Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Octava ediciión Premios Adrián Celaya

Administrazio zuzenbidea  >>  Legeria  >> Orokorra

6/2017 Errege Lege Dekretua, martxoaren 31koa, Unibertsitatetik kanpoko irakasleen, unibertsitate-irakasleen, Indar Armatuen, Estatuaren Segurtasun Indar eta Kidegoen eta autonomia-erkidegoen menpeko polizia-kidegoen 2017ko lan-eskaintza publikoa onartzen duena

2017-03-31

Erakundea: Estatuko Buruzagitza

Argitalpena: EAO, 2017/04/01, 78. zk.

 

I. XEDAPEN OROKORRAK

 

ESTATUKO BURUZAGITZA

3546

6/2017 Errege Lege Dekretua, martxoaren 31koa, Unibertsitatetik kanpoko

 

irakasleen, unibertsitate-irakasleen, Indar Armatuen, Estatuaren Segurtasun

 

Indar eta Kidegoen eta autonomia-erkidegoen menpeko polizia-kidegoen

 

2017ko lan-eskaintza publikoa onartzen duena.

I

Jarduera publikoaren zenbait sektoretako funtzionamendu-beharrizanak direla-eta, langile berriak sartu behar izaten dira aldian behin, aurrez ezarritako erritmoan.

Hori horrela izaten da unibertsitatetik kanpoko irakasle funtzionarioen eta unibertsitate- irakasleen kidegoetan, Indar Armatuetan, Estatuaren Segurtasun Indar eta Kidegoetan eta autonomia-erkidegoen menpeko polizia-kidegoetan, bereziki.

Zerbitzu publiko horiek egonkorrak eta beharrizanetarako egokiak izango direla bermatu ahal izateko, modu egokian planifikatu behar dira giza baliabideak, eta horrexetarako onartzen da, errege lege-dekretu honen bitartez, goian aipatutako sektoreetako lan-eskaintza publikoa.

Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren testu bateginak, zeina urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartu baitzen, 70. artikuluan lan-eskaintza publikoa arautzen du, langile berrien sarbidea kudeatzeko tresna den aldetik. Langile berriak hartzeko aparteko eta presako beharrizana dago goian aipatutako jarduera- sektoreetan. Horregatik, errege lege-dekretu honek lan-eskaintza publiko bat onartzen du, hautaketa-prozesuetarako deialdia berehala egin dadin.

II

Hezkuntzarako eskubidea oinarrizko eskubide gisa jaso da Espainiako Konstituzioaren

27.artikuluan. Eskubide hori egikaritzeko zutabe nagusietakoa da biztanleria osoa eskolatzea, bereziki unibertsitatetik kanpoko hezkuntzaren etapan eta, batik bat, derrigorrezko hezkuntzaren etapan.

Unibertsitatetik kanpoko irakasleen kasuan, langile berrien premia geroraezina dago, jarduera-sektore horrek langile berrien beharra izaten duelako ikasturte bakoitzaren hasieran.

Hau da, unibertsitatetik kanpoko irakasle funtzionarioen kidegoetako langileen hautaketa-prozesuak aldian-aldian eta ikasturteen erritmoari lotuta egin behar dira. Errege lege-dekretu honek 2017-2018 ikasturtearen hasieran bete behar diren plazetarako langileen premia geroraezina asetzea bermatzen du. Horrela, oinarrizko giza baliabideez hornituko da hezkuntzarako eskubidea, Konstituzioaren 27. artikuluak aitortu eta Hezkuntzaren maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak garatzen duena.

Zehazki, errege lege-dekretu honek aurreikusten du, hezkuntzako eskumenak dituzten administrazio publikoei dagokienez, aurretiazko deialdia egitea maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoko irakasle funtzionarioen kidegoetan sartzeko. Deialdiko plaza-kopurua kidego horietako langileak birjartzeko tasaren % 100 izango da, kopuru hori behar- beharrezkotzat jotzen baita funtsezko zerbitzu hori behar bezala emateko ezinbestekoak diren giza baliabideak mantenduko direla bermatzeko. Estatuaren Administrazio Orokorraren hezkuntza-arloko eskumenen eremuan, lan-eskaintza publikoa onartzen da Maisu-maistren Kidegoko berrogeita bi plaza betetzeko.

Bestalde, azaldu berri diren arrazoi berberengatik —zeinak, era berean, Unibertsitateen abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoak garatzen baititu—, errege lege-dekretu honek langileak birjartzeko % 100eko tasa aurreikusten du, gehienez, unibertsitateko katedradunen eta unibertsitateko irakasle titularren kidegoetarako eta abenduaren 21eko 6/2001 Lege

Organikoaren 52. artikuluan araututa dauden unibertsitateko irakasle doktore kontratatuentzat.

III

Indar Armatuek gutxieneko kide-kopuru bat behar dute Konstituzioaren bidez esleituak dituzten misioak betetzeko eta unitateen eraginkortasun-maila ziurtatzeko; kide-kopuru hori baino gutxiago izanez gero, zaila da helburu horiek betetzea. Gainera, kide horiek denboran egoki banatu behar dira, unitateen eraginkortasun-maila bermatu ahal izateko; horregatik, ofizialen eskala guztietan kide-kopuru jakin batek sartu behar du urtero, modu konstantean.

Egoera hori larriagoa da ofizialen eskaletan, eskala horietan sartu aurreko prestakuntza- aldia luzea eta konplexua delako eta, karrerako militar gisa izango dituzten eginkizunei dagozkien ikasketak ez ezik, unibertsitateko gradu-titulu bat ere lortu behar dutelako. Oraingo honetan, irakaskuntza militarraren programazioaren arabera eta, batez ere, defentsaren unibertsitate-zentroetako gradu-mailako unibertsitate-irakaskuntzaren programazioaren arabera, plazen eskaintza onartzeko prozesua lehenbailehen egin behar da; bestela, eskaintza hori berehala onartzen ez bada, hautaketa-prozesuetan eta prozesu horiek gainditzen dituztenak ikasle izendatzeko prozesuetan atzerapenak gertatuko dira eta horrek ikasturteko ohiko jarduna eragotziko du, zentro horiek unibertsitate jakin batzuei atxikita baitaude.

Beste horrenbeste esan daiteke Guardia Zibileko Ofizialen Eskalarako lan-eskaintza publikoari buruz. Izan ere, Karrera Militarraren azaroaren 13ko 39/2007 Legeak azken xedapenetatik zazpigarrenean dioenez, Indar Armatuetan urtero bete beharreko plazen multzoan sartuko dira Guardia Zibileko Eskala Gorenean sartzeko prestakuntzaren irakaskuntzako plazak.

Indar Armatuetako eta Estatuaren Segurtasun Indar eta Kidegoetako kideei dagokienez, kidego horien plantilletan islatzen diren defentsa nazionaleko eta segurtasun publikoko beharrizanak bermatzen ditu errege lege-dekretu honek. Langile horien sarbiderako hautaketa-aldia, halaber, egokitu egin behar zaio hautatuek berehala egin beharko dituzten prestakuntza-aldien erritmoari —prestakuntza hori emateko agintzen dute Karrera Militarraren azaroaren 19ko 39/2007 Legeak IV. tituluko IV. kapituluan, Polizia Nazionaleko Langileen Araubidearen uztailaren 28ko 9/2015 Lege Organikoak 29.2.a) artikuluan, eta Guardia Zibileko Langileen Araubidearen azaroaren 28ko 29/2014 Legeak 28.1.a) artikuluan—, eta ezin da aurrekontu berria onartu arte itxaron. Horrexek justifikatzen du arauaren aparteko eta presako beharrizana.

Indar Armatuetako langileen kasuan, azaroaren 19ko 39/2007 Legearen 18. artikuluaren arabera, prestakuntzako ikastetxe militarretan sartzeko plazen hornikuntza onartu behar da urtero, eta horretarako oinarri hartu behar dira urte anitzeko programazioa, aurrekontu-kredituak, langileriaren eboluzio erreala eta lege horretan zehaztutako prestakuntza-prozesuak. Aurrekoaren babesean, errege lege-dekretu honek ezartzen du mila seiehun eta laurogeita hemeretzi izango direla prestakuntzako ikastetxe militarretan sartzeko plazak, azaroaren 19ko 39/2007 Legeak ezartzen dituen modalitateen araberakoak, eta honela banatuko direla: zuzeneko sarbideko zazpiehun eta hirurogeita sei plaza eta barne-sustapeneko bederatziehun eta hogeita hamahiru plaza.

Estatuaren Segurtasun Indar eta Kidegoak Nazioko Gobernuaren menpekoak dira, Segurtasun Indar eta Kidegoen martxoaren 13ko 2/1986 Lege Organikoak ezartzen duenez. Eremu horretan, 2017an Polizia Nazionala langile berrientzako mila hirurehun eta hogeita hamaika plazaz eta barne-sustapeneko berrehun eta hirurogei plazaz hornituko da, uztailaren 28ko 9/2015 Lege Organikoarekin bat etorriz, eta Guardia Zibilaren Kidegoan bi mila hirurehun eta berrogeita sei plaza beteko dira. Horietatik, mila zortziehun eta bat Kabo eta Guardien Eskalako zuzeneko sarbideko plazak dira, laurehun eta laurogei barne- sustapeneko plazak dira, eta hirurogeita bost Guardia Zibileko Ofizialen Eskalakoak. Plaza horiek guztiak azaroaren 28ko 29/2014 Legearen 26. artikuluari jarraituz eskaintzen dira, segurtasun publikorako giza baliabideen berehalako premiak aztertu eta gero.

Autonomia-erkidegoen menpeko polizia-kidegoak ere martxoaren 13ko 2/1986 Lege Organikoak arautzen ditu. Horiei dagokienez, aurreko arrazoibide berberak erabil daitezke, segurtasun publikoaren arloko premiei eta goian aipatutako prestakuntza-prozesuei erreparatuta.

IV

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 129. artikuluan erregulazio onaren printzipioak ezartzen ditu: premia, efikazia, proportzionaltasuna, segurtasun juridikoa, gardentasuna eta efizientzia. Bada, errege lege- dekretu honek printzipio horiek betetzen ditu. Era horretara, arauak interes orokorraren alde egiten du, jarduera publikoaren sektore funtsezko batzuen funtzionamendu egokia bermatzen baitu: hezkuntzarena, Indar Armatuena eta Estatuaren Segurtasun Indar eta Kidegoena. Gainera, ez ditu murrizten partikularren eskubideak, bere helburua betetzeko ezinbestekoak diren neurriak baino ez ditu ezartzen, ez du administrazio-karga berririk sortzen, eta beraren helburuak behar adina justifikatuta daude.

V

Konstituzio Auzitegiak hainbat aldiz adierazi duenez, Gobernuari dagokio erabakitzea zein den unerik edo abagune ekonomikorik egokiena politika ekonomiko orokorreko neurriak hartzeko; eta horrelako neurriak har daitezke, behar izanez gero, legegintzako xedapen behin-behinekoak onartuz, berehalako efikazia izango dutenak, errege lege- dekretu batean jasotzen direnak bezalakoak.

Azaldutako argudio guztiek modu egokian eta behar adina justifikatzen dute errege lege-dekretu hau onartzeko aparteko eta presako beharrizana. Horrenbestez, Espainiako Konstituzioaren 86. artikuluan jasotako baimena baliatuz, Ogasuneko eta Funtzio Publikoko ministroaren, Defentsako ministroaren, Barne ministroaren eta Hezkuntza, Kultura eta Kiroleko ministroaren proposamenari jarraituz, Ministro Kontseiluak 2017ko martxoaren 31ko bileran gaia eztabaidatu ondoren, honako hau

XEDATZEN DUT:

1.artikulua. Hezkuntzako eskumenak dituzten administrazio publikoetako irakasle funtzionarioen kidegoetan, unibertsitate-irakasleen kidegoetan, unibertsitateko irakasle doktore kontratatuetan eta autonomia-erkidegoen menpeko polizia-kidegoetan sartzeko lan-eskaintza publikoa.

1.Langileak birjartzeko gehieneko tasa % 100 izango da honako sektore hauetan (betiere, kasuan kasuko gastu-aurrekontuaren I. kapituluko aurrekontu-baliabideak errespetatu beharko dira):

a)Hezkuntzaren maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoa garatzeko hezkuntza- eskumenak dituzten administrazio publikoetan, unibertsitatetik kanpoko irakasle funtzionarioen kidegoetako plaza-kopurua zehazteari dagokionez.

b)Unibertsitateko Katedradunen Kidegoan, Unibertsitateko Irakasle Titularren Kidegoan eta Unibertsitateen abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoak 52. artikuluan arautzen dituen unibertsitateko irakasle doktore kontratatuetan, baldin eta haien ardura duten administrazio publikoek deialdiak baimentzen badituzte eta aldez aurretik egiaztatzen badute plaza horiek betetzeko antolatutako lan-eskaintza publikoak ez diela kalterik egingo kasuan kasuko unibertsitatearentzat ezarritako aurrekontu-egonkortasuneko helburuak betetzeari, ez eta Aurrekontu Egonkortasunaren eta Finantza Iraunkortasunaren apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoak ezarritako gainerako mugei ere.

c)Autonomia-erkidegoetako poliziaren kidegoetan (beren lurraldean halako polizia- kidego propioren bat duten autonomia-erkidegoetan).

2.Aurreko zenbakian baimendutako tasa baliozkoa izan dadin, tasa horren arabera kalkulatzen diren plazak lan-eskaintza publiko batean jaso behar dira, eta lan-eskaintza hori kasuan kasuko administrazio publikoko gobernu-organoak onartu behar du, eta 2017. urtea amaitu baino lehen argitaratu behar da probintziako, autonomia-erkidegoko edo, hala badagokio, Estatuko aldizkari ofizialean. Horrela ezartzen du Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bateginak, zeina urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartu baitzen, 70. artikuluko 2. zenbakian.

Baimendutako tasa baliozkoa izan dadin, halaber, lan-eskaintza publiko horretako plazen deialdia autonomia-erkidegoko aldizkari ofizialean edo, hala badagokio, Estatuko aldizkari ofizialean argitaratu behar da hiru urteko epe luzaezinean, lan-eskaintza publiko hori argitaratzen den egunetik aurrera zenbatuta, aurreko paragrafoan ezarritako baldintzekin, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bateginaren Legearen 70.1 artikuluan xedatutakoarekin bat.

3.Eskaintzaren jarraipena egin ahal izan dadin, autonomia-erkidegoetako organo eskudunek Ogasuneko eta Funtzio Publikoko Ministeriora igorri beharko dute birjartze- tasaren kalkuluan kontuan hartutako baja- eta alta-kopuruen ziurtagiria; kopuru horiek barruan hartuko dituzte lekualdatze-lehiaketen ondoriozko altak eta bajak, aurreko urtean administrazio publiko batetik bestera borondatez mugitzeko prozeduren ondorioz gertatutakoak. Horrez gain, eskatzen zaien beste edozein informazio igorri beharko dute.

4.Langileen birjartze-tasa kalkulatzeko, ezarritako gehieneko ehunekoa aplikatuko zaio bi hauen arteko aldeari: aurreko aurrekontu-ekitaldian sektore, eremu, kidego edo kategoria bakoitzean zerbitzuak emateari utzi dioten langile finkoen kopurua, batetik, eta horrelakoetan —aipatutako ekitaldian eta edozein arrazoi dela medio— sartu diren langile finkoen kopurua, bestetik; lan-eskaintza publikotik datozenak edo lanpostuak gordetzea ez dakarten egoeretatik itzuli direnak kontuan hartu gabe, betiere. Ondorio horietarako, zerbitzu-prestazioa honako arrazoi hauek direla-eta uztea hartuko da kontuan: erretiroa, heriotza, uko egitea, lanpostua gorde gabeko eszedentzia-egoeran deklaratzea, karrerako funtzionarioko izaera galtzea edo lan-kontratua amaitzea, edota lanpostua gordetzea edo lanpostua uzten den administrazioaren aldetik ordainsariak jasotzea ez dakarren beste edozer administrazio-egoera. Administrazio publikoen arteko lekualdatze-lehiaketen ondorioz izandako altak eta bajak ere kontuan hartuko dira.

5.Barne-sustapeneko prozesuen bidez betetzeko deitzen diren plazak ez dira kontuan hartuko birjartze-tasak ekarritako plazen gehieneko mugaren barruan.

2.artikulua. Estatuaren Administrazio Orokorraren eskumen-eremuko jarduera- sektoreetan sartzeko lan-eskaintza publikoa.

1.2017ko ekitaldian, Estatuaren Administrazio Orokorraren eremuan, sarbide libreko

42plaza baimentzen dira, guztira, Maisu-maistren Kidegoan.

2.2017ko ekitaldian, Indar Armatuetako karrerako militarren eta militar osagarrien 1.699 plaza baimentzen dira, guztira, Karrera Militarraren azaroaren 19ko 39/2007 Legeak ezarritakoarekin bat etorriz, eta Guardia Zibileko Ofizialen Eskalarako 65 plaza, Guardia Zibileko Langileen Araubidearen azaroaren 28ko 29/2014 Legeak 40.2 artikuluan eta azaroaren 19ko 39/2007 Legeak azken xedapenetatik zazpigarrenean ezarritakoarekin bat etorriz.

Errege lege-dekretu honen eranskinean zehazten da prestakuntzako ikastetxe militarretan sartzeko plazen kopurua, honela banatuta: zuzeneko sarbideko plazak, karrerako militarrak ofizialen eskaletara igotzeko plazak, militar osagarriak ofizialen eskaletara igotzeko sustapeneko eta barne-sustapeneko plazak, tropako eta marineltzako militarrak ofizialen eta ofizialordeen eskaletara igotzeko plazak, eta Guardia Zibileko Ofizialen Eskalarako plazak; eranskinean zehaztuta daude, halaber, zerbitzu-harreman iraunkorra izateko plazak eta erreserbista boluntarioen plazak.

3.2017ko ekitaldian, 3.331 plaza baimentzen dira, guztira, Polizia Nazionalean sartzeko, honela banatuta eskalen artean:

Betearazpen Eskala: 130.

Oinarrizko Eskala: 3.201.

Polizia Nazionaleko Oinarrizko Eskalan baimendutako plaza guztietatik 640 gordeko dira tropako eta marineltzako militar profesionalentzat, gutxienez bost urte badaramatzate zerbitzu horretan, Tropako eta Marineltzako Militarren apirilaren 24ko 8/2006 Legeak 20.5 artikuluan ezarritakoari jarraituz. Plaza horiek, bete ezean, Polizia Nazionaleko Oinarrizko Eskalan oposizio librearen bidez betetzeko baimendutakoei gehituko zaizkie.

Halaber, apirilaren 21eko 614/1995 Errege Dekretuak (Polizia Kidego Nazionaleko hautaketa- eta prestakuntza-prozesuen Erregelamendua onartzen duena) 13. artikuluan ezarritakoarekin bat, Betearazpen Eskalan oposizio librearen bidez bete beharreko 130 plazaren deialdia baimentzeak berekin dakar beste 260 plazaren deialdia ere baimentzea, plaza horiek barne-sustapenaren bidez bete daitezen, inspektoreordeen kategoriatik gora eginda.

4.2017ko ekitaldian, gehienez 1.801 plaza baimentzen dira Guardia Zibilaren Kidegoko Kabo eta Guardien Eskalan zuzenean sartzeko.

Guardia Zibilaren Kidegoko Kabo eta Guardien Eskalan baimendutako plaza guztietatik

721 gordeko dira tropako eta marineltzako militar profesionalentzat, gutxienez bost urte badaramatzate egiazki halako zerbitzuak ematen, apirilaren 24ko 8/2006 Legeak 20.4 artikuluan ezarritakoari jarraituz; eta beste 175 plaza gordeko dira Guardia Gazteen Ikastetxeko ikasleentzat. Bi kasuetan ere, plaza horiek, bete ezean, Guardia Zibilaren Kidegoko Kabo eta Guardien Eskalan oposizio librearen bidez betetzeko baimendutako plazei gehituko zaizkie.

Azaroaren 28ko 29/2014 Legearen 36. eta 37. artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriz, honako plaza hauen deialdia baimentzen da, halaber, Guardia Zibileko prestakuntzarako ikastetxeetan lanbide-sustapenaren bidez sartzeko, barne-sustapenaren modalitatean: 80 plaza Ofizialen Eskalan eta 400 plaza Ofizialordeen Eskalan.

5.Artikulu honetan ezarritakoarekin bat etorriz Estatuaren Administrazio Orokorraren eremuan baimendutako plazak kontuan hartuko dira, 2017rako Estatuaren Aurrekontu Orokorren Legean ezartzen denaren arabera Estatuaren Administrazio Orokorrari 2017an egokituko zaion birjartze-tasaren ondorioetarako.

Lehenengo xedapen gehigarria. Estatuaren Administrazio Orokorraren eremuan hautaketa-prozesuak egiteko arauak.

1.Errege lege-dekretu honen 2.1 artikuluan ezarritakoa betez onartzen diren hautaketa-prozesuetan, aplikagarriak izango dira martxoaren 18ko 105/2016 Errege Dekretuak (2016rako lan-eskaintza publikoa onartzen duena) 3. artikuluan prozesuez, horien publizitateaz eta kudeaketaz ezarritako irizpide orokorrak, karrerako funtzionarioei dagozkienak, bai eta desgaitasuna duten pertsonentzat plazak gordetzeari buruz dekretu beraren 4. artikuluan ezarritako arauak ere.

2.Bigarren artikuluko gainerako zenbakietan ezarritakoa betez onartzen diren hautaketa-prozesuei, berriz, kasuan kasuko eremuko araudi berariazkoa aplikatuko zaie.

Bigarren xedapen gehigarria. Ertzaintzako lan-eskaintza publikoa.

1.Ertzaintzako lan-eskaintza publikoak indarraldi mugagabea izango du, eta behar adinakoa izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Segurtasun Batzordeak ertzainen kopuru osoari buruz egindako akordioa bete dadin, Euskal Autonomia Erkidegoko Autonomia Estatutuaren abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoak laugarren xedapen iragankorrean ezarritakoarekin bat.

2.Aurreko zenbakian ezarritakoa Ertzaintzako 2015eko eta 2016ko lan-eskaintza publikoei ere aplikatuko zaie.

Azken xedapenetatik lehena. Eskumen-tituluak.

Honako hauek oinarrizko arau dira: hezkuntzako eskumenak dituzten administrazio publikoetako unibertsitatetik kanpoko irakasleen, Unibertsitateko Katedradunen

Kidegoaren, Unibertsitateko Irakasle Titularren Kidegoaren, Unibertsitateen abenduaren 21eko 6/2011 Lege Organikoak 52. artikuluan arautzen dituen unibertsitateko irakasle doktore kontratatuen eta beren lurraldean polizia-kidego propioren bat duten autonomia- erkidegoetako polizia-kidegoen lan-eskaintza publikoari eta birjartze-tasari buruz ezarritakoak, eta bigarren xedapen gehigarria; arau horiek Espainiako Konstituzioaren

149.1.13artikuluaren babesean ematen dira —artikulu horrek Estatuari esleitzen dio jarduera ekonomikoaren plangintza orokorraren oinarriak ezartzeko eta hura koordinatzeko eskumena—, bai eta 156.1 artikuluaren babesean ere.

Indar Armatuetako kideei dagokienez, errege lege-dekretu hau Espainiako Konstituzioaren 149.1.4 artikuluaren babesean ematen da; artikulu horrek Estatuari esleitzen dio Defentsaren eta Indar Armatuen arloko eskumen esklusiboa. Estatuaren Segurtasun Indar eta Kidegoetako kideei dagokienez, berriz, errege lege-dekretu hau Espainiako Konstituzioaren 149.1.29 artikuluan ezarritakoaren babesean ematen da, artikulu horrek Estatuari esleitzen baitio segurtasun publikoaren arloko eskumen esklusiboa.

Azken xedapenetatik bigarrena. Indarrean jartzea.

Errege lege-dekretu hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Madrilen, 2017ko martxoaren 31n.

FELIPE e.

Gobernuko presidentea,

MARIANO RAJOY BREY

ERANSKINA

INDAR ARMATUAK ETA GUARDIA ZIBILEKO OFIZIALEN ESKALA. PRESTAKUNTZAKO IKASTETXE MILITARRETAN SARTZEKO PLAZAK

 

Zuzeneko sarbidea

 

 

1. KARRERAKO MILITARRAK

 

 

Ofizialen eskalak

 

 

Kidego Orokorra (a) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

200

LURREKO ARMADA

Intendentzia Kidegoa . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

13

 

Ingeniari Politeknikoen Kidegoa . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

8

 

Kidego Orokorra (b) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

62

 

Itsas Infanteriaren Kidegoa (a) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

14

ITSAS ARMADA

 

 

 

Intendentzia Kidegoa . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

11

 

Ingeniarien Kidegoa . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

8

 

Kidego Orokorra (c) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

65

AIREKO ARMADA

Intendentzia Kidegoa . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

6

 

Ingeniarien Kidegoa . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

5

 

Kidego Juridiko Militarra . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

10

 

Esku-hartzeen Kidego Militarra . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

12

KIDEGO KOMUNAK

 

 

 

Osasun Kidego Militarra (d) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

65

 

Musika Militarren Kidegoa (e). . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

1

Ofizialen eskalak, guztira . . . . .

. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

480

 

Eskala teknikoak

 

LURREKO ARMADA

Ingeniari Politeknikoen Kidegoa . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

13

ITSAS ARMADA

Ingeniarien Kidegoa . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

1

AIREKO ARMADA

Ingeniarien Kidegoa . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

3

Eskala teknikoak, guztira . . . . .

. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

17

 

Ofizial Erizainen Eskala

 

KIDEGO KOMUNAK

Osasun Kidego Militarra . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

23

Ofizial Erizainen Eskala, guztira

........................................................

23

 

Ofizialordeen eskalak

 

LURREKO ARMADA

Kidego Orokorra (f). . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

100

 

Kidego Orokorra (g) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

26

ITSAS ARMADA

 

 

 

Itsas Infanteria (f) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

5

AIREKO ARMADA

Kidego Orokorra (h) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

52

KIDEGO KOMUNAK

Musika Militarren Kidegoa (i) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

15

Ofizialordeen eskalak, guztira .

. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

198

KARRERAKO MILITARRAK, GUZTIRA. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

718

2. Militar osagarriak

Ofizialen eskalak

LURREKO ARMADA

Ingeniari Politeknikoen Kidegoa . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

4

 

 

 

 

Kidego Orokorra . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

12

ITSAS ARMADA

Itsas Infanteriaren Kidegoa . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

10

Intendentzia Kidegoa . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

8

 

 

Ingeniarien Kidegoa . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

2

 

 

 

 

Kidego Orokorra . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

4

AIREKO ARMADA

Intendentzia Kidegoa . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

2

 

Ingeniarien Kidegoa . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

2

 

 

 

Eskala teknikoak

ITSAS ARMADA

Ingeniarien Kidegoa . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

4

 

 

 

MILITAR OSAGARRIAK, GUZTIRA. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

48

ZUZENEKO SARBIDEA, GUZTIRA. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

766

 

 

 

Sustapena (v) (w)

 

Karrerako

Militar

Tropako eta

 

Ofizialen eskalak

marineltzako

GUZTIRA

militarrak (j)

osagarriak (k)

 

militarrak (l)

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

LURREKO ARMADA

 

 

 

 

Kidego Orokorra (m). . . . . . . . . . . . . . . .

21

6

26

53

Intendentzia Kidegoa . . . . . . . . . . . . . . .

2

2

2

6

Ingeniari Politeknikoen Kidegoa . . . . . . .

3

2

1

6

 

 

 

 

 

ITSAS ARMADA

 

 

 

 

Kidego Orokorra (n) . . . . . . . . . . . . . . . .

7

2

7

16

Itsas Infanteriaren Kidegoa (ñ) . . . . . . . .

2

2

4

8

Intendentzia Kidegoa . . . . . . . . . . . . . . .

2

2

2

6

Ingeniarien Kidegoa . . . . . . . . . . . . . . . .

1

2

2

5

 

 

 

 

 

AIREKO ARMADA

 

 

 

 

Kidego Orokorra (o) . . . . . . . . . . . . . . . .

7

2

8

17

Intendentzia Kidegoa . . . . . . . . . . . . . . .

1

2

3

6

Ingeniarien Kidegoa . . . . . . . . . . . . . . . .

5

2

1

8

 

 

 

 

 

KIDEGO KOMUNAK

 

 

 

 

Kidego Juridiko Militarra . . . . . . . . . . . . .

1

2

1

4

Esku-hartzeen Kidego Militarra . . . . . . .

1

2

1

4

Osasun Kidego Militarra (p) . . . . . . . . . .

4

9

5

18

Musika Militarren Kidegoa (q)* . . . . . . . .

1

0

1

2

Ofizialen eskalak, guztira . . . . . . . . . .

49

37

73

159

 

 

 

 

 

(*)Tropako eta marineltzako militarrentzat eskainitako plaza karrerako militarrek ere eskatu ahal izango

dute.

 

 

 

Karrerako

Militar

 

Tropako eta

 

Eskala teknikoak

 

 

marineltzako

GUZTIRA

 

militarrak (j)

osagarriak (k)

 

 

 

 

 

 

 

 

militarrak (l)

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

LURREKO ARMADA

 

 

 

 

 

 

 

 

Ingeniari Politeknikoen Kidegoa . . . . . . .

 

1

2

 

1

4

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

ITSAS ARMADA

 

 

 

 

 

 

 

 

Ingeniarien Kidegoa . . . . . . . . . . . . . . . .

 

1

2

 

1

4

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

AIREKO ARMADA

 

 

 

 

 

 

 

 

Ingeniarien Kidegoa . . . . . . . . . . . . . . . .

 

4

2

 

2

8

Eskala teknikoak, guztira . . . . . . . . . . . .

 

6

6

 

4

16

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Karrerako

Militar

 

Tropako eta

 

Ofizial Erizainen Eskala

 

 

marineltzako

GUZTIRA

 

militarrak (j)

osagarriak (k)

 

 

 

 

 

 

 

 

militarrak (l)

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

KIDEGO KOMUNAK

 

 

 

 

 

 

 

 

Osasun Kidego Militarra . . . . . . . . . . . . .

 

1

2

 

1

4

Ofizial Erizainen Eskala, guztira. . . . . . .

 

1

2

 

1

4

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Tropako eta

 

 

Ofizialordeen eskalak

 

marineltzako

 

 

 

 

 

 

militarrak (r)

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

LURREKO ARMADA

 

 

 

 

 

 

 

Kidego Orokorra (f).

. . . . . . . . . . . . . . . .

400

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

ITSAS ARMADA

 

 

 

 

 

 

 

Kidego Orokorra (s)

. . . . . . . . . . . . . . . .

118

 

 

 

 

Itsas Infanteria (t) . .

. . . . . . . . . . . . . . . .

21

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

AIREKO ARMADA

 

 

 

 

 

 

 

Kidego Orokorra (u)

. . . . . . . . . . . . . . . .

210

 

 

 

 

KIDEGO KOMUNAK

 

 

 

 

 

 

 

Musika Militarren Kidegoa . . . . . . . . . . .

5

 

 

 

 

Ofizialordeen eskalak, guztira . . . . . . . .

754

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Sustapena, guztira: 933.

 

 

 

 

 

 

 

Kidegoan eta eskalan sartzeko eta atxikitzeko plazak

 

Karrerako militar ofizialak (sarbidea) . . . . . . . . . . . . . . .

. . . . . .

. . . . . .

.

. . . . . . . . . . .

617. .

Karrerako militar ofizialordeak (sarbidea). . . . . . . . . . . .

. . . . . .

. . . . . .

.

. . . . . . . . . . .

840. .

Militar osagarriak (atxikipena). . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

. . . . . .

. . . . . .

.

. . . . . . . . . . .

45. .

GUZTIRA . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

. . . . . .

.

. . . . . . . . . . .

1.502. .

Zerbitzu-harreman iraunkorra izateko plazak

Militar osagarriak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

41

Tropako eta marineltzako militarrak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

150

Erreserbista boluntario izateko plazak

 

Indar Armatu guztietarako . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

100

GUARDIA ZIBILA

 

Ofizialen Eskala

 

Zuzeneko sarbidea prestakuntzako ikastetxe militarrean (a) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

65

Eskalan sartzea . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

65

Oharrak:

(a)Unibertsitateko titulazioa aldez aurretik izatea eskatzen ez duten plazak.

(b)62 plaza horietatik 54tan ez da beharrezkoa izango aldez aurretik unibertsitateko titulazioa izatea eta gainerako 8 plazetan bai, Karrera Militarraren azaroaren 19ko 39/2007 Legeak 57.1 artikuluan eta urtarrilaren 15eko 35/2010 Errege Dekretuak (Indar Armatuetan sartu zein sustatzeari, eta prestakuntzaren irakaskuntza antolatzeari buruzkoa) laugarren xedapen iragankorreko 2. zenbakian aurreikusitakoaren arabera. Kupoetako batean bete gabe geratzen diren plazak ezingo zaizkio besteari gehitu.

(c)65 plaza horietatik 60tan ez da beharrezkoa izango aldez aurretik unibertsitateko titulazioa izatea eta gainerako 5 plazetan bai, azaroaren 19ko 39/2007 Legeak 57.1 artikuluan eta urtarrilaren 15eko 35/2010 Errege Dekretuak laugarren xedapen iragankorreko 2. zenbakian aurreikusitakoaren arabera. Kupoetako batean bete gabe geratzen diren plazak ezingo zaizkio besteari gehitu.

(d)65 plaza horietatik 25 Medikuntzako oinarrizko espezialitaterako eskainiko dira, zuzeneko sarbidearen bidez eta aldez aurretik unibertsitateko titulazioa izan beharrik gabe, Indar Armatuetako Kideen Eskubide eta Betebeharren uztailaren 27ko 9/2011 Lege Organikoak azken xedapenetatik bosgarrenean aurreikusitakoaren arabera; lege organiko horren bitartez, azaroaren 19ko 39/2007 Legearen seigarren xedapen gehigarria aldatzen da. Kasuan kasuko deialdian, eskuratutako kredituekin eskainiko diren plazak zenbat izango diren zehaztuko da, urtarrilaren 15eko 35/2010 Errege Dekretuak, zeina uztailaren 27ko 1141/2012 Errege Dekretuaren bidez aldatu baitzen, laugarren xedapen gehigarrian ezarritakoari jarraituz. Aldez aurretik titulazioa izatea eskatuta, Medikuntzako oinarrizko espezialitatean sartzeko eskaintzen diren plazetatik, gehienez ere 10 argitaratu ahal izango dira espezialitate mediko-kirurgiko baten eskakizunarekin.

(e)Zuzendaritzako oinarrizko espezialitaterako.

(f)Goi-mailako teknikariaren titulazioa aldez aurretik izatea eskatzen ez duten plazak.

(g)26 plaza horietatik 2 eskainiko dira goi-mailako teknikariaren titulazioa aldez aurretik izatea eskatuta, urtarrilaren 15eko 35/2010 Errege Dekretuaren 17. artikuluko 6. zenbakiko b) letran ezarritakoari jarraituz, eta 24 eskainiko dira titulazioa aldez aurretik izatea eskatu gabe; titulazioa eskatuta eskainitako plazaren bat betetzen ez bada, titulaziorik eskatu gabe eskainitakoei gehituko zaie, eta alderantziz.

(h)52 plaza horietatik 8 eskainiko dira goi-mailako teknikariaren titulazioa aldez aurretik izatea eskatuta, urtarrilaren 15eko 35/2010 Errege Dekretuaren 17. artikuluko 6. zenbakiko b) letran ezarritakoari jarraituz, eta 44 eskainiko dira titulazioa aldez aurretik izatea eskatu gabe; titulazioa eskatuta eskainitako plazaren bat betetzen ez bada, titulaziorik eskatu gabe eskainitakoei gehituko zaie, eta alderantziz.

(i)Betetzen ez diren plazak kidego eta eskala berean sustapen bidez eskaintzen diren plazei gehituko zaizkie.

(j)Karrerako militar diren ofizial eta ofizialordeentzat, Indar Armatuetako Kideen Araubidearen maiatzaren 18ko 17/1999 Legeko militar osagarrientzat izan ezik, azaroaren 19ko 39/2007 Legearen 62. artikuluan ezarritako baldintzetan. Armaden eta Itsas

Infanteriaren kidego orokorretan, eskainiko diren plazak eskala-aldaketarako sustapen- modurako soilik izango dira.

(k)Maiatzaren 18ko 17/1999 Legeko militar osagarrien kidego-aldaketarako sustapenerako eta eskala-aldaketarako barne-sustapenerako, eta azaroaren 19ko 39/2007 Legeko militar osagarrien eskala-aldaketarako sustapenerako, azaroaren 19ko 39/2007 Legearen bosgarren xedapen iragankorreko 4. zenbakian eta 62. artikuluko 5. zenbakian eta urtarrilaren 15eko 35/2010 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen iragankorreko 4. zenbakian ezarritako baldintzetan.

(l)Tropako eta marineltzako militarrentzat, azaroaren 19ko 39/2007 Legearen 62. artikuluan ezarritako baldintzetan.

(m)Karrerako militarrei eskainitako 18 plazetatik eta tropako eta marineltzako militarrei eskainitako 29 plazetatik 6 eta 15, hurrenez hurren, gordeko dira urtarrilaren 15eko 35/2010 Errege Dekretuaren laugarren xedapen iragankorrean finkatutako baldintzetan, aldez aurretik unibertsitateko titulazioa eskatzen duen eskala-aldaketarako sustapenari dagokionez. Unibertsitateko titulazioa aldez aurretik izatea eskatuta eskaintzen diren plazak betetzen ez badira, unibertsitateko titulazioa aldez aurretik izatea eskatu gabe eskaintzen diren sustapeneko plazei gehituko zaizkie, eta alderantziz.

(n)Karrerako militarrei eskainitako 4 plazetatik eta tropako eta marineltzako militarrei eskainitako 10 plazetatik 2 eta 6, hurrenez hurren, gordeko dira urtarrilaren 15eko 35/2010 Errege Dekretuaren laugarren xedapen iragankorrean finkatutako baldintzetan, aldez aurretik unibertsitateko titulazioa izatea eskatzen duen eskala-aldaketarako sustapenari dagokionez. Unibertsitateko titulazioa aldez aurretik izatea eskatuta eskaintzen diren plazak betetzen ez badira, unibertsitateko titulazioa aldez aurretik izatea eskatu gabe eskaintzen diren sustapeneko plazei gehituko zaizkie, eta alderantziz.

(ñ)Karrerako militarrei eskainitako 2 plazetatik eta tropako eta marineltzako militarrei eskainitako 4 plazetatik 1 eta 2, hurrenez hurren, gordeko dira urtarrilaren 15eko 35/2010 Errege Dekretuaren laugarren xedapen iragankorrean finkatutako baldintzetan, aldez aurretik unibertsitateko titulazioa izatea eskatzen duen eskala-aldaketarako sustapenari dagokionez. Unibertsitateko titulazioa aldez aurretik izatea eskatuta eskaintzen diren plazak betetzen ez badira, unibertsitateko titulazioa aldez aurretik izatea eskatu gabe eskaintzen diren sustapeneko plazei gehituko zaizkie, eta alderantziz.

(o)Karrerako militarrei eskainitako 4 plazetatik eta tropako eta marineltzako militarrei eskainitako 11 plazetatik 2 eta 8, hurrenez hurren, gordeko dira urtarrilaren 15eko 35/2010 Errege Dekretuaren laugarren xedapen iragankorrean finkatutako baldintzetan, aldez aurretik unibertsitateko titulazioa izatea eskatzen duen eskala-aldaketarako sustapenari dagokionez. Unibertsitateko titulazioa aldez aurretik izatea eskatuta eskaintzen diren plazak betetzen ez badira, unibertsitateko titulazioa aldez aurretik izatea eskatu gabe eskaintzen diren sustapeneko plazei gehituko zaizkie, eta alderantziz.

(p)18 plaza horietatik, 5 Medikuntzako oinarrizko espezialitaterako eskainiko dira, unibertsitateko titulaziorik eskatzen ez duen sarbidearen bitartez, uztailaren 27ko 9/2011 Lege Organikoaren azken xedapenetatik bosgarrenean aurreikusitakoaren arabera; azken xedapen horren bidez, azaroaren 19ko 39/2007 Legearen seigarren xedapen gehigarria aldatzen da. Kasuan kasuko deialdian, eskuratutako kredituekin eskainiko diren plazak zenbat izango diren zehaztuko da, urtarrilaren 15eko 35/2010 Errege Dekretuak, zeina uztailaren 27ko 1141/2012 Errege Dekretuaren bidez aldatu baitzen, laugarren xedapen gehigarrian ezartzen duenari jarraikiz.

(q)Eskaintzen diren bi plazetatik bat Instrumentistaren oinarrizko espezialitaterako izango da (Musika Militarren Kidegoko ofizialordeentzat gordetako espezialitatea), azaroaren 19ko 39/2007 Legearen 62.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz. Bestea Zuzendaritzako oinarrizko espezialitaterako izango da, eta Musika Militarren Kidegoko ofizialordeek zein tropako eta marineltzako militarrek eskatu ahal izango dute.

(r)Tropako eta marineltzako militarrentzat, azaroaren 19ko 39/2007 Legeak 62. artikuluan eta Tropako eta Marineltzako Militarren apirilaren 24ko 8/2006 Legeak 15. artikuluan ezarritako baldintzetan.

(s)118 plaza horietatik 8 eskainiko dira goi-mailako teknikariaren titulazioa aldez aurretik izatea eskatuta, urtarrilaren 15eko 35/2010 Errege Dekretuaren 17. artikuluko 6. zenbakiko b) letran ezarritako baldintzetan; azken plaza horietakoren bat betetzen ez bada, goi-mailako teknikariaren titulazioa aldez aurretik izatea eskatu gabe eskainitako 110 plazei gehituko zaie.

(t)21 plaza horietatik 5 eskainiko dira goi-mailako teknikariaren titulazioa aldez aurretik izatea eskatuta, urtarrilaren 15eko 35/2010 Errege Dekretuaren 17. artikuluko 6. zenbakiko b) letran ezarritako baldintzetan; azken plaza horietakoren bat betetzen ez bada, goi-mailako teknikariaren titulazioa aldez aurretik izatea eskatu gabe eskainitako 16 plazei gehituko zaie.

(u)210 plaza horietatik 32 eskainiko dira goi-mailako teknikariaren titulazioa aldez aurretik izatea eskatuta, urtarrilaren 15eko 35/2010 Errege Dekretuaren 17. artikuluko 6. zenbakiko b) letran ezarritako baldintzetan; azken plaza horietakoren bat betetzen ez bada, goi-mailako teknikariaren titulazioa aldez aurretik izatea eskatu gabe eskainitako 178 plazei gehituko zaie.

(v)Deialdi bakoitzean, plazak metatzeko berariazko arauak ezarri ahal izango dira. Baldintza hau bete beharko da beti: sustapenaren edo barne-sustapenaren bidez bete gabe geratzen diren plazak inola ere ezingo zaizkie gehitu zuzeneko sarbiderako eskainitako plazei.

(w)Hiru izaera militar horiek dituzten langileei eskaintzen zaizkien plazetatik bete gabe geratzen direnak gainerako bi izaerak dituztenei eskainiko zaizkie. Beste izaera batzuetatik datozen eskatzaileak baldin badaude, lehentasun-ordena honako hau izango da: lehenik karrerako militarrak, bigarrenik tropako eta marineltzako militarrak, hirugarrenik eskala-aldaketarako militar osagarriak eta laugarrenik kidego-aldaketarako militar osagarriak. Eskaintza hori egin aurretik, militar osagarrien bi sustapen moduen arteko plaza-metaketa egin behar da. Osasun Kidego Militarrari eskainitako plazen kasuan, aldez aurreko titulaziorik eskatzen ez den Medikuntzako oinarrizko espezialitatean, metaketari aplikatu beharreko arauak deialdi espezifikoan zehaztuko dira.

Atxekitako dokumentuak:

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra