Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Sexta edición Premios Adrián Celaya

Euskal Autonomia Erkidegoko zuzenbidea  >>  Legeria

1/1981 Legea, otsailaren 12koa, Jaurlaritzaren 1981garren urterako xahupenak.

1981-02-12

Erakundea: Eusko Legebiltzarra

Argitalpena: EHAA, 1981/3/21, 7. zk.; EAO, 2012/5/4, 107. zk.

Indargabetua: 1981-07-29

§ 4. 1/1981 LEGEA, OTSAILAREN 12KOA, JAURLARITZAREN 1981GARREN URTERAKO XAHUPENAK

            Elkarte Autonomiadunaren Guztizko Diruegitamuak egiteko orain dauden jakin-jakineko eragozpenak direla, eta hoiek Legebiltzarrak onan ditzan behar zen garaian aurkeztea ezinezko gertatzen dela, Jaurlaritzaren iritziz, Autonomia-Estatutoaren Aldibaterako Erabakietatik Zazpigarrenak agintzen duenez, eta honetan bereziki erabilgarri izan daitekeen beste araurik ezean, 1980garreneko Egitura-Xahupenen Legeango agizko xahupenei buruz Diruegitamuen Guztizko Legearen 56garren Atalak aipatzen duena erabilgarri gertatzen da.

            Esandako hori oinarri hartuta, eta Jaurlaritzaren ihardunak eta eginkortasunak bertanbehera porrot egin ez dezaten, Jaurlaritzaren 1980garreneko Egitura-Xahupenen Legean ohartemanda egon baina egiteratu gabeko diru-xahupideak egiteko beharrezko baimena Legebiltzarrari eskatzea bidezkotzat jo da.

            Halaber, eta Diruegitamua aurkeztearen atzerapenak Guztizko Diruegitamuen pentzutango lansariak jasotzen dituztenei sari hoiek urtearen hasieratik ez gehitzea lekarkenez gero, Jaurlaritzak, ontzat emandako lansari-jasotzeek egun horretzaz geroko indarra izan dezatela Legebiltzarrari eskatzeari bidezko deritza.

            Orobat, eta aginte-eskuraketak datorren urtean jarraituko duenez gero, egiteratze-aldi horrek pentsa daitekeenez eskatuko duen lanarigo-gehitzerako beharrezko baimena Eusko Legebiltzarrari eskatzea komenigarri gertatzen da.

            Esandako hoiek oinarri direla Jaurlaritzak, Abenduaren 30ean egindako bilkuran, Legebiltzarrari honako LEGE hau bidaltzea erabaki zuen, presazko bideak eginarazi diezaizkion.

Lehenengo Atala

            1981garren urterako Guztizko Diruegitamuak onartu eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu daitezenararte, Jaurlaritzaren 1980garrenerako Egitura-Xahupenen Legean ohartemanda egon eta egiteratu gabeko diruezarketak egiteko eskua ematen zaio Jaurlaritzari.

2. Atala

            Jaurlaritzaren zerbitzurako lanarigoaren oraingo lansariak 1981 garreneko Urtarrilaren lehenengoaz gero ehuneko 12 gehitzeko baimena ematen zaio Jaurlaritzari eta, hori, bere garaian Legebiltzarrak Legez agindu dezanaren kaltetan gabe.

            Nolanahi ere, Jaurlaritzak egin dezan diruegitamu-egitasmoak akurapenezko eta izendapenezko lanarien lansariekiko salo bat izango du berebaitan, orain lansarien artean dagoen aldea gutxitzeko bide.

            Jaurlaritzak, herri-ihardunarekiko guztizko politikaren barruan, Erresuma-Arduralaritzatik eskuratutako lanarien bertaratzea aztertuko du, bereizkeria-egoerarik sortu ez dedin.

3. Atala

            Elkarte Autonomiadunak aginte berriak eskuratu eta beretzakotuala bere lanari-erroldea Jaurlaritzaren 1980garreneko Maiatza/Abendua aldirako Egitura-Xahupenen Egitasmoan onartutakoa hiruhilabeteko bakoitzeko ehuneko 10 gehienera gehitzeko eskua ematen zaio Jaurlaritzari.

            Hiru hilabetez behin, Jaurlaritzak, baimen horretzaz nola baliatu denari buruzko argipideak emango dizkio Ekonomia, Herriogasun eta Diruegitamu-Batzordeari,

            Arduralaritzako Arduralari, Laguntzaile, Menpeko eta Erdi eta Goren-mailako Tekniko-lantoki berriak agiriko lehiaketaren bidez beteko dira, konfiantzazko izan eta bestela jokatu beharra dagokienentzat salbu, hori guzti hori Jaurlaritzak zehaztu eta Legebiltzarreko Ekonomia, Herriogasun eta Diruegitamu-Batzordeari ezagutaraziko dizkion oinarrien arauera.

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra