Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Octava ediciión Premios Adrián Celaya

Administrazio zuzenbidea  >>  Legeria  >> Gizarte-zerbitzuak

Hutsen zuzenketa, honako errege lege-dekretu onena: 16/2012 Errege Lege Dekretua, apirilaren 20koa, Osasun Sistema Nazionalaren iraunkortasuna bermatzeko eta prestazioen kalitatea eta segurtasuna hobetzeko premiazko neurriei buruzkoa

2012-04-20

Erakundea: Estatuko Buruzagitza

Argitalpena: EAO, 2012/5/15, 116. zk.

I.  XEDAPEN OROKORRAK

ESTATUKO BURUZAGITZA

6364

Hutsen zuzenketa, honako errege lege-dekretu onena: 16/2012 Errege Lege Dekretua, apirilaren 20koa, Osasun Sistema Nazionalaren iraunkortasuna bermatzeko eta prestazioen kalitatea eta segurtasuna hobetzeko premiazko neurriei buruzkoa.

Hainbat akats zituenez 2012ko apirilaren 24an Estatuko Aldizkari Ofizialaren 98. alean argitaratu zen apirilaren 20ko 16/2012 Errege Lege Dekretuak (Osasun Sistema Nazionalaren iraunkortasuna bermatzeko premiazko neurriei eta eskaintzen dituen zerbitzuen kalitatea eta segurtasuna hobetzeari buruzkoak) honako zuzenketa hauek egin behar dira:

5.  orrialdeko hitzaurrean, zortzigarren paragrafoan, honako hau dio: «… arauak indargabetzea…». Baina honela behar du: «…arauak indargabetzeko aukera ere bai …».

7. orrialdean, 1. artikuluaren 1. paragrafoan (aldatu den 3. artikuluaren 4. paragrafoan), «eta parekideek» gehitu behar da «ondorengoek» hitzaren ostean.

8.  orrialdean, 1. artikuluaren bigarren paragrafoan (gehitu den 3 bis artikuluan), Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalari egiten zaion erreferentzia orok honako hau behar du jarraian: «edo, hala dagokionean, Itsasoko Gizarte Institutuari».

8.  orrialdean, 1. artikuluaren 2. paragrafoan (gehitu den 3 bis artikuluaren 1. paragrafoan), honako hau dio: «… bere zuzendaritza probintzialen bidez. Institutuak zehaztuko du, halaber, kasu bakoitzean zein agiri aurkeztu behar diren.». Baina honela behar luke: «…bere zuzendaritza probintzialen bidez. Lege honen 3. artikuluko 2. paragrafoan zehaztutako kasuetan, automatikoki egingo da hori.».

8.  orrialdean, 1. artikuluaren 2. paragrafoan (gehitu den 3 bis artikuluaren 3. paragrafoan), honako hau dio: «… 3. artikuluko 4. paragrafoak jasotzen dituen baldintzak …». Baina honela behar luke: «… 3. artikuluko 3. eta 4. paragrafoek jasotzen dituzten baldintzak…».

10.  orrialdean, 2. artikuluaren 3. paragrafoan (gehitu den 8 ter artikuluaren 5. paragrafoan), honako hau dio: «… ez zaio inolako zenbateko-mugarik ezarriko …». Baina honela behar luke: «…ez zaio zenbateko-muga berdina ezarriko …».

11.  orrialdean, 2. artikuluaren 5. paragrafoan (gehitu den 8 quinquies artikuluaren 7. paragrafoan), honela bukatu behar du esaldiak: «… eta erabiltzaile nahiz onuradun guztiei bermatuko zaizkie».

12.  orrialdean, 3. artikuluaren 1. eta 2. paragrafoetan, «asegurudun diren pertsonei» eta «aseguratuta dauden pertsonei» hitzen ondoren, hurrenez hurren, honako hau gehitu behar da: «edo onuradunei».

15.  orrialdean, 4. artikuluaren 5. paragrafoan (aldatu den 89. artikuluaren 1. paragrafoan), Farmazia Batzorde Iraunkorrari egiten zaizkion erreferentzia guztiek honako hau behar dute aurrean: «Osasun Sistema Nazionaleko Lurralde Arteko Kontseiluko».

16.  orrialdean, 4. artikuluaren 7. paragrafoan, gehitu den 90 bis artikulua izendatzerakoan, eta 1. eta 2. paragrafoetan, honako hau dio: «… Estatuko Osasun Sistemako Prestazio Farmazeutikoaren Aholku Batzordeak». Baina honela behar luke:

«… Estatuko Osasun Sistemako Farmazia Prestazioa Finantzatzeko Aholku Batzordeak.».

Halaber, gehitu den 90 bis artikuluaren 4. paragrafoan, honako hau dio: «…Prestazio Farmazeutikoaren Aholku Batzordea…». Baina honela behar luke: «…Estatuko Osasun Sistemako Prestazio Farmazeutikoa Finantzatzeko Aholku Batzordea...».

17.  orrialdean, 4. artikuluaren 9. paragrafoan (gehitu den 91. artikuluaren 6. paragrafoan), honako hau dio: «...prezioak beherantz berrikustearen ondorioetarako…».

Baina honela behar luke: «…preziorik apalenak berrikustearen ondorioetarako...».

17.  orrialdean, 4. artikuluaren 10. paragrafoan (aldatu den 93. artikuluaren 2. paragrafoan), honako hau dio: «…non eta sendagaia edo horren printzipio aktibo nagusia Europar Batasuneko estatu kide batean gutxienez hamar urtez komertzaializatu ez den.».

Baina honela behar luke: «…non eta sendagaia edo horren printzipio aktibo nagusia Europar Batasuneko estatu kide batean gutxienez hamar urte lehenago baimendu ez den.».

18.  orrialdean, 4. artikuluaren 11. paragrafoan, gehitu den 93 bis artikuluaren izenburuan, honako hau dio: «…Produktu finantzagarrietarako hautatutako prezioen sistema.». Baina honela behar luke: «…Hautatutako prezioen sistema.» 18.  orrialdean, 4. artikuluaren 11. paragrafoan (gehitu den 93 bis artikuluaren 1. paragrafoan), «mekanismoa» hitza «sistema» hitzaz ordezkatu behar da.

18.  orrialdean, 4. artikuluaren 11. paragrafoan (gehitu den 93 bis artikuluaren 7. paragrafoan), honako hau dio: «…, ministerioak…». Baina honela behar luke: «…, Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioak…».

19.  orrialdean, 4. artikuluaren 11. paragrafoan (gehitu den 93 bis artikuluaren 16. paragrafoan), honako hau dio: «… mekanismoa hedatzeko multzo homogeneoen araberako ekarpen murriztu bat finkatuz.». Baina honela behar luke: «… hautatutako prezioen sistema hedatzeko, multzo homogeneoen araberako ekarpen murriztu bat finkatuz.» 19.  orrialdean, 4. artikuluaren 13. paragrafoan, gehitu den 94 bis artikuluaren izenburuan, honako hau dio: «Onuradunen ekarpena prestazio farmazeutiko anbulatorioan.» Baina honela behar luke: «Erabiltzaileen eta onuradunen ekarpena prestazio farmazeutiko anbulatorioan.».

19.  orrialdean, 4. artikuluaren 13. paragrafoan (gehitu den 94 bis artikuluaren 1. paragrafoan), honako hau dio: «…Pazienteari farmazia-bulegoaren edo -zerbitzuaren bidez...». Baina honela behar luke: «…Pazienteari, mediku-errezeta duenean, farmaziabulegoaren edo -zerbitzuaren bidez...».

19.  orrialdean, 4. artikuluaren 13. paragrafoan (gehitu den 94 bis artikuluaren 5. paragrafoko c lerrokadan), honako hau dio: «c) 40 %…». Baina honela behar luke: «c) Jendearentzako salmenta-prezioaren % 40…».

19.  orrialdean, 4. artikuluaren 13. paragrafoan (gehitu den 94 bis artikuluaren 5. paragrafoko d lerrokadan), honako hau dio: «… Gizarte Segurantzako pentsiodun diren…». Baina honela behar luke: «… Gizarte Segurantzako pentsiodun eta horien onuradun diren…».

20.  orrialdean, 4. artikuluaren 13. paragrafoan (gehitu den 94 bis artikuluaren 7. paragrafoan), honako hau dio: «7. Zenbateko horietatik gora dauden ekarpenak…». Baina honela behar luke: «7. Aurreko paragrafoan adierazitako zenbatekoetatik gora dauden ekarpenak…».

20.  orrialdean, 4. artikuluaren 13. paragrafoan (gehitu den 94 bis artikuluaren 8. paragrafoko e) lerrokadan), honako hau dio: «…ondoriozko tratamenduak.». Baina honela behar luke: «…ondoriozko tratamenduak jasotzen dituzten pertsonak».

20.  orrialdean, 4. artikuluaren 14. paragrafoan (gehitu den 94 ter artikuluan), Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalari egiten zaion erreferentzia orok honako hau behar du jarraian: «edo, hala badagokio, Itsasoko Gizarte Institutuak».

20.  orrialdean, 4. artikuluaren 14. paragrafoan (gehitu den 94 ter artikuluaren 3. paragrafoko lehen lerrokadan), honako hau dio: «Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalak osasun-administrazio eskudunei jakinaraziko die …». Baina honela behar luke: «3. Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalak Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioari jakinaraziko dio, eta ministerio horrek, berebat, eskudun diren gainerako osasun-administrazioei…».

21.  orrialdean, 4. artikuluaren 15. paragrafoan (gehitu den 97 bis artikuluaren 4. paragrafoan), «puntuak» hitza «paragrafoak» hitzaz ordezkatu behar da.

21.  orrialdean, orrialde bukaeran eta hurrengoaren hasieran, banatzeko puntuak hizkiekin ordeztu behar dira.

22.  orrialdean, gaztelaniazko testuan, 4. artikuluaren 17. paragrafoan (aldatu den seigarren xedapen gehigarriaren 1. paragrafoan),«Itzultze horiei eragin diezaieketen…» esaldiaz hasten den lerrokadan, «Profarma Planaren» ordez, «Profarma Programaren» behar du.

24.  orrialdean, 6. artikuluaren 2. paragrafoan, bigarren lerroan, honako hau dio: «… kontseilaritzak akordioak edo hitzarmenak egin ditzake ospitaleekin…». Baina honela behar luke: «…autonomia-erkidego bakoitzeko kontseilaritzak akordioak edo hitzarmenak egin ditzake aurreko paragrafoan adierazitako zentroekin…».

24.  orrialdean, 8. artikuluaren 1. paragrafoan, honako hau dio: «25. artikulua.

Trebakuntza Espezifikoko Arloak.». Baina honela behar luke: «25. artikulua. Trebakuntza espezifikoko arloetarako prestakuntza».

25.  orrialdean, 8. artikuluaren 1. paragrafoan (aldatu den 25. artikuluaren 3. paragrafoan), honako hau dio: «…artikulu honetako 1. paragrafoak…». Baina honela behar luke: «…artikulu honetako 2. paragrafoak…».

25.  orrialdean, 8. artikuluaren 2. paragrafoan (aldatu den 26. artikuluaren 1. paragrafoan), honako hau dio: «1. Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioak eta hezkuntza-arloan eskumena duenak…». Baina honela behar luke: «1. Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioak eta Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak…».

25.  orrialdean, 8. artikuluaren 2. paragrafoan (aldatu den 26. artikuluaren 2. paragrafoan), honako hau dio:

«2. Kalitate-arloan eskumena duen Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioko zuzendaritza-organoari dagokio…». Baina honela behar luke: «2. Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioari dagokio…».

25.  orrialdean, 8. artikuluaren 3. paragrafoan (aldatu den 29. artikuluaren 1. paragrafoan), honako hau dio: «…arestian aipatutako ministerio eskudunak izendatuko ditu,…». Baina honela behar luke: «… arestian aipatutako ministerioko titularrak izendatuko ditu,…».

25.  orrialdean, 8. artikuluaren 3. paragrafoan (aldatu den 29. artikuluaren 2. paragrafoan), honako hau dio: «…eginkizunak beteko ditu batzordeak,…». Baina honela behar luke: «…eginkizunak beteko ditu Trebakuntza Espezifikoko Arloko Batzordeak,…».

25.  orrialdean, 8. artikuluaren 3. paragrafoan (aldatu den 29. artikuluaren 3. paragrafoan), honako hau dio: «Nolanahi ere, atxikita dagoen organoari esleitutako bitarteko pertsonalekin eta teknikoekin eratuko da batzordea,…». Baina honela behar luke: «Nolanahi ere, atxikita dagoen organoari esleitutako bitarteko pertsonalekin eta teknikoekin eratuko da Trebakuntza Espezifikoko Arloko Batzordea…».

27.  orrialdean, 10. artikuluaren 1. paragrafoan (aldatu den 15. artikuluaren 2. paragrafoan), honako hau dio: «…ministerioari jakinaraziko diote…». Baina honela behar luke: «…Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioari jakinaraziko diote…».

27.  orrialdean, 10. artikuluaren 2. paragrafoan, honako hau dio: «Bi. 41. artikuluko 3. eta 4. paragrafoak aldatu egiten dira.». Baina honela behar luke: «Bi. 41. artikuluaren 3. paragrafoa aldatu egin da, eta 4. paragrafo bat, berria, eransten.».

28.  orrialdean, 10. artikuluaren 4. paragrafoan (gehitu den hamaseigarren xedapen gehigarriaren 1. paragrafoan), «osasunaren arloko» gehitu behar da «langile funtzionarioek» hitzen aurrean. Bestalde, aurrerago, honako hau dio: «…2012ko abenduaren 31ra…». Baina honela izan behar luke: «…2013ko abenduaren 31ra…».

Aurrerago, «, eskubide kontsolidatuei kalterik egin gabe» erantsi behar da.

28.  orrialdean, 10. artikuluaren 6. paragrafoan (aldatu den hirugarren xedapen iragankorrean), honako hau dio: «…2012ko abenduaren 31a baino lehen.». Baina honela behar luke: «…2013ko abenduaren 31 baino lehen, eskubide kontsolidatuei kalterik egin gabe.».

30.  orrialdean, lehenengo xedapen iragankorrean, «Espainiara denbora baterako etortzen direnek.» hitzen ondoren, esaldi hau gehitu behar da: «, baldin eta aseguratuizaera ez badute, maiatzaren 28ko 16/2003 Legearen 3. artikuluaren 2. paragrafoan zehaztutako kasuen arabera, edota Europar Batasuneko erregelamenduen edo aldebiko itunen arabera, eta batzuen zein besteen onuradunek». Halaber, «aseguratua» hitzaren ondoren, hau gehitu behar da: «edo bere onuraduna».

30.  orrialdean, hirugarren xedapen iragankorrean, honako hau dio: «…Ekonomia Gaietarako Ordezko Batzordeak,…». Baina honela behar luke: «…Gobernuaren Ekonomia Gaietarako Ordezko Batzordeak,…». Halaber, aurrerago, honako hau dio: «… prezioa librea izango da…». Baina honela behar luke: «…prezio industriala librea izango da…».

34.  orrialdean, azken xedapenetako zazpigarrenaren b) paragrafoan, «ekarpen murriztua» dioen lekuan, «ekarpena» behar du.

34.  orrialdean, azken xedapenetako zazpigarrenaren 4. paragrafoan (gehitu den 6. paragrafoan), bigarren lerrokadan, «saileko organo eskudunari» hitzen aurretik, hau gehitu behar da: «autonomia-erkidegoko dagokion».

Atxekitako dokumentuak:

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra