Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Sexta edición Premios Adrián Celaya

Euskal Autonomia Erkidegoko zuzenbidea  >>  Legeria

1/1987 Legea, epailaren 27koa, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Kondaira-Lurraldeetako Batzar Nagusietarako hauteskundeei buruzkoa.

1987-03-29

Erakundea: Eusko Legebiltzarra

Argitalpena: EHAA, 1987/4/10, 72. zk.; EAO, 2012/3/22, 70. zk.

§ 86. 1/1987 LEGEA, EPAILAREN 27KOA, ARABAKO, BIZKAIKO ETA GIPUZKOAKO KONDAIRA-LURRALDEETAKO BATZAR NAGUSIETARAKO HAUTESKUNDEEI BURUZKOA

ZIOEN ADIERAZPENA

Hauteskunde-arauek garrantzi nabarmena dute demokraziazko erakundeen egituraketan. Gure autonomia osatzen duten Erakundegoren bereziak, eta orain indarrean dauden hauteskunde-arauek sortarazten dituzten arazoek gai hori birrantolatzea beharrezko egiten dute orekazko aurrerapide baketsua egin ahal izateko.

Autonomia-Elkarteari Batzar Nagusietarako hauteskundeekiko legegintzarako bakarreango agintepidea ematen dion Autonomia-Estatutoaren10.3 atalaren arauera, Eusko Legebiltzarrari dagokio, euskal gizartearen demokraziazko bizitza gero eta erakunde demokraziazkoagoak, zuzenagoak eta orainaldiagokoak antolatuz gara-arazteko bere eginkizun nagusiari dagokionez hauteskunde-erapidetza araupetzea.

Euskal-gizartea aunizkoia da, eta Lurralde bakoitzeko eskualde guztiei dagokien ordezkotza eman diezaien hauteskunde-barrutiak zehaztea herritar guztien balio berdineko, askatasunezko, artezko eta isilpeko botoak bezala demokraziazko erapidetzaren ezaugarri diren oinarri-irizpide nagusiei eustearekin batean eta hauei egokituz egin daitezkeela uste da.

Oinarri-irizpide hoietatik abiatuz, Batzar Nagusietarako hauteskundeak Lege honen bidez eta ondoren zehazten diren irizpideen arauera araupetzea dagokio.

a) Elkarte osorako Erakundeek bere nagusigoa finkatu dezatenaren beharra, Autonomia-Elkarte osoari dagozkion oinarrizko arazoak Batzar Nagusietarako hauteskunde-erapidetzaren barne-kidekotasuna bermatuz araupetzeko.

b) Politika-auniztasuna bermatzea, ordezkotza benetakoa izango denaren segurantza eman dezaten ordezkari-kopuruak hautatuko direneko hauteskunde-barrutiak osatuz.

1. Atala - Osaketa eta hautaketa modua

Guztien askatasunezko, artezko, isilpeko eta heineango ordezkotzaren arauerako boto-emanketaz hautatutako 51 Biltzarkideek, Ahaldunek eta Ahaldun Batzarkideek, hurrenez-hurren, osatuko dituzte Kondaira-Lurralde Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Batzar Nagusiak.

2. Atala - Hauteskunde-Barrutiak

Kondaira-Lurralde bakoitza ondoren ematen diren hauteskunde-barruti hauetan banatuko da:

ARABAKO KONDAIRA-LURRALDEA

1) "Vitoria-Gasteiz Taldea" Barrutia, Gasteiz udalerriak osatutakoa.

2) "Aiara/Ayala Taldea" Barrutia Amurrio, Arceniega, Ayala, Llodio, Okondo udalerriek osatutakoa.

3) "Zuya, Salvatierra, Añana, Campezo eta Laguardia Taldeak" Barrutia, Alegria-Dulantzi, Aramaio, Armiñon, Arrazua-Ubarrundia, Asparrena, Baños de Ebro, Barrundia, Berantevilla, Bernedo, Campezo, Cigoitia, Cripan, Cuartango, Elburgo, Elciego, Elvillar, Iruña de Oca, Iruraiz-Gauna, Labastida, Lagran, Laguardia, Lanciego, Lantaron, Lapuebla de Labarca, Legutiano, Leza, Maestu, Moreda de Alava, Navaridas, Oyon, Peñacerrada, Ribera Alta, Ribera Baja, Salinas de Añana, Salvatierra, Samaniego, San Millan, Urcabustaiz, Valdegovia, Valle de Arana, Villabuena de Alava, Yecora, Zalduondo, Zambrana, Zuya udalerriek osatzen dute.

BIZKAIKO KONDAIRA-LURRALDEA

1) "Bilbo" Barrutia, Bilbo udalerriak osatzen du.

2) "Enkarterriak" Barrutia, Abanto Zierbena, Arcentales, Balmaseda, Barakaldo, Carranza, Galdames, Gordexola, Güeñes, Lanestosa, Muskiz, Ortuella, Portugalete, Santurtzi, Sestao, Sopuerta, Trucios, Valle de Trapaga-Trapagaran, Zalla udalerriek osatzen dute.

3) "Durango-Arratia" Barrutia, Abadiño, Amorebieta-Echano, Etxebarri-Doneztebeko Elizatea, Aracaldo, Arantzazu, Areatza, Arrankudiaga, Arrigorriaga, Atxondo, Basauri, Bedia, Berriz, Castillo-Elejabeitia, Ceanuri, Dima, Durango, Elorrio, Ermua, Galdakao, Garay, Igorre, Izurza, Lemoa, Mallabia, Mañaria, Orduña, Orozko, Otxandio, Ubidea, Ugao-Miraballes, Zaldibar, Zaratamo, Zeberio udalerriek osatzen dute.

4) "Busturia-Uribe" Barrutia, Amoroto, Arrieta, Aulesti, Bakio, Barrika, Berango, Bermeo, Berriatua, Busturia, Derio, Ea, Echevarria, Elanchove, Erandio, Ereño, Errigoiti, Fruniz, Gamiz-Fika, Gatica, Gauteguiz de Arteaga, Gernika-Lumo, Getxo, Gorliz, Guizaburuaga, Ibarrangelua, Ispaster, Larrabetzu, Lauquiniz, Leioa, Lekeitio, Lemoniz, Lezama, Loiu, Markina-Xemein, Maruri, Mendata, Mendexa, Meñaka, Morga, Mundaka, Mungia, Munitibar-Arbatzegi Gerrikaitz, Muxika, Ondarroa, Plentzia, Sondika, Sopelana, Sukarrieta, Urduliz, Zamudio udalerriek osatzen dute.

GIPUZKOAKO KONDAIRA-LURRALDEA

1) "Donostialdea" Barrutia, Donostia, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbil udalerriek osatzen dute.

2) "Bidasoa-Oyarzun" Barrutia, Hondarribia, Irun, Lezo, Oyarzun, Pasaia, Renteria udalerriek osatzen dute.

3) "Oria" Barrutia, Abaltzisketa, Aduna, Albiztur, Alegia, Alkiza, Altzo, Amezketa, Andoain, Anoeta, Arama, Asteasu, Ataun, Beasain, Belaunza, Berastegi, Berrobi, Elduayen, Ezkio-ltsaso, Gabiria, Gainza, Hernialde, Ibarra, Idiazabal, Iruerrieta, Irura, Itsasondo, Larraul, Lazkao, Leaburu-Gaztelu, Legazpia, Legorreta, Lizartza, Mutiloa, Olaberria, Ordizia, Oreja, Ormaiztegi, Segura, Tolosa, Urretxu, Villabona, Zaldibia, Zegama, Zerain, Zizurkil, Zumarraga udalerriek osatzen dute.

4) "Deba-Urola" Barrutia, Aizarnazabal, Antzuola, Aretxabaleta, Aya, Azkoitia, Azpeitia, Beizama, Bergara, Bidegoyan, Deba, Eibar, Elgeta, Elgoibar, Eskoriatza, Getaria, Leintz-Gatzaga, Mendaro, Arrasate, Mutriku, Oñati, Orio, Placencia de las Armas, Regil, Zarautz, Zestoa, Zumaia udalerriek osatzen dute.

3. Atala - Hauteskunde-Barrutikako banaketa

1.- Kondaira-Lurralde bakoitzeko 51 Biltzarkide, Ahaldun eta Ahaldun-Batzarkideak hauteskunde-barruti bakoitzeko biztanlegoaren heinean banatuko dira.

2.- Hauteskunde-barruti bakoitzari bete-betean dagozkion Biltzarkideak, Ahaldunak eta Ahaldun-Batzarkideak izendatu ondoren, gainontzekoak banaketa egiterakoan gelditutako ondarrik haundienaren arauera banatuko dira.

4. Atala - Hautatzaileak eta Hautagaiak

1.- Gara-adinekoak izan, Kondaira-Lurraldeko dagokien hauteskunde-barrutiko ezein Udaletako hauteskunde-erroldan sartuta egon eta bere herri eta politika-eskubideak indarrean izan ditzatenak izango dira hautatzaile.

2.- Dagokien Kondaira-Lurraldean hautatzaile izan eta 5karren atalaren gai diren hautaezin eta elkartuezin-zioek har ez ditzatenak izan daitezke hautagai, bere Kondaira-Lurraldeko ezein hauteskunde-barrutitan aurkeztu daitezkeela.

5. Atala - Hautaezin izateko eta Elkartuezin zioak

1.- Honako hauek ezingo dute hautagai izan.

a) Hauteskunde-Jaurpide Orokorren 5/1985 Oinarrizko Legearen 6garren atalean esandako hautaezin-zioen menpe egon daitezenek.

b) Dagozkien Foru-Diputazioak, Diputadu Nagusiak eta Foru-Diputaduek izendatutako aukerango izendapenezko herri-kargudunak, Foru-Diputatuak eurak salbu.

Halaber, dagokien Foru-Diputazioaren menpeko Herri-Baltzu eta Ihardutze-Erakunde Burujabeetako artezte-kargudunak eta Arduratze-Batzordeetako kideak ere hautaezinak izango dira.

c) Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeen azaroaren 25eko 28/1986 Legeko 5karren atalaren a) eta b) zatien gai diren herri-kargudunek.

d) Kondaira-Lurraldean ari daitezen Probintzia-Aurrezki Kutxetako Egintzapide-Lehendakari eta Artezkari Nagusiak.

2.- Hautatuezin-zioak, berez, elkartuezin-zio izango dira.

6. Atala - Hautagai-zerrenden aurkezpena

Hautagai-zerrendak Politika-alderdi, Baterakunde, Hautatzaile-Batasun eta Elkarteek aurkeztuko dituzte, Hauteskunde-Jaurpide Orokorren ekainaren 19ko 5/1985 Oinarrizko Legearen 2garren Saileko IV Atalburuan ohartemandakoaren arauera. Hautatzaile-Elkarteek hautagai-zerrendak aurkeztu ahal ditzateneko izenpeen zenbatekoan, Lege horretxen 187garren atalaren 3garren zatiak dioenaren arauera finkatuko da. Horretarako, atal honek dakarren taulako mailak barruti bakoitzeko udaletako legezko biztanleen guztizko zenbatekoari buruzkoak direla joko da.

7. Atala - Manu-aldia eta Hauteskundeetarako deia

1.- Batzar Nagusietarako hauteskundeetarako deia Ahaldun Nagusiak egingo du, udal-hauteskundeetarako deiaren egun eta epeekin eurekin.

2.- Batzar Nagusietarako hauteskundeetarako deia egitezko dekretoak Batzar Nagusien manualdia bukatzea dakar.

3.- Deia egitezko dekretoan, hauteskunde-barruti bakoitzari 3garren atalak agintzen duenaren arauera dagozkion Biltzarkide, Ahaldun eta Ahaldun-Batzarkideak zehaztuko dira.

8. Atala - Boto-emanketa eta kontaketa

1.- Batzar Nagusietako kidetarako hauteskundeak Zinegotzitarakoekin batera egindo dira, atabaka bereziak erabiliz.

2.- Boto-emanketa bukatu ondoren, lehenengo Zinegotzitarako botoen kontaketa egingo da eta gero, hori bukatutakoan, Batzar Nagusietako kidetarakoena.

9. Atala - Tokiak izendatzea

Hauteskunde-barruti bakoitzean Hautagai-zerrenda bakoitzari dagozkion tokiak izendatzea Hauteskunde-Jaurpide Orokorren ekainaren 19ko 5/1985 Oinarrizko Legearen 163garren atalak dioenez egingo da.

10. Atala - Hauteskunde-Batzordeak

Kondaira-Lurralde bakoitzeko Hauteskunde-Batzordeak, deia egin dedinetik hasi eta hurrengo zazpi egunen barruan, Eskualde-mailako Hauteskunde-Batzordeei bere hauteskunde-barrutiak izendatzea egingo du, bere egitekoak bete ditzaten.

11. Atala - Hauteskunde-gastutarako herri-dirubideketa

Hauteskunde-ekintzek ekarri ditzaten gastuetarako Kondaira-Lurralde bakoitzeko Diruegitamuen pentzutango dirulaguntzak emango dira, honako arau hauei atxikiz:

a) Hautatutako Biltzarkide, Ahaldun edo Batzarkide-Ahaldun bakoitzeko, Legebiltzarrerako egindako hauteskundeetan legebiltzarkide-toki bakoitzagatik emandako dirulaguntzaren ehuneko berrogeikoa adinako jakineko diru-zenbatekoa.

b) Hautagai-zerrenda bakoitzak ateratako boto bakoitzeko, udal-hauteskundeetarako jarritako diru zenbatekoa bera, hautagai-zerrendako bat gutxienez Kondaira-Lurraldean Biltzarkide, Ahaldun edo Biltzarkide-Ahaldunetarako hautatuta atera dedinaren baldintzapean.

Aldibaterako Erabakia

Lege hau indarrean jarri ondoren egin daitezen lehenengo hauteskundeetan, hauteskunde-barruti bakoitzetik hautatu beharreko Biltzarkide, Ahaldun eta Batzarkide-Ahaldunen kopuruak honako hauek izango dira:

1.- ARABAKO KONDAIRA-LURRALDEAN:

a) "Vitoria-Gasteiz Taldea" Barrutitik hogeita hemezortzi Biltzarkide (38)

b) "Aiara/Ayala Taldea" Barrutitik zazpi Biltzarkide (7)

c) "Zuya, Salvatierra, Añana, Campezo eta Laguardia Taldeak" Barrutitik sei Biltzarkide (6)

2.- BIZKAIKO KONDAIRA-LURRALDEAN:

a) "Bilbo" Barrutitik hamazazpi Ahaldun (17)

b) "Enkarterriak" Barrutitik hamalau Ahaldun (14)

c) "Durango-Arratia" Barrutitik bederatzi Ahaldun (9)

d) "Busturia-Uribe" Barrutitik hamaika Ahaldun (11)

3.- GIPUZKOAKO KONDAIRA-LURRALDEAN:

a) "Donostialdea" Barrutitik hamasei Ahaldun-Batzarkide (16)

b) "Bidasoa-Oiartzun" Barrutitik hamaika Ahaldun-Batzarkide (11)

c) "Oria" Barrutitik hamar Ahaldun-Batzarkide (10)

d) "Deba-Urola" Barrutitik hamalau Ahaldun-Batzarkide (14)

Baliogabetze-Erabakia

Lehenengoa

Lege hau indarrean jarri dedinean, "Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeen eta Kondaira-Lurraldeetako Foruzko Ihardutze-Sailen arteko harremanen" azaroaren 25eko 27/1985 Legearen 7garren atalaren a) zatiko lehenengo txatala baliogabetuta gelditzen da "Hauteskunde-arauei" dagozkienetarako.

Bigarrena

Halaber, Arabako, Bizkaioko eta Gipuzkoako Kondaira-Lurraldeetako Batzar Nagusietarako Hauteskundeen epailaren 7ko 2/1983, 3/1983 eta 4/1983 Legeak ere baliogabetuta gelditzen dira, eta bai Lege honen aurkakoak izan daitezen beste guztiak ere.

Azken Erabakia

Lege hau Euskal Herriko Agintaritzaren A1dizkarian argitaratu dedin egunean bertan jarriko da indarrean.

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra