Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Octava ediciión Premios Adrián Celaya

Administrazio zuzenbidea  >>  Legeria  >> Orokorra

7/2014 Errege Lege Dekretua, ekainaren 20koa, Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioaren aurrekontuan 95.000.000 euroko kreditu-gehigarria esleitzen duena Zientzia- eta Teknika-ikerketarako eta Berrikuntzarako Estatu Planeko jarduerak burutzeko; eta Industria, Energia eta Turismo Ministerioaren aurrekontuan 175.000.000 euroko ezohiko kreditua esleitzen duena, Energia Dibertsifikatu eta Aurrezteko Institutuaren (IDAE) Ibilgailu Eraginkorrarentzako pizgarrien Programaren (PIVE 6) seigarren laguntza-deialdia finantzatzeko

2014-06-20

Erakundea: Estatuko Buruzagitza

Argitalpena: EAO, 2014/06/21, 151. zk.

bcl_843029261.htm

 

I. XEDAPEN OROKORRAK

 

ESTATUKO BURUZAGITZA

6522

7/2014 Errege Lege Dekretua, ekainaren 20koa, Ekonomia eta Lehiakortasun

 

Ministerioaren aurrekontuan 95.000.000 euroko kreditu-gehigarria esleitzen

 

duena Zientziaeta Teknika-ikerketarako eta Berrikuntzarako Estatu Planeko

 

jarduerak burutzeko; eta Industria, Energia eta Turismo Ministerioaren

 

aurrekontuan 175.000.000 euroko ezohiko kreditua esleitzen duena, Energia

 

Dibertsifikatu eta Aurrezteko Institutuaren (IDAE) Ibilgailu Eraginkorrarentzako

 

pizgarrien Programaren (PIVE 6) seigarren laguntza-deialdia finantzatzeko.

Errege lege-dekretu honen helburua da kreditu gehigarri bat esleitzea, 95.000.000 eurokoa, Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioaren aurrekontuari, Zientziaeta Teknikaikerketako zein Berrikuntzako Estatu Planaren baitako jarduerak burutzeko, bai eta ezohiko kreditua esleitzea ere, 175.000.000 eurokoa, Industria, Energia eta Turismo Ministerioaren aurrekontuari, Energia Dibertsifikatu eta Aurrezteko Institutuaren Ibilgailu Eraginkorrarentzako Pizgarrien Programaren seigarren laguntza deialdia finantzatzeko.

1.Zientziaeta Teknika-ikerketako eta Berrikuntzako Planean jasotako jardunak

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Estrategiaren eta Planaren helburuak honako hauek dira: I+G+B arloko talentua aitortzea, sustatzea eta enplegura hel daitezen laguntzea; I+G+B arloan enpresa-aitzindaritza bultzatzea; bikaintasuneko zientziaeta teknika-ikerketa sustatzea; eta gizartearen erronka globalak ebaztera zuzendutako I+G+B arloko jarduerak bultzatzea.

2013-2020rako Espainiako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Estrategiak barruan hartzen ditu I+G+B-aren arloan abian jarri beharreko helburu, erreforma eta neurri guztiak, arlo horren hazkundea eta eragina indartzeko. Urrats garrantzitsua izango da Ikerketa eta Berrikuntzako Europar Gunea eraikitzeko.

Bestalde, 2013-2016 aldirako Estatuko Zientziaeta Teknika-ikerketarako eta Berrikuntzarako Planaren bitartez garatzen ditu Estatuko Administrazio Orokorrak bere helburu estrategikoak eta esan behar da sinplifikazio-ahalegin garrantzitsua dela aipatutako plan hori, kudeaketa errazteko eta herritarrekiko harremanak ere errazagoak izan daitezen, jarduerek Espainiako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Sistemaren iraungarritasuna bermatzeko beharrezkoak diren alderdi guztiak estali beharko dituztelarik, horretarako beharko diren finantzaketa-maila egokiak barne direla.

Urteko Jarduera Planak dira Estatuko Plana indarrean dagoen bitarteko etengabeko eguneratze-tresnak; arrazoi horregatik, berorietan jasotzen da urteko jarduera eta deialdi guztien zerrenda, proposamenak aurkezteko eta ebazteko epeak adierazita, eta deialdi publikoen egutegiaren bitartez jartzen dira abian; orobat adieraziko dira kudeaketaorganismoak, aurreikusten diren hitzarmen berriak, akordioen garapenak eta beste hainbat jarduera.

2014ko Urteko Jarduera Planaren esparruan, Zientzia eta Teknika Ikerketako Zuzendaritza Nagusiak –Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioko Ikerketa, Garapen eta Berrikuntzako Estatuko Idazkaritzaren mendekoa– norgehiagokan deialdiak argitaratzeko asmoa du, bai eta I+G+B arloko bestelako jarduerak ere, ekitaldi honetarako eta ondorengo urteetarako.

Halaber, aurreko deialdietako laguntzak, 2013ko Urteko Jarduera Planean jasotakoak, berriro urtekotu behar dira laguntzen ordainketa egutegia onuradunek dituzten gastuetara hurbiltzeko, eta horrela proiektuen iraupena benetan beharrezko diren urteekin bat etor dadin, lortu nahi diren zientzia zein teknika helburuak lortuko badira.

I+G+B arloko jardueren kosteari aurre egiteko 2014an behar den kreditua 95.000.000 eurokoa da.

Deialdia argitaratzea, I+G+B arloko beste jarduerak burutzea eta aurreko deialdiak berriro urtekotzea presazkoa da, Espainiako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Sistemaren iraungarritasuna bermatu behar baita eta atzeraezinak irizten dira esandako deialdiak I+G+ B maila mantendu ahal izateko, Europar Batasunaren barruan aurreratuagoa izan nahi duen herrialdeetako bati dagokion bezala, eta H2020ari begira (Horizontea 2020, hau da, Europar Batasuneko ikerketa eta berrikuntzako esparruprograma berria) aztertzen ari diren Europako funtsetara baldintza hobeetan heltzeko xedez.

2.Ibilgailu Eraginkorrarentzako Pizgarrien Programa (PIVE programa)

Gobernuak Ibilgailu Eraginkorrarentzako Pizgarrien Programaren (PIVE programa) eragina oso positibotzat jotzen duenez, aurrera jarraitu behar duela uste du, emaitzak onak baitira balantza komertziala hobetzeari; automobilaren industrian, horren industria laguntzaileetan eta loturiko beste industria batzuetan (ekipamendu-ondasunen merkaturatzea, asegurua edo finantzazioa) jarduera ekonomikoa sortzeari eta, ondorioz, enplegua sortzeari eta enplegu-mailak mantentzeari dagokienez. Programako bost deialdietan (PIVE, PIVE-2, PIVE-3, PIVE-4 eta PIVE-5) eraginak ingurumen ikuspegitik ere oso garrantzitsuak dira, CO2eta kutsatzaileen isurketak murrizten direlako.

Ibilgailu Eraginkorrarentzako Pizgarrien Programaren (PIVE-5) baitako diru-laguntzak zuzenean emateko prozedura urtarrilaren 24ko 35/2014 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen. Aipatu errege-dekretuaren 3.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, programa 175 milioi euroko aurrekontuarekin hornitu zen, eta 7. artikuluan eragina Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen zen egunaren (2014ko urtarrilaren 28an argitaratu zen) biharamunetik izango zuela adierazi, bai eta egun horretatik hamabi hilabetera amaituko zela ere, edo, aipatutako aurrekontua lehenago agortzen bada, orduan. Erregedekretuaren 3. artikuluan ere, PIVE-4 programan hondarrak egon badira PIVE-5 programara pasako direla jaso zen, eta programari esleitu zaion aurrekontua agortutzat joko dela hari dagokion zenbateko osoa osatzen duen azkenengo aurrekontu-erreserba burutzen denean.

Testuingurua hori izanik, PIVE-5 programak izan duen harrera onaren ondorioz, 175 milioi euroko hornidura eta aurreko PIVE programetako hondarrak ez dira nahikoak izan hasieran aurreikusitako hamabi hilabeteko iraupenari eusteko; izan ere, 2014ko ekainaren 4an, azken aurrekontu-erreserba egin baita, eta horrek esan nahi du Programaren iraunaldia bukatu egin dela.

PIVE programak ezabatzeak automobilen merkatuan eragin negatiboa izango lukeenez eta hori saihestu beharrekotzat jotzen denez, Gobernuak programaren seigarren deialdia egitea erabaki du (PIVE-6) , 2011-2020 aldirako Energia Eraginkortasuneko Ekintza Planaren barruan sartuta –2011ko uztailaren 29ko Ministroen Kontseiluaren bileran onartu zen–. PIVE-6 programan diru-laguntzak emateko prozedura Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrean xedatutakoaren arabera ezarriko da.

Laguntza horietarako aurrekontuaren finantzaketari dagokionez, neurria hartzeko unean ez dagoenez kreditu nahiko eta egokirik Estatuaren Aurrekontu Orokorretan, ezohiko kreditu baten bidez gaitu behar da.

Errege lege-dekretu bidez aparteko kreditua emateko ezohiko eta presazko premia dago, aipatutako diru-laguntzen ordainketa atzeratu gabe, deskribatutako onurak lortzen jarraitu ahal izateko.

Horregatik guztiagatik, Konstituzioaren 86. artikuluko baimenaz baliatuta, Ogasun eta Herri Administrazioko ministroak proposatuta, Estatu Kontseiluarekin bat etorriz eta Ministro Kontseiluak 2014ko ekainaren 20ko bileran eztabaidatu ondoren, honako hau

XEDATZEN DUT:

1. artikulua. Kreditu gehigarri bat ematea Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioaren aurrekontuan.

Kreditu gehigarria ematen da, 95.000.000 eurokoa, norgehiagoka prozeduraren bidezko deialdiak argitaratzeko eta 2014ko Urteko Jarduera Planean jasotako I+G+B arloko bestelako jarduerak burutzeko zein aurreko deialdien ondoriozko konpromisoak berriro urtekotzeko, honakoaren aurrekontuan: 27. atala «Ekonomia eta Lehiakortasunaren Ministerioa», 13. zerbitzua «Zientzia eta Teknika Ikerketako Zuzendaritza Nagusia», 463B programa «Zientzia eta Teknika Ikerketen Sustapena eta Koordinazioa», 780 kontzeptua «Zientzia eta Teknika Ikerketarako Funts Nazionala»

2. artikulua. Kreditu gehigarria kudeatzeko erregimena

Aurreko artikuluan eman den kreditu gehigarria 2014rako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 23ko 22/2013 Legearen 9.Hiru.4 artikuluan ezarritako kredituen atxikipen-erregimenari kasu eginez kudeatuko da.

3. artikulua. Ezohiko kreditua ematea Industria, Energia eta Turismo Ministerioaren aurrekontuan.

Ezohiko kreditua, 175.000.000 eurokoa, ematen da honakoaren aurrekontuan: 20. atala «Industria, Energia eta Turismo Ministerioa», 18. Zerbitzua «Energiako Estatu Idazkaritza», 425A Programa «Energiako araudia eta garapena», 7. kapitulua «Kapitaltransferentziak», 74. artikulua «Sozietate, enpresa-erakunde publiko, fundazio eta sektore publikoko gainerako erakundeei», 747. kontzeptua «IDAEri, Ibilgailu Eraginkorrarentzako Pizgarrien Programarako (PIVE-6) ») .

4. artikulua. Kreditu gehigarriaren zein ezohiko kredituaren finantzaketa

Errege lege-dekretu honetako 1. eta 3. artikuluetan, hurrenez hurren, ematen diren kreditu gehigarria eta ezohikoa zor publikoaren bidez finantzatuko dira.

Azken xedapen bakarra. Indarrean jartzea.

Errege lege-dekretu hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitara ematen den egun berean sartuko da indarrean.

Madrilen, 2014ko ekainaren 20an.

FELIPE E.

Gobernuko presidentea

MARIANO RAJOY BREY

w.boe.es

BOLETÍN OFICIAL DEL ESTADO

D. L.: M-1/1958 ISSN: 02

 

 

 

Atxekitako dokumentuak:

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra