Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Octava ediciión Premios Adrián Celaya

Administrazio zuzenbidea  >>  Legeria  >> Orokorra

3/2015 Errege Lege Dekretua, martxoaren 22koa, lan-eskaintza publiko ezohiko eta gehigarri bat xedatzen duena zerbitzu publikoetan iruzurraren kontra borrokatzeko, Justizia Administrazioaren funtzionamendua sustatzeko eta Toki-administrazioaren Arrazionalizazio eta Iraunkortasunari buruzko abenduaren 27ko 27/2013 Legean ezarritako neurriak aplikatzeko

2015-03-22

Erakundea: Estatuko Buruzagitza

Argitalpena: EAO, 2015/03/23, 70. zk.

bcl_405938289.htm

 

I. XEDAPEN OROKORRAK

 

ESTATUKO BURUZAGITZA

3030

3/2015 Errege Lege Dekretua, martxoaren 22koa, lan-eskaintza publiko

 

ezohiko eta gehigarri bat xedatzen duena zerbitzu publikoetan iruzurraren

 

kontra borrokatzeko, Justizia Administrazioaren funtzionamendua sustatzeko

 

eta Toki-administrazioaren Arrazionalizazio eta Iraunkortasunari buruzko

 

abenduaren 27ko 27/2013 Legean ezarritako neurriak aplikatzeko.

I

Ekonomia-adierazleen azken garaiko emaitzak ikusirik, aurrekontu-egonkortasuna eta finantza-iraunkortasuna administrazio publikoen jarduera ekonomikoaren eta aurrekontuetakoaren oinarri direla baieztatzeaz gain, defizit publikoaren murrizketa, hazkunde ekonomikoa eta enplegu sorrera bermatzeko funtsezko elementuak direla baieztatu daiteke.

Baina, administrazio publikoen jarduera ekonomiko finantzarioan saihestezinak diren printzipio horiek betetzen direla era egokiz bermatu ahal izateko, planifikazio eta araubide egokia behar da, hain zuzen, baliabide publikoen esleipen zuzena eta eraginkorra ahalbidetuko duena. Diru-sarrera publikoen ikuspuntutik, horrek beharrezko esparru juridikoa zein baliabide materialak, langileak batez ere, hornitu behar izatera garamatza, araubide juridiko horren aplikazio zuzena eta erabatekoa ahalbidetuko baitute.

Indarrean den tributu-sistemak, konkretuki egin berri den Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Legearen aldaketak, baliabideen esleipen eraginkorra bermatzearen ildo horri jarraitzen dio, horrela, administrazio publikoen finantzairaunkortasuna bermatzeaz gain, hazkunde ekonomikoa eta enplegu sorrera sustatzen da, betiere, egoera ahulenean dauden taldeak ahaztu gabe.

Dena den, sistema osatugabe geldituko litzateke behar bezala betetzen dela bermatzeko baliabiderik izango ez balu, hau da, eredurik osoen eta orekatuenak ez luke ezertarako balioko.

Saihespenaren eta iruzurraren kontrako borroka, tributuen eremuan zein Gizarte Segurantzaren kotizazioenean, behar bezala burutuko bada giza baliabide egokiak behar dira.

Horren haritik, eta azken urteetan izan diren aurrekontu murrizketak direla-eta, iruzurraren modalitate guztiei aurre egiteko administrazioen zerbitzuan batu diren giza baliabideak ez dira nahiko beharrezko diren kontroleta ikuskaritza-jarduerak burutzeko, horregatik, aginduzkoa dirudi esparru horretan kontrola eta ikuskaritza burutzeko ahaleginak areagotzeko giza baliabide gehiago batzeko beharra.

Iruzur-fiskala murrizteak diru-sarrera publikoak handitzea ekarriko du, administrazio publikoek eskuratu ahalko dituztenak interes orokorrei erantzun ahal izateko, hain zuen. Baina, aldi berean, presio fiskala murriztea ahalbidetuko duen eta, ondorioz, hazkunde ekonomikoa eta enplegu sorrera handituko duen funtsezko elementu ere bada.

Horrek guztiak ikuskaritzako eta iruzur fiskalaren zein sozialaren kontra borrokatzeko kidegoetarako enplegu publikoaren eskaintzan aurreikusi diren plazen kopurua handitzea justifikatuko luke, hain zuzen ere, Estatuko 2015erako Aurrekontu Orokorren Legeak ezarri duen langileen birjartze-tasaren aldaketaren bidez.

II

Iruzur fiskalaren kontrako borroka, beharrezkoa baita aurrekontu-egonkortasuna eta finantza-iraunkortasuna bermatzeko, berez presako eta aparteko neurriak hartzea ahalbidetuko lukeen elementua bada ere, kontuan hartu behar da, baliabide publikoen esleipen hutsarekin ez dela bermatzen printzipio horiek beteko direla; izan ere, publikoaren

eremu desberdinetan printzipio horiek bete daitezen edo defizit publikoa murriztu dadin ekidin dezaketen jardueren kontra borrokatzea ere beharrezkoa baita. Hori dela-eta, giza baliabide gutxien dagoen eremuetan kontrol jarduerara zuzendutako giza baliabideak gehitu behar dira.

Hizpide dugun kasuan, eta helburuak beteko badira, berehala sendotu behar dira ekonomia, finantza eta aurrekontuetako kudeaketaren kontrol eta fiskalizazio zereginetara zuzenduriko giza baliabideak, bai eta kontu-hartzailetza, diru-zaintza eta diru-bilketa, eta aholkularitza legala arloetara zuzendutakoak, hots, toki-erakunde guztietan beharrezko diren zeregin publikoetara zuzendutakoak. Horien guztien administrazio erantzukizuna Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioena da, Toki-administrazioaren Arrazionalizazio eta Iraunkortasunari buruzko abenduaren 27ko 27/2013 Legearen antolamendu eta arrazionalizazio betebeharrei erantzuteko eta ekonomia-kontroleko zereginen edukia handitzeko, aurrekontu-egonkortasunaren eta finantza-iraunkortasunaren esparruaren baitan.

III

Dena delako herrialdeak eskaintzen duen segurtasun juridikoa da herrialde baten ekonomia eta, ondorioz, bertan inbertsioak egiteko ahalmena baliosterakoan aintzat hartzen den parametroetako bat, hala arauen kalitate eta publizitateari dagokienez nola horien betetzearen egonkortasun zein bermeari dagokionez.

Kasu honetan, zuzenbideak xedatutakoa betetzen dela organo judizialek bermatuko dute, hain zuzen ere, horien ordezkari gorenek, hots, epaile eta auzitegiek. Hala ere, eta Konstituzioak zein legeek haiei ematen dieten zeregin adierazgarriaren kaltetan izan gabe, azken garaian burutu diren prozeduren erreformen ondorioz, eskumen berriak eman zaizkie justiziako idazkariei, eta hori ezinbestekoa zen herritarrek eta enpresek abiarazten dituzten prozedura judizialei behar duten bultzada emateko.

Prozeduretako izapidetze-epeak laburtu behar dira, eta horrela, ekonomiaren eremuan isla izango duen kalitate handiagoko justizia lortuko da, inbertsio gehiago erakarriko baitira gure herrialdera, hain zuzen, pizgarri nabarmena izango dena hazkunde ekonomiko eta enplegu sorrerarako.

Hori dela-eta, helburu hori lortzera bideratutako neurriak lehenbailehen martxan jarri behar dira. Besteak beste, nabarmentzekoa da idazkari judizial gehiago egotearena, beraiek baitira bulego judizialen arduradunak eta ondorioz gai judizialen ebazpenetan eraginkortasun eta eragimena bermatzen dutenak.

IV

Konstituzio Auzitegiak behin baino gehiagotan adierazi duenez, Gobernuari dagokio aukeratzea noiz den politika ekonomiko orokorreko neurriak hartzeko momentu edo abagune ekonomikoa, eta beharrezkoa denean, behin-behineko eta berehalako eragina izango duten legezko xedapenen —errege lege-dekretu batean jasotzen direnak kasu— onarpenaren bidez hartu ahalko dira.

Adierazitako argudio guztiak justifikazio nahikoa eta egokia dira honako errege legedekretua emateko presazko eta aparteko beharra dagoela xedatzeko.

Horregatik guztiagatik, Espainiako Konstituzioaren 86. artikuluko baimenaz baliatuta, Ogasun eta Herri Administrazioko ministroak proposatuta, eta Ministroen Kontseiluak 2015eko martxoaren 20ko bileran eztabaidatu ondoren, honako hau

XEDATU DUT:

1. artikulua. Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioen eskalako eskaintza osagarria.

2015erako Estatuaren Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 26ko 36/2014 Legearen 21. artikuluan aurreikusitako birjarpen-tasaren banaketan esleitutako plazez

gain, gehienez 200 plazara arteko deialdia baimentzen da 2015ean, Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioen eskalan, Toki Administrazioaren Arrazionalizazio eta Iraunkortasunari buruzko abenduaren 27ko 27/2013 Legean ezarritako aurreikuspenak betetzeko.

Honakoaren bidez baimentzen diren plazak betetzeko deialdietan bertan zehaztuko dira azpieskalak, Toki-araubidearen oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 92.bis artikuluan aurreikusitakoen artekoak izango baitira.

2. artikulua. Iruzur fiskalaren kontrako borrokaren eta gastu-kontrolaren eremuko eskaintza osagarria.

2015rako Estatuaren Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 26ko 36/2014 Legearen 21. artikuluan aurreikusitako birjarpen-tasaren banaketan esleitutako plazez gain, 294 plazaren deialdia baimentzen da 2015ean, iruzur fiskalaren kontrako borrokaren eta gastu-kontrolaren eremuan (30 Estatuko Ogasun Ikuskarien Goi Mailako Kidegoan, 10 Estatuko Kontu-hartzaileen eta Kontu-auditoreen Goi Mailako Kidegoan, 194 Ogasuneko Kidego Teknikoan, 30 Kontu-hartzailetzaren eta Kontabilitatearen Kidego Teknikoan eta 30 Estatuko Administrazioaren Administrazio Kidego Orokorrean) , herri ogasuneko agenteen espezialitatean, langile berriak sartzeko sistemaren bidez, Ogasun eta Herri Administrazio Ministerioaren zein Zerga Administrazioko Estatu Agentziaren eginkizunak betetzeko.

3. artikulua. Lanaren eta Gizarte Segurantzaren arloko iruzurraren kontrako borrokaren eremuko eskaintza osagarria.

2015rako Estatuaren Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 26ko 36/2014 Legearen 21. artikuluan aurreikusitako birjarpen-tasaren banaketan esleitutako plazez gain, 150 plazaren deialdia baimentzen da Lanaren eta Gizarte Segurantzaren arloko iruzurraren kontrako borrokaren eremuan (19 Lanaren eta Gizarte Segurantzaren Ikuskatzaileen Goi Mailako Kidegoan, 13 Gizarte Segurantzaren Administrazioko Kontuhartzaileen eta Auditoreen Goi Mailako Kidegoan, 5 Gizarte Segurantzaren Administrazioko Abokatuen Goi Mailako Kidegoan, 25 Gizarte Segurantzaren Administrazioko Goi Mailako Teknikarien Kidegoan, 43 Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzaileordeen Kidegoan, 27 Gizarte Segurantzaren Administrazioko Kudeaketa Kidegoan, eta 18 Gizarte Segurantzaren Administrazioko Kudeaketa Kidegoan) , auditoretza eta kontabilitatea espezialitatean, langile berriak sartzeko sistemaren bidez, Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioaren zein Gizarte Segurantzaren Erakunde Kudeatzaileen eginkizunak betetzeko.

4. artikulua. Justizia Administrazioaren eremuko eskaintza osagarria

2015erako Estatuaren Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 26ko 36/2014 Legean 2015erako aurreikusitako plazez gain 160 plazaren deialdia baimentzen da Idazkari Judizialen Kidegoan, Justizia Administrazioa osatzen duten organo jurisdikziopekoen eremuan eginkizunak betetzeko.

Botere Judizialaren ekainaren 1eko 6/1985 Lege Organikoak xedatutakoarekin bat, baimendutako plazen ehuneko berrogeita hamar barne sustapenaren bidez hornitzeko erreserbatuko dira, arau horren beraren 442. artikuluaren 2. zenbakian aurreikusitakoaren arabera. Prozedura horren bidez betetzen ez direnak txanda irekikoen kopurua handitzera pasako dira, betiere, kopuru muga aurreko zenbakian adierazitakoa izango dela.

5. artikulua. Desgaitasunen bat duten pertsonen kopurua.

Honako errege lege-dekretu honen 1., 2. eta 3. artikuluek xedatutakoaren ondoriozko hautaketa probetan, gutxienez, ehuneko zazpiko kupoaren erreserba egingo da, deitu diren plaza guztien artetik, desgaitasunen bat duten pertsonek bete ditzaten.

Honako errege lege-dekretu honen 4. artikuluak xedatutakoaren arabera burutzen diren hautaketa probetan, gutxienez, ehuneko bosteko kupoaren erreserba egingo da,

artikulu horretan deitu diren plaza guztien artetik, desgaitasunen bat duten pertsonek bete ditzaten, Botere Judizialaren ekainaren 1eko 6/1985 Lege Organikoak xedatutakoarekin bat.

Azken xedapen bakarra. Indarrean jartzea.

Errege lege-dekretu hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Madrilen, 2015eko martxoaren 22an.

FELIPE E.

Gobernuko presidentea,

MARIANO RAJOY BREY

w.boe.es

BOLETÍN OFICIAL DEL ESTADO

D. L.: M-1/1958 ISSN: 02

 

 

 

Atxekitako dokumentuak:

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra