Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Octava ediciión Premios Adrián Celaya

Administrazio zuzenbidea  >>  Legeria  >> Gizarte-zerbitzuak

504/2007 Errege Dekretua, apirilaren 20koa, mendetasunen bat duten pertsonen egoera baloratzeko baremazioa onartzen duena; halaxe ezarrita baitago autonomia pertsonala sustatzeari eta mendetasun-egoeran dauden pertsonak zaintzeari buruz abenduaren 14an emandako 39/2006 Legean

2007-04-20

Itzulpena nork: Itzultzaile Zerbitzu Ofiziala (IZO)

Erakundea: Estatuko Buruzagitza

Argitalpena: EAO, 2007/4/21, 96. zk.

Eguneratua: 2007-05-18

504/2007 Errege Dekretua, apirilaren 20koa, mendetasunen bat duten pertsonen egoera baloratzeko baremazioa onartzen duena; halaxe ezarrita baitago autonomia pertsonala sustatzeari eta mendetasun-egoeran dauden pertsonak zaintzeari buruz abenduaren 14an emandako 39/2006 Legean.

BOE, 2007-04-21

2007-05-18ko BOEko hutsen zuzenketak ere barnean direla.

Autonomia pertsonala sustatzeari eta mendetasun-egoeran dauden pertsonak zaintzeari buruz abenduaren 14an emandako 39/2006 Legearen zazpigarren azken xedapenak Gobernuari ahalmena ematen dio lege hori garatzeko eta betearazteko beharrezko diren xedapen guztiak eman ditzan; Autonomiaren Aldeko eta Mendetasunari Arreta Eskaintzeko Sistemaren bitartez, mendetasunen bat duten espainiar guztiei aitortzen zaien eskubide subjektiboa benetan baliatzeko bideak ematea, horixe da helburu nagusia.

Ahalmen orokor horrezaz gainera, Legearen bosgarren azken xedapenak Gobernuaren esku uzten du 26. eta 27. artikuluetan jasotako mendetasun-graduak eta -mailak baloratzeko baremoa ezartzeko erregelamendua onets dezan. Era berean, hiru urtetik beherako haurrei, beren adinak dakartzan inguruabar bereziak direla-eta, berariazko balorazioa egin behar zaiela ezartzen da hamahirugarren xedapen gehigarrian, eta hor ezarritakoa betearazi behar du Gobernuak.

Legearen I. tituluko III. kapituluari jarraituz, arau honen I. eranskinean ezarritako baremoak irizpide objektiboak zehazten ditu pertsonen autonomia-maila neurtzeko, betiere, eguneroko bizimoduan oinarrizkoak diren zereginak betetzeko gaitasuna aintzat hartuta, eta, adimen-ezintasuna edo gaixotasun mentala dutenen kasuan, arlo horretan inork laguntzeko edo begiratzeko duten beharra kontuan izanik.

Pertsona horren osasunari buruz eta eguneroko bizitzari buruz egindako txostenak hartu behar ditu balorazioak.

Mendetasunen bat duten pertsonen egoera baloratzeko tresna honen barruan daude jarraitu beharreko prozeduren eta tekniken protokoloa eta mendetasun-gradu eta -maila bakoitzari dagozkion puntuazio-tarteak finkatzeko modua.

Era berean, Errege Dekretu honek, 39/2006 Legearen bederatzigarren xedapen gehigarrian ezarritakoa betetzearren, mendetasun-egoera benetan aitortzeko bidea ematen du, baliaezintasun handiko egoeragatiko pentsioa edo beste pertsona baten laguntza-premia aitortuta duten pertsonen kasuan.

Baliaezintasun handiko osagarria aitortuta duten pertsonei dagokienean, baremoa aplikatutakoan, pertsona bakoitzak duen mendetasun-gradua eta mendetasun-maila ezarriko dira, eta, betiere, I. graduko mendetasun arina, I. mailakoa, bermatuta dutela.

Baliaezintasun-maila aitortu, deklaratu eta sailkatzeko prozedura finkatzeko abenduaren 23ko 1971/1999 Errege Dekretuaren 2. eranskinaren arabera, beste pertsona baten laguntza beharrari erantzuteko osagarria aitortuta duten pertsonei dagokienez, aplikatu beharreko homologazio-taula aplikatu behar dela ezartzen da.

Autonomiaren Aldeko eta Mendetasunari Arreta Eskaintzeko Sistemaren Lurralde Kontseiluak, 39/2006 Legearen 27. artikuluan eta bosgarren azken xedapenean ezarritakoa betetzeko, 2007ko martxoaren 23an hartutako Erabakiaren bitartez, onartu egiten dira bai mendetasun-graduak eta -mailak baloratzeko baremoa, bai hiru urtetik beherakoentzako berariazko balorazio-eskala, baita aurretiazko aitormenen homologazioa ere, baliaezintasun handiko osagarria aitortuta duten pertsonentzat eta beste pertsona baten laguntza-beharrari erantzuteko osagarria aitortuta duten pertsonentzat.

Proiektua, 39/2006 Legearen 40. eta 41. artikuluetan ezarritakoa betetze aldera, aztergai izan dute Autonomiaren Aldeko eta Mendetasunari Arreta Eskaintzeko Sistemaren Aholku Batzordeak, Adinekoen Estatuko Kontseiluak, Ezintasunaren Kontseilu Nazionalak, Ekintza Sozialeko Gobernuz Kanpoko Erakundeen Estatuko Kontseiluak eta Ezintasunak dituzten pertsonen ordezkarien Espainiako Batzordeak; aztertu ondoren, aldeko txostena eman dute.

Horrenbestez, Lan eta Gizarte Gaien ministroak proposatuta, apirilaren 19ko 502/2007 Errege Dekretuarekin ados, haren ordez, Gobernuko lehen lehendakariorde eta lehendakaritzako ministro den andreak, Estatu Kontseiluarekin bat, eta Ministroen Kontseiluak 2007ko apirilaren 20an eginiko bilkuran gaia eztabaidatu eta onartu ondoren, honako hau xedatu dut:

Artikulu bakarra.

Mendetasun-graduak eta -mailak baloratzeko baremoa eta hiru urtetik beherakoentzako berariazko balorazio-eskala.

Onartu egin dira mendetasun-graduak eta -mailak baloratzeko baremoa eta hiru urtetik beherakoentzako berariazko balorazio-eskala; Errege Dekretu honi lotuta daude I. eta II. eranskin gisa.

Lehen xedapen gehigarria.

Baliaezintasun handiko egoeran eta beste pertsona batek lagundu beharrean dauden pertsonek egun duten aitormena eragingarri bihurtzea.

Legearen bederatzigarren xedapen gehigarrian jasotakoaren ondorioetarako, baliaezintasun handiko osagarria aitortuta duten pertsonei dagokien mendetasun-egoera aitortuko zaie, aurreko artikuluan ezarritako baremoaren arabera ezartzen diren gradua eta maila emanda, eta, betiere, I. graduko mendetasun arina, I. maila, bermatuta dutela.

Hala berean, baliaezintasun-maila aitortu, deklaratu eta sailkatzeko prozedura finkatzeko abenduaren 23ko 1971/1999 Errege Dekretuaren 2. eranskineko baremoaren arabera ezarrita, beste pertsona baten laguntza beharrari erantzuteko osagarria aitortuta duten pertsonei dagozkien gradua eta maila aitortuko zaizkie, betiere, aipatutako baremo horretan emandako berariazko puntuazioaren arabera eta hurrengo taula aintzat hartuta:

15 - 29 puntu:

I. mendetasun-gradua, 2. maila.

30 - 44 puntu:

II. mendetasun-gradua, 2. maila.

45 - 72 puntu:

III. mendetasun-gradua, 2. maila.

Abenduaren 23ko 1971/1999 Errege Dekretuaren 2. eranskinaren arabera, beste pertsona baten laguntza-premia aitortuta duten pertsonek, edozein Administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturen aurrean hala egiaztatu behar dutenean, ondorio juridiko guztiekin jarraituko dute aitormen hori baliatzen, honako baremo honen arabera dagozkien mendetasun-gradua eta -maila aitortu bitartean.

Xedapen gehigarri honen aurreko zenbakietan jasotako egoeretan, Errege Dekretu honetan ezarritako baremoaren arabera ezartzen diren gradua eta maila emanda mendetasun-egoera aitortu behar denean, zeregin hori egin behar duten organoek egingo dute, betiere, pertsona interesdunak edo bere legezko ordezkariak hala eskatuta.

Bigarren xedapen gehigarria.

Beste pertsona baten laguntza-beharrari buruzko balorazioa, Gizarte Segurantzako laguntzako prestazioak aitortzeko, eta, egoera horren berri egiaztatu behar izanez gero, bestelako edozein onura, zerbitzu edo laguntza baliatu ahal izateko

Pertsonaren mendetasun-egoera eta beste pertsona baten laguntza-premia zehazteko orduan, ekainaren 20ko 1/1994 Legegintzako Errege Dekretuaren 145.6, 182 bis 2.c) eta 182 ter artikuluetan ezarritakoaren arabera, Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren Testu Bategina onartu baitzen horren bitartez, honako Errege Dekretu honen bidez onartutako baremoa aplikatuta egingo da, bertan adinari eta ezintasun-motari buruz ezarritako zehaztapenak aintzakotzat hartuta.

Baremo hau aplikatuta pertsona bat mendetasun-egoeran dagoela ezartzen bada, edozein Herri Administraziok nahiz erakundek emandako edozein onura, zerbitzu edo laguntza jasotzeko bidea ere emango du horrek, beste pertsona baten laguntza-premia aitortzea beharrezko denean.

Hirugarren xedapen gehigarria.

Ama izateagatik hartutako atsedenaldiak luzatzea

Ama izateagatik hartutako atsedenaldia luzatu nahi izanez gero, jaiotako haurrak edo etxean hartutako haurrak ezintasunen bat daukanean, hiru urtetik beherakoentzako berariazko balorazio-eskala aplikatu behar da; denbora-tarte hori luzatzea bidezkoa izango da balorazioa, gutxienez, mendetasun arinaren I. gradukoa bada.

Era berean, aplikatu beharreko legediaren arabera, erditzearen ondoren jaioberria ospitalean geratu behar dela-eta amak amatasun-atsedenaldia luzatu behar izanez gero, erditu eta ondorengo hogeita hamar egun naturaletan hasitako ospitaleratzeak hartuko dira aintzat.

Laugarren xedapen gehigarria.

Baremoa berriz aztertzea

Errege Dekretu honen bidez mendetasun-egoerei buruzko balorazio-baremoa aplikatzeko lehendabiziko urtea igarotakoan, Autonomiaren Aldeko eta Mendetasunari Arreta Eskaintzeko Sistemaren Lurralde Kontseiluak, lortutako emaitzak ebaluatuko ditu, eta, hala dagokionean, bidezko iritzitako aldaketak ere proposatuko ditu.

Xedapen indargabetzaile bakarra.

Arauak indargabetzea

Errege Dekretu honetan xedatutakoaren aurka dauden maila bereko nahiz beheragoko mailako arau guztiak indargabetu dira.

Zehatzago esanda, berariaz indarrik gabe geratu da baliaezintasun-maila aitortu, deklaratu eta sailkatzeko prozedura finkatzeko abenduaren 23ko 1971/1999 Errege Dekretuaren 2. eranskina, betiere, lehen xedapen gehigarriaren 3. paragrafoan ezarritakoari kalterik egin gabe.

Azken xedapen bakarra.

Indarraldia

Errege Dekretu hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

I. ERANSKINA.

Mendetasun-graduak eta -mailak baloratzeko baremoa (MBB)

SARRERA

Abenduaren 14ko 39/2006 Legearen 2.2 artikuluaren arabera, hau da mendetasun-egoera: «adin, gaixotasun edo ezintasunen bat dela eta, pertsona batzuek modu iraunkorrean bizi duten egoera, baina autonomia fisiko, mental, intelektual edo sentsorialaren gabezia edo galerarekin zerikusia duena, eta horren ondorioz beste pertsona baten edo batzuen arreta behar baldin badute, edo laguntza handia eguneroko bizitzako oinarrizko ekintzak aurrera eraman ahal izateko; edo adimen-ezintasuna edo gaixotasun mentala dutenen kasuan, autonomia pertsonala izateko beste laguntza mota batzuk behar dituztenen egoera».

Mendetasuna baloratzeko baremoa (aurrerantzean, MBB) oinarri hartuta, argiago jakin ahal izango da zer den mendetasun arina, mendetasun larria eta mendetasun oso larria:

a) I. gradua. Mendetasun arina:

Kasu hauetan, pertsonak laguntza behar du eguneroko bizitzako oinarrizko hainbat jarduera aurrera eramateko, eta hori gutxienez egunean behin, edo tarteka laguntza mugatua behar du, autonomia pertsonalarekin laguntzeko.

MBBn emandako azken puntuazioak 25 eta 49 puntu artekoa izan behar du.

b) II. gradua.

Mendetasun larria:

Pertsonak laguntza behar du eguneroko bizitzako oinarrizko hainbat jarduera aurrera eramateko, eta hori egunean bi edo hiru aldiz, baina ez du behar kanpoko zaintzaile batek etengabe laguntzea, edo laguntza-premia zabalak ditu autonomia pertsonalaren arloan.

MBBn emandako azken puntuazioak 50 eta 74 puntu artekoa izan behar du.

c) III. gradua.

Mendetasun handia:

Pertsonak laguntza behar du eguneroko bizitzako oinarrizko hainbat jarduera aurrera eramateko, egunean hainbat aldiz, eta autonomia fisiko, mental, intelektual edo sentsoriala erabat galdu duenez, beste pertsona batek lagundu behar dio nahitaez eta etengabe, edo laguntza orokorra behar du autonomia pertsonalik ezaren ondorioz.

MBBn emandako azken puntuazioak 75 eta 100 puntu artekoa izan behar du.

MBB bitartez graduetako bakoitzean bi maila bereiz daitezke bakoitzaren autonomia pertsonala eta zainketa-premiaren intentsitatea aintzakotzat hartuta, betiere, 39/2006 Legeko 26. artikuluaren 2. paragrafoan ezarritakoaren arabera. MBB edozein mendetasun-egoeratan erabil daiteke eta edozein adinetan, hiru urtetik aurrera.

APLIKAZIO-IRIZPIDEAK

Balorazioa egiteko orduan, galdetegi bat bete behar da eta baloratu beharreko pertsonari behatu behar zaio zuzenean; lan hori egin behar duen profesionalak kualifikatuta eta MBB erabiltzen trebatuta egon behar du.

Baloratu beharreko pertsonak ezintasun intelektuala edo buruko gaixotasunen bat duenean, edo beste egoera batzuetan ere bai, esaterako, gaitasun pertzeptibo-kognitiboan urritasunen bat duenean (itsu-gorra edo garuneko kaltea, besteak beste), orduan, galdetegia elkarrizketa modura egingo da, baloratu behar den pertsona aurrean dagoela eta eskaera-egilearen egoera behar bezala ezagutzen duen beste pertsona bat ere partaide dela.

Balorazioa egiteko, kontuan izan beharko dira pertsonaren osasunari buruz idatzita dauden txostenak, eta, bereziki, zein ingurunetan bizi den; horrekin batera, eman zaizkion laguntza teknikoak, ortesiak eta protesiak ere kontuan hartuko dira (Legeko 27.5 artikulua).

Gainera, laguntza tekniko horiekin batera, eguneroko bizimoduan dituen oztopoak ere hartu behar dira aintzat.

Baremoa pertsonaren eguneroko bizimoduan aplikatu behar da, ohiko ingurunean etxean nahiz etxetik kanpo egiten dituen zeregin eta jardun hauek baloratuta:

jan eta edatea; mikzioa/sabel-hustea erregulatzea; eskuak garbitzea eta aurpegia garbitzea; etxetik kanpo ateratzea.

Eguneroko bizimoduan egiten dituen gainerako zeregin eta jardunak, etxean egitekoak dira.

Zeregin eta jardun baterako norbaiten laguntza behar duen ala ez baloratu behar da, nahiz aztertutako pertsona laguntza hori jasotzen egon, horretaz aparte.

Baremoak dena delako pertsonak eguneroko bizitzako jarduerak bere kabuz aurrera eraman ahal izateko zenbateko gaitasuna duen aztertuko du, eta lan horiek aurrera eramateko zer-nolako laguntza- edo gainbegiratze-premia duen, ezintasun intelektuala edo buruko gaixotasunen bat duenean (Legeko 27.4 artikulua), edo beste egoera batzuetan, gaitasun pertzeptibo-kognitiboan urritasunen bat duenean.

MBB baremoan azaldutako jarduerak dena delako pertsonak bere kabuz eta modu egokian aurrera eraman ahal izateko zenbateko gaitasuna duen baloratzerakoan, aintzakotzat hartu behar dira horiek fisikoki egiteko gaitasuna, gaitasun mentala eta/edo ekimen-gaitasuna, betiere, urritasun iraunkorrak daudenean (mugimenezkoak, mentalak, intelektualak, sentsorialak edo beste era batekoak).

Broteka agertzen diren patologiak direnean, pazientea oinarrizko egoeran dagoenean egingo da balorazioa, broteen maiztasuna, iraupena eta larritasuna aintzat hartuta.

Aztertu beharreko pertsonak hainbat zereginetan jardunak nola betetzen dituen baloratzerakoan, dagokion jardun horri lotutako balorazio orokorra egin behar da.

Ezintasun intelektuala edo gaixotasun mentala edo gaitasun pertzeptibo-kognitiboan urritasuna duten pertsonez ari garela, bakarka jarduera horri dagozkion zereginetako bat edo beste egiteko gai izanda ere, jarduerari lotutako zereginak oro har eta jarduera bere osotasunean aurrera eramateko laguntza edo gainbegiratze orokorra behar dutenean, dagokion jardueraren zeregin guztiak betetzeko eragozpenak dituztela baloratuko da.

Baloratutako pertsonak agiri honetan jasota dauden zereginak betetzeko orduan zer-nolako arazoak dituen zehaztu behar du balorazioa egin behar duenak, betiere, aipatutako aplikazio-irizpideak aintzat hartuta.

Era berean, baloratutako pertsonak zereginak eta jardunak betetzean beste norbaitengandik behar duen laguntza-gradua ere zehaztuko du balorazio-egileak.

Zereginak eta jardunak betetzeari buruz balorazioa egiteko aplikazio-irizpide batzuk hartu behar dira kontuan; adin-taldeen taulan jasotakoak, eta baloratutako pertsonak ezintasun intelektuala edo gaixotasun mentala duenetz (DI/EM) edo gaitasun pertzeptibo-kognitiboan urritasunen bat duenetz zehaztekoak (ikus taula aurrerago).

Irakur itzazu arretaz ondoren zehaztuko diren azalpenak eta gakoak.

Zereginak betetzean bereizitako mailak:

BAI, aztertutako pertsona zeregin hori betetzeko gai da, inoren laguntzarik gabe.

EZ, aztertutako pertsonak beste norbaiten laguntza behar du.

EZ DA APLIKATZEKOA.

Zereginak betetzean ikusitako arazoak:

F. Fisikoki ezin du zeregina bete.

C (DI/EM egoeran bakarrik aplika daiteke).

Zeregina zein den ez du ulertzen eta/edo, zeregina betetzean, ez du koherentziarik eta/edo desorientatuta dago.

I (DI/EM egoeran bakarrik aplika daiteke).

Ez du zeregina betetzeko ekimenik erakusten.

Zereginak betetzean beste norbaitek emandako laguntza-graduak: SP.

Gainbegiratzea/Prestatzea.

Baloratutako pertsonak behar duen gauza bakarra, hauxe: zeregina bete ahal izateko beharrezko diren osagaiak beste norbaitek prestatzea eta/edo, harreman fisikorik gabe, jarraibide edo estimulu jakinak egitea, zeregina egokiro burutzeko eta/edo arriskurik ez izateko.

FP.

Laguntza fisiko partziala.

Baloratutako pertsonak behar du jarduera burutzen beste norbaitek fisikoki laguntza eman diezaion.

FM.

Laguntza fisiko maximoa.

Baloratutako pertsonak behar du beste norbaitek bere ordez jardun dezan jarduera fisikoki burutzen.

ES.

Laguntza berezia.

Baloratutako pertsonak nahasketak ditu jokabidean eta/edo arazo pertzeptibo-kognitiboak ditu, eta horrek eragozpenak dakartza beste norbaitek jarduera burutzen laguntzeko orduan.

Mendetasun-egoerak baloratzerakoan, nork bere burua zaindu, etxeko lanak egin eta batetik bestera mugitzeko jardunak hartzen dira kontuan, horri buruzko azalpenaren oinarri izanik, gero zehaztuko den moduan, Funtzionamendu, Ezintasun eta Osasunaren Nazioarteko Sailkapena (Osasunaren Munduko Erakundea, 2001); era berean, erabakiak hartzeko jarduna ere hartzen da aintzat, pertsonak ezintasun intelektuala edo buruko gaixotasunen bat duenean, edo gaitasun pertzeptibo-kognitiboan urritasunen bat duenean.

JAN ETA EDAN:

Arlo horretan bete beharreko jardunak eta zereginak bete, ekintza hauei lotuta: zerbitzatu zaizkien elikagaiak jan, ahoan sartu eta mamurtu, tokian tokiko ohituren arabera, modu egokian; janaria zatitu eta xehatu, botilak eta latak ireki, mahaiko tresnak erabili.

Tokian tokiko ohituren arabera, modu egokian, basoari eutsi, basoa ahora eraman eta edan; edariak nahastu, eragin eta zerbitzatu, tresnen bitartez likidoak edan.

MIKZIOA/SABEL-HUSTEA ERREGULATU:

Txizalarri edo kakalarri dela jakinarazi, postura egokian jarri, horretarako leku egokia aukeratu eta hara joan, txiza/kaka egin aurretik eta ondoren arropa erantzi eta jantzi, txiza/kaka egin ondoren garbitzen jakin.

GARBITU:

Gorputz osoa edo gorputz-atalak garbitu eta lehortu, horretarako ura eta bitarteko edo metodo egokiak erabilita, esate baterako, bainatu, dutxatu, aurpegia edo eskuak eta oinak garbitu, eta toalla batez lehortu.

GORPUTZEKO BESTELAKO ZAINKETAK:

Gorputz-atal jakinak zaintzen jakin, garbitze eta lehortze hutsa baino zainketa-maila handiagoa behar denean.

JANTZI:

Arlo horretan bete beharreko jardunak eta zereginak bete, ekintza hauei lotuta: eguraldia eta gizarte-egoerak nolakoak diren aintzat hartuta, arropa eta oinetakoak jantzi eta erantzi dagokion ordenan, hau da, alkandorak, gonak, brusak, galtzak, azpiko arropa [...], zapatak, botak, sandaliak eta zapatillak jantzi, lotu eta erantzi.

NORBERAREN OSASUNA ZAINDU:

Nork bere burua zaindu, norberaren beharrizanen jakitun egonda eta osasuna zaintzeko egin beharreko guztia eginda, osasunaren inguruko arriskuak saihesteko eta gaixotasunei aurre hartzeko, besteak beste, laguntza medikua topatuta, medikuen eta osasun-arloko profesionalen aginduak beteta eta arriskuak saihestuta.

GORPUTZ-TRANSFERENTZIAK:

Honako jarduera hauek daude jasota:

•Eseri:

Esertzeko postura hartu edo utzi, eta gorputzaren jarrera aldatu, eserita egotetik beste batera igarota, esaterako, zutitzeko edo etzateko.

•Etzan:

Etzaneko jarrera hartu edo utzi, eta gorputzaren jarrera aldatu, horizontal egotetik beste batera igarota, esaterako, zutitzeko edo esertzeko.

•Zutik jarri:

Zutikako jarrera hartu edo utzi, eta gorputzaren jarrera aldatu, zutik egotetik beste batera igarota, esaterako, etzateko edo esertzeko.

•Norberaren gorputza transferitu, eserita egonda:

Eserita dagoela, gorputza mugitu eserleku batetik bestera, maila berean edo maila ezberdinetan, esaterako, aulki batetik ohera mugituta.

•Norberaren gorputza transferitu, etzanda egonda:

Etzanda dagoela, gorputza mugitu leku batetik bestera, maila berean edo maila ezberdinetan, ohe batetik bestera mugituta, esaterako.

ETXEAN BATETIK BESTERA IBILI:

Norberaren etxean barrena ibili eta/edo mugitu, gela baten barruan nahiz gela batetik bestera.

ETXETIK KANPOKO JOAN-ETORRIAK:

Norberaren etxetik kanpo, gertu nahiz urruti, ibili eta/edo mugitu, eta/edo garraiobide publiko nahiz pribatuak erabili.

ETXEKO LANAK:

Honako jarduera hauek daude jasota:

-Janaria prestatu:

Janari beroak eta hotzak pentsatu, antolatu, prestatu eta zerbitzatu norberarentzat.

-Erosketak egin:

Eguneroko bizimoduan beharrezko diren ondasunak eta zerbitzuak eskuratu diruaren truke, besteak beste, janariak, edariak, garbikariak, etxeko artikuluak eta arropak aukeratu; beharrezko diren produktu horien kalitatea eta prezioa konparatu; aukeratutako ondasunak eta zerbitzuak direla-eta negoziatu eta ordaindu; eta ondasunak etxera garraiatu.

-Etxea txukundu, garbitu eta zaindu:

Honako jarduera hauek arlo honetan jasota: etxea txukundu, hautsa kendu, erratza pasa, zorua garbitu, zapia/lanbasa pasa, leihoak eta paretak garbitu, bainu-gelak eta komun-ontziak garbitu, altzariak garbitu, eta, era berean, platerak, zartaginak, lapikoak eta sukalde-tresnak garbitu eta sukaldeko eta bazkaltokiko mahaiak eta lurrak garbitu.

-Arropa garbitu eta zaindu:

Arropa garbitu (eskuz nahiz makinaz), lehortu (kanpoan zabalduta nahiz makinaz), plantxatu, eta tolestuta gorde armairuan edo dagokion tokian.

ERABAKIAK HARTU:

Erabaki pertsonalak norberaren ekimenez hartzeko, kontrolatzeko eta aurrera eramateko gai izan, norberaren arauak eta lehentasunak aintzakotzat hartuta.

Erabakiak hartzeko arlo honetan ekintza hauek daude: nork bere burua zaindu, batetik bestera mugitu, etxeko lanak egin, pertsonen arteko harreman oinarrizko nahiz konplexuak izan, dirua erabili eta kudeatu, eta jendearentzat eskuragarri diren zerbitzuak erabili.

MBB BAREMOKO ZEREGIN ETA JARDUNAK APLIKATZEKO TAULA

MBB baremoko zereginak eta jardunak aplikatzeko irizpideak taula batean daude jasota ondoren; horretarako aintzat hartu dira, bai aztertu behar den pertsonaren adin-taldea, bai pertsona horrek izan dezakeen ezintasun intelektuala edo buruko gaixotasuna, edo, beste egoera batzuetan, gaitasun pertzeptibo-kognitiboan izan dezakeen urritasuna.

Aztertu beharreko pertsonarengan aplikatu behar ez diren zereginak eta jardunak era honetara adieraziko dira ondorengo taulan: EzA.

Baremoko zeregin eta jardunak haztatzeko sistema aztertu beharreko pertsonarengan aplikatu behar diren zereginen eta jardunen arabera egokitu behar da, dokumentu honen eranskinean agertzen diren pisu-taulak aintzat hartuta.

7 a 10 años

 

NA

 

 

 

NA

 

 

NA

NA

 

 

 

NA

NA

 

NA

NA

NA

NA

7 - 10 urte

 

EzA

Bai

Bai

Bai

Bai

Bai

Bai

 

Bai

Bai

Bai

Bai

Bai

Bai

 

Bai

Bai

Bai

Bai

 

Bai

EzA

Bai

Bai

 

Bai

Bai

Bai

Bai

 

Bai

Bai

EzA

EzA

 

Bai

Bai

Bai

Bai

Bai

 

Bai

Bai

Bai

Bai

 

Bai

Bai

Bai

EzA

EzA

 

EzA

EzA

EzA

EzA

7 a 10 años

 

NA

NA

7 - 10 urte

 

Bai

Bai

EzA

Bai

Bai

EzA

Problemas en desempeño

F

3. Identificación del empleo de ayudas técnicas.

4. Barreras o facilitadores en el entorno.

5. Otras observaciones.

Betetzeko arazoak

F

BAI

BAI

BAI

BAI

BAI

BAI

BAI

3. Laguntza teknikoak erabiltzeko moduak identifikatu.

4. Inguruan dituen oztopoak edo lagungarriak.

5. Bestelako oharrak.

Problemas en desempeño

F

8. Identificación del empleo de ayudas técnicas.

9. Barreras o facilitadores en el entorno.

10. Otras observaciones.

Betetzeko arazoak

F

BAI

BAI

BAI

BAI

BAI

BAI

8. Laguntza teknikoak erabiltzeko moduak identifikatu.

9. Inguruan dituen oztopoak edo lagungarriak.

10. Bestelako oharrak.

Problemas en desempeño

F

13. Identificación del empleo de ayudas técnicas.

14. Barreras o facilitadores en el entorno.

15. Otras observaciones.

Betetzeko arazoak

F

BAI

BAI

BAI

BAI

13. Laguntza teknikoak erabiltzeko moduak identifikatu.

14. Inguruan dituen oztopoak edo lagungarriak.

15. Bestelako oharrak.

Problemas en desempeño

F

18. Identificación del empleo de ayudas técnicas.

19. Barreras o facilitadores en el entorno.

20. Otras observaciones.

Betetzeko arazoak

F

BAI

BAI

BAI

BAI

18. Laguntza teknikoak erabiltzeko moduak identifikatu.

19. Inguruan dituen oztopoak edo lagungarriak.

20. Bestelako oharrak.

Problemas en desempeño

F

23. Identificación del empleo de ayudas técnicas.

24. Barreras o facilitadores en el entorno.

25. Otras observaciones.

Betetzeko arazoak

F

BAI

BAI

BAI

BAI

23. Laguntza teknikoak erabiltzeko moduak identifikatu.

24. Inguruan dituen oztopoak edo lagungarriak.

25. Bestelako oharrak.

Problemas en desempeño

F

28. Identificación del empleo de ayudas técnicas.

29. Barreras o facilitadores en el entorno.

30. Otras observaciones.

Betetzeko arazoak

F

BAI

BAI

BAI

BAI

28. Laguntza teknikoak erabiltzeko moduak identifikatu.

29. Inguruan dituen oztopoak edo lagungarriak.

30. Bestelako oharrak.

Problemas en desempeño

F

33. Identificación del empleo de ayudas técnicas.

34. Barreras o facilitadores en el entorno.

35. Otras observaciones.

Betetzeko arazoak

F

BAI

BAI

BAI

BAI

BAI

33. Laguntza teknikoak erabiltzeko moduak identifikatu.

34. Inguruan dituen oztopoak edo lagungarriak.

35. Bestelako oharrak.

Problemas en desempeño

F

38. Identificación del empleo de ayudas técnicas.

39. Barreras o facilitadores en el entorno.

40. Otras observaciones.

Betetzeko arazoak

F

BAI

BAI

BAI

BAI

38. Laguntza teknikoak erabiltzeko moduak identifikatu.

39. Inguruan dituen oztopoak edo lagungarriak.

40. Bestelako oharrak.

Problemas en desempeño

F

43. Identificación del empleo de ayudas técnicas.

44. Barreras o facilitadores en el entorno.

45. Otras observaciones.

Betetzeko arazoak

F

BAI

BAI

BAI

BAI

BAI

43. Laguntza teknikoak erabiltzeko moduak identifikatu.

44. Inguruan dituen oztopoak edo lagungarriak.

45. Bestelako oharrak.

Problemas en desempeño

F

48. Identificación del empleo de ayudas técnicas.

49. Barreras o facilitadores en el entorno.

50. Otras observaciones.

Betetzeko arazoak

F

BAI

BAI

BAI

BAI

48. Laguntza teknikoak erabiltzeko moduak identifikatu.

49. Inguruan dituen oztopoak edo lagungarriak.

50. Bestelako oharrak.

Problemas en desempeño

F

53. Identificación del empleo de ayudas técnicas.

54. Barreras o facilitadores en el entorno.

55. Otras observaciones.

Betetzeko arazoak

F

BAI

BAI

BAI

BAI

BAI

BAI

53. Laguntza teknikoak erabiltzeko moduak identifikatu.

54. Inguruan dituen oztopoak edo lagungarriak.

55. Bestelako oharrak.

Desempeño

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

GRADO

Betetzeko gai?

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

GRADUA

 

Nivel 1

Nivel 2

Nivel 1

Nivel 2

Nivel 1

Nivel 2

 

1. maila

2. maila

1. maila

2. maila

1. maila

2. maila

7-10 años

0,10

0,25

0,25

0,15

0,15

0,10

19,3

0,20

0,15

0,20

0,20

0,10

0,15

16,1

0,15

0,15

0,35

0,35

9,6

0,33

NA

0,33

0,33

3,2

0,15

0,15

0,35

0,35

12,9

0,50

0,50

NA

NA

3,2

0,15

0,10

0,20

0 25

0,30

8,0

0 50

0,25

0,10

0,15

13,4

0,42

0,42

0,17

NA

NA

14,3

NA

NA

NA

NA

NA

NA

NA

NA

NA

NA

NA

NA

7-10 urte

0,10

0,25

0,25

0,15

0,15

0,10

19,3

0,20

0,15

0,20

0,20

0,10

0,15

16,1

0,15

0,15

0,35

0,35

9,6

0,33

EzA

0,33

0,33

3,2

0,15

0,15

0,35

0,35

12,9

0,50

0,50

EzA

EzA

3,2

0,15

0,10

0,20

0 25

0,30

8,0

0 50

0,25

0,10

0,15

13,4

0,42

0,42

0,17

EzA

EzA

14,3

EzA

EzA

EzA

EzA

EzA

EzA

EzA

EzA

EzA

EzA

EzA

EzA

7-10 años

0,10

0,25

0,25

0,15

0,15

0,10

10,9

0,20

0 15

0,20

0,20

0,10

0,15

7,6

0,15

0 15

0,35

0,35

8,7

0,33

NA

0,33

0,33

2,2

0,15

0,15

0,35

0,35

12,6

0,50

0,50

NA

NA

12,0

0,15

0,10

0,20

0,25

0,30

2,2

0,50

0,25

0,10

0,15

13,2

0,42

0,42

0,17

NA

NA

14,0

NA

NA

NA

NA

NA

0,38

0,25

NA

0,25

0,13

NA

16,7

7-10 urte

0,10

0,25

0,25

0,15

0,15

0,10

10,9

0,20

0 15

0,20

0,20

0,10

0,15

7,6

0,15

0 15

0,35

0,35

8,7

0,33

EzA

0,33

0,33

2,2

0,15

0,15

0,35

0,35

12,6

0,50

0,50

EzA

EzA

12,0

0,15

0,10

0,20

0,25

0,30

2,2

0,50

0,25

0,10

0,15

13,2

0,42

0,42

0,17

EzA

EzA

14,0

EzA

EzA

EzA

EzA

EzA

0,38

0,25

EzA

0,25

0,13

EzA

16,7

II. ERANSKINA

Hiru urtetik beherako haurren mendetasuna neurtzeko berariazko balorazio-eskala (BBE/EVE)

SARRERA

Autonomia pertsonala sustatzeari eta mendetasun-egoeran dauden pertsonak zaintzeari buruz abenduaren 14an emandako 39/2006 Legearen hamahirugarren xedapen gehigarrian hiru urtetik beherako haurrentzako babesa arautzen da, eta, bertan ezarrita dagoenez, balorazioa egiteko orduan, berariazko balorazio-eskala bat erabili behar da (aurrerantzean, BBE).

Hiru urtetik beherako haurren kasuan, osasun-arazoek eragindako egoerak ere baloratu egin behar dira, arazo horiek kronikoak, luzarokoak edo iraupen luzekoak direnean.

Dena den, 0 eta 3 urte arteko haurren balorazioa ez da behin betikoa izango, eta aldian-aldian azterketak egingo dira ofizioz 6, 12, 18, 24 eta 30 hil betetakoan.

Ebaluazio berri bat egin beharko zaie 36 hil bete duten haur guztiei, horretarako, hiru urtetik gorako haurrentzako MBB aplikatuta.

BBE eskalak hiru mendetasun-gradu bereizten ditu, alegia, baremoa aplikatuta lortzen den 1etik 3ra arteko azken puntuazioari dagozkionak: mendetasun arina, larria eta oso larria.

Graduetako bakoitzean ez da mailarik zehazten, eta bigarren mailara igortzen da zuzenean.

BBE eskala horrek mendetasun-egoera baloratzeko eta mendetasunaren larritasun-maila zehazteko arauak ezartzen ditu, eta, betiere, aintzakotzat hartu behar du Funtzionamendu, Ezintasun eta Osasunaren Nazioarteko Sailkapena (CIF), hau da, Osasunaren Munduko Erakundeak onartutako sailkapena.

APLIKAZIO-IRIZPIDEAK

BBE bitartez zero eta hiru urte bitarteko haurren mendetasun-egoera baloratzen da; horretarako, baloratu nahi den osasun-eragozpen hori ez duten beste haur batzuk hartu, adin berekoak, eta batzuen eta besteen funtzionamendua alderatzen da.

Balorazioa egiteko, kontuan izan beharko dira pertsonaren osasunari buruz idatzita dauden txostenak, eta, bereziki, zein ingurunetan bizi den, 39/2006 Legearen 27.5 artikuluan jasotakoaren arabera. Gaixotasunaren diagnostikoa, berez eta besterik gabe, ez da balorazio-irizpidea.

Balorazioa egiterakoan, garapena neurtzeko aldagaien funtzionamendua behatu behar da, aldagai horiek mugitzeko eta inguruari egokitzeko zeregin eta jardunak multzotan sailkatuta daudela, eta beharrezkoa den laguntza-premia neurtzeko aldagaien funtzionamendua ere behatu behar da, osasunean, bizitzako oinarrizko zeregin jakinetan, mugimen-arloan eta jaiotzean oso pisu txikia dutenen egoeretan.

Balorazioa egiteko irizpide homogeneoak erabili behar dira; BBEn trebatutako profesional batek egin behar du behaketa-lana zuzenean (hala dagokionean, agindu zaizkion laguntza teknikoak aintzakotzat hartuta), aztertu beharreko pertsonaren ohiko ingurunean; ez dago balorazio horretan berariazko materialik erabili beharrik.

Hiru urte arteko pertsonengan mendetasun-egoera baloratzeko orduan, garapena neurtzeko aldagai jakin batzuk hartu behar dira aintzakotzat (mugitzeko eta inguruari egokitzeko zeregin- eta jardun-multzotan sailkatuta), eta, era berean, kontuan hartu behar dira, jaiotakoan oso pisu txikia zekarrelako haurrak osasun-arazoak baditu, haurrak behar dituen laguntza-neurriak, ondo zehazteko bizitza-euskarrirako beharrezko diren neurriak (oinarrizko funtzio fisiologiko jakin batzuk izaten jarraitzeko) edo/eta neurri terapeutikoak (mugimen-gaitasuna areagotzeko).

GARAPENA NEURTZEKO ALDAGAIAK; jarduera motriza:

Mugigarritasun-zereginak eta –jardunak, bilakaera neurtzeko 19 zedarri aintzat hartuta; dagokion adina eta aurreko zedarri guztiak baloratuta.

GARAPENA NEURTZEKO ALDAGAIAK; egokitzapen-jarduera:

Inguruneari egokitzeko zereginak eta jardunak, dagokion adina eta aurreko zedarri guztiak baloratuta.

OSASUNEAN LAGUNTZA-PREMIAK IZATEA.

Jaiotzeko pisua:

Erditze txosten klinikoan jasotako pisua, ospitaleko altako txostena edo historial klinikoa; item hau jaiotzaren ondoko sei hiletan neurtu behar da.

OSASUNEAN LAGUNTZA-PREMIAK IZATEA.

Ezinbesteko funtzioak betetzen laguntzeko neurriak:

Euskarri terapeutikoak erabiltzeko beharra, oinarrizko funtzio fisiologikoetan laguntzeko, besteak beste, elikaduran, arnasketan, giltzurrun- eta/edo gernu-funtzioan, eta minaren nahiz immunitatearen kontrolean.

Balorazioa jaiotza-unean hasi eta 36 hilabetera arte egingo da.

OSASUNEAN LAGUNTZA-PREMIAK IZATEA.

Mugigarritasunerako neurriak:

Euskarri terapeutikoak erabiltzeko beharra, mugimenduarekin zerikusia duten funtzioetan eragina dutenak.

Mugigarritasunean laguntzeko neurritzat jotzen da protesiak, ortesiak eta buru-babesak erabiltzea.

Mugitzeko gaitasuna murrizten duten neurritzat hartzen da, hauetakoren bat behar izatea:

hezur eta giharretarako finkapenak, argitatik babesteko neurriak, bendaje konpresiboa eta kokleako inplante-prozesadorea.

Balorazioa 6tik 36 hilabetera arte egingo da.

BBE APLIKATZEKO IRIZPIDEAK; GARAPENA NEURTZEKO ALDAGAIAK

JARDUERA MOTRIZA

1.- Giharren tonua egokitzen du.

Sabelaldetik ahoz beherako esekiduran dagoela, enborrari zuzen eusten dio, burua altxatzen du pixka bat, ukondoak, aldakak eta orkatilak tolesten ditu, eta/edo, esertzeko besoetatik tiratuz gero, burua atzeraka erortzen zaio pixka-pixka bat eta besoak eta zangoak tolesten ditu.

Haurra jaiotzen den unetik aurrera baloratu behar da.

2.- Jarrera simetrikoari eusten dio.

Ahoz gora etzanda dagoela, buruari enborrarekiko zuzen eusten dio eta gorputz-adarren posizioa simetrikoa da; egoera horretan besoak flexionatuta daude eta enborretik aparte, eta zangoetan aldakak eta belaunak flexionatuta, eta/edo, ahoz behera etzanda, belaunak tolestuta geratzen dira sabelalde azpian.

Haurra jaiotzen den unetik aurrera baloratu behar da.

3.- Berezko jardunak ditu.

Ahoz gora etzanda dagoela, besoak eta zangoak eragiten ditu nahierara, eta/edo, ahoz behera etzanda, burua alde batera mugitzen du arnasbideak libratzearren, edo hankak mugitzen ditu, lehenengo bata eta gero bestea, arrastaka ibili nahian.

Haurra jaiotzen den unetik aurrera baloratu behar da.

4.- Buruari eusten dio.

Ahoz behera etzanda dagoela, burua altxatzen du besaurreak erabilita eta/edo esertzeko besoetatik tiratuz gero, buruari enborrarekiko zuzen eusten dio.

Laugarren hilabetetik aurrera baloratu behar da.

5.- Euskarri batez, eserita egon liteke.

Eserita egoteari eusten dio, bizkarrean euskarriren bat duela, enborra zuzen eta burua tente.

Bosgarren hilabetetik aurrera baloratu behar da.

6.- Gorputza biratu dezake.

Etzanda, lurra horizontal dagoela, bere gorputzaren ardatzean bira egin dezake.

Zazpigarren hilabetetik aurrera baloratu behar da.

7.- Euskarririk gabe, eserita egon liteke.

Eserita egoteari eusten dio, euskarririk gabe, bizkarra zuzen, eta eskuak libre dituela.

Bederatzigarren hilabetetik aurrera baloratu behar da.

8.- Euskarririk gabe eserita dagoela, aurpegitik zapi bat kentzeko gai da.

Euskarririk gabe eserita dagoela eta oreka galdu gabe, besoak jasotzen ditu eta aurpegi gainean jartzen zaion zapia kentzeko gai da.

Hamargarren hilabetetik aurrera baloratu behar da.

9.- Etzanda egotetik eserita egotera pasa liteke.

Ahoz gora etzanda dagoela, esertzeko gai da beste inoren laguntzarik gabe.

Hamaikagarren hilabetetik aurrera baloratu behar da.

10.- Euskarri batez, zutik jar liteke.

Edozein posiziotan dagoela, bi hankaren gainean zutik jartzeko gai da, beste inoren laguntzarik gabe, inguruan dauden gauzei helduta.

Hamabigarren hilabetetik aurrera baloratu behar da.

11.- Euskarri batez, urratsak egiten ditu.

Oinez dabil, mugimenduak koordinatuta eta urratsak txandaka emanda, zerbaiti helduta edo norbaitek lagunduta.

Hamahirugarren hilabetetik aurrera baloratu behar da.

12.- Euskarririk gabe, zutik egon liteke.

Bi hankaren gainean zutik egoteko gai da, ezeri heldu gabe.

Hamabosgarren hilabetetik aurrera baloratu behar da.

13.- Oinez ibil liteke bakarrik.

Oinez dabil, ezeri heldu gabe eta inoren laguntzarik gabe.

Hamazortzigarren hilabetetik aurrera baloratu behar da.

14.- Eskailerak igo ditzake laguntzarik gabe.

Eskailera-mailak igotzen ditu, mugitzeko edozein garraio-modu erabilita, inork lagundu gabe.

Hogeigarren hilabetetik aurrera baloratu behar da.

15.- Pilota bati bultza egin diezaioke oinekin.

Bi hankaren gainean zutik dagoela, pilota mugitzeko gai da hankak erabilita.

Hogeita laugarren hilabetetik aurrera baloratu behar da.

16.- Eskailerak jaits ditzake laguntzarik gabe.

Eskailera-mailak jaisten ditu, mugitzeko edozein garraio-modu erabilita, inork lagundu gabe.

Hogeita zazpigarren hilabetetik aurrera baloratu behar da.

17.- Ontziak eraman ditzake barnean zerbait dutela.

Ontziak irauli gabe eramateko gai da, barruan zerbait dagoela.

Hogeita hamargarren hilabetetik aurrera baloratu behar da.

18.- Oinez ibil liteke, trabak saihestuta.

Oinez ibiltzeko gai da, joan-etorria eragotziz lurrean diren trabak saihestuta.

Hogeita hamabigarren hilabetetik aurrera baloratu behar da.

19.- Euskarririk gabe, zutik egon liteke hanka baten gainean.

Oin bakar baten gainean egon liteke zutik, beste ezeri heldu gabe eta inork lagundu gabe.

Hogeita hamahirugarren hilabetetik aurrera baloratu behar da.

EGOKITZAPEN-JARDUERA

1.- Badaki xurgatzen.

Likidoak xurgatzeko gai da; horretarako, indar egiten du barruraka, masailez, ezpainez eta mihiaz lagunduta; horrek elikatzeko modua ematen dio.

Haurra jaiotzen den unetik aurrera baloratu behar da.

2.- Begiradari eusten dio.

Begiradari eusten dio, ikusmen-esparruaren barruan, aurrez aurre duen pertsonaren aurpegira begira.

Bigarren hilabetetik aurrera baloratu behar da.

3.- Objektu baten mugimenduari jarraitzen dio.

Bere ikusmen-esparruaren barruan mugitzen ari den objektu bati jarraitzen dio begiekin.

Laugarren hilabetetik aurrera baloratu behar da.

4.- Txintxirrinari eusten dio.

Eskuan utziz gero, txintxirrinari eusten dio.

Laugarren hilabetetik aurrera baloratu behar da.

5.- Objektuari heltzeko keinua egiten du.

Eskaintzen zaion objektuari heltzeko keinua egiten du eskuekin.

Seigarren hilabetetik aurrera baloratu behar da.

6.- Objektu bana du helduta esku bakoitzean.

Aldi berean, objektu bana du helduta esku bakoitzean.

Zortzigarren hilabetetik aurrera baloratu behar da.

7.- Esku batetik bestera pasatzen du objektua.

Esku batetik bestera pasatzen du objektua.

Bederatzigarren hilabetetik aurrera baloratu behar da.

8.- Objektu bat jasotzen du hatz lodia ere erabilita.

Eskuragarri duen objektu bat jaso edo altxatzen du, hatzak bakarrik erabilita, eta, tartean, hatz lodia dagoela.

Hamargarren hilabetetik aurrera baloratu behar da.

9.- Soka bati tiratzen dio jostailua eskuratzeko.

Berarengana erakartzen du jostailua, soka batetik tiraka.

Hamaikagarren hilabetetik aurrera baloratu behar da.

10.- Badaki ontzi bateko edukia manipulatzen.

Ontzi baten barruan dauden objektuak sartzen eta/edo ateratzen ditu.

Hamalaugarren hilabetetik aurrera baloratu behar da.

11.- Badaki kaxoiak zabaltzen.

Eskura duen kaxoia badaki irekitzen, heldulekua erabilita.

Hamaseigarren hilabetetik aurrera baloratu behar da.

12.- Badaki bakarrik edaten.

Badaki inoren laguntzarik gabe katilu batetik edaten.

Hamazortzigarren hilabetetik aurrera baloratu behar da.

13.- Janaria ahora eramateko mahai-tresnak erabiltzen ditu.

Badaki janaria ahora eramaten, mahai-tresnaren bat erabilita.

Hogeita bigarren hilabetetik aurrera baloratu behar da.

14.- Badaki arropa eranzten.

Soinean jantzita dituen arropetako edozein eranzteko gai da inoren laguntzarik gabe.

Hogeita laugarren hilabetetik aurrera baloratu behar da.

15.- Badaki etxeko gela bakoitza zertarako den.

Etxeko geletako bakoitza identifikatzen du, bakoitzaren funtzioak aintzat hartuta.

Hogeita seigarren hilabetetik aurrera baloratu behar da.

16.- Marrak imitatzen ditu arkatzez.

Marra zehatzak egiteko gai da arkatzez.

Hogeita zazpigarren hilabetetik aurrera baloratu behar da.

17.- Badaki atea irekitzen.

Badaki atea irekitzen, heldulekua edo eskulekua erabilita.

Hogeita hamargarren hilabetetik aurrera baloratu behar da.

18.- Badaki arropa janzten.

Badaki laguntzarik gabe edozein arropa-mota janzten.

Hogeita hamahirugarren hilabetetik aurrera baloratu behar da.

19.- Badaki iturria edo kanila irekitzen.

Badaki iturria edo kanila irekitzen, mekanismoa edozein dela ere.

Hogeita hamahirugarren hilabetetik aurrera baloratu behar da.

BBE APLIKATZEKO IRIZPIDEAK, OSASUNEKO LAGUNTZA-PREMIAK.

JAIOTZEKO PISUA

Jaiotzen den unean hasi eta haurrak 6 hilabete izan arte baloratzen da.

Jaioberriaren pisua,1.100 g-tik beherakoa.

Jaioberriaren pisua, 1.100 eta 1.500 g artekoa.

Jaioberriaren pisua, 1.500 g-tik gorakoa eta 2.200 g-tik beherakoa.

EZINBESTEKO FUNTZIOAK BETETZEN LAGUNTZEKO NEURRIAK:

Jaiotzen den unean hasi eta haurrak 36 hilabete izan arte baloratzen da.

1.- Elikadura.

Jan, digestioa egin eta gorputzaren hondakinak kentzeko funtzioei eusteko orduan haurrak behar dituen laguntza-neurriak baloratu behar dira, elikadura bermatuta egon dadin.

1.1 Zunda nasogastriko esklusiboa.

Haurrak zunda baten bitartez elikatu behar du, ez beste inola; sudur-zulo batetik urdaileraino zunda sartuta.

1.2 Parenteral esklusiboa.

Bena barnetik baino ez du elikadura hartzen.

1.3 Estoma bidezko elikadura esklusiboa.

Zunda bitartez baino ez du elikadura hartzen; zunda hori modu kirurgikoan txertatzen zaio, sabelaldeko azalean egindako zulo batetik sartu eta urdaileraino edo heste-lakio bateraino.

1.4 Zunda nasogastrikoa, ahozkoaren osagarria.

Haurrak zunda baten bitartez, sudur-zulo batetik urdaileraino zunda sartuta, elikadura jasotzen du, ahotik hartutakoaren osagarri.

1.5 Parenterala, ahotik hartutakoaren osagarria.

Bena barnetik hartzen du nutrizioa, ahotik hartutakoaren osagarri.

1.6 Estoma eferentea.

Modu kirurgikoan egindako irekidura behar du abdomeneko paretan, horren bitartez elikadurako hondakinak desagerrarazteko.

2.- Arnasketa.

Arnasa hartzeko orduan haurrak behar dituen laguntza-neurriak baloratu behar dira.

2.1 Arnasketa mekanikoa.

Arnasketa artifiziala egiteko euskarri mekanikoa behar du.

2.2 Arnaste etengabea

Haurrak xurgagailua behar du, arnasa-aparatuak sortzen dituen sekrezioak etengabean ateratzeko.

2.3 Oxigenoterapia etengabea.

Oxigeno-iturria behar du, gutxienez, 16 orduz egunean.

2.4 Apnea-monitorea.

Euskarri mekanikoa behar du, fisiologikoak ez diren arnasa-etenaldien berri emateko.

3.- Giltzurrun- eta gernu-funtzioak.

Giltzurrun- eta/edo gernu-funtzioei eusteko orduan haurrak behar dituen laguntza-neurriak baloratu behar dira.

3.1 Dialisia.

Iragazketa-gailu bat behar du giltzurrun-funtzioen ordez erabiltzeko.

3.2 Zundaketa besikal etengabea.

Gernua ezabatzen du , gernu-meatutik barrena maskuriraino sartutako zunda baten bitartez.

3.3 Gernu-estoma.

Modu kirurgikoan egindako irekidura behar du abdomeneko paretan, horren bitartez gernua desagerrarazteko.

4.- Funtzio antialgikoa.

Mina kontrolatzeko haurrak behar dituen laguntza-neurriak baloratu behar dira.

4.1 Perfusio analgesiko etengaberako ponpa.

Medikazio analgesiko etengabea jaso behar du bena barnetik.

4.2 Kateter epidural etengabea.

Medikazio analgesikoa jaso behar du, etenik gabe, barrunbe epiduralean jarritako bide baten bitartez.

5.- Funtzio immunologikoa.

Immunitateari eusteko haurrak behar dituen laguntza-neurriak baloratu behar dira.

5.1 Isolamendua.

Isolatuta egon behar du, berariazko esterilizazio-neurri zorrotzak betetzen dituen gune batean sartuta; pertsona bakar bat egon liteke berarekin lagun egiten.

5.2 Erdi-isolamendua/aurpegi-maskara etengabea.

Berariazko esterilizazio-neurri zorrotzak betetzen dituen gune batean sartuta egon behar du; bisitak murriztuta ditu eta/edo, jende artean egoteko, aurpegi-maskara jantzita izan behar du etengabean.

MUGIGARRITASUN-NEURRIAK

Balorazioa 6 hilabeterekin hasi eta 36 hilabetera arte egingo da.

1.- Bizkarrezurrari eusteko kanpo-finkapena.

Kanpoko egitura bat behar du euskarri, eta horrek bizkarrezurrari mugigarritasuna kentzen dio.

2.- Pelbis-zangoetako finkapena.

Egitura bat behar du euskarri, enborrean hasi eta beheko gorputz-adar bateraino edo bietaraino, eta horrek mugigarritasuna kentzen dio.

3.- Gerri pelbikoaren finkapena.

Gailu ortoprotesikoa behar du, eta horrek mugigarritasuna kentzen dio bi aldaketan.

4.- Etengabeko eskeleto-trakzioa.

Gailu bat behar du, etenik gabe tenkatzeko indarra egiten duena, eta horrek mugigarritasuna kentzen dio dagokion toki horretan.

5.- Protesia/ortesia goiko eta/edo beheko gorputz-adarrean.

Gailu ortopedikoa behar du, eta horrek ordeztu eta/edo konpentsatu egiten du gorputz-adarra eta/edo bere funtzioak.

6.- Buru-babesa.

Garezurra babesteko pieza bat behar du, buruan traumatismo gehiago ez izateko zainketa-garaian.

7.- Gorputzeko bendajea.

Gutxienez, gorputzaren % 50 bendaz estalita izan behar du, neurri terapeutiko modura horrela agindu zaiolako.

Benda horrek gorputzean zein azalera-portzentaje hartzen duen kalkulatzeko, honako balore hauek erabili behar dira:

Burua eta lepoa, % 18; enborraren aurreko aldea, % 15; enborraren atzeko aldea, % 18; genitalak, % 1; goiko gorputz-adarretako bakoitza, % 9; eta beheko gorputz-adarretako bakoitza, % 15.

8.- Etengabean argitatik babestea.

Argi naturaletatik edo artifizialetatik etengabean begiak eta/edo larruazala babestu behar ditu, eta argi-intentsitate txikiko lekuetan egon behar du, neurri terapeutiko modura horrela agindu zaiolako.

9.- Kokleako inplante-prozesadorea.

Inplantearen entzumen-funtzioa ahalbidetzeko gailu elektronikoa behar du.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Bai

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Bai

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

3

3

3

3

3

3

3

2

2

2

2

2

1

1

1

3

3

3

3

3

3

3

2

2

2

2

2

1

1

1

Puntuación

1

 

 

 

 

X

 

 

X

 

 

X

 

 

X

 

 

X

 

 

X

 

 

X

 

 

X

 

 

X

 

 

X

 

 

X

 

 

X

 

 

X

 

 

X

 

 

X

 

 

X

 

X

Puntuazioa

1

 

 

 

 

X

 

 

X

 

 

X

 

 

X

 

 

X

 

 

X

 

 

X

 

 

X

 

 

X

 

 

X

 

 

X

 

 

X

 

 

X

 

 

X

 

 

X

 

 

X

 

X

Puntuación

1

 

X

 

 

X

 

 

X

 

 

X

 

 

X

 

 

X

 

 

X

 

 

X

 

 

X

 

 

X

 

 

X

 

 

X

 

 

X

 

 

X

 

 

X

 

 

X

 

 

X

 

X

Puntuazioa

1

 

X

 

 

X

 

 

X

 

 

X

 

 

X

 

 

X

 

 

X

 

 

X

 

 

X

 

 

X

 

 

X

 

 

X

 

 

X

 

 

X

 

 

X

 

 

X

 

 

X

 

X

3

2

2

2

2

2

2

2

2

1

1

1

1

0

0

3

2

2

2

2

2

2

2

2

1

1

1

1

0

0

3

3

3

3

3

3

3

2

2

2

2

2

1

1

0

3

3

3

3

3

2

2

2

1

1

1

1

1

0

3

3

3

3

3

3

3

2

2

2

2

2

1

1

0

3

3

3

3

3

2

2

2

1

1

1

1

1

0

Atxekitako dokumentuak:

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra