Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Octava ediciión Premios Adrián Celaya

Administrazio zuzenbidea  >>  Legeria  >> Toki-araubidea

Hutsen eta erraten zuzenketa, honako Errege Lege Dekretu honena: 8/2013 Errege Lege Dekretua, ekainaren 28koa, herri-administrazioen berankortasunaren kontrako eta finantza-arazoak dituzten toki-erakundeei laguntzeko premiazko neurriei buruzkoa

2013-06-28

Erakundea: Estatuko Buruzagitza

Argitalpena: EAO, 2013/7/12, 166. zk.

I.  XEDAPEN OROKORRAK

ESTATUKO BURUZAGITZA

7614

Hutsen eta erraten zuzenketa, honako Errege Lege Dekretu honena: 8/2013 Errege Lege Dekretua, ekainaren 28koa, herri-administrazioen berankortasunaren kontrako eta finantza-arazoak dituzten toki-erakundeei laguntzeko premiazko neurriei buruzkoa.

Hutsak eta erratak aurkitu dira herri-administrazioen berankortasunaren kontrako eta finantza-arazoak dituzten toki-erakundeei laguntzeko premiazko neurriei buruzko ekainaren 28ko 8/2013 Errege Lege Dekretuan. Errege lege-dekretu hori Estatuko Aldizkari Ofizialaren 2013ko ekainaren 29ko alean argitaratu zen, 155. zenbakikoan, eta honen bidez dagozkion zuzenketak egiten ditugu:

3. orrialdean, III. ataleko azken lerroaldean, lehen esaldian, hau dioen lekuan: «IV. kapituluak arautzen du Ogasun eta Herri Administrazio Ministerioak, ofizioz, baldintza subjektiboak betetzen dituzten udalerrien zerrenda argitaratzearen bitartez hasten duen prozedura.», honako hau esan behar du: «IV. kapituluak arautzen du Ogasun eta Herri Administrazio Ministerioak baldintza subjektiboak betetzen dituzten udalerrien zerrenda argitaratzearen bitartez ofizioz hasten duen prozedura.».

21. orrialdean, lehenengo eta bigarren lerroetan, hau dioen lekuan: «…Hogeita hamalaugarren xedapen…», honako hau esan behar du: «…Hogeita hamabosgarren xedapen…».

Atxekitako dokumentuak:

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra