Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Sexta edición Premios Adrián Celaya

Euskal Autonomia Erkidegoko zuzenbidea  >>  Legeria

1/1983 Legegintza Dekretua, apirilaren 18koa, Euskal Herriko Elkarte Autonomiadunaren 1983.erako Guztiko Egitamuaren Bateratutako Idazkia onartuz.

1983-04-18

Erakundea: Eusko Legebiltzarra

Argitalpena: EHAA, 1983/4/30, 6. zk.

§ I.-1/1983 LEGEGINTZA-DEKRETOA, APIRILAREN 18KOA, EUSKAL HERRIKO ELKARTE AUTONOMIADUNAREN 1983.ERAKO GUZTIZKO EGITAMUAREN BATERATUTAKO IDAZKIA ONARTUZ

Eusko Jaurlaritzak, Apirilaren 18ko 1/1988 Legegintza-Dekretoa, Euskal Herriko Elkarte-Autonomiadunaren 1983.erako Guztizko Egitamuaren Bateratutako Idazkia onartzezkoa, onartu duela jakinarazten zaie Euskadiko herritar guztiei. Beraz, Legegintza-Dekreto honi men egitea eta men eginaraztea agintzen diet Euskadiko herritar, norbanako eta agintari guztiei.

Gasteiz, mila bederatzirehun eta larogeita hirugarreneko Apirilak hemezortzi.

Lehendakaria,

CARLOS GARAIKOETXEA URRIZA.

Ekainaren 30eko 7/1981 Legeko 52. atalak ohartematen du Legegintza-Dekretoa izeneko Lege-mailako arauak emateko ahalmena Jaurlaritzari eskuratu ahal izatea, hori lege batzuk biltzeko denean, eta horretarako ordezkotza ematearen edukiari buruzko lege eremua zehazten duen aurretikako Agizko Legearen beharra dagoela, eta idazkera bakar bat gauzatzera mugatzen den edo batean bildu behar diren legeen idazkera arauzkotzea, argitzea eta elkarri egokitzea ere hartzen dituen zehaztuz.

Euskal Herriko Elkarte Autonomiadunaren 1983.erako Guztizko Diruegitamuak Martxoaren 23ko 5/1983 Legeak (1983.eko Martxoaren 30eko E.H.A.A.ren 38 alea) onartu ditu. Hala ere, ez da Lege hau 1983 ekonomia-urterako diruegitamuzko bakarra, Martxoaren 23ko 6/1983 Legea ere kontutan hartu behar da, horrek Euskal "Irrati-Telebista" Herrierakundearen eta Irrati-Telebistazko herri-zerbitzuen eraentzarako Herri-Baltzuen 1983.erako diruegitamuak onartzen bait ditu (1983.eko Martxoaren 30eko E.H.A.A.ren 38 alea), eta Martxoaren 23ko 7/1983 Legea, honek Euskal Herriko Elkarte Autonomiadunaren 1983.erako Diruegitamuak Bidegoari eta Ibilgailuentzako Bide-Arauei Buruzko Erresumako Legeen alorrean egiteratzea onartzen duela (1983.eko Martxoaren 30eko E.H.A.A.ren 38 alea).

Izan ere, Autonomia-Elkarteko 1983.erako Guztizko Diruegitamuaren Lege-egitasmoa Legebiltzarrari bidaltzea, Euskal "Irrati-Telebista" Herrierakundearen eta bere Herri-Baltzuen Diruegitamu-egitasmoa bertako Arduratze-Batzordeak Ekonomia eta Herriogasun-Sailari bidali baino lehen gertatu zenez gero, aipatutako Erakundearen eta bere Herri-Baltzuen Diruegitamu hark, Martxoaren 23ko 6/1983 Legearen bidez berarizko eta banatutako onespena izan dute. Hala ere, lege beraren Erabaki Gehigarri Bakarrak, E.H.A.A.n argitaratua izaten denetik hasi eta hiru hilebeteko epearen barruan aipatutako Martxoaren 23ko 6/1983 Legea eta Euskal Herriko Autonomia-Elkartearen 1983.erako Guztizko Diruegitamuen legea bateratzeko Legegintza-Dekreto bat eman dezaneko eskua ematen dio jaurlaritzari, esku emate hori legegintza-teknikabideei behar bezala atxikitzeko idazki bakar baten biltzeko baino egiten ez dela.

Era berean, bere zioen adierazpenean esaten direnagatik, Martxoaren 23ko 7/1983 Legeak, berarizko eta banakatutako eran, Euskal Herriko Elkarte Autonomiadunaren 1983.erako Diruegitamua Bidegoiari eta Ibilgailuentzako Bide-Arauei buruzko Erresumako legeen alorrean egiteratzea onartu zuen. Horregatik, bere Erabaki Gehigarri Bakarrak eskua eman dio Jaurlaritzari, Lege hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadinetik hasi eta hiru hilabeteko epe baten barruan, Martxoaren 23ko 7/1983 Lege hau eta Euskal Herriko Autonomia-Elkartearen 1983.erako Guztizko Diruegitamuaren Legea idazki bakar baten biltzeko Legegintza-Dekreto bat eman dezan, esku emate hori, legegintza-teknikaren erazkotasuna lortzeko idazki bat bakarra emateko, eta ez beste ezertarako, dela.

Legezko bi eskua-emate ezberdinak izanik ere, Jaurlaritzak beren erabilpena araupidezko idazki bakar batetan gauzatu behar du, Martxoaren 23ko 6 eta 7/1983 Legeak eta egun bereko Euskal Herriko Elkarte Autonomiadunaren 1983.erako Guztizko Diruegitamuaren 5/1983 Legearen edukia bateratuak geratu behar bait dute. Aipatutako araugintzazko-idazki bakar hori da Legegintza-Dekreto honek onartzen duena. Bestalde, Erabaki honen xede den araugintzazko-idazkia Legebiltzarrak onartutako batean biltze-erari dagokio (legegintza-teknikabideei behar bezala atxikitzeko idazki bakar baten biltzeko baino), eta, era honetan, biltzen diren Legeen edukia osoki jasotzen da, Legegintza-Dekreto honek dioen batze-ekintzari darion nahitaezko gehigarririk baino ez dagoela.

Hori horrela, Ekonomia eta Herriogasun-Sailburuaren saloz, eta Jaurtze-Batzordeak bere mila eta bederatzirehun eta larogeita hirugarreneko Apirilaren hemeretziko Osoko Bilkuran aztertu eta onartu ondoren, honako hau

ERABAKITZEN DUT:

Lehenengo Atala - Onartzea

Honi erantsitako Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko 1983.erako Guztizko Diruegitamuaren Idazki hau, Lege-maila duela, onartzen da.

2. Atala - Indarraldia

Euskal Herriko Elkarte Autonomiadunaren 1983.erako Diruegitamuaren Bateratutako Idazki honek, bateratze-ekintza honen gai izan direnez gero, ondoren zehazten diren legeak ordezkatuko ditu eta bere indarraldia hartuko E.H.A.A.n argitaratutako egunaren biharamunetik hasita:

Martxoaren 23ko 5/1983 Legea, Euskal Herriko Elkarte Autonomiadunaren 1983.erako Guztizko Diruegitamua onartzezkoa, Martxoaren 23ko 6/1983 Legea, Euskal "Irrati-Telebista" Herrierakundearen eta Irrati-Telebistazko herri-zerbitzuen eraentzarako Herri-Baltzuen 1983.erako Diruegitamua onartzekoa, eta Martxoaren 23ko 7/1983 Legea, Euskal Herriko Elkarte Autonomiadunaren 1983.erako Diruegitamua Bidegoiari eta Ibilgailuentzako bide arauei buruzko Erresumako legeen alorrean egiteratzea onartzezkoa.

Gasteiz, mila bederatzirehun eta larogeita hirugarreneko Apirilak 19.

Lehendakaria,

CARLOS GARAIKOETXEA URRIZA.

Ekonomia eta Herriogasun-Sailburua,

PEDRO LUIS URIARTE SANTAMARINA.

ELKARTE AUTONOMIADUNAREN 1983.ERAKO GUZTIZKO DIRUEGITAMUAREN BATERATUTAKO IDAZKIA

I IDAZPURUA

GUZTIZKO DIRUEGITAMUAK ONARTZEAZ

Lehenengo Atala - Guztizko Diruegitamuak

Lege honen bidez, 1983garrenerako Euskal Herriko Elkarte Autonomiadunaren Guztizko Diruegitamuak onartzen dira; eta horiek esandako Elkarte Autonomiadunaren eta bere Erakunde Burujabeen Diruegitamuez, eta Maiatzaren 20ko 5/1982 Legeak esaten duen Euskal "Irrati-Telebista" Herrierakundearen eta irrati-telebistazko herri-zerbitzuen eraentzarako Herri-Baltzuenez ere osatuak daude.

2. Atala - Elkarte Autonomiadunaren Diruegitamua

1.- Euskal Herriko Elkarte Autonomiadunaren Diruegitamuaren xahupen-egoera guztira larogeita zazpi mila hirurehun eta hirurogeita hamalau miloe, seirehun eta larogeita bederatzi mila bostehun eta larogeita bost pesetatakoa (87.374.689.585) da. Jaurlaritzak dagozkion bete-beharrei erantzuteko beharrezko den zenbatekoak osatzen du kopuru hau.

2.- Euskal Herriko Elkarte Autonomiadunaren Diruegitamuaren eskurapen-egoera guztira larogeita zazpi mila hirurehun eta hirurogeita hamalau miloe, seirehun eta larogeita bederatzi mila bostehun eta larogeita bost pesetatakoa da, honako era honetan banakatzen dela.

a) Lege honetako VI. Idazpuruan agintzen denaren ariora, Foru-Diputazioek Euskal Herriko Diruegitamu-xahupenei laguntzeko hirurogeita bederatzi mila eta hirurehun eta hirurogeita zortzi miloe, bostehun eta larogeita bi mila eta hogeita hemeretzi peseta (69.368.582.039) emango dituzte.

b) Elkarte Autonomiadunak berak kitatzeko dituen ekonomi-eskabideak lau mila ehun eta berrogeita zazpi miloe hirurehun eta zazpi mila bostehun eta berrogeita sei peseta (4.147.307.546) jotzen dute.

c) Lurralde arteko Ordezkaketa-Baltzak sei mila zortzirehun eta berrogeita hamairu miloe, zortzirehun mila peseta (6.853.800.000) jotzen du.

d) Dagozkien itunetan oinarrituz, xahupen-egitasmo zehatzak burutzeko Erresumako Guztizko Diruegitamuen pentzutango Baltzak, hirurehun eta zazpi miloe peseta (307.000.000) jotzen du.

e) Dagozkien itunetan oinarrituz, xahupen-egitasmo zehatzak burutzeko Foru-Diputazioetatikako Baltzak hirurehun eta larogeita hemezortzi miloe peseta (398.000.000) jotzen du.

f) Lege honen 20garren Atalean eta Lehenengo Erabaki Gehigarrizko 20garren puntuan zehaztutako baldintzetan sei mila eta hirurehun miloe pesetatako (6.300.000.000) Herrizorra jaulkiko da.

3.- Xahupen eta sarrera-zehaztapenetako beharrak eta eskubideak, Autonomia-Estatutoan eta Eskuraketen Bitariko batzordearen horiekiko erabakietan agintzen denez, 1982garreneko abenduaren 31rarte, egun hau barne dela, egindako Erresumatikako Ahalmen-eskuraketari eta zerbitzu aldaketari darizkie.

3. Atala - Erakunde Burujabeen Diruegitamua

1.- Merkataritza, Industria edo Dirubideketa-izakerazko "Enerjia eta Meatzen Aurrezte eta Hazkuntzarako Aztertegia" Erakunde Burujabearen Diruegitamua Erakunde horrek Ekonomia-urtean zehar bere bete-beharrei erantzun ahal diezaien izendatzen diren diruekikoan zazpirehun eta hogeita lau miloe, hirurehun mila peseta (724.300.000) jotzen du, eta ekonomia-urtean zehar kitatu beharrezkotzat jotzen diren eskubideek ere, era berean, guztira zazpirehun eta hogeita lau miloe, hirurehun mila peseta (724.300.000) jotzen dute.

2.- Merkataritza, Industria edo Dirubideketa-izakerazko "Garraiakizun-Akurategia" Erakunde Burujabearen Diruegitamua onartzen da. Erakunde horrek ekonomia-urtean zehar bere bete-beharrei erantzun ahal diezaien izendatzen diren diruek berrogeita hamar miloe peseta (50.000.000) jotzen dute, eta ekonomia-urtean zehar kitatu beharrezkotzat jotzen diren eskubideek ere, era berean, guztira berrogeita hamar miloe peseta (50.000.000) jotzen dute.

3.- Sor daitezkeen Erakunde-Burujabeei eta horietako bakoitzari dagokion Diruegitamuari atxikiko zaie Lege hau eta, honek eragite-indarra izan dezan, Legebiltzarraren onarpena hertsiki eskatuko du.

4. Atala - "Euskal Irrati Telebista" Herri-Erakundearen diruegitamuak

l.- "Euskal Irrati Telebista" Herri-Erakundearen egiterapenari erantzuteko behar diren diru-horniketak mila larehun eta hirurogeita hamazazpi miloe peseta jotzen dute guztira (1.477.000.000).

2.- Aurreko zatian esandako horniketa hoiek egiteko ohartematen diren dirueskuarteak mila larehun eta hirurogeita hamazazpi miloe peseta jotzen dute (1.477.000.000).

5. Atala - Eraentzako Herri-Baltzuen Diruegitamuak

1.- "Gasteizko Irratia-Radio Vitoria, S. A." Akziokako Euskal Herri Baltzuaren ihardunaren egiterapenari erantzuteko beharrezko diren diruhorniketak guztira hirurogeita hemeretzi miloe peseta (79.000.000) jotzen dute, eta horniketa horiek egiteko ohartematen diren diru-eskuarteak, guztira, hirurogeita hemeretzi miloe pesetatara iristen dira (79.000.000).

2.- "Euskal Telebista-Televisión Vasca, S. A." Akziokako Herri-Baltzuaren ihardunaren egiterapenari erantzuteko beharrezko diren diru-horniketek mila seirehun eta hogeitabost miloe bostehun mila peseta (1.625.500.000) jotzen dute guztira, eta horniketa hoiek egiteko ohartematen diren diru-eskuarteak, guztira, mila seirehun eta hogeita bost miloe bostehun mila pesetatara iristen dira (1.625.500.000).

3.- "Eusko Irratia-Radiodifusión Vasca, S. A." Akziokako Herri-Baltzuaren ihardunaren egiterapenari erantzuteko beharrezko diren diru-horniketek ehun eta hogeita hamalau miloe peseta (134.000.000) jotzen dute guztira eta horniketa hoiek egiteko ohartematen diren diru-eskuarteak, guztira, ehun eta hogeita hamalau miloe pesetatara iristen dira (134.000.000).

6. Atala - "Euskal Irrati-Telebista" Herri-Erakundearen eta Eraentzarako Herri-Baltzuen bateratutako diruegitamua

1.- Maiatzaren 20ko 5/1982 Legearen 44 atalean finkatutakoaren esanera, Lege honek 1983.eko ekonomia-urterako, atal honen idazpuruak dioen "Euskal Irrati-Telebista" Herri-Erakundearen eta Eraentzarako Herri-Baltzuen bateratutako diruegitamua onartzen du.

2.- Lege honen gai diren "Euskal Irrati-Telebista" Herri-Erakundearen eta Eraentzarako Herri-Baltzuen bateratutako Diruegitamuek, ekonomia-urtean burutu beharreko ekintza-bide guztiei erantzuteko diru-horniketen aldetik mila bederatzirehun eta larogeita bat miloe peseta (1.981.000.000) jotzen dute guztira, eta horniketa hoiek egiteko ohartemandako diru-eskuarteak, mila bederatzirehun eta larogeita bat miloe pesetatara iristen dira (1.981.000.000).

II IDAZPURUA

IZENDATUTAKO DIRUEN GUZTIZKO ARAUBIDEA

7. Atala - Lurralde arteko Ordezkaketa-Baltza

1.- Lurraldearteko Ordezkaketa-Baltzaren pentzutan egin beharreko diruezarketak gauzatu behar daitezeneko egitasmoak zehaztu daitezenetik aurrera, Diruegitamuko Sail ezberdinetako gastu-kontutan azaltzen diren eta esandako egitasmoak aurrera ateratzeko diren diruizendapenak 98 Sailari eskuratuko dizkio Ekonomia eta Herriogasun-Sailak.

2.- Baltzaren pentzutan, diruegitamuan sartu gabeko egitasmoak aurrera ateratzea erabakiko balitz, Ekonomia eta Herriogasun-Sailak, 98 Sailan "Lurraldearteko Ordezkaketa-Baltza, zehaztu gabeko Diruezarketak" izenez azaltzen den Diruegitamu-ataletik atera eta eskuraketa-bidez esandako Sail horretan sartuko ditu egitasmo horiek.

3.- Baltzaren pentzutan diruezarketak gauzatu behar daitezeneko egitasmoak Elkarte Autonomiadunak beretzakotu gabeko aginteei balegozkie, aurreko idazatian adierazitako diruegitamu-atalari dagokion zenbatekoa kendu egingo dio Ekonomia eta Herriogasun-Sailak eta, hori egin ahal izateko, esandako egitasmo horrentzat eginda dagoen diruizendapena trikiegia balitz, beharrezko izan dedin zenbatekoaren dirubideketa diruizendapen-aldaketen bidez edo Herri-Zorra jaulkiz egingo da.

4.- Baltza araupetzen duen araupidetzaren ariora Autonomia-Elkarteak, Erresumak esku-emanda, bere ahalmenei ez dagozkien diruezarketa-egitasmoak burutzea bere gain hartuko balu, Ekonomia eta Herriogasun-Sailak, "Lurraldearteko Ordezkaketa-Baltza. Eraentzarako Diruizendapenak" izenez 98 Sailaren barruan zerbitzu burujabea sortuz, egitasmo hoiekiko diruizendapenak Guztizko Diruegitamuetan sartuko dira.

5.- 98 Sailari erantsi dakizkion diruezarketa-egitasmoak burutzea Toki-Erakundeei balegokie, egitasmo hoien dirubideketak egiteko beharrezko izan daitezen eskuarteak eskuratuko dizkie Ekonomia eta Herriogasun-Sailak.

6.- 98 Sailarekiko diruizendapenei dagozkien kopuruak ezin izango dira beste Sail baterako diruizendapen-eskuraketa gai.

8. Atala - Aldatu daitezkeen Diruizendapenak

1.- Nahiz Gaitze-mailan, nahiz zerbitzu-maila egon, Hertzainen mailan Elkarte Autonomiadunak dituen aginteen dirubideak egiteko izendatutakoak alda daitezkeen diruizendapen izango dira, Hertzain-Eskola lehenengo aldiz jarri zeneko zazpirehun eta larogeita hamasei miloe peseta (796.000.000) jotzen duten xahupenekikoak salbu.

2.- Aurreko atalean alda daitezkeentzat jotako diruizendapenak, Autonomia-Hertzainaren dirubideketari buruz Kupoarekiko bitariko Batzordearen Erabakietan esaten denaren ariora erantsi edo haundiagotu eta kendu edo gutxitu ahal izango dira.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko den jaurlaritzaren horrekiko dekretoz egingo da diruizendapenaren aldaketa.

9. Atala - Eraentzarekiko dirusarrerak eta ixendapenak

1.- Autonomia-Elkarteak aginterik ez dagokioneko gaitan egitasmoak egipideratzeko beste Herri-Erakundeengandik dirubaltzarik jaso baleza, Autonomia-Elkartearen Guztizko Diruegitamuen osaki den Erakunde hartzailearen diruegitamuaren diru-sarrera eta xahupenen egoerek behar hainbateko zehaztasunez eta bereiztasunez jasoko dute.

2.- Aurreko txatalean erabakitakoaren arauera erantsitako diruizendapenen egiterapena horri buruz indarrean dagoen araupidetzan agindutakoaren mende egongo da.

3.- Lurraldearteko Ordezkaketa-Baltzatiko diruak balira, Lege honetako 7garren atalaren 4garren txatalean agindutakoa beteko da.

10. Atala

Hiruhilabetakal, Ekonomia eta Herriogasun-Sailak, Elkarte Autonomiadunaren 1983garrenerako Diruegitamuaren egiteratze-mailari buruz estadistikazko argitalpena gertatuko du.

III IDAZPURUA

LANARIGOAREN DIRUBIDETZAK

11. Atala - Lehendakarin eta Sailburuak

Lehendakariak eta Sailburuek Sail ezberdinen pentzutan jasoko duten urteko lansariaren gehiketa osoa ehuneko 10 izango da.

12. Atala - Arduralaritzako Gorenkarguak

Eusko Jaurlaritzako Sailhuruordeek, Artezkariek eta Artezkariordeek jasoko duten urteko lansari osoa ehuneko 10 gehituko da.

13. Atala - Karrerako Herri-lanariak

1.- Elkarte Autonomiadunak 1982garreneko Abenduaren Erresumarengandik eskuratu dituen karrerako herri-lanariek jasoko dituzten urteko lansari osoak 1983garren urtean ehunetik 10eko heinean gehituko dira.

2.- Aurreko txatalean aipatzen den gehitzea ondorengo arauei dagokienez burutuko da:

a) 1982garreneko ekonomia-urtean zehar jasotako diru-sari osoei begira haztatuko da esandako gehiketa, atal honetako 4 eta 5 txatalean agindutakoaren indarrez gehiketa horretatik kanpo geldi daitezen dirusari-zernolakoak salbu.

b) Atal honetako 6garren txatalean aipatutako epearen barruan, oinarrizko eta osagarrizko dirusarien artean, baita beroien osaki diren ordaintzezko zernolako ezberdinen artean ere, gehiketaren banaketa zehaztuko du Jaurlaritzak.

3.- Herrilanarien arteko lansari osoek, oinarrizko lansariak kontutan hartu ondoren atal honetako lehenengo txatalean agintzen den gorakoa izan dezaten, osagarrizko lansarien hainbatekoak kontatuko dira.

1983garren urte barruan, delako doiketa hori egitea ezinezko gerta-dedinean, oinarrizko lansariak behin-behingoan murriztu egingo dira.

4.- Atal honetako lehen-txatalak hartzen duen gorakoan ez dira sartzen heintasun-erakuskariaren edo biderkagarriaren arauera bere hainbatekoa zehaztu gabe izan dezaten osagarrizko dirusariak.

Familia-osagarria, janaritarako laguntza eta gaitasun berarizko suspergarria bere araupidetza bereziz zuzenduko dira. Ekoizkortasun-suspergarriagatiko, berarizko edo agiz kanpoko eta txatal honetan aipatutakoekin zerikusirik ez duten beste edozein zerbitzuegatiko dirusariek 1982garren urtean adinako hainbatekoaren zorra sortuko dute.

Aurreko idazatian aipatutako ordainketazko osagarriak dagokien heinean berebaitaragarriak izango dira.

5.- Lege honetan agintzen denari darizkion gorakoak gaurgeroko hohekuntzak edo gorakoak direla bide berebaitaragarri direlako aitormena edo erabakia duten lansariak ordezkatzeko egokia izan dedin hainbatekoz egingo dira.

6.- Atal honetako lehenengo txatalean agintzen denaren kaltetan gabe, Lege hau indarrean jarri dedinetik hasita sei hilabetetako epearen barruan Elkarte Autonomiaduneko eta honen Erakunde Burujabeetako Arduralaritzaren zerbitzura dagoen lanarigoaren osagarrizko lansarien erapidetza eta egitura aldatzeko baimena ematen zaio jaurlaritzari. Behar izanez gero, aldaketak egitea erabakiko balitz, hoien berri Jaurlaritzak Ekonomia eta Herriogasun-Sailari emango dio.

7.- Jaurlaritzak, Lege hau indarrean jarri dedinetik sei hilabeteko epearen barruan, araudiz ezarriko du besterik ezko iharduna berekin daramaten lantokiak zehazteko erabiliko den bidea eta lansari-osagarri hau ezin izango du aurrez zehaztutako lantokiez bestetarako eskatu.

8.- Elkarte Autonomiaduneko eta honetako Erakunde Burujabeetako Arduralaritzaren zerbitzuan ari eta osagarrizko lansari gisa besterik ezko ihardunean ari izatearen osagarria jaso dezaten karrerako herri-lanari guztiek ezin izango dute diru-ordainezko herri nahiz norbanako jabetzapeko ekintzetan ihardun eta hauek Autonomia-Elkarteko Arduralaritzaren zerbitzura ari den lanarigoarentzat oroharki jarritako araututako lan-orduei egokitu beharko die eguneroko lana eta, hori, bere ihardunaren nolakotasunagatik ezar daitezan doiketak gogoan izanik.

14. Atala - Eskuratutakoa izanik Lan-Legearen agindupeko ez den beste lanarigoa

1.- Baiteango herri-lanariei, arduralaritza-legearen arauera akuratutako eta 1982garreneko abenduaren 31 bitartean Erresumak Elkarte-Autonomiadunari eskuratu dion behin-behingorako lanarigoari, urteko lansari osoen guztizkoa ehuneko 10 gehituko zaie.

2.- Behin-behingorako herri-lanarien oinarrizko lansariek ezin izango dute hutsunea betetzen duten taldeagatik karrerako herri-lanariei hasiera-hasieratik dagokiena baino goragokoak izan eta herri-lanari haien gainontzeko sariak osagarrizkoak izango dira.

3.- Atera daitezen sariak bere kideko karrerako herrilanariek euki dezatena baino goragokoak izan ez daitezenekoa kontutan izanik doituko da atal honetako lehenengo idatzatian adierazitako gorakoa.

15. Atala - Autonomia-Elkarteko Arduralaritzak eta honen mendeko Erakunde Burujabeek Arduralaritza-legearen arauera akuratutako lanarigoa

Autonomia-Elkarteko Arduralaritzak eta honen Erakunde Burujabeek Arduralaritza-legearen arauera artez akuratutako lanarigoaren urteko lansarien guztizkoa 1983garren ekonomia-urtean aurreko urteko ekonomia-urtekoaren eretzean ehuneko 10 gehituko da.

16. Atala - Lan-Itunepeko Lanarigoa

Lege honetako lehenengo Erabaki Gehigarrizko 13garren puntuan aipatzen den 22garren ataleko 2garren txatalean agintzen denari buruz, bakoitzari dagokion Herri-Erakundearen, Herri-Baltzuak barne, ordezkaritzak kontutan izan behar duen lansari-multzoaren gorakotzat, eta ehuneko horretan atal guztiak sartuz, 1982garrenekoari begira, ehuneko hamabi izendatzen da.

17. Atala - Beste Lanarigoa

1.- Elkarte Autonomiaduneko, horko Erakunde Burujabeetako, Herri-Baltzuetako eta, aurreko ataletan erabakitakoaren ezarpen-esparruan sartu gabe egonik, horren mende dauden gainontzeko herri eta norbanako jabetzapeko Erakundeetako Arduralaritzaren zerbitzuan dagoen beste edozein lanarigoren lansaria gehienez ere ehuneko hamar gehituko da eta araupidez erabakiko denaren ariora banatuko da.

2.- Kupoarekiko Bitariko Batzordean erabakitakoareri arauera, berarizko araupide izango duen Autonomia-Hertzainekoa den lanarigoa aurreko idazatian agindutakotik kanpo gelditzen da.

18. Atala - Lanarigoarentzako-Beste diruizendapen batzuk

1.- I Atalburuko lanarigoaren, beste inoren ez, gastuetarako xedezko zenbait Sailetako Xahupenekiko 99 Sailean, lansarien ehuneko 2 gehitzeari dagokion zenbatekoagatik izendatutako guztizko dirua, lege honetako 13garren, 14garren eta 15garren ataletan aipatzen den lanarigoaren herri-ihardunaren eginkortasuna eta ekoizkortasuna hobetzera bideratutako egitarauentzat, lansarien kidetzearentzat eta orohar lansari-jaurpidea arrazoipetzezko eta ekoizkortasuna gehitzezko neurriak egiteratzeko izendatuko du Jaurlaritzak.

2.- Atal honetako aurreko lerroaldian aipatzen den guztizko dirua, Jaurlaritzak banatuko du eta, hori Autonomia-Elkartean gehiengoa duten Sindikaritza-Erakundeei iritzia eskatu ondoren, har ditzan irizpideei jarraiki egingo du.

IV IDAZPURUA

DIRUBIDEZKO EGIKETEZ

19. Atala - Bermeak

1.- 1983garreneko ekonomia-urtean zehar, Elkarte Autonomiadunak edozein moetazko egiketegatik bermeak gehienez hamar miloe pesetatako hainbatekoz utzi ahal izango ditu.

Lehenik emandako berme-indargetzea ekar dezaten ordaingarri-egiketen birlaguntza edo ordezkatzearen arrazoiz egin dedin ordainik ez da aipaturiko mugarako kontatuko.

2.- Aurreko txatalean baimendutako mugaren barruan Elkarte Autonomiadunak honako egiketak berma ahal izango ditu:

a) 1983garreneko ekonomia-urtean abenduaren 28ko 12/1982 Legeak baimendutako berme- aurreratzeak egitearen kaltetan gabe eta hoiez kanpo, Industria-Suztaketa eta Birrantolaketarako Baltzuak bi mila eta bostehun miloe pesetatako hainbateraino burutu ditzanak.

b) Egoitza Euskal Herrian duten elkarrekiko bermebaltzuek bermaturik, hoietako parte hartzaile izan daitezen enpresa txiki eta erdi-mailakoek mila miloe pesetatako hainbatekoraino akuratu ditzatenak.

c) Birregituraketa-bilakaerango enpresek eta enpresa-multzoek bostehun miloe pesetatako hainbatekoraino burutu ditzatenak.

d) Elkarte Autonomiaduneko Erakunde Burujabeek eta bertako gainontzeko herri, nahiz norbanako erakundeek sei mila miloe pesetatako hainbatekoraino burutu ditzatenak.

3.- Elkarte Autonomiadunak bermea ematea auxreko 2garren txataleko b) eta c) kasuetan egiteratuko da araudi bidez erabaki daitezen baldintzetan eta, kasu guztietan, baimena epailaren 17ko 42/1981 Dekretoz sortutako Ekonomia-Batzordearen saloz Jaurlaritzak emango du eta horren eraketa Ekonomia eta Herriogasun-Sailak egingo.

Hiru hilabetekal emango zaio Ekonomia, Herriogasun eta Diruegitamu-Batzordeari aldi horretan emandako bermeen berri.

4.- 1983garren ekonomia-urtean Industria-Suztaketa eta Birrantolaketarako Baltzuak berma ahal izango duen gehienezko hainbatekoa bostehun miloe pesetatakoa izango da.

20. Atala

Elkarte Autonomiaduneko dirubidetza-egiketak Lege honetako Bosgarren Erabaki Gehigarrizko 5garren txatalean erabakitakoa salbu, indarrean dauden dirubidetza-egiketen zenbatekoak, bere agiriztapen era edozein izanik, 1983garreneko abenduaren 31n ez du hogeita bi mila miloe pesetatatik gora jotzerik izango.

21. Atala - Erakunde Burujabeen dirubidetza-egiketez

Enerjia eta Meatze-Aurrezte egiterapenerako arteztegiari 1983garreneko ekonomia-urtean zehar berrehun miloe pesetatako dirubidetza-egiketak akuratzeko baimena ematen zaio.

22. Atala - Elkarte Autonomiadunak egiteko dirubideketak

1.- Bakoitzarekiko hainbatekoak dagokion Erakundearen Diruegitamuan baimenduta egonez gero, Jaurlaritzak, Ekonomia eta Herriogasun-Sailaren saloz, Elkarte Autonomiaduneko Iraskunde-Arduralaritza osatzen duten Erakundeei gehienez ere urtebeteko eperako diruizendapenak egin ahal izango dizkie.

2.- Dirusari-maila eta aurreko txatalean aipatzen diren dirubidetza-egiketen gainontzeko zernolakoak zehaztea, baita hoiek Autonomia-Elkartearen izenean eratzea ere, Ekonomia eta Herriogasun-Sailaren esku egongo da.

3.- Atal honetan erabakitakoa behar bezala betetzeko, 06 Sailean (Ekonomia eta Herriogasuna), 05 Zerbitzuan (Dirubideketa) agertzen den diruegitamuarekiko zernolakoa, aipatutako Erakundeei 1983garreneko ekonomia-urterako baimendutako zorpidearen mugaraino haundiagotu daitekeelakotzat hartuko da.

4.- Ekonomia eta Herriogasun Sailak atal honetan jasotako baimenez baliatuz, egindako dirubidetza-egiketa guztien eta bakoitzaren berri Eusko Legebiltzarreko Ekonomia, Herriogasun eta Diruegitamu-Batzordeari emango dio.

23 Atala

Autonomia-Elkartearen laguntzabidezko diruz baliatu daitezen enpresek, legez erabaki dedin eran, bakoitzak bere Enpresa-Batzordeei diru hoiek nola erabiltzen direnei buruzko argipideak eman beharko dizkiete. Eginbehar hori ez betetzeak, enpresak egoera hori zuzendu dezanerarte Eusko Jaurlaritzak dirusaritarako laguntzaren urteko zatiaren ordainketa geldiaraztea ekarriko du.

V IDAZPURUA

XAHUPENA ONARTZEAZ

24. Atala - Erakunde Burujabeak

Hamar miloe pesetatako hainbatekoz goragoko akuraketak egiteko, atxikita dauden Saileko Sailburuaren aldezaurreko baimena edo, hala behar izanez gero, Jaurlaritzarena beharko dute Erakunde Burujabeek.

VI IDAZPURUA

FORU-DIPUTAZIOEN EKARKETEZ

25. Atala - Foru-Diputazioen ekarketa 1983garreneko ekonomia-urtean zehar

1.- Autonomia-Elkarteko Diruegitamuan izendatutako dirubidetzei eusteko, azaroaren 24ko 11/1982 Legearen idazkerak dionez, 1982garrenerako Elkarte Autonomiaduneko Guztizko Diruegitamu-Legearen 35 ataleko 1.a) txatalean dauden ehunekoak erabiliz zehaztutako Foru Diputazioen orobarnezko ekarketak, 1983garreneko ekonomia-urtean zehar, honako hauek izango dira:

Pesetak

Arabako Foru-Diputazioarenak 9.167.451.000

Gipuzkoako Foru-Diputazioarenak 23.386.165.000

Bizkaiko Foru-Diputazioarenak 37.654.002.000

Foru-Diputazioen bateango orobarnezko ekarketak 70.207.618.000

2.- Aurreko txatalean dagoen hainbatekotik, Arabako Foru-Diputazioak 3.616.172.000 pesetatako kopurua aterako du Nekazaritza, Mendi, Abelkuntza, Errepideei buruzkoan Erresumak Elkarte Autonomiadunari eskuratutako eta Arabako lurraldean azken honen ordez hark egiteratzen dituen zerbitzuen eta Erresumak, bere bitartez gaur baliogabetutako Arabakingo Ekonomia-Itunea lortu zen azaroaren 26ko 2.948/76 Errege-Dekretoaren 18.1 atala egiteratuz Foru-Diputazio horrekin eratutako hurrenkako akordiotan xahupen-osagarritzat onartu zuen beste zerbitzu iharduera gostearekiko ordain gisa.

Aipatutako Arabarekiko osatze-xedezko zerbitzuak, Jaurlaritzak, Gipuzkoa eta Bizkaiko Kondaira-Lurraldeetan egingo ditu Diruegitamuan jasotako diru-laguntzen pentzutan.

Atal honetako hurrengo 4garren txatalak aipatzen duen Bitariko Batzordeak horretarako erabaki dezanaren ondorioz, osatze-xedezko kopuru hori behin-behingorakoa izango da.

3.- Halaber, Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko Foru-Diputazioek, Ekonomia-Ituneari jarraiki egiteratzen dituzten Herriogasun eta Lege-Arduralaritza erakundearen zerbitzuen gosteari, honako kopuru hauek kenduko dizkiote:

Pesetak

Arabako Foru-Diputazioak 214.382.000

Gipuzkoako Foru-Diputazioak 546.889.000

Bizkaiko Foru-Diputazioak 880.545.000

GUZTIRA 1.641.816.000

4.- Azaroaren 24ko 11/1982 Legearen idazkeran 1982garreneko Guztizko Diruegitamu-Legeko 35 ataleko 2 eta 3 zenbakietan dauden bezalakoxe eginkizunak, osakera eta ihardutze-modua ditzan Bitariko Batzordea sortzen da 1983garren ekonomia-urterako.

5.- Lege honetako lehenengo Erabaki Gehigarrizko 24garren puntuan adierazitako epeetan, aintzin-ordainketei bide eman ahal izateko eta aurreko txatalean ohartemandakotik sor litezkeen aldaketen kaltetan gabe, Foru-Diputazioek ordaindu beharrezko hainbatekoa 1 txatalean eta bakoitza atxiki lekiokeen neurrian, atal honetako 2garren eta 3garren txataletan agindutakoa betetzearen ondorio izango da.

6.- Atal honetako 1 txatalean jarritako hainbatekoez gainera, Autonomia-Hertzainarekikoan Autonomia-Elkarteko Diruegitamuan sartutako gastuei eusteko, Foru-Diputazioek, halaber, Kupoarekiko Bitariko Batzordearen Erabakietan oinarrituz, 1983garrenean Erresumari ordaindu beharreko Kupotik, esandako zernolako horregatik, ken dezaketen adinakoxe guztizko kopurua eman beharko dute urteko.

Aipatutako Batzordeak orain arte erabakitako xahupen-neurriak erabiltzeko haztatuta dauden eta Foru-Diputazioek xahupen horietarako hasieran egin beharreko ekarketak, honako hauek izango dira:

Pesetak

Arabako Foru-Diputazioarenak 577.010.407

Gipuzkoako Foru-Diputazioarenak 1.471.953.366

Bizkaiko Foru-Diputazioarenak 2.369.988.266

GUZTIRA 4.418.952.039

Kopuru hauen ordainketa aurreko ataletatik ateratzen diren kopuruetako epe beretan eta urteko banakaketa bera erabiliz egingo da.

7.- Atal honetako edukiak ez du Autonomia-Elkarteko bateango Erakundeen eta horko Kondaira-Lurraldeen arteko harremanak araupetzen dituen Legearenaz aintzin-ebazpenik egiten.

VII IDAZPURUA

ZERGAPIDE-ARAUAK

26. Atala - Lakak eta hainbateko zehatza duten zergapidetzaz besteko arielak

1.- 1983garreneko urtarrilaren lehenengo egunetik aurrera, oinarrizko zergagaiaren ehunekoan zehazturik ez daudelako edo eta oinarri hau diru-aletan baliotu gabe dagoelako hainbateko zehatza dezaten Euskal Herriko Guztizko Herriogasunaren Lakak eta zergapidetzaz besteko ariel-mailek honako zenbatekoa izango dute:

a) Bateratutako eta Askotariko Batxillerreko eta Lanbide-Hezkuntzako Lakenek, 1982garren ekonomia-urtearen azkenean indarrean dagoena ehuneko hogeita bost gehitzetik datorrena.

b) 1981garreneko urtarrilaren lehenengo eguna baino lehen sortutako gainontzeko mailek, 1980garreneko Abenduaren 31n indarrean zegoen maila ondorengo biderkagarriak erabiliz biderkatzetik ateratzen den hainbatekoa izango dute:

1980garreneko Abenduaren 31n indarrean Biderkagarri erabilgarria dauden mailak, honako urtez adierazitakoak

1977 eta aurreragokoak 2,20

1.    1,80

2.    1,60

3.    1,40

c) 1980garreneko Abenduaren 31garren egunaz geroztik sortutako gainontzeko mailek, 1982garreneko abenduaren 31n indarrean zegoen maila ondorengo biderkagarriak erabiliz biderkatzetik ateratzen den hainbatekoa izango dute:

1982garreneko Abenduaren 31n indarrean Biderkagarri erabilgarria zeuden mailak, honako urtez adierazitakoak

4.    1,20

5.    1,00

2.- Lehenengo txatalean erabakitakoa erabiltzetik datozen mailak, neurriz gorakoak nahiz neurriz beherakoak izan, hamarrekotan borobildu ahal izango dira.

Erabaki Gehigarriak

Lehenengoa - Euskal Herriko Elkarte Autonomiaduneko 1982garrenerako Guztizko Diruegitamu-legeko zenbait agindu 1983garreneko ekonomia-urtean erabiltzea

A) Mila bederatzirehun eta larogeita hirugarren urtean, Martxoaren 24ko 3/1982 Legeko honako agindu hauek izango dira erabilgarri:

1.- 4garren atala, "Erresumatikako aginte eta/edo zerbitzuez jabetzea"-ri buruzkoa.

2.- 5garren atala, "ahalmenak eta/edo zerbitzuak Erresumari atzera itzultzea"-ri buruzkoa.

3.- 6garren atala, "Ahalmen eta/edo zerbitzuak Kondaira-Lurraldeei eskuratzea"-ri buruzkoa.

4.- 7garren atala, "Kondaira-Lurraldeetatikako ahalmen eta/edo zerbitzuez jabetzea"-ri buruzkoa.

5.- 8garren atala, "Foru-Diputazioekingo Itune"-ei buruzkoa.

6.- 9garren atala, "Eraspen"-ei buruzkoa.

7.- 10garren atala, "Diruizendapenak besterakotzea"-ri buruzkoa.

Martxoaren 24ko 3/1982 Legearen 10garren atalaren azken lerroaldia honela idatziko da:

"Hiruhilabetekal, Eusko Jaurlaritzak Ekonomia, Herriogasun eta Diruegitamu-Batzordeari Diruegitamuetan sartutako dirueizendapenetan eskuraketen bidez gertatu diren aldaketen egoeraren berri emango dio. Urteko azken-argipidea hasierako eta bukaerako diruizendapenen egoera Diruegitamuko Sailka, Zerbitzuka, Atalburuka, Atalka eta zernolakoka emanez egingo da".

8.- 12garren atala, "Izendatutako Diruen birbanaketa"-ri buruzkoa.

9.- 13garren atala, "Haundiagotu daitezkeen Dirubidetzak"-gaiari buruzkoa.

10.- 14garren atala, "Ordainkizunak gaitzea"-ri buruzkoa.

11.- 15garren atala, "Dirubidetzak lehengotzea"-ri buruzkoa.

12.- 16garren atala, "Urte batzutako diruizendapenak"gaiari buruzkoa.

13.- 22garren atala, "Lan-itunepeko lanarigoa"-ri buruzkoa.

14.- 23garren atala, "Beste Lanarigoa"-ri buruzkoa, bigarren eta hirugarren idazatitan.

15.- 25garren atala, "Diruezarketa-dirubidetzen pentzutango aldirako akurapena"-ri buruzkoa.

16.- 26garren atala, "Kentzeko Lantoki"-ei buruzkoa.

17.- 27garren atala, "Lanari-erroldeen zabalkuntzarako mugapena"-ri buruzkoa.

18.- 28garren atala, "Izendapen eta bizisariak"-gaiari buruzkoa.

19.- 29garren atala, "Diruezarketen artezko akurapena"-ri buruzkoa.

20.- 31garren atala, "Elkarte Autonomiaduneko Dirubidetza-egiketak" gaiari buruzkoa, bertako 2tik 6rako, biak barne, idazatietan.

21.- 32garren atala, "Dirubidetza-egiketen berdirulaguntza eta ordezkatzea"-ri buruzkoa.

22.- 33garren atala, "Erakunde Burujabeen dirubidetza-egiketak" gaiari buruzkoa, bertako 2tik 4rako, biak barne, idazatietan.

23.- 34garren atala, "Aginte"-ei buruzkoa.

24.- 36garren atala, "Kondaira-Lurraldeen ekarketen eginkortasuna"-ri buruzkoa.

25.- 37garren atala, "Aginteen eta/edo zerbitzuen mailaren aldaketegatikako Kondaira-Lurraldeen haserako ekarketetango aldakuntza"-ri buruzkoa, Azaroaren 24ko 11/1982 Legearen indarrez bertako 1 idazatian gertatutako aldaketa kontutan izanik.

26.- 39garren atala, "Dirulaguntzabideak" gaiari buruzkoa bertako-lehenengo idazatian.

27.- 41garren atala, "Badaezpadako-neurriak" gaiari buruzkoa.

28.- 42garren atala, "Diruezarketen Artarako batzordea"ri buruzkoa.

29.- 44garren atala, "Diruegitamuen teknika-eraketak" gaiari buruzkoa.

30.- Bigarren Erabaki Gehigarria, Eusko Legebiltzarraren Saileko Diruegitamuzko izendapenei buruzkoa.

31.- Hirugarren Erabaki Gehigarria, Eusko Legebiltzarraren Saileko Diruegitamuzko izendapenei buruzkoa.

32.- Zazpigarren Erabaki Gehigarria, gazteen eta familiaren ardura duten lanik gabeko emakumeen lanbidea suztatzeko dirulaguntzari buruzkoa.

33.- Zortzigarren Erabaki Gehigarria, ordainsariekiko mugapenei buruzkoa.

34.- Bederatzigarren Erabaki Gehigarria, lanarien ihardunaren eta lansarien aldetikako kidekaketari buruz; Legebiltzarrari 1983garrenerako lehenengo seihilabetekoan aurkeztuko zaion Egitamuan gauzatuko da.

B) Egunak eta epeak 1983garreneko ekonomia-urteari behar bezala egokitzea, baita Lege honetan dauden aginduetara behar bezala jotzea ere kontutan izanik beteko dira aurreko aginduak.

C) Aurreko B) letran esaten denaz gainera, ondoren adierazten diren puntuak behar bezala erabiltzeko, honako berarizko arau hauek izango dira kontutan:

9.- 13garren atala, "Haundiagotu daitezkeen Dirubidetzak" gaiari buruzkoa. 2garren idatzatiko d) letra ondoren datorren erara idatziko da:

d) Benetan egindako zerbitzuen aldiari eta Herri-Arduralaritzari aldezaurretik egindako zerbitzuen aitorpen egiteaz, Abenduaren 26ko 70/1978 Legean agindutakoa erabiltzeari darizkien hirurtekakoak ordaintzeko izendatutako diruak.

10.- 14garren atala, "Ordainkizunak gaitzea"-ri buruzkoa. Lehenengo idazatian i) letra berria sartuko da, honako idazkera hau duela:

i) Beste edozein diru-sarrera, beti ere sarrera horietan benetan jasotako hainbatekoak diruegitamututakoa gainditu dezanean, gehiegizko horregatik gaituz.

24.- 36garren atala, "Kondaira-Lurraldeen Ekarketen eginkortasuna"-ri buruzkoa. Epailaren 24ko 3/1982 Legeko Bigarren Aldibaterako Erabakiari buruz, atal honetako lehenengo idazatian dagoen aipamena, Lege honetako Bigarren Aldibaterako Erabakiari buruzko aipamentzat-jaso behar da.

Bigarrena - Herri-Baltzuen ihardunerako, diruezarketetarako eta dirubideketetarako egitarauak eta diruegitamuak

Lege honi eraskin gisa honako Herri-Baltzu hauen ihardunerako, Diruezarketetarako eta Dirubideketetarako egitarauak eta Diruegitamuak erasten zaizkio:

- Ekainaren 10eko 5/1981 Legez baimendutako Industria-Suztaketa eta Birrantolaketarako Baltzuarena.

- Otsailaren leko 60/1982 Dekretoz baimendutako "Eusko Jaurlaritzaren Informatika Elkartea-Sociedad Informática del Gobierno Vasco, S. A."-ren.

- Otsailaren 15eko 62/1982 Dekretoz baimendutako "Orquesta de Euskadi, S. A."-rena.

- Apirilaren 5eko 82/1982 Dekretoz baimendutako "Sociedad de Gas de Euskadi, S. A."-rena.

- Maiatzaren 24ko 105/1982 Dekretoz baimendutako "Eusko Trenbideak-Ferrocarriles Vascos, S. A."-rena.

- Azaroaren 24ko 9/1982 Legez baimendutako "Ente Vasco de Energia"-rena.

Hirugarrena - "Lan-harremanetako Kontseilua"-rekiko 30 Sailaren Diruegitamua

Lege honetako Lehenengo Erabaki Gehigarriko 30 eta 31 puntuetan ezarritako jaurpidea "Lan-harremanetako Kontseilua"-rekiko 30 Sailarekin erabiliko da.

Laugarren - 1982garreneko Diruegitamuetan Lurralde-arteko ordezkaketa-Baltzari atxikitako Diruizendapenekiko Arauak

1.- Elkarte Autonomiadunak Erresumatik datozen eta dagozkien dirubaltzak jaso izanaren ondorioz 1982garreneko Abenduaren 31z geroztik urte horretarako Diruegitamuko 98 Sailari Diruezarketa-egitasmoak atxikitzeak, Lege honetako Lehenengo Erabaki Gehigarriko 6garren puntuan agindutako esate-modu eta neurritan, atxikitako diruizendapenak 1983garrenerako Diruegitamuari besterik gabe eranstea ekarriko du berekin.

2.- Aurreko idazatiak aipatzen duen Diru-Baltzari atxikitzeak 1982garreneko Abenduaren 31rako dagoenekoz bukatutako egitasmoak barnean har balitza, atxikitze hori 1982garrenerako Diruegitamuen barruan egingo da, behar bezalako kitapen-ondorioetarako.

3.- Aurreko bi idazatietan agindutakoa gora-behera, horietan emandako araupidetzak 1983garreneko Maiatzaren lehenengo egunean galduko du indarra eta une horretan "Lurraldearteko Ordezkaketa-Baltza. Zehaztu gabeko Diruezarketak" izenez 99 Sailean horretarako ageri den diruegitamu-zernolakoak daukan izendapena ezabatu eta zerrendatik kendu egingo du Ekonomia eta Herriogasun-Sailak.

4.- Aurreko idazatiak aipatzen duen egunetik aurrera, Erresumatikakoak diren eta 1982garren ekonomia-urteko Lurraldearteko Ordezkaketa-Baltzari zegozkion eskuarteak jasotzeak, Jaurlaritzak erabaki dezan diruezarketa-egitasmo berriei dagozkien diruizendapenak

1983garrenerako Guztizko Diruegitamuetan sartzea ekarriko du, eta Eraspena egitezko Dekreto egokia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko da. Diruizendapen hori "Lurraldearteko Ordezkaketa-Baltza 1982garren ekonomia-urterako Diruizendapenak" izenez, berarizko zerbitzuan 98 Sailaren barruan sartuko da.

5.- Lege honetan jasotako eran eta ihardunbidez, dirubidetza-egiketak itunetzeko eta, hala behar izanez gero, 1982garreneko ekonomia-urteko diruegitamuetako gaindikinak erabiltzeko baimena ematen zaio Jaurlaritzari eta, hori, esandako ekonomia-urteari dagozkion Erresumatikako diru-baltzak ez hartzetik datozen dirubidetza-eskasiak osatzeko xedez; Jaurlaritzak, era berean, esandako eskasia horiek aldibaterakoak balitez, epe laburrerako dirubidetza-egiketarako baimena eman ahal izango du.

6.- Aurreko idazatian jasotako baimenen babespean egindako dirubidetza-egiketa bakoitz eta guztien berri emango dio Jaurlaritzak Eusko Legebiltzarreko Ekonomia, Herriogasun eta Diruegitamu-Batzordeari.

7.- Erabaki Gehigarri honetan eta, hala baledi, Lege honetako 7garren atalean agindutakoa, Erresumako 1982garrenerako Guztizko Diruegitamuei buruz, Abenduaren 26ko 44/1981 Legearen ERASKINEKO 33 Sailari Jaurlaritzak egindako goradeiaz Konstituzio Epailaritzak bere garaian erabaki dezanaren baldintzapean egongo da.

Epailaritzak erabaki dezanean, esandako ebazpenak diruegitamuei zenbateraino-eragiten dienaren eta erabaki hori betetzeak horretarako eska ditzan neurrien berri emango dio Jaurlaritzak Eusko Legebiltzarreko Ekonomia, Herriogasun eta Diruegitamu-Batzordeari.

Boskarrena - Industria-suztaketa eta birrantolaketarako dirubidetzak

Jaurlaritzak, bere Ekonomia-Batzordearen saloz, Eusko Legebiltzarrak sor dezan industria-suztaketa eta birrantolaketarako Elkargoaren bidez, enpresen birrantolaketarekiko dirulaguntza gisa erabaki ditzan dirubidetzek ez dute, orohar, 1983garreneko egiterapenerako, mila eta bostehun miloe peseta baino gehiago joko. Abenduaren 28ko 12/1982 Legeaz baimendutako 1982garrenerako mugapena 1983garren ekonomia-urtean haundiagotzearen kaltetan gabe eta horri begiratu gabe egingo da mugapen hori.

Euskal Herriko Herriogasun Nagusiak Industria-Suzkiketa eta Birrantolaketarako elkarteari, aipatutako elkarteak industria-suzkiketa eta birrantolaketarekiko laguntza gisa egin ditzan diruegiketetan, hala baledi, gertatutako galerak ordainduko dizkio.

Seigarrena - Langabeziari aurka egileko Lan-Baltza

1.- Langabeziaren aurka borrokatzeko, Lanarekiko 13 Sailaren barruan, bi mila hirurehun eta berrogeita hamar miloe pesetatako Lan-Baltza sortzen da eta horien ihardunbiderapena Lan Sailari dagokio. Lurralde-Antolaketa eta Garraio eta Ekonomia eta Herriogasun-Sailekin elkar hartuta.

2.- Aipatutako Dirubaltzak ordaindutako lanak, Kondaira -Lurraldeetako Udalek, Udal-Elkarteek edo Toki-Erakunde Txikiagoek egingo edo akuratuko dituzte eta, Dirubaltza honen bidez nahi diren helburuak lortzeko erakidetzarik onenerako Foru-Diputazioekin ituneak egin ahal izango ditu Lan-Sailak.

3.- Baltzaren pentzutan emandako dirulaguntzak gizarte-taldeek nola-nahiko azpiegitura eta antolapidetzalanen dirubideak egiteko izango dira, lan horiek ematea udalari dagokiola, eta batipat, eraikintzarako, herri-eraikintzen konponketarako, kaleak zaintzeko eta berritzeko, espaloiak, plazak, ibiltokiak, hiribideak, eta mendibideak egiteko, ura hartzeko eta banatzeko, urbideak egiteko eta hobetzeko eta osasunbidezko azpiegiturasareak egiteko.

Emandako dirulaguntzak, ez da agizko xahupenen dirubideak egiteko, inorentzako domu-eskuraketak egiteko, lurrak erosteko, ez eta 1983garreneko agizko diruegitamuan sartutako lanetarako ere erabiltzerik izango.

4.- Erabaki Gehigarri honek dituen egitasmoen dirubidetzak egiteko laguntza-eskeak, araupidez agindu daitezen agiriekin batera, 1983garreneko Apirilaren 10eko gauerdia baino lehen Lan-Sailera eraman beharko dira behar diren arauak lehen esandako eguna baino gutxienez 20 lan-egun lehenago emango dira aditzera.

5.- Jaurlaritzak, Ekonomia-Batzordeak aldez-aurretik txostena eginik, egoki izan daitezen dirulaguntzak ematea 1983garreneko Maiatzaren 25a baino lehen erabakiko du eta, egun horrez geroztik egin dezan lehenengo bilkuran, Lan eta Gizarte-Ongunde Batzordeari emango dio emate horren berri.

Horrekiko irizpidetzat honako hauek jartzen dira:

a) Aurreko 3 idazatian sarturik egon eta bete-beteko esku-lana behar duten lanei emango zaie lehentasuna.

b) Halaber, sei hilabetetatik gorako egite-aldia dezaten lan-moeta ezberdinei doazkien batera emateko egitasmo edo egitasmo-taldeek izango dute lehentasuna, beti ere, esandako aldi horretan Lanbide-Idazguen bidez-akuratutako lanarigoa lanean euki dezatelarik.

c) Halaber, lege honetan ohartemandako baldintzak betetzen dituen lanik gabekoen zenbatekoaren heineango langabezia-neurririk haundiena izan dezaten Udalek aurkeztutakoek lehentasuna izango dute.

6.- Lan hauek egiteko lanik gabe dauden pertsonen akuraketa nahitaez Lanbide-Idazguen bidez egin beharko da. Akurapen-baldintzetan herri-lanen egilearen aldetik Lanbide-Idazgutan errolderatuta daudela eta inolako dirulaguntzarik hartzen ez dutenei eta batipat familiaren ardura izan dezatenei lan ematen zaiela erasota egotea ezinbestekoa izango da.

Seigarren txatal honetan agindutakoa betetzen dela zaintzeko, gehiengoaren jabe diren Sindikaritza-Erakundeak bertako izango direneko jaurlaritzaren ordezkari bat buru izango duen zaingo-Batzordea sortuko du. Ordezkaritza horri berari atxikiz, Kondaira-Lurralde bakoitzean bertako zaingo-Batzordeak sortuko dira.

7.- Dirulaguntzarekiko adierazpena hartutako egunetik hasi eta berrogeita bat egutegi-egunetako epearen barruan ekin beharko zaie lanei.

8.- Dagozkien diru-ordainketak egindako lanaren egiaztapena Jaurlaritzako gai den ihardutze-sailak onartu ondoren egingo dira eta egiaztapen hau Lurralde-Antolaketa eta Garraio-Saileko dagokion Lurralde-Ordezkaritzan aurkeztuko da.

9.- Erabaki honetan adierazitako baldintzak bete ez izanak, emandako diru-laguntza kendu eta gero bere garaian Jaurlaritzak erabaki ditzan irizpideen arauera birbanatzea ekar dezake.

10.- Autonomia-Elkartean gehiengoa duten Sindikaritza -Elkarteek, duten indarraren heinean, eta Ugazaba-Bazkunak osatutako Batzorde bat eratuko da, Lanbide-Suztapenerako Egitarauetan honako egiteko hauekin eskuhartzea xede dutela:

- Lanik gabeko langileen langabeziaren Aurkako Ekintzarako dirubaltzaren egitasmoak egiteratzeko akurapenari arta egitea, zazpigarren Erabaki Gehigarriaren 6garren zatiak dioenaren arauera.

- Gazteen eta Familia-Erantzunbeharra duten Emakumeek Lanbideak Suztatzeko Egitarauari buruz:

a) Akurapenekiko ikuskaketa.

b) Eratu daitezen teoriazko ikastaroetako egitarauak, eta horien egiterapena.

c) Egitarau hau egiteratu dezaten arauak osatzeko eta hobetzeko ezein neurriren saloak egitea, eta bai Jaurlaritzak horietakoren bat onartu baino lehen entzun dakiela ere.

- Busturialdeko Lanbideen Suztapenerako egitarauaren Batzordean aztertu daitezen gaiei buruzko argipideak hartu eta bai Egitarau honen egiterapena osatu dezaten neurri guztien saloak egitea ere.

- Ihardutze-bidezko Lanbide-Hezkuntzako ikastarotarako egitarauak egin baino lehen bere iritzia ematea, eta bai ikastalditara joandako langileak berriz laneratzea helburu izan dezaten arte hartzezko ekintzetan eskuhartzea ere.

Batzordearen Lehendakaritza Eusko Jaurlaritzako lan -Saileko Lanbide-Sailordetzak izango du.

Batzorde honek gainera lanik gabeko langileen zazpigarren Erabaki Gehigarriaren gai diren "langabeziaren aurkako ekintzarako artezko herrilana" egitasmoak egiteratzeko akurapenekiko zaingoa egingo du.

11. Arau hauen edukia egiteratzeko beharrezko aginduak, Lan-Sailaren saloz, emateko esku ematen zaio Jaurlaritzari.

Zazpigarrena - Langabezian aurka egiteko artez burutzeko lanak

Lanarekiko 13 Sailaren barruan hirurehun miloe pesetatako diru-atala sortzen da eta horien ihardunbiderapena, Lurralde-Politika eta Garraio-Sailarekin elkarlangintzan, Lan-Sailaren esku uzten da eta Autonomia-Elkarteko Arduralaritzak berak egiteratzeko edo akuratzeko eta langabezian dauden pertsonak akuratuz, azpiegitura eta gizarte-antolapidetza hobetzeko, mendiak eta ibaiak garbitzeko eta antzeko egitasmotarako etabar, egiteko diren lanen dirubidetzak egiteko izango dira.

Lan eta Lurralde-Antolaketa eta Garraio-Sailen saloz erabaki hau egipideratzeko beharrezko arauak emateko esku ematen zaio Jaurlaritzari.

Zortzigarrena - Ordainetango gorabeherak

Lege honetako 25garren atala erabiliz, atal horretako 2garren txatalak aipatzen dituen ordainetan, hala baledi, sor litekeen gehiagoko edo gutxiagoko aldeak, 99 Sailean dauden diruizendapenen pentzutan berdinduko dira.

Bederatzigarrena - Etxebizitza eta Lurren alorreango inorentzakotze-eskubideak

Jaurlaritza-batzarrak ontzat eman ondoren edo Dekretoz jarri daitezen bidetatik honako hauetarako eskua ematen zaio Lurralde-Antolaketa eta Garraio Sailari:

a) Azaroaren 27ko 3.006/1981 Errege-Dekretoak eta Eusko Jaurlaritzaren Abenduaren 31ko 141/1981 Dekretoak egindako baliapide-eskuraketaren ondorioz Autonomia-Elkartearen jabetzapekoak izan eta eskuraketa hori baino lehen "Instituto para la Promoción Pública de la Vivienda"-ren edo beste ezein agintaritza-erakunderen ondareko ziren merkataldegi, etxalde jabetza-eskubide eta nolanahiko baliapide edo erabiltemodutarako lurrak artez besterentzeko.

b) Autonomia-Elkartearen jabetzapeko izan eta Eusko Jaurlaritzaren Apirilaren 13ko 77/1982 Dekretoak hartzen ez dituen etxebizitzak alogeran nahiz noiznahi uztekotan, inori artez uzteko.

Aldibaterako Erabakiak

Lehenengoa - Egokitasunik ezak

1983garreneko urtarrilaren lehenengo egunetik hasieta Lege hau indarrean jartzeko egunerarte, 1983garreneko Guztizko Diruegitamuetan sor daitezkeen egokitasunik ezak edo adierazitako denboraldian erabil daitekeen "1983garren ekonomia-urterako behin-behingorako diruegitamu-arauak ematen dituen" Abenduaren 31ko 14/1982 Legeak eta honek-, araupidetza bikoitzaren ondorioz egiteratuz sor daitezkeenak, Ekonomia eta Herriogasun-Sailaren saloz, dirubidetza-eskuraketen bidez edo egokien iruditu dakion eran, erabakiko ditu Jaurlaritzak, eta Eusko Legebiltzarreko Ekonomia, Herriogasun eta Diruegitamu-Batzordeari aditzera emango dio.

Bigarrena - Diruekarketak kentzea

Aurreko Aldibaterako Erabakiak aipatzen duen Legea betez, lege honetako 25garren atalean erabakitako aintzin-ordainketa direnez, Foru-Diputazioek egindako ekarketak, aipatutako atalaren ondorioz gertatu behar duen lehen-epetik aterako dira. Honen hainbatekoa gaindituko balute, ondorengoari edo, hala behar izanez gero, ondorengoei kenduko zaie.

Hirugarrena - C.A.D.E.M.-ren Diruegitamua

Jaurlaritzak azaroaren 24ko 9/1982 Legeko Bigarren Erabaki Gehigarrian esaten den esate-modu eta neurritan "Enerjia eta Meatzen Aurrezte eta Hazkuntzarako Aztertegia" erakundea Herri-Baltzua sortu eta orain Ihardutze-Sail burujabea den Erakundea ezaba dezanean, Jaurlaritzak berriro onartu beharrik eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian berriro argitaratu beharrik gabe, Lege honetako 3garren atalean onarpen-gai izan den diruegitamua bere osoan esandako Herri-Baltzuari dagokiolakotzat joko da.

Kentzezko Erabakia

Lege hau indarrean jartzerakoan, Abenduaren 31ko 14/1982 Legea, "1983garren ekonomia-urterako behin -behingorako diruegitamu-arauak ematen dituena", eta lege honen edukiaren aurka egon daitezen beste erabaki guztiak, kendu egiten dira.

Azken Erabakiak

Lehenengoa - Haztapena eta Egiterapena

Ekonomia eta Herriogasun-Sailaren saloz, Lege honetan ohartematen den guztia egipideratzeko eta egiteratzeko beharrezko erabakiak emateko baimena ematen zaio Jaurlaritzari.

Bigarrena - Indar-aldia

1.- Lege hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian osoki argitaratu dadin egunean jarriko da indarrean.

2.- Hala ere, Lege honetan erabakitakoa 1983garreneko Urtarrilaren lehenengo egunetik atzera-indarrez erabiliko da.

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra