Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Adrian Celaya lehiaketaren oinarriak «Adrián Celaya Ibarra» 9. sariaren oinarriak deskargatu

Administrazio zuzenbidea  >>  Legeria  >> Orokorra

5/2014 Errege Lege Dekretua, apirilaren 4koa, lan-eskaintza publiko ezohiko eta gehigarri bat xedatzen duena zerga-iruzurraren kontrako borroka sustatzeko eta Toki-administrazioaren Arrazionalizazio eta Iraunkortasunari buruzko abenduaren 27ko 27/2013 Legean ezarritako neurriak aplikatzeko

2014-04-04

Erakundea: Estatuko Buruzagitza

Argitalpena: EAO, 2014/04/05, 83. zk.

bcl_50949357.htm

 

I. XEDAPEN OROKORRAK

 

ESTATUKO BURUZAGITZA

3650

5/2014 Errege Lege Dekretua, apirilaren 4koa, lan-eskaintza publiko ezohiko

 

eta gehigarri bat xedatzen duena zerga-iruzurraren kontrako borroka

 

sustatzeko eta Toki-administrazioaren Arrazionalizazio eta Iraunkortasunari

 

buruzko abenduaren 27ko 27/2013 Legean ezarritako neurriak aplikatzeko.

I

Toki-korporazio guztietan, beharrezkoak dira fede publikoaren, nahitaezko legeaholkularitzaren, kudeaketa ekonomiko-finantzarioaren eta aurrekontu-kudeaketaren kontrolaren zein barne-fiskalizazioaren, eta kontabilitatearen, diruzaintzaren nahiz zergabilketaren funtzio publikoak. Horien administrazio-erantzukizuna Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioei dago esleituta.

Toki Administrazioaren Arrazionalizazio eta Iraunkortasunari buruzko abenduaren 27ko 27/2013 Legeak erregulazio berria ezartzen du funtzionario horien araubide juridikoari dagokionez, eta zabaldu egiten ditu Estatuko Administrazioak funtzionario horien gainean dituen eskumenak; horrez gain, Ogasun eta Herri Administrazio Ministerioari ematen dio Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioen lan-eskaintza publikoa onartzeko eginkizuna, besteak beste.

Gaur egun, funtzionarioen eskala horretako plaza ugari daude hutsik haien azpieskala eta kategorietan. Zehazki, eskala horretarako erreserbatutako plazen % 35 inguru dago bete gabe, eta, ehuneko horren barruan, 1.740 plaza huts puru daude tokiko korporazioetan kolektibo horrentzat gordetako 9.030 postuetatik.

Hain zuzen, kontu-hartzailetza/diruzaintza eta idazkaritza-kontuhartzailetza azpieskaletan daude plaza huts gehienak. Egoera hori bereziki kezkagarria da; izan ere, aipatutako Toki Administrazioaren Arrazionalizazio eta Iraunkortasunari buruzko abenduaren 27ko 27/2013 Legea onartu zenetik, bai eta aurrekontu, ekonomia eta finantza arloetan hartutako gainerako legeak ere, toki-erakundeetan azpieskala horien esku daude kudeaketa ekonomiko-finantzarioa eta aurrekontu-kudeaketa kontrolatzearen eta barne-fiskalizazioaren funtzioak, eta kontabilitatearen, diruzaintzaren eta dirubilketarenak. Eginkizun horiek gero eta garrantzi handiagoa dute iruzurraren aurkako borrokan, defizit publikoaren kontrolean eta aurrekontu-egonkortasuna lortzeko xedean; hala egiaztatzen du, orobat, funtzionario horiei zeregin berriak esleitu izanak. Kontroleskakizun horiek betetzeko, toki-erakundeek modu egokian erantzuteko gaitasuna behar dute.

Horrenbestez, Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioen eskalako eskaintza zabaldu egin beharra dago, birjarpen-tasa alde batera utzita; izan ere, eskala horri erreserbatutako plaza hutsak ezin dira ez ezabatu, ez amortizatu, tokikorporazioetan egiturazko izaera dutelako, eta aurrekontuan diruz hornituta daude horregatik, aipatutako kolektiboko funtzionarioek beteta egon edo ez.

2014rako Estatuaren Aurrekontu Orokorren Legean birjarpen-tasa kalkulatzeko ezarritako oinarrizko izapideak zorrozki aplikatuz gero, ez da inola ere behar besteko kopurua lortzen, indarreko araudian aurreikusitako helburuak –ekonomia-, aurrekontueta finantza-arlokoak, funtsean– egoki bete ahal izateko.

Horregatik, birjarpen-tasaren arabera kalkulaturiko eskaintzaz gain eta modu osagarrian, 210 plaza gehiagoko eskaintza onartzea proposatzen dugu, plaza huts puruen kategoriaren barruan. Gure iritziz, kopuru egokia eta arrazoizkoa da hori, gaur egun zerbitzurik ez duten udalerriak tresna eraginkorrez hornitzeko. Txanda libreko plaza horiekin batera, barne-sustapeneko plazak eskaintzea ere aurreikusi da, toki-erakundeen jarduera indartzeko.

Neurri horri errege lege-dekretu baten bidez heltzeko premiazko eta ezohiko beharra Toki Administrazioaren Arrazionalizazio eta Iraunkortasunari buruzko abenduaren 27ko 27/2013 Legea berriki onartu izanaren ondorio da; izan ere, 2014rako Estatuaren Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 23ko 22/2013 Legea prestatzeko eta onartzeko unean, ezin izan zen modu egokian ebaluatu enplegu-eskaintza publikoan izango zuen eragina; nolanahi ere, ezin dira atzeratu aipatutako abenduaren 27ko 27/2013 Legean jasotako aurreikuspenak eta betebeharrak, eta, hartarako, behar beste langile behar ditu, horren ondoriozko antolatzeko eta arrazionalizatzeko eskaerei erantzun ahal izateko.

II

Zerga Administrazioak modu aktiboan laguntzen du Estatuak dagozkion betebeharrak betetzeko gaitasuna berma dezan. Zergaeta aduana-betebeharrak borondatez betetzea sustatzeko jarduerak zein iruzur fiskala kontrolatzeko, prebenitzeko eta borrokatzeko jarduerak izan behar ditugu gogoan, horiei esker Estatuak beharrezko diru-sarrerak izan ditzan. Gastuak eragiten dituzten politikak elikatzen dituzten zerga-sarrera gehiago bilduz baino ez dira politika horiek egingarriak izango; horregatik, neurri egokiak hartu behar dira, errege lege-dekretu baten bidez, Zerga Administrazioko Estatu Agentziak bere helburuak betetzeko giza baliabideak eskura ditzan errazteko.

Gaur egungo egoeran, ezinbestekoa da Zerga Agentziaren gaitasun operatiboari eustea. Uneotan, justifikatuta dago Zerga Agentziari lan-eskaintza publikoari dagokionez tratamendu berezi eta salbuespenezkoa ematea; izan ere, azken urteotan, asko murriztu da erakunde horretara atxikitako langileen kopurua, eta, orobat, iruzur fiskalaren kontra borrokatzeko baliabideak bildu beharra ere badago, diru-sarrera publikoak handitzearren eta defizita murriztearren. Ez dugu ahaztu behar Espainiako Zerga Agentziak laguntza aktiboa ematen duela Espainiako Konstituzioaren 135. artikuluan jasoa dagoen aurrekontu-orekaren eta finantza-iraunkortasunaren printzipioa betetzeko.

Espainiako Zerga Agentziak, jarduerak areagotzeko plan berezien bitartez, handitu egin nahi du diru-sarreren emaitza. Helburu hori lortzen zaila edo ezinezkoa izango da giza baliabideen arloko beharrezko neurriak onartzen ez badira; are gehiago lehen aipatu dugun azkenaldiko langile kopuruaren bilakaera negatiboa kontuan hartuta. Hari eskatutako jarduketen kopurua eta kalitatea, ordea, izugarri handitu dira aldi berean.

Azaldutako guztia aintzat hartuta, justifikatuta dago, behar atzeraezin eta premiazkoek bultzatuta, errege lege-dekretu bat izapidetzea, 2014rako Estatuaren Aurrekontu Orokorren Legean aurreikusitako birjarpen-tasa % 10etik gora handitzea ahalbidetzeko; 2014rako lan-eskaintza publikoaren errege-dekretuan jasotako aurreikuspenez gain eta modu osagarrian onartu behar da neurri hori.

Horregatik guztiagatik, Espainiako Konstituzioaren 86. artikuluko baimenaz baliatuta, Ogasun eta Herri Administrazioko ministroak proposatuta, eta Ministroen Kontseiluak 2014ko apirilaren 4ko bileran eztabaidatu ondoren, honako hau

XEDATZEN DUT:

1. artikulua. Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioen eskalako eskaintza osagarria.

2014rako Estatuaren Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 23ko 22/2013 Legearen 21. artikuluan aurreikusitako birjarpen-tasaz gain, gehienez 210 plazaren deialdia baimentzen da 2014an, Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioen eskalan, Toki Administrazioaren Arrazionalizazio eta Iraunkortasunari buruzko abenduaren 27ko 27/2013 Legean ezarritako aurreikuspenak betetzeko.

Orain baimentzen diren plazak betetzeko egiten diren deialdietan, Toki-araubidearen oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 92 bis artikuluan aurreikusitakoei dagozkien azpieskalak zehaztuko dira.

2. artikulua. Zerga Administrazioko Estatuko Agentziara atxikitako kidegoetako eskaintza osagarria.

2014rako Estatuaren Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 23ko 22/2013 Legearen 21. artikuluan aurreikusitako birjarpen-tasaz gain, 166 plazaren deialdia baimentzen da 2014an (12 Estatuko Ogasun Ikuskarien Goi Mailako Kidegoan, 150 Ogasuneko Kidego Teknikoan eta 4 Estatuko Administrazioaren Kidego Orokor Administratzailean) , Herri Ogasuneko Agenteen espezialitatean, eta langile berriak sartzeko sistemaren bidez, Zerga Administrazioko Estatu Agentziaren eginkizunak betetzeko.

Azken xedapen bakarra. Indarrean jartzea.

Errege lege-dekretu hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Madrilen, 2014ko apirilaren 4an.

JUAN CARLOS E.

Gobernuko presidentea,

MARIANO RAJOY BREY

w.boe.es

BOLETÍN OFICIAL DEL ESTADO

D. L.: M-1/1958 ISSN: 02

 

 

 

Atxekitako dokumentuak:

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra