Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Octava ediciión Premios Adrián Celaya

Administrazio zuzenbidea  >>  Legeria  >> Orokorra

7/2015 Errege Lege Dekretua, maiatzaren 14koa, Defentsa Ministerioaren aurrekontuan aparteko kredituak eta kreditu-gehigarri bat –guztira, 856.440.673,35 euro– sartzea onartzen duena, armamentu programa bereziei eta sailaren beste jardun batzuei dagozkien obligazioak ordaindu ahal izateko

2015-05-14

Erakundea: Estatuko Buruzagitza

Argitalpena: EAO, 2015/05/15, 116. zk.

bcl_2108584699.htm

 

I. XEDAPEN OROKORRAK

 

ESTATUKO BURUZAGITZA

5369

7/2015 Errege Lege Dekretua, maiatzaren 14koa, Defentsa Ministerioaren

 

aurrekontuan aparteko kredituak eta kreditu-gehigarri bat –guztira,

 

856.440.673,35 euro– sartzea onartzen duena, armamentu programa bereziei

 

eta sailaren beste jardun batzuei dagozkien obligazioak ordaindu ahal izateko.

Errege lege-dekretu honek Defentsa Ministerioaren aurrekontuan aparteko kredituak eta kreditu-gehigarri bat –guztira, 856.440.673,35 euro– ematea du xedetzat Armamentu Programa Bereziei dagozkien kontratu-betebeharrak ordaintzeko, Munizio Plan Orokorraren beharrak estaltzeko eta Gómez Ulla Defentsako Ospitale Militar Zentralean, Espainiako ebolaren agerraldiarekin lotutako jardueren barruan, lanak egiteko.

1. Armamentu Programa Bereziei (APB) dagozkien kontratu-betebeharrak.

Defentsa eta Industria, Energia eta Turismo Ministerioen arteko hitzarmenaren ondorioz sortutako programak dira Programa Bereziak; armen ekipoak eta sistemak garatzera eta fabrikatzera bideratuta daude, eta funtsezko bi ezaugarri izaten dituzte: Industria, Energia eta Turismo Ministerioaren kredituekin guztiz edo zati batez aurrefinantzatuta egotea eta ordainketak Defentsa Ministerioak egitea horiek hartu eta zerbitzuan jartzen diren unetik aurrera. Politika-estrategiaren, ekonomiaren, industriaren eta teknologiaren arloko beharrek eragiten dute horrelakoak aukeratzea; halaber, garrantzi handia dute Espainiako industria-sarearentzat eta finantza-baliabide kopuru handia behar dute.

Armen ekipo eta sistema horien bitartez xedea da gure Indar Armatuak modernizatzeko beharrak asetzea, beren misioak burutzeko arma, ekipo eta laguntza-azpiegitura hoberenak hornituz. Eta batez ere xede hau dago:

a) Espainiaren subiranotasunaren defentsarekin loturiko arrisku eta mehatxuei erantzun eta aurre egitea ahalbidetuko duen ekintza estandarra lortzea.

b) Segurtasunerako eta Defentsarako Politika Erkidearen garapenari dagokionez, Lisboako Tratatuaren 28. artikuluan zerrendatutako eginkizunak betetzeko, Europar Batasuneko estatu kideek hartutako konpromisoak betetzea.

c) Espainiak nazioarte mailan hartutako konpromisoei erantzuna ematea, hain zuzen, NATOren Defentsa Gaitasunen Ekimenaren bidez hartutakoak eta gerora «Pragako Gaitasunen Konpromisoak» izenez berriro definituak.

Industria, Energia eta Turismo Ministerioak ikerketa eta garapenerako emandako aurrerakinen bidezko finantzaketa-sistema dago; Defentsa Ministerioaren aurrekontuarekin ordaintzen da eskuratutakoa, eta, orduan, fabrikatzaileak aurrerakinak itzultzen dizkio Industria, Energia eta Turismo Ministerioari.

Munduko ekonomiaren, eta, bereziki, Espainiakoaren, bilakaerak eragin du Estatuko aurrekontuaren hainbat ataletako finantza-baliabideak etengabe murriztea. Horren ondorioz, modernizazioa atxikitzeko eta/edo kontratatzeko akordioetan ordainketak egiteko hartutako konpromiso maila ministerio sailaren finantza-gaitasunetik aldenduz joan da, bereziki Armamentu Programa Bereziei dagokienez. Horrek programazioak behin eta berriro aldatu beharra eragin du, aurreikuspenak egokitzeko. Kredituak lehentasun handieneko kontu-sailetara bideratu dira eta unitateen eraginkortasuna bermatzen duen gutxieneko mailari eustea bilatu da, arreta handiagoa emanez gatazka-eremuetan dauden indarrei eta horien segurtasuna hobetzen duten bitartekoei.

Aurrekontu-zuzkidura nahikoa ez izateak finantzaketa gehigarria eman beharra ekarri du egokitutako kontratu-konpromisoen ondoriozko finantza-konpromisoak estaltzeko. Administrazioak nahitaez erantzun behar dio kontratuei loturiko obligazioen ordainketari, gainera, ordainketa ez da atzeratuko, hirugarrenei kalterik ez eragiteko. Beraz, horiek dira

errege lege-dekretu bidez aparteko kreditua ematea justifikatzen duten ezohiko eta premiazko arrazoiak.

2.Munizio Plan Orokorra.

Munizio Plan Orokorrak planak iraun bitartean eta 2025 arte eskuratu beharreko munizioari buruzko behar guztiak zehazten eta biltzen ditu.

Azken urteotako urteko inbertsio-ahalmena ez da nahikoa munizioaren beharrak estaltzeko eta, aldi berean, hartutako kontratu-konpromisoei eutsi eta egun inbentarioan dauden armak eta materialak mantentzeko. Horren ondorioz, egungo inbertsio-ahalmena indarra trebatzeko eta prestatzeko beharrak estaltzera bideratzen da, eta bigarren mailan gelditzen da Gerra Erreserbaren eraketa eta mantentze-lanak finantzatzea.

Hori dela eta, aparteko kreditua xedatu beharra dago gabezia horietako batzuk 2015. urte honetan konpontzeko; eskuraketak behar jakin batzuetara bideratuko dira, orobat, munizio mota jakin baten mailak dituen gabeziak konpontzearren.

3.Espainiako ebola-agerraldiarekin lotutako jarduerak.

Ministerioko sail batzuen jarduerak finantzatzeko aparteko kredituak eta kreditugehigarriak ematen dituen azaroaren 7ko 14/2014 Errege Lege Dekretuaren bidez 7.472.003,38 euroko aparteko kredituak onartu ziren Defentsa Ministerioaren aurrekontuan Espainiako ebola-agerraldiaren ondoriozko beharrei erantzuteko. Zenbateko horren barruan 2.500.000 euro jasota daude Gómez Ulla Defentsaren Ospitale Zentraleko 22. solairua birmoldatzeko lanak gauzatzeko 2014-2015 ekitaldietan.

Aipatutako errege lege-dekretu horren hitzaurreak dioenaren arabera, aparteko kredituek estali gabeko neurrien kostua 2015eko aurrekontuan exekuzioan ordainduko litzateke.

Defentsaren Ospitale Zentrala birmoldatzearen zenbatekoa, 2015erako, 4.000.000 eurokoa da, eta zenbateko horrengatik izapidetzen da kreditu-gehigarria.

Horregatik guztiagatik, Espainiako Konstituzioaren 86. artikuluko baimenaz baliatuta, Ogasun eta Administrazio Publikoen ministroak proposatuta, Estatu Kontseiluarekin bat etorririk, eta Ministroen Kontseiluak 2015eko maiatzaren 14ko bileran eztabaidatu ondoren, honako hau

XEDATZEN DUT:

1 artikulua. Aparteko kredituak ematea Defentsa Ministerioan.

1.Aparteko kreditu bat baimentzen da, 846.440.673,35 eurokoa, indarrean dagoen aurrekontuan, kontzeptu honetan: 14. atala («Defentsa Ministerioa») ; 03 zerbitzua («Defentsako Estatu Idazkaritza») ; 122B programa («Modernizazio Programa Bereziak») ;

6.kapitulua («Inbertsio Errealak») ; 65. artikulua («Inbertsio militarrak eta azpiegiturak eta beste ondasun batzuk») ; 659 kontzeptua («Armamentueta material-programa bereziei dagozkien obligazioak ordaindu ahal izateko») . Hona hemen xehetasunak:

Azpikontzeptua

 

Izena

 

Zenbatekoa (eurotan)

 

 

 

 

 

659.01

 

F-100 fragatak

6.000.000,00

659.02

 

C. Leopardo gerra-gurdia

1.452.000,00

659.03

 

EF-2000 hegazkina

399.669.062,52

659.04

 

A-400 hegazkina

154.420.774,54

659.05

 

LLX itsasontzia

2.742.730,00

659.06

 

Tigre helikopteroa

68.872.428,40

659.07

 

C.Pizarro ibilgailua

60.000.000,00

659.08

 

Iris-T misila

1.493.846,50

659.09

 

BAC itsasontzia

1.000.000,00

659.10

 

Rema 155/52 obusa

10.000.000,00

Azpikontzeptua

 

Izena

 

Zenbatekoa (eurotan)

 

 

 

 

 

659.11

 

Taurus misila

10.245.629,76

659.12

 

NH-90 helikopteroa

45.643.291,29

659.13

 

SPIKE misila

20.000.000,00

659.14

 

F-105 fragata

6.577.712,23

659.15

 

BAM itsasontzia

999.998,11

659.16

 

UME helikopteroa

2.158.000,00

659.17

 

UME hegazkina

10.000.000,00

659.18

 

CIS UME nodoak

5.965.200,00

659.19

 

EC-135 helikopteroa

 

39.200.000,00

 

 

Guztira

846.440.673,35

2.Aparteko kreditu bat baimentzen da, 6.000.000 eurokoa, indarrean dagoen aurrekontuan, kontzeptu honetan: 14. atala («Defentsa Ministerioa») ; 03 zerbitzua («Defentsako Estatu Idazkaritza») ; 122A programa («Indar Armatuak Modernizatzea») ; 6. kapitulua («Inbertsio Errealak») ; 65. artikulua («Inbertsio militarrak eta azpiegiturak eta beste ondasun batzuk») ; 651 kontzeptua («Munizio Plana») .

2 artikulua. Kreditu-gehigarri bat ematea Defentsa Ministerioaren aurrekontuan.

Kreditu-gehigarri bat baimentzen da, 4.000.000 eurokoa, indarrean dagoen aurrekontuan, kontzeptu honetan: 14. atala («Defentsa Ministerioa») ; 03 zerbitzua («Defentsako Estatu Idazkaritza») ; 122A programa («Indar Armatuak Modernizatzea») ; 65. artikulua («Inbertsio militarrak eta azpiegiturak eta beste ondasun batzuk») ; 656. kontzeptua («Inbertsio militarrak eta azpiegiturak eta beste ondasun batzuk ebolaren agerraldiaren ondoriozko beharrak asetzeko») .

3 artikulua. Aparteko kredituen eta kreditu-gehigarrien finantzaketa.

1 artikuluan ematen diren aparteko kredituak eta 2. artikuluan ematen den kreditugehigarria zor publikoarekin finantzatuko dira.

Azken xedapen bakarra. Indarrean jartzea.

Errege lege-dekretu hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean jarriko da indarrean.

Madrilen, 2015eko maiatzaren 14an.

FELIPE E.

Gobernuko presidentea,

MARIANO RAJOY BREY

w.boe.es

BOLETÍN OFICIAL DEL ESTADO

D. L.: M-1/1958 ISSN: 02

 

 

 

Atxekitako dokumentuak:

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra