Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Adrian Celaya lehiaketaren oinarriak «Adrián Celaya Ibarra» 9. sariaren oinarriak deskargatu

Administrazio zuzenbidea  >>  Legeria  >> Orokorra

24/2018 Errege Lege Dekretua, abenduaren 21ekoa, Sektore publikoaren eremuko ordainsarien arloan presako neurriak onartzen dituena.

2018-12-21

Erakundea: Estatuko Buruzagitza

Argitalpena: EAO, 2018/12/27 312zk

 Untitled

I. XEDAPEN OROKORRAK

ESTATUKO BURUZAGITZA

17770   24/2018 Errege Lege Dekretua, abenduaren 21ekoa, Sektore publikoaren

eremuko ordainsarien arloan presako neurriak onartzen dituena.

Estatuko Aurrekontu Orokorrak automatikoki luzatu dira 2018rako, Konstituzioaren 134.4 artikuluan dagoen aurreikuspena aplikatuta. Luzapen horren ondorioz, ezin da gauzatu sektore publikoaren zerbitzuko langileen ordainsarien igoera 2019ko urtarrilaren 1etik aurrera.

Bestalde, 2018rako Estatuko Aurrekontu Orokorren Legearen 18. artikulua oinarrizko araua da, administrazio publiko guztiei aplikatu beharrekoa, eta aldatuko ez balitz, 2019ko urtarrilaren 1etik aurrera izoztu egingo lirateke autonomia-erkidegoetako eta tokiko sektore publikoan ari diren langile guztien ordainsariak. Ez dago politika ekonomikoaren aldetik horrelakorik justifikatzen duen arrazoirik.

Aurrekoari gehitu behar zaio autonomia-erkidegoetako eta tokiko administrazioek euren aurrekontu-araudietan txertatu behar dituztela, behar den moduan eta epean, 2019ko ekitaldirako ordainsari-igoerari buruzko irizpideak; batez ere, kontuan hartu behar da datorren urtean hauteskunde autonomikoak eta toki-hauteskundeak izango direla. Aurrekontuak onartzeko eskumena duten organo legegileak desegin eta berriak eratuko dira, eta, ondorioz, gerta liteke ekitaldi horretan aplikatu ezin izatea ordainsarien igoera.

Errege lege-dekretu honen edukiari dagokionez, bete egiten ditu ordainsarien inguruan sindikatuekin egindako akordioak, Espainiako Gobernuak eta CCOO, UGT eta CSIF sindikatuek sinatutako Enplegu publikoa eta lan-baldintzak hobetzeko II. Akordioaren esparruan lortutakoak.

Akordio horrek urte anitzeko esparru bat ezartzen du, 2018tik 2020ra bitartekoa, eta, haren arabera, soldatei igoera finko bat eta ekonomiaren hazkundeari lotutako igoera osagarri bat aplikatuko zaizkie, Estatuko Aurrekontu Orokorren hurrenez hurreneko legeetan jaso beharko direnak.

Errege lege-dekretu honetan ezartzen diren neurrietan aparteko eta presako premiaren inguruabarrak gertatzen dira, Espainiako Konstituzioaren 86. artikuluak eskatzen dituenak errege lege-dekretuaren figura baliatu ahal izateko. Izan ere, lortu nahi diren helburuak ezin dira lortu lege bat presako prozeduraren bidez izapidetuta, horretarako aurreikusita dauden epeek eragotziko luketelako hura 2018a amaitu baino lehen onartzea.

Ondorioz, adierazitakoak ikusirik, erabat justifikatua gelditzen da errege lege-dekretua emateko aparteko eta presako beharrizana.

Horrenbestez, Espainiako Konstituzioaren 86. artikuluan jasotako baimenaz baliatuz, Lurralde Politikako eta Funtzio Publikoko ministroak eta Ogasuneko ministroak batera egindako proposamenari jarraikiz, eta Ministroen Kontseiluak 2018ko abenduaren 21eko bileran eztabaidatu ondoren, honako hau

XEDATZEN DUT:

  • 1. KAPITULUA

Irakaskuntzako aurrekontuen kudeaketa

  • 1. artikulua. Itunpeko ikastetxeak sostengatzeko funts publikoak banatzeko modulu ekonomikoa.

Bat. Modulu ekonomikoaren zenbatekoa, itunpeko ikastetxeak sostengatzeko 2019ko funts publikoen zenbateko globala banatzeko, errege lege-dekretu honen 1. eranskinean finkatutakoa da eskola-unitateko, Hezkuntzaren maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak 117. artikuluaren bigarren eta hirugarren apartatuetan eta hogeita zazpigarren xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera.

Hezkuntzaren maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak 15.2 artikuluan adierazitakoarekin lotuta 116.1 artikuluan xedatzen duena betetzeko, Haur Hezkuntzako irakaskuntzetan itundutako unitateak 1. eranskinean zehaztutako modulu ekonomikoen arabera finantzatuko dira.

Erdi-mailako eta goi-mailako heziketa-zikloak 1. eranskinean zehaztutako modulu ekonomikoen arabera finantzatuko dira. Eskola-unitate bakoitzeko 30 ikasletik beherako ratioa izateko baimena duten lanbide-heziketako unitate itunduen beste gastu batzuetarako partidan, 0,015eko koefiziente murriztailea aplikatuko da dagokion baimenean gehieneko ikasle kopurutik kentzen den ikasle bakoitzeko.

Lantokiko Prestakuntza, erdi-mailako eta goi-mailako heziketa-zikloetan, ikastetxe publikoetarako ezarrita dagoen bezalatsu finantzatuko da, ikasleen praktiken garapenean enpresek parte hartzeari dagokionez.

Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloak 1. eranskinean ezarritako modulu ekonomikoaren arabera finantzatuko dira. Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetako itunek izaera orokorra izango dute, Hezkuntzari buruzko 2/2006 Lege Organikoaren 116.6 artikuluan ezarritakoaren arabera; Hezkuntzaren Kalitatea Hobetzeko abenduaren 9ko 8/2013 Lege Organikoaren hirurogeita hamargarren apartatuak aldatu egin zuen artikulu hori.

Halaber, Batxilergoko irakaskuntza ematen duten unitate itunduak 1. eranskinean zehazten den modulu ekonomikoaren arabera finantzatuko dira.

Autonomia-erkidegoek egokitu ditzakete aipatu eranskinean xedatutako moduluak, ikasketa bakoitzarentzat ezarritako curriculumaren eskakizunak aintzat hartuta, baldin eta horrek ez badakar modulu horien zenbatekoak murriztea errege lege-dekretu honetan finkatutako kopuru bereizietan.

Irakasleen ordainsariek 2019ko urtarrilaren 1etik aurrera izango dituzte ondorioak, edozein dela ere funts publikoekin guztiz edo zati batez sostengatutako irakaskuntza pribatuko enpresen hitzarmen kolektiboak -itunpeko ikastetxeetan hezkuntza-maila bakoitzari aplikatu beharreko hitzarmen kolektiboak- sinatzen diren eguna. Administrazioak konturako ordainketak onartu ahal izango ditu dagokion hitzarmena sinatzen den arte, betiere enpresaburuen elkarte guztiek berariaz eta batera eskatuta eta aipatutako hitzarmen kolektiboak negoziatzen dituzten sindikatuei kontsulta eginda; konturako ordainketa horiek 2019ko urtarrilaren 1etik aurrera izango dituzte ondorioak. Moduluaren «Beste gastu batzuk» osagaiak 2019ko urtarrilaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak.

Irakasleen ordainsarietarako zehaztutako zenbatekoak, gizarte-kargak barnean hartuta, zuzenean ordainduko ditu Administrazioak, kasuan kasuko ikastetxeko irakasleen eta titularraren arteko lan-harremanari kalterik egin gabe. «Gastu aldakorrak» osatzen dituzten zenbatekoak itunen erregimena arautzeko xedapenetan ezarritakoaren arabera banatuko dira.

«Beste gastu batzuk» kontuko zenbatekoa hilero ordainduko da, eta ikastetxeek, kasuan kasuko ekitaldi ekonomikoa amaitzean, ikastetxeko itunpeko irakaskuntza guztientzat batera justifikatu ahal izango dute haren aplikazioa. Erdi-mailako eta goi-mailako heziketa-zikloetan, 1.300 edo 1.400 orduko iraupena baldin badute, hezkuntza-administrazioek erabaki ahal izango dute bigarren ikasturteko beste gastu batzuen partida,

  • 1. eranskineko moduluan zehaztutakoa, lehenengo ikasturtekoarekin batera ordaintzea, baina zenbateko globala handitu gabe.

Bi. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako kurtso guztietan unitate itunduak dituzten ikastetxeei finantzaketa emango zaie Hezkuntzaren maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak 22.3 artikuluan adierazitako hezkuntza-orientazioko zerbitzuetarako. Finantzaketa hori kalkulatzeko, eginkizun horiek betetzeko profesional egoki baten lanaldi osoa hartuko da oinarritzat, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako itunpeko 25 unitateko. Horrenbestez, itunpeko ikastetxeek profesional horri dagokion lanaldia jasotzeko eskubidea izango dute, itundua duten Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako unitate kopuruaren arabera. Hezkuntza-administrazioek, beren eskumenen eremuan, eta eskura duten aurrekontuaren arabera, hezkuntza-orientazioko zerbitzuaren finantzaketa handitu ahal izango dute.

Hiru. Hezkuntza-administrazioek, beren eskumen-esparruan, itunaren xede den maila bakoitzean indarrean dagoen ikasketa-plana emateko irakasle / unitate itundu erlazio egokiak finka ditzakete; horiek kalkulatzeko, astean hogeita bost irakastordu dituen irakaslearen lanaldia hartuko da oinarritzat.

Administrazioak ez du bere gain hartuko ez ordainsarien igoerarik, ez orduen murrizketarik, ez beste inolako egoerarik, 1. eranskineko modulu ekonomikoetan aurreikusitakoa gainditzen bada halakoen ondorioz.

Halaber, Administrazioak ez du bere gain hartuko hitzarmen kolektiboan finkatutako ordainsari-igoerarik, irakaskuntza-mailetako irakaskuntza publikoko irakasleentzat xedatutako portzentajea baino handiagoa izanez gero, non eta Administrazioak ez duen berariaz baiesten eta horretarako aurrekontu-izendapena egiten, Hezkuntzaren maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak 117.4 artikuluan adierazitako pixkanakako parekatzearen mesedetan.

Lau. Hezkuntza-administrazioek, beren eskumenen eremuan, irakasle/unitate erlazioak handitu ahal izango dituzte itunpeko ikastetxeetan, errege lege-dekretu hau indarrean jarri bitartean hartutako birkokatze-neurriek ukitutako irakasleen guztizko kopuruaren arabera, ordainketa eskuordetuko nominan baldin badaude, eta irakasle-taldeak pixkanaka indartzeko neurriaren arabera. Hori guztia, betiere, hezkuntza-itunen alorrean indarrean dagoen araudiaren ondorioz itunpeko ikastetxeetako unitateetan egin daitezkeen aldaketei kalterik egin gabe.

Bost. Itunpeko ikastetxeei konpentsazio ekonomiko eta profesionalak emango zaizkie, Hezkuntzaren maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak (Hezkuntzaren Kalitatea Hobetzeko abenduaren 9ko 8/2013 Lege Organikoaren bidez aldatuta) 117.3 artikuluan adierazitako zuzendaritza-funtzioa bete dezaten.

Sei. Irakaskuntza arautuetan, gehienez ere zenbateko hauek jaso ahal izango dituzte ikastetxeek ikasleengandik, derrigorrezkoak ez diren irakaskuntza-mailetarako sinatutako itun berezien araubiderako esleitutako funts publikoen bidezko finantzaketaren osagarri:

  • a)  Goi-mailako heziketa-zikloak: ikasle bakoitzeko, hilean 18 eta 36 euro bitartean, hamar hilabetez, 2019ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra arte.

  • b)  Batxilergoan: ikasle bakoitzeko, hilean 18 eta 36 euro bitartean, hamar hilabetez, 2019ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra arte.

Ikastetxeek ikasleei zenbateko horiek kobratuta lortutako finantzaketa Administrazioak «Beste gastu batzuk» finantzatzeko zuzenean emandako zenbatekoaren osagarri izango da.

2018an adierazitako kuotak baino handiagoak kobratzeko baimena izan duten ikastetxeek 2019ko ekitaldian ere kuota horiek berak kobratzen jarraitu ahal izango dute.

Administrazioak emandako zenbatekoa ezin izango da 1. eranskinean zehaztutako modulu ekonomikoetako «Beste gastu batzuk» osagaiari 3.606,08 euro kenduta geratzen den kopurua baino txikiagoa izan. Hezkuntza-administrazio eskudunek beharrezkoa den araudia ezarri ahal izango dute, horri dagokionez.

Zazpi. Itunpeko irakaskuntzaren finantzaketa Ceutan eta Melillan: Ceutako eta Melillako lurralde-eremuko eskola-unitate bakoitzeko modulu ekonomikoaren zenbatekoa 2. eranskinean zehaztutakoa izango da, ikastetxeek zuzendaritza-taldeak izan ditzaten, Hezkuntzaren maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak (Hezkuntzaren Kalitatea Hobetzeko abenduaren 9ko 8/2013 Lege Organikoaren bidez aldatuta) 117.3 artikuluan adierazitakoari jarraikiz, eta lege horren beraren 22.3 artikuluan adierazitako hezkuntza-orientazioko zerbitzuen finantzaketa handitzearren, funtzio horietarako profesional egoki baten lanaldi osoaren baliokidea oinarri hartuta, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako itunpeko 16 unitateko eta Lehen Hezkuntzako 24 unitateko.

Zortzi. 1. eta 2. eranskinetan ageri diren zenbatekoei BPGd-aren eboluzioarekin lotutako soldata-igoera gehigarria aplikatuko zaie, 3.Bi artikuluaren arabera Estatuko sektore publikoko langileentzat onartzen den berbera.

  • 2. artikulua. UNED Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionaleko langileen kostuak baimentzea.

Unibertsitateen abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoak lehen xedapen gehigarrian xedatutakoaren babesean, eta errege lege-dekretu honetan ordainsari-igoerei buruz ezarritakoari lotuta, UNED Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionaleko irakasleak (funtzionarioak eta kontratudunak) eta administrazioko eta zerbitzuetako langileak (funtzionarioak eta kontratu finkoa dutenak) ordaintzeko kostuak baimentzen dira 2019rako, honako zenbateko hauekin, hirurtekoak eta Gizarte Segurantza kontuan hartu gabe:

Irakasleak (funtzionarioak eta kontratatuak)

Euroak milakotan

Irakaskuntzaz kanpoko langileak (funtzionarioak eta lan-kontratudun finkoak)

Euroak milakotan

58.981,71

28.559,10

Irakasle ez diren langileentzat (funtzionarioak eta lan-kontratudun finkoak) ezarritako kostua aldi baterako enplegua egonkortzeko eta enplegu publikoa eskaintzeko prozesuen ondorioz beharrezkoa den heinean soilik gainditu ahal izango da, horrelako prozesuak dagokien Estatuko Aurrekontu Orokorren Legearen babesean egiten direnean.

  • 2. KAPITULUA

Sektore publikoaren zerbitzuko langileen gastuak

  • 3. artikulua. Jarduera ekonomikoaren plangintza orokorraren oinarriak eta koordinazioa, sektore publikoaren zerbitzuko langileen gastuen alorrean.

Bat. Kapitulu honetan xedatutakoaren ondorioetarako, honako hauek osatzen dute sektore publikoa:

  • a)  Estatuko Administrazio Orokorrak, haren erakunde autonomo eta estatu-agentziek eta haren eskumeneko unibertsitateek.

  • b) Autonomia-erkidegoetako administrazioek, haien mendeko erakundeek eta haien eskumeneko unibertsitateek.

  • c)  Toki-korporazioek eta haien mendeko erakundeek.

  • d)  Gizarte Segurantzako erakunde kudeatzaileek eta zerbitzu erkideek.

  • e)  Estatuko organo konstituzionalek, non eta Konstituzioaren 72.1 artikuluan ez den besterik xedatzen, eta autonomia-erkidegoetako batzar legegileek.

  • f)  Merkataritza-sozietate publikoek; hots, artikulu honetan adierazitako administrazioen eta erakundeen aldetik ehuneko 50 baino partaidetza handiagoa dutenak kapital sozialean, zuzenean edo zeharka. Estatuko sektore publikoan, halakotzat joko dira Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 111.1 artikuluan araututakoak.

  • g)  Enpresa-entitate publikoek eta Estatuko, autonomia-erkidegoetako eta tokiko sektore publikoko gainerako erakunde publiko eta entitateek.

  • h)  Sektore publikoko fundazioek eta sektore publikoko administrazio nahiz erakundeak partaide gehiengodun dituzten partzuergoek.

  • i)  Espainiako Bankuak, haren autonomiari buruzko ekainaren 1eko 13/1994 Legeak xedatutako baldintzetan.

  • j)  Banku Berregituraketa Ordenaturako Funtsak (FROB).

Bi. 2019an, sektore publikoaren zerbitzuko langileen ordainsariek ezin izango dute ehuneko 2,25etik gorako igoera globalik izan, 2018ko abenduaren 31 n indarrean zeudenekiko, alderatutako bi aldiak homogeneoak izanik bai langile kopuruari bai horien antzinatasunari erreparatuta, eta gizarte-ekintzako gastuak kontuan hartu gabe; gastu horietan, oro har, ezin izango da inongo igoerarik egin 2019an, 2018koekin alderatuta. Horri dagokionez, gizarte-ekintzan egindako gastuak egindako lanarengatiko kontraprestazioez bestelako etekin, osagarri edo hobekuntzak direla irizten zaio, baldin eta haien xedea sektore publikoaren zerbitzuko langile horien inguruabar pertsonalen ondoriozko beharrizan jakin batzuei erantzutea bada.

Aurrekoaz gainera, BPGd barne-produktu gordinaren 2018ko igoera prezio konstanteetan ehuneko 2,5 edo handiagoa balitz, ehuneko 0,25eko soldata-igoera gehituko litzateke, eta horrek 2019ko uztailaren 1etik aurrera izango lituzke ondorioak. BPGd-aren gehikuntza goian aipatutako ehuneko 2,5era iristen ez bada, igoera proportzionalki murriztuko da, ehuneko 2,5 horrekiko aldearen arabera. Hala, honako hauek izango lirateke igoera globalak:

BPGd-aren ehuneko 2,1eko gehikuntza: % 2,30.

BPGd-aren ehuneko 2,2ko gehikuntza: % 2,35.

BPGd-aren ehuneko 2,3ko gehikuntza: % 2,40.

BPGd-aren ehuneko 2,4ko gehikuntza: % 2,45.

Apartatu honetan xedatutakoaren ondorioetarako, BPGd-aren gehikuntzari dagokionez, Estatistikako Institutu Nazionalak (INE) urte bakoitzeko BPGd-ari buruz argitaratzen duen zenbatespen-aurrerapena hartuko da kontuan. INEk BPGd-aren aurrerapena argitaratu eta gero, Enplegu publikoa eta lan-baldintzak hobetzeko 2018ko martxoaren 9ko Akordioaren Jarraipen Batzordea jakitun jarri ondoren, igoeraren aplikazioa onartuko da, bidezkoa bada, Ministroen Kontseiluaren erabaki baten bidez. Erabakiaren berri emango zaie autonomia-erkidegoei, hiri autonomoei eta Espainiako Udalerrien eta Probintzien Federazioari.

Gainera, soldata-masaren ehuneko 0,25eko igoera gehigarria baimendu ahal izango da honako neurri hauetarako, besteak beste: produktibitatea edo efizientzia hobetzeko plan edo proiektuak ezartzeko, eginkizun parekagarriak dituzten lanpostuetako berariazko osagarriak berrikusteko, destino-osagarriak homologatzeko eta pentsio-planei ekarpenak egiteko. 2018ko ekitaldian aurrekontu-superabita izan duten administrazio eta artikulu honetan definitutako sektore publikoko gainerako erakundeetan, igoera gehigarri hori ehuneko 0,3raino iritsi ahal izango da.

Hiru. Sektore publikoan ekarpenak egin ahal izango dira enpleguko pentsio-planetarako edo aseguru-kontratu kolektiboetarako, baldin eta aurreko Bi apartatuan ezarritako igoera globala gainditzen ez bada.

Lau. Langile lan-kontratudunen soldata-masa, zeina artikulu honetako Bi apartatuan aurreikusitako gehieneko portzentajean igo ahalko baita, konparatzen diren bi aldietarako modu homogeneoan, langile horiek aurreko urtean sorrarazitako soldata guztiek eta soldataz kanpoko ordainsari guztiek osatuko dute, kontuan izanik 2018rako baimendutako urteko ehuneko 1,75eko igoera finkatua.

Nolanahi ere, honako hauek salbuespen izango dira:

  • a)  Gizarte Segurantzaren prestazioak eta kalte-ordainak.

  • b)  Enplegatzaileak Gizarte Segurantzako sistemara egindako kotizazioak.

  • c)  Lekualdatzeei, eteteei edo kaleratzeei dagozkien kalte-ordainak.

  • d)  Langileak egindako gastuengatiko kalte-ordainak edo ordejarriak.

Bost. 1. Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bateginak -urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartuak (aurrerantzean, EPOE)- 76. artikuluan xedatutakoa aplikagarri zaien funtzionarioek, abuztuaren 2ko 30/1984 Legearen aplikazio-eremuan sartuta badaude EPOEren azken xedapenetako laugarrenean edo hura garatzeko emandako Funtzio Publikoari buruzko legeetan xedatutako moduan, honako zenbateko hauek jasoko dituzte hamabi hilekotan, soldata eta hirurteko gisa, 2019ko urtarriletik abendura arteko nomina arruntetan:

EPOE taldea/azpitaldea

Soldata (euroak)

Hirurtekoak (euroak)

A1

14.124,96

543,48

A2

12.213,48

443,16

B

10.676,16

388,92

C1

9.170,28

335,40

C2

7.632,12

228,24

E (30/1984 Legea) eta profesionalen multzoak (EPOE)

6.985,32

171,84

  • 2. Aurreko puntuan adierazitako funtzionarioek honako zenbateko hauek jasoko dituzte 2019ko ekaineko eta abenduko aparteko ordainsari bakoitzean, soldata eta hirurteko gisa:

    EPOE taldea/azpitaldea

    Soldata (euroak)

    Hirurtekoak (euroak)

    A1

    726,35

    27,95

    A2

    742,29

    26,93

    B

    768,94

    28,02

    C1

    660,48

    24,14

    C2

    630,21

    18,84

    E (30/1984 Legea) eta profesionalen multzoak (EPOE)

    582,11

    14,32

Sei. 2007rako Estatuko Aurrekontu Orokorren Legea onartu zen arte erreferentzia abuztuaren 2ko 30/1984 Legearen 25. artikuluko titulazio-taldeak izan zituzten funtzionario publikoen ordainsariek, aurreko paragrafoan xedatutakoaren ondoreetarako, EPOEren 76. artikuluan eta hirugarren xedapen iragankorrean ezarritako lanbide-sailkapeneko taldeak eta azpitaldeak izango dituzte erreferentzia, eta ez dute beste aldaketarik izango errege lege-dekretu honetatik eratortzen direnak baino. Bi sailkapen-sistema horien arteko baliokidetasunak hauek dira:

A taldea (30/1984 Legea): A1 azpitaldea (EPOE).

B taldea (30/1984 Legea): A2 azpitaldea (EPOE).

C taldea (30/1984 Legea): C1 azpitaldea (EPOE).

D taldea (30/1984 Legea): C2 azpitaldea (EPOE).

E taldea (30/1984 Legea): Profesionalen multzoak (EPOE).

Zazpi. Aurreko paragrafoetan xedatutakoa ez da eragozpena izango ohiz kanpoko kasuetan ordainsarietan egokitzapenak egiteko, egokitzapenok ezinbestekoak baldin badira lanpostuen edukiagatik, programa bakoitzari esleitutako langile kopurua aldatzeagatik edo programarako finkatutako helburuetan lortutako mailagatik.

Zortzi. Artikulu honetan ezarritako ordainsari-igoerak baino handiagoak dakartzaten akordio, hitzarmen edo itunak egokitu egin beharko dira, eta artikulu honetan ezarritakoaren kontrakoak diren klausulak ezin izango dira aplikatu.

Bederatzi. Errege lege-dekretu honetan ordainsariei aipamena egiten zaien guztietan, ordainsari osoei egiten zaiela pentsatuko da.

Hamar. Artikulu honetan ezarritako mugak sektore publikoko langileen merkataritza-kontratuen ordainsariei aplikatuko zaizkie.

Hamaika. Artikulu honek oinarrizko izaera du, eta Konstituzioaren 149.1.13 eta 156.1 artikuluen babesean ematen da. Gainera, Hiru apartatua EPOEren 29. artikuluan xedatutakoa aplikatuz ematen da.

  • 3. KAPITULUA

Ordainsarien araubideak

  • 4. artikulua. Estatuko Gobernuko, haren organo aholku-emaileetako eta Estatuko Administrazio Orokorreko goi-kargudunen nahiz zuzendaritzako beste langile batzuen ordainsariak.

Bat. 2019an, Estatuko Gobernuko eta haren organo aholku-emaileetako goi-kargudunen ordainsariak honako hauek izango dira, hamabi hilabeteri dagozkienak (ez dute izango aparteko ordainsaririk jasotzeko eskubiderik, baina bai indarrean dagoen araudiaren arabera dagokien antzinatasun-ordainsaria jasotzekoa):

Euroak

Gobernuko presidentea.

82.978,56

Gobernuko presidenteordea.

77.991,72

Gobernuko ministroa.

73.211,28

Estatu Kontseiluko presidentea.

82.579,32

Ekonomia eta Gizarte Kontseiluko presidentea.

90.215,88

Bi. 2019an, estatu-idazkarien, idazkariordeen, zuzendari nagusien eta parekoen ordainsariek hamabi hilabeteri dagozkien honako soldata eta destino-osagarri hauek izango dituzte, bai eta urteko berariazko osagarria ere, 2008rako Estatuko Aurrekontu Orokorren abenduaren 26ko 51/2007 Legearen 26.Bi artikuluan xedatutakoari jarraituz:

Estatu-idazkaria eta parekoak

(Euroak)

Idazkariordea eta parekoak

-

(Euroak)

Zuzendari nagusia eta

-

(Euroak)

13.787,52

13.855,20

13.921,92

sagarria.

22.410,72

18.127,80

14.661,96

o osagarria.

34.969,08

31.113,76

25.365,74

Ekaineko eta abenduko aparteko ordainsarietako bakoitzean, aurreko paragrafoaren eta taularen arabera jasotzen den hileko destino-osagarriaren zenbatekoaz gain, honako taula honetan soldata gisa zehaztutako zenbatekoa ere jasoko da:

Estatu-idazkaria eta parekoak

-

(Euroak)

Idazkariordea eta parekoak

-

(Euroak)

Zuzendari nagusia eta parekoak

-

(Euroak)

Soldata.

696,07

746,53

797,53

Goi-kargudun horietako bakoitzak saileko titularrak esleitutako produktibitate-osagarria jasoko du, hala badagokio, errege lege-dekretu honek 6.Bat.E) artikuluan xedatutakoaren arabera, horretarako aurreikusitako kredituen barruan. Goi-kargudunentzako zenbatekoak

  • 3.Bi artikuluan aurreikusten den igoera izango du -urtean eta baldintza homogeneoetan, karguen kopuruari eta motari begira- 2018ko abenduaren 31n esleituta zeukatenarekiko; nolanahi ere, ordainduko diren banakako zenbatekoak desberdinak izan ahalko dira, osagarri hori arautzen duen araudiari jarraikiz.

Hiru. 2019an, 3.Bi artikuluan aurreikusitako igoera-portzentajea izango dute honako hauen ordainsariek, 2018ko abenduaren 31n indarrean zeudenekiko: estatu-agentzietako presidenteak; enpresa-erakunde publikoetako eta gainerako erakunde publikoetako presidente eta presidenteordeak; eta, hala badagokio, aipatutako organismoetako zuzendari nagusiak eta zuzendariak, maila goreneko funtzio betearazleak betetzea baldin badagokie. Ogasuneko ministroari dagokio ordainsari horiek finkatzea. Ordainsari horiek ezin izango dituzte gainditu martxoaren 5eko 451/2012 Errege Dekretuak -enpresa-sektore publikoko eta beste entitate batzuetako arduradun eta zuzendari nagusien ordainsari-araubidea jasotzen duenak- eta hura aplikatzeko emandako aginduek xedatutako gehieneko mugak. 2018ko abenduaren 31n indarrean zeuden muga horien zenbatekoak 3.Bi artikuluan aurreikusitako portzentajean handituko dira.

Estatuko sektore publikoko fundazioen eta gehienbat Estatuko Administrazio Orokorraren eta haren erakundeen partaidetza duten partzuergoen arduradun gorenen ordainsariak finkatzeko, martxoaren 5eko 451/2012 Errege Dekretuak eta hura aplikatzeko emandako aginduek xedatutakoa hartuko da kontuan, eta ez dira gaindituko 3.Bi artikuluan ordainsari-igoerei ezarritako mugak.

Lau. Artikulu honen Bi eta Hiru apartatuetan xedatutakoak ez dio eragingo indarrean dagoen araudiaren arabera legokiekeen antzinatasun-ordainsaria hamalau hilabete-saritan jasotzeari.

Bost. 1. 2019an, Estatu Kontseiluko aholkulari iraunkorren eta idazkari nagusiaren ordainsariei dagokienez, hauek izango dira soldataren eta destino-osagarriaren zenbatekoak, hamabi hilabete-sari kontuan hartuta, eta urteko berariazko osagarriarena, zeina abenduaren 26ko 51/2007 Legearen 26.Lau.1 artikuluan ezarritakoari jarraikiz sorraraziko baita:

Euroak

Soldata.

13.855,20

Destino-osagarria.

24.216,36

Berariazko osagarria.

37.699,60

Ekaineko eta abenduko aparteko ordainsarietako bakoitzean, aurreko taularen arabera jasoko duten hileko destino-osagarriaren zenbatekoaz gain, honako taula honetan soldata gisa zehaztutako zenbatekoa ere jasoko dute:

Euroak

Soldata.

746,53

  • 2.  Estatu Kontseiluko presidenteak produktibitate-osagarria esleitu ahal izango die bertako kide iraunkorrei eta idazkari nagusiari, errege lege-dekretu honen 6.Bat.E) artikuluan xedatutakoari jarraikiz. Kargu horietarako xedatutako zenbatekoak ez du 3.Bi artikuluan aurreikusitako urteko igoerarik izango, baldintza homogeneoetan karguen kopuruari eta motari dagokienez, 2018ko abenduaren 31n esleituta zegoenarekiko.

  • 3.  Goi-kargudun horiek, gainera, organoak berak antzinatasuna egokitzeko onartutako akordioetan finkatutako ordainsariak jasoko dituzte, hala badagokie. Aldez aurretik funtzionario publiko izan badira -funtzionario gisa aktiboan edota erretiratuta egoteari erreparatu gabe-, egoera hartan aitortu zitzaizkien hirurtekoak jasotzen jarraitzeko eskubidea izango dute, kasu bakoitzean aplikatu beharreko araudiari jarraikiz; eta araudi horren araberako zenbatekoa handiagoa izanez gero aipatutako akordioetan onetsitakoa baino, diferentzia hori jasotzeko eskubidea izango dute, hamalau hilabete-saritan.

Sei. Artikulu honetan jasotako ordainsari-zenbatekoek ehuneko 2,25eko igoera dakarte 2018ko abenduaren 31n indarrean egondakoen aldean. Kargudun horiei BPGd-aren eboluzioarekin lotutako soldata-igoera gehigarria aplikatuko zaie, 3.Bi artikuluaren arabera sektore publikoko langileentzat onartzen den berbera.

  • 5. artikulua. Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko, Konstituzio Auzitegiko eta Kontuen Auzitegiko kideen ordainsariak.

Bat. 2019an, honako hauek izango dira Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko, Konstituzio Auzitegiko eta Kontuen Auzitegiko kideen ordainsariak:

  • 1. Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia.

    • 1.1.  Kargua esklusibotasunez betetzen dutenak:

      • 1.1.1.  Auzitegi Goreneko eta Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko presidentea:

        Euroak

        Soldata (14 hilabete-saritan jasotzekoa).

        28.070,28

        Beste ordainsari batzuk (12 hilabete-saritan jasotzekoak).

        110.062,20

        Guztira.

        138.132,48

        1.1.2. Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko kidea.

        Euroak

        Soldata (14 hilabete-saritan jasotzekoa).

        29.721,44

        Beste ordainsari batzuk (12 hilabete-saritan jasotzekoak).

        89.410,44

        Guztira.

        119.131,88

        1.1.3. Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko idazkari na

        gusia:

        Euroak

        Soldata (14 hilabete-saritan jasotzekoa).

        28.470,26

        Beste ordainsari batzuk (12 hilabete-saritan jasotzekoak).

        87.915,36

        Guztira.

        116.385,62

1.2. Kargua esklusibotasunez betetzen ez duten kideek dietak jasoko dituzte osoko bilkurara edo batzordeetara joateagatik, eta ez dute eskubiderik izango bokal karguagatik bestelako ordainsaririk jasotzeko, zerbitzuarekin lotutako kalte-ordainak salbu.

Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak gehienez ere 364.368 euro izango ditu dieta horiek ordaintzeko.

  • 2. Konstituzio Auzitegia.

    • 2.1. Konstituzio Auzitegiko presidentea:

      Euroak

      Soldata (14 hilabete-saritan jasotzekoa).

      43.968,12

      Beste ordainsari batzuk (14 hilabete-saritan jasotzekoak).

      108.767,12

      Guztira.

      152.735,24

      2.2. Konstituzio Auzitegiko presidenteordea:

      Euroak

      Soldata (14 hilabete-saritan jasotzekoa).

      43.968,12

      Beste ordainsari batzuk (14 hilabete-saritan jasotzekoak).

      99.597,54

      Guztira.

      143.565,66

      2.3. Konstituzio Auzitegiko atal-presidentea:

      Euroak

      Soldata (14 hilabete-saritan jasotzekoa).

      43.968,12

      Beste ordainsari batzuk (14 hilabete-saritan jasotzekoak).

      92.573,32

      Guztira.

      136.541,44

  • 2.4. Konstituzio Auzitegiko magistratua:

    Euroak

    Soldata (14 hilabete-saritan jasotzekoa).

    43.968,12

    Beste ordainsari batzuk (14 hilabete-saritan jasotzekoak).

    85.549,38

    Guztira.

    129.517,50

  • 2.5. Konstituzio Auzitegiko idazkari nagusia:

    Euroak

    Soldata (14 hilabete-saritan jasotzekoa).

    36.742,72

    Beste ordainsari batzuk (14 hilabete-saritan jasotzekoak).

    76.797,28

    Guztira.

    113.540,00

  • 3. Kontuen Auzitegia.

    • 3.1.  Kontuen Auzitegiko presidentea:

Urteko ordainsariak (14 hilabete-saritan jasotzekoak): 119.480,34 euro.

  • 3.2.  Kontuen Auzitegiko atal-presidentea:

Urteko ordainsariak (14 hilabete-saritan jasotzekoak): 119.480,34 euro.

  • 3.3.  Kontuen Auzitegiko kontu-aholkularia:

Urteko ordainsariak (14 hilabete-saritan jasotzekoak): 119.480,34 euro.

  • 3.4.  Kontuen Auzitegiko idazkari nagusia:

Urteko ordainsariak (14 hilabete-saritan jasotzekoak): 102.863,88 euro.

Bi. Kargudun horiek, aurreko apartatuan xedatutakoaren arabera zehaztutako zenbatekoez gainera, organoak berak antzinatasuna dela-eta onartutako akordioetan finkatutako ordainsariak jasoko dituzte, hala badagokie, 1.2 puntuan jasotako kargudunek izan ezik. Aldez aurretik funtzionario publiko izan badira -funtzionario gisa aktiboan edota erretiratuta egoteari erreparatu gabe-, egoera hartan aitortu zitzaizkien hirurtekoak jasotzen jarraitzeko eskubidea izango dute, kasu bakoitzean aplikatu beharreko araudiari jarraituz; eta, araudi horren araberako zenbatekoa handiagoa izanez gero aipatutako akordioetan onetsitakoa baino, diferentzia hori jasotzeko eskubidea izango dute, hamalau hilabete-saritan.

Hiru. Artikulu honetan jasotako ordainsari-zenbatekoek ehuneko 2,25eko igoera dakarte 2018ko abenduaren 31n indarrean egondakoen aldean. Kargudun horiei BPGd-aren eboluzioarekin lotutako soldata-igoera gehigarria aplikatuko zaie, 3.Bi artikuluaren arabera sektore publikoko langileentzat onartzen den berbera.

  • 6. artikulua. Funtzio Publikoa Erreformatzeko Neurriei buruzko abuztuaren 2ko 30/1984 Legearen aplikazio-eremuan dauden Estatuko funtzionarioen ordainsariak, EPOEren azken xedapenetako laugarrenean adierazitakoaren arabera.

Bat. 2019an, funtzionarioen ordainsariak honako hauek izango dira:

  • A)  Funtzionarioari dagokion kidego edo eskala sailkatuta dagoen taldeko edo azpitaldeko soldata eta hirurtekoak, errege lege-dekretu honen 3.Bost.1 artikuluan adierazitako zenbatekokoak.

  • B)  Aparteko ordainsariak; urtean bi izango dira (bata ekainean eta bestea abenduan), eta 1988rako Estatuko Aurrekontu Orokorren abenduaren 23ko 33/1987 Legeak 33. artikuluan xedatutakoaren arabera emango dira. Aparteko ordainsari horietako bakoitzak barnean hartuko ditu errege lege-dekretu honen 3.Bost.2 artikuluan finkatutako soldataren eta hirurtekoen zenbatekoak, bai eta hileko destino-osagarriarena ere.

Funtzionarioek lanaldi murriztua izan badute ekainaren edo abenduaren aurreko sei hilabeteetan, aparteko ordainsariaren zenbatekoa ere proportzio berean murriztuko da.

  • C) Betetzen den lanpostuari dagokion destino-osagarria, honako zenbateko hauen arabera, hamabi hilabete-saritan:

    Maila

    Zenbatekoa

    Euroak

    30

    12.338,04

    29

    11.066,64

    28

    10.601,52

    27

    10.135,80

    26

    8.892,48

    25

    7.889,52

    24

    7.424,04

    23

    6.959,28

    22

    6.493,44

    21

    6.028,80

    20

    5.600,16

    19

    5.314,32

    18

    5.028,24

    17

    4.742,16

    16

    4.456,92

    15

    4.170,48

    14

    3.884,88

    13

    3.598,56

    12

    3.312,48

    11

    3.026,40

    10

    2.740,92

    9

    2.598,12

    8

    2.454,60

    7

    2.311,80

    6

    2.168,76

    5

    2.025,84

    4

    1.811,52

    3

    1.597,44

    2

    1.383,00

    1

    1.168,80

Unibertsitateko irakaskuntzaren eremuan, destino-osagarriaren zenbatekoa, aurreko eskalan finkatua, aldatu egin ahal izango da, indarrean dagoen araudiaren arabera egoki izanez gero; nolanahi ere, horrek ez du aldaketarik eragingo lanpostuari esleitutako destino-osagarriaren mailan.

  • D) Betetzen den lanpostuari esleitutako berariazko osagarria, halakorik badago. Osagarri horren urteko zenbatekoa 3.Bi artikuluan aurreikusitako portzentajean igoko da 2018ko abenduaren 31n indarrean zegoenarekiko; dena den, bete egingo da errege lege-dekretu honen 3.Zazpi artikuluan xedatutakoa.

Urteko berariazko osagarria hamalau ordainsari berdinetan jasoko da; horietako hamabi hilero jasoko dira, eta bi gehigarriak, hilekoaren zenbateko berdinekoak, ekainean eta abenduan.

Funtzionario publikoek destino-osagarri eta berariazko osagarri gisa jasotzen dituzten ordainsariak, betiere, indarreko araudian aurreikusitako prozeduren arabera betetzen duten lanpostuari dagozkionak izango dira, eta egiten dituzten lan zehatzek ezin dute ekarri aurrekoa ez betetzea, aipatutako araudiak beste zenbateko batzuk onartzen dizkien kasuetan izan ezik; eta, nolanahi ere, abuztuaren 2ko 30/1984 Legearen 21.2 artikuluan araututako lanpostu-mailaren bermeari kalterik egin gabe eta 1991rako Estatuko Aurrekontu Orokorren abenduaren 27ko 31/1990 Legearen 33.Bi artikulua aplikatuta dagozkien zenbatekoak jasotzeko eskubideari kalterik egin gabe.

  • E)  Produktibitate-osagarriaren bidez sarituko dira lanpostuetan jardutean izandako errendimendu berezia, aparteko jarduera eta arduraldia, eta interesa edo ekimena.

Ministerio-sail edo erakunde publiko bakoitzak zehaztuko ditu eremu organikoen, lurraldeen, funtzioen edo lanpostu motaren arabera esleituko dituen zenbateko partzialak; guztia ere, erabil dezakeen kredituaren barruan, zeinak urtean gehienez ere 3.Bi artikuluan aurreikusitako igoera izango duen 2018ko abenduaren 31koarekiko. Halaber, produktibitate-osagarriaren banakako zenbatekoak banatzeko eta finkatzeko irizpideak ezarriko ditu, arau hauek aintzat hartuta:

  • 1. a. Produktibitatea balioestean, lanpostu-motari eta jardunari lotutako inguruabar objektiboak hartu beharko dira aintzat, eta, egoki izanez gero, dagokion programari esleitutako emaitzak edo helburuak lortzean izandako parte-hartze maila.

  • 2. a. Produktibitate-osagarri gisa aldi baterako esleitutako zenbatekoek ez dute inola ere banako eskubiderik sortuko ondorengo aldietarako balioespenetan edo balio-igoeretan.

  • F)  Ohiz kanpoko zerbitzuengatiko haborokinak; ministerio-sailek edo erakunde publikoek emango dituzte, xede horretarako esleitutako kredituen barruan, eta haien gehieneko igoera 3.Bi artikuluan ezarritakoa izango da urtean, 2018ko abenduaren 31koekin alderatuta.

Haborokin horiek ohiz kanpokoak izango dira, ohiko lanalditik kanpo emandako aparteko zerbitzuengatik soilik eman ahal izango dira, eta inola ere ezingo dira finkoak izan, zenbatekoari eta aldizkakotasunari dagokienez, eta ezingo dute ondorengo aldietarako banakako eskubiderik eragin.

  • G)  Maila pertsonalean, mantendu egiten dira E taldeari (EPOEko profesionalen multzoa delakoari) dagozkion ordainsariak, 26/2009 Legearen 24.Bat.B).b) artikuluan xedatutakoari jarraituz; ordainsari horien zenbatekoak 3.Bi artikuluan aurreikusitako portzentajean goratuko dira 2018ko abenduaren 31n indarrean zeudenekiko.

Bi. Ogasun Ministerioak aldatu egin ahal izango du produktibitate-osagarriari, ohiz kanpoko zerbitzuengatiko haborokinei eta errendimendua sustatzeari dagozkien kreditu globalen zenbatekoa, programa bakoitzari esleitutako langile kopuruari eta helburuen lorpen-mailari egokitzeko.

Horretarako, Ogasuneko ministroak onartu egingo ditu ministerio-sailei eta erakunde publikoei errendimendua bultzatzeko xedez esleitutako zenbatekoak. Horrek inolako aldaketarik eragiten badu Estatuko Aurrekontu Orokorretan kontsignatutako kredituetan, aldaketa horrek ondore ekonomikoak izan ditzan, aurrekontu-aldaketaren espedientea onartu beharko da.

Ministerio-sailek pizgarri horiek esleitzeko irizpideen eta banakako zenbatekoen berri emango diote Ogasun Ministerioari, Aurrekontu eta Gastuetako Estatu Idazkaritzaren bitartez, pizgarriak emateko aplikatutako irizpideak zehaztuta.

Hiru. EPOEren aplikazio-eremuan dauden bitarteko funtzionarioek, bitarteko gisa izendatuta dauden kidegoa edo eskala zein taldetan edo azpitaldetan dagoen sailkatuta, hari dagozkion oinarrizko ordainsariak jasoko dituzte, hirurtekoak barnean hartuta, bai eta betetzen duten lanpostuari dagozkion ordainsari osagarriak ere, karrerako funtzionario izateari lotutakoak izan ezik; edo, bestela, Ogasuneko Ministerioak eta Lurralde Politikako eta Funtzio Publikoko Ministerioak onetsitakoak, lanposturik betetzen ez duten bitarteko funtzionarioen kasuan. Kolektibo horri artikulu honen Bat apartatuko B) letran xedatutakoa aplikatuko zaio.

Lau. Behin-behineko langileek, Lurralde Politikako eta Funtzio Publikoko Ministerioak haien funtzioak zer sailkapen-talde edo -azpitalderen funtzioekin parekatzen dituen, talde edo azpitalde hari dagozkion soldatak eta aparteko ordainsariak jasoko dituzte, bai eta behin-behineko langileentzat gordetako lanpostuari dagozkion ordainsari osagarriak ere. Kolektibo horri artikulu honen Bat apartatuko B) letran xedatutakoa aplikatuko zaio.

Aktiboan edo zerbitzu berezietan dauden karrerako funtzionarioek betetzen badituzte behin-behineko langileentzat gordetako lanpostuak, beren sailkapeneko taldeari edo azpitaldeari dagozkion oinarrizko ordainsariak jasoko dituzte, hirurtekoak barnean hartuta, bai eta betetzen duten lanpostuari dagozkion ordainsari osagarriak ere.

Bost. Produktibitate-osagarria esleitu ahal izango zaie, egoki izanez gero, bitarteko funtzionarioei, denboraldi baterako estatutupeko langileei eta behin-behineko langileei, bai eta praktikak egiten ari diren funtzionarioei ere, praktika horiek egitean lanpostu bat betetzen badute, baldin eta baimenduta badago lanpostu berdinak betetzen dituzten karrerako funtzionarioei aplikatzea, osagarri hori karrerako funtzionario izateari lotuta dagoen kasuetan izan ezik.

Sei. Baldin eta praktiketako funtzionario izendatzen direnak sartu nahi den kidego bateko edo talde edo azpitaldeen eskala bateko titulazioa baino txikiagoa duen beste kidego bateko edo talde edo azpitaldeen eskala bateko karrerako funtzionarioak badira, praktikaldiari edo hautatzeko ikastaroari dagokion denboran, betetzen dituzten hirurtekoak jasoko dituzte horiek oraindik, eta aldi hori, hirurtekoak betetzeko eta eskubide pasiboetarako, kidego edo eskala berrian betetakotzat hartuko da, amaieran azken horietan karrerako funtzionario benetan bilakatuz gero.

Zazpi. Errege lege-dekretu honetan xedatutakoa atzerrian destinatutako funtzionarioek Estatuko lurraldean eurotan jasoko lituzketen ordainsariei ere aplikatuko zaie; dena den, indarrean dagoen araudiaren arabera dagozkien moduluak ere aplikatu ahalko zaizkie ondoren.

  • 7. artikulua. Estatuko sektore publikoko lan-kontratudunak.

Bat. Errege lege-dekretu honen ondorioetarako, Estatuko sektore publikoan diharduten langile lan-kontratudunen soldata-masa beronen 3.Lau artikuluan zehaztutakoa izango da. Soldata-masa horrek ez ditu gaindituko Ogasun Ministerioak Aurrekontu eta Gastuetako Estatu Idazkaritzaren bitartez aldeko txostena egin dien zenbatekoak.

Bi. Estatuko sektore publikoko langile lan-kontratudunen soldata-masak ezin izango du errege lege-dekretu honen 3. artikuluan ezarritakotik gorako igoerarik izan; dena den, kontuan hartuko dira Estatuko sektore publikoa osatzen duten ministerio-sailei, organismo publikoei, gainerako erakunde publikoei, Estatuko merkataritza-sozietateei, Estatuko sektore publikoko fundazioei eta Estatuko sektore publikoa osatzen duten administrazio eta organismoen partaidetza gehiengoduna duten partzuergoei jarritako helburuak produktibitatea handituz edo lana antolatzeko nahiz profesionalak sailkatzeko sistemak aldatuz lortzeak eragin ditzakeen ondorioak, aurreko apartatuan adierazitako txostena egin ostean.

Lan-lotura duten eta hitzarmen bati atxikita ez dauden gainerako langileen ordainsariek ere ez dute 3.Bi artikuluan ezarritakotik gorako igoerarik izango, edozein dela ere haien tipologia, modalitatea edo izaera, eta sektore publikoko zuzendaritza-taldeetako langileak barnean direla.

Hiru. Ogasun Ministerioak, Aurrekontu eta Gastuen Estatu Idazkaritzaren bitartez, baimendu egingo du ministerio-sailen, organismoen, estatu-agentzien, enpresa-erakunde publikoen eta gainerako erakunde publikoen eta Estatuko merkataritza-sozietateen soldata-masa, bai eta Estatuko sektore publikoko fundazioena eta Estatuko sektore publikoa osatzen duten administrazioen eta organismoen partaidetza gehiengoduna duten partzuergoena ere.

Baimendutako soldata-masa kontuan hartuko da eragindako langile lan-kontratudunen ordainsariei dagozkien kredituak homogeneotasunez zehazteko. Soldata-masa baimentzea ezinbestekoa izango da hitzarmen edo akordio kolektiboak negoziatzen hasteko.

Soldata-masa gordinaren aldaketak urtebeterako eta homogeneotasunez kalkulatuko dira alderatutako bi aldietan, bai langileei eta haien antzinatasunari dagokienez, bai lanaren, lanaldiaren, aparteko orduen eta beste lan-baldintza batzuen araubide pribatiboari dagokionez; kontzeptu horietan izandako aldaketei dagozkien zenbatekoak bereiz konputatuko dira.

Merkataritza-sozietateen eta enpresa-erakunde publikoen kasuan, ordainsari aldakorren edo produktibitatearen kontzeptuak zehazteko gehieneko muga hauxe izango da, kontzeptu horien izendapen zehatza edozein dela ere: kontzeptu horietarako 2013ko soldata-masan onartutako zenbatekoa, gehienez ere 3.Bi artikuluan aurreikusitako ehunekoaren arabera goratuta eta Estatuko aurrekontu orokorrei buruzko legeetan ezarritako igoera-ehunekoen arabera eguneratuta.

Aurrekontu eta Gastuen Estatu Idazkaritzak soldata-masaren igoera gehigarria baimendu ahal izango die organismo, estatu-agentzia, enpresa-erakunde publiko eta gainerako erakunde publiko, Estatuko merkataritza-sozietate, fundazio eta partzuergoei, ordainsari aldakor gisa, baldin eta itxitako azken ekitaldian, aurreko urtekoaren aldean, hobekuntza lortu badute euren emaitzen kontuan edo parekoan; zehazki, etekinak handitzea edo galerak murriztea lortu badute. Soldata-masaren igoera gehigarri hori langile guztiei aplikatu ahal izango diete.

Arduradun gorenen eta goi-zuzendaritzakoen kasuan, ordainsari aldakorren igoera horrek ez du inoiz berekin ekarriko haien guztizko ordainsariek martxoaren 5eko 451/2012 Errege Dekretuan eta kasuko erakundearen sailkapen-aginduan ezarritako muga gainditzea (dekretu horrek enpresa-sektore publikoko eta beste entitate batzuetako arduradun eta zuzendari nagusien ordainsari-sistema arautzen du).

Aurreko paragrafoetan xedatutakoa soldata-masaren gehieneko muga izango da; soldata-masa horren banaketa eta banakako aplikazioa negoziazio kolektiboaren bidez gauzatuko da, hala badagokio.

Ogasuneko ministroari dagokio apartatu honetan araututako baimen-prozeduraren forma, norainokoa eta ondoreak zehaztea; Aurrekontu eta Gastuetako Estatu Idazkaritzaren proposamenari jarraituz egingo du hori.

Lau. Hitzarmen kolektiboaren mende ez dauden langileak badira, eta haien ordainsariak banakako kontratuen bidez zehaztuta badaude oso-osorik edo neurri batean, Ogasun Ministerioari jakinarazi beharko zaizkio, Aurrekontu eta Gastuetako Estatu Idazkaritzaren bidez, aurreko urtean ordaindutako eta sortutako ordainsariak.

Bost. Langile lan-kontratudunen kalte-ordain edo ordejarrien igoera ezingo da izan Estatuko Administrazio Orokorreko lan-kontratudunak ez diren langileentzat ezarritakoa baino handiagoa. Langile lan-kontratudunen kalte-ordain edo ordejarriek araudi espezifikoa izango dute.

Sei. Ministerio-sailek, organismoek, estatu-agentziek, enpresa-erakunde publikoek eta gainerako erakunde publikoek eta Estatuko merkataritza-sozietateek, baita Estatuko sektore publikoko fundazioek eta Estatuko sektore publikoa osatzen duten administrazioen eta organismoen partaidetza gehiengoduna duten partzuergoek ere, uztailaren 13ko 20/2012 Errege Lege Dekretuaren 10. artikuluan xedatutakoaren arabera ezar daitezkeen ordu-kredituak eta bestelako sindikatu-eskubideak igorriko dizkiote Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari, aurretik baimen ditzan. Aurrez onartutako akordioek baimen hori jaso beharko dute, aplikatu ahal izan daitezen.

Lurralde Politikako eta Funtzio Publikoko Ministerioak zehaztuko ditu apartatu honetan araututako baimentze-prozeduraren forma, irismena eta ondoreak.

  • 8. artikulua. Indar Armatuetako langileen ordainsariak.

Bat. Indar Armatuetako langileen ordainsariek eta beste lansari batzuek, 2019an, 3. Bi artikuluan ezarritako igoera-portzentajea izango dute, dagozkien antzinatasun-ordainsariak ezertan galarazi gabe; horretarako, betiere, langile horien oinarrizko ordainsariek Estatuko eta haren erakunde publikoetako Aurrekontu Orokorretako gastuaren egitura ekonomikoari buruzko 10. artikuluan jasota egon behar dute. Halaber, arduraldi bereziari dagokion osagarria edo produktibitate-osagarria jasoko dute, sailaren titularrak hala badagokie esleitua, horretarako xedatutako kredituen barruan. Langile horientzat xedatutako kredituen zenbatekoak 3.Bi artikuluan ezarritako igoera-portzentajea izango du urtean, modu homogeneoan karguen kopuruari eta motari dagokienez, 2018ko abenduaren 31n esleituta zegoenarekiko.

Bi. Karrera Militarrari buruzko azaroaren 19ko 39/2007 Legean jasotako militar profesionalek, aurreko apartatuan sartuta ez daudenek, ordainsari hauek jasoko dituzte 2019an:

  • A)  Kasuan kasuko enplegua sailkatuta dagoen taldeari edo azpitaldeari dagozkion soldata eta hirurtekoak -hirurtekoak alde batera utzita, araudiak hala xedatutako kasuetan-, 3.Bost.1 artikuluan ezarritako zenbatekokoak.

  • B)  Aparteko ordainsariak; urtean bitan emango dira, eta haietako bakoitzak errege lege-dekretu honen 3.Bost.2 artikuluan finkatutako soldata eta hirurtekoak bilduko ditu, enpleguari dagokion taldearen edo azpitaldearen arabera, bai eta hilero jasoko den destino-osagarria ere.

Hirurtekoak -hala badagokie- eta aparteko ordainsariak langile horiei aplikatu beharreko berariazko araudiaren arabera balioetsi eta sortuko dira, eta, ordezko moduan, abuztuaren 2ko 30/1984 Legea aplikatzeko eremuan dauden funtzionarioen araudiaren arabera, EPOEn adierazitakoari jarraituz.

  • C)  Enplegu-osagarriak, berariazko osagarriak eta izan litezkeen gainerako ordainsariek 3.Bi artikuluan ezarritako igoera-portzentajea izango dute, 2018ko abenduaren 31n indarrean zeudenekiko, errege lege-dekretu honen 3.Zazpi artikuluan xedatutakoa galarazi gabe.

  • D)  Arduraldi bereziari dagokion osagarria, arreta etengabearen kontzeptua barnean hartuta, eta ohiz kanpoko zerbitzuengatiko haborokina. Zenbateko horiek Defentsako ministroak finkatuko ditu, xede horietarako esleituko diren kredituen barruan. Kreditu horiek

  • 3.Bi artikuluan aurreikusitako igoera izango dute gehienez ere urtean, 2018ko abenduaren 31n ezarrita zeudenak erreferentzia hartuta.

Ogasun Ministerioak aldatu egin ahal izango du arduraldi bereziari eta ohiz kanpoko zerbitzuengatiko haborokinei dagozkien kredituen zenbatekoa, programa bakoitzari esleitutako langile kopuruari eta helburuen lorpen-mailari egokitzeko.

Horretarako, Ogasuneko ministroak onartu egingo ditu errendimendua bultzatzeko xedez esleitutako zenbatekoak. Horrek inolako aldaketarik eragiten badu Estatuko Aurrekontu Orokorretan kontsignatutako kredituetan, aldaketa horrek ondore ekonomikoak izan ditzan, aurrekontu-aldaketaren espedientea onartu beharko da.

Arduraldi bereziari dagokion osagarriak edota ohiz kanpoko zerbitzuengatiko haborokinak emateko esleitutako zenbatekoek ez dute inolaz ere banakako eskubiderik sortuko ondorengo aldietarako balioespenetan edo balio-igoeretan.

  • E)  Zerbitzuan emandako urteengatiko pizgarria. Defentsako ministroak finkatuko ditu pizgarri horren zenbatekoak eta jasotzeko baldintzak, Ogasun Ministerioak Aurrekontu eta Gastuetako Estatu Idazkaritzaren bidez aldeko txostena egin ostean.

Hiru. Defentsa Ministerioak unibertsitateekin itunak sinatu baditu saileko osasun-erakundeak erabiltzeko urriaren 11ko 1652/1991 Errege Dekretuan haien araubiderako ezarritako oinarrien arabera, zentro horietan lanpostu lotuak betetzen dituzten mediku militarrek eta osasun-alorreko militarrek dagozkien oinarrizko ordainsariak jasoko dituzte, eta, ordainsari osagarri gisa, destino-osagarriak, berariazko osagarriak eta produktibitate-osagarriak jasoko dituzte, aipatutako errege-dekretuaren hamahirugarren oinarriaren zortzigarren apartatuko 4., 5. eta 6.a) eta 6.b) puntuak aplikatuz ezarritako zenbatekokoak.

Langile horiek jantzietarako laguntza ere jaso ahal izango dute, bai eta arduraldi bereziari dagokion osagarria ere, etengabeko arretagatik, aurreko apartatuko D) letran ezarritakoari jarraituz. Gainera, sariengatiko pentsioak eta familia-prestazioak jaso ahal izango dituzte, hala badagokie.

Lau. Ministerioaren edo haren organismo autonomoen lanpostu-zerrendetan jasotako lanpostuak betetzen dituzten Indar Armatuetako kideek beren enplegu militarrari dagozkion oinarrizko ordainsariak eta betetzen duten postuari esleitutako osagarriak jasoko dituzte, abuztuaren 2ko 30/1984 Legearen aplikazio-eremuan sartuta dauden Estatuko funtzionarioentzat errege lege-dekretu honetan ezarritako zenbatekoen arabera, eta EPOEren azken xedapenetako laugarrenean adierazitakoari jarraituz; halere, sari militarren ondoriozko pentsioak eta haborokinak jasotzen jarraituko dute, bai eta jantzietarako laguntza ere, Indar Armatuetako gainerako langileen zenbateko eta baldintza beretan.

Artikulu honetan xedatutakoak ez du ezertan eragotziko indarrean dagoen araudian Indar Armatuetako langile eta kontzeptu zehatz batzuetarako xedatutako araudi espezifikoa.

  • 9. artikulua. Guardia Zibilaren Kidegoko langileen ordainsariak.

Bat. Guardia Zibilaren Kidegoko langileen ordainsariek eta beste lansari batzuek, 2019an, 3.Bi artikuluan aurreikusitako igoera izango dute 2018ko abenduaren 31n indarrean zeudenekiko, dagokien antzinatasun-ordainsaria ezertan galarazi gabe; horretarako, betiere, langile horien oinarrizko ordainsariek Estatuko Aurrekontu Orokorretako gastuaren egitura ekonomikoari buruzko 10. artikuluan jasota egon behar dute. Halaber, sailaren titularrak esleitutako produktibitate-osagarria jasoko dute, hala badagokie, horretarako xedatutako kredituen bidez. Langile horientzat xedatutako kredituen zenbatekoak 3.Bi artikuluan ezarritako igoera-portzentajea izango du urtean, modu homogeneoan karguen kopuruari eta motari dagokienez, 2018ko abenduaren 31n esleituta zegoenarekiko.

Bi. Aurreko apartatuan sartuta ez dauden Guardia Zibilaren Kidegoko langileek ordainsari hauek jasoko dituzte 2019an:

  • A)  Kasuan kasuko enplegua sailkatuta dagoen taldeari edo azpitaldeari dagozkion soldata eta hirurtekoak, errege lege-dekretu honen 3.Bost.1artikuluan ezarritako zenbatekokoak.

  • B)  Aparteko ordainsariak; urtean bitan emango dira, eta haietako bakoitzak errege lege-dekretu honen 3.Bost.2 artikuluan finkatutako soldatak eta hirurtekoak bilduko ditu, langile bakoitzaren enpleguari dagokion taldearen edo azpitaldearen arabera, eta hilero jasoko den destino-osagarria.

Hirurtekoak eta aparteko ordainsariak langile horiei aplikatu beharreko berariazko araudiaren arabera balioetsi eta sortuko dira, eta, ordezko moduan, abuztuaren 2ko 30/1984 Legea aplikatzeko eremuan dauden funtzionario publikoen araudiaren arabera, EPOEn adierazitako moduan.

  • C)  Ordainsari osagarri finko eta aldizkakoak; ordainsari horiek errege lege-dekretu honen 3.Bi artikuluan aurreikusitako igoera-portzentajea izango dute 2018ko abenduaren 31n indarrean zeudenekiko, 3.Zazpi artikuluan xedatutakoa ezertan eragotzi gabe.

  • D)  Produktibitate-osagarria eta ohiz kanpoko zerbitzuengatiko haborokinak. Ordainsari horiek errege lege-dekretu honen 6. artikuluaren aplikazio-eremuko Estatuko funtzionarioentzat ezarritako arauen bidez xedatuko dira, eta Barne Ministerioak finkatuko ditu zenbatekoak, xede horietarako esleituko diren kredituen barruan. Kreditu horiek 3.Bi artikuluan aurreikusitako igoera izango dute gehienez ere, 2018ko abenduaren 31n esleituta zeukaten zenbatekoarekiko.

  • 10. artikulua. Polizia Nazionalaren Kidegoko langileen ordainsariak.

Bat. Poliziaren Kidego Nazionaleko langileen ordainsariek eta beste lansari batzuek, 2019an, 3.Bi artikuluan ezarritako igoera izango dute 2018ko abenduaren 31n indarrean zeudenekiko, dagozkien antzinatasun-ordainsariak ezertan galarazi gabe; horretarako, betiere, langile horien oinarrizko ordainsariek Estatuko eta haren erakunde publikoetako Aurrekontu Orokorretako gastuaren egitura ekonomikoari buruzko 10. artikuluan jasota egon behar dute. Halaber, sailaren titularrak esleitutako produktibitate-osagarria jasoko dute, hala badagokie, horretarako xedatutako kredituen bidez. Langile horientzat xedatutako kredituen zenbatekoak 3.Bi artikuluan ezarritako igoera izango du urtean, modu homogeneoan karguen kopuruari eta motari dagokienez, 2018ko abenduaren 31n esleituta zegoenarekiko.

Bi. Aurreko apartatuan sartuta ez dauden Poliziaren Kidego Nazionaleko funtzionarioek ordainsari hauek jasoko dituzte 2019an:

  • A)  Funtzionario bakoitzaren kategoria ondore ekonomikoetarako zein talde edo azpitaldetan dagoen sailkatuta, hari dagozkion soldata eta hirurtekoak, errege lege-dekretu honen 3.Bost.1 artikuluan ezarritako zenbatekokoak.

  • B)  Aparteko ordainsariak; urtean bitan emango dira, eta haietako bakoitzak lege honen 3.Bost.2 artikuluan finkatutako soldaten eta hirurtekoen zenbatekoak bilduko ditu, kategoriari dagokion talde edo azpitaldearen arabera, eta hilero jasoko den destino-osagarria.

Hirurtekoak eta aparteko ordainsariak balioesteari eta sortzeari dagokienez, langile horiei aplikatu beharreko araudia beteko da, eta, ordezko moduan, abuztuaren 2ko 30/1984 Legea aplikatzeko eremuan dauden funtzionario publikoen araudia, EPOEn adierazitako moduan.

  • C)  Ordainsari osagarri finko eta aldizkakoak; ordainsari horiek 3.Bi artikuluan ezarritako igoera izango dute 2018ko abenduaren 31n indarrean zeudenekiko, errege lege-dekretu honen 3.Zazpi artikuluan xedatutakoa ezertan eragotzi gabe.

  • D)  Produktibitate-osagarria eta ohiz kanpoko zerbitzuengatiko haborokinak. Ordainsari horiek errege lege-dekretu honen 6. artikuluaren aplikazio-eremuko Estatuko funtzionarioentzat ezarritako arauen bidez xedatuko dira, eta Barne Ministerioak finkatuko ditu zenbatekoak, xede horietarako esleituko diren kredituen barruan. Kreditu horiek 3.Bi artikuluan aurreikusitako igoera izango dute gehienez ere urtean, 2018ko abenduaren 31n esleituta zeukaten zenbatekoarekiko.

  • 11. artikulua. Karrera Judizialeko eta Fiskaleko kideen, Justizia Administrazioaren Legelarien Kidegoko kideen eta Justizia Administrazioaren zerbitzurako kidegoetako kideen ordainsariak.

Bat. 2019an, errege lege-dekretu honen 3.Bi artikuluan xedatutakoari jarraituz, honako hauek izango dira Karrera Judizialeko eta Karrera Fiskaleko kideen ordainsariak:

  • 1. Soldata, Karrera Judizialeko eta Fiskaleko Ordainsari Araubideari buruzko maiatzaren 26ko 15/2003 Legearen I. eta IV. eranskinetan aipatutakoa, hurrenez hurren; soldataren zenbatekoa honako hau izango da 2019an, hamabi hilabete-saritan:

    Euroak

    Karrera Judiziala

    Auzitegi Nazionaleko presidentea (ez Auzitegi Goreneko magistratua).

    25.404,96

    Auzitegi Nazionaleko sala-presidentea (ez Auzitegi Goreneko magistratua).

    24.067,32

    Justizia-auzitegi nagusiko presidentea.

    24.525,72

    Magistratua.

    21.801,36

    Epailea.

    19.075,56

    Karrera Fiskala

    Autonomia-erkidegoko fiskal nagusia.

    24.525,72

    Fiskala.

    21.801,36

    Abokatu fiskala.

    19.075,56

  • 2.  Antzinatasunagatiko ordainsaria edo hirurtekoak, halakorik badago.

  • 3.  Aparteko ordainsariak abuztuaren 2ko 30/1984 Legearen aplikazio-eremuan sartuta dauden funtzionarioei aplikatu beharreko araudiaren arabera sortuko dira, EPOEren azken xedapenetako laugarrenean adierazitakoari jarraituz. Aparteko ordainsari horiek urtean bi izango dira, eta, kasuan-kasuan, soldataren, antzinatasunaren edo hirurtekoen hilabete-sari baten zenbatekoa izango du haietako bakoitzak, bai eta 2011rako Estatuko Aurrekontu Orokorren abenduaren 22ko 39/2010 Legearen X. eranskinean adierazitako zenbatekoa ere, 2018ko abenduaren 31n indarra zuten balioei erreparatuz, 3.Bi artikuluan aurreikusitako igoera-portzentajea aplikatuta gehienez ere.

  • 4.  Karrera Judizialeko eta Karrera Fiskaleko kideen ordainsari osagarriak eta ordainsari aldakor eta bereziak; halakoek 3.Bi artikuluan aurreikusitako igoera-portzentajea izango dute 2018ko abenduaren 31n indarrean zeudenekiko.

Karrera Judizialeko eta Karrera Fiskaleko kideentzako helburuen araberako ordainsari aldakorretara zuzendutako kreditu osoa -ordainsari horiek Karrera Judizialeko eta Fiskaleko Ordainsari-araubideari buruzko 15/2003 Legearen I. tituluko III. kapituluan eta II. tituluan daude adierazita- ezingo da izan Karrera Judizialeko eta Karrera Fiskaleko kideen ordainsari finkoen zenbateko osoaren ehuneko 5etik gorakoa, hurrenez hurren.

  • 5.  Apartatu honetan xedatutakoak ez du ezertan eragotziko 15/2003 Legearen 9.2 artikuluan ezarritakoa.

Bi. Urriaren 9ko 24/2007 Legeari jarraituz eremu-fiskaltza bateko fiskalburu izendatzen diren fiskalek hauek jasoko dituzte, baldin eta fiskaltza hori probintziako hiriburua ez den beste egoitza batean badago, Probintzia Auzitegiaren atal bat dagoen tokian: Probintzia Fiskaltzaren egoitzako fiskalei dagokien populazio-taldearen irizpidearen araberako destino-osagarria, ordezkaritzaren kontzeptuko destino-osagarria, berariazko osagarria eta Probintzia Fiskaltzako fiskalburuordeari dagozkion aparteko ordainsarietan jaso beharreko zenbatekoa; urriaren 9ko 24/2007 Legeak abenduaren 30eko 50/1981 Legea aldatzen zuen, Fiskaltzaren Estatutu Organikoa arautzen duena.

Eremu-fiskaltza bateko gainerako fiskalburuek Probintzia Fiskaltzako fiskalburuordeari dagokion berariazko osagarria jasoko dute.

Probintzia Fiskaltzako fiskalburuek eta fiskalburuordeek Probintzia Auzitegiko fiskalburuei eta fiskalburuordeei hurrenez hurren dagozkien ordainsari osagarriak eta aparteko ordainsarietan sartu beharreko zenbatekoak jasoko dituzte.

Estatuko Fiskaltza Nagusiko Idazkaritza Teknikoko fiskalburuordeak Estatuko Fiskaltza Nagusiko fiskalburuorde ikuskatzaileari dagozkion ordainsari osagarriak eta aparteko ordainsarietan sartu beharreko zenbatekoak jasoko ditu.

Estatuko Fiskaltza Nagusiko sala-fiskalei atxikitako fiskalek eta Estatuko Fiskaltza Nagusiko Laguntza Unitateko fiskalek Estatuko Fiskaltza Nagusiko Idazkaritza Teknikoko fiskalei dagokien zenbatekoa jasoko dute berariazko osagarri gisa.

Probintzia Fiskaltzako lurralde-ataletako fiskal dekanoek fiskal koordinatzaileei dagokien zenbatekoa jasoko dute berariazko osagarri gisa.

Espezializatutako ataletako fiskal dekanoek lurralde-ataletako fiskal dekanoei dagozkien ordainsari osagarriak eta aparteko ordainsariak jasoko dituzte.

Autonomia-erkidegoetako fiskaltzetako bigarren kategoriako fiskalek, koordinatzaileak ez direnek, baita fiskaltza horietako lurralde-ataletakoek ere, autonomia-erkidegoetako fiskaltzetako fiskalburuordeei dagozkien aparteko ordainsarietan jaso beharreko zenbatekoa eta destino-osagarria jasoko dituzte, fiskaltza organikoki bitan banatuta (batetik, autonomia-erkidegoko fiskaltza eta, bestetik, egoitza duen probintziako probintzia-fiskaltza) ez daukaten autonomia-erkidegoetan izan ezik.

Hiru. 2019an, errege lege-dekretu honen 3.Bi artikuluan xedatutakoari jarraituz, honako hauek izango dira Justizia Administrazioaren Legelarien Kidegoko eta Justizia Administrazioaren zerbitzurako kidegoetako kideen ordainsariak:

  • 1. Soldata, behean azaltzen diren xehetasunen arabera, eta antzinatasunagatiko nahiz hirurtekoengatiko ordainsaria, baldin badagokie.

  • a) Justizia Administrazioaren Legelarien Kidegoko kideen soldatak honako zenbateko hauek izango ditu 2019an, hamabi hilabete-saritan:

    Euroak

    Justizia Administrazioaren legelariak, lehen kategoriakoak.

    19.075,56

    Justizia Administrazioaren legelariak, bigarren kategoriakoak.

    18.131,04

    Justizia Administrazioaren legelariak, hirugarren kategoriakoak.

    16.845,48

  • b) Justizia Administrazioaren zerbitzurako kidegoetako funtzionarioen soldataren zenbatekoa honako hau izango da 2019an, hamabi hilabete-saritan:

    Euroak

    Toxikologiako eta Auzitegi Zientzietako Institutu Nazionaleko auzitegi-mediku eta profesionalak.

    16.350,96

    Prozesu eta Administrazio Kudeaketa.

    14.119,20

    Prozesu eta Administrazio Izapidetzea.

    11.604,96

    Laguntza Judiziala.

    10.526,16

    Toxikologiako eta Auzitegi Zientzietako Institutu Nazionaleko teknikari espezialistak.

    14.119,20

    Toxikologiako eta Auzitegi Zientzietako Institutu Nazionaleko laborategiko laguntzaileak.

    11.604,96

  • c) Abenduaren 23ko 19/2003 Lege Organikoak -Botere Judizialaren uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoa aldatzen duenak- desagerrarazi beharrekotzat jotako kidegoetan, 2004ko urtarrilaren 1a baino lehen osatutako hirurtekoen zenbatekoak honako hauek izango dira 2019an, hamabi hilabete-saritan:

    Euroak

    Ofizialen Kidegoa.

    565,44

    Laguntzaileen Kidegoa.

    435,96

    Agente Judizialen Kidegoa.

    376,56

    Teknikari Espezialisten Kidegoa.

    565,44

    Laborategiko Laguntzaileen Kidegoa.

    435,96

    Laborategiko Agenteen Kidegoa (iraungitzear).

    376,56

    7.000 biztanletik gorako udalerrietako bake-epaitegietako Idazkarien Kidegoa (iraungitzear).

    636,12

Auzitegi-medikuen eta medikuntza-teknikarien kidegoetako langileek 1995eko urtarrilaren 1a baino lehen osatutako hirurtekoak urtean 681,84 eurokoak izango dira 2019an, hamabi hilabete-saritan.

  • 2.  Aparteko ordainsariak abuztuaren 2ko 30/1984 Legearen aplikazio-eremuan jasotako funtzionarioei aplikatu beharreko araudiaren arabera sortuko dira, EPOEren azken xedapenetako laugarrenean adierazitakoari jarraituz. Aparteko ordainsari horiek urtean bi izango dira, eta, kasuan-kasuan, soldataren, antzinatasunaren edo hirurtekoen hilabete-sari baten zenbatekoa izango du haietako bakoitzak, bai eta 2011rako Estatuko Aurrekontu Orokorren abenduaren 22ko 39/2010 Legearen X. eranskinean adierazitako zenbatekoa ere, 2018ko abenduaren 31n indarra zuten balioei erreparatuz, 3.Bi artikuluan aurreikusitako igoera-portzentajea aplikatuta gehienez ere.

  • 3. a) Justizia Administrazioaren Legelarien Kidegoko funtzionarioei atxikitako lanpostuetarako osagarri orokorra, abenduaren 30eko 2033/2009 Errege Dekretua aplikatu beharreko kasuetan, honako zenbateko hauen araberakoa izango da 2019an, hamabi hilabete-saritan adierazita:

    Euroak

    I. motako postuak.

    17.095,20

    II. motako postuak.

    14.602,08

    III. motako postuak.

    13.941,84

    IV. motako postuak.

    13.836,60

    V. motako postuak.

    10.005,48

Aurreko paragrafoan adierazitako funtzionarioen gainerako ordainsari osagarriek, aldakorrek eta bereziek 3.Bi artikuluan ezarritako igoera-portzentajea izango dute 2018ko abenduaren 31n indarrean zeudenekiko, errege lege-dekretu honen 3.Zazpi artikuluan xedatutakoa ezertan eragotzi gabe.

Honako 3.a) apartatu honetako lehenengo paragrafoan adierazitako postuez bestelakoak betetzen dituzten Justizia Administrazioaren Legelarien Kidegoko kideek irailaren 5eko 1130/2003 Errege Dekretuan ezarritako ordainsari orokor, aldakor eta bereziak jasoko dituzte, 2018ko abenduaren 31n indarrean zeudenei 3.Bi artikuluan ezarritako igoera-ehunekoa aplikatuta.

  • 3.b) Justizia Administrazioaren zerbitzura ari diren kidegoetako funtzionarioei atxikitako lanpostuetarako osagarri orokorraren zenbatekoa, artikulu honetako Hiru.1.b) apartatuan adierazitakoa, uztailaren 20ko 1033/2007 Errege Dekretuan xedatutakoarekin bat, honako hau izango da 2019an, hamabi hilabete-saritan:

    Mota

    Azpimota

    Euroak

    ozesu eta Administrazio Kudeaketa, eta Toxikologiako eta Auzitegi Zientzietako Institutu Nazionaleko teknikari espezialistak.

    I

    A

    4.227,36

    I

    B

    5.049,72

    II

    A

    3.892,20

    II

    B

    4.714,68

    III

    A

    3.724,92

    III

    B

    4.547,28

    IV

    C

    3.557,52

    IV

    D

    3.725,28

    ozesu eta Administrazio Izapidetzea, eta Toxikologiako eta Auzitegi Zientzietako Institutu Nazionaleko laborategiko laguntzaileak.

    I

    A

    3.669,12

    I

    B

    4.491,60

    II

    A

    3.334,32

    II

    B

    4.156,80

    III

    A

    3.166,80

    III

    B

    3.989,16

    IV

    C

    2.999,52

    guntza Judiziala.

    I

    A

    2.882,28

    I

    B

    3.704,76

    II

    A

    2.547,00

    II

    B

    3.369,60

    III

    A

    2.379,60

    III

    B

    3.202,20

    IV

    C

    2.212,20

    xikologiako eta Auzitegi Zientzietako Institutu Nazionaleko auzitegi-mediku eta profesionalak.

    I

    19.961,76

    II

    19.704,24

    III

    19.446,48

    ozesu eta Administrazio Kudeaketako eskala, 7.000 biztanletik gorako udalerrietako bake-epaitegietako Idazkarien Kidegotik datozenak (iraungitzear)

    5.398,08

Aurreko paragrafoan adierazitako funtzionarioen gainerako ordainsari osagarriek, aldakorrek eta bereziek 3.Bi artikuluan ezarritako igoera-portzentajea izango dute 2018ko abenduaren 31n indarrean zeudenekiko, errege lege-dekretu honen 3.Zazpi artikuluan xedatutakoa ezertan eragotzi gabe.

  • 4. Aurreko 3.a) eta 3.b) letretan aipatutako ordainsari osagarrietan, jasota egongo dira -hala pentsatuko da behintzat- Ministroen Kontseiluaren 2009ko maiatzaren 8ko Erabakiaren bigarren apartatuan ordainsari gehigarri osagarri gisa aitortutako kopuruak; erabaki hori maiatzaren 18ko 1230/2009 Aginduaren bidez argitaratu zen.

Lau. Botere Judizialaren uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 624. artikuluan adierazitako funtzionarioei dagozkien oinarrizko ordainsariek eta ordainsari osagarriek 3.Bi artikuluan adierazitako igoera-portzentajea izango dute 2019an, 2018ko abenduaren 31n indarrean zeudenekiko, errege lege-dekretu honen 3.Zazpi artikuluan xedatutakoa ezertan eragotzi gabe.

Bost. 2019an, honako hauek izango dira Botere Judizialeko eta Fiskaltzako kideen ordainsariak:

1. Auzitegi Goreneko presidenteordea:

Euroak

Soldata (14 hilabete-saritan jasotzekoa).

31.628,66

Beste ordainsari batzuk (12 hilabete-saritan jasotzekoak).

91.972,92

Guztira.

123.601,58

Auzitegi Goreneko sala-presidenteak eta Auzitegi Nazionaleko Goreneko magistratuak):

presidentea (Auzitegi

Euroak

Soldata (14 hilabete-saritan jasotzekoa).

29.205,54

Beste ordainsari batzuk (12 hilabete-saritan jasotzekoak).

87.304,92

Guztira.

116.510,46

Auzitegi Goreneko magistratuak eta Auzitegi Nazionaleko sala-f Goreneko magistratuak):

residenteak (Auzitegi

Euroak

Soldata (14 hilabete-saritan jasotzekoa).

27.668,48

Beste ordainsari batzuk (12 hilabete-saritan jasotzekoak).

85.810,08

Guztira.

113.478,56

2. Estatuko fiskal nagusia: 120.818,16 euro, hamabi hilabete aparteko ordainsariak jasotzeko eskubiderik gabe.

Auzitegi Goreneko fiskalburuordea:

-saritan jasotzekoak,

Euroak

Soldata (14 hilabete-saritan jasotzekoa).

29.205,54

Beste ordainsari batzuk (12 hilabete-saritan jasotzekoak).

87.304,92

Guztira.

116.510,46

Fiskalburu ikuskatzailea, Konstituzio Auzitegiaren aurreko Fiska Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzako fiskalburua:

ltzako fiskalburua eta

Euroak

Soldata (14 hilabete-saritan jasotzekoa).

27.668,48.

Beste ordainsari batzuk (12 hilabete-saritan jasotzekoak).

87.304,92.

Guztira.

114.973,40.

Kontuen Auzitegiko Fiskaltzako fiskalburuak, Estatuko fiskal nagusiaren Idazkaritza Teknikoko eta Laguntza Unitateko fiskalburuak, fiskaltza berezietako fiskalburuak (drogaren aurkakoa eta ustelkeriaren eta kriminalitate antolatuaren aurkakoa) eta Auzitegi Goreneko salako fiskalak:

Euroak

Soldata (14 hilabete-saritan jasotzekoa).

27.668,48

Beste ordainsari batzuk (12 hilabete-saritan jasotzekoak).

85.810,08

Guztira.

113.478,56

3. Zenbaki honetako aurreko puntuetan aipatutako Botere Judizialeko eta Fiskaltzako kideek -Estatuko fiskal nagusiak izan ezik, hura hurrengo apartatuan arautzen baita-antzinatasunagatik edo hirurtekoengatik dagokien ordainsaria jasoko dute, hamalau hilabete-saritan.

Halaber, urtean bi ordainsari jasoko dituzte, ekainean eta abenduan. Hona hemen bakoitzaren zenbatekoa:

Botere Judizialeko eta Fiskaltzako zenbait kide

Zenbatekoa, eurotan

Auzitegi Goreneko presidenteordea.

7.664,41

Auzitegi Goreneko sala-presidenteak eta Auzitegi Nazionaleko presidentea (Auzitegi Goreneko magistratuak).

7.275,41

Auzitegi Goreneko magistratuak eta Auzitegi Nazionaleko sala-presidenteak (Auzitegi Goreneko magistratuak).

7.150,84

Auzitegi Goreneko fiskalburuordea.

7.275,41

Fiskalburu ikuskatzailea, Konstituzio Auzitegiaren aurreko Fiskaltzako fiskalburua eta Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzako fiskalburua.

7.275,41

Kontuen Auzitegiko Fiskaltzako fiskalburuak, Estatuko fiskal nagusiaren Idazkaritza Teknikoko eta Laguntza Unitateko fiskalburuak, Fiskaltza berezietako fiskalburuak (drogaren aurkakoa, ustelkeriaren eta kriminalitate antolatuaren aurkakoa) eta Auzitegi Goreneko salako fiskalak.

7.150,84

Abuztuaren 2ko 30/1984 Legearen aplikazio-eremuan bildutako funtzionarioei aplikatu beharreko aparteko ordainsariei buruzko araudiaren araberakoak izango dira zenbateko horiek.

  • 4.  Estatuko fiskal nagusiak, apartatu honen 2. zenbakian adierazitako zenbatekoaz gain, antzinatasunagatik edo hirurtekoengatik dagozkion ordainsariak jasoko ditu, hamalau hilabete-saritan, bai eta 2008rako Estatuko Aurrekontu Orokorren abenduaren 26ko 51/2007 Legeak 32.Lau artikuluko 3. zenbakiaren bigarren paragrafoan xedatutakotik eratorritako ordainsariak ere, 2018ko abenduaren 31n indarrean zeudenak, 3.Bi artikuluan ezarritako igoera-ehunekoa aplikatuta.

Abuztuaren 2ko 30/1984 Legearen aplikazio-eremuan bildutako funtzionarioei aplikatu beharreko aparteko ordainsariei buruzko araudiaren araberakoak izango dira zenbateko horiek.

  • 5.  Apartatu honetako 1. eta 2. zenbakietan adierazitako Botere Judizialeko eta Fiskaltzako kideen soldata eta ordainsari osagarriak zenbaki horietan bertan eta apartatu bereko 3. zenbakian eta 4. zenbakian hurrenez hurren finkatutakoak izango dira; hala, ez zaie aplikatuko Karrera Judizialeko eta Fiskaleko Ordainsariak arautzen dituen Legea (maiatzaren 26ko 15/2003 Legea), baina eskubidea izango dute dagozkien ordainsari bereziak jasotzeko, 2018ko abenduaren 31n indarrean zeuden zenbatekoekin jasotzeko ere, 3.Bi artikuluan aurreikusitako portzentajean goratuta.

Sei. Artikulu honetan bildutako langileek hirurtekoak aitortuta baldin badauzkate errege lege-dekretu honen 3. artikuluaren Bost apartatuan ezarritakoaren mende dauden kidego edo eskaletan, eta hirurtekoen edo antzinatasunaren aparteko ordainsariak kontzeptu horien hilabete-sari arrunt baten zenbatekoan jasotzea baldin badagokie, horiek jasotzeko, zenbateko bereko hamalau hilabete-saritan banatu ahal izango da aipatutako kidego edo eskaletan aitortutako hirurtekoen (eta/edo antzinatasunaren) urteko zenbateko osoa, hamabi hilabete-sariri dagozkien hirurtekoek (eta/edo antzinatasunak) eta hirurtekoengatiko (eta/edo antzinatasunagatiko) aparteko ordainsariek osatua. Kasu horretan, honako hauek izango dira urteko zenbatekoak, hamabi hilabete-sari arrunt eta aparteko bi ordainsarienak:

EPOE taldea/azpitaldea

Hirurtekoak Euroak

A1

599,38

A2

497,02

B

444,96

C1

383,68

C2

265,92

E (30/1984 Legea) eta profesionalen multzoak (EPOE).

200,48

  • 12. artikulua. Estatutupeko langileen eta Gizarte Segurantzako estatutuz kanpoko langileen ordainsariak.

Bat. 2019an, Gizarte Segurantzaren Administrazioko funtzionarioek, Estatuko Administrazio Orokorreko gainerako langileekin jada homologatuta, errege lege-dekretu honen 6. artikuluan ezarritako ordainsariak jasoko dituzte.

Bi. 2019an, Osasunaren Institutu Nazionaleko estatutupeko langileen ordainsariei buruzko irailaren 11ko 3/1987 Errege Lege Dekretuaren aplikazio-eremuan dauden langileek errege lege-dekretu honen 6.Bat artikuluaren A), B) eta C) letretan kontzeptu horietarako zehaztutako zenbatekoak jasoko dituzte oinarrizko ordainsari eta destino-osagarri gisa, ezertan eragotzi gabe aipaturiko errege lege-dekretuaren bigarren xedapen iragankorraren bigarren puntuan ezarritakoa aplikatzea eta aipaturiko 6.Bat artikuluaren C) letran finkatutako destino-osagarria hamalau hilabete-saritan ordaintzea.

Aipatutako estatutupeko langileei errege lege-dekretu honen 6.Bat.B) artikuluan ezarritakoa aplikatzeko, aparteko ordainsari bakoitzari dagokion destino-osagarriaren zenbatekoa ere hamalau hilabete-saritan emango da. Zenbateko hori 6.Bat.C) artikuluan mailen arabera adierazitako zenbatekoen hamabirena izango da.

Langile horiei dagozkien berariazko osagarrien eta etengabeko arretagatiko osagarrien zenbatekoek 3.Bi artikuluan ezarritako igoera izango dute 2018ko abenduaren 31n indarrean zeudenekiko, errege lege-dekretu honen 3.Zazpi artikuluan xedatutakoa ezertan eragotzi gabe.

3/1987 Errege Lege Dekretuaren 2.Hiru.c) artikuluan, hirugarren xedapen iragankorrean eta hura garatzeko emandako gainerako arauetan adierazitako irizpideen arabera zehaztuko da produktibitate-osagarriaren zenbateko indibiduala.

Hiru. 2019an, artikulu honen aplikazio-eremuko gainerako funtzionarioen eta estatutupeko langileen ordainsariek 18.Bi artikuluan aurreikusitako igoera izango dute, 2018ko abenduaren 31n indarrean zeudenekiko.

  • 4. KAPITULUA

Langile aktiboen araubidearen alorreko beste xedapen batzuk

  • 13. artikulua. Sariak, gurutzeak, dominak eta mutilazio-pentsioak.

Bat. Sari, gurutze, domina eta mutilazio-pentsio gisa jasotzen diren zenbatekoek 3.Bi artikuluan ezarritako igoera izango dute 2019an, 2018ko abenduaren 31n aitortuta zeudenekiko.

Bi. San Fernandoren Gurutze Ohoratua eta banakako Domina Militarra euren legeria bereziaren bidez eraenduko dira.

Hiru. Konstantziaren Gurutzea eta San Hermenegildoren Errege Ordena Militarraren kategoriak ekainaren 23ko 1189/2000 Errege Dekretuak ezarritakoaren mende egongo dira; errege-dekretu horren bidez, San Hermenegildoren Errege Ordena Militarraren Erregelamendua onetsi zen.

  • 14. artikulua. Beste arau komun batzuk.

Bat. Tokiko Osasun Kidegoetako langile administrazio-kontratudunek eta funtzionarioek, bai eta 2018an 2018rako Estatuko Aurrekontu Orokorren uztailaren 3ko 6/2018 Legearen III. tituluan oro har ezarritakoekin bat ez datozen ordainsariak izan dituztenek, errege lege-dekretu honen titulu berean berariaz ezarritakoak aplikatu behar ez bazaizkie, 2019an ere jasoko dituzte 2018ko abenduaren 31n indarrean zeuden ordainsariak, 3.Bi artikuluan ezarritako igoera aplikatuta.

Bi. Estatuko Administrazio Orokorrean, haren erakunde autonomoetan eta estatu-agentzietan, funtzionarioren bat betetzen ari den lanpostuari dagokion ordainsari-araubideaz bestelako batera atxikita egonez gero, funtzionario horrek betetzen ari den lanpostuari dagozkion ordainsariak jasoko ditu; aurrez, oinarrizko ordainsariak parekatuko zaizkio, Ogasuneko eta Lurralde Politikako Ministerioak eta Funtzio Publikoko Ministerioak Aurrekontu eta Gastuetako eta Funtzio Publikoko idazkaritzen bitartez batera baimenduta, interesa duten ministerio-sailen proposamenari jarraituz.

Aurreko paragrafoan adierazitako parekatzearen ondore hutsetarako, baimena eman ahal izango da antzinatasun-ordainsariaren zenbatekoa funtzionarioaren jatorrizko ordainsari-araubidearen araberakoa izan dadin.

Hiru. Zerbitzuagatiko kalte-ordainen zenbatekoa 2018an indarrean zegoen berbera izango da.

  • 15. artikulua. Ogasun Ministerioak sektore publikoaren zerbitzura diharduten langileen kostuen arloan duen eskumena negoziazio kolektiboaren eremuan.

Guztiz eraginkorrak izan daitezen ministerio-sailen, organismoen, estatu-agentzien, enpresa-erakunde publikoen eta Estatuko sektore publikoaren gainerako erakunde publikoen, Estatuko merkataritza-sozietateen, Estatuko sektore publikoko fundazioen eta Estatuaren sektore publikoaren partaidetza gehiengoduna duten partzuergoen aurrekontuetako langile-gastuen kapituluari egozteko gastuekin zerikusia duten akordio, hitzarmen, itun edo negoziazio kolektiboko beste edozein antzeko tresna, bai eta horiek betetzeko edo garatzeko hartzen diren neurriak ere, Ogasun Ministerioak aldeko txostena egin beharko du aurrez, Aurrekontu eta Gastuetako Estatu Idazkaritzako titularraren bitartez; hala, erabat deusezak izango dira txosten hori jaso gabe egiten direnak. Adierazitako akordio, hitzarmen, itun, tresna zein neurriek ezin izango dute eragin, zuzenean edo zeharka, langile-kostuen arloko gastu publikoa handitzea eta/edo ordainsariak handitzea errege lege-dekretu honen 3.Bi artikuluan baimendutakoaz gaindi.

  • 16. artikulua. Gizarte Segurantzarekin lankidetzan diharduten mutualitateetako eta horien zentro mankomunatuetako zuzendarien eta gainerako langileen ordainsariak.

Bat. Gizarte Segurantzarekin elkarlanean aritzen diren mutualitateetan eta horien zentro mankomunatuetan zuzendari kudeatzaileek eta betearazpen-eginkizunetan diharduten langileek edozein kontzepturengatik jasotzen dituzten ordainsariak Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren testu bateginaren 88. artikuluan ezarritakoaren mende egongo dira (urriaren 30eko 8/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartu zen testu bategin hori), eta 3.Bi artikuluan ezarritako gehieneko igoera-portzentajea izango dute 2018an jasotako zenbatekoekiko.

Bi. Aipaturiko 88. artikuluan ezarritakoa ezertan eragotzi gabe, mutualitateetako eta horien zentro mankomunatuetako gainerako langileen ordainsariak Estatuko sektore publikoko langile lan-kontratudunei dagokienez xedatutakoaren mende geratuko dira, eta, zehazki, errege lege-dekretu honen 7. artikuluan ezarritakoaren eta ekainaren 10eko HAP/1057/2013 Aginduan ezarritakoaren mende; agindu horren bidez, 2013rako Estatuko Aurrekontu Orokorren abenduaren 27ko 17/2012 Legearen 27.Hiru artikuluan soldata-masa baimentzeko araututako prozeduraren forma, irismena eta ondoreak zehazten dira, Estatuko merkataritza-sozietateetarako, Estatuko sektore publikoko fundazioetarako eta Estatuko sektore publikoa osatzen duten administrazio eta organismoen partaidetza gehiengoduna daukaten partzuergoetarako.

Aurreko paragrafoan ezarritakoaren ondoreetarako, osasun-arloko langileei dagokien soldata-masarako baimenean, aintzat hartu ahalko dira kolektibo horren ordainsarien berezitasunak, zerbitzuak ematen dituzteneko eremu geografikoetako lan-merkatuko inguruabarretatik eratortzen direnak eta osasun-arloko profesionalen kategoria jakin batzuen ordainsarietan zuzeneko eragina izan dezaketenak.

Hiru. Aurreko apartatuetan aurreikusitako mugak aplikatzearen ondoreetarako konputagarriak izango dira mutualitateen ondare historikotik edo ondare horri lotutako erakundeetatik datozen ordainsariak ere.

  • 17. artikulua. Bake-epaitegietako bake-epaileen eta idazkarien jardueragatiko konpentsazio ekonomikorako moduluak.

Bat. Botere Judizialaren Lege Organikoak (uztailaren 1eko 6/1985 Legea) 101. artikuluan xedatutakoari jarraituz izendatutako bake-epaileek ordainsari hauek jasoko dituzte urtean, udalerriko zuzenbidezko biztanle kopuruaren arabera:

Urtean/euroak

1 eta 1.999 biztanle bitartean.

1.138,76

2.000 eta 4.999 biztanle bitartean.

1.707,92

5.000 eta 6.999 biztanle bitartean.

2.277,16

7.000 eta 14.999 biztanle bitartean.

3.415,56

15.000 biztanle edo gehiago.

4.554,00

Bi. Berariaz izendatuta bake-epaitegiren batean idazkari-lanak egiten dituzten langileek, Justizia Administrazioaren zerbitzura ari diren kidegoetakoek izan ezik, ordainsari hauek jasoko dituzte urtean, udalerriko zuzenbidezko biztanleen kopuruaren arabera:

Urtean/euroak

1 eta 499 biztanle bitartean.

563,96

500 eta 999 biztanle bitartean.

837,64

1.000 eta 1.999 biztanle bitartean.

1.003,56

2.000 eta 2.999 biztanle bitartean.

1.169,28

3.000 eta 4.999 biztanle bitartean.

1.500,88

5.000 eta 6.999 biztanle bitartean.

1.832,52

Hiru. Ordainsari horiek dagozkien aurrekontu-aplikazioen kargura finantzatuko dira. Eta hiru hilean behin ordainduko dira; zehazki, martxoan, ekainean, irailean eta abenduan.

Lau. Xedapen honetan jasotako ordainsari-zenbatekoek ehuneko 2,25eko igoera dakarte 2018ko abenduaren 31n indarrean egondakoen aldean. Langile horiei BPGd-aren eboluzioarekin lotutako soldata-igoera gehigarria aplikatuko zaie, 3.Bi artikuluaren arabera sektore publikoko langileentzat onartzen den berbera.

  • 18. artikulua. Toki-korporazioetako kideen ordainsari-araubidea.

Bat. Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75.bis artikuluan ezarritakoari jarraituz (Toki Administrazioaren Arrazionalizazio eta Iraunkortasunari buruzko abenduaren 27ko 27/2013 Legeak onartutako testuaren arabera), eta kontuan hartuta errege lege-dekretu honen 4. artikuluan xedatutakoa, hau izango da ordainsari- eta bertaratze-kontzeptu guztiengatik toki-korporazioetako kideek guztira jaso dezaketen gehieneko kopuruaren muga, baldin eta biztanle kopuruari erreparatuta, eta zerbitzu berezietan dauden karrerako funtzionarioen hirurtekoak aparte utzita, eskubide hori badute:

Biztanleak

Erreferentzia

Euroak

500.000 baino gehiago

106.130,60

300.001 eta 500.000 bitartean

95.517,54

150.001 eta 300.000 bitartean

84.904,46

75.001 eta 150.000 bitartean

79.598,46

50.001 eta 75.000 bitartean

68.985,42

20.001 eta 50.000 bitartean

58.372,36

10.001 eta 20.000 bitartean

53.065,30

5.001 eta 10.000 bitartean

47.759,30

1.000 eta 5.000 bitartean

42.452,24

1.000 biztanletik beherako toki-korporazioen kasuan, honako eskala hau aplikatuko da, arduraldiari begiratuta:

Arduraldia

Erreferentzia

— Euroak

Arduraldi partziala, % 75ekoa.

31.839,20

Arduraldi partziala, % 50ekoa.

23.348,55

Arduraldi partziala, % 25ekoa.

15.920,13

Bi. Xedapen honetan jasotako ordainsari-zenbatekoek ehuneko 2,25eko igoera dakarte 2018ko abenduaren 31n indarrean egondakoen aldean. BPGd-aren eboluzioarekin lotutako soldata-igoera gehigarria ere aplikatu da, 3.Bi artikuluaren arabera sektore publikoko langileentzat onartzen den berbera.

  • 19. artikulua. Atzerrian destinaturik dauden langileen zerbitzuagatiko kalte-ordainak.

Zerbitzuen ondoriozko kalte-ordainei buruzko maiatzaren 24ko 462/2002 Errege Dekretuaren 26.3 artikuluaren eraginkortasunak etenda jarraituko du.

  • 20. artikulua. Estatu-agentzietako errendimendurako pizgarriak.

Ezertan galarazi gabe 7.Hiru artikuluan xedatutakoa, kudeaketa-kontratuak dituzten estatu-agentzietan, kontratu horiek betetzearen ondorio diren errendimendurako pizgarrien zenbateko globalek hauxe izango dute gehieneko muga: Ogasun Ministerioak Aurrekontu eta Gastuetako Estatu Idazkaritzaren bitartez aurreko urtean kontzeptu horiengatik beroriengatik agentziei baimendu dizkien zenbatekoak, errege lege-dekretu honen 3.Bi artikuluan ezarritako gehieneko igoera aplikatuta.

  • 21. artikulua. Estatuko Administrazio Orokorraren gastua mugatzea.

Ministerio-sailek proposatzen duten edozein jarduketa berrik ezin izango du handitu langileen gastu garbia.

Aurreko paragrafoan xedatutakoa gorabehera, eta Zientziari, Teknologiari eta Berrikuntzari buruzko ekainaren 1eko 14/2011 Legeak 25. artikuluaren 5. apartatuan eta zazpigarren xedapen gehigarriaren 1., 2. eta 3. apartatuetan ezarritakoa Estatuko Administrazio Orokorreko ikerketa-erakunde publikoetako zientzia-eskaletako funtzionario ikertzaileentzat garatu behar duen erregelamenduzko araua onartu ahal izateko soil-soilik, ikerketa-erakunde horiek euren karguko langileen gastu garbia handitu ahal izango dute, eta kasu guztietan 2018ko urtarrilaren letik aurrera izango ditu ondore ekonomikoak ordainsari-sistemak.

Debeku horretatik salbuetsiko dira, era berean, Barne Ministerioaren, Polizia Nazionaleko sindikatuen eta Guardia Zibileko elkarte profesionalen arteko 2018ko martxoaren 12ko Akordioa aplikatzeko beharrezkoak diren neurriak, bai eta Diputatuen Kongresuko Aurrekontuen Batzordeak trafikoko etsaminatzaileei buruz 2018ko maiatzaren 16an hartutako erabakia betetzeko beharrezkoak direnak ere.

  • 22. artikulua. 2012ko abenduko aparteko ordainsaria eta ordainsari gehigarria berreskuratzea.

Bat. Administrazioek eta sektore publikoa osatzen duten gainerako erakundeek, baldin eta osorik ordaindu ez badituzte aurrekontu-egonkortasuna bermatzeko eta lehiakortasuna bultzatzeko neurriei buruzko uztailaren 13ko 20/2012 Errege Lege Dekretua aplikatuta 2012ko abenduko aparteko ordainsaria eta berariazko osagarriaren ordainsari gehigarria edo ordainsari gehigarri baliokideak kentzeagatik egiazki jaso ez diren zenbatekoak, itzulketa hori egin ahalko dute, beren egoera ekonomiko-finantzarioa kontuan hartuta.

Bi. Itzulketa honako hauetan jasotako modu berean eta adierazitako baldintzak betez egingo da: 2015erako Estatuko Aurrekontu Orokorren abenduaren 26ko 36/2014 Legearen hamabigarren xedapen gehigarria, irailaren 11ko 10/2015 Errege Lege Dekretuaren 1. artikulua -errege lege-dekretu horren bidez, Estatuko aurrekontuan kreditu bereziak eta kreditu-gehigarriak eman eta enplegu publikoaren arloko eta ekonomia pizteko beste neurri batzuk hartzen dira- eta 2016rako Estatuko Aurrekontu Orokorren urriaren 29ko 48/2015 Legearen hamabigarren xedapen gehigarria.

Hiru. Xedapen honek oinarrizko izaera du, eta Espainiako Konstituzioaren 149.1.18, 149.1.13 eta 156.1 artikuluen babesean emana dago.

  • 23. artikulua. Estatuko oinarrizko arauetan aurreikusi gabeko zenbatekoetan murriztu diren ordainsariak berrezartzea.

Bat. Administrazioek eta sektore publikoa osatzen duten gainerako erakundeek, baldin eta aurreko ekitaldietan beren langileen ordainsariak murriztu badituzte Estatuko oinarrizko arauetan eskatu ez diren zenbatekoetan, edo Estatuko aurrekontu orokorrei buruzko legeetan aurreikusitako gehieneko ordainsari-igoerak aplikatu ez badituzte, berrezarri ahalko dituzte murrizketa baino lehen indarrean zeuden zenbatekoak edo aurrekontuei buruzko legeetan baimendutako igoerara iritsi arte behar direnak.

Bi. Neurri horren aplikazioan sortzen diren kopuruak ez dira hartuko Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko kasuan kasuko legean araututakoen moduko ordainsari-igoeratzat.

Hiru. Soilik, defizitaren eta zorraren helburuak eta gastu-araua betetzen dituzten administrazioek eta erakundeek onetsi ahalko dute neurri hori, Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoaren 17. artikuluaren 3. eta 4. apartatuetan jasotako moduan. Horri dagokionez, zorraren muga, toki-erakundeetako bakoitzari ezarri beharrekoa, Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko legeek edo toki-ogasunak arautzen dituen legeriak zorpetze-eragiketak baimentzearen arloan finkatzen dutena izango da.

Xedapen gehigarria. Navantia SMEko erretiro-osagarria aldatzea

Errege lege-dekretu honen hirugarren artikuluaren Hiru eta Lau apartatuetan xedatutakoa ezertan eragotzi gabe, Ogasun Ministerioak, Aurrekontu eta Gastuetako Estatu Idazkaritzaren bitartez, Navantia SMEri baimena eman ahalko dio, salbuespenez eta behin bakarrik, erretiro-osagarri indarduna aldatzea ahalbidetuko duen zenbatekoa kapitalizatzeko behar diren ekarpenak egin ditzan, sozietate horren plan estrategikoaren esparruan, zeinak Ekonomia Gaietarako Gobernuaren Ordezko Batzordearen aldeko txostena jaso beharko baitu.

Behin aurreko paragrafoan xedatutakoa baimendu ondoren, soldata-masa handitu egingo da, homogeneotasunez, aurreko paragrafoan ezarritakoa aplikatzearen ondorioz ordaindu beharreko zenbatekoa gehituko baitzaio. Gehikuntza hori ez da finkagarria izango.

Lehenengo xedapen iragankorra. Estatuko sektore publikoaren zerbitzurako langileen bizilekuagatiko kalte-ordainak.

2019. urtean, Estatuko sektore publikoko langile aktiboen bizilekuagatiko kalte-ordaina orain arte bezala ordainduko da kalte-ordain hori aitortuta dagoen Estatuko lurraldeetan. 2018ko abenduaren 31n indarrean zeuden zenbateko berberak izango dira, eta 3.Bi artikuluan aurreikusitako gehieneko igoera aplikatuko zaie.

Nolanahi ere, bizilekuagatiko kalte-ordainen onuradunek jasotzen duten zenbatekoa Estatuko sektore publikoko langileentzat ezarritakoak baino handiagoa bada, gehikuntzarik gabe jasotzen jarraituko dute 2019an, edo azken horietara iristeko adinako gehikuntzarekin.

Bigarren xedapen iragankorra. Osagarri pertsonalak eta iragankorrak.

Bat. Osagarri pertsonalek eta iragankorrek eta antzeko izaera duten gainerako ordainsariek euren araudi berariazkoan eta errege lege-dekretu honetan xedatutakoa beteko dute.

Bi. 1985erako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 30eko 50/1984 Legearen 13. artikuluan xedatutakoari jarraituz abuztuaren 2ko 30/1984 Legearen aplikazio-eremuko langileei aitortutako osagarri pertsonalek eta iragankorrek aurreko urteko abenduaren 31n zuten zenbateko bera izango dute, eta lanpostu-aldaketak eragindako hobekuntzek, halakorik egonez gero, xurgatu egingo dituzte.

Lanpostu-aldaketak ordainsariaren murrizketa ekartzen duen kasuetan ere, eutsi egingo zaio sistema berria aplikatzearen ondorioz ezarritako osagarri pertsonal iragankorrari, eta haren xurgatzeari egotziko zaizkio lanpostu-aldaketak eragin ditzakeen hobekuntzak.

Aurreko paragrafoetan aurreikusitako xurgatzearen ondoreetarako, errege lege-dekretu honetan ezartzen den ordainsari orokorren igoera bere zenbatekoaren ehuneko 50ean soilik hartuko da kontuan; horri dagokionez, honako hauek dira aipaturiko ordainsari orokorra osatzen dutenak: soldata —hamalau hilabete-saritan—, destino-osagarria eta berariazko osagarria.

Hirurtekoak, produktibitate-osagarria eta aparteko zerbitzuengatiko haborokinak ez dira, inola ere, kontuan hartuko.

Hiru. Indar Armatuetako, Guardia Zibileko eta Polizia Nazionaleko langileei, Gizarte Segurantzako Administrazioko funtzionarioei eta Osasun Kudeaketarako Institutu Nazionaleko estatutupeko langileei aitortutako osagarri pertsonalek eta iragankorrek, bai eta halakoak jasotzeko eskubidea duten gainerako langileei aitortutakoek ere, aurreko Bi apartatuan ezarritako arau berberak bete beharko dituzte.

Lau. Atzerrian destinatutako langileei aitortutako osagarri pertsonalak eta iragankorrak Estatuan lan egiten duten langileentzat ezarritako arau berberak aplikatuz xurgatuko dira; nolanahi ere, ukitutako funtzionarioak destino-herrialdea aldatzean, bertan behera utzi ahal izango dira.

Azken xedapenetako lehena. Eskumen-titulua.

Errege lege-dekretu hau oinarrizkoa da, eta Konstituzioaren 149.1.13 eta 156.1 artikuluen babesean ematen da: lehenengoak Estatuari esleitzen dio jarduera ekonomikoaren plangintza orokorrerako oinarrien eta koordinazioaren arloko eskumena, eta bigarrenak autonomia-erkidegoei autonomia funtzionala esleitzen die euren eskumenak garatu eta gauzatzeko, Estatuko Ogasunarekin koordinatuta.

Azken xedapenetako bigarrena. Erregelamenduzko xedapenak aldatzea.

Gobernuak beharrezkoak diren erregelamendu-arauak eman ditzake errege lege-dekretu honetan xedatutakoa garatzeko.

Azken xedapenetako hirugarrena. Indarrean jartzea.

Errege lege-dekretu hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Madrilen, 2018ko abuztuaren 21ean.

FELIPE e.

Gobernuko presidentea,

PEDRO SANCHEZ PEREZ-CASTEJON

1. ERANSKINA

Itunpeko ikastetxeak sostengatzeko funts publikoak banatzeko modulu ekonomikoak

Errege lege-dekretu honen 1. artikuluan xedatutakoari jarraituz, hezkuntza-maila eta hezkuntza-modalitate guztietako itunpeko ikastetxeetarako, hauek izango dira eskola-unitate bakoitzeko modulu ekonomikoen urteko zenbatekoak eta banaketa 2019ko urtarrilaren letik abenduaren 31ra arte:

Euroak

HAUR ETA LEHEN HEZKUNTZA

Irakasleen soldatak, gizarte-kargak barne.

29.165,06.

Gastu aldakorrak.

3.969,59.

Beste gastu batzuk.

6.215,71.

Urteko zenbateko osoa.

39.350,36.

HEZKUNTZA BEREZIA * (nahitaezko eta doako mailak).

I. Oinarrizko/Lehen Hezkuntza.

Irakasleen soldatak, gizarte-kargak barne.

29.165,06.

Gastu aldakorrak.

3.969,59.

Beste gastu batzuk.

6.630,13.

Urteko zenbateko osoa.

39.764,78.

Langile osagarriak (logopedak, fisioterapeutak, hezkuntzako laguntzaile

teknikoak, psikologo-pedagogoa eta gizarte-langilea), urritasunaren arabera:

- Psikikoak.

21.135,65.

- Autismoa edo nortasun-arazo larriak.

17.144,27.

- Entzumen-urritasunak.

19.665,91.

- Hainbat urritasun.

24.408,20.

II Helduarora igarotzeko prestakuntza-programak.

Irakasleen soldatak, gizarte-kargak barne.

58.330,08.

Gastu aldakorrak.

5.208,43.

Beste gastu batzuk.

9.445,49.

Urteko zenbateko osoa.

72.984,00.

Langile osagarriak (logopedak, fisioterapeutak, hezkuntzako laguntzaile teknikoak, psikologo-pedagogoak eta gizarte-langileak), urritasunaren arabera:

- Psikikoak.

33.746,00.

- Autismoa edo nortasun-arazo larriak.

30.183,66.

Euroak

- Entzumen-urritasunak.

26.146,46.

- Hainbat urritasun.

37.525,15.

DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZA.

I. Lehen maila eta bigarren maila1.

Irakasleen soldatak, gizarte-kargak barne.

34.998,04.

Gastu aldakorrak.

4.669,90.

Beste gastu batzuk.

8.080,48.

Urteko zenbateko osoa.

47.748,42.

I. Lehen maila eta bigarren maila2.

Irakasleen soldatak, gizarte-kargak barne.

41.098,50.

Gastu aldakorrak.

7.891,40.

Beste gastu batzuk.

8.080,48.

Urteko zenbateko osoa.

57.070,38.

II Hirugarren maila eta laugarren maila.

Irakasleen soldatak, gizarte-kargak barne.

46.578,29.

Gastu aldakorrak.

8.943,59.

Beste gastu batzuk.

8.918,77.

Urteko zenbateko osoa.

64.440,65.

BATXILERGOA.

Irakasleen soldatak, gizarte-kargak barne.

56.167,97.

Gastu aldakorrak.

10.784,91.

Beste gastu batzuk.

9.832,16.

Urteko zenbateko osoa.

76.785,04.

HEZIKETA-ZIKLOAK.

I. Irakasleen soldatak, gizarte-kargak barne.

1. taldea. Erdi-mailako heziketa-zikloak, 1.300-1.700 ordu bitartekoak.

Lehen maila.

52.156,91.

Bigarren maila.

-

2. taldea. Erdi-mailako heziketa-zikloak, 2.000 ordukoak.

Lehen maila.

52.156,91.

Bigarren maila.

52.156,91.

3. taldea. Goi-mailako heziketa-zikloak, 1.300-1.700 ordu bitartekoak.

Lehen maila.

48.144,83.

Bigarren maila.

-

4. taldea. Goi-mailako heziketa-zikloak, 2.000 ordukoak.

Lehen maila.

48.144,83.

Bigarren maila.

48.144,83.

II Gastu aldakorrak.

1. taldea. Erdi-mailako heziketa-zikloak, 1.300-1.700 ordu bitartekoak.

Lehen maila.

7.043,15.

Bigarren maila.

-

2. taldea. Erdi-mailako heziketa-zikloak, 2.000 ordukoak.

Lehen maila.

7.043,15.

Bigarren maila.

7.043,15.

3. taldea. Goi-mailako heziketa-zikloak, 1.300-1.700 ordu bitartekoak.

Lehen maila.

6.997,57.

Bigarren maila.

-

4. taldea. Goi-mailako heziketa-zikloak, 2.000 ordukoak.

Lehen maila.

6.997,57.

Bigarren maila.

6.997,57.

III Beste gastu batzuk.

1. taldea. Heziketa-zikloak:

- Natura-inguruneko gorputz- eta kirol-jardueren gidaritza.

- Animazio turistikoa.

- Estetika pertsonal apaingarria.

- Ingurumen-kimika.

- Ahoaren eta hortzen higienea.

Lehen maila.

10.802,79.

Bigarren maila.

2.526,52.

2. taldea. Heziketa-zikloak:

- Idazkaritza.

- Sakonera ertaineko urpekaritza.

- Irudi-laborategia.

- Merkataritza.

- Merkataritza-kudeaketa eta marketina.

- Kontsumitzailearentzako zerbitzuak.

- Errotaritza eta zereal-industriak.

- Laborategia.

- Farmazia-produktuen eta antzekoen fabrikazioa.

- Erizaintzako zaintza osagarriak.

- Osasun-dokumentazioa.

- Larru-zurraketa.

- Ehuna hobetzeko prozesuak.

Lehen maila.

13.134,77.

Bigarren maila.

2.526,52.

3. taldea. Heziketa-zikloak:

- Zuraren eta artelazkiaren transformazioa.

- Farmazia-produktuak fabrikatzeko eragiketak.

- Plastikoak eta kautxua transformatzeko eragiketak.

- Oregintza eta papergintzako industriak.

- Plastikoa eta kautxua.

- Ehuna hobetzeko eragiketak.

Lehen maila.

15.632,23.

Bigarren maila.

2.526,52.

4. taldea. Heziketa-zikloak:

- Papera eta kartoia azaleztatzea eta manipulatzea.

- Arte grafikoetako inprimaketa.

- Galdaketa.

- Azaleko tratamenduak eta tratamendu termikoak.

- Oinetakogintza eta larrukigintza.

- Harigintza eta zulo-brodatuzko ehungintza.

- Puntuzko ehungintza.

- Harigintzako eta zulo-brodatuzko ehungintza-prozesuak.

- Puntuzko ehungintzako prozesuak.

- Beiragintza eta transformatuen fabrikazioa.

- Beirazko produktuen fabrikazioa eta transformazioa.

Lehen maila.

18.086,03.

Bigarren maila.

2.526,52.

5. taldea. Heziketa-zikloak:

- Obrak eta planak gauzatzea.

- Irudi pertsonalerako aholkularitza.

- Erradioterapia.

- Gizarte- eta kultura-animazioa.

- Gizarteratzea.

Lehen maila.

10.802,79.

Bigarren maila.

4.085,68.

6. taldea. Heziketa-zikloak:

- Oliba-olioak eta ardoak.

- Merkataritza-jarduerak.

- Administrazio-kudeaketa.

- Lorezaintza eta loregintza.

- Abeltzaintza eta abere-osasuneko laguntza.

- Natura-ingurunea ustiatzea eta kontserbatzea.

- Baso-lanak eta natura-ingurunearen zaintza.

- Paisajismoa eta landa-ingurunea.

- Basoen eta natura-ingurunearen kudeaketa.

- Animazio soziokulturala eta turistikoa.

- Marketina eta publizitatea.

- Nekazaritzako eta abeltzaintzako enpresen kudeaketa eta antolamendua.

- Natura- eta paisaia-baliabideen kudeaketa eta antolamendua.

- Administrazioa eta finantzak.

- Zuzendaritzari laguntzea.

- Itsas arrantza eta itsas garraioa.

- Itsasertzeko nabigazioa eta arrantza.

- Itsas garraioa eta itsas zabaleko arrantza.

- Itsas nabigazioa, arrantza eta garraioa.

- Ikus-entzunezkoen eta ikuskizunen produkzioa.

- Ikus-entzunezkoen, irratsaioen eta ikuskizunen produkzioa.

- Salmenten eta merkataritza-espazioen kudeaketa.

- Nazioarteko merkataritza.

- Garraioaren kudeaketa.

- Errepideko garraio-ibilgailuen gidaritza.

- Garraioa eta logistika.

- Igeltserotza-obrak.

- Hormigoizko obrak.

- Eraikuntza.

- Eraikuntza-obrak antolatzea eta kontrolatzea.

- Eraikuntzako makineria erabiltzea eta mantentzea.

- Obra zibileko proiektuak.

- Hirigintza-proiektuen eta topografia-eragiketen garapena.

- Betaurreko-optika.

- Turismo-ostatuen kudeaketa.

- Jatetxe-zerbitzuak.

- Karakterizazio eta makillaje profesionala.

- Karakterizazioa.

- Ile-apainketa eta -estetika.

- Ile-apainketa.

- Estetika integrala eta ongizatea.

- Estetika.

- Estetika eta edertasuna.

- Estilismoa eta ile-apainketako zuzendaritza.

- Irudi pertsonalerako eta korporatiborako aholkularitza.

- Elikagaiak prestatzea.

- Okintza, pastelgintza eta gozogintza.

- Laborategiko eragiketak.

- Sareko informatika-sistemen administrazioa.

- Plataforma anitzeko aplikazioen administrazioa.

- Arotzeriako eta altzarigintzako produktuen garapena.

- Lanbide-arriskuen prebentzioa.

- Anatomia patologikoa eta zitologia.

- Anatomia patologikoa eta zitodiagnostikoa.

- Ingurumen-osasuna.

- Analisien eta kalitate-kontrolaren laborategia.

- Kimika industriala.

- Kimika-instalazioa.

- Farmazia-produktuen, bioteknologikoen eta antzekoen fabrikazioa.

- Dietetika.

- Diagnostikorako irudia.

- Diagnostikorako irudia eta medikuntza nuklearra.

- Erradiodiagnostikoa eta dentsitometria.

- Elektromedikuntza klinikoa.

- Diagnostiko klinikoen laborategia.

- Diagnostiko kliniko eta biomedikoen laborategia.

- Ahoaren eta hortzen higienea.

- Ortoprotesika.

- Ortoprotesiak eta laguntza-produktuak.

- Audiologia protesikoa.

- Larrialdiak eta babes zibila koordinatzea.

- Osasun-dokumentazioa eta -administrazioa.

- Larrialdiak eta babes zibila.

- Osasun-larrialdiak.

- Farmazia eta parafarmazia.

- Zeinu-mintzairaren interpretazioa.

- Komunikazio-bitartekotza.

- Gizarteratzea.

- Genero-berdintasuna sustatzea.

- Mendekotasun-egoeran dauden pertsonei arreta eskaintzea.

- Arreta soziosanitarioa.

- Haur Hezkuntza.

- Web-aplikazioen garapena.

- Sukalde-zuzendaritza.

- Turismoko gida, informazioa eta laguntza.

Euroak

- Bidaia-agentziak eta ekitaldien kudeaketa.

- Jatetxe-zerbitzuen zuzendaritza.

- Ehungintzako produktuen fabrikazioa eta hobekuntza.

- Neurrira egindako jantziak eta ikuskizunetakoak.

- Oinetakoak eta moda-osagarriak.

- Ehungintzako eta larrugintzako diseinu teknikoa.

- Oinetakoen eta osagarrien diseinua eta ekoizpena

- Eraikuntza-proiektuak.

Lehen maila.

9.729,25.

Bigarren maila.

11.753,03.

7. taldea. Heziketa-zikloak:

- Nekazaritzako ekoizpen ekologikoa.

- Nekazaritzako eta abelazkuntzako ekoizpena.

  • - Ontzi eta itsasontzietako makineriaren antolamendua eta mantentzea.

  • - Sistema aeronautikoetako egituren eta instalazioen muntaketa.

  • - Aisia-ontziak mantentzeko lanak.

  • - Aisia-ontzietako altzariak eta zurezko egiturak mantentzeko lanak.

- Itsasontzietako makinen eta instalazioen maneiua, kontrola eta mantentze-lanak.

- Urpeko eragiketak eta eragiketa hiperbarikoak.

- Ontzi eta itsasontzietako makineriaren mantentzea eta kontrola.

- Itsasontzietako makinen eta instalazioen ikuskapena eta kontrola.

- Kontsumoko tresneria elektronikoak.

- Produktu elektronikoen garapena.

- Mantentze elektronikoa.

- Sistema elektroteknikoak eta automatizatuak.

- Erregulazio- eta kontrol-sistema automatikoak.

- Automatizazioa eta robotika industriala.

- Telekomunikazio-instalazioak.

- Instalazio elektrikoak eta automatikoak.

- Sistema mikroinformatikoak eta sareak.

- Barnealdeko obrak, apaintzekoak eta zaharberritzekoak.

- Eraikuntza-akaberak.

- Sukaldaritza eta gastronomia.

- Abionikako mantentze-lanak.

- Ingurumen-hezkuntza eta -kontrola.

- Hortz-protesiak.

- Jantzigintza eta moda.

- Patroigintza eta moda.

- Energia berriztagarriak.

- Zentral elektrikoak.

Lehen maila.

11.982,89.

Bigarren maila.

13.678,02.

8. taldea. Heziketa-zikloak:

- Gorputz- eta kirol-jardueren animazioa.

- Egokitzapen fisikoa.

- Ingurumen- eta aisialdi-gida.

- Gizarte- eta kirol-irakaskuntza eta -animazioa.

- Zaldi-jarduerak.

- Artista falla-egilea eta eszenografien eraikuntza.

- Argitalpen inprimatu eta multimedien diseinua eta edizioa.

- Argitalpenen diseinua eta produkzioa.

- Produkzio grafikoaren diseinua eta kudeaketa.

- Arte grafikoen industrietako produkzioa.

- Irudia.

- Irudiaren argiztapena, atzitzea eta tratamendua.

- Ikus-entzunezkoen eta ikuskizunen proiektuen errealizazioa.

- Ikus-entzunezkoen eta ikuskizunen errealizazioa.

- Bideoa, disko-jartzailea eta soinua.

- Ikus-entzunezkoetako eta ikuskizunetako soinua.

- Soinua.

- 3D animazioak, jokoak eta ingurune interaktiboak.

- Telekomunikazioetako eta informatikako sistemak.

- Telekomunikazio- eta informatika-sistemak.

- Metalen eta polimeroen moldekatzea.

- Metalak eta polimeroak moldekatzeko ekoizpenaren programazioa.

- Galdaketa eta pulbimetalurgia bidezko ekoizpena.

- Fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazioa.

- Fabrikazio mekanikoaren diseinua.

- Instalazioa eta altzari-hornikuntza.

- Arotz-lanak eta altzariak neurrira egin eta instalatzea.

- Diseinua eta altzari-hornikuntza.

- Arotzeria eta altzarigintza.

- Zurgintza eta altzarigintza.

- Hozteko eta girotzeko instalazioak.

- Beroa sortzeko instalazioak.

- Instalazio termikoen eta fluidodunen proiektuen garapena.

- Instalazio termikoen eta fluidodunen mantentzea.

- Urak tratatzeko sare eta estazioak.

- Uren kudeaketa.

- Karrozeria.

- Makineriaren elektromekanika.

- Ibilgailu automobilen elektromekanika.

- Automozioa.

- Harri naturala.

- Zulaketak eta zundaketak.

- Mantentze aeromekanikoa.

- Efizientzia energetikoa eta eguzki-energia termikoa.

Lehen maila.

14.094,04.

Bigarren maila.

15.637,07.

9. taldea. Heziketa-zikloak:

- Akuikultura-haztegiak.

- Akuikultura.

- Akuikultura-produkzioa.

- Mahastizaintza eta ardogintza.

- Aurreinprimaketa digitala.

- Arte grafikoetako aurreinprimaketa.

- Postinprimaketa eta akabera grafikoak.

- Inprimaketa grafikoa.

- Bitxigintza.

- Mekanizazioa.

- Soldadura eta galdaragintza.

- Metalezko eraikuntzak.

Elikagaien industriako kalitate-prozesuak.

- Makineria eta linea-eroanbideen instalazio eta mantentze elektromekanikoa.

- Mantentze elektromekanikoa.

- Burdinbideetako material gurpildunaren mantentzea.

- Trenbide-mantentzea.

- Industria-mekatronika.

- Industria-tresneriaren mantentzea.

- Zeramika-produktuen fabrikazioa.

- Zeramika-produktuen fabrikazioa eta garapena.

Lehen maila.

16.302,89.

Bigarren maila.

17.481,58.

OINARRIZKO LANBIDE-HEZIKETA.

I. Irakasleen soldatak, gizarte-kargak barne (Lehen eta bigarren mailak).

52.156,91.

II Gastu aldakorrak (lehen eta bigarren mailak).

7.043,15.

III BESTE GASTU BATZUK (lehen eta bigarren mailak).

Administrazio-zerbitzuak.

9.667,03.

Nekazaritzako lorezaintza eta lore-konposizioak.

10.264,37.

Nekazaritzako eta abeltzaintzako jarduerak.

10.264,37.

Baso-ustiapenak.

10.264,37.

Arte grafikoak.

11.824,56.

Merkataritza-zerbitzuak.

9.667,03.

Eraikinak eraberritzea eta mantentzea.

10.264,37.

Elektrizitatea eta elektronika.

10.264,37.

Fabrikazioa eta muntaketa.

12.669,18.

Sukaldaritza eta jatetxe-zerbitzuak.

10.264,37.

Ostatu- eta ikuztegi-zerbitzuak.

9.622,84.

Ile-apainketa eta estetika.

9.129,96.

Elikagaien industriak.

9.129,96.

Informatika eta komunikazioak.

11.547,41.

Bulegoetako informatika.

11.547,41.

Okintzako eta pastelgintzako jarduerak.

10.264,37.

Arotzeria eta altzarigintza.

11.149,16.

Arrantza-jarduerak.

12.669,18.

Instalazio elektroteknikoak eta mekanikoak.

10.264,37.

Ehunezko eta larruzko gaien konponketa.

9.129,96.

Metalezko elementuen fabrikazioa.

11.149,16.

Tapizgintza eta errezelgintza.

9.129,96.

Etxeko jarduerak eta eraikinen garbiketa.

10.264,37.

Ibilgailuak mantentzeko lanak.

11.149,16.

Etxebizitzak mantentzeko lanak.

10.264,37.

Beiragintza eta buztingintza.

12.669,18.

Kirol- eta aisia-ontziak mantentzeko lanak.

11.149,16.

Kirol-instalazioetako sarbidea eta kontserbazioa.

9.129,96.

1- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1. eta 2. mailak ematen dituzten maisu-maistrei dagokienez, irakaskuntza publikoko maisu-maistrei xede horretarako ordaintzen zaien osagarriaren zenbateko berbera ordainduko diete hezkuntza-administrazioek 2019an.

2. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1. eta 2. mailak ematen dituzten lizentziadunei adierazitako modulua aplikatuko zaie.

(*) Autonomia-erkidego bakoitzak bere araudi aplikagarrian ezarritako eskakizunetara egokitu ahal izango ditu Hezkuntza Bereziko Langile Osagarrien moduluak.

2. ERANSKINA

Ceuta eta Melilla hiri autonomoetan dauden itunpeko ikastetxeak sostengatzeko funts publikoak banatzeko modulu ekonomikoak

Errege lege-dekretu honen 1. artikuluan xedatutakoari jarraituz, Ceuta eta Melilla hirietan dauden hezkuntza-maila eta hezkuntza-modalitate guztietako itunpeko ikastetxeetarako, hauek izango dira eskola-unitate bakoitzeko modulu ekonomikoen urteko zenbatekoak eta banaketa 2019ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra arte:

Euroak

HAUR HEZKUNTZA.

Irakaslea/unitatea erlazioa: 1.17:1.

Irakasleen soldatak, gizarte-kargak barne.

35.733,87.

Gastu aldakorrak.

3.969,59.

Beste gastu batzuk.

6.991,85.

Urteko zenbateko osoa.

46.695,31.

LEHEN HEZKUNTZA.

Irakaslea/unitatea erlazioa: 1.17:1.

Irakasleen soldatak, gizarte-kargak barne.

35.733,87.

Gastu aldakorrak.

3.969,59.

Beste gastu batzuk.

6.991,85.

Urteko zenbateko osoa.

46.695,31.

DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZA.

I. Lehen maila eta bigarren maila:1.

Irakaslea/unitatea erlazioa: 1.49:1.

Irakasleen soldatak, gizarte-kargak barne.

45.665,31.

Gastu aldakorrak.

4.669,90.

Beste gastu batzuk.

9.089,43.

Urteko zenbateko osoa.

59.424,64.

I. Lehen maila eta bigarren maila:2.

Irakaslea/unitatea erlazioa: 1.49:1.

Irakasleen soldatak, gizarte-kargak barne.

51.516,13.

Gastu aldakorrak.

8.076,35.

Beste gastu batzuk.

9.089,43.

Urteko zenbateko osoa.

68.681,91.

II Hirugarren maila eta laugarren maila.

Irakaslea/unitatea erlazioa: 1.65:1.

Irakasleen soldatak, gizarte-kargak barne.

57.048,07.

Gastu aldakorrak.

8.943,60.

Beste gastu batzuk.

10.032,36.

Urteko zenbateko osoa.

76.024,03.

OINARRIZKO LANBIDE-HEZIKETA.

-Merkataritza-zerbitzuak-.

Lehen maila eta bigarren maila:

Irakaslea/unitatea erlazioa: 1,20:1.

Irakasleen soldatak, gizarte-kargak barne.

52.156,91.

Gastu aldakorrak.

8.943,60.

Beste gastu batzuk.

10.032,36.

Urteko zenbateko osoa.

71.132,87.

Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Oinarrizko Lanbide Heziketako irakaskuntzetako unitate itunduetarako «Beste gastu batzuk» moduluaren osagaiaren zenbatekoari 1.241,09 euro gehituko zaizkio Ceutan eta Melillan kokaturiko ikastetxeetan, administrazioko eta zerbitzuetako langileen egoitza-plusak eragindako kostua handiagoa dela eta.

Ceuta eta Melilla hirietan dauden itunpeko ikastetxeetako irakasleei kasuan kasuko hitzarmen kolektiboan ezarritako egoitza-plusari dagokion zenbatekoa ordainduko zaie; nolanahi ere, Hezkuntza Administrazioak ez du bere gain hartuko errege lege-dekretu honetan finkatutako gehikuntza orokorraren ehunekoa baino handiagoa den gehikuntzarik.

  • 1.  Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1. eta 2. mailak ematen dituzten maisu-maistrei dagokienez, ikastetxe publikoetan maila horietako maisu-maistrentzat ezarritako zenbateko berbera ordainduko zaie 2019an.

  • 2.  Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1. eta 2. mailak ematen dituzten lizentziadunei modulu hau aplikatuko zaie.

Atxekitako dokumentuak:

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra