Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Octava ediciión Premios Adrián Celaya

Administrazio zuzenbidea  >>  Legeria  >> Orokorra

14/2014 Errege Lege Dekretua, azaroaren 7koa, hainbat ministerio sailen jarduerak finantzatzeko aparteko kredituak eta kreditu-gehigarriak ematen dituena

2014-11-07

Erakundea: Estatuko Buruzagitza

Argitalpena: EAO, 2014/11/08, 271. zk.

bcl_1793181137.htm

I. XEDAPEN OROKORRAK

ESTATUKO BURUZAGITZA

11556 14/2014 Errege Lege Dekretua, azaroaren 7koa, hainbat ministerio sailen jarduerak finantzatzeko aparteko kredituak eta kreditu-gehigarriak ematen dituena.

Errege lege-dekretu honen xedea, alde batetik, ministerio-sail batzuen eta besteen aurrekontuetan aparteko kredituak eta kreditu-gehigarriak ematea da (zenbateko osoa: 259.754.106,32 euro) , eta bestetik, hainbat jarduera onetsi da Poliziaren Zuzendaritza Nagusiaren eta Estatutako Administrazioko Kontu-hartzailetza Nagusiaren arteko lankidetzarako, Diru-laguntzen Datu-base Nazionalari, Gardentasunaren eta Gobernu Onaren Kontseiluaren finantzaketari eta 2014an lanpostuen birjartze-tasa egokitzeari dagokienez.

Aparteko kredituak eta kreditu-gehigarriak jarraian zehaztuko diren jarduketen beharrizanak estaltzeko eta finantzatzeko erabiltzen dira; hona hemen beharrizan eta jarduera horiek:

1) Aparteko kredituak eta kreditu-gehigarri bat (15.000.000 euro) Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioaren aurrekontuan, Ingurumena bultzatzeko «PIMA Aire 4» planaren eta Ingurumena Garraio Sektorean bultzatzeko «PIMA Transporte» planaren deialdiak eta laguntzen kudeaketa finantzatzeko.

Ingurumena bultzatzeko «PIMA Aire 4» planean ibilgailu komertzialak eta gasibilgailuak eskuratzeko laguntzak zuzenean ematea aurreikusten da, eta helburua garraioaren ondoriozko CO2 isuriak eta garraioarekin lotutako kostuak murriztea da. Horrenbestez, enpresa-lehiakortasuna nahiz airearen kalitatea hobetzea da helburua; ordeztutako ibilgailu bakoitzeko batez besteko murrizketak % 94koak izango dira partikulen isurtzean, eta erregai-kontsumoaren eta CO2 isurien murrizketak urtean % 10 eta % 15 bitartekoak izango dira.

«PIMA Aire 4» plana abian jarriz ekoizpena 40.000.000 euro handituko dela kalkulatu

da.

Beste alde batetik, Ingurumena Garraio Sektorean bultzatzeko «PIMA Transporte» planean autobusak nahiz 3,5 tonatik gorako gehieneko masa baimendua eta zortzi urtetik gorako antzinatasuna dituzten trakzio propiodun salgaien garraio-ibilgailuak txatar bihurtzeko diru-laguntzak ematea aurreikusten da, gas kutsagarrien eta berotegiefektudun gasen isurtzeak murrizteko helburuz.

Errepide bidezko garraio-sektorea gaindimentsionatuta dago. Horregatik, eraginkortasun txikiena duten ibilgailuak desagerraraziz, produktuaren tona-kopuru berbera garraiobide jasangarriagoetan garraiatuko da, adibidez trenbidean, edo parkean dauden ibilgailu modernoagoetan.

«PIMA Transporte» planaren bidez, ordeztutako kilometroko tona-unitate bakoitzeko edo kilometroko bidaiari-unitate bakoitzeko, partikulen isurtzea % 90 eta % 100 bitartean murriztea lortuko litzateke; nitrogeno-oxidoarena, berriz, % 30 eta % 100 bitartean.

Era berean, kilometroko tona-unitate bakoitzeko eta kilometroko bidaiari-unitate bakoitzeko, gehienez % 15 erregai gutxiago erabiltzea espero da, eta horrenbestez, CO2 ere proportzio berean murriztea. Plan horren bitartez urtean gehienez 13 milioi litro gasolio aurreztuko direla kalkulatu da, eta gehienez urtean 35.000 tona CO2 gutxiago isuri.

Plan horien garapena bat dator airearen kalitateari eta atmosferaren babesari buruzko azaroaren 15eko 34/2007 Legea betetzearen helburuekin. Lege horrek atmosferakutsadura prebenitzea, zaintzea eta gutxitzea du xede, eta horretarako, kutsatzaile nagusietako bakoitzerako, gainditu behar ez diren muga-balio batzuk edo helburu-balio batzuk bete beharko direla ezartzen du. Gainera, bai «PIMA Aire 4» plana bai «PIMA Transporte» plana Ministroen Kontseiluak 2013ko apirilean Espainian airearen kalitatea

hobetzeko helburuz onetsitako 2013-2016 epealdiko Airearen kalitaterako eta atmosferaren babeserako Plan Nazionalean aurreikusita dauden neurrien artean kokatzen dira.

Beste alde batetik, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2009ko apirilaren 23ko 406/2009/EE Erabakiak ezartzen du estatu kideek berotegi-efektuko gas gutxiago isurtzeko ahaleginak egingo dituztela, Erkidegoak 2020ra arte hartutako konpromisoak betetzeko. Espainiaren kasuan, 2005arekin alderatuta, sektore zehaztugabeetan (garraioa, eraikuntza, hondakinak eta industria txiki eta ertainak, besteak beste) isurien % 10eko murrizketa ezartzen du. Helburu hori betetzeko, estatu kideek politika eta neurri gehigarriak aplikatu behar dituzte isurtzeko-eskubideen merkatuak arautzen ez dituen iturrietatik datozen isuriak murrizteko.

Ingurumena bultzatzeko «PIMA Aire 4» plana eta Ingurumena Garraio Sektorean bultzatzeko «PIMA Transporte» plana garatzeko aparteko kredituak eta kreditu-gehigarria zuzkitzeko ezohiko eta presazko premia dago, arrazoi hauengatik: plan horiek ondorio onuragarriak izango dituzte ekonomia suspertzeko, beste sektore batzuetan eta enpleguaren sorreran eragina duten sektore batzuk ukituko dituztelako.

2) Aparteko kredituak eta kreditu-gehigarriak hainbat ministerio-sailetan (zenbatekoa: 13.853.815,33 euro) , Espainian ebolaren agerraldiaren ondorioz sortutako beharrizanei erantzuteko.

Duela gutxi Mendebaldeko Afrikan ebola birusaren gaixotasuna piztu zen, eta hori Osasunaren Mundu Erakundeak Nazioarteko Garrantzizko Osasun Publikoko Larrialditzat jo zuen. Hori benetako proba izan da alerten sistemarentzat eta sistema horrek diagnostiko aldetik erantzun iraunkorra eta berehalakoa emateko duen ahalmenarentzat.

Duela gutxi, Espainian ebola birusak osasun arloko profesional bat kutsatu zuen. Hala, agerian geratu da Osasun Sistema Nazionalak eta zerikusia duten ministerio sailek gaitasuna dutela osasun arloko alerta eta larrialdiak artatzeko, eta gaitasun hori, beharrezkoak diren higieneeta osasun-neurriak ezartzeari dagokionez, egokia izan dela ezagutzaren, arintasunaren eta eraginkortasunaren aldetik.

Hala ere, agerian geratu da, halaber, erantzuteko gaitasun hori indartu behar dela, gehiago luzatu gabe; hartara, gaur egun Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun, Ogasun eta Herri Administrazio, Ekonomia eta Lehiakortasun eta Defentsa sailetan dauden baliabideak sendotu behar dira, kutsatze-kasu gehiago sortuko balira ere kasu horiei modu koordinatuan aurre egin ahal izateko, bereziki Mendebaldeko Afrikako egoera epidemiologikoak gehiago irauten badu, edo aldi berean osasun arloko beste alarma batzuk sortzen badira.

Helburu horrekin, arau honen bitartez aparteko kredituak eta kreditu-gehigarriak emango dira Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioan, Ogasun eta Herri Administrazio Ministerioan, Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioan eta Defentsa Ministerioan, gure herrian ebola birusaren gaixotasuna agertzearen ondorioz sortu diren eta sortu ahal diren arreta-beharrizanei gehiago luzatu gabe eta modu koordinatu eta eraginkorrean aurre egin ahal izateko, hori ezinbestekoa baita.

–Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioaren aurrekontuan, alde batetik, aparteko kreditu bat emango da Osasun Kudeaketako Institutuarentzat (INGESA) , norbera babesteko ekipamenduak eskuratzeko, eta, beste alde batetik, kreditu-gehigarriak Osasun Alerta eta Larrialdien Koordinazio Zentroa sendotzeko, zentro hori Espainia osoko osasun-alerta guztien sarrera-gunea baita, bai autonomia-erkidegoetan sortzen diren alertetarako bai nazioarteko alertetarako. Zenbatekoa, guztira, 4.971.301,40 euro da.

–Ogasun eta Herri Administrazio Ministerioaren aurrekontuan aparteko kreditu bat eta kreditu-gehigarriak emango dira, Gobernuaren Ordezkaritza eta Ordezkariordetzetan integratutako osasun arloko gune eta bulegoetako medikuntza-zerbitzuak sendotzeko. Zenbatekoa, guztira, 540.510,55 euro da

Zerbitzu horiek zeregin garrantzitsua dute ebola birusaren ondoriozko osasunalertaren deklarazioan, haiek baitira eskudunak kanpoko osasun-neurriak aplikatzeko. Hain zuzen ere, salgaien inportazio, esportazio edo zirkulazioaren eta bidaiarien

nazioarteko trafikoaren ondorioz sor daitezkeen arriskuen zaintza eta kontroleko jarduera guztiak aplikatzeko.

Osasun-alertak zerbitzu horietan jarduera nabarmenki areagotzea dakar, bereziki bidaiarien nazioarteko trafikoaren zerbitzuei dagokienez. Horregatik, neurri hauek hartu behar dira berehala: bidaiarien nazioarteko trafikoko kontrolak ugaritu behar direneko unitateak sendotzeko bitarteko funtzionarioak izendatzea, aurtengo abuztuan osasunalerta deklaratu zenetik egindako lanaren karga handitu izana konpentsatzeko aparteko haborokinak esleitzea, eta gaixotasun horren aurrean jarduteari buruzko aparteko prestakuntza-jarduerak egitea.

Berehalako neurri horiekin batera, halaber, premiazko beste neurri batzuk hartu behar dira zerbitzu hori modu iraunkorrean eman ahal izateko. Neurri horietako batzuk honako hauek dira: zerbitzua ematen deneko portu edo aireportuen ezaugarrien arabera beharrezkotzat jotzen diren lanpostuak –plaza hutsak— bitarteko funtzionarioekin betetzea, lanaldi eta ordutegiei buruzko jarraibide bat lantzea unitate guztietan irizpide homogeneoak ezartzeko, eta helburuen araberako ordainketen sistema bat formalizatzea, egindako lana modu bereizian ordaindu ahal izateko.

–Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioaren aurrekontuan 870.000,00 euroko aparteko kreditu bat emango da Carlos III.a Osasun Institutuaren mendeko Mikrobiologia Zentro Nazionalarentzat.

Mikrobiologia Zentro Nazionala estatuan infekzio-gaixotasunen erreferentzia-zentroa da. Horrelako gaixotasunekin lotutako alerten kontrolean parte hartzen du, eta hala egin du ebolaren agerraldiarekin. Orain arte, gure herrian ebola birusaren gaixotasunaren kasu susmagarri guztien laborategiko diagnostikoa egin du, eta premiazko zehaztapen analitikoak egin ditu kasuak baztertzeko edo baieztatzeko.

Zentro horrek, beraz, erreferentziako laborategia den aldetik, funtsezko zeregina dauka inportatutako kasuen detekzio goiztiarrean eta baieztapenean. Horri esker, gaixoak behar bezala isolatu ahal dira, gaixotasuna barreiatu ez dadin. Halaber, gaixotasuna ezeztatzen den kasuetan, infekzioa azkar baztertzea lagungarria da osasun-alerta desaktibatzeko eta kutsaduraren susmo bakoitzarekin sortzen ari den alarma baretzeko.

Horretarako, berariazko protokoloa dauka ebola birusak kutsatuta daudela susmatzen deneko laginak analizatzeko. Protokolo horretan, analisiak egiten dituzten langileen babesa bermatzeko beharrezkoak diren neurri guztiak biltzen dira, horren barnean direla norbera babesteko ekipamenduen erabilera, nazioarteko estandarren arabera, baita infekzio horien susmoa duten gaixoen lagin klinikoen manipulaziorako gomendatutako instalazioen erabilera ere.

Garrantzitsua da gure herriaren osasun publikorako funtsezkoak diren zeregin horiek egiten jarraitzea, baita zeregin horiek sendotzea ere, azken urteotan gora egin duelako horrelako alerta eta epidemien kopuruak; horregatik, ezinbestekoa eta premiazkoa da Carlos III.a Osasun Institutuaren baliabide ekonomikoak eta giza baliabideak handitzea.

–Defentsa Ministerioaren aurrekontuan 7.472.003,38 euroko zenbatekoa duten aparteko kredituak eta kreditu-gehigarriak emango dira, oso kutsagarriak diren gaixotasunen ondoriozko larrialdi-egoeren artapenerako ekipamendua finantzatzeko.

Horri dagokionez, hainbat jarduketa egin nahi da: besteak beste, «Gómez Ulla» Defentsaren Ospitale Zentraleko 22. solairua birmoldatzea maila handiko ospitaleisolamenduko unitate gisa. Hartara, dauden gela eta guneen antolaketa birplanteatuko da, gaixo infekziosoak hartzeko baldintzak beteko dituzten 16 gela, gehienez, lortzeko. Ondoren, solairu horrek funtzionatzen hasteko beharrezkoak diren bitartekoak eskuratu behar dira.

Halaber, aurrekontu-aldaketa horien xedea hiru Armaden ekipamenduak sendotzea da. Zehazki, Lurreko Armadan, Osasun Eskola Nazionalean prestakuntzarekin aurrera egin nahi da, eta isolamendu-ganberak –banakakoak nahiz anbulantzietarakoak– eskuratu, baita norbera babesteko ekipamenduak, hondakinetarako poltsak,

desinfekziorako materiala, termometroak, erakunde zibilentzako prestakuntzajardueretarako materiala, praktiketarako ekipamenduak eta materiala ere.

Armadan, xedea honako beharrizan hauek artatzea da: immigranteak itsasoan erreskatatzea; ebolak kutsatutako langileak eramatearen arriskua izan dezaketen itsasontziak bisitatu eta erregistratzeko operazioak; Armadaren destakamendua dagoen Alboran irlan immigranteak lehorreratzearen aurreikuspena; ebolak jotako gaixoen lekualdatzeetan parte hartzen duten aireontziei laguntza eman ahal dien Rotako itsasontzibaseko hegaldi-langileak; eta ebolak kutsatutako langileak Ceuta hirian lekualdatzearen aurreikuspena, bertan hegazkinek ezin baitute lurra hartu. Jarduketa horietarako, zerikusia duten unitateei hainbat hornidura eman behar zaie: norbera babesteko ekipamenduak, desinfekziorako materiala eta kutsatutako hondakinak eta materiala bildu eta jasotzeko edukiontzi sanitarioak; halaber, helikopteroetan isolamenduko kapsulak instalatzeko probak egin behar dira.

Aireko Armadan xedea ebola birusak kutsatutako espainiarrak aberriratzeko bi operazioetan sortutako gastuei erantzutea da, eta horrez gain, aireko ebakuazioko eta materialaren garraioko misioetan beste lau hegaldi egiteko aurreikuspena ere artatzea. Osasuneko eta babeseko ekipamendu batzuk eta aireko ebakuazioetarako produktu kimiko eta farmazeutikoak ere eskuratzea.

–Hartutako neurrien kostu osoaren zenbatekoa 20.818.863,95 euro da. kopuru horretatik 13.853.815,33 euro errege lege-dekretu honen bidez zuzkitutako kredituen kargura artatuko dira; gainerakoa, 6.965.048,62 euro, 2015eko Aurrekontuaren burutzapenean artatuko da.

Arestian azaldu diren arrazoiengatik, beharrezkoa da errege lege-dekretu honetan aurreikusitako aparteko kredituak eta kreditu-gehigarriak ezohiko eta presazko moduan ematea. Hala, zerikusia duten ministerio-sailak tresna eta baliabide egokiez hornituko dira, ebola birusaren kutsadurarik egonez gero gerta litezkeen alerten aurrean ahalik eta azkarren ekin ahal izateko, biztanleria arriskuan jartzea eta alarma soziala sortzea eragotziz.

3) 7.000.000 euroko kreditu-gehigarria Kanpo Arazoetako eta Lankidetzarako Ministerioaren aurrekontuan, ebolaren agerraldiaren ondorioak jasan dituzten herrietan eta beren mugaldeetan prebentzio-proiektuak finantzatzeko.

2014ko martxoaren 21ean, Gineako Errepublikako Osasun Ministerioak Osasunaren Mundu Erakundeari jakinarazi zion ebola birusaren epidemia azkar hedatzen ari zela. Lehenengo kasuak Gueckedou, Macenta eta Kissidougou hirietan gertatu ziren, basoeskualdean, eta geroago Conakry hirian, herrialdeko hiriburuan.

Epidemia hasi denetik kasuen kopuruak nabarmen egin du gora, hiru transmisiozirkuitu direla medio: landa-eremuko komunitateak, hiri-eremuak eta hiri-inguruko eremuak Conakryn (Ginea) eta Monrovian (Liberia) , bai eta Ginea, Liberia eta Sierra Leonako mugaldeak ere. Azken asteotan Liberiako egoera hasi da kezkagarriena izaten, eta aldi berean, Sierra Leonan kasu-kopuruaren eboluzioa ere geldiezina dirudi.

Pandemiaren barreiadura geografiko handia eta mugen porositatea direla-eta, baliteke herrialde mugakideetan gutxi barru hainbat kasu baieztatzea. Herrialde horietako batzuk lehentasunezkoak eta estrategikoak dira Espainiako Lankidetzarako. Herrialde horietako batzuekin (Senegal edo Nigeria, adibidez) aire bidezko konexio zuzena dago. Herrialde horiekiko merkataritzaeta giza-fluxuak direla-eta, krisi hau argi eta garbi arriskutsua da segurtasun nazionalerako. Beste estatu batzuetan, Ginea Bissaun, adibidez, ez dago ia osasun-egiturarik; herrialde horietan pandemia hedatzeko eta enkistatzeko arrisku oso larria dago.

Epidemia horri aurre egiteko hainbat neurri hartu da nazioartean.

2014ko abuztuaren 27an, deialdia egin zuen Osasunaren Mundu Erakundeak agerraldia geldiarazteko, hain zuzen, aurkeztutako ibilbide-orrian garatu zuena. Helburua lortzeko, gutxi gorabehera, 430 milioi dolar amerikar behar ziren eta 6 hilabeteko lana. Nazio Batuen beste agentzia batzuek ere, adibidez Elikagaien Munduko Programak edo UNICEFek, beren estrategiak eta erantzun-planak sendotu dituzte.

Europar Batasunaren erantzunari dagokionez, Europako Batzordearen Laguntza Humanitarioko Bulegoak bere ekarpena 11,9 milioi eurora arte igo du, epidemiaren aurka egiteko. Garapen eta Lankidetzarako Zuzendaritza Nagusiak eskualdeko neurrien pakete bat iragarri du ebolari erantzuna emateko. 140 milioi euroko pakete horren helburuak osasun sistema nazionalak indartzea eta eskualdeetako gobernuek krisiari aurre egiteko duten gaitasuna indartzea dira.

Ebolaren agerraldia hasi zenetik Espainia arreta handia jartzen ari da, bai Kanpo Arazoetako eta Lankidetzarako Ministerioaren eta Garapenerako Nazioarteko Lankidetzarako Espainiako Agentziaren bidez, bai Afrikako enbaxaden eta lankidetzako bulego teknikoen bidez. Agerraldiaren lehenengo fasetik, bilakaera konplexua izan ahal zuen krisia zela ikusi zen, eta tokian bertan jarduteko ahalmena duen hainbat erakunde humanitariorekin gestioak egin ziren.

Garapenerako Nazioarteko Lankidetzarako Espainiako Agentziak orain arte 505.000 euroko esku-hartzeetarako laguntzak onetsi ditu. Laguntza horien artean nabarmentzen da medikuntza-ekipamenduen, babeserako, desinfekziorako eta hidrataziorako materialaren eta sendagai espezifikoen lote bi Monroviako San Jose ospitalera bidali izana. 160.000 euroko zenbatekoa zuen bidalketa hori Juan Ciudad GKEk kudeatu zuen.

Nazioarteko eta Espainiako erantzuna sendotu egin behar da, aurreikuspenen arabera krisi honetatik ateratzeko gaur egun egiten ari den ahalegina halako 20 behar baita. Nazio Batuen sistemak 1.000 milioi dolar amerikarreko deialdia egin du.

Erronkak sekulakoak dira, eta krisi honen eragina, sorgune den herrialdeetan zein horien mugakideetan geldiarazten ez bada, aurresanezina da, baina zalantzarik gabe, modu nabarmenean eragingo dio Espainiako nahiz Europako segurtasun nazionalari, garapen ekonomiko eta sozialari eta Espainiarentzat estrategikoenak diren eskualdeetako baten egonkortasun politikoari.

Egoera horren aurka egiteko, Garapenerako Nazioarteko Lankidetzarako Espainiako Agentziak, Espainiako ekintza humanitarioak epidemiaren eraginik larriena jasan duten herriei eskaintzen dizkien neurrien artean, 7.000.000 euroko proiektuak garatzea proposatu du. Proiektu horien xedeak, funtsean, gaixotasunaren tratamendurako ahalmena sendotzea, bertako osasun arloko giza baliabideen gaitasuna hobetzea, gaixotasunaren transmisio-kateen kontrola sendotzea eta langileen nahiz zamen garraiorako zerbitzuei laguntza ematea dira.

4) Aparteko kredituak Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioaren Aurrekontuan (zenbatekoa: 160.271.808,41 euro) Finantza Erakunde Aldeaniztunentzako (IFIS) ekarpenen ordainketei erantzuteko.

Finantza Erakunde Aldeaniztunak finantza-bitartekariak dira. Garapen bidean dauden herrialdeei eskualde mailan edo maila globalean epe luzerako finantzaketa nahiz finantzaketa hori bideratzeko beharrezkoak diren beste zerbitzu batzuk (kreditu-aseguruak eta inbertsioen arbitrajea, adibidez) eskaintzen espezializatuta daude.

Gaur egun erakunde horien helburuak pobreziaren aurka borrokatzeaz, hezkuntza unibertsala sustatzeaz, infekzio-gaixotasunen aurka egiteaz, garapen gutxien duten herrialdeetako azpiegituren gabeziak desagerrarazteaz edo arrakala digitala ixteaz harago doaz, gehien errepikatzen diren helburuetako batzuk aipatzearren, eta garrantzi berberarekin garapenerako laguntzaren eremutik kanpoko arlo batzuk hartzen dituzte ardatz, adibidez ingurumenaren babesa eta klima-aldaketaren aurkako borroka, edo ekonomi jarduerari eragiten dioten beste gai batzuk, ikuspuntu arauemaile globala eskatzen baitute.

Espainiak, herrialde garatua den aldetik, Finantza Erakunde Aldeaniztun ugaritan parte hartzen du, eta erakunde horien egiturak eta jarduerak finantzatzen laguntzen du. Espainiarentzat funtsezkoa da erakunde horiekin hartutako konpromiso ekonomikoei aurre egitea eta bete gabe geratzen diren obligazioak laster kitatzea, bai erakunde horiei kalterik ez egiteko, beren helburuak betetzeari dagokionez, bai Espainiako enpresen gaineko eragin negatiboak saihesteko –beren kontratazio-bolumenari dagokionez–, atzerapenei lotutako finantza-kostu gehigarririk ez hartzeko eta finantza-merkatuan Espainiaren irudia ez hondatzeko.

Aparteko kredituak onestea bultzatu duten obligazioak Eurostatek adostutako kontabilizazio-irizpideetan 2012an egindako aldaketaren zioz sortu ziren. Aldaketa horren ondorioz, finantza-aktibo gisa Finantza Erakunde Aldeaniztunen kapital eskurapenak soilik kontabilizatuko dira, eta errenta txikiagoko herrientzako mailegu-modalitateei eusten dieten funtsetarako ekarpenak –erakunde horien «lehiatila bigunak» izenekoak– kapitulu horretatik kanpo utziko dira. Horiek, defizit publikoan eragin duen gastu gisa kontabilizatuko dira. Finantza Erakunde Aldeaniztunentzako ekarpen guztiak Estatuaren Aurrekontu Orokorretako 8. kapituluan («Aktibo finantzarioak») zuzkitutako aurrekontu-partida baten kargura finantzatzen ari ziren, eta horregatik ezin izan ziren ordaindu, Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioaren 2012. eta 2013. urteetako aurrekontuetako 4. kapituluan («Transferentzia arruntak») ez zegoelako krediturik zuzkituta.

Obligazio hauek ordaindu behar dira:

–Berreraikuntza eta Sustapenerako Nazioarteko Bankua (Munduko Bankuaren Taldea) : 3.000.000 euro.

–Garapenerako Afrikako Bankua: 80.000.000 euro.

–Garapenerako Asiako Bankua: 20.274.845 euro.

–Ingurumenaren Munduko Funtsa (Global Environment Facily) : 17.810.000 euro.

–Integrazio Ekonomikorako Erdialdeko Amerikako Bankua: 916.393 euro.

–Andeetako Sustapenerako Korporazioa (CAF) : 8.270.570,41 euro.

–Berreraikuntza eta Sustapenerako Nazioarteko Bankua (Munduko Bankuaren Taldea) : 30.000.000 euro.

Beraz, ordaindu beharreko obligazioen zenbatekoa, guztira, 160.271.808,41 euro da. Gaur egungo Estatuko Aurrekontu Orokorretan kreditu nahikoa eta egokia ez

dagoenez, aparteko kredituen bidez ahalbidetu beharra dago.

Xede horretarako emandako aparteko kredituek ez dute ekarriko defizit publiko handiagorik, adierazitako obligazioak Kontabilitate Nazionalean 2013ko abenduaren 31n jada egotzita agertzen direlako.

Errege lege-dekretu bidez aparteko kreditua emateko ezohiko eta presazko premia dago, aipatu diren eragin negatiboak saihesteko egin gabeko ordainketen kitapena luzatu behar ez delako.

5) Aparteko kreditua eta kreditu-gehigarria Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioaren Aurrekontuan (zenbateko osoa: 33.628.482,58 euro) , euro txanponak egiteko eta zirkulazioan jartzeko gastuei erantzuteko.

Metalezko txanpona arautzeko martxoaren 12ko 10/1975 Legearen 5. artikuluak xedatzen duenez, txanponak estatuaren kontura egiten dira Diruaren eta Zerga-zigiluaren Fabrika Nazionalean-Monetaren Errege Etxean, eta Ekonomia Ministerioak baimena izango du egokiak diren ekoizpen-kostuak estaltzeko beharrezkoak diren aurrerakinak emateko.

Lege-xedapen hori oinarri hartuta, Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioko Altxorraren eta Finantza Politikaren Idazkaritza Nagusiak funtsak aurreratzen dizkio Diruaren eta Zerga-zigiluaren Fabrika Nazionalari-Monetaren Errege Etxeari, legezko erabilerako monetak egiteko gastuak estaltzeko nahikoak diren zenbatekoetan. Mugimendu horiek aurrekontukoak ez diren kontuetan agertzen dira, eta kontu horiek Diruaren eta Zerga-zigiluaren Fabrika Nazionalaren-Monetaren Errege Etxearen fakturazioa jaso ahala kitatzen dira. Aurrekontukoak ez diren eragiketa horiek Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioaren aurrekontuan ekitaldiaren amaieran aplikatzen dira.

2013an, 883.073,79 euroko obligazio bat aintzatetsi eta Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioaren aurrekontuan aplikatu gabe geratu zen. Beharrizan hori betetzeko, zenbateko hori duen aparteko kreditu bat zuzkituko da, eta zuzkidura hori 2013ko kredituari dagozkion beharrizanak betetzeko erabiliko da.

2014an ere, txanponak egiteko gastuak kontzeptuaren hasierako zuzkidurarekin ezin izan dira Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioaren aurrekontuan aplikatu, eta 32.745.408,79 euroko kreditua behar dela kalkulatu da. Beharrizan horri erantzuteko,

Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioaren aurrekontuan horrelako gastuei erantzuteko dagoen kontzeptuan kreditu-gehigarria ezarri da.

Beharrizan hori errege lege-dekretu baten bidez bete behar da, egindako gastuak ekitaldi honetako aurrekontuan aplikatzea beharrezkoa delako.

6) Kreditu-gehigarria Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioaren aurrekontuan (30.000.000 euro) , autonomia-erkidegoetako landa-garapeneko programen finantzaketari erantzuteko.

Autonomia-erkidegoetako landa-garapeneko programak Europako Kontseiluaren 2005eko irailaren 20ko 1698/2005 Erregelamenduan aurreikusita dauden neurriak aplikatzeko tresna dira. Erregelamendua hori Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (FEADER) bidez landa-garapenerako laguntza emateari buruzkoa da.

Programa horiek eragin handia dute inbertsioan eta enpleguan, eta horrenbestez, BPGdren gehikuntzan ere ondorioak dituzte. Programa horien barneko neurriak inbertsioneurri gisa kalifikatu ahal dira. Neurri horien ondorioa enplegu zuzenaren sorkuntza da, ia-ia automatikoki; bestelako neurri batzuk ere daude, ondorio gisa landa-eremuko errenten hobekuntza dakartenak. Halaber, inbertsiorako laguntzek, gastu publikoa mobilizatzeaz gain, eragin biderkatzaile nabarmena dute; izan ere, laguntza horiek onesteko, finantzaketarako gastu pribatu korrelatiboa ere egon behar baita.

Landa-garapeneko programak batera finantzatzen dira. Horregatik, finantzaketa nazionala eduki behar da Europako Funtsen baterako finantzaketa jaso ahal izateko. Beraz, Espainiako Estatuan erkidegoko funtsak jasotzean galerak saihesteko, baterako finantzaketa horri eusten dioten gastuak betearazteko nahikoa den finantzaketa nazionala eduki beharko da.

Estatuko Administrazio Orokorrak landa-garapeneko programetarako ematen duen euro bakoitzeko FEADER ekarpenaren 3,25 euro jasotzen direla kontuan hartuta, Estatuko Administrazio Orokorrak landa-garapeneko programetarako egin beharreko ekarpenak finantzatzeko 30 milioi euroko kreditu-gehigarria onetsiko ez balu, 2014ko ekitaldian Europako finantzaketa galduko litzateke, zehazki, 119,7 milioi euro.

Halaber, zera adierazi behar da: autonomia-erkidegoek Estatuko Administrazio Orokorraren finantzaketa eskura ez dutenez, onuradunei ezin zaizkie laguntzak ordaindu, adibidez nekazaritza jarduera aurretiaz uzteagatiko laguntzak, konpentsaziorako kalteordainak eta nekazari gazteentzako laguntzak.

Beste alde batetik, errege lege-dekretu honetan hainbat jarduera onetsi da Poliziaren Zuzendaritza Nagusiaren eta Estatutako Administrazioko Kontu-hartzailetza Nagusiaren arteko lankidetzarako, Diru-laguntzen datu-base nazionalari, Gardentasunaren eta Gobernu Onaren Kontseiluaren finantzaketari eta 2014an lanpostuen birjartze-tasa egokitzeari dagokionez.

Hala, lehenengoz Poliziaren Zuzendaritza Nagusiaren eta Estatutako Administrazioko Kontu-hartzailetza Nagusiaren arteko lankidetza ezartzen da, Diru-laguntzen datu-base nazionalari dagokionez.

Gardentasunaren eta Gobernu Onaren Kontseiluaren finantzaketari dagokionez, zera ezarri da: modu iragankorrean eta Gardentasunaren eta Gobernu Onaren Kontseiluaren aurrekontua onesten ez den bitartean, instalazioeta funtzionamendu-gastuak nahiz langileen ordainsariak Ogasun eta Herri Administrazio Ministerioaren aurrekontuaren kontura ordainduko dira, kredituen aldaketa egokiak egin ondoren, beharrezkoa balitz.

Azkenik, 2014an lanpostuen birjartze-tasa egokitzeari dagokionez, 2014rako Estatuaren Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 23ko 22/2013 Legearen 21. artikuluak ezartzen du ez dela bidezkoa administrazio publikoetan langile berriak sartzea.

Hala ere, Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoetan, lanpostuen birjartze-tasa, orokorrean, % 10ekoa izango da.

Horrez gain, birjartze-tasa horretarako salbuespen bat ezartzen da, jarraian zera aurreikusten delako: udaltzaingoen lanpostuei dagokienez, toki-erakundeak langileen birjartze-tasaren % 100era iritsi ahal izango dira, ez badituzte gainditzen toki-ogasunen araudiak edo, bere kasuan, Estatuaren Aurrekontu Orokorren Legeak zorpetze-eragiketak baimentzeko ezarritako mugak. Gainera, egonkortasun-printzipioa bete beharko dute

aurreko ekitaldiko aurrekontua eta indarrean dagoen aurrekontua likidatzean. Printzipio hori Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoaren 11.4 artikuluan dago jasota.

Horrela, aurrekontuen legeak tratamendu desberdina sartzen du lurraldeadministrazioekiko, segurtasun indar eta kidegoetako langileen birjartze-tasaren tratamenduari dagokionez.

Aurrekontu egonkortasuneko eta zor publikoko helburuak betetzen dituzten tokierakundeak % 100eko birjartze-tasara heldu ahal dira poliziako langileei dagokienez.

Aitzitik, lurraldean autonomia-erkidegoko polizia duten autonomia-erkidegoek, egonkortasuneko helburuak betetzeko egoera horretan bertan badaude, poliziako langileak birjartzeko aukera hori % 10era mugatuta edukiko dute, muga horrek eraentzen baititu egonkortasuneko helburu horiek betetzeko egoeran dauden toki-administrazioak.

Tratamendu aldetik desberdintasun hori agerian geratu da, eta ez dago inolako arrazoirik desberdintasuna justifikatzeko. Hortaz, beharrezkoa da orain arte egoera horri eutsi dion arau hori egokitzea, pareka daitezkeen egoerei ematen zaien tratua era berean berdina izan dadin.

Lan eskaintza eta deialdi egokiak ekitaldi barruan egin ahal izateko epeak laburrak direnez, eta ekitaldiaren zati handia igaro denez, arrazoi hori nahikoa da arlo hori errege lege-dekretu bidez arautzea premiazkoa dela justifikatzeko.

Legegintzako izapide arruntek dakartzaten epeak laburrak izango balira ere, ezinezkoa izango litzateke deialdiak prest edukitzea araua aplikatuko den ekitaldiaren barruan, eta hori argi eta garbi –eta arrazoirik gabe– kaltegarria izango litzateke eragindako administrazioentzat.

Horregatik guztiagatik, Espainiako Konstituzioaren 86. artikuluko baimenaz baliatuta, Ogasun eta Herri Administrazioko ministroak proposatuta, Estatu Kontseiluarekin bat etorririk, eta Ministroen Kontseiluak 2014ko azaroaren 7ko bileran eztabaidatu ondoren, honako hau

XEDATU DUT:

1. artikulua. Ingurumena bultzatzeko «PIMA Aire 4» planerako aparteko kreditu bat ematea.

Ingurumena bultzatzeko «PIMA Aire 4» planean aurreikusitako laguntzak finantzatzeko, aparteko kreditu bat emango da aurrekontuan. Atala: 23, «Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioa»; Zerbitzua: 08, «Ingurumen Kalitate eta Ebaluazioko eta Natura Inguruneko Zuzendaritza Nagusia»; Programa: 456B, «Ingurumenaren babes eta hobekuntza»; Kapitulua: 7, «Kapital-transferentziak»; Artikulua: 77, «Enpresa pribatuentzat»: Kontzeptua: 771, «Ingurumena bultzatzeko «PIMA Aire 4» plana». Zenbatekoa: 9.600.000 euro.

2. artikulua. Ingurumena Garraio Sektorean bultzatzeko «PIMA Transporte» planerako aparteko kreditu bat ematea.

Ingurumena Garraio Sektorean bultzatzeko «PIMA Transporte» planean aurreikusitako diru-laguntzak finantzatzeko, aparteko kreditu bat emango da aurrekontuan. Atala: 23, «Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioa»; Zerbitzua: 04, «Ingurumeneko Estatu Idazkaritza»; Programa: 456M, «Kutsadura eta klima-aldaketa prebenitzeko jarduketak»; Kapitulua: 7, «Kapital-transferentziak»; Artikulua: 77, «Enpresa pribatuentzat»: Kontzeptua: 772, «PIMA Transportes plana». Zenbatekoa: 4.700.000 euro.

3. artikulua. Planak kudeatzeko kreditu-gehigarri bat ematea.

Aurreko bi artikuluetan aipatu diren planak kudeatzeko, kreditu-gehigarri bat emango da aurrekontuan. Atala: 23, «Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioa»; Zerbitzua: 01, «Ministerioa, Idazkariordetza eta Zerbitzu Orokorrak»: Programa: 451O,

«Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumeneko Zuzendaritza eta Zerbitzu Orokorrak»; Kapitulua: 2, «Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak»; Artikulua: 22, «Materiala, hornikuntzak eta bestelakoak»; Kontzeptua: 227, «Beste enpresa eta profesional batzuek egindako lanak»; Azpikontzeptua: 227.06, «Azterlan eta lan teknikoak». Zenbatekoa: 700.000 euro.

4. artikulua. Espainian ebolaren agerraldiaren ondorioz sortutako beharrizanei erantzuteko aparteko kredituak eta kreditu-gehigarriak ematea.

Espainian ebolaren agerraldiaren ondorioz sortutako beharrizanei aurre egiteko, aparteko kredituak eta kreditu-gehigarriak emango dira (zenbateko osoa: 13.853.815,33 euro) Defentsa, Ogasun eta Herri Administrazio, Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun, eta Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioen aurrekontuetan, I. eranskinean ageri den xehetasunarekin.

5. artikulua. «Carlos III.a Osasun Institutua» erakunde autonomoaren aurrekontua aldatzea.

Espainian ebolaren agerraldiaren ondorioz sortutako beharrizanei aurre egiteko, aparteko kredituak eta kreditu-gehigarriak emango dira «Carlos III.a Osasun Institutua» erakunde autonomoaren aurrekontuan (zenbatekoa: 870.000 euro) , I. eranskinean ageri den bezala.

Aparteko kreditu eta kreditu-gehigarri horiek Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioko Ikerkuntza, Garapen eta Berrikuntzako Estatuko Zuzendaritzaren aurrekontuan zenbateko berberarekin emango den aparteko kredituarekin finantzatuko dira.

6. artikulua. Ebolaren agerraldiaren eraginpean dauden herrialdeetan eta herrialde horien mugaldeetan prebentzio-proiektuak finantzatzeko kreditu-gehigarria ematea.

Ebolaren agerraldiaren eraginpean dauden herrialdeetan eta herrialde horien mugaldeetan prebentzio-proiektuak finantzatzeko, kreditu-gehigarri bat emango da indarrean dagoen aurrekontuan. Atala: 12, «Kanpo Arazoetako eta Lankidetzarako Ministerioa»; Zerbitzua: 03, «Nazioarteko Lankidetzako eta Iberoamerikarentzako Estatu Idazkaritza»; Programa: 000X, «Barneko transferentziak»; Kapitulua: 4, «Transferentzia arruntak»; Artikulua: 43, «Estatuko agentzientzat eta beste erakunde publiko batzuentzat»; Kontzeptua: 430, «Nazioarteko Lankidetzarako Espainiar Agentziarentzat, garapenerako laguntza ofizialeko proiektuen ondoriozko gastuei erantzuteko, Gobernuz Kanpoko Erakundeek proposatutako edo haiek egikaritu beharreko proiektuak barne, xedea garapen bidean dauden herrialdeak izanik». Zenbatekoa: 7.000.000,00 euro.

Aurreko paragrafoko kreditu-gehigarriak Garapenerako Nazioarteko Lankidetzako Espainiar Agentziaren aurrekontuko kreditu-aldaketa bat finantzatuko du, jarraian azalduko diren baldintzekin:

Diru-sarreren aurrekontua

Alta

ontu-aplikazioa

Izendapena

Zenbateko

 

 

 

2.401.404

Garapenerako laguntza ofizialeko proiektuen ondoriozko gastuei erantzuteko,

7.000.

 

Gobernuz Kanpoko Erakundeek proposatutako edo haiek egikaritu beharreko

 

 

proiektuak barne, xedea garapen bidean dauden herrialdeak izanik.

 

Gastuen aurrekontua

Alta

ontu-aplikazioa

Izendapena

Zenbateko

 

 

 

1.143A.496.02

Garapenerako laguntza ofizialerako. Laguntza humanitarioa.

7.000.

 

 

 

7. artikulua. Finantza Erakunde Aldeaniztunentzako ekarpenen ordainketei erantzuteko aparteko kredituak ematea.

Finantza Erakunde Aldeaniztunekin dauden aurreko ekitaldietako obligazioak ordaintzeko, aparteko kredituak emango dira (zenbateko osoa: 160.271.808,41 euro) . Atala: 27, «Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioa»; Zerbitzua: 06, «Analisi Makroekonomikoaren eta Nazioarteko Ekonomiaren Zuzendaritza Nagusia»; Programa: 923P, «Harremanak Finantza Erakunde Aldeaniztunekin»; Kontzeptua: 490, «Ekarpenak Finantza Erakunde Aldeaniztunentzat. Aurreko ekitaldietako obligazioak». Aparteko kredituen xehetasuna:

eptua

Izendapena

Zenba

eur

 

 

 

 

 

 

BIRD-entzat (CEDDET Fundazioaren atzerapenak) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

3.000

 

Garapenerako Afrikako Bankuarentzat (Garapenerako Afrikako Funtsaren atzerapenak –

80.000

 

XII–) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

 

 

Garapenerako Asiako Bankuarentzat (Garapenerako Afrikako Funtsaren atzerapenak –X–) . .

20.274

 

Ingurumenaren Munduko Funtsaren atzerapenak –5– (GEF 5) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

17.810

 

Integrazio Ekonomikorako Erdialdeko Amerikako Bankuarentzat: (Espainiako Aholkularitza

916

 

Funtsaren atzerapenak) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

 

 

Andeetako Sustapenerako Korporazioarentzat (Karbonoaren Iberoamerikar Ekimena) . . . . . .

8.270

 

BIRD-entzat (Teknologia Garbien Funtsaren atzerapenak) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

30.000

 

 

 

8. artikulua. Euro txanponak egiteko eta zirkulazioan jartzeko gastuei erantzuteko aparteko kreditua eta kreditu-gehigarria ematea.

1.Euro txanponak egitearen eta metalezko txanponak zirkulazioan jartzearen ondoriozko kontabilitate-saldoak 2013ko aurrekontuan aplikatu ahal izateko, aparteko kreditu bat emango da indarrean dagoen aurrekontuan: Atala: 27, «Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioa»; Zerbitzua: 04, «Altxorraren eta Finantza Politikaren Idazkaritza Nagusia»; Programa: 923O, «Zorraren eta Estatuko Diruzaintzaren Kudeaketa»; Kontzeptua: 358, «Euro txanponak egitearen eta zirkulazioan jartzearen ondoriozko gastuak, 2013ari dagozkionak». Zenbatekoa: 883.073,79 euro.

2.Euro txanponak egitearen eta zirkulazioan jartzearen ondoriozko 2014ko gastuei erantzuteko, kreditu-gehigarri bat emango da indarrean dagoen aurrekontuan: Atala: 27, «Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioa»; Zerbitzua: 04, «Altxorraren eta Finantza Politikaren Idazkaritza Nagusia»; Programa: 923O, «Zorraren eta Estatuko Diruzaintzaren Kudeaketa»; Kontzeptua: 357, «Euro txanponak egitearen eta zirkulazioan jartzearen ondoriozko gastuak». Zenbatekoa: 32.745.408,79 euro.

9. artikulua. Autonomia-erkidegoetako landa-garapeneko programak finantzatzeko kreditu-gehigarria ematea.

Autonomia-erkidegoetako landa-garapeneko programak finantzatzeko kreditugehigarria emango da indarrean dagoen aurrekontuan. Atala: 23, «Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioa»; Zerbitzua: 18, «Landa Garapeneko eta Basogintza Politikako Zuzendaritza Nagusia»; Programa: 000X, «Barneko transferentziak»; Kapitulua: 7,

«Kapital-transferentziak»; Artikulua: 71, «Erakunde autonomoentzat»; Kontzeptua: 718, «Nekazaritza Bermearen Espainiako Funtsarentzat, landa-garapeneko programak batera finantzatzeko». Zenbatekoa: 30.000.000,00 de euro.

Aurreko paragrafoko kreditu-gehigarriak Nekazaritza Bermearen Espainiako Funtsaren aurrekontuko kreditu-gehigarria finantzatuko du, jarraian azalduko diren baldintzekin:

Diru-sarreren aurrekontua

Alta

ontu-aplikazioa

Izendapena

Zenbatekoa, e

211.700.06

Atxikita dagoen sailarena. Landa-garapeneko programen baterako

30.000.00

 

finantzaketarako.

 

Gastuen aurrekontua

Alta

ontu-aplikazioa

Izendapena

Zenbatekoa, e

 

 

 

11.414B.753

Europar Batasunarekin batera finantzatutako jarduerak Landa-

30.000.00

 

garapeneko planak.

 

 

 

 

10. artikulua. Finantzaketa.

Estatuaren Aurrekontuan ematen diren aparteko kredituak eta kreditu-gehigarriak zor publikoarekin finantzatuko dira.

11. artikulua. Gerakinak sartzea.

Errege lege-dekretu honen 4. artikuluan emandako aparteko kredituetan 2014ko ekitaldiaren amaieran sor litezkeen kreditu-gerakinak, «Ondasun eta zerbitzuen gastu arruntak» izeneko 2. kapituluari eta «Inbertsio errealak» izeneko 6. kapituluari dagozkionak, 2015erako aurrekontuan sartu ahal izango dira.

12. artikulua. Kontratazio-araubidea.

Azaroaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsitako Sektore Publikoko Kontratuei buruzko Legearen Testu Bateginaren 113. artikuluan xedatuta dagoenaren ondorioetarako, premiazko obra, zerbitzu eta hornikuntzatzat hartuko dira arau honetan gordailututako kredituak egikarituz Espainian ebola birusa agertzearen ondorioz sortutako beharrizanei aurre egiteko erabili beharreko guztiak, haien zenbatekoa edozein dela ere.

Lehenengo xedapen gehigarria. Poliziaren Zuzendaritza Nagusiaren eta Estatutako Administrazioko Kontu-hartzailetza Nagusiaren arteko lankidetza.

Nortasun Datuak Egiaztatzeko Sistemak diru-laguntza eta laguntza publikoen onuradunen datuak kontsultatzeko eta egiaztatzeko aukera emango dio Diru-laguntzen Datu-base Nazionalari, segurtasun-neurriak ezarrita. Egokiak diren filiazio-datuak emango dizkio, eta horretarako ez zaie interesdunei baimenik eskatu behar izango.

Bigarren xedapen gehigarria. Gardentasunaren eta Gobernu Onaren Kontseilua.

Gardentasunaren eta Gobernu Onaren Kontseiluaren aurrekontua onesten ez den bitartean, instalazioeta funtzionamendu-gastuak nahiz langileen ordainsariak Ogasun eta Herri Administrazio Ministerioaren eta berari lotutako edo bere mendeko erakunde eta entitate publikoen aurrekontuaren kontura ordainduko dira, kredituen aldaketa egokiak egin ondoren, beharrezkoa balitz.

Azken xedapenetako lehenengoa. 2014rako Estatuaren Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 23ko 22/2013 Legea aldatzea.

21. artikuluaren Bat idatz-zatiko 2. puntuko C) letrari beste paragrafo bat erantsi zaio, horren ondorioak 2014ko urtarrilaren 1etik aurrera sortuko direla:

«Autonomia-erkidegoko poliziaren langileei dagozkien lanpostuen kasuan, lanpostuen birjartze-tasaren % 100era iritsi ahal izango da, Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoaren arabera ezarritako aurrekontu egonkortasuneko eta zor publikoko helburuak betetzen dituzten autonomia-erkidegoak baldin badira, aurreko ekitaldiko aurrekontuaren likidazioari nahiz indarrean dagoen aurrekontuari dagokienez.»

Azken xedapenetako bigarrena. Indarrean jartzea.

Errege lege-dekretu hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean bertan sartuko da indarrean.

Madrilen, 2014ko azaroaren 7an.

FELIPE E.

Gobernuko presidentea,

MARIANO RAJOY BREY

I.ERANSKINA

Emango diren aparteko kredituak eta kreditu-gehigarriak

14. atala: Defentsa Ministerioa

ko kredituak:

zua: 01. Ministerioa eta Idazkariordetza

 

 

 

 

Zenbate

Aplikazioa

 

Izendapena

 

(eurota

 

 

 

 

 

22. artikulua

 

Materiala, hornikuntzak eta bestelakoak

 

 

Kontzeptua: 228

 

Ebolaren agerraldiaren ondorioz sortutako beharrizanei aurre

 

 

 

 

egiteko materiala, hornikuntzak eta bestelakoak

838.00

62. artikulua

 

Zerbitzuen funtzionamendu operatiboarekin lotutako inbertsio

 

 

 

 

berria

 

 

Kontzeptua: 626

 

Ebolaren agerraldiaren ondoriozko beharrizanetarako

 

 

 

 

zerbitzuen funtzionamendu operatiboarekin lotutako inbertsio

 

 

 

 

berria.

1.662.00

zua: 03. Defentsako Estatu Idazkaritza

 

 

 

 

 

 

Zenbate

Aplikazioa

 

Izendapena

 

(eurota

 

 

 

 

 

65. artikulua

 

Inbertsio militarrak azpiegituran eta beste ondasun batzuetan

 

 

Kontzeptua: 656

 

Inbertsio militarrak azpiegituran eta beste ondasun batzuetan,

 

 

 

 

ebolaren agerraldiaren ondoriozko beharrizanei aurre egiteko

2.500.000

zua: 12. Lurreko Armada

 

 

 

 

 

 

Zenbate

Aplikazioa

 

Izendapena

 

(eurota

 

 

 

 

 

22. artikulua Kontzeptua: 228

Kontzeptua: 236

65. artikulua

Kontzeptua: 656

22. artikulua Kontzeptua: 228

22. artikulua

228. artikulua

Materiala, hornikuntzak eta bestelakoak

 

Ebolaren agerraldiaren ondorioz sortutako beharrizanei aurre

 

egiteko materiala, hornikuntzak eta bestelakoak

5.60

Ebolaren agerraldiaren ondorioz sortutako beharrizanetarako

 

zerbitzuaren ziozko kalte-ordainak

97.45

Inbertsio militarrak azpiegituran eta beste ondasun batzuetan

 

Inbertsio militarrak azpiegituran eta beste ondasun batzuetan,

 

ebolaren agerraldiaren ondoriozko beharrizanei aurre egiteko

678.60

Materiala, hornikuntzak eta bestelakoak

 

Ebolaren agerraldiaren ondorioz sortutako beharrizanei aurre

 

egiteko materiala, hornikuntzak eta bestelakoak

279.91

Materiala, hornikuntzak eta bestelakoak

 

Ebolaren agerraldiaren ondorioz sortutako beharrizanei aurre

 

egiteko materiala, hornikuntzak eta bestelakoak

1.20

zua: 17. Itsas Armada

 

 

 

 

Zenbate

Aplikazioa

 

Izendapena

 

(eurota

 

 

 

 

 

22. artikulua

 

Materiala, hornikuntzak eta bestelakoak

 

 

Kontzeptua: 228

 

Ebolaren agerraldiaren ondorioz sortutako beharrizanei aurre

 

 

 

 

egiteko materiala, hornikuntzak eta bestelakoak

184.36

66. artikulua

 

Zerbitzuen funtzionamenduarekin lotutako inbertsio militarrak

 

 

 

 

 

 

666. artikulua

 

Ebolaren agerraldiaren ondoriozko beharrizanetarako

 

 

 

 

zerbitzuen funtzionamendu operatiboarekin lotutako inbertsio

 

 

 

 

militarrak

198.28

zua: 22. Aireko Armada

 

 

 

 

 

 

Zenbate

Aplikazioa

 

Izendapena

 

(eurota

 

 

 

 

 

22. artikulua

 

Materiala, hornikuntzak eta bestelakoak

 

 

Kontzeptua: 228

 

Ebolaren agerraldiaren ondorioz sortutako beharrizanei aurre

 

 

 

 

egiteko materiala, hornikuntzak eta bestelakoak

715.44

Kontzeptua: 236

 

Ebolaren agerraldiaren ondorioz sortutako beharrizanetarako

 

 

 

 

zerbitzuaren ziozko kalte-ordainak

20.36

66. artikulua

 

Zerbitzuen funtzionamenduarekin lotutako inbertsio militarrak

 

 

 

 

 

 

Kontzeptua: 666

 

Ebolaren agerraldiaren ondoriozko beharrizanetarako

 

 

 

 

zerbitzuen funtzionamendu operatiboarekin lotutako inbertsio

 

 

 

 

militarrak

290.78

ogramen izendapena

121M: Defentsako Administrazioa eta Zerbitzu Orokorrak

122A: Indar Armatuen modernizazioa

122M: Indar Armatuen gastu operatiboak

122N: Laguntza logistikoa

312A: Indar Armatuetako ospitaleko asistentzia

15. atala: Ogasun eta Herri Administrazio Ministerioa

ko kredituak:

zua: 28. Estatuaren Administrazio Periferikoaren Koordinazioko Zuzendaritza Nagusia

 

 

 

 

Zenbate

Aplikazioa

 

Izendapena

 

(eurota

 

 

 

 

 

23. artikulua

 

Zerbitzuagatiko kalte-ordainak

 

 

 

 

 

 

Kontzeptua

 

Ebolaren agerraldiaren ondorioz sortutako beharrizanetarako

 

 

236

 

zerbitzuaren ziozko kalte-ordainak

44.94

editu-gehigarriak:

zua: 28. Estatuaren Administrazio Periferikoaren Koordinazioko Zuzendaritza Nagusia

 

 

 

 

Zenbate

Aplikazioa

 

Izendapena

 

(eurota

 

 

 

 

 

12. artikulua

 

Funtzionarioak

 

 

Kontzeptua: 120

 

Oinarrizko ordainsariak

 

 

 

 

 

 

15. artikulua Kontzeptua: 151

16. artikulua

Kontzeptua: 160

00 A1 taldeko eta A taldeko soldatak.

256.

Errendimendurako pizgarriak

 

Haborokinak

180.00

Enplegatzailearen konturako kuotak, prestazioak eta gizarte-

 

gastuak

 

Gizarte-kuotak

 

00 Gizarte Segurantza

59.15

ogramen izendapena

921P: Estatuaren administrazio periferikoa.

26. atala: Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioa

itu-gehigarriak

zua: 01. Ministerioa eta Idazkariordetza.

 

 

 

 

Zenbate

Aplikazioa

 

Izendapena

 

(eurota

 

 

 

 

 

15. artikulua

 

Errendimendurako pizgarriak

 

 

Kontzeptua: 150

 

Produktibitatea

42.00

 

 

tzua: 07. Osasun Publiko, Kalitate eta Berrikuntzako Zuzendaritza Nagusia.

 

 

 

 

Zenbate

Aplikazioa

Izendapena

 

(eurota

 

 

 

 

 

12. artikulua

Funtzionarioak

 

 

 

 

 

 

Kontzeptua

 

 

 

121

 

Ordainsari osagarriak

 

 

00

Lanpostu-osagarria

40

01

Berariazko osagarria

5.65

rteko kreditua

ua: 09. Osasun eta Farmaziako Sistema Nazionalaren Oinarrizko Zerbitzu Zorr Zuzendaritza Nagusia

 

 

 

 

Zenbatek

Aplikazioa

 

Izendapena

 

(eurota

 

 

 

 

 

42. artikulua

 

Gizarte Segurantzarentzat

 

 

Kontzeptua: 423

 

Osasun Kudeaketako Institutu Nazionalarentzat, Espainian

 

 

 

 

ebolaren agerraldiaren ondorioz sortutako beharrizanei

 

 

 

 

erantzuteko

4.923.246,

rogramen izendapena

311M: Osasuneko, Gizarte Zerbitzuetako eta Berdintasunerako Zuzendaritza eta Zerbitzu Nagusiak.

313B: Osasun publikoa, atzerriko osasuna eta kalitatea

000X: Barneko transferentziak.

27. atala: Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioa

teko kreditua

tzua: 11. Ikerkuntza, Garapen eta Berrikuntzako Zuzendaritza Nagusia

 

 

 

 

Zenbatek

Aplikazioa

 

Izendapena

 

(eurota

 

 

 

 

 

41. artikulua

 

Erakunde autonomoentzat

 

 

Kontzeptua: 414

 

Carlos III.a Osasun Institutuarentzat, ebolaren agerraldiaren

 

 

 

 

ondorioz sortutako beharrizanei aurre egiteko

870.000

undea: 27.205: “Carlos III.a Osasun Institutua”

Diru-sarreren aurrekontua

Alta

Aurrekontu-

 

Izendapena

 

Zenbatekoa

aplikazioa

 

 

eurotan

 

 

 

27.205.400.01

 

Espainian ebolaren agerraldiaren ondorioz sortutako

870.000,00

 

 

beharrizanei erantzuteko

 

 

Gastuen aurrekontua

Aparteko kredituak

Aurrekontuaplikazioa

7.205.465A.217

7.205.465A.228

Izendapena

Ebolaren agerraldiaren ondorioz sortutako beharrizanetarako makinak, instalazioak eta lanabesak

Ebolaren agerraldiaren ondorioz sortutako beharrizanei aurre egiteko materiala, hornikuntzak eta bestelakoak

Zenbateko eurotan

250.000,00

565.000,00

reditu-gehigarriak

Aurrekontu-

Zenbateko

aplikazioa

Izendapena

eurotan

7.205.465A.151 Haborokinak

rogramen izendapena

465A: Osasun-alorreko ikerketak.

000X: Barneko transferentziak.

55.000,00

w.boe.es

BOLETÍN OFICIAL DEL ESTADO

D. L.: M-1/1958 ISSN: 02

 

 

 

Atxekitako dokumentuak:

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra