, eta ez dute interes-gatazketan sartuta egon beharko.

Era berean, erabakiaren bidez zehaztuko da esku-hartzearen ondorioz administrazio-organoa edo organo horretako kide bat edo batzuk ordeztuko ote diren, bai eta behin-behineko administratzaileak administrazio-organoarekin lankidetzan gauzatu ahal izango ote dituen bere eginkizunak ere.

2.Erabaki hori exekutiboa izango da, emandako unetik hasita. Berehala argitaratuko da Estatuko Aldizkari Ofizialean eta dagozkion erregistro publikoetan inskribatuko da. Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzeak erabakiko du erabakiaren eraginkortasuna hirugarrenen aurrean.

3.Esku hartzeko edo administratzaileak ordezteko erabakia egikaritzeko beharrezkoa izanez gero, konpultsio zuzenera jo daiteke, dagozkion bulego, liburu eta dokumentuak hartzeko, edo azken horiek aztertzeko, azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 96.3 artikuluan aurreikusitakoaren kalterik gabe.

4.Espainiako Bankuak, arrazoituta eta Kapitulu honetan aurreikusitako prozeduraren bitartez, esku hartzeko edo ordezteko neurria aldatu ahal izango du, egoerak hala eskatzen badu.»

Azken xedapenetatik hamahirugarrena. Azaroaren 12ko 22/2014 Legea aldatzea, zeinak arrisku-kapitaleko erakundeak, inbertsio kolektiboko bestelako erakunde itxiak eta inbertsio kolektiboko erakunde itxien erakunde kudeatzaileak arautzen baititu, eta Inbertsio Kolektiboko Erakundeei buruzko Legea (azaroaren 4ko 35/2003) aldatzen baitu.

81. artikuluko 1. eta 2. zenbakiak aldatu egin dira, eta hona nola geratuko diren idatzita:

«81. artikulua. Espainian baimendutako sozietate kudeatzaileek AKE arriskukapitaleko erakundeak edo IKIE inbertsio kolektibo itxiko erakundeak mugaz haraindi kudeatzeko baldintzak, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2011ko ekainaren 8ko 2011/61/EB Zuzentarauaren arabera, eta beste estatu kide batzuetan zerbitzuak emateko baldintzak.

1.Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2011ko ekainaren 8ko 2011/61/ EB Zuzentarauaren babespean Espainian baimenduta dauden IKIESKek beste estatu kide batean ezarritako AKEak eta IKIEak kudeatu ahal izango dituzte, zuzenean edo sukurtsal bat ezarriz, baldin eta IKIESKa mota horretako inbertsioerakundeak kudeatzeko baimenduta badago. Horretaz gain, 42.4 artikuluan aipatzen

diren zerbitzuak beste estatu kide batean ere eman ditzake, horretarako baimena izanez gero.

2.Kudeatzaile batek, beste estatu kide batean ezarritako AKE edo IKIE bat kudeatzeko asmoa badu, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari informazio hau jakinaraziko dio:

a) AKE edo IKIEa kudeatu nahi dueneko estatu kidea,

b) kudeaketa zuzenean edo sukurtsal bat ezarriz egingo den, edo 42.4 artikuluan aipatzen diren zerbitzuak emango ote diren, horretarako baimena izanez gero; eta

c) jardueren programa bat. Programa horretan, eman nahi diren zerbitzuak adieraziko dira, bereziki, eta kudeatu nahi diren AKE edo IKIEak identifikatuko dira.»

Azken xedapenetatik hamalaugarrena. Eskumen-tituluak.

Lege hau Espainiako Konstituzioaren 149.1 artikuluko 6., 11. eta 13. arauetan xedatutakoaren babespean eman da, berorietan, Estatuari egozten baitzaio merkatulegeriari eta legeria prozesalari buruzko eskumena, bai eta kreditu, banketxe eta aseguruak antolatzearen gaineko oinarriei buruzkoak eta jarduera ekonomikoaren plangintza orokorraren gaineko oinarriei eta haren koordinazioari buruzkoak ere.

Azken xedapenetatik lehenengotik hamahirugarrenera bitartekoak xedapen hauen bitartez aldatu diren arauetan adierazitako eskumen-tituluaren babespean eman dira.

Azken xedapenetatik hamabosgarrena. Europar Batasuneko Zuzenbidea txertatzea.

Lege honen bitartez, honako zuzentarau hauek txertatu dira Espainiako Zuzenbidean: Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko apirilaren 16ko 2014/49/EB Zuzentaraua, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko maiatzaren 15eko 2014/59/EB Zuzentaraua, eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko urriaren 22ko 2013/50/EB Zuzentaraua.

Azken xedapenetatik hamaseigarrena. Garatzeko ahalmena.

Gobernuak behar diren erregelamendu-arauak eman ditzake lege honetan xedatutakoa garatzeko.

Azken xedapenetatik hamazazpigarrena. Indarrean jartzea.

1.Lege hau indarrean jarriko da Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean.

2.Aurreko zenbakian aurreikusitakoa alde batera utzi gabe:

a) VI. kapituluan bildutako barne-birkapitalizazioari buruzko arauak 2016ko urtarrilaren 1ean jarriko dira indarrean.

b) Azken xedapenetatik hamargarrenaren bitartez urriaren 14ko 16/2011 Errege Lege Dekretuan txertatutako 12.1 artikulu berrian aurreikusitakoa ez da indarrean jarriko 2017ko uztailaren 3ra arte.

Horrenbestez,

Lege hau bete eta betearaz dezatela agintzen diet espainiar guztiei, partikular zein agintariei.

Madrilen, 2015eko ekainaren 18an.

FELIPE e.

Gobernuko presidentea,

MARIANO RAJOY BREY

w.boe.es

BOLETÍN OFICIAL DEL ESTADO

D. L.: M-1/1958 ISSN: 02

 

 

 

Atxekitako dokumentuak:

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra