Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Sexta edición Premios Adrián Celaya

Euskal Autonomia Erkidegoko zuzenbidea  >>  Legeria

1/1990 Legea, apirilaren 6koa, Euskal Autonomi Elkarteko Epailaritza-Barrutietako hiriburuak erabakitzeari buruzkoa.

1990-04-06

Erakundea: Eusko Legebiltzarra

Argitalpena: EHAA, 1990/5/14, 94. zk.; EAO, 2012/2/29, 51. zk.

 

§ 124. 1/1990 LEGEA, APIRILAREN 6KOA, EUSKAL HERRIKO AUTONOMI ELKARTEKO EPAILARITZA-BARRUTIETAKO HIRIBURUAK ERABAKITZEARI BURUZKOA

 

ZIOEN ADIERAZPENA

 

Euskal Herriko Autonomi Elkartearen Autonomi Estatutuak, 34,1 ataleko, 2. lerroaldian, dioenez: "Konstituzioko 152. artikuluan erabakitzen denari jarraiki Komunitate Autonomoak probintziak baino ingurune txikiagoa duten barruti judizialak eratzen parte hartuko du, bai beroien hiriburua seinalatzen ere, dena-den horren muga finkatuz." Halaber, 13.1 atalean esaten denez: "Justizi Administrazioari dagokionez, justizia militarra alde batera utzirik, Euskadiko Komunitate Autonomoaren esku egongo dira, bere barrutian, Justizi Boterearen eta Justizi Boterearen Kontseilu Nagusiaren Lege Organikoek Gobernuari ezagutu, erreserbatu edo gainjartzen dizkioten ahalmenak".

 

Epai-Agintaritzari buruzko uztailaren 1eko 6/1984 Oinarrizko Legearen 35. ataleko 6. zatian esaten denez, Autonomi Elkarteek legez erabakiko dituzte epailaritza-barrutien hiriburuak.

 

Bestalde, esandako oinarrizko lege horren erabaki gehigarrietako lehenengoan ematen den legezko agindua betez aldarrikatutako Zedarriketa eta Kokaguneari buruzko abenduaren 28ko 38/1988 Legeak sendetsi egiten du, aurrekoaren ildo beretik, Autonomi Elkarteen Legegintza Biltzarren Legez erabakiko direla hiriburuak, epailaritza-barrutien mugak finkatzen ditu (I Eraskina) eta barruti horiek, hiriburua kokatzen deneko udalerriaren izenez ezagutuko direla eta hiriburutza hori udalerri bat bakarrak izango duela erabakitzen du.

 

Ondorioz, Autonomi Elkarteko epailaritza-barrutietako hiriburuak zein izango deiren erabakitzea Eusko Legebiltzarrari dagokio, horrela Autonomi Estatutuaren 34.1 ataleko bigarren lerroaldian agindutakoa betez eta Erresumako esandako legeak osabideratuz.

 

Lege honen edukiari dagokionez, horren alderdirik nabarien gisa zera adierazten da, epailaritza-barrutien lurralde-eremua erabakitzeko, Zedarriketa eta Kokaguneari buruzko legera jotzeko teknika erabili beharrean, han bertan ematen zen osakide izanezko udalerrien zerrenda bere osoan aldatzea nahiago izan dela. Alde honetatik, erazkoak besterik ez diren aldaketa batzuk sartu direla ohartarazi behar da. Batzuk, izen jakin batzuri buruzkoak dira, lege-testuan erabilitakoak ofizialki onartuekin ez bait zetozen bat. Besteak, udalerri batzuk sartzean datza, beste udal batzuetatik banandu direnez, berriro eratu bait dira, eta Estaduko legean sartu gabe zeuden.

 

Xedea

 

1. Atala

 

Lege honek, Epai-Agintaritzako oinarrizko legeko 35.6 atalean eta Zedarriketa eta Kokaguneari buruzko legearen 4.4 atalean agintzen denari jarraiki, Euskal Herriko Autonomi Elkarteko Epailaritza-Barrutietako hiriburuak finkatzea du xede.

 

Epailaritza-Barrutiak: horien ezagupidea

 

2. Atala

 

Zedarriketa eta Kokaguneari buruzko legean aipatzen diren Euskal Herriko Autonomi Elkarteko Epailaritza-Barrutiak, ondorengo atalean zehazten denez, bere hiriburua kokatzen deneko udalerriaren izenez ezagutuko dira.

 

Epailaritza-Barrutiak: horien hiriburuak eta izenak

 

3. Atala

 

Euskal Herriko Autonomi Elkarteko Epailaritza-Barrutien hiriburua, hori osatzen duten udalerrien zerrendaren jarraian adierazten dena izango da:

 

ARABAKO KONDAIRA-LURRALDEA

 

1 Zk.: Udalerriok osatutako Epailaritza-Barrutia:

 

Amurrio, Artziniega, Ayalaa, Llodio, Okondo, Urkabustaiz, Valdegovía.

 

Hiriburua: Amurrio

Izena: Amurrioko Epailaritza-Barrutia

 

2 Zk.: Udalerriok osatutako Epailaritza-Barrutia:

 

Alegría-Dulantzi, Aramaio, Armiñon, Arraia-Maeztu, Arrazua-Ubarrundia, Asparrena, Baños de Ebro, Barrundia, Berantevilla, Bernedo, Canpezo, Cigoitia, Cripán, Cuartango, Elburgo, Elciego, Elvillar, Iruña de Oca, Iruraiz-Gauna, Labastida, Lagrán, Laguardia, Lanciego, Lantarón, Lapuebla de Labarca, Legutiano, Leza, Moreda de Alava, Navaridas, Oion, Peñacerrada, Ribera Alta, Ribera Baja, Salinas de Añana, Salvatierra, Samaniego, San Millán, Valla de Arana, Villabuena de Alava, Vitoria-Gasteiz, Yécora, Zalduondo, Zambrana, Zuya.

 

Hiriburua: Vitoria-Gasteiz

Izena: Vitoria-Gasteizeko Epailaritza-Barrutia

 

GIPUZKOAKO KONDAIRA-LURRALDEA:

 

1 Zk.: Udalerriok osatutako Epailaritza-Barrutia:

 

Abaltzisketa, Aduna, Albiztur, Alegia, Alkiza, Altzaga, Altzo, Amezketa, Andoain, Anoeta, Arama, Asteasu, Ataun, Baliarrain, Beasain, Belauntza, Berastegi, Berrobi, Elduayen, Ezkio-Itsaso, Gabiria, Gainza, Hernialde, Ibarra, Idiazabal, Iruerrieta, Irura, Itsasondo, Larraul, Lazkao, Leaburu-Gaztelu, Legorreta, Lizartza, Mutiloa, Olaberria, Ordizia, Orendain, Orexa, Ormaiztegi, Segura, Tolosa, Villabona, Zaldibia, Zegama, Zerain, Zizurkil.

 

Hiriburua: Tolosa

Izena: Tolosako Epailaritza-Barrutia

 

2 Zk.: Udalerriok osatutako Epailaritza-Barrutia:

 

Aizarnazabal, Aya, Azkoitia, Azpeitia, Beizama, Bidegoyan, Getaria, Regil, Zarautz, Zestoa, Zumaia.

 

Hiriburua: Azpeitia

Izena: Azpeitiko Epailaritza-Barrutia

 

3 Zk.: Udalerriok osatutako Barruti Judiziala:

 

Antzuola, Aretxabaleta, Arrasate, Bergara, Elgeta, Eskoriatza, Legazpia, Leintz-Gatzaga, Oñati, Urretxu, Zumarraga.

 

Hiriburua: Bergara

Izena: Bergarako Epailaritza-Barrutia

 

4 Zk.: Udalerriok osatutako berritan sortutako Epailaritza-Barrutia:

 

Deba, Eibar, Elgoibar, Mendaro, Mutriku, Soraluze-Placencia de las Armas.

 

Hiribura: Eibar

Izena: Eibarko Epailaritza-Barrutia

 

5 Zk.: Udalerriok osatutako berritan sortutako Epailaritza-Barrutia:

 

Astigarraga, Donostia-San Sebastián, Hernani, Lasarte-Oria, Lezo, Orio, Oyarzun, Pasaia, Rentería, Urnieta, Usurbil.

 

Hiriburua: Donostia-San Sebastián

Izena: Donostia-San Sebastián-eko Epailaritza-Barrutia

 

6 Zk.: Udalerriok osatutako berritan sortutako Epailaritza-Barrutia:

 

Hondarribia, Irun.

 

Hiriburua: Irun

Izena: Irungo Epailaritza-Barrutia

 

BIZKAIKO KONDAIRA-LURRALDEA

 

1 Zk.: Udalerriok osatutako Epailaritza-Barrutia:

 

Abadiño, Amorebieta-Echano, Arantzazu, Areatza, Atxondo, Bedia, Berriz, Castillo-Elejabeitia, Ceanuri, Dima, Durango, Elorrio, Ermua, Garay, Igorre, Iurreta, Izurza, Lemoa, Mallabia, Mañaria, Otxandio, Ubidea, Zaldibar.

 

Hiriburua: Durango

Izena: Durangoko Epaikaritza-Barrutia

 

2 Zk.: Udalerriok osatutako Epaikaritza-Barrutia:

 

Abanto y Ciérvana-Abanto Zierbena, Barakaldo, Muskiz, Ortuella, Portugalete, Santurtzi, Sestao, Valle de Trápaga-Trapagaran.

 

Hiriburua: Barakaldo

Izena: Barakaldoko Epailaritza-Barrutia

 

3 Zk.: Udalerriok osatutako Epailaritza-Barrutia:

 

Amoroto, Arrieta, Aulesti, Bakio, Bermeo, Berriatua, Busturia, Ea, Etxebarria, Elantxobe, Ereño, Errigoiti, Forua, Fréniz, Gamiz-Fika, Gauteguiz de Arteaga, Gernika-Lumo, Guizaburuaga, Ibarranguelua, Ispaster, Kortezubi, Lekeitio, Markina-Xemein, Meñaka, Mendata, Mendexa, Morga, Mundaka, Mungia, Munitibar-Arbatzegi Gerrikaitz, Murueta, Muxika, Nabarniz, Ondarroa, Sukarrieta.

 

Hiriburua: Gernika-Lumo

Izena: Gernika-Lumoko Epailaritza-Barrutia

 

4 Zk.: Udalerriok osatutako Epailaritza-Barrutia:

 

Anteiglesia de San Esteban de Etxebarri-Etxebarri Doneztebeko Elizatea, Aracaldo, Arrankudiaga, Arrigorriaga, Basauri, Bilbao, Derio, Erandio, Galdakao, Larrabetzu, Lezama, Loiu, Orduña, Orozko, Sondika, Ugao-Miraballes, Zamudio, Zaratamo, Zeberio.

 

Hiriburua: Bilbao

Izena: Bilbaoko Epailaritza-Barrutia

 

5 Zk.: Udalerriok osatutako Epailaritza-Barrutia:

 

Arcentales, Balmaseda, Carranza, Galdames, Gordexola, Güeñes, Lanestosa, Sopuerta, Trucios, Zalla.

 

Hiriburua: Balmaseda

Izena: Balmasedako Epailaritza-Barrutia

 

6 Zk.: Udalerriok osatutako Epailaritza-Barrutia:

 

Barrika, Berango, Gatica, Getxo, Gorliz, Laukiz, Leioa, Lemóniz, Maruri, Plentzia, Sopelana, Urduliz.

 

Hiriburua: Getxo

Izena: Getxoko Epailaritza-Barrutia

 

Erabaki Gehigarria

 

Udalak elkartu edo banatu izanagatik, oraingo udalerrietako mugarteetan izan daitezkeen aldaketak direla eta, Lege honetan ezarritako Epailaritza-Barrutien eremuetan ez da aldaketarik egingo.

 

Azken Erabakia

 

Lege hau Euskal Herriko Agintaritza-Aldizkarian argitara dadin egunaren biharamonean jarriko da indarrean.

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra