Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Octava ediciión Premios Adrián Celaya

Administrazio zuzenbidea  >>  Legeria  >> Orokorra

12/2014 Errege Lege Dekretua, irailaren 12koa, Kanpo Arazoetako eta Lankidetzarako Ministerioaren, Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioaren, Sustapen Ministerioaren eta Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioaren aurrekontuetan kreditu-gehigarriak eta ezohiko kredituak ematen dituena

2014-09-12

Erakundea: Estatuko Buruzagitza

Argitalpena: EAO, 2014/09/13, 223. zk.

bcl_710421658.htm

 

I. XEDAPEN OROKORRAK

 

ESTATUKO BURUZAGITZA

9326

12/2014 Errege Lege Dekretua, irailaren 12koa, Kanpo Arazoetako eta

 

Lankidetzarako Ministerioaren, Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioaren,

 

Sustapen Ministerioaren eta Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen

 

Ministerioaren aurrekontuetan kreditu-gehigarriak eta ezohiko kredituak

 

ematen dituena.

Errege lege-dekretu honen xedea da Kanpo Arazoetako eta Lankidetzarako Ministerioaren, Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioaren, Sustapen Ministerioaren eta Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioaren aurrekontuetan kreditu-gehigarriak eta ezohiko kredituak ematea.

Lehenik eta behin, kreditu-gehigarria ematen da –5.160.000 euro– Kanpo Arazoetako eta Lankidetzarako Ministerioaren aurrekontuan, larrialdi-egoeretan laguntza humanitarioa emateko proiektu eta programak nahiz klima-aldaketaren kontra borrokatzeko jarduerak finantzatzeko, bai eta Liberian dagoen ebola epidemiari aurre egiteko mediku-hornikuntza eta -materialak hornitzeko ere. Honako hauek eragindako egoerak, hain zuzen:

1) Azken urteetan, arazo gako bihurtu dira natura-hondamendiak, haien eragina jasaten duten herrialdeen garapenerako nahiz munduaren egonkortasunerako. Lurrikaren, urakanen, tifoien, uholdeen eta lehorteen inpaktuak herrialde askoren gobernagarritasuna zailtzen du eta konponduezinezko sufrimenduak zein kalte handiak eragin milioika pertsonari urtean.

Natura-hondamendiek 200 milioi pertsona baino gehiago ukitu zituzten mundu osoan 2013an; azken hamarkadan, urteko 100.000 hildako eragin, batez beste; eta kalte ekonomikoei dagokienez, urteko 100.000 milioi dolar amerikar baino gehiago, azken hamar urteetan. Horrek argi erakusten du arazo global nagusietako bat dela eta ekintza humanitarioaren lehentasunetariko bat.

Krisi humanitarioen kopurua biderkatu egin da 2014an, eta horrek nazioarteko komunitatearen berehalako eta elkartasunezko erantzuna eskatzen du, laguntza humanitarioa behar duen pertsonen kopurua inoiz baino handiagoa baita. Eta nazioarteko organismo zein gizarte zibilaren erakundeek zifra horien gaineko kezka agertu dute azken garaietan. Behar humanitarioek izan duten igoera esponentziala dela-eta, berehalako esku-hartzea da beharrezko.

Jarduteko eremu horren baitan, Espainia hondamendi arriskua murrizteko nazioarte mailan adostutako esparruaren aplikazioarekin konprometitua dago, Hyogo-ko Ekintzarako Esparrua 2005-2015 delakoarekin, hain zuzen, zein Japongo Sendai hirian, 2015eko martxoan, egingo den biltzarrean berrikusiko baita. Horrez gain, naturahondamendiei erantzuna emateko prestakuntza da Espainiarentzat ekintza humanitarioaren lehentasunezko lerroetako bat, bere Garapenerako-lankidetza Politikaren baitan. Ekintza Humanitariorako IV. Gida-planean eta Ekintza-planean (2013-2014) jasota baitago.

Politika hori garatuko bada, natura-hondamendiak prebenitzeko eta haiei erantzuna emateko proiektu eta programak finantzatzea jotzen da beharrezkotzat, eta horretarako, 4.000.000 euroko zuzkidura aurreikusten da.

2) Halaber, klima-aldaketa fenomeno globala da, bere ondorio eta eraginak direla-eta, horregatik herrialde guztien lankidetzan oinarritutako erantzun aldeaniztuna eskatzen du.

Jarduteko eremu horren baitan, klima-aldaketaren zein garapen garbiaren mekanismoen arloko lankidetzari buruzko akordio-memorandum bat izenpetuko da Klima

Aldaketari buruzko Estatuburuen eta Gobernuburuen Biltzarrean, zein Nazio Batuen idazkari nagusiak deitu baitu 2014ko irailerako, New Yorken.

Espainiak klima-aldaketaren eta garapen garbiaren arloko lankidetza sendotzea ahalbidetuko duen memorandum horri atxikitzeko asmoa du. Pazifikoko garatzeko bidean dauden herrialde txiki zenbaitekin lan egingo da, energia berriztagarriak zein garapen jasangarria nabarmenduko dituen lana, hain zuzen, eta klima-aldaketaren efektu kaltegarriei aurre egiteko orduan ahulena den aldearekiko lankidetzarako esparru egonkor eta bakarra sortuko da.

Memorandum horren esparruaren baitan, 1.000.000 euroko diru-laguntzak ematea aurreikusi du Espainiak, klima-aldaketaren kontrako borrokan eta garatzeko bidean dauden herrialdeetan gertatzen diren efektu kaltegarriak arintzen lagunduko duten proiektuak partez finantzatzeko.

3) Bukatzeko, ebolaren epidemiaren zabalpenak eragindako osasun larrialdiari aurre egin ahal izateko laguntza eskatu dio Liberiako Gobernuak Espainiakoari, egoeraren larritasuna dela-eta, ustezko kasuak, litezkeenak eta egiaztatuak gero eta gehiago direlako.

Hasiera batean, Liberian Sierra Leonan edo Ginea Conakryn baino kasu gutxiago izan baziren ere, egungo egoera txarragoa da epidemiaren zabaltzea azkarra izan delako bertako hiriburuan (Monrovia) eta herrialdearen beste eremu batzuetan. Horretaz gain, osasun agintarien erantzuna efikaza ez delako izan eta epidemiari aurre egiteko giza baliabide zein tekniko nahikorik eskuratu ezin izan delako, badirudi, okerrera joan daitekeen herrialdeetako bat dela Liberia.

Liberiako lehendakariak larrialdi-egoera aitortu zuen abuztuaren 6an, 90 egunetarako, gaixotasunari aurre egiteko, agentzia edo ministerio zehatz baten legezko erantzukizuna eta gaitasuna gainditu baitu, eta herrialde baten osasun, segurtasun eta ekonomiarako mehatxu erreala planteatu. Gerora, Ordezkarien Ganberak onetsi zuen neurria.

Adierazitako eskabideari erantzuna emateko, Garapenerako Nazioarteko Espainiar Lankidetza Agentziak mediku-hornikuntzaren bi sorta oso, babesteko, desinfektatzeko eta errehidratatzeko materiala zein ebolaren kontrako berariazko botikak hornitzeko finantzaketa proposatu du Liberiari laguntzeko. Juan Ciudad Fundazioak eta Orden de los Hermanos de San Juan de Dios delakoak kudeatzen dute Monrovian dagoen San José ospitala, eta haiek izango dira material guzti horren hartzaileak, zeinaren helburua baita ospitala berriro ireki dezaten laguntzea, gaixotasun hori eta beste batzuk tratatzeko. Horretarako 160.000 euroko finantzaketa behar da.

Horregatik guztiagatik, eta Garapenerako Nazioarteko Espainiar Lankidetza Agentziak finantzaketarik ez duenez, kreditu-gehigarria –5.160.000 euro– proposatu da Kanpo Arazoetako eta Lankidetzarako Ministerioaren aurrekontuan, adierazitako jarduketak finantzatzeko. Izan ere, errege lege-dekretu bidez hura emateko beharra eta premia arrazoiak daudela justifikatua dagoela irizten baitzaio.

Horretaz gain, Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioaren aurrekontuan eta Zinematografiaren eta Ikus-entzunezko Arteen Institutuaren –erakunde autonomoa– aurrekontuan kreditu-gehigarria –30.000.000 euro– ematen da errege lege-dekretu honen bidez, 2012an ekoiztutako film luzeak amortizatzeko diru-laguntza deialdia egin dadin ahalbidetzeko.

Zinemaren abenduaren 28ko 55/2007 Legeak xedatzen duenez, Zinematografiaren eta Ikus-entzunezko Arteen Institutuaren (ICAA) eginkizuna da lan zinematografikoen eta ikus-entzunezkoen ekoizpena, banaketa eta erakusketa sustatzea, bai eta horrelakoak sortzea eta zabaltzea erraztuko duten baldintzak ezartzea ere.

Halaber, lege horrek sustapenerako hainbat neurri ezartzen ditu, besteak beste, film luzeak amortizatzeko laguntzak ematea espainiar nazionalitateko enpresa ekoizleei. Laguntza horiek filmen ekoizpenaren kostea amortizatzera eta beren merkaturatzea sustatzera zuzenduta daude, espainiar zinemaren merkatu-kuota handitu eta ekoizpen bolumen bat mantentzeko xedez.

Testuinguru horretan, Zinematografiaren eta Ikus-entzunezko Arteen Institutua (ICAA) Kreditu Ofizialeko Institutuarekin (ICO) lankidetzan aritzen da zinema-ekoizpenaren eremuan, urteko lankidetza hitzarmenen bidez; film luzeen zinema-ekoizpenetan inbertitzeko proiektuak finantzatzera zuzenduriko bitartekaritza lerroa ezartzea du xede harreman horrek.

Finantzaketa baliabide bi horien arteko lotura ematen da amortizaziorako laguntzen onuradunek ICO-ICAA delako lerroaren babespean lortutako maileguak amortizatzeko baliatu behar dituztelako laguntza horiek.

Horretaz gain, «Audiovisual, S.G.R.» elkarren bermerako sozietateak –ICAA delakoak du haren ehuneko 45eko partaidetza– ikus-entzunezkoen industria eta kultura edo aisialdiarekin zerikusia duten edukien sektorea laguntzea du xede, beren proiektuak finantzatu eta garatzen laguntzea, hain zuzen. Helburu hori betetzeko, enpresa txiki eta ertainek kredituak eskura ditzaten errazten du, horiek finantzatzeko baldintzak hobetzen ditu –banketxeen, aurrezki kutxen eta bestelako kreditueta mailegu-erakundeen aurrean abala emanez– eta finantza laguntza eta aholkularitza zerbitzuak ematen ditu. Zinemaekoizpen eta -erakusketara zuzenduriko ICO eta ICAA delakoek formalizatutako hitzarmenen baitako operazio kopuru handia abalatzen du erakunde horrek, edo bestelako bermeak ematen ditu.

ICAA delakoaren Zuzendaritza Nagusiaren 2013ko martxoaren 14ko ebazpenaren bidez, film luzeak amortizatzeko laguntzen deialdia egin zen, zeinetan laguntza horien onuradun 2011ko urtarrilaren 1etik irailaren 30era estreinatutako film luzeak izango zirela xedatu baitzen. 2014an, berriz, Zuzendaritza Nagusi beraren 2014ko otsailaren 3ko ebazpenaren bidez, 2011ko azken hiruhilekoan estreinatutako film luzeak amortizatzeko laguntzen deialdia egin zen; baina 2012an estreinatu diren film luzeei legozkiekeen laguntzak ezin izan dira deitu horretarako zuzkidurarik ez zelako aurrekontuan. Horrek enpresa ekoizleak maileguak urtealdi honetan amortizatzera behartu ditu, hain zuzen, 2014ko amortizatzeko laguntzen deialdian aurkeztu ahalko zirela pentsatuta eskatu baitzituzten maileguak; laguntza horien bidez amortizatu ahalko zituzten maileguak, gabealdia iraungi aurretik eta horien ondoriozko interesak ordaindu behar izan gabe.

2012an estreinatu diren film luzeak amortizatzeko laguntzen deialdia ez egiteak zinemaren industrian eragingo zituen ondorio kaltegarriek justifikatzen dute Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioaren eta hari loturik dagoen Zinematografiaren eta Ikusentzunezko Arteen Institutuaren aurrekontuetan kreditu-gehigarria emateko ezohiko eta premiazko beharra; izan ere, ekoizleetako batzuek ekoizpenak abiarazi baitzituzten momentuko arau esparruak kanpoko finantzaketa eskuratzea ahalbidetzen zielako, hain zuzen, lortu ahalko zuten laguntza berme gisa baliatuz. Era berean, deialdia egin ezean, finantza-kaltea eragingo litzaieke enpresei eta horietako askok itxi beharko lukete, gainera, kulturari dagokionez oso garrantzitsua den eta lanpostu asko sortzen dituen industria sektorea arriskuan jarriko litzateke.

Bukatzeko, honako errege lege-dekretuaren bidez ezohiko kredituak –725.731.999,87 euro– ematen dira Sustapen Ministerioaren eta Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioaren aurrekontuetan, aurrekontuari egozteko eta aurreko urtealdiei dagozkien ordainketa obligazioei erantzuteko.

2013ko kontuak eta aurrekontua ixteko orduan agerian geratu da hainbat gastu izan zirela aurrekontu estaldurarik gabekoak edo aurreikusitakoarekin haiek estaltzeko nahiko izan ez dutena, baina gastuak kontabilitatean jaso dira eta haien eragina urtealdi horretako abenduaren 31ko defizitean geratu da jasota.

Gastu horiek obligazio galdagarri dira administrazioarentzat, erregularizatu eta aurrekontuan aplikatu beharrekoak ordaindu ahal izateko, beraz, aldez aurretik dagokion kreditua egon beharko da aurrekontuan. Ondorio horietarako, honako errege legedekretuak erregularizazioa egiteko nahiko finantza estaldura ematen duten ezohiko kredituak ematea xedatzen du.

Operazio horiek erregularizatzeko 725.731.999,87 euro behar dira.

Sustapen Ministerioari, guztira, 540.692.050,73 euro ematen zaizkio, gehien bat Errepide Zuzendaritza Nagusiaren lanen desjabetzapenetatik, prezio berrikusketetatik, amaierako egiaztapenetatik, interes eta kitapenetatik datozenak –492.163.523,83 euro–, eta zuzendaritza horren beraren kontserbazio integralarekin loturiko obligazioen zein energia elektrikoarekin loturikoen ondoriozkoak –38.531.783,59 euro. Trenbide Zuzendaritza Nagusiak, berriz, 8.425.559,41 euroko obligazioei eman behar die erantzuna, desjabetzapen, obra kitapen eta atzerapen interesekin zerikusia dutenak; eta Arkitektura, Etxebizitza eta Lurzoruaren Zuzendaritza Nagusiak 1.571.183,90 eurokoei, gehien bat, egiaztapenekin zerikusia dutenak.

Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioak dituen obligazioak, berriz, 185.039.949,14 eurokoak dira. Kopuru horretako 126.651.336,56 euro Uraren Zuzendaritza Nagusira bideratuko dira egiaztapen, prezioen berrikusketa, desjabetzapen eta inbertsio jarduerekin loturiko bestelako gertakizunekin zerikusia dutenak ordaintzeko eta 8.521.170 euro hitzarmen bidezko jardueretarako. Era berean, zuzendaritza nagusi horren beraren aurrekontua ezohiko kredituez hornitu behar da; 45.672.216,59 euro hornitu behar dira hainbat ur-konfederazioren ordainketa obligazioei erantzuna emateko eta haien diruzaintzan dirua berriz jartzeko. Bukatzeko, sailaren hainbat zerbitzuren obligazioak ordaintzeko 4.195.225,99 euroko kredituak ematen dira.

Obligazio horiek aurrekontuari egozteko lege mailako araua eman behar da, Aurrekontuen azaroaren 26ko 47/2003 Lege Orokorraren 34.4 artikuluak xedatutakoarekin bat.

Ordaindu nahi diren obligazioak 2013ko defizitari egotzi zaizkio, hori dela-eta, ematen diren ezohiko kredituek ez dute Estatuak 2014an izango duen finantzaketa gaitasuna murrizten; gainera, Aurrekontuen azaroaren 26ko 47/2003 Legearen 59. artikuluak xedatutakoa aplikatuta ezin dira finantzatu aurrekontua betearazteko Kontingentzia Funtsaren kontura. Horren ondorioz, honako errege lege-dekretuak ezohiko kredituak zor publikoaren bidez finantzatzea xedatzen du.

Administrazioak nahitaez erantzun behar dio obligazioen ordainketari, eta ordainketa ez da atzeratu behar, hirugarrenei kalterik ez eragiteko. Ezohiko eta premiazko arrazoiak dira horiek, errege lege-dekretu bidez kreditu-gehigarriak ematea justifikatzen dutenak.

Errege lege-dekretuak xedapen gehigarri bat du eta hiru azken xedapen.

Alde batetik, xedapen gehigarriak eta azken xedapenetako lehenengoak toki korporazioen eta autonomia-erkidegoen, hurrenez hurren, likidezia hobetzeko neurriak xedatzen dituzte. Toki erakundeek Estatuaren zergetan duten partaidetzaren behin betiko kitapenen ondoriozko saldo negatiboen zein araubide erkidegoko autonomia-erkidegoek 2008-2009 aldian baliatzen zuten finantzatzeko sistemaren baliabideen itzulera malguago egiten.

Xedapen gehigarriaren xedea da, hain zuzen, toki erakundeek baliabide gehiago izan dezaten ahalbidetzea, eta horretarako, 2008 eta 2009 urtealdiei dagozkien behin betiko kitapenak direla-eta egin beharreko itzultzeak txikitu dira. Orduan xedatutako kopuruak altuak zirenez gero, ordaintzeko bost urteko aldia ezarri zen, nahiz eta beranduago hamar urtekoa izatera pasatu.

Hala ere, bigarren zabalpen hori toki erakundeek beraiek eskatuta baino ez da aplikatuko.

Toki erakundeek bete beharko dituzten baldintzak ezartzen dira, formari zein finantzei dagozkienak.

Azken xedapenetako lehenengoaren xedea, berriz, autonomia-erkidegoei baliabideen eskuragarritasuna handitzea da, 2008 eta 2009 urtealdiei dagozkien behin betiko kitapenen itzulera txikituz; zenbateko altuak ziren eta itzulketa egiteko, hasiera batean, bost urteko aldia ezarri zen, nahiz eta gerora hamarrekoa xedatu.

Hasiera batean, itzulketa egiteko 60 kuota ezartzea erabaki zen. Gerora, berriz, 2012rako Aurrekontuen Lege Orokorrak 120 kuotara luzatzea xedatu zuen, 2012ko urtarrilaren 1etik kontatuta, eta hori da gaur egun indarrean den epea.

Azken xedapenetako lehenengoak 2012rako Aurrekontuen Lege Orokorra aldatzen du, eta kuotak 240 izango direla xedatzen du, lege horretan xedatutako egun beretik aurrera kontatua.

Gauzak horrela, araubide erkidegoko autonomia-erkidegoek 240 kuota ordaintzeko aukera eman dakien eskatu ahalko dute, aurtengo urriaren 31 baino lehen. Neurri horren aplikazio efektiboa 2015eko urtarrilean abiaraziko da, hori dela-eta, azken xedapenetako lehenengoan itzulketa egiteko epea 204 hilekotara zabaltzea aurreikusten da, momentu horretatik kontatuta, horrela 2008 eta 2009 urtealdiei dagozkien kitapenen ordainketak 240 hilekotan egingo baitira, 2012tik kontatuta.

Bi xedapen horiek premiazko eta ezohiko beharra jasotzen dute; izan ere, toki erakundeak eta autonomia-erkidegoak orain ari baitira lantzen 2015erako aurrekontuak, eta neurri horiek aplika dakizkien nahi izanez gero, haien ondorioa jaso beharko da bertan.

Bukatzeko, azken xedapenetako bigarrenak aldaketa sartu du herri-administrazioen likidezia zein finantza eremuko neurrien uztailaren 13ko 21/2012 Errege Lege Dekretuaren

14. artikuluaren 2. paragrafoan. Estatuak autonomia-erkidegoekin hitzartzen dituen kreditu operazioei –Likidezia Funts Autonomikoaren kontura– aplikatzen zitzaizkien finantza baldintzekin bat, funtsak egiten zituen finantza gastuak eta bestelako kosteak erasan behar ziren, baina aldaketarekin betebehar hori desagertu egingo da.

Hainbat autonomia-erkidegoren finantza eta aurrekontu egoera bereziak, konkretuki Likidezia Funts Autonomikoari atxikiak daudenenak, justifikatzen du aldaketa hori. Izan ere, mekanismo horren kontura formalizatu diren kreditu eragiketen berregituraketa beharrezkotzat jotzera eraman baitu, hain zuzen, aplikatzen zaien interes-tasa % 1era jaisteko 2015eko abenduaren 31ra bitartean, eta horrek ez du bermatzen funtsak egiten dituen aipatutako gastu horiek eta bestelako kosteak erasan egingo direla.

Proposatutako aldaketa premiazkoa da interesak jaisteko beharrak eragina izan dezan 2014ko azken hiruhilekoan.

Horregatik guztiagatik, Konstituzioaren 86. artikuluko baimenaz baliatuta, Ogasun eta Herri Administrazioko ministroak proposatuta, Estatu Kontseiluarekin bat etorriz 1 artikulutik 9.era doakienez, eta Ministro Kontseiluak 2014ko irailaren 12ko bileran eztabaidatu ondoren, honako hau

XEDATZEN DUT:

1. artikulua. Kreditu-gehigarria ematea Kanpo Arazoetako eta Lankidetzarako Ministerioaren aurrekontuan.

Larrialdi egoeren aurreko erantzun humanitarioarekin loturiko proiektu eta programak finantzatzeko, klima-aldaketaren kontrako borrokarako jardunak eta Liberian den ebola epidemiari aurre egiteko mediku-hornikuntza eta materiala hornitzeko kreditu-gehigarria –5.160.000 euro– ematen da indarrean den honako aurrekontuan: 12. atala «Kanpo Arazoetako eta Lankidetzarako Ministerioa», 03 zerbitzua «Nazioarteko eta Iberoamerikako Lankidetzarako Estatu Idazkaritza», 000X programa «Barnetransferentziak», 4. kapitulua «Transferentzia arruntak», 43. artikulua «Estatu Agentziei eta bestelako erakunde publikoei», 430 kontzeptua «Garapenerako Nazioarteko Lankidetzaren Espainiako Agentziari, garatzeko bidean dauden herrialdeetara bideratutako Garapenerako Laguntza Ofizialaren proiektuen ondoriozko gastuak ordaintzeko, gobernuz kanpoko erakundeek proposatutakoak edo exekutatutakoak barne»

2. artikulua. Kreditua aldatzea Garapenerako Nazioarteko Lankidetzaren Espainiako Agentziaren aurrekontuan.

Aurreko puntuan ematen den kreditu-gehigarriak Garapenerako Nazioarteko Lankidetzaren Espainiako Agentziaren aurrekontuko kredituaren aldaketa bat finantzatuko du ondoren jasotzen den moduan:

Diru-sarreren aurrekontua

Alta:

Aurrekontuaren

 

Zenbatekoa

Izena

aplikazioa

 

Eurotan

 

 

 

 

 

12.401.404

Garatzeko bidean dauden herrialdeetara bideratutako Garapenerako

 

 

Laguntza Ofizialaren proiektuen ondoriozko gastuak ordaintzeko,

 

 

gobernuz kanpoko erakundeek proposatutakoak edo

 

 

exekutatutakoak barne.. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

5.160.000

 

 

 

Gastuen aurrekontua

Alta:

Aurrekontuaren

 

Zenbatekoa

Izena

aplikazioa

 

Eurotan

 

 

 

 

 

12.401.143A.496.02

Garapenerako Laguntza Ofizialerako. Laguntza humanitarioa . .

4.160.000

12.401.143A.496.04

Garapenerako Laguntza Ofizialerako. Estatuaren diru-laguntzak

 

 

eta Garapenerako Laguntza Ofizialaren beste proiektu.. . . . . .

1.000.000

 

 

 

3. artikulua. Kreditu-gehigarri bat ematea Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioaren aurrekontuan.

Kreditu-gehigarria –30.000.000 euro– ematen da honako aurrekontuan: 18. atala «Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa», 09. zerbitzua «Kulturako Estatuko Idazkaritza», 000X programa «Barne-transferentziak», 415 kontzeptua «Zinematografiaren eta Ikusentzunezko Arteen Institutuari. Zinematografia Babesteko Funtsaren zuzkidura hornitzea».

4. artikulua. Diru-sarreren aurrekontua aldatzea eta kreditu-gehigarria ematea Zinematografiaren eta Ikus-entzunezko Arteen Institutuaren aurrekontuan.

1.Aurreko artikuluan ematen den kreditu-gehigarriari esker igoera izango da –30.000.000 euro– honako erakunde autonomoaren diru-sarreren aurrekontuan: 18.103 «Zinematografiaren eta Ikus-entzunezko Arteen Institutua», 18.103.400.01 «Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioarena. Zinematografia Babesteko Funtsa».

2.Kreditu-gehigarria –30.000.000 euro– baimentzen da honako erakunde autonomoaren gastuen aurrekontuan: 18.103 «Zinematografiaren eta Ikus-entzunezko Arteen Institutua», 335 C programa «Zinematografia», 470 kontzeptua «Zinematografia Babesteko Funtsa»

3.Zinematografiaren eta Ikus-entzunezko Arteen Institutuaren aurrekontuan ematen den kreditu-gehigarria Estatuaren aurrekontuan ematen den kreditu-gehigarriarekin finantzatuko da.

5. artikulua. Ezohiko kredituak ematea Sustapen Ministerioan.

Aurreko urtealdien obligazioei erantzuteko, ezohiko kredituak –540.692.050,73 euro– ematen dira «Sustapen Ministerioa» 17. atalaren aurrekontuan, I. eranskinean jaso bezala.

6. artikulua. Ezohiko kredituak ematea Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioaren aurrekontuan.

Aurreko urtealdien obligazioei erantzuteko, ezohiko kredituak –185.039.949,14 euro – ematen dira «Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioa» 23. atalaren aurrekontuan, II. eranskinean jaso bezala.

7. artikulua. Ur-konfederazioen aurrekontuen aldaketa egitea

«Guadianako Ur-konfederazioa» 23.229 erakunde autonomoaren aurreko urtealdien obligazioei erantzuteko, ezohiko kreditua –20.164.568,33 euro– ematen da haren aurrekontuan, III. eranskinean jaso bezala.

Zenbateko hori bera duen eta Uraren Zuzendaritza Nagusiaren aurrekontuan ematen den ezohiko kredituaren bidez –II. eranskinean jasoa– finantzatuko da erakunde autonomoaren kreditua.

Ur-konfederazioetara bideratutako beste ezohiko kredituak II. eranskinean jaso dira eta haien diru-sarreren aurrekontuan izango dute isla, aipatu III. eranskinean jaso bezala.

8. artikulua. Finantzaketa.

Estatuaren aurrekontuan ematen diren ezohiko kredituak eta kreditu-gehigarriak zor publikoaren kontura finantzatuko dira.

9. artikulua. Gastuak aurrekontuan aplikatzea.

Honako errege lege-dekretuaren bidez ematen diren ezohiko kredituei aurrekontuetan egozten zaizkien gastuak, aurreko urtealdien obligazioei erantzuteko baitira, kontabilizatuak egon beharko dira «Aurrekontuan aplikatuak izateko zain dauden operazioen hartzekodunak» 413 kontuan, Aurrekontuen Lege Orokorraren 159.1.g) artikuluan aurreikusitako finantza kontrolerako etengabeko jarduketak edo kontabilitateeta aurrekontu-araudian aurreikusitako zentro kudeatzaileen jakinarazpenak direla-eta. Dagokion ministerio sailaren esku utzitako kontu-hartzailetzaren bidez zaindu egingo da hori betetzen dela.

Xedapen gehigarri bakarra. Toki erakundeen kargura suertatutako saldo zordunen ordainketa, 2008 eta 2009 urteetan Estatuaren tributuetan izandako partaidetzaren behin betiko kitapenei baitagozkie.

1.Erakunde batzuek saldo zordunak –Estatuaren tributuetan, 2008 eta 2009 urteetan izan zuten partaidetzaren behin betiko kitapenaren ondoriozkoak– ordaintzeko aldia zabaldu ahal izan zuten, Estaturako 2013rako Aurrekontu Orokorren ekainaren 29ko 2/2012 Legearen azken xedapenetako hamargarrenarekin bat, eta orain, 120 hilabetez zabaldu ahalko dute epe hori, honako xedapenak dioenari jarraiki.

2.Toki-erakundeek eskatu ahalko dute ordaintzeko epea zabal dakien, ekainaren 29ko 2/2012 Legearen azken xedapenetako hamargarrena aplikatzen ari bazaie. Halaber, Ogasun eta Herri Administrazio Ministerioak ofizioz aplikatuko du ekainaren 28ko 8/2013 Errege Lege Dekretuaren 22. artikuluko b. idatz-zatian jasotako neurria aitortua duten udalerrietan. Herri-administrazioen berankortasunaren kontrako eta finantza arazoak dituzten toki-erakundeei laguntzeko premiazko neurriei buruzko xedapena da hori.

3.Aipatutako eskabidea onartu beharko du udalbatzak eta Ogasun eta Herri Administrazio Ministeriora bidaliko du kontu-hartzaile edo idazkari kontu-hartzaileak, baliabide telematikoez eta izenpe elektronikoarekin, 2014ko azaroaren 30 baino lehen. Eskatutako zabalpen hori honako toki-erakundeei onartuko zaie: dena delako tokiko korporazioa osatzen duten erakunde guztien 2013ko aurrekontuen kitapena aurkeztu dutenei eta 2014ko abenduaren 31rako aurrekontu egonkortasunaren helburua zein ezarritako zor publikoaren muga beteko dutela aurreikusten dutenei, martxoaren 5eko 2/2004 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsitako Toki Ogasunak arautzen dituen

Legearen testu bateginaren 51. eta 53. artikuluetan xedatutakoarekin bat; bai eta ordaintzeko batez besteko aldia berankortasunaren araudian ezarritako 30 egunetik gorakoa ez dutenei ere, 2014ko urrian argitaratzen den hornitzaileei ordaintzeko batez besteko aldiarekin bat. Herri-administrazioen hornitzaileei ordaintzeko batez besteko aldia kalkulatzeko metodologia eta finantzaketa araubideen baliabideak atxikitzeko baldintzak eta prozedurak –Aurrekontu-egonkortasunari eta Finantza-iraunkortasunari buruzko apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoan aurreikusiak– garatzen dituen uztailaren 25eko 635/2014 Errege Dekretuarekin bat.

Aurretik aipatu aurrekontu egonkortasuna eta zor publikoaren muga betetzeko aurreikuspenari dagokionez, 2014ko aurrekontuaren hiru hileroko exekuzioari buruz tokierakundeek, urriaren 31ra arte, bidaltzen duten informazioa hartuko da kontuan, hain zuzen, 2014ko hirugarren hiruhilekoari loturikoa.

4.1. paragrafoan aipatutako zabalpenaren aplikazio efektiboa 2015eko urtarrilean abiaraziko da, Estatuko tributuen partaidetzaren konturako ematea egiten denean, eta harez geroztik aplikatuko diren hileko kuotak honako eragiketaren emaitzarekin bat etorriko dira: 2008 eta 2009 urteen kitapenetatik ordaintzeko falta dena zati 204 hil.

5.1. paragrafoan ezarritako zatikapen modalitatea gorde egingo da eragindako tokierakundeek tokiko korporazioa osatzen duten erakunde guztien aurrekontuen kitapena aurkezten badituzte eta 3. paragrafoan jasotako helburuak eta mugak betetzen badituzte, betiere, aurreko urtealdiaren abenduaren 31 jomuga izango dela. Ondoz ondoko bi urtealdi jarraietan huts eginez gero, hurrengo urtealdiaren urtarrilean egiten den konturako ematetik aurrera 10 urteko zatikatzea aplikatuko da, 2012ko urtarrilaren 1etik abiarazita. Kuota honako eragiketaren emaitza izango da: ordaintzeko falta dena zati 2021eko abenduaren 31ra bitartean falta den hil kopurua.

6.2014ko abenduaren 31n ordaintzeko falta dena 500 euro edo gutxiago badira, urtarrileko konturako ematean ordainduko da osorik.

7.2008 eta 2009 urteei dagozkien behin betiko kitapenei loturiko eta ordaintzeko falta den saldo osoa kitatu ahalko dute toki-erakundeek, toki-korporazioaren osoko bilkurak erabakia hartu badu eta Ogasun eta Herri Administrazio Ministerioari jakinarazi bazaio, xedapen honen 3. paragrafoan xedatutako epean eta ezarritako baliabideak erabiliz. Kitapena 2015eko urtarrilaren konturako ematea egiten den momentuan egingo da.

Azken xedapenetako lehena. Estatuaren 2012rako Aurrekontu Orokorrei buruzko ekainaren 29ko 2/2012 Legea aldatzea.

Aldatzen da 2012rako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko ekainaren 29ko 2/2012 Legearen hogeita hamaseigarren xedapen gehigarria, eta honela geratzen da idatzita:

Bat. Honela geratzen da idatzita bederatzigarren paragrafoa:

«Bederatzi. Noiz joko den, xedapen honen ondorioetarako, bete gabetzat egonkortasun-helburua: Ogasun eta Herri Administrazio Ministroak Gobernuari aurreko urteko aurrekontu egonkortasunaren eta zor-publikoaren helburuen zein gastu arauaren betetze mailari buruzko txostena aurkezten dion unean; Aurrekontuegonkortasunari eta Finantza-iraunkortasunari buruzko apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoaren 17.4 artikuluak jasotzen du hori.

Bi. Hamargarren paragrafoa gehitzen da, eta honela dio:

«Hamar. Araubide erkideko autonomia-erkidegoek 2014ko urriaren 31 arte eskatu ahalko dute xedapen honetako lehen paragrafoan aurrekontutik kanpo aurreikusitako finantza mekanismoaren geroratzearen zabalpena. Helburua da paragrafo horretan aipatzen den finantza sistemaren zein mekanismo horren pean jasotako aurrerakinen likidazioak –2015eko urtarrilaren 1ean ordaintzeko falta direnak– 204 hileko berdinetan ordaintzeko aukera izatea.

Zabalpen hori Maila Autonomikoa zein Tokikoa Koordinatzeko Idazkaritza Nagusiaren ebazpenaren bidez egin ahalko da, besteak beste, emandako geroratzeen ordainketa egutegia jasoko baitu.

Xedapen honen zazpigarren eta zortzigarren paragrafoek aipatzen dituzten egonkortasun helburuak bete ez direla egiaztatuz gero, han jasotako ondorioak izango dira; hala ere, Ogasun eta Herri Administrazioen Ministerioak, Maila Autonomikoa eta Tokikoa Koordinatzeko Idazkaritza Nagusiaren ebazpenaren bidez, berdinak diren 204 hilekoko epe hori aplikatzen jarraitu ahalko du, erkidegoak horrela egiteko eskatzen badu eta informazioa emateko legezko betebeharrak betetzen dituela egiaztatzen badu.»

Azken xedapenetako bigarrena. Herri-administrazioetako eta finantza-esparruko likidezia-neurriei buruzko uztailaren 13ko 21/2012 Errege Lege Dekretua aldatzea.

Aldatzen da Herri-administrazioetako eta finantza-esparruko likidezia-neurriei buruzko uztailaren 13ko 21/2012 Errege Lege Dekretuko 14. artikuluaren 2. paragrafoa, eta honela idatzita geratzen da:

«2. Ekonomia Gaietarako Gobernuaren Ordezko Batzordearen erabakian ezarriko dira kreditu operazio horiei aplikatuko zaizkien finantza baldintzak, Ogasun eta Herri Administrazio Ministerioaren eta Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioaren proposamenarekin bat.»

Azken xedapenetako hirugarrena Indarrean sartzea.

Errege Lege Dekretu hau «Estatuko Aldizkari Ofizialean» argitara ematen den egun berean jarriko da indarrean.

Madrilen, 2014ko irailaren 12an.

FELIPE E.

Gobernuko presidentea

MARIANO RAJOY BREY

I.ERANSKINA

17.atalean –Sustapen Ministerioa– ematen diren ezohiko kredituak

9 zerbitzua. Arkitektura, Etxebizitza eta Lurzoruaren Zuzendaritza Nagusia

Aplikazioa

Izena

 

Zenbatekoa

 

(eurotan)

 

 

 

 

 

 

 

 

 

261O 64. artikulua

Inbertsio-gastuak immaterialekoak

 

 

648 kontzeptua

Inbertsio-gastuak immaterialekoak. Aurreko urtealdietako

 

 

 

 

obligazioak

8.700,00

68. artikulua

Erabilera orokorreko azpiegitura eta ondasunetarako inbertsioa.

 

 

 

 

Aurreko urtealdietako obligazioak

 

 

681 kontzeptua

Erabilera orokorreko azpiegiturak eta ondasunak berritzeko

 

 

 

 

inbertsioa

 

 

01

Beste batzuk

1.562.483,90

38 zerbitzua. Errepide Zuzendaritza Nagusia

 

 

 

Aplikazioa

Izena

 

Zenbatekoa

 

 

(eurotan)

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

453B

64. artikulua

Inbertsio-gastuak immaterialekoak

 

 

 

648

 

Inbertsio-gastuak immaterialekoak. Aurreko urtealdietako

 

 

 

kontzeptua

obligazioak

409.579,55

 

68. artikulua

Erabilera orokorreko azpiegitura eta ondasunetarako inbertsioa.

 

 

 

 

 

Aurreko urtealdietako obligazioak

 

 

 

680

 

Erabilera orokorreko azpiegitura eta ondasunetarako inbertsio

 

 

 

kontzeptua

berria

 

 

 

00

Lurrak eta ondasun naturalak

237.910.108,87

 

01

Beste batzuk

160.759.830,58

 

681

 

Erabilera orokorreko azpiegitura eta ondasunak berritzeko

 

 

 

kontzeptua

inbertsioa

 

 

 

00

Lurrak eta ondasun naturalak

21.939.742,26

 

01

Beste batzuk

20.444.808,28

453C

22. artikulua

Materialak, hornigaiak eta beste.

 

 

 

229

 

 

 

 

 

kontzeptua

Energia Elektrikoa. Aurreko urtealdietako obligazioak

4.749.509,76

 

68. artikulua

Erabilera orokorreko azpiegitura eta ondasunetarako inbertsioa.

 

 

 

 

 

Aurreko urtealdietako obligazioak

 

 

 

681

 

Erabilera orokorreko azpiegitura eta ondasunak berritzeko

 

 

 

kontzeptua

inbertsioa

 

 

 

00

Lurrak eta ondasun naturalak

1.554.429,69

 

01

Beste batzuk

82.927.298,43

40 zerbitzua. Trenbideen Zuzendaritza Nagusia

Aplikazioa

Izena

 

 

 

453A 68. artikulua

Erabilera orokorreko azpiegitura eta ondasunetarako inbertsioa.

 

 

Aurreko urtealdietako obligazioak

680

 

Erabilera orokorreko azpiegitura eta ondasunetarako inbertsio

kontzeptua

berria

 

 

 

00 Lurrak eta ondasun naturalak

01

Beste batzuk

Programen izena

261O programa: "Eraikuntza ordenatu eta sustatzea"

453A programa: "Trenbide-garraioaren azpiegitura"

453B programa: "Errepide-azpiegiturak sortzea"

453C programa: "Errepideak kontserbatu eta ustiatzea"

Zenbatekoa

(eurotan)

7.487.308,91

938.250,50

II.ERANSKINA

23.atalean -Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioaematen diren ezohiko kredituak

02 zerbitzua. Idazkaritza Nagusi Teknikoa

Aplikazioa

 

Izena

 

Zenbatekoa

 

 

(eurotan)

 

 

 

 

451O 64. artikulua

 

Inbertsio-gastuak immaterialekoak

 

 

648

 

 

 

 

kontzeptua

 

Inbertsio-gastuak immaterialekoak. Aurreko urtealdietako

 

 

 

 

obligazioak

370.781,23

05 zerbitzua. Uraren Zuzendaritza Nagusia

 

Aplikazioa

Izena

 

 

 

 

52A

64. artikulua

Inbertsio-gastuak immaterialekoak

 

648

 

Inbertsio-gastuak immaterialekoak. Aurreko urtealdietako

 

kontzeptua

obligazioak

52A

68. artikulua

Erabilera orokorreko azpiegitura eta ondasunetarako inbertsioa.

 

 

 

Aurreko urtealdietako obligazioak

 

680

 

Erabilera orokorreko azpiegitura eta ondasunetarako inbertsio

 

kontzeptua

berria

 

00

Lurrak eta ondasun naturalak

 

01

Beste batzuk

 

681

 

Erabilera orokorreko azpiegitura eta ondasunak berritzeko

 

kontzeptua

inbertsioa

 

01

Beste batzuk

52A

69. artikulua

Zerbitzuen funtzionamendu operatiboari loturiko inbertsioa

 

 

 

Aurreko urtealdietako obligazioak

690Zerbitzuen funtzionamendu operatiboari loturiko inbertsio berria

kontzeptua

56A

64. artikulua

Inbertsio-gastuak immaterialetakoak

 

648

Inbertsio-gastuak immaterialetakoak. Aurreko urtealdietako

 

kontzeptua

obligazioak

56A

68. artikulua

Erabilera orokorreko azpiegitura eta ondasunetarako inbertsioa.

 

 

Aurreko urtealdietako obligazioak

 

680

Erabilera orokorreko azpiegitura eta ondasunetarako inbertsio

 

kontzeptua

berria

 

00

Lurrak eta ondasun naturalak

 

01

Beste batzuk

Zenbatekoa

(eurotan)

694.230,25

729.826,53

61.698.457,75

50.241.243,26

9.587,12

2.088.486,41

1.010.454,27

10.179.050,97

56A 76. artikulua

Toki-erakundeei

761Ebroko Erriberak hitzarmena. Aurreko urtealdietako obligazioak

kontzeptua

00X

41. artikulua

Erakunde autonomoei

 

 

 

411

Ur-konfederazioei, estatuaren titulartasuneko ondasunen OHZ

 

kontzeptua

ordaintzeko. Aurreko urtealdietako obligazioak

 

 

00

Dueroko Ur-konfederazioa

 

 

 

01

Ebroko Ur-konfederazioa

 

 

 

02

Guadalquivirreko Ur-konfederazioa

 

 

 

03

Guadianako Ur-konfederazioa

 

 

 

04

Jucarreko Ur-konfederazioa

 

 

 

06

Segurako Ur-konfederazioa

 

 

 

07

Kantauriko Ur-konfederazioa

 

 

 

08

Tajoko Ur-konfederazioa

 

 

 

412

Segurako Ur-konfederazioari, abenduaren 4ko 14/2009 Errege

 

kontzeptua

Lege Dekretuan aurreikusitako salbuespenak konpentsatzeko.

 

 

Aurreko urtealdietako obligazioak

 

 

00X

71. artikulua

Erakunde-autonomoei

 

 

 

712

Guadianako

Ur-konfederazioari,

"Mantxako

lautadan

 

kontzeptua

baliabideak gehitzeko den Tajo-Segura akueduktuaren

 

 

eroanbidea" izeneko lanen ondoriozko zorra ordaintzeko.

 

 

Aurreko urtealdietako obligazioak

 

 

8.521.170,00

163.198,50

2.225.521,22

10.065.972,51

1.454.383,84

231.242,52

175.715,47

15.507,20

1.416.607,00

9.759.500,00

20.164.568,33

06 zerbitzua. Itsasertzaren eta Itsasoaren Jasangarritasunaren Zuzendaritza Nagusia

 

Aplikazioa

Izena

 

 

 

 

456D

64. artikulua

Inbertsio-gastuak immaterialekoak

 

648

 

 

 

kontzeptua

Inbertsio-gastuak immaterialekoak. Aurreko urtealdietako

 

 

 

obligazioak

456D

68. artikulua

Erabilera orokorreko azpiegitura eta ondasunetarako inbertsioa.

 

 

 

Aurreko urtealdietako obligazioak

 

680

 

Erabilera orokorreko azpiegitura eta ondasunetarako inbertsio

 

kontzeptua

berria.

 

00

Lurrak eta ondasun naturalak

 

01

Beste batzuk

 

681

 

 

 

kontzeptua

Erabilera orokorreko azpiegiturak eta ondasunak berritzeko

 

 

 

inbertsioa

 

01

Beste batzuk

Zenbatekoa

(eurotan)

830.722,80

2.126.751,52

190.335,07

430.894,52

08zerbitzua. Ingurumen Kalitatearen eta Ebaluazioaren zein Natura-ingurunearen Zuzendaritz agusia

Aplikazioa

 

Izena

 

Zenbatekoa

 

 

(eurotan)

 

 

 

 

456B 64. artikulua

 

Inbertsio-gastuak immaterialekoak

 

 

648

 

 

 

 

kontzeptua

 

Inbertsio-gastuak immaterialekoak. Aurreko urtealdietako

 

 

 

 

obligazioak

172.290,11

18. zerbitzua. Landa-garapeneko eta Baso-politiketako Zuzendaritza Nagusia.

 

Aplikazioa

Izena

 

 

 

 

414B

68. artikulua

Erabilera orokorreko azpiegitura eta ondasunetarako inbertsioa.

 

 

 

Aurreko urtealdietako obligazioak

 

681

 

 

 

kontzeptua

Erabilera orokorreko azpiegitura eta ondasunak berritzeko

 

 

 

inbertsioa

 

01

Beste batzuk.

456C

64. artikulua

Inbertsio-gastuak imnaterialekoak

 

648

 

 

 

kontzeptua

Inbertsio-gastuak imnaterialekoak. Aurreko urtealdietako

 

 

 

obligazioak

Zenbatekoa

(eurotan)

55.713,56

17.737,18

Programen izena

414 B programa: "Landa-ingurunearen garapena"

451O programa: "Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Zuzendaritza eta Zerbitzu Orokorrak".

452A programa: "Uraren kudeaketa eta azpiegiturak"

456A programa: "Uraren kalitatea"

456B programa: "Ingurumenaren babesa eta hobekuntza".

456C programa: "Natura-ingurunearen babesa eta hobekuntza".

456D programa: "Jardutea kostaldean"

000X programa: "Barne-transferentziak"

III. ERANSKINA

Ur-konfederazioen aurrekontuak aldatzea

225 erakundea: Dueroko Ur-konfederazioa

 

 

 

DIRU-SARRERAK

Aplikazioa

 

Izena

 

 

 

 

40. artikulua

 

Estatuko Administrazioarenak

400 kontzeptua

 

Atxikita dagoen sailarena

 

 

01 Estatuaren titulartasuneko ondasunen OHZ ordaintzeko

87. artikulua

 

Diruzaintzako gerakina

870

 

 

 

kontzeptua

 

Diruzaintzako gerakina

226 erakundea: Ebroko Ur-konfederazioa

 

 

 

DIRU-SARRERAK

Aplikazioa

 

Izena

 

 

 

 

40. artikulua

 

Estatuko Administrazioarenak

400 kontzeptua

 

Atxikita dagoen sailarena

 

 

01 Estatuaren titulartasuneko ondasunen OHZ ordaintzeko

87. artikulua

 

Diruzaintzako gerakina

870

 

 

 

kontzeptua

 

Diruzaintzako gerakina

228 erakundea: Guadalquivirreko Ur-konfederazioa

 

 

 

DIRU-SARRERAK

Aplikazioa

 

Izena

 

 

 

 

40. artikulua

 

Estatuko Administrazioarenak

400 kontzeptua

 

Atxikita dagoen sailarena

 

 

01 Estatuaren titulartasuneko ondasunen OHZ ordaintzeko

87. artikulua

 

Diruzaintzako gerakina

870

 

 

 

kontzeptua

 

Diruzaintzako gerakina

Zenbatekoa

(eurotan)

163.198,50

-163.198,50

Zenbatekoa

(eurotan)

2.225.521,22

-2.225.521,22

Zenbatekoa

(eurotan)

10.065.972,51

-10.065.972,51

229 erakundea: Guadianako Ur-konfederazioa

 

 

DIRU-SARRERAK

Aplikazioa

Izena

 

 

 

40. artikulua

Estatuko Administrazioarenak

400 kontzeptua

Atxikita dagoen sailarena

 

01 Estatuaren titulartasuneko ondasunen OHZ ordaintzeko

70. artikulua

Estatuko Administrazioarenak

700

 

 

kontzeptua

Atxikita dagoen sailarena

02

Uraren Zuzendaritza Nagusia, Guadiana Garaiko Plan Berezia

87. artikulua

Diruzaintzako gerakina

870

 

 

kontzeptua

Diruzaintzako gerakina

 

 

GASTUAK

Aplikazioa

Izena

Zenbatekoa

(eurotan)

1.454.383,84

20.164.568,33

-1.454.383,84

Zenbatekoa

(eurotan)

452A 68. artikulua

680 kontzeptua

Erabilera orokorreko azpiegitura eta ondasunetarako inbertsioa. Aurreko urtealdietako obligazioak

Erabilera orokorreko azpiegitura eta ondasunetarako inbertsio berria

01 Beste batzuk

20.164.568,33

230 erakundea: Jucarreko Ur-konfederazioa

 

 

DIRU-SARRERAK

 

 

Aplikazioa

Izena

 

Zenbatekoa

 

(eurotan)

 

 

 

 

40. artikulua

Estatuko Administrazioarenak

 

 

400 kontzeptua

Atxikita dagoen sailarena

 

 

01

Estatuaren titulartasuneko ondasunen OHZ ordaintzeko

231.242,52

87. artikulua

Diruzaintzako gerakina

 

 

870

 

 

 

 

kontzeptua

Diruzaintzako gerakina

-231.242,52

232 erakundea: Segurako Ur-konfederazioa

 

 

DIRU-SARRERAK

 

 

Aplikazioa

Izena

 

Zenbatekoa

 

(eurotan)

 

 

 

 

40. artikulua

Estatuko Administrazioarena

 

 

400 kontzeptua

Atxikita dagoen sailarena

 

 

00

Bere jarduerak burutzeko

9.759.500,00

01

Estatuaren titulartasuneko ondasunen OHZ ordaintzeko

175.715,47

87. artikulua

Diruzaintzako gerakina

 

 

870

 

 

 

 

kontzeptua

Diruzaintzako gerakina

-9.935.215,47

233 erakundea: Kantauriko Ur-konfederazioa

 

 

DIRU-SARRERAK

 

 

Aplikazioa

Izena

 

Zenbatekoa

 

(eurotan)

 

 

 

 

40. artikulua

Estatuko Administrazioarena

 

 

400 kontzeptua

Atxikita dagoen sailarena

 

 

01

Estatuaren titulartasuneko ondasunen OHZ ordaintzeko

15.507,20

87. artikulua

Diruzaintzako gerakina

 

 

870

 

 

 

 

kontzeptua

Diruzaintzako gerakina

-15.507,20

234 erakundea: Tajoko Ur-konfederazioa

 

 

DIRU-SARRERAK

 

 

Aplikazioa

Izena

 

Zenbatekoa

 

(eurotan)

 

 

 

 

40. artikulua

Estatuko Administrazioarena

 

 

400 kontzeptua

Atxikita dagoen sailarena

 

 

01

Estatuaren titulartasuneko ondasunen OHZ ordaintzeko

1.416.607,00

87. artikulua

Diruzaintzako gerakina

 

 

870

 

 

 

 

kontzeptua

Diruzaintzako gerakina

-1.416.607,00

w.boe.es

BOLETÍN OFICIAL DEL ESTADO

D. L.: M-1/1958 ISSN: 02

 

 

 

Atxekitako dokumentuak:

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra