Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Octava ediciión Premios Adrián Celaya

Administrazio zuzenbidea  >>  Legeria  >> Orokorra

6/2015 Errege Lege Dekretua, maiatzaren 14koa, abenduaren 28ko 55/2007 Legea, Zinemarena, aldatzen duena eta Estatuaren aurrekontuan hainbat aparteko kreditu eta kreditu-gehigarri sartzea eta zerga arloko beste neurri batzuk hartzea onartzen duena

2015-05-14

Erakundea: Estatuko Buruzagitza

Argitalpena: EAO, 2015/05/15, 116. zk.

bcl_1699764384.htm

 

I. XEDAPEN OROKORRAK

 

ESTATUKO BURUZAGITZA

5368

6/2015 Errege Lege Dekretua, maiatzaren 14koa, abenduaren 28ko 55/2007

 

Legea, Zinemarena, aldatzen duena eta Estatuaren aurrekontuan hainbat

 

aparteko kreditu eta kreditu-gehigarri sartzea eta zerga arloko beste neurri

 

batzuk hartzea onartzen duena.

I

Zinemaren abenduaren 28ko 55/2007 Legeak jarduera zinematografikoaren eta ikusentzunezkoaren dimentsio bikoitza biltzen du bere artikuluetan: batetik, gure gizartearen sormenaren, nortasunaren eta aniztasunaren adierazpen gisa duen balio kulturala goraipatzen du; bestetik, jarduera horrek erabiltzen dituen baliabide ekonomiko pribatu eta publikoen antolamendua lantzen du aurreikuspen askotan, zeren eta ekoizpen-sektore horrek geroz eta garrantzi estrategiko handiagoa baitu.

Alderdi ekonomikoari dagokionez, industrian –ekoizpena, banaketa eta erakusketa– parte hartzen duten eragileen araubide juridikoa azpimarratzen du legeak, alde batera utzi gabe lehia askearen printzipioak aplikatzeko beharra eta horren ondoriozko muga; izan ere, mugatu egiten da legeak berak araututako sustapen-neurri multzo handiak produktu zinematografikoaren eta ikus-entzunezkoaren merkatu-balioaren sorkuntzan izan dezakeen eragina. Legeak jarduera zinematografikoaren eta ikus-entzunezkoaren berezko hainbat alderdi ekonomikotarako onartzen duen arauketa faktore kulturalaren baldintzapean dago, eta, gainera, berezia da beste sektore ekonomiko batzuekin alderatzen badugu; alegia, pizgarrieta babes-politikak hain beharrezko ez dituzten sektoreekin alderatzen badugu.

Testuinguru horretan, bada arrazoirik arauak ezarri eta jardueraren elementu ekonomikoetan esku hartzeko, industria-sarea indar dadin sustatu, haren garapena finantzatu edo produktu zinematografikoaren eta ikus-entzunezkoaren merkaturatzea errazte aldera. Horiek horrela, legegileak beharrezkoa den oreka iraunkorra bilatu behar du; hartara, jarduera zinematografikoa bideratu eta sustatzeko arauak testuinguru ekonomikoaren oinarrizko aldaketetara eta arau orokorren eguneraketara egokituko dira. Zazpi urte igaro dira legea indarrean jarri zenetik, eta aldaketa horietako batzuek eta krisialdi ekonomikoaren kontakizun enpirikoak orain onartzen den lege-aldaketa justifikatzen dute, eta duela gutxi legea eguneratu izanaren arrazoi izan dira.

Hazkuntza, lehiakortasuna eta enplegua sustatzeko urgentziazko neurriak onartzen dituen uztailaren 4ko 8/2014 Errege Lege Dekretuak Zinemaren Legea eguneratu eta Merkatu Batasuna Bermatzeari buruzko abenduaren 9ko 20/2013 Legeak ezarritako betebeharretara egokitu zuen, zeinek xedatzen baitu Administrazio Publikoen esku hartzeko bitartekoak etengabe ebaluatu eta berraztertu behar direla, jarduera ekonomikoak gauzatzeko garaian nazio osoan merkaturako sarbide librea eta berdintasuna ematen direla bermatzeko. Bestalde, Sozietateen gaineko Zergaren azaroaren 27ko 27/2014 Legeak berriro diseinatu du ekoizpen zinematografikoetarako inbertsioen kenkari-sistema. Bada, orain onartzen den aldaketak egokitzapen-prozesua osatzen du bi alderdiri dagokionez.

Batetik, zinematografiarako eta ikus-entzunezko lanetarako laguntza-sistema «Obra zinematografikoetarako eta ikus-entzunezkoen sektoreko beste ekoizpen batzuetarako estatu-mailako laguntzari buruzko Batzordearen Komunikazioa»ri lotzen zaio (Europar Batasunaren Aldizkari Ofiziala, 2013ko azaroaren 15ekoa) , horixe baita tresna arautzaile nagusia Europako herrialde gehienek beraien sektore zinematografikoaren industria babesteko onartu dituzten aparteko mekanismoak antolatu eta mugatzeko; izan ere, lehiaren arauei eragin ahal dien edo barne-merkatuaren arauak alda ditzaketen laguntza gisa kalifikatu daitezke.

Bestetik, jarduera zinematografikoaren eta azken urteotan sektorea bultzatzeko eskura dauden baliabide publikoen bilakaerak baldintzatuta, lege honek tresna berriak identifikatu eta taxutzen ditu; hain zuzen ere, jarduera zinematografikoa sustatu eta indartzeko politika publikoak bultzatzeko. Legea indarrean jarri eta berehala, bai estreinatutako ekoizpen zinematografikoen kopuruak –film luzeenak, bereziki–, bai laguntza publikoen lerroetako zuzkidurek goranzko joera izan zuten etengabe, espainiar ekonomiaren ziklo hedakorrak eta garapen teknologikoaren eta digitalizazio trinkoaren ondoriozko ekoizpen-kostuen murrizketak lagunduta. Azken urteotan, ordea, sektorearen emaitza ekonomikoek atzeraldi esponentziala izan dute, jarduera ekonomiko orokorraren bilakaeraren ildo beretik. Gainera, zerga-kontsolidazioaren eskakizunak direla eta, nahitaezkoa da Zinematografiaren eta Ikus-entzunezko Arteen Institutuak administratzen dituen laguntza-erregimenen eraginkortasuna eta efizientzia berraztertzea, bai eta kudeaketa-tresnen eraginkortasuna ere.

Horrenbestez, orain onartzen den lege-aldaketak jarraipeneta egokitzapeneskakizunei erantzuten die, zeinak legearen jatorrizko testuaren bosgarren xedapen gehigarrian jasota baitzeuden. Oraingo artikuluetan, eutsi egin zaie lehendik zeuden laguntza-lerroei, baina aldaketak egin dira film luzeak ekoizteko ekoizpen-enpresentzako laguntzetan –diru-kopuru handiena haiexentzat da–; horretarako, film luzeak ekoizteko laguntza aurreratuen lerro berri bat sortu da, orain arte nagusi ziren amortizaziorako laguntzak ordezten eta desagerrarazten dituena. Horrez gain, legearen xedea da zinematografia sustatzeko baliabide publikoen erabilera eraginkorragoa izatea. Hori dela eta, laguntza-lerroak itzuli beharrekoak izateko aukera jasotzen du, betiere onuradunek emaitza positiboak lortzen badituzte jarduera finantzatuetan.

Film luzeak ekoizteko laguntza-lerro berriari esker, ekoizpen zinematografikoek finantzaketa progresiboa jasoko dute beraien garapen-aldian, eta orain arte indarrean zegoen amortizazio-sistemaren ahuleziak ezabatuko dira. Sistema horretan, filmak estreinatu ondoren eskuratzen ziren laguntzak, eta ikusle kopuruaren eta bildutako diruaren mende zeuden. Horrek guztiak ziurtasunik eza sortzen zuen film luzeen ekoizpenerako finantzaketan, eta ekoizleak Estatuako Aurrekontu Orokorretan amortizaziorako laguntzetarako onartutako urteko kredituen beharrean zeuden modu kritikoan. Errealitatean, film luzeen kostuak finantzatzeko berme gisa jokatzen zuten laguntza horiek, ez sustapen-tresna gisa. Amortizaziorako laguntzen automatismoaren aldean, laguntza aurreratu berri hauek irizpide objektiboak aplikatuz emango dira. Irizpide horiek zehazteko, honako alderdi hauei jaramon egingo zaie, besteak beste: onuradunaren kaudimen teknikoa; proiektuaren bideragarritasun ekonomikoa eta finantzarioa; haren hedapena; espainiar eta europar kulturan izango duen garrantzia; izaera berritzailea duen, eta inbertsioak Espainian izango duen eragin sozioekonomikoa.

Aldaketa horiez gain, lege-aldaketak hainbat eguneraketa eta hobekuntza tekniko ekarriko ditu filmen kalifikazioari, zerga-pizgarrien araubide berriaren eta laguntza sistemaren arteko koordinazioari eta zehapen-araubideari dagokienez.

Aparteko eta premiazko beharrizana dago Zinemaren abenduaren 28ko 55/2007 Legea aldatzeko xedapenak emateko, eta horren atzean, batera aurkitzen diren hiru faktore daude, zeinek justifikatzen baitute aldaketa errege lege-dekretu gisa izapidetzea.

Lehenengoa zera da: beharrezkoa da zinematografia babesteko neurrien finantzaketasistema berria 2016ko hasieratik ezartzea eta abian jartzea, ekoizpen-enpresek ez baitute apenas aukerarik kreditua eta finantzaketa lortzeko mekanismoak eskuratzeko –orain arte, amortizaziorako laguntzen erregulartasunean oinarritua. Egoera horrek areagotu egin ditu Espainiako sektore zinematografikoaren industria-sareko egiturazko ahuleziak. Sektoreak, gainera, baditu hamaika oztopo: enpresak txikiak dira; batez besteko ekoizpena txikia da, eta azpikapitalizazio kronikoa du, eta, horren ondorioz, laguntza publikoen eta hirugarrenen finantzaketaren oso mendekoa da. Sektorea ahuldu izanak arazoak gehitu ditu ekoitzitako filmak Espainian eta nazioartean sustatzeko garaian, eta horrek film bakoitzak biltzen duen batez besteko diru kopuruaren tasa negatiboak areagotzea eragin du azken urteotan, bai eta ikusleen batez besteko kopurua jaistea ere. Horiek horrela, Europatik kanpoko ekoizpen zinematografikoekin lehiatzea gero eta zailagoa da, haien industria laguntzailea oso

indartsua baita film luzeen ekoizpenari eta banaketari dagokienez. Eredu berria ezarriz, egiturazko elementu nabarienetariko bati eragiten zaio, zeina joera hori aldatzeko eraginkorrena izan baitaiteke. Laguntza-lerro berria, film luzeen ekoizpena sustatzeko tresna nagusia izango baita 2016tik aurrera, diseinatu da halako eran non ekoizpena hasieratik lagunduko den, hainbat urtetan, eta sektorearen finantzaketa-premietara hobeto egokitzen diren eta juridikoki ziurragoak diren mekanismoak izango dituen. Hartara, baliabide publikoak bizkorrago eta eraginkortasun handiagoz aplikatzea erraztuko da, epe motzean jarduera garatzeko nolabaiteko kolapso-arriskuan den sektorea laguntzeko xedez.

Bigarren faktoreari dagokionez, «Obra zinematografikoetarako eta ikus-entzunezkoen sektoreko beste ekoizpen batzuetarako estatu-mailako laguntzari buruzko Batzordearen Komunikazioa»n –2013ko azarokoa–, ezarritako arau berriak indarrean jartzeak legearen hainbat baldintza berrikustea eskatzen du; hain zuzen ere, hasiera batean, sektoreari zuzendutako estatu-laguntzen eskema berriarekin kontraesankorrak direnak. Proposatutako aldaketaren bidez, legea eskema berrira egokitzen da; horrez gain, aldaketa indarrean jartzen denetik aurrera deitzen diren sustapen-neurriek betekizun berriak bete ahalko dituzte, batez ere Europako Batzordeak arauak egokitzeko ezarritako epea –2015eko azaroaren 15ean amaitzen da– luzatzen dutenak.

Azkenik, Europar Batasunaren araudiak sektore zinematografikoko ekoizpenen laguntzetarako ezarritako gehieneko mugen ildotik, nahitaezkoa da Legean aurreikusitako tresnak –Sozietateen gaineko Zergari buruzko azaroaren 27ko 27/2014 Lege bidez onartutako zerga-pizgarriak eta Zinemaren Legean jasotako diru-laguntzak aldi berean aplikatzen diren kontrolatu eta koordinatzekoak– sozietateen arloko zerga-araubide berria indarrean jartzen den zergaldian aplikatu ahal izatea.

II

Errege lege-dekretu honen bigarren xedea da Estatuaren aurrekontuan hainbat aparteko kreditu eta kreditu-gehigarri ematea; hain justu, honako hauen aurrekontuetan: Ogasuneko eta Administrazio Publikoetako Ministerioa; Barne Ministerioa; Sustapen Ministerioa; Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa; Industria, Energia eta Turismo Ministerioa; Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioa; Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioa, eta «Lurralde-erakundeekiko beste finantza-harreman batzuk» atala.

Lehenik, 168.563.730,78 euroko aparteko kredituak emango dira 32. atalean –«Lurralde-erakundeekiko beste finantza-harreman batzuk»–, abenduaren 26ko 17/2014 Errege Lege Dekretua aplikatuz, zenbait autonomia-erkidegotan inbertsioak finantzatze aldera diru-laguntzak emateko.

Autonomia-erkidegoen eta toki-erakundeen finantza-iraunkortasunerako neurriei eta bestelako neurri ekonomikoei buruzko abenduaren 26ko 17/2014 Errege Lege Dekretuaren bidez mekanismo berriak sortu ziren, zeinei esker administrazio guztiek Altxor Publikoaren finantza-aurrezkiak partekatu ahal izango baitituzte, finantzaketa-arazo handienak dituzten administrazioei laguntzen jarraituko baitzaie eta aurrekontu-egonkortasunaren helburuak bete dituztenak sustatuko baitira. Mekanismo berri horietako bat Autonomia Erkidegoak Finantzatzeko Funtseko Finantza Erraztasunaren konpartimentua da.

Errege lege-dekretu horretan ezarritako neurriei gagozkielarik, zortzigarren xedapen gehigarriaren hirugarren zenbakian zera ezartzen da: «Gobernuak, bere aurrekontubaliabideen barruan, autonomia-erkidegoei pizgarriak ematea sustatuko du; betiere, autonomia-erkidego horiek Likidezia Funts Autonomikoari atxikita egon ez badira, Finantza Erraztasunaren konpartimentuari atxikitzen bazaizkio, eta aurrekontu-egonkortasunari eta zorrari buruzko helburuak betetzen badituzte.Guztia ere, helburua izanik araubide erkideko autonomia-erkidegoen finantzaketa-sistemaren 2008ko eta 2009ko likidazio negatiboen eraginez geroratutako zenbatekoak 2015ean itzultzearen ondorioz baliabide gutxiago izateak ez murriztea autonomia-erkidego horien inbertsio-ahalmena»

Errege lege-dekretu honek pizgarrion garapen operatiborako gaitzen duten elementu beharrezkoak ezartzea du helburu. Finantza Erraztasunari atxikitzea borondatezkoa izango

zela aurreikusi zen. Horretarako, autonomia-erkidegoak eskabidea aurkeztu behar zuen, 17/2014 Errege Lege Dekretuaren 17. artikuluaren eta seigarren xedapen gehigarriaren arabera. Atxikipen-eskaera aurkezteko epea amaiturik, autonomia-erkidego onuradunak Galizia, Errioxa eta Gaztela eta Leon izan dira, beraiek baino ez baitituzte betetzen ezarritako betekizunak.

Errege lege-dekretu honen 2. artikuluan, aipatutako autonomia-erkidego bakoitzari zer pizgarri dagokion ezartzen da. Kapitaleko diru-laguntza emango zaie –autonomia-erkidego horiei geroratutako 2008ko eta 2009ko likidazio negatiboen 2015eko itzulketa-kuoten zenbatekoa– erkidegoek inbertsioak finantzatzeko erabil dezaten, eta itzulketa hori egiteak ez diezaien inbertsio-ahalmena murriztu, 17/2014 Errege Lege Dekretuaren 8.3 xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera.

Agindu hori betetzeko, 2. artikuluak, Estatuko Aurrekontu Orokorren 32. atalean –«Lurralde-erakundeekiko beste finantza-harreman batzuk»– kontsignatutako 168.563.730,78 euroko aparteko kreditu bidez, diru-laguntza bideratzeko behar diren aurrekontu-zuzkidurak gaitzen ditu, zeinak formalizatuko baitira Estatuko Administrazio Orokorrak eta autonomia-erkidego onuradunek sinatuko dituzten lankidetza-hitzarmenen bidez.

17/2014 Errege Lege Dekretuaren 8.3 xedapen gehigarria Finantza Erraztasunari atxikitako autonomia-erkidegoei zuzendutako neurri gisa ezarri zen. Errege lege-dekretua indarrean jarri zenean, ordea, ezin zen jakin zein autonomia-erkidegori aplikatuko zitzaion, Erraztasunaren konpartimentuari atxikitzeko modua diseinatzean borondatezko atxikipenmekanismoa hautatu baitzen, funtzionamendu-eskema horrek autonomia-erkidegoei abantaila finantzarioak sortzen zizkielako. Horrenbestez, beharrezkoa zen erkidegoek mekanismoari atxikitzeko eskaera egitea eta baldintzak betetzen zituztela egiaztatzea.

Une honetan, Finantza Erraztasunari atxikitzeko prozedurak burututa, badakigunez zein autonomia-erkidego diren onuradun, ez da gehiago atzeratu behar 8.3 xedapen gehigarrian adierazitako pizgarrien aplikazioa. Ezinbestekoa da pizgarriak maila operatiboan guztiz garatzea: batetik, eragindako administrazio publikoek behar besteko berme juridiko eta finantzarioa izan dezaten, horri esker plangintza –finantzena, diruzaintzarena eta aurrekontuena– eraginkorragoa izango baita, betiere egonkortasun, zor eta gastu-arauaren helburuak betetzera zuzenduta; bestetik, hori guztia lortzeko hainbat arlotan hartu behar diren erabakiak har daitezen, kudeaketa finantzario onaren printzipioen arabera, aurrekontu-ekitaldian zehar denbora-tarte zabala behar baita erabakiok ongi planifikatu eta gauzatzeko.

Bigarrenik, 17.817.735.446,48 euroko kreditu-gehigarri bat emango da Ogasuneko eta Administrazio Publikoetako Ministerioaren aurrekontuan, Autonomia-erkidegoen eta tokierakundeen finantza-iraunkortasunerako neurriei eta bestelako neurri ekonomikoei buruzko abenduaren 26ko 17/2014 Errege Lege Dekretuaren arabera eta Aurrekontuen azaroaren 26ko 47/2003 Lege Orokorraren 55. artikulua aplikatuz.

Autonomia-erkidegoen eta toki-erakundeen finantza-iraunkortasunerako neurriei eta bestelako neurri ekonomikoei buruzko abenduaren 26ko 17/2014 Errege Lege Dekretuak

6.1artikuluaren bidez Autonomia Erkidegoak Finantzatzeko Funtsa sortu zuen, nortasun juridikorik gabeko funts gisa sortu ere –Aurrekontuen azaroaren 26ko 47/2003 Lege Orokorraren 2.2 artikuluan aurreikusien artetik–, funtsaren xedea izanik autonomiaerkidego atxikien finantza-iraunkortasuna bermatzea.

Errege lege-dekretu horren bosgarren xedapen gehigarrian ezartzen da Estatuaren Aurrekontuetatik ondare-ekarpena egingo dela Autonomia Erkidegoak Finantzatzeko Funtsean, eta ekarpen horren zenbatekoa 38.869 milioi euro izango dela 2015ean. Dirukopuru hori, partez, 20.000 milioi euroko kreditu-transferentzia baten bidez estali da. Bestalde, Ekonomia Gaietarako Gobernuaren Ordezko Batzordeak 2015eko otsailaren 19ko Erabakian ezarritakoarekin bat etorriz, Hornitzaileei Ordaintzeko 2. Finantzaketa Funtsaren kontura autonomia-erkidegoekin hitzartutako kreditu-eragiketen amortizazioetatik eskuratutako 2014ko baliabideak, oraindik Altxor Publikoan ordaindu gabeak –1.051.264.553,52 euro–, honetarako erabiliko dira: 2015ean autonomia-erkidegoekin harpidetuko diren kreditu-eragiketak finantzatzeko, Autonomia Erkidegoak Finantzatzeko

Funtsaren kontura. Horiek horrela, finantzatuko diren beharrak 17.817.735.446,48 euro egiten dute.

Ekonomia Gaietarako Gobernuaren Ordezko Batzordearen 2015eko otsailaren 19ko Erabakian, Funtsaren Finantza Erraztasunaren konpartimentuari esleitutako baliabideak –11.336,72 milioi euro– hari atxikitako autonomia-erkidegoen artean (Andaluzia, Aragoi, Balear Uharteak, Asturiasko Printzerria, Kanariak, Gaztela eta Leon, Extremadura, Galizia, Nafarroako Foru Erkidegoa eta Errioxa) nola banatuko diren xedatzen da, erkidego bakoitzak dituen behar finantzarioen arabera, bai eta Likidezia Funts Autonomikoaren konpartimentuari esleitutako baliabideak –17.605,43 milioi euro– hari atxikitako autonomiaerkidegoen artean (Kantabria, Gaztela-Mantxa, Katalunia, Murtziako Eskualdea eta Valentziako Erkidegoa) nola banatuko diren ere, beharren arabera.

Ekainaren 30a bitartean (egun hori barne) , bi konpartimentu horietatik 18.455,07 milioi euro ordainduko direla aurreikusten da. Horri gehitu behar zaio Gizarte Funtsaren konpartimentutik ekainaren 30a bitartean (egun hori barne) egingo diren ordainketak, 623,08 milioi eurokoak. Bi zenbateko horiek batuta, 2015eko ekainaren 30ean ia-ia agortuta egongo litzateke 15.22.922N.877 aurrekontu-aplikazioari –«Autonomia Erkidegoen Funtserako ondare-ekarpena»– kreditu-transferentzia bidez esleitutako zuzkidura, 20.000 milioi eurokoa.

Ekitaldi honen ekainean eta abenduan, konpartimentu horiei esleitutako baliabideak aldatzea erabakiko da; hain zuzen ere, 17/2014 Errege Lege Dekretuaren bosgarren xedapen gehigarrian ezarritako ondare-ekarpenaren mugara iritsi arte, hau da, 38.869 milioi eurora.

Azaldutako arrazoiak direla eta, justifikatuta dago kreditu-gehigarria errege legedekretu bidez onartzeko presazko beharrizana, 15.22.922N.877 aurrekontu-aplikazioa –«Autonomia Erkidegoak Finantzatzeko Funtserako ondare-ekarpena»– berehala zuzkitu behar baita, 2015eko ekitaldiko bigarren seihilekoan aurreikusitako neurriei erantzuteko.

Hirugarrenik, Barne Ministerioaren aurrekontuan 10.000.000 euroko aparteko kreditua emango da, terrorismoaren aurkako borrokan diharduten Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoetako unitateen baliabideak indartzeko erabiliko dena.

Gaur egun, nazioarteko terrorismoa da –bereziki, jihadista kutsuko terrorismoa– zuzenbide-estatuaren eta demokraziaren aurkako eta herritarren bizikidetza baketsuaren aurkako erasorik latzenetakoa.

Gatazkak dituzten zonaldeetan (Ekialdea eta Ekialde Hurbila) eta Europako zein Afrika iparraldeko hainbat herrialdetan izan diren jihadista kutsuko azken atentatuen ondoren, nabarmen larriagotu da terrorismoaren mehatxua, eta hala Espainian nola gure inguruko herrialdeetan alerta mailak igo egin dira fenomeno horren aurkako borroka eta prebentzioa bultzatzeko xedez.

Mehatxu horri aurre egiteko, gure herritarren kontrako ekintza kriminal terroristen arriskua neutralizatu edo minimizatzeko eta arriskuak atomizatzeko, premiazkoa da, besteak beste, Estatuaren segurtasunaz arduratzen diren unitateetako informaziozerbitzuen baliabideak eta gaitasunak indartzea, prebentzio-, zaintzaeta jazarpen-lanei dagokienez eta gertakizun kriminalei halakorik izanez gero eman beharreko erantzuna prestatzeari dagokionez.

Testuinguru horretan, presazkoa eta atzeraezina da unitate horien informazioeta komunikazio-sistemak eta teknologia bultzatzeko beharrari erantzutea, xedea baita, zelula terroristen eta haien nazioarteko loturen ezaugarri bereziak ikusita, haien ahalmen operatibo handia ahultzea.

Laugarrenik, Sustapen Ministerioaren aurrekontuan 9.636.360,00 euroko aparteko kreditua emango da, Itsas Salbamendu eta Segurtasun Elkartearentzat (SASEMAR) , Oleg Naydenov ontzia hondoratu izanaren ondoriozko aparteko gastuak finantzatu ahal izateko.

Itsas salbamenduaren eta itsas ingurumenaren babesaren arloko Espainiako esparru juridikoak, zeina estatu barruan taxututako arauez eta nazioarteko arauez –gure ordenamenduan Konstituzioaren 96. artikuluan jasotako moduan txertatuak– osatua baitago, xedatzen du Espainiako Erresumak beharrezko neurriak hartu behar dituela itsas

bilaketa eta salbamendurako eta itsas ingurumenaren babeserako zerbitzu egokia eta eraginkorra izateko.

Itsas ingurumenaren kutsaduraren aurkako borroka zerbitzu publikoa da, halaxe aurreikusten baitu Portuei eta Merkataritza Itsasketari buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen irailaren 5eko 2/2011 Legegintzako Errege Dekretuak 264. artikuluan; hain zuzen ere, xedatzen du kutsaduraren aurka borrokatzeko zerbitzu publikoa Estatuko Administrazio Orokorrak eta gainerako administrazio publiko eskudunek emango dutela, koordinazioaren printzipioarekin bat etorriz.

Martxoaren 5eko 452/2012 Errege Dekretuak –Sustapen Ministerioaren oinarrizko egitura garatzen du, eta Ministerioetako Sailen Oinarrizko Egitura Organikoa ezartzen duen abenduaren 30eko 1887/2011 Errege Dekretua aldatu– 8. artikuluan jasotakoaren arabera, Merkataritza Itsasketako Zuzendaritza Nagusiak gauzatuko ditu Estatuko Portuei eta Merkataritza Itsasketari buruzko Legearen Testu Bateginaren bidez Sustapen Ministerioari esleitutako eskumenak; besteak beste, ontziek itsasoan eragindako kutsaduraren aurka borrokatu eta hari aurrea hartzeko lanaren zuzendaritza eta itsasoko uren garbiketa.

Gainera, errege-dekretu horren 6.6 artikuluaren arabera, Itsas Salbamendu eta Segurtasun Elkartea enpresa-erakunde publikoa Garraioko Idazkaritza Nagusiari atxikita dago –Merkataritza Itsasketako Zuzendaritza Nagusiaren bidez–, zeinaren gainetik estatuidazkaria baitago.

Estatuko Portuei eta Merkataritza Itsasketari buruzko Legearen Testu Bateginaren

268.1artikuluarekin bat, Itsas Salbamendu eta Segurtasun Elkartea (SASEMAR) , Estatuko Portuei eta Merkataritza Itsasketari buruzko azaroaren 24ko 27/1992 Legearen bidez sortua, arduratuko da itsasoan giza bizitzaren salbamenduko eta itsas ingurumenaren kutsaduraren aurka borrokatzeko eta hari aurrea hartzeko zerbitzu publikoa eskaintzeaz, itsasoko garraioaren jarraipeneta laguntza-zerbitzuak zein itsas segurtasunekoak eta nabigaziokoak emateaz, ontziak atoian eraman eta laguntzeaz eta horien guztien lan osagarriak egiteaz.

2015eko apirilaren 11n, sutea izan zen Oleg Naydenov lantegi-ontziaren barruan. Ontziak Errusiar Federazioaren bandera zuen, eta une hartan Las Palmasko portuan zegoen amarratuta. Behin tripulatzaileak leku seguruan zeudenean, ontzia Jandía lurmuturrera (Fuerteventura) atoian eraman zen, eta, suak indarra galdu zuelako seinaleak zeudenean, Kanaria Handira itzuli zen.

Apirilaren 12an, Itsas Salbamenduak arrantza-ontzi errusiarra itsas zabalera atoian eraman zuen, sua beste ontzi batzuetara zabaldu ez zedin, egiaztatu baitzen haren barruan piztutako sutea kontrolaezina zela.

Oleg Naydenov arrantza-ontzi errusiarrak 1.490 tona fuel-olio kargatu zituen La Luz eta Las Palmas portutik ateratzeko. Bada, horrek nahitaezkoa egin zuen kutsaduraren aurkako protokoloak aktibatzea Kanarietan; izan ere, ontzia Maspalomas hegoaldetik hamabost miliara (24 kilometro) hondoratu zen.

Egoera hori ikusita, larrialdi-deklarazioaren ebazpena eman zen 2015eko apirilaren 16an Oleg Naydenov ontziaren ezbeharrarengatik, ahalik eta lasterren aktiba zedin ondoren etorriko zen itsas kutsaduraren arazoari eman beharreko erantzuna.

Oleg Naydenov ontziaren hondoratze-hondamendia «Pretige» ontzia hondoratu zenetik Espainian gertatutako istripurik larriena izan da, guztiz apartekoa eta garrantzi handikoa. Horregatik, kontratazioko aparteko neurriak hartu eta SASEMARek bere ohiko egitekoak betetzeko dituen baliabideak etengabe erabili beharrean gaude. Garrantzi handiko istripuak gertatzen direnean, SASEMARen aurrekontu arrunta ez da nahikoa izaten aparteko jarduerak finantzatzeko, finantzatu beharreko baliabideen izaera eta kostu handia direla eta. Horren ondorio zuzena da diruzaintzako beharrak areagotzen direla – gaur egun, gainera, baliabide gutxi dago.

Bosgarrenik, Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioaren aurrekontuan 16.000.000 euroko kreditu-gehigarria emango da, Zinematografiaren eta Ikus-entzunezko Arteen Institutuarentzat, Zinematografia Babesteko Funtsaren zenbatekoa handitzeko.

Zinemaren abenduaren 28ko 55/2007 Legeak xedatzen duenez, Zinematografiaren eta Ikus-entzunezko Arteen Institutuaren (ICAA) eginkizuna da lan zinematografikoen eta ikusentzunezkoen ekoizpena, banaketa eta emanaldiak sustatzea, bai eta horrelakoak sortzea eta zabaltzea erraztuko duten baldintzak ezartzea ere.

Halaber, lege horrek sustapenerako hainbat neurri ezartzen ditu; besteak beste, film luzeak amortizatzeko laguntzak ematea espainiar nazionalitateko ekoizpen-enpresei – arauaren 26. artikuluan jasoa–. Laguntza horiek filmen ekoizpenaren kostua amortizatzera eta beren merkaturatzea sustatzera zuzenduta daude, espainiar zinemagintzaren merkatukuota handitu eta ekoizpen bolumen jakin bat mantentzeko xedez.

Testuinguru horretan, Zinematografiaren eta Ikus-entzunezko Arteen Institutua (ICAA) Kreditu Ofizialeko Institutuarekin lankidetzan aritzen da ekoizpen zinematografikoaren eremuan, eta lankidetza-hitzarmenak formalizatzen dituzte urtero. Harreman horren helburua da bitartekaritza lerro bat ezartzea, film luzeen ekoizpen zinematografikoetan inbertitzeko proiektuak finantzatze aldera.

Bi finantzaketa-baliabide horien arteko lotura ematen da amortizaziorako laguntzen onuradunak behartuta daudelako laguntzen zenbatekoa ICO-ICAA lerroaren babespean lortutako maileguak amortizatzeko erabiltzera.

Horretaz gain, «Audiovisual, S.G.R.» elkarren bermerako sozietateak –ICAAk du haren ehuneko 45eko partaidetza– ikus-entzunezkoen industria eta kulturarekin edo aisialdiarekin zerikusia duten edukien sektorea laguntzea du xede, haren proiektuak finantzatu eta garatzen laguntzea, hain zuzen. Helburu hori betetzeko, enpresa txiki eta ertainek kredituak eskura ditzaten errazten du, horiek finantzatzeko baldintzak hobetzen ditu –banketxeen, aurrezki-kutxen eta bestelako kreditueta mailegu-erakundeen aurrean abala emanez– eta finantza-laguntza eta aholkularitza-zerbitzuak ematen ditu. Erakunde horrek abalak edo bestelako bermeak ematen ditu ekoizpen zinematografikora zuzenduriko ICOk eta ICAAK formalizatutako hitzarmenen baitako eragiketa askotan.

Amortizaziorako laguntzen 2014ko deialdiaren kostua 53,2 milioi euro izan da, eta 2012an estreinatutako film luzeak hartu ditu. Gastu horri aurre egiteko, funtsaren zuzkidura handitu behar izan zen hainbatetan, 56 milioi eurokoa izatera iritsi arte.

2015eko deialdiak –2013an estreinatutako film luzeei dagokie– eta Babes Funtsaren bidez ematen diren gainerako laguntza-lerroen zenbatekoak 53 milioi euroko kostua egiten dute, eta gaur egun aurrekontuan 36,6 milioi besterik ez daude. Horrenbestez, diru-kopuru horrekin ezinezkoa izango litzateke 2013an estreinatutako film luzeengatik ekoizpenenpresek espero dituzten zenbatekoak ordaintzea.

Hala ere, enpresa horiek behartuta daude bere garaian eskatutako maileguak ekitaldi honetan amortizatzera. Mailegu horiek eskatu zituztenean sinetsi zuten, legitimitate osoz sinetsi ere, laguntza horien oinarri diren irizpide automatikoak aplikatuz film luzeei zegokien zenbateko osoa jasoko zutela 2015ean, eta ez zutela mailegu horien interesik ordaindu beharko.

2013an estreinatu ziren film luzeak amortizatzeko laguntzen deialdia –adierazitako zenbatekoan– ez egiteak zinemagintzan eragingo lituzkeen ondorio kaltegarriek justifikatzen dute Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioaren eta Zinematografiaren eta Ikus-entzunezko Arteen Institutuaren aurrekontuetan kreditu-gehigarriak emateko aparteko eta premiazko beharra; izan ere, ekoizpen-enpresa gehienek beraien ekoizpenak abiarazi zituztenean, kanpoko finantzaketa eskuratzeko aukera zuten, orduko arau-esparruaren babesean, eta laguntzaren dirua zen, hain justu, horretarako bermea. Hortaz, deialdia adierazitako zenbatekoan egin ezean, finantza-kaltea eragingo litzaieke enpresei, eta horietako askok itxi egin beharko lukete; gainera, arrisku larrian jarriko litzateke industriasektore hori, zeina, kulturari dagokionez oso garrantzitsua izateaz gain, lanpostu askoren sortzaile baita.

Seigarrenik, Industria, Energia eta Turismo Ministerioaren aurrekontuan 225.000.000 euroko aparteko kreditua emango da, Energia Dibertsifikatzeko eta Aurrezteko Erakundeari (IDAE) Ibilgailu Eraginkorrentzako Pizgarrien Programaren zortzigarren deialdia (PIVE-8) finantzatzeko.

Gobernuak Ibilgailu Eraginkorrentzako Pizgarrien Programaren (PIVE programa) eragina oso positibotzat jotzen duenez, hari eutsi behar zaiola uste du, emaitzak onak baitira hainbat arlotan: balantza komertziala hobetzen ari da; automobilgintzan, horren industria laguntzaileetan eta loturiko beste industria batzuetan (merkaturatzea, aseguruak edo ekipamendu-ondasunen finantzazioa) jarduera ekonomikoa sortzen ari da, eta, ondorioz, enplegua sortu eta enplegu-mailak mantentzen ari dira. Ingurumenaren ikuspegitik begiratuz gero, programaren bost deialdiek (PIVE, PIVE-2, PIVE-3, PIVE-4, PIVE-5, PIVE-6 eta PIVE-7) eragin oso garrantzitsua izan dute, CO2 eta kutsatzaileen isurketak murriztu direlako.

Ibilgailu Eraginkorrentzako Pizgarrien Programaren (PIVE-7) diru-laguntzak zuzenean emateko prozedura otsailaren 27ko 124/2015 Errege Dekretuaren bidez onartu zen. Errege-dekretu horren 3.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, programa 175 milioi euroko aurrekontuarekin hornitu zen, eta 7. artikuluan adierazi zen Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera (2015eko otsailaren 28an argitaratu zen) izango zituela ondorioak, eta egun horretatik hamabi hilabetera amaituko zela haren iraunaldia, edo, bestela, aurrekontua agortzen den egunean. PIVE-6 programan hondarrak geratzen baziren, PIVE-7 programara pasako zirela jaso zen errege-dekretuaren 3. artikuluan, eta programari esleitutako aurrekontua agortutzat joko zela azkenengo aurrekontu-erreserba (aurrekontuaren zenbateko osoa osatzen duena) burututakoan. Horrez gain, xedatu zen PIVE-6 diru-laguntzak zuzenean esleitzea arautzen duen ekainaren 20ko 525/2014 Errege Dekretua aplikatzearen ondorioz behin-behinean aktibatutako eta horretarako gaitua dagoen aplikazio informatikoan erregistratutako –124/2015 Errege Dekretua argitaratzen den eguna baino lehen– aurrekontu-erreserbei PIVE-7ko aurrekontu-estalduraren bidez erantzungo zitzaiela, baldin eta ekainaren 20ko 525/2014 Errege Dekretuan eskatutako betekizun guztiak betetzen bazituzten.

Testuinguru horretan, PIVE-6 eta PIVE-7 programek izan duten harrera onaren ondorioz, 175 milioi euroko zuzkidura eta aurreko PIVE programen hondarrak ez dira nahikoak izan hasieran aurreikusitako hamabi hilabeteko iraupenari eusteko; izan ere, 2015eko apirilaren 10ean azken aurrekontu-erreserba egin zen, eta horrek esan nahi du programaren iraunaldia bukatu egin dela.

PIVE programak ezabatzeak automobil-merkatuan eragin negatiboa izango lukeenez eta hori saihestu beharrekotzat jotzen denez, Gobernuak programaren zortzigarren deialdia egitea erabaki du (PIVE-8) , 2014-2020 aldirako Energia Eraginkortasuneko Ekintza Planaren barruan sartuta. PIVE-8 programaren diru-laguntzak emateko prozedura Diru-Laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrean xedatutakoaren arabera ezarriko da.

Diru-laguntza horien aurrekontuaren finantzaketari gagozkiolarik, neurria hartzeko unean ez dagoenez kreditu nahikoa eta egokia uneko Estatuko Aurrekontu Orokorretan, nahitaezkoa da aparteko kreditu bidez hura gaitzea.

Aparteko kreditua errege lege-dekretu bidez onartzeko aparteko eta presazko premia dago; izan ere, deskribatutako onuren jarraitutasuna lortuko bada, ezin da aipatutako dirulaguntzen ordainketa atzeratu.

Zazpigarrenik, Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioaren aurrekontuan 50.185.000 euroko aparteko kredituak emango dira, Jucarreko eta Segurako arro hidrografikoetan izandako lehorteak ekarri dituen beharrizanei erantzuteko.

Espainiar geografiako zenbait zonaldetan azken urtean bizitako baldintza klimatiko gogor eta bortitzak direla eta, arro hidrografiko batzuetan arazo larriak dituzte ur-hornidurarekin, bai herriak bai nekazaritzaeta abeltzaintza-ustiategiak urez hornitzeko. Horregatik, lehortearen ondorioak arintzeko xedez, nahitaezkoa da presazko neurriak hartzea.

Jucarreko Demarkazio Hidrografikoan, iazko urte hidrografikoa (2013/2014) oso-oso lehorra izan zen meteorologiaren aldetik. Hobetu ordez, aurtengo urte hidrografikoan prezipitazio-maila txikia izan da ere, eta, neurriak berehala hartu ezean, egoera ezin iraunezkoa izatera irits daiteke.

Jucarreko Konfederazio Hidrografikoko Lehortearen Plan Berezia eraginkorra izan da, eta hala da egun ere, eskasia-egoerak atzemateko garaian; hari esker, behar besteko

aurrerapenaz aktibatu da egoera horien ondorioak arintzeko eta prebenitzeko kudeaketajardueren abiarazte programatua, jabari publiko hidraulikoa gutxiago honda dadin.

Hala ere, lehortearen ondorioei aurre egiteko lagungarriak diren presazko neurriak hartu behar dira, eta horrek 20.185.000 euroko kredituak gaitzea eskatzen du.

Segurako Demarkazio Hidrografikoan, berriz, Tajo-Segura eta Tajoren sorburuko isuraldatzeari lotutako aprobetxamenduen egoera hidrologikoa dela eta –joan den urte hidrologikoko prezipitaziorik ezaren ondoriozkoa–, gaur egun ez daude bermaturik demarkazio horretako ur-eskariak.

Horregatik, larriagotu egin da Segurako arroko baliabide falta, eta zailagoa da hainbat ur-masatarako ezarri diren ingurumen arloko helburuak Plan Hidrologikoan aurreikusitako epeetan betetzea.

Egin behar diren inbertsioetarako, 30.000.000 euroko kredituak behar dira.

Bi demarkazio horietan egin beharreko lanak eta jarduerak ezinbestekotzat jotzen dira baliabide hidrikoen premia arintzeko eta daudenak hobeto banatzeko.

Azkenik eta zortzigarrenik, Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioaren aurrekontuan kreditu-gehigarriak emango dira, 95.649.809,01 euro egiten dutenak, Estatuko Zientzia eta Teknika Ikerketarako eta Berrikuntzarako Planean jasotako jarduerak gauzatzeko.

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Estrategiaren eta Planaren helburuak honako hauek dira: I+G+B arloko talentua aitortzea, sustatzea eta enplegura hel daitezen laguntzea; I+G+B arloan enpresa-aitzindaritza bultzatzea; bikaintasuneko zientziaeta teknika-ikerketa sustatzea; eta gizartearen erronka globalak ebaztera zuzendutako I+G+B arloko jarduerak bultzatzea.

2013-2020rako Espainiako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Estrategiak barruan hartzen ditu I+G+B arloan abian jarri beharreko helburu, erreforma eta neurriak, arlo horren hazkundea eta eragina indartzeko. Horrako hori urrats garrantzitsua da Ikerketa eta Berrikuntzako Europar Gunea eraikitzeko.

Zientzia eta Teknika Ikerketako eta Berrikuntzako 2013-2016 Estatuko Plana, bestalde, Estatuko Administrazio Orokorrak estrategiaren xedea gauzatzeko duen tresna da, eta sinplifikazio-ahalegin handia dakar; kudeaketa eta herritarrekiko harremanak errazteko aukera eman behar du, eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Espainiar Sistemaren iraunkortasuna bermatzeko nahitaezkoak diren alderdi guztietako jardunak bete behar ditu, finantzaketa-maila egokiekin betiere.

Estatuko Plana indarrean dagoen bitartean, urteko jarduera planak dira hura etengabe eguneratzeko tresnak; arrazoi horregatik, berorietan jasotzen da deialdi publikoen egutegiaren bitartez abian jartzen diren urteko jarduera eta deialdi guztien zerrenda, proposamenak aurkezteko eta ebazteko epeak adierazita; orobat adieraziko dira kudeaketa-organismoak, aurreikusten diren hitzarmen berriak, akordioen garapenak eta beste hainbat jarduera.

2015eko Urteko Jarduera Planaren esparruan, Zientzia eta Teknika Ikerketako Zuzendaritza Nagusiak eta Berrikuntza eta Lehiakortasuneko Zuzendaritza Nagusiak –biak Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioko Ikerketa, Garapen eta Berrikuntzako Estatu Idazkaritzaren mendekoak– norgehiagoka bidez arautuko diren deialdiak argitaratzeko asmoa dute 2015ean, zeinen ebazpenak 2015ean eta hurrengo urteetan emango baitira.

Halaber, aurreko deialdietako hainbat laguntza berriro urtekotu behar dira, laguntzen ordainketa-egutegia jardueraren gastu programatuen egutegira hurbiltzeko; horiek horrela, bat etorriko dira proiektuen iraupena eta erdietsi nahi diren zientziazein teknikahelburuak lortzeko benetan behar diren urteak.

Deialdia argitaratzea, I+G+B arloko beste jarduera batzuk burutzea eta aurreko deialdiak berriro urtekotzea presazkoa da, Espainiako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Sistemaren iraunkortasuna bermatu behar delako. Hori guztia atzeraezina irizten da, batetik, I+G+ B mailari eutsi ahal izateko, Europar Batasuneko herrialde aurreratuenen artean egon nahi duenari dagokion bezala, eta, bestetik, Europako funtsak –adibidez, Horizonte 2020 (H2020) eta Eskualdeen Garapenerako Europako Funtsa (FEDER) – baldintza hobeagoetan eskuratu ahal izateko.

I+G+B arloko jardueren kostuari aurre egiteko, 95.649.809,01 euroko kreditua behar da 2015ean.

III

Zerga-arloari dagokionez, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren araudia aldatzen da; hain zuzen ere, mendeko zorraren eta lehentasunezko partaidetzen merkaturatzeak eragindako zergadunen tratamendu fiskala hobetuko da zenbait kasutan.

Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari dagokionez, mendeko zorraren eta lehentasunezko partaidetzen merkaturatzeak gizartean izan duen eraginaren argitan, bi arau ezartzen dira, gai horrekin lotutako eztabaidak ebazteko eman diren erabakiek edo epaiek ukitutako zergadunei zergen ziozko galerak ekiditeko. Arau horiek 2013ko urtarrilaren 1etik izango dituzte ondorioak.

Batetik, hautazko arau berezi batzuk ezartzen dira errentak kuantifikatzeko; hain justu, mendeko zorraren eta lehentasunezko partaidetzen merkaturatzeari buruzko eztabaidak ebatzi edo ekiditeko xedez hartutako erabakien ondorioz agerian jar daitezkeen errentak kuantifikatzeko. Arau horien helburua da kapital higigarriaren etekin bakarra konputatu ahal izatea, zeina kasu gehienetan negatiboa izango baita zergadunak jasotako konpentsazioaren eta egindako inbertsioaren arteko aldearengatik, eta zerga arloko ondoriorik gabe utziko dira baloreak berrerosteko eta trukatu edo harpidetzeko erdizkako eragiketak eta, hala badagokio, jasotako baloreen eskualdaketa.

Edonola ere, zergadunak zergaren arau orokorrak aplikatu ahal izango ditu, eta eragiketa bakoitzari dagokion tratamendua emango dio.

Bestalde, badira hainbat epai mendeko zorraren edo lehentasunezko partaidetzen kontratuen deuseztasuna deklaratu dutenak. Horrek bidezko egin du pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren autolikidazioen zuzenketa eskatu ahal izatea eta diru-sarrera bidegabeen itzulketa lortzea (ohiz kanpoko eran eta kontratu horietatik jasotako etekinei mugatua) , nahiz eta itzulketa eskatzeko eskubidea preskribatuta egon.

Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren arloan egindako aldaketek zerga horren 2014ko aitorpenari eragiten diotenez eta hura aurkezteko epea zabalik dagoenez, berehala onartu behar da araudi-aldaketa, batera aurkitzen baitira aparteko eta presazko inguruabarrak.

IV

Errege lege-dekretu honen testuak hiru xedapen gehigarri, xedapen iragankor bat eta hiru azken xedapen ditu.

Lehenengo xedapen gehigarria 2012an estreinatutako film luzeak amortizatzeko aparteko laguntza zuzenei buruzkoa da.

Bigarren xedapen gehigarrian, Oleg Naydenov ontziaren istripuaren ondoriozko hidrokarburo-isurketa ekiditeko egin behar diren lanen, konponketen eta lehengoratzeen premiazkotasuna aitortzen da, bai eta lehortearekin zerikusia duten lan eta jarduerena ere.

Hirugarren xedapen gehigarriaren bidez, Segurako demarkazio hidrografikoan uren erabilera pribatiborako eskubideen lagapenari aldi baterako mugapena ezartzen zaio salbuespenez.

Xedapen iragankor bakarrean, berriz, film luzeak amortizatzeko laguntzen araubide iragankorra ezartzen da.

Azken xedapenetatik lehenak 2015erako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 26ko 36/2014 Legea aldatzen du, langileen arloari dagokionez. Beste bi azken xedapenak erregelamendu bidezko garapenari eta errege lege-dekretua indarrean jartzeko datari buruzkoak dira, hurrenez hurren.

Horregatik guztiagatik, Espainiako Konstituzioaren 86. artikuluko baimenaz baliatuta, Ogasuneko eta Administrazio Publikoetako ministroak eta Hezkuntza, Kultura eta Kiroleko ministroak proposatuta, Estatu Kontseiluak II. kapituluari buruz esandakoarekin bat etorriz eta Ministro Kontseiluak 2015eko maiatzaren 14ko bileran gaia eztabaidatu ondoren, honako hau

XEDATZEN DUT:

I. KAPITULUA

Zinemaren abenduaren 28ko 55/2007 Legea aldatzea

1. artikulua. Zinemaren abenduaren 28ko 55/2007 Legea aldatzea.

Hona hemen Zinemaren abenduaren 28ko 55/2007 Legeari egindako aldaketak:

Bat. 8. artikuluaren 2. zenbakia aldatu eta beste bat gehitzen da, 3.a. Hona hemen nola geratzen diren idatzita:

«2. Ikus-entzunezko Komunikazioari buruzko martxoaren 31ko 7/2010 Lege Orokorraren 7.6 artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako, film zinematografikoek edo ikus-entzunezko bestelako lanek Zinematografiaren eta Ikus-entzunezko Arteen Institutuaren edo autonomia-erkidegoetako organo eskudunen kalifikazioa badute, kalifikazio horiei kasu egingo zaie.

3.Film zinematografikoen aurrerapenei eta zinemaldietako partaidetzari aplikatu beharreko araubidea erregelamendu bidez ezarri ahal izango da, eta alde batera utzi, baldintza batzuk betetzen badira, aurretiko kalifikazioaren araubide orokorra.»

Bi. Honela geratzen da idatzita 9. artikuluaren 1. zenbakia:

«1. Film zinematografikoek eta ikus-entzunezko gainerako lanek Espainian jasotako kalifikazioak, aurreko artikuluan ezarritako kalifikazio-betebeharraren arabera, jakitera eman behar zaizkio jendeari, orientagarri izate aldera. Norbaitek lan horien merkaturatze-, banaketa-, jendaurreko jakinarazpen-, publizitate-, zabaltzeedo hedatze-ekintzak burutuz gero, orduan, haren erantzukizuna izango da ekitaldi horietan kalifikazioa ipintzea jendeak erraz-erraz ikus dezakeen lekuren batean. Espresuki sartuta daude eskaripeko bideo-zerbitzuak eskaintzen dituzten enpresak eta webguneen titularrak, barnean hartuta lan zinematografikoak edo ikusentzunezkoak ostatatzen dituzten webguneetara edo zerbitzarietara heltzeko esteken zerrenda ordenatu eta sailkatuak dituztenak. Ondorio horietarako, betebeharpekoek lanari dagokion kalifikazioari buruzko informazioa eskatu beharko diete banaketa-eskubideen titularrei. Erregelamendu bidez arautuko dira xede horretarako eskatu ahal diren betekizunak.»

Hiru. Honela geratzen dira idatzita 20. artikuluaren 2. eta 3. zenbakiak:

«2. Legean aurreikusitako estatu-laguntzen araubidea erregelamendu bidez garatuko da. Oinarri arautzaileetan laguntzak emateko berezitasunak jasoko dira, xede-sektorearen ezaugarrietara egokituak.

Zehazki, laguntzak guztiz edo zati batean itzuli beharrekoak izan daitezke, jarduerak gauzatzean izandako emaitzen arabera eta oinarri arautzaileetan ezarritako baldintzetan.

3.Europar Batasuneko lehiaren eta merkataritza-trukeen arloko eskakizunak betetzen direla zaintzeko, laguntza neurrien oinarri arautzaileek errespetatu egin beharko dituzte Europako agintariek ezarritako mugak; batez ere, lurraldean gastubetebeharrak eta laguntzen gehieneko ehunekoak zehazten direnean, zeinak edozein administrazio publikok emandako laguntzen zenbateko osoa kontuan izanik kalkulatuko baitira beti.

Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 108.3 artikuluaren arabera, Erkidegoko araudiak (barne-merkatuarekin bateragarriak diren laguntzen zenbait kategoria aitortzen ditu) jasotako mugak gainditzen dituzten oinarri arautzaileen berri emango zaio Europako Batzordeari, egiazta dezan Europako barne-merkatuarekin bateragarriak direla.»

Lau. 21. artikuluari 3. zenbakia gehitzen zaio. Hona hemen:

«3. Zerga-pizgarriengatik aplikatutako kenkarien zenbatekoa eta jasotako laguntzak batuta, ezingo da laguntza-lerro bakoitzerako kapitulu honetan ezarritako gehieneko ehunekoa gainditu. Zinematografiaren eta Ikus-entzunezko Arteen Institutuak, azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 39. artikuluan xedatutako epea bete arte, laguntzen onuradun diren ekoizpenek muga hori gainditzen ez dutela egiaztatuko du edonoiz. Muga gaindituz gero, laguntza itzultzeko eskatuko da edo, bestela, zenbatekoa murriztuko da, finantza daitekeen gehieneko zenbatekoraino.

Zerga Administrazioko Estatu Agentziak eta Zinematografiaren eta Ikusentzunezko Arteen Institutuak, zerga-araudian jasotako baldintzetan, lankidetzamekanismoak ezarriko dituzte ekoizpen bakoitzak jaso ahal duen gehieneko laguntzen kontrolerako behar den informazioa trukatzeko. Zinematografiaren eta Ikus-entzunezko Arteen Institutua arduratuko da haiek identifikatzeaz.»

Bost. 24. artikuluaren 3. eta 4. zenbakiak aldatu, eta 5. eta 6. zenbakiak gehitzen dira. Hona hemen:

«3. Laguntzak eskuratu ahal izateko, ekoizpen-enpresek agiri bidez frogatu beharko dute sortzaileekin, artistekin, teknikariekin eta industria teknikoekin hartutako betebeharrak bete dituztela, estatu-laguntzaren xede izan den beraien azken filmari dagokionez –film laburren kasuan, laguntza hori eskuratzeko aurkeztu den lanari dagokionez.

4.Atal honetan aurreikusitako laguntzen zenbateko osoak ez du egingo ekoizpenerako aurrekontuaren ehuneko 50 baino gehiago, salbu Europar Batasuneko estatu kide batek baino gehiagok finantzatutako mugaz haraindiko ekoizpena bada, eta estatu kide bat baino gehiagoko ekoizleak baditu. Horrelakoetan, laguntzen zenbateko osoa ekoizpenerako aurrekontuaren ehuneko 60 izan daiteke.

Europar Batasunak arlo honetan eman dituen xedapenen arabera, ez zaizkie muga horiek aplikatuko ikus-entzunezko lan zailtzat hartzen diren ekoizpenei.

5.Atal honetan ezarritako ekoizpen-sustapena osatze aldera, ekoizpenenpresei laguntzak eman ahalko zaizkie zinematografiaren eta ikus-entzunezko lanen sustapenerako politika publikoen eta pizgarrien arloan.

6.Ikus-entzunezko lan bakoitza atal honetan araututako laguntza-lerro bakarraren onuradun izan daiteke.»

Sei. 25. artikuluaren izenburua eta 4. zenbakia aldatzen dira, eta honela geratzen dira idatzita:

«25. artikulua. Film luzeen proiektuak ekoizteko laguntza selektiboak.

4.Proiektuetarako laguntzak eskualdaezinak izango dira.»

Zazpi. Honela geratzen da idatzita 26. artikulua:

«26. artikulua. Film luzeen proiektuak ekoizteko laguntza orokorrak.

1.Ekoizpen-enpresen film luzeen proiektuak ekoizteko kostua finantzatzera bideratutako laguntza aurreratuak eman daitezke, irizpide objektiboak aplikatuz. Irizpide horiek zehazteko, honako alderdi hauei jaramon egingo zaie, besteak beste: proiektuaren bideragarritasun ekonomikoa eta finantzarioa; haren hedapena; onuradunaren kaudimen teknikoa; espainiar eta europar kulturan izango duen garrantzia; izaera berritzailea duen, eta inbertsioak Espainian izango duen eragin sozioekonomikoa. Irizpide objektibo horiei esker, aurkeztu diren eskaerak barematu eta diru-laguntzen zenbatekoa ezarri ahal izango da.

2.Oinarri arautzaileek ezar dezakete laguntzen ordainketa elkarren segidako ordainketa aurreratuen bidez egitea, hainbat aurrekontu-ekitalditan, oinarrietan bertan adierazitako betearazpen-erritmoari jarraituz. Ordainketa-sistema hori

aurreikusi bada, oinarrietan ezarriko da betearazpen-fase bakoitzari zer ehuneko egokituko zaion, laguntzaren zenbateko osoari dagokionez.

3.Onartu diren proiektuetan funtsezko aldaketak eginez gero, horren berri eman beharko zaio laguntza eman zuen organoari, baimena eman dezan; betebehar hori bete ezean, aipatutako organoak laguntza baliogabetu dezake.»

Zortzi. 27. artikuluaren 2. zenbakia ezabatzen da.

Bederatzi. Honela idatzita geratzen da 28. artikuluaren 3. zenbakia:

«3. Filmak banatzeko eta sustatzeko planak laguntzen oinarri arautzaileetan ezarritako lurralde-eremuei eta baldintzei lotuko zaizkie.»

Hamar. 39.3 artikuluaren c) letra aldatu, eta f) letra gehitzen da. Hona hemen:

«c) Egitez edo ez-egitez, ez betetzea 9.1. artikuluan ezarri dena filmen eta ikus-entzunezko lanen kalifikazioa jendeari jakinarazteari buruz, eta ez betetzea erregelamendu bidez eskatutako betekizun gehigarriak.

f) Ez betetzea 15.4 artikuluan xedatu dena administrazio publikoek doan edo prezio sinboliko baten truke antolatzen dituzten emanaldi zinematografikoei buruz.»

II. KAPITULUA

Aparteko kredituak eta kreditu-gehigarriak

2. artikulua. Abenduaren 26ko 17/2014 Errege Lege Dekretuaren 8.3 xedapen gehigarria aplikatzea.

Autonomia-erkidegoen eta toki-erakundeen finantza-iraunkortasunerako neurriei eta bestelako neurri ekonomikoei buruzko abenduaren 26ko 17/2014 Errege Lege Dekretuaren zortzigarren xedapen gehigarriaren 3. zenbakian xedatutakoarekin bat, Estatuko Administrazio Orokorrak, Ogasuneko eta Administrazio Publikoetako Ministerioaren bidez, diru-laguntza emango die, 2015ean, Galizia, Gaztela eta Leon eta Errioxako autonomiaerkidegoei –Autonomia Erkidegoak Finantzatzeko Funtsaren Finantza Erraztasunari atxikiak– beren inbertsioak finantza ditzaten, gehienbat lankidetza-hitzarmenak baliatuko direla horretarako. Guztira, 168.563.730,78 euro izango dira, ondoren adierazi bezala banatuta: Galiziari 84.806.953,08 euro emango zaizkio, Gaztela eta Leoni 73.873.333,18 euro eta Errioxari 9.883.444,52.

3. artikulua. Aparteko kreditua ematea 32. atalean («Lurralde-erakundeekiko beste finantza-harreman batzuk») .

1.Aparteko kredituak –guztira, 168.563.730,80 euro– ematen dira, 1. artikuluan xedatutakoa bete ahal izateko, honako honen aurrekontuan: 32. atala («Lurraldeerakundeekiko beste finantza-harreman batzuk») , 01 zerbitzua («Autonomia Erkidegoekin eta Toki Erakundeekin Koordinatzeko Idazkaritza Nagusia. Autonomia-erkidegoak») , 910O programa («Autonomia-erkidegoei egindako beste transferentzia batzuk») , 7. kapitulua («Kapital-transferentziak») , 75. artikulua («Autonomia-erkidegoei») , honela zehaztuta:

Kontzeptua

Izena

Zenbatekoa, eurotan

 

 

 

752

Gaztela eta Leongo autonomia-erkidegoari, inbertsioetarako

 

 

(17/2014 ELDaren zortzigarren xedapen gehigarria) .. . . . . . . . . .

73.873.333,18

 

 

757

Galiziako autonomia-erkidegoari, inbertsioetarako (17/2014

 

 

ELDaren zortzigarren xedapen gehigarria) . . . . . . . . . . . . . . . . . .

84.806.953,08

758

Errioxako autonomia-erkidegoari, inbertsioetarako (17/2014

 

 

ELDaren zortzigarren xedapen gehigarria) . . . . . . . . . . . . . . . . . .

9.883.444,52

 

Guztira . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

168.563.730,78

4. artikulua. Kreditu-gehigarria ematea Ogasuneko eta Administrazio Publikoetako Ministerioaren aurrekontuan.

Kreditu-gehigarria ematen da –guztira, 17.817.735.446,48 euro–, abenduaren 26ko 17/2014 Errege Lege Dekretuaren bosgarren xedapen gehigarrian xedatutakoa betetzeko, honako honen aurrekontuan: 15. atala («Ogasuneko eta Administrazio Publikoetako Ministerioa») , 22. zerbitzua («Autonomia Erkidegoekin eta Toki Erakundeekin Koordinatzeko Idazkaritza Nagusia») , 922N programa («Lurralde-erakundeekiko koordinazioa eta finantza-harremanak») , 8. kapitulua («Finantza-aktiboak») , 87. artikulua («Ondare-ekarpenak») , 877. kontzeptua («Autonomia Erkidegoak Finantzatzeko Funtsari egindako ondare-ekarpena») .

5. artikulua. Aparteko kreditua ematea Barne Ministerioaren aurrekontuan.

1.Aparteko kreditua ematen da –guztira, 10.000.000 euro–, terrorismoaren kontrako borrokan inbertsioak egiteko, honako honen aurrekontuan: 16. atala («Barne Ministerioa») ,

02.zerbitzua («Segurtasunerako Estatu Idazkaritza») , 132A programa («Herritarren segurtasuna») , 6. kapitulua («Inbertsio errealak») , 62. artikulua («Zerbitzuen funtzionamendu operatiboari loturiko inbertsio berria») , 621. kontzeptua («Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoen Unitateek terrorismoaren kontra baliatzen dituztenak sustatzeko») .

6. artikulua. Aparteko kreditua ematea Sustapen Ministerioaren aurrekontuan.

Aparteko kreditua ematen da –guztira, 9.636.360,00 euro– honako honen aurrekontuan:

17.atala («Sustapen Ministerioa») , 32. zerbitzua («Merkataritza Itsasketako Zuzendaritza Nagusia») , 497M programa («Itsas kutsaduraren aurkako borroka eta salbamendua») ,

443.kontzeptua («SASEMARi, Oleg Naydenov ontzia hondoratu izanaren ondoriozko gastuetarako») .

7. artikulua. Kreditu-gehigarria ematea Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioaren aurrekontuan.

Kreditu-gehigarria ematen da –guztira, 16.000.000 euro– honako honen aurrekontuan:

18.atala («Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa») , 09. zerbitzua («Kulturako Estatu Idazkaritza») , 000X programa («Barne-transferentziak») , 415. kontzeptua («Zinematografiaren eta Ikus-entzunezko Arteen Institutuari. Zinematografia Babesteko Funtsaren zuzkidura») .

8. artikulua. Diru-sarreren aurrekontua aldatzea eta kreditu-gehigarria ematea Zinematografiaren eta Ikus-entzunezko Arteen Institutuaren aurrekontuan.

1.Aurreko artikuluan ematen den kreditu-gehigarriari esker, 16.000.000 euroko igoera izango da 18.103 erakunde autonomoaren («Zinematografiaren eta Ikus-entzunezko Arteen Institutua») diru-sarreren aurrekontuko 18.103.400.01 aurrekontu-aplikazioan («Atxikia dagoen sailarena. Zinematografia Babesteko Funtsa») .

2.Kreditu-gehigarria baimentzen da –guztira, 16.000.000 euro– honako honen aurrekontuan: 18.103 erakunde autonomoaren («Zinematografiaren eta Ikus-entzunezko Arteen Institutua») gastuen aurrekontua, 335C programa («Zinematografia») , 470. kontzeptua («Zinematografia Babesteko Funtsa») .

9. artikulua. Aparteko kreditua ematea Industria, Energia eta Turismo Ministerioaren aurrekontuan.

Aparteko kreditua ematen da –guztira, 225.000.000 euro– honako honen aurrekontuan:

20.atala («Industria, Energia eta Turismo Ministerioa») , 18. zerbitzua («Energiako Estatu Idazkaritza») , 425A programa («Energiako araudia eta garapena») , 7. kapitulua («Kapital-

transferentziak») , 74. artikulua («Sozietate, enpresa-erakunde publiko, fundazio eta sektore publikoko gainerako erakundeei») , 746. kontzeptua («IDAEri, Ibilgailu Eraginkorrarentzako Pizgarrien Programarako (PIVE-8) ») .

10. artikulua. Aparteko kredituak ematea Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioaren aurrekontuan.

Aparteko kredituak ematen dira Jucarreko eta Segurako arro hidrografikoetan izandako lehorte egoeraren ondoriozko beharrizanei erantzuteko.

Guztira, 20.185.000 euro ematen dira honako honen aurrekontuan: 23. atala («Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioa») , 05. zerbitzua («Uraren Zuzendaritza Nagusia») , 000X programa («Barne-transferentziak») , 7. kapitulua («Kapitaltransferentziak») , 71. artikulua («Erakunde autonomoei») , 711. kontzeptua («Konfederazio hidrografikoei, lehortearekin loturiko jardueretarako») , 711.00 azpikontzeptua («Jucarreko Konfederazio Hidrografikoa») .

Guztira, 30.000.000 euro ematen dira honako honen aurrekontuan: 23. atala («Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioa») , 05. zerbitzua («Uraren Zuzendaritza Nagusia») , 000X programa («Barne-transferentziak») , 7. kapitulua («Kapitaltransferentziak») , 71. artikulua («Erakunde autonomoei») , 711. kontzeptua («Konfederazio hidrografikoei, lehortearekin loturiko jardueretarako») , 711.01 azpikontzeptua («Segurako Konfederazio Hidrografikoa») .

11. artikulua. Jucarreko eta Segurako Konfederazio Hidrografikoen aurrekontuak aldatzea.

Aurreko artikuluan jaso diren aparteko kredituek Jucarreko eta Segurako Konfederazio Hidrografikoen aurrekontuetako aparteko kredituak finantzatuko dituzte, honela:

23.107 Erakundea: Jucarreko Konfederazio Hidrografikoa:

DIRU-SARRERAK

Aplikazioa

Izena

Zenbatekoa, eurotan

 

 

 

23.107.702

Atxikia dagoen sailarena, lehortearekin loturiko

 

 

jardueretarako. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

20.185.000

 

 

 

 

 

GASTUAK

Aparteko kredituak

Aplikazioa

Izena

Zenbatekoa, eurotan

 

 

 

23.107.452A.602

Lehortearekin loturiko jardueretarako. . . . . . . . . . . . . .

9.590.000

23.107.452A.612

Lehortearekin loturiko jardueretarako. . . . . . . . . . . . . .

10.595.000

 

 

 

23.109 Erakundea: Segurako Konfederazio Hidrografikoa:

DIRU-SARRERAK

Aplikazioa

Izena

Zenbatekoa, eurotan

 

 

 

23.109.702

Atxikia dagoen sailarena, lehortearekin loturiko

 

 

jardueretarako. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

30.000.000

 

 

 

 

 

GASTUAK

Aparteko kredituak

Aplikazioa

Izena

Zenbatekoa, eurotan

 

 

 

23.109.452A.602

Lehortearekin loturiko jardueretarako. . . . . . . . . . . . . .

23.000.000

23.109.452A.612

Lehortearekin loturiko jardueretarako. . . . . . . . . . . . . .

7.000.000

 

 

 

12. artikulua. Kreditu-gehigarria ematea Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioaren aurrekontuan.

Kreditu-gehigarriak ematen dira 2015eko Urteko Jarduera Planaren esparruan deialdi publikoak egiteko, I+G+B arloko beste jarduera batzuetarako eta aurreko deialdiak berriro urtekotzeko.

Guztira, 90.743.109,19 euro ematen dira honako honen aurrekontuan: 27. atala («Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioa») , 13. zerbitzua («Zientzia eta Teknika Ikerketako Zuzendaritza Nagusia») , 463B programa («Zientzia eta teknika ikerketaren sustapena eta koordinazioa») , 780. kontzeptua («Zientzia eta Teknika Ikerketako Funts Nazionala») .

Guztira, 4.906.699,82 euro ematen dira honako honen aurrekontuan: 27. atala («Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioa») , 14. zerbitzua («Berrikuntza eta Lehiakortasuneko Zuzendaritza Nagusia») , 467C programa («Industria-teknologiako ikerketa eta garapena») , 775. kontzeptua («Ikerketaren, teknologia-garapenaren eta berrikuntzaren sostengua CTE (Zientzia-Teknologia-Enpresa) sisteman») .

13. artikulua. Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioaren aurrekontuan emandako kreditu-gehigarrien kudeaketa-araubidea.

Aurreko artikuluan eman diren kreditu-gehigarriak Estatuaren 2015erako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 26ko 36/2014 Legearen 9. Hiru.4 artikuluan ezarritako kredituen lotura-araubidea aintzat harturik kudeatuko dira.

14. artikulua. Finantzaketa.

Zor publikoarekin finantzatuko dira errege lege-dekretu honen bidez hainbat ministeriotan –Barne Ministerioa, Sustapenekoa, Industria, Energia eta Turismokoa, eta Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumenekoa– eta «Lurralde erakundeekiko beste finantzaharreman batzuk» izeneko atalean ematen diren aparteko kredituak.

Zor publikoarekin finantzatuko dira errege lege-dekretu honen bidez hainbat ministeriotan –Ogasuneko eta Administrazio Publikoetako Ministerioa, Hezkuntza, Kultura eta Kirolekoa, eta Ekonomia eta Lehiakortasunekoa– ematen diren kreditu-gehigarriak.

Zinematografiaren eta Ikus-entzunezko Arteen Institutuaren aurrekontuan ematen den kreditu-gehigarria Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioaren aurrekontuan ematen den kreditu-gehigarriarekin finantzatuko da.

Jucarreko eta Segurako Konfederazio Hidrografikoen aurrekontuetan ematen diren aparteko kredituak Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioaren aurrekontuan emandako aparteko kredituekin finantzatuko dira.

III. KAPITULUA

Zerga neurriak

15. artikulua. Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga arautzen duen eta sozietateen gaineko, ez-egoiliarren errentaren gaineko eta ondarearen gaineko zergen legeak partzialki aldatzen dituen azaroaren 28ko 35/2006 Legea aldatzea.

2013ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, xedapen gehigarri bat gehitu da, berrogeita laua, azaroaren 28ko 35/2006 Legean –pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga arautzen duena eta sozietateen gaineko, ez-egoiliarren errentaren gaineko eta ondarearen gaineko zergen legeak partzialki aldatzen dituena–, eta honela geratuko da idatzita:

«Berrogeita laugarren xedapen gehigarria. Mendeko zorraren eta lehentasunezko partaidetzen ondoriozko errentak kuantifikatzeko erregela bereziak.

1.Maiatzaren 25eko 13/1985 Legeak (Finantza-bitartekarien inbertsiokoefiziente, baliabide propio eta informazio-betebeharrena) bigarren xedapen gehigarrian ezarritakoarekin bat mendeko zorraren edo lehentasunezko partaidetzen baloreak jaulkitzen dituzten erakundeekin egindako akordioak direla-eta, 2013ko urtarrilaren 1etik aurrera konpentsazioak jasotzen dituzten zergadunek aukeran izango dute konpentsazio horiei eta errenta positibo nahiz negatiboei –aurretik sortutakoak, berrerosketa eta beste balore batzuen harpidetza edo trukeagatik– zerga honen arau orokorrekin bat dagokion tratamendua –xedapen gehigarri honen

2.zenbakian aurreikusitako berezitasunak aintzat hartuta– aplikatzea edo honako tratamendu fiskal hau:

a) Aurreko lerrokadan aipatutako akordioaren ondoriozko konpentsazioak jasotzen diren ekitaldian, jasotako konpentsazioaren eta hasieran egindako inbertsioaren arteko aldea kapital higigarriaren etekin gisa konputatuko da. Ondorio horietarako, jasotako baloreak eskualdatzeagatik aurretik lortu den zenbatekoa gehituko zaio konpentsazio horri. Trukean jaso diren baloreak ez badira aurretik eskualdatu edo ez badira akordioa dela-eta eman, konpentsazioari gehituko zaio bera kuantifikatzeko kontuan hartu den balore horien balioespena.

b) Ez dute zerga-ondoriorik izango berrerosketek eta beste balore batzuen harpidetzek edo trukeek, ez eta azken horien eskualdatzeek ere, akordioa sinatu aurretik edo akordioa dela-eta egin badira. Horrelakoetan, autolikidazio osagarria aurkeztu behar da, zeinari ez baitzaio zehapenik, berandutze-interesik edo errekargurik aplikatuko. Autolikidazio osagarria aurkezteko epea akordio-egunean hasiko da, eta amaitu, berriz, autolikidazioa –zeinari a) letran adierazitako konpentsazioak egotzi baitzaizkio– aurkezteko azken egunetik hiru hilabetera.

Autolikidazioa aurkezteko aurreko lerrokadan adierazi den epea 6/2015 Errege Lege Dekretua indarrean jarri baino lehen amaitu bada, autolikidazio osagarria errege lege-dekretua indarrean jartzen den egunetik hiru hilabete igaro baino lehen aurkeztu beharko da.

2.Honako xedapen gehigarri honen 1. zenbakian aurreikusitako konpentsazioak 2013an edo 2014an jasotzen dituzten eta zergaren arau orokorrak aplikatzen dituzten zergadunek jasotako konpentsazioaren ondoriozko kapital higigarriaren etekina gutxitu ahalko dute, lege honen 48. artikuluaren b) letran –2014ko abenduaren 31n indarrean dagoen idazkeran– adierazten den saldo negatiboaren zatian, hain zuen, berrerosketa eta harpidetza edo truke eragiketen ondorioz jasotako akzioen eskualdaketatik datozen ondare galeretatik datorrena, zerga-oinarri orokorrean konpentsatu ezin izan diren galerak aipatutako b) letraren

2.paragrafoarekin bat. Gutxitze horren zenbatekoak hurrengo ekitaldietan konpentsatzeko gelditzen den saldoa gutxituko du.

3.Edonola ere, 6/2015 Errege Lege Dekretua indarrean jarri aurretik honako xedapen gehigarri honen 1. zenbakian aipatzen diren konpentsazioei benetan egindako atxikipenak zuzentzat joko dira.

4.Mendeko zorraren edo lehentasunezko partaidetzen titularren kontratuak epai bidez deuseztatu direnean, eta titularrek horien etekinak pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren autolikidazioan kontsignatu dituztenean, autolikidazioen zuzenketa eskatu ahalko dute eta, kasua bada, sarrera bidegabeen itzulketa ere bai, itzulketa eskatzeko eskubidea preskribatuta balego ere.

Itzulketa eskatzeko epea preskribatu denean, aurreko lerrokadan jaso den autolikidazioaren zuzenketak mendeko zorraren eta lehentasunezko partaidetzen etekinei baino ez die eragingo, bai eta etekin horiek direla-eta egin diren atxikipenei ere.

5.Xedapen gehigarri honetan aurreikusitakoa aplikatzearen ondorioetarako, eragindako autolikidazioak identifikatzea ahalbidetuko duen inprimakia aurkeztu beharko du zergadunak, eta inprimaki hori Zerga Administrazioko Estatu Agentziaren egoitza elektronikoan egongo da eskuragarri.»

Lehenengo xedapen gehigarria. 2012an estreinatutako film luzeak amortizatzeko aparteko laguntzak zuzenean ematea.

1.Diru-laguntzen azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 22.2.b) artikuluak xedatutakoarekin bat, 2012an estreinatu ziren film luzeak amortizatzeko laguntzen onuradun diren enpresa ekoizleei 5.177.068 euroko laguntzak ematen zaizkie, salbuespenez eta lege honetan jasotzen den zinematografiari laguntzak emateko sistemaren erreformaren baitan. Laguntza horiek Zinematografiaren eta Ikus-entzunezko Arteen Institutuaren Zuzendaritza Nagusiak 2014ko irailaren 18an emandako ebazpenaren bidez –film luzeak amortizatzeko laguntzen deialdia egitekoa baita– onartutako deialdiaren onuradunentzat izango dira.

2.Erakunde onuradunek bi hilabeteko epean –errege lege-dekretu hau indarrean jartzen denetik kontatuta– eskatu ahalko dituzte laguntza horiek, Zinematografiaren eta Ikus-entzunezko Arteen Institutuan.

3.Zinematografiaren eta Ikus-entzunezko Arteen Institutuko zuzendari nagusiaren ebazpenaren bidez, onuradun bakoitzari dagokion konpentsazio-laguntzaren zenbatekoa zehaztuko da, zeina kalkulatuko baita bere garaian emandako laguntzari ehuneko 12,98 aplikatuz. Aparteko laguntza horiek Zinematografiaren eta Ikus-entzunezko Arteen Institutuaren 2015erako gastuen aurrekontuko aplikazio honetan helburu horretarako gaitzen diren kredituen kontura abonatuko dira: 18.103.470 («Zinematografia Babesteko Funtsa») , 335C programa («Zinematografia») .

Bigarren xedapen gehigarria. Kontratazio-araubidea.

1.Oleg Naydenov ontziaren istripua eta ondorengo hondoratzea direla-eta eragindako kalteak ekidin edo konpontzeko eskumena duten eta Estatuko sektore publikoa osatzen duten ministerioetako sailek eta erakundeek burutu dituzten edo burutu behar dituzten jarduerak presako prozeduraz izapidetu ahalko dira –azaroaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutako Sektore Publikoko Kontratuen Legearen Testu Bateginaren 113. artikuluan xedatua.

2.Presako obra, zerbitzu edo hornigaitzat hartu ahalko dira azpiegitura, ekipamendu edo zerbitzuen konponketa edo zaintzarako kontratuak, bai eta lehortearekin loturiko jardueren –errege lege-dekretu honetan jasoak– ondoriozko ondasunen berritze-obrak ere, betiere kontratazio organoak, aurretik, horrela erabaki badu, eta Sektore Publikoaren Kontratuen Legearen Testu Bateginak –azaroaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartua– 113. artikuluan xedatutako betekizunak betetzen badituzte.

Hirugarren xedapen gehigarria. Segurako demarkazio hidrografikoan uren erabilera pribatiborako eskubideen lagapenari buruzko aparteko eta aldi baterako araua.

Salbuespenez eta 2015eko abenduaren 31ra arte soilik, uren erabilera pribatiborako eskubideen lagapen-kontratuak baimendu ahalko dira Segurako arroko emakidadunen artean, lagatzekoa den bolumena eta eskubidea lagatzen duen titularrari eman zaion bolumena berdinak badira, eta Uraren Legearen Testu Bategina onartzen duen uztailaren 20ko 1/2001 Legegintzako Errege Dekretuaren 69. artikuluak ezartzen duen muga ez da aplikatu beharko».

Xedapen iragankor bakarra. Film luzeak amortizatzeko laguntzen araubide iragankorra.

1.Film luzeen proiektuak ekoizteko laguntza orokorrek film luzeak amortizatzeko laguntzak ordeztuko dituzte progresiboki, Zinematografia eta Ikus-entzunezkoak Babesteko Funtsak finantzatzen dituen hainbat laguntza-lerroren zuzkiduran jasotzen baitira.

2.2015. urtean, 2013an estreinatu ziren film luzeak amortizatzeko laguntzen deialdia egingo da. 2016., 2017. eta 2018. urteetan, Zinemaren abenduaren 28ko 55/2007 Legearen 26. artikuluaren idazkera berrian aurreikusitako laguntza orokorren deialdiaz gain, Zinematografiaren eta Ikus-entzunezko Arteen Institutuak amortizatzeko laguntzen deialdia egingo du, baina horri laguntza orokorren lehen deialdia egin aurretik filmatzen hasita zeuden film luzeek bakarrik heldu ahalko diote, 2016ko abenduaren 31 baino lehen estreinatzen badira.

Ondorio horietarako, film luzeak amortizatzeko laguntzen deialdi horiek Zinemaren abenduaren 28ko 55/2007 Legearen 26. artikuluaren testuarekin bat arautuko dira denbora horretan, baina lege honek emandako idazkeraren aurrekoarekin bat, bai eta haren erregelamendu bidezko garapenarekin bat ere, honako arau hauek jasotzen baititu:

a) 2062/2008 Errege Dekretua, abenduaren 12koa, Zinemaren abenduaren 28ko 55/2007 Legea garatzekoa. Artikuluak: 20.1 b) , 20.3, 21., 22.5, 34.3 eta 34.4

b) CUL/2834/2009 Agindua, urriaren 19koa, abenduaren 12ko 2062/2008 Errege Dekretua –Zinemaren abenduaren 28ko 55/2007 Legea garatzekoa– aplikatzeko arauak ematen dituena, filmaren kostua aitortzeari eta ekoizlearen inbertsioari dagokienez, estatulaguntzak arautzen dituzten oinarriak eta Zinematografiaren zein Ikus-entzunezkoen Enpresen Administrazio Erregistroaren egitura ezartzeari dagokionez. Artikuluak: 10.1 g) ,

56.artikulutik 61.era, biak barne, eta 103.1 artikulua.

c) CUL/1772/2011 Agindua, ekainaren 21ekoa, film zinematografikoen ikusleak zenbatzeko prozedurak ezartzen dituena, bai eta programa informatikoen betebeharrak, baldintzak eta funtzionalitate teknikoak ere, emanaldi-aretoetara lan zinematografikoak ikustera doan jendea eta lanen errendimendua kontrolatzearen ondorioetarako. Artikuluak: 1.2, 2.a eta 7. artikulutik 17.era.

3.Film luzeen proiektuak ekoizteko laguntza orokorrak eta film luzeak amortizatzeko laguntzak ez dira bateragarriak.

Azken xedapenetatik lehena. 2015erako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 26ko 36/2014 Legearen hemezortzigarren xedapen gehigarria aldatzea.

Aldatu egiten da 2015erako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 26ko 36/2014 Legearen hemezortzigarren xedapen gehigarria, eta honela idatzita geratzen da:

«Hemezortzigarrena. Defentsako unibertsitate-zentroetako irakasleen beharrak estaltzea.

Dagokion gastu-aurrekontuaren I. kapituluaren aurrekontu-baliabideak errespetatuta, lege honen 21. artikuluan ezarritako mugak ez zaizkie Defentsako unibertsitate-zentroetako irakasleei aplikatuko, harik eta horrelako zentroetan ematen dituzten unibertsitate-titulazioak ezartzeko prozesua amaitzen den arte.

Helburu horretarako, zentro horietako gradu-tituluko lehenengo bi mailetako 73 irakasle-plaza betetzeko deialdia egitea baimentzen da 2015ean, Unibertsitateen abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 52. artikuluan aurreikusitako modalitatearekin bat.

Halaber, Defentsako unibertsitate-zentroek irakasleak aldi baterako kontratatu ahal izango dituzte, Unibertsitateen abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 49., 50. 53. eta 54. artikuluetan aurreikusitako modalitateen arabera, lege honetan eta Estatuaren Aurrekontu Orokorrei buruzko geroko legeetan aldi baterako langileak kontratatzeari dagokionez xedatutakoa betez.»

Azken xedapenetatik bigarrena. Erregelamendu bidez garatzea.

Errege lege-dekretu hau indarrean jartzen denetik sei hilabeteko epean, Gobernuak beharrezko diren arau-aldaketak onartuko ditu film luzeen proiektuak ekoizteko laguntza orokorren deialdia egin ahal izateko.

Azken xedapenetatik hirugarrena. Indarrean jartzea.

Errege lege-dekretu hau indarrean jarriko da Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean.

Madrilen, 2015eko maiatzaren 14an.

FELIPE E.

Gobernuko presidentea,

MARIANO RAJOY BREY.

w.boe.es

BOLETÍN OFICIAL DEL ESTADO

D. L.: M-1/1958 ISSN: 02

 

 

 

Atxekitako dokumentuak:

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra