Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Sexta edición Premios Adrián Celaya

Euskal Autonomia Erkidegoko zuzenbidea  >>  Legeria

1/1984 Legea, urriaren 30ekoa, koperatibei buruzko otsailaren 11ko 1/1982 Legearen Azken Erabakietako Lehenengoa aldatzezkoa.

1984-10-30

Erakundea: Eusko Legebiltzarra

Argitalpena: EHAA, 1984/11/13, 188. zk.; EAO, 1984/11/22, 280. zk.

 

§ 62. 1/1984 LEGEA, URRIAREN 30EKOA, KOPERATIBEI BURUZKO OTSAILAREN 11KO AZKEN ERABAKIETAKO LEHENENGOA ALOATZEZKOA

 

Koperatibei buruzko Otsailaren 11ko 1/1982 Legearen aurka sartutako Konstituziotasunik ezagatikako 201/1982 Goradeian emandako Epaiak, lege honen Azken Erabakietako Lehenengoa Konstituzioaren aurkakoa dela adierazten du.

Hori horrela, Konstituzio-Epaitegiak Uztailaren 29an emandako 72/1983 Epaiak barne dituen aburuak jasoz, eta Euskadiko Koperatiben Kontseilu Nagusiak 1983garreneko Azaroaren 17an bere erabakia eman ondoren, Koperatibei buruzko Otsailaren 11ko 1/1982 Legearen Azken Erabakietako Lehenengoa aldatzezko Lege hau onartu du Legebiltzarrak.

Atal bakarra:

Otsailaren 11ko 1/1982 Legearen Azken Erabakietako Lehenengoa honela idatzita geldituko da:

"Lege hau, bere Egoitza Euskal Herriko Autonomia-Elkartean izan eta koperatiba-baltzuaren zermugapena egiten duten koperatiba-alorreko hoien barne-harremanak horrelakotzat Koperatibaren eta bere bazkideen artekoak jotzen direla Autonomia-Elkartearen mugartean gertatzen direneko Koperatiba guztiekin izango da erabilgarri, Elkartearen mugartetik kanpo norbaitekingo legezko atxikipenak edo esandako baltzu-helburuari buruzko eskribau-agiriak egin ditzatenaren kaltetan gabe".

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra