Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Sexta edición Premios Adrián Celaya

Euskal Autonomia Erkidegoko zuzenbidea  >>  Legeria

1/1995 Legea, apirilaren 12koa, Euskal Autonomi Elkarteko 1995 urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituena.

1995-04-12

Erakundea: Eusko Legebiltzarra

Argitalpena: EHAA, 1995/4/27, 80. zk.; EAO, 2012/1/27, 23. zk.

§ 170. 1/1995 LEGEA, APIRILAREN 12KOA, EUSKAL AUTONOMI ELKARTEKO 1995 URTEKO AURREKONTU OROKORRAK ONARTZEN DITUENA

 

I IDAZPURUA

EUSKADIKO 1995 URTEKO AURREKONTU OROKORREN ONARPENA ETA EDUKIA

 

1. Atala - Onarpena

 

       1.-   Onartu egiten dira Euskal Autonomi Elkarteko 1995 urteko Aurrekontu Orokorrak, beti ere, lege honek ezartzen duen bezala.

 

       2.-   Eusko Legebiltzarraren Aurrekontua ere lege honen barruan sartzen da, hala ezartzen baita maiatzaren 17ko 1/1988 Legegintza Dekretuaren 25.2.a) atalean. Legegintza-dekretu horrek bere baitan jasotzen ditu Euskal Herriko Ogasuntza Nagusia eratzen duten eta indarrean dauden oinarri-irizpideei buruzko xedapenak.

 

       3.-   1994ko abenduaren 31z geroztik sorturik dauden edo sor daitezkeen erakundeei eta euren aurrekontuei ezarriko zaie lege hau.

 

2. Atala - Autonomi Elkarteko Administrazioaren Aurrekontua

 

       1.-   Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioaren Aurrekontuaren gastuen egoera-orrian 662.200.000.000 PTA jasotzen dira ordainketetarako diru-izendapenetarako. Konpromisozko diru-izendapenei dagokienez, berriz, 74.869.000.000 PTA zehazten dira bertan; azken diru-izendapen horiek 1995az geroztik izango duten urtekako aurrekontu-banaketa I. eraskinean zehazten da.

 

       2.-   Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioaren Aurrekontuaren diru-sarreren egoera-orrian 662.200.000.000 PTA jasotzen dira.

 

       3.-   Unibertsitatearen Eraberrikuntzari buruzko abuztuaren 25eko 11/1983 Legearen 54. atalaren arabera, Euskal Autonomi Elkarteak Euskal Herriko Unibertsitateari emango dion diru-laguntza osoa 17.809.000.000 PTAkoa da. Hona hemen egin den banaketa: 16.243.000.000 PTA gastu arrunta finantzatzeko eta 1.566.000.000 PTA inbertsioak finantzatzeko.

 

3. Atala - Erakunde autonomiadunen aurrekontuak

 

       1.-   Erakunde autonomiadunen aurrekontuetako gastuen egoera-orrietan ordainketetarako diru-izendapenak eta konpromisozkoak jasotzen dira honako banaketaren arabera:

 

- Osakidetza-Servicio Vasco de Salud: ordainketetarako diru-izendapenei dagokienez, 201.812.000.000 PTA. Konpromisozko diru-izendapenetarako, berriz, 3.677.000.000 PTA jasotzen dira; azken diru-izendapen horiek 1995az geroztik izango duten urtekako aurrekontu-banaketa lege honen I. eraskinean zehazten da.

- Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea-Instituto de Alfabetización y Reeuskaldunización de Adultos: ordainketetarako diru-izendapenei dagokienez, 3.443.000.000 PTA. Konpromisozko diru-izendapenetarako, berriz, 1.335.000.000 PTA jasotzen dira; azken diru-izendapen horiek 1995az geroztik izango duten urtekako aurrekontu-banaketa lege honen I. eraskinean zehazten da.

- Euskal Herriko Polizi Ikastegia-Academia de Policía del País Vasco: ordainketetarako diru-izendapenei dagokienez, 2.413.050.000 PTA.

- Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea-Instituto Vasco de Administración Pública: ordainketetarako diru-izendapenei dagokienez, 1.225.000.000 PTA. Konpromisozko diru-izendapenetarako, berriz, 38.000.000 PTA jasotzen dira; azken diru-izendapen horiek 1995az geroztik izango duten urtekako aurrekontu-banaketa lege honen I. eraskinean zehazten da.

- Euskal Estatistika Erakundea-Instituto Vasco de Estadística: ordainketetarako diru-izendapenei dagokienez, 1.103.927.000 PTA. Konpromisozko diru-izendapenetarako, berriz, 2.000.000 PTA jasotzen dira; azken diru-izendapen horiek 1995az geroztik izango duten urtekako aurrekontu-banaketa lege honen I. eraskinean zehazten da.

- Soin Hezkuntzarako Euskal Erakundea-Instituto Vasco de Educación Física: ordainketetarako diru-izendapenei dagokienez, 393.990.000 PTA.

- Emakumearen Euskal Erakundea-Instituto Vasco de la Mujer: ordainketetarako diru-izendapenei dagokienez, 280.687.385 PTA.

 

       2.-   Aipatutako erakunde autonomiadunen aurrekontuen diru-sarreren egoera-orrietan jasotzen den zenbateko osoa eta ordainketetarako bakoitzari dagokion diru-izendapenen zenbatekoa berdina da.

 

4. Atala - "Euskal Irrati-Telebista" herri-erakundearen eta bere kudeaketa-baltzuen aurrekontua

 

       1.-   "Euskal Irrati-Telebista" herri-erakundearen 1995 urteko ustiapen-aurrekonturako eta kapital-aurrekonturako, hurrenez hurren, 11.192.850.000 PTA eta 1.298.350.000 PTA izendatzen dira. Diru-baliabideak, halaber, zenbateko berekotzat jotzen dira.

 

       2.-   Irrati eta Telebistako herri-zerbitzuak kudeatzeko herri-baltzuen aurrekontuetan honako izendapen hauek onartzen dira:

 

                                                              USTIAPEN AURREK.              KAPITAL AURREK.

 

Euskal Telebista, A.B.............................. 11.922.975.000................... 1.181.400.000

EuskoIrratia, A.B...................................... 1.342.400.000........................ 82.150.000

Gasteiz Irratia, A.B...................................... 364.400.000........................ 60.500.000

 

       3.-   Kudeaketarako herri-baltzu horientzat jarritako diru-baliabideen zenbatekoa eta baltzu bakoitzarentzat onartutako ordainketetarako diru-izendapenen zenbatekoa berdinak dira.

 

       4.-   "Euskal Irrati-Telebista" Herri Erakundea Sortzeko maiatzaren 20ko 5/1982 Legearen 44. atalaren arabera, onartzen dira, batetik, "Euskal Irrati-Telebista" herri-erakundearen aurrekontu finkatua eta, bestetik, Irrati-Telebistako herri-zerbitzuak kudeatzeko herri-baltzuen aurrekontu finkatua. Ordainketetarako diru-izendapenen barruan, 14.996.825.000 PTA dagozkio ustiapen-aurrekontuari eta 2.109.150.000 PTA, berriz, kapital-aurrekontuari. Diru-baliabideak zenbateko berekotzat jotzen dira.

 

5. Atala - Enerjiaren Euskal Erakundearen Aurrekontua

 

       Enerjiaren Euskal Erakundearen ustiapen-aurrekonturako eta kapital-aurrekonturako, hurrenez hurren, 1.259.968.000 PTA eta 2.335.074.000 PTA izendatzen dira. Diru-baliabideak, halaber, zenbateko berekotzat jotzen dira. Bestalde, 530.000.000 PTAko diru-saila onartzen da geroan gerta daitezkeen konpromisoetarako. Azken diru-izendapen horiek 1995az geroztik izango duten urtekako aurrekontu-banaketa I. eraskinean zehazten da.

 

6. Atala - Lege honen 4. atalean sartzen ez diren herri-baltzuen aurrekontuak

 

       1.-   Lege honen 4. atalean sartzen ez diren herri-baltzuen ustiapen-aurrekontuan eta kapital-aurrekontuan zehazten dira baltzu bakoitzari dagozkion diru-izendapenak. Ordainketetarako diru-izendapenei dagokienez, 49.344.241.000 eta 28.058.840.000 PTA, hurrenez hurren, ezarri dira, eta konpromisozko diru-izendapenei dagokienez, berriz, 4.934.129.000 PTA. Azken diru-izendapen horiek 1995az geroztik izango duten urtekako aurrekontu-banaketa I. eraskinean zehazten da.

 

       2.-   Ordainketetarako diru-izendapenei aurre egiteko begiz jotako diru-baliabideak zehazten dira diru-sarreren egoera-orrietan. Diru-sarrera horiek eta aurreko lerroaldikoak zenbateko berdinekoak dira.

 

       3.-   Baltzu bakoitzaren ustiapen-aurrekontuan eta kapital-aurrekontuan begiz jotako izendapenen eta diru-baliabideen zenbatekoak II. eraskinean zehazten dira.

 

7. Atala - Bermeak emateko muga eta arauak

 

       1.-   1995eko ekonomi ekitaldian zehar, Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioak, gehienez, 15.000.000 PTA erabili ahal izango ditu abalak emateko edozein motatako eragiketa dela eta. Hala ere, aurretik emandako beste abal batzuk kitatzea dakarten eragiketak berriz finantzatzea edo ordezkatzea dela eta emango diren abal berrien zenbatekoan ez du eraginik izango muga horrek.

 

       2.-   Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioak harik eta abalak emateko baldintzak arau bidez ezartzen dituen arte, Jaurlaritzaren Kontseiluari dagokio, kasuan kasuko sailak proposatuta, abalak emateko baimena. Baimena legezko egitea, ordea, Ogasun eta Herri Administrazio Sailari dagokio.

 

       3.-   Emandako abalen kudeaketa eta jarraipena, bestalde, kasuan kasuko sailari dagokio, beti ere, Ogasun eta Herri Administrazio Sailak arlo horretan dituen aginpide orokorren kalterik gabe.

 

       4.-   1995eko ekonomi ekitaldian zehar, halaber, finantza-erakundeek egiten dituzten abal-eragiketak, baldin eta partaidetzako diru-izendapenak bermatzeko badira, berriz finantzatu ahal izango ditu zati batez Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioak, horretarako, dagozkion hitzarmenak erabiliko direla. Ogasun eta Herri Administrazio Sailak legezko egingo ditu eragiketa horiek; eragiketon zenbatekoari atal honen 1 lerroaldian jasotako muga bera ezarriko zaio.

 

8. Atala - Zorpetze-eragiketak egiteko muga eta arauak

 

       1.-   Euskal Autonomi Elkarteak egin eta indarrean dauden zorpetze-eragiketen zenbatekoa, edozein agiri-motatan gauzatzen direla ere, ezin izango da, 1995eko abenduaren 31n, 292.801.000.000 PTAtik gorakoa izan, non eta ez den atal honen 4.b) puntuan xedatutakoa gertatzen.

 

       2.-   Aurreko lerroaldian baimendutako mugaren barruan, Euskal Autonomi Elkarteko 1995eko zorpetze-zenbatekoa, gehienez ere, 79.577.000.000 PTAra iritsi ahal izango da. Zuzenbide pribatuko erakundeen 1995eko kanpo-zorpetzea, gehienez ere, 6.461.000.000 PTAra iritsi ahal izango da.

 

       3.-   Herri-baltzuek eta zuzenbide pribatuko herri-erakundeek kasu bakar batean egin ahal izango dituzte zorpetze-eragiketak, alegia, eragiketa horiek kasuan kasuko aurrekontuetan edo indarrean dagoen legearen arabera baimendutako aldaketetan jasota daudenean, eta hori, eragiketon ezaugarriak, epea eta legezko egiteko arauak edozeintzuk direla ere. Eragiketak, ezinbestean, erakundearen benetako finantza-beharretara egokitu beharko dira eta urtean zehar egingarri diren inbertsioetarako erabili. Bestalde, eragiketak egin baino lehenago, erakundeak jaso beharreko kapital-transferentziak eskuratuak izan beharko ditu eta aurrikusitako kapital-handitzeak eginak. Lerroaldi honek aipatzen dituen zorpetze-eragiketa guztiek, azkenik, Ogasun eta Herri Administrazio Sailaren baimena beharko dute legezko egin aurretik.

 

       4.-   Hona hemen zorpetze-eragiketen araubidea:

 

a)  Urtean zehar hitzartzen diren eta urtebete baino gehiagorako diren zorpetze-eragiketen helburua inbertsioak ordaintzea izango da.

b)  Urtean zehar hitzartzen diren baina urtebete baino gutxiagorako diren zorpetze-eragiketen helburua diru-zaintzaren eragiketei aurre egitea da; eragiketok egiteko baimena Jaurlaritzaren Kontseiluari dagokio.

c)  Euskal Autonomi Elkarteko herri-zorra bi modutan gauzatu daiteke: bata, kontuan oharpenak eginez, eta, bestea, zorra bera onartzen duen beste edozein bidez.

     Euskadiko herri-zorra gauzatzeko era aldatzen dela eta balore-agiriak iraungitzeko ez da beharrezko izango fede-emaile publikoren batek parte hartzea.

d)  Euskal Autonomi Elkartean egingo diren herri-zorraren jaulkipenak, bestalde, Estatutuan ematen zaizkion izenetakoren bat erabiliz egingo dira.

e)  Merkatuaren egoera aldatu izanagatik finantza-kargak merkatzen badira, Jaurlaritzaren Kontseiluak berriz finantzatu eta/edo ordezkatu ahal izango ditu aurreko urteetan hitzartutako zorpetze-eragiketak. Kontseiluak, aurreko helburu bera izanik, berdin jokatuko du kreditu-eragiketen dirua aldez aurretik itzultzeko, baldin eta eragiketa horiek ordezkatzen ez baditu. Hori gertatuz gero, dagozkion diru-izendapenak herri-zorraren egitarauan jasoko dira; diru-izendapenok inolako mugarik gabe finantzatu ahal izango dira dauden baliabideekin.

f)   Atal honek aipatzen dituen zorpetze-eragiketen baldintza orokorrak eta ezaugarriak zehaztea ere Jaurlaritzaren Kontseiluari dagokio, beti ere, Ogasun eta Herri Administrazio Sailaren proposamenari jarraiki.

g)  Ogasun eta Herri Administrazio Sailak baimena dauka aipatutako eragiketen jaulkitze-prezioa eta korritu-tasak zehazteko, bai eta Jaurlaritzaren Kontseiluaren izenean jaulkipena legezko egiteko. Sailak, halaber, zorraren arriskua edo kostua bermatu edo txikitzeko finantza-eragiketak hitzartu ahal izango ditu, besteak beste, aseguruak, trukeak, aukerak, etorkizunean egingo diren kontratuak eta, oro har, ganbio edo korritutasetatik datorren edozein eragiketa, beti ere, dagokien izaera dela eta zorpetze-bolumena handitzen ez badute.

 

II IDAZPURUA

GASTUEN EGOERA ORRIA

I ATALBURUA

DIRU IZENDAPENEN MOTAK. BEREZITASUNAK

 

9. Atala - Diru-izendapen handigarriak eta finantzabideak

 

       1.-   Euskadiko Aurrekontu Errejimenari buruz Indarrean dauden Lege Xedapenen Bateratutako Testua Onartzeko irailaren 27ko 1/1994 Legegintza Dekretuaren 24, 25 eta 26. ataletan ezarritakoaren kalterik gabe, lege honen III. eraskinean azaltzen diren diru-izendapenak handitu ahal izango dira. Diru-izendapenok Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioaren eta bere erakunde autonomiadunen Aurrekontuetan sarturik egon beharko dute. Bestalde, handitze-muga izango dute, hain zuzen ere, derrigorrezko onarpena duten obligazioen zenbatekoa.

 

       2.-   Handigarritzat jotzen diren diru-izendapenen eta aipatzen diren gainerako diru-izendapenen gehikuntzek honako finantzabideak izango dituzte:

 

a)  Ukitutako eskubideen benetako bilketaren araberako gehikuntzak finantzatzeko, hasieran aurrikusitako diru-sarrerez gain jasotako diru-sarreren soberakinak izango dira oinarri.

b)  Lurralde historikoek Estatuari ordaindu behar dioten kupoa neurri berean gutxitzea ekartzen duten gehikuntzak finantzatzeko, lurralde historikoek berek finantzatuko dute gutxitu den kopuru bera, beti ere, lege honen 24. atalean 1995erako ezarritako ekarpen-ehunekoen arabera.

c)  Finantza-modu zehatzik ez dutenak finantzatzeko, Euskadiko Aurrekontu Errejimenari buruz Indarrean dauden Lege Xedapenen Bateratutako Testua Onartzeko irailaren 27ko 1/1994 Legegintza Dekretuaren 24.3 atalean ezarritako ihardunbidea erabiliko da.

 

       3.-   Horrez gain, Jaurlaritzaren Kontseiluak, diruzaintzako gerakinen kontura, handitu ahal izango ditu "Zenbait sailen gastuak" saileko gastuen egoera-orrian azaltzen diren diru-izendapen handigarriak. Halaber, Euskadiko Aurrekontu Errejimenari buruz Indarrean dauden Lege Xedapenen Bateratutako Testua Onartzeko irailaren 27ko 1/1994 Legegintza Dekretuaren 20. atalean ezarritako muga gainditzen ez bada, atal horrek aipatzen duen diru-izendapenaren gehikuntzek finantzabide bera izango dute.

 

10. Atala - Konpromisozko diru-izendapenak

 

       Euskadiko Aurrekontu Errejimenari buruz Indarrean dauden Lege Xedapenen Bateratutako Testua Onartzeko irailaren 27ko 1/1994 Legegintza Dekretuaren 32 eta 33. ataletan ezarritakoa horrela izanik ere, horrez gain, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren baimena ezinbestekoa izango da beste kasu honetan, alegia, Herrizaingo Saileko 22230 egitarauan eta Euskal Herriko Polizi Ikastegia erakunde autonomiadunaren aurrekontuetako egitarauetan jasotzen ez diren konpromisozko diru-izendapenak egiteko. Ihardunbide horri jarraituko zaio hain zuzen, baldin eta, gauzazko inbertsioak direla, horniketa-eragiketak direla, laguntza teknikoa dela nahiz Ertzaintzaren hedapenak ekarritako tresneri alogera dela eta, eta Kupoaren Batzorde Bitarikoaren erabakiek horrela agintzen dutelako, aipatutako diru-izendapenen zenbatekoak hurrengo urteetako aurrekontuetan oinarriturik badaude.

 

11. Atala - Diru-izendapen aldagarriak

 

       1.-   Euskal Autonomi Elkarteak Ertzaintzaren arloan dituen aginpideak finantzatzeko diru-izendapenek diru-izendapen aldagarrien izaera izango dute. Xedapen honen barruan sartuko dira, batetik, prestatze-bidean dagoen Ertzaintzarako diru-izendapenak; bestetik, lanean diharduen Ertzaintzarakoak, eta, azkenik, Administrazio Orokorreko Aurrekontuan eta Euskal Herriko Polizi Ikastegia erakunde autonomiadunaren Aurrekontuan jasotako diru-izendapenak.

 

       2.-   Aurreko lerroaldiak aldagarritzat jotzen dituen diru-izendapenak sartu, handitu, ezabatu edo murriztu ahal izango dira, beti ere, Kupoaren Batzorde Bitarikoak Ertzaintzari buruz hartutako erabakien arabera.

 

       3.-   Jaurlaritzaren dekretuaren bidez gauzatuko da diru-izendapenen aldaketa; dekretu hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko da.

 

12. Atala - Langilegoaren arloko diru-izendapenak

 

       1.-   Euskadiko Aurrekontu Errejimenari buruz Indarrean dauden Lege Xedapenen Bateratutako Testua Onartzeko irailaren 27ko 1/1994 Legegintza Dekretuaren 22. atalean jasotakoaren ondorioetarako, funtzionarioen, estatutupeko langileen, lan-hitzarmen finkoko langileen eta aldi baterako langileen arloko aurrekontu-zerrendaren muga-izaera esaten denean honako hauei ezarriko zaie izaera hori, alegia, funtzionario, estatutupeko langile eta lan-hitzarmen finkoko langileen zerrenda osoari; aldi baterako langileen kasuan lanpostu-kopuruari baino ez zaio ezarriko.

 

       2.-   Lanpostu berriak sortzeko, ezinbestekoa izango da, aldi berean, urteko kostu gordin bera duten beste lanpostu batzuk iraungitzea. Horrela egiten diren aldaketek, aldi berean, aurrekontu-zerrendaren aldaketa ekarriko dute eta, ondorioz, kasuan kasuko organoaren egitura ere aldatu beharko da.

 

       3.-   Lege honen I. atalburuak sail edo erakunde autonomiadun bakoitzari egokitzen dizkion diru-izendapenek, non eta ez diren aldi baterako langileei eta gizarte-gastuei dagozkien diru-izendapenak, bada, muga-izaera eta lotura-izaera izango dituzte atalburuaren mailan; beraz, dagokien lotura-mailaren barruan ez da beharrezko izango diru-izendapenen transferentziarik egitea, baina, hala ere, gastua dagokion kontabilitate-atalean kokatu beharko da. Hori horrela bada ere, Euskadiko Aurrekontu Errejimenari buruz Indarrean dauden Lege Xedapenen Bateratutako Testua Onartzeko irailaren 27ko 1/1994 Legegintza Dekretuaren 66.3 atalean zehaztutako ondorioetarako, eta 1995 urterako bakarrik, Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Orokorraren Aurrekontuen I. atalburuari dagozkion 122, 131 eta 132 kontzeptuen barruan dauden gastuek lotura-izaera izango dute kontzeptuaren mailan.

 

       4.-   Osakidetza-Servicio Vasco de Salud erakunde autonomiadunaren kasuan, I. atalburuari dagozkion diru-izendapenek, bestelako gizarte-gastuak kenduta, muga-izaera eta lotura-izaera izango dituzte atalburuaren mailan.

 

13. Atala - Iharduteko gastuen diru-izendapenak

 

       Euskadiko Aurrekontu Errejimenari buruz Indarrean dauden Lege Xedapenen Bateratutako Testua Onartzeko irailaren 27ko 1/1994 Legegintza Dekretuaren 66.3 atalean zehaztutako ondorioetarako, eta 1995 urterako bakarrik, Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioaren eta bere administrazio-erakunde autonomiadunen aurrekontuen gastuen egoera-orrietan sartutako ordainketetarako diru-izendapenek muga-izaera eta lotura-izaera izango dituzte atalburuaren mailan sail eta egitarau bakoitzerako; aurrekontu horiek II. atalburuari dagozkio, hain zuzen ere, iharduteko gastuen atalburuari. Hala eta guztiz ere, Aurrekontuaren gastuen zehaztasunetan gastu ezkututzat jotzen diren diru-izendapenek ez dituzte horrelako izaerak, eta horregatik, atalburutik beherako mailetan, ez da beharrezko izango diru-izendapenen transferentziarik egitea, baina, hala ere, gastua dagokion kontabilitate-atalean kokatu beharko da.

 

II ATALBURUA

DIRU IZENDAPENEN ARAUAK. ALDAKETAK

 

14. Atala - Diru-izendapenen transferentzien arauak

 

       1.-   Hurrengo lerroaldietan azaltzen diren berezitasunen kalterik gabe, Euskadiko Aurrekontu Errejimenari buruz Indarrean dauden Lege Xedapenen Bateratutako Testua Onartzeko irailaren 27ko 1/1994 Legegintza Dekretuak arautuko ditu Euskal Autonomi Elkarteko Aurrekontu Orokorren transferentziak.

 

       2.-   Beharrezko diren transferentziak egin ahal izngo dira:

 

a)  Administrazio Orokorreko Aurrekontuaren "Lanean diharduen Ertzaintza" egitarauaren eta Euskal Herriko Polizi Ikastegia erakunde autonomiadunaren Aurrekontuaren "Euskal Herriko Polizi Ikastegia" egitarauaren artean transferentziak egin ahal izango dira, eta, horrela, Aurrekontuak egokituko dira Ertzaintzaren hedapenak eragindako diru-beharretara; egitarau bietako bakoitzaren diru-izendapenetan ere berdin jokatuko da. Horretarako, Herrizaingo Saileko Aurrekontuan azaltzen diren transferentzia arruntak eta kapital-transferentziak doituz, aurrekontu bietan gehikuntzak eta urripenak egingo dira.

b)  Euskal Eskola Publikoari buruzko otsailaren 19ko 1/1993 Legearekin bat, hezkuntza-sistema berriz antolatzeko behar diren baliabideak eskuratzeko premiazko egokitzapenei aurre egiteko. Eragiketa horien berri Eusko Legebiltzarrari eman beharko zaio.

c)  EEEko diruarekin batera finantzatutako egitasmoak burutzeko diren diru-izendapenak hornitzeko. Eragiketa horien berri Eusko Legebiltzarrari eman beharko zaio.

 

       3.-   Euskadiko Aurrekontu Errejimenari buruz Indarrean dauden Lege Xedapenen Bateratutako Testua Onartzeko irailaren 27ko 1/1994 Legegintza Dekretuan zehaztutako diru-izendapenen transferentzien arauak ezarriko zaizkie bai 1995eko Aurrekontu Arruntari, bai aurreko ekonomi ekitaldietatik datozen gerakinei, beti ere, Euskadiko Aurrekontu Errejimenari buruz Indarrean dauden Lege Xedapenen Bateratutako Testua Onartzeko irailaren 27ko 1/1994 Legegintza Dekretuaren 88. ataleko 1. lerroaldian xedatutakoaren kalterik gabe.

 

15. Atala - Diru-izendapenak aurrekontuan sartzeko modua

 

       1.-   Euskadiko Aurrekontu Errejimenari buruz Indarrean dauden Lege Xedapenen Bateratutako Testua Onartzeko irailaren 27ko 1/1994 Legegintza Dekretuak arautuko du diru-izendapenak 1995eko Aurrekontuan sartzeko modua.

 

       2.-   Aurreko lerroaldian xedatutakoa horrela bada ere, finantzen aldetik egingarria bada, 1994ko ekitaldian Poliziari zegozkion diru-izendapenen gerakinak edozein unetan sartu ahal izango dira 1995eko Aurrekontuan. Halaber, Aurrekontu Orokorren 22. sailari dagozkion gerakinak, hau da, 1994ko Aurrekontuan sartu diren aurreko urteetakoak, edozein unetan sartu ahal izango dira 1995eko Aurrekontuan.

 

       3.-   Jabetza kentzeko gastuen diru-izendapenak sartzen badira aurrekontuan, Euskadiko Aurrekontu Errejimenari buruz Indarrean dauden Lege Xedapenen Bateratutako Testua Onartzeko irailaren 27ko 1/1994 Legegintza Dekretuaren 90.1 atalak ezartzen duen denbora bi urtekoa dela ulertuko da.

 

16. Atala - Bestelako aldaketak

 

       1.-   Euskadiko Aurrekontu Errejimenari buruz Indarrean dauden Lege Xedapenen Bateratutako Testua Onartzeko irailaren 27ko 1/1994 Legegintza Dekretuaren 83. atalak aipatzen duen gehienezko ehunekoa ez da kontuan hartuko baldin eta gaitu beharrekoa foru-aldundien aurrekontuak benetan aldatzeak ekarritako diru-sarrerak badira. FEOGA eta IFOP berme-sailetik jaso behar diren fondoak direnean, Ogasun eta Herri Administrazio Sailak, halaber, behar diren gaikuntza guztiak egingo ditu, baldin eta, aurrikusitako esku-hartzeen arauei jarraiki, bidezkoa bada Euskal Autonomi Elkarteak gastuak edo gastuen aurrerakinak egitea.

 

       2.-   Jaurlaritzaren Kontseiluak, Ogasun eta Herri Administrazio Sailaren proposamenez, herri-baltzuen aurrekontu-aldaketak baimenduko ditu, baldin eta aldaketon iturburu administrazio-berrantolaketak edo taldearen baltzu-berrantolaketak badira eta berrantolaketok, erakundeen administrazioa ukitzeaz gain, erakunde horietarako aurrikusitako finantza-egoera orriak edo dagozkien aurrekontuak ere ukitzen badituzte.

 

       3.-   Eusko Legebiltzarrak 1993ko ekainaren 23an euskal osasun-sistemari buruz hartutako erabakiaren ildotik, 1995 urtean zehar, Osakidetza-Servicio Vasco de Salud erakundearen Aurrekontuetan behar diren aldaketa guztiak egin ahal izango zaizkie diru-izendapenei, halako moduz non, erakundearen laguntza-zentroekin ezarriko diren kontratu-egitarauen edukiak abian jartzeko adinako finantzak eratu ahal izango diren. Aldaketen helburua, halaber, tresna horiek aurrerantzean ere izatea eta zabaltzea da.

 

       4.-   Euskadiko Aurrekontu Errejimenari buruz Indarrean dauden Lege Xedapenen Bateratutako Testua Onartzeko irailaren 27ko 1/1994 Legegintza Dekretuaren 98. atalaren arabera, ISEB, ABren Aurrekontuetako Lursailen eta Eraikuntzen Egitarauan sartutako herri-baltzu bakoitzaren aurrekontua aldatzeko ez da inolako izapiderik behar izango, baldin eta, batetik, ISEB, ABren akzio-partzuerren kopurua eta partzuer bakoitzaren zorra, banan-banan hartuta, aldatzen den arren, ISEB, ABk egitarau hori finantzatzeko kopurua aldatzen ez bada eta, bestetik, lege honen 8. atalarekin bat zor osoa ere aldatzen ez bada. Nolanahi ere, egitarau hori osotasunean hartu beharko da.

 

III ATALBURUA

LANSARIEN ETA GOZAMEN SARIEN ARAUAK

 

17. Atala - Lansarien gehikuntza.

 

       1.-   Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Orokorrean eta bere erakunde autonomiadunetan diharduten baina 1995eko urtarrilaren 1ean lan-hitzarmenekoak ez diren langileen urteko lansari osoek ezin izango dute oro har %3´5etik gora igon 1994an ezarritako lansariekiko. Hori horrela ulertuko da konparaketaren bi aldietarako, bai langileen kopuruari dagokionez, bai langileen antzinatasunari eta lanaldi-motari dagokionez.

 

       2.-   Lan-hitzarmenekoak ez diren langileak esaten denean, hau adierazi nahi da, alegia, Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Orokorreko eta bere erakunde autonomiadunetako karrerako funtzionarioak eta bitarteko funtzionarioak. Halaber, Osakidetza-Servicio Vasco de Salud administrazio-erakunde autonomiaduneko estatutupeko langileak ere hartzen dira lan-hitzarmenekoak ez diren langiletzat.

 

       3.-   Lehenengo lerroaldian adierazitakoa horrela bada ere, euskal herri-administrazioetako langileen lan-eginkizunak bateratzeagatik lanpostuen edukietan egin beharko diren aldaketak direla eta ezinbestekoak eta salbuespenekoak diratekeen lansari osagarrien egokitzapenak egin ahal izango dira. Halaber, lanpostuak antolatu eta sailkatzeko sistemak ezartzearen kalterik gabe hartuko da bertan erabakitakoa; sistema horien barruan ere daude, bada, transferentzien bidez Euskal Autonomi Elkarteko herri-administrazioetara sartzen diren langileei ere ezarriko zaizkien sistemak.

 

       4.-   1995eko urtarrilaren 1eko ondorioetarako, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen barruan dauden funtzionarioen oinarrizko lansariak eguneratuko dira. Lege horren 78. atalean jasotakoari lotu beharko zaio eguneratze hori, bai eta lege horren 79. atalean arautzen diren osagarrien zenbatekoaz Jaurlaritzaren Kontseiluak zehaztuko duenari ere.

 

       5.-   Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Orokorreko, bere erakunde autonomiadunetako, zuzenbide pribatuko herri-erakundeetako eta herri-baltzuetako lan-hitzarmeneko langileen urteko lansari osoek, 1995eko urtarrilaren 1eko ondorioetarako, ezin izango dute oro har %3´5etik igon 1994an ezarritako lansariekiko. Nolanahi ere, langile bakoitzaren antzinatasun-lansarien kalterik gabe ulertuko da lerroaldi honetan ezarritakoa. Bestalde, erakunde bakoitzaren ekoizpen-maila handituta edo lana antolatzeko nahiz lanpostua sailkatzeko sistemak aldatuta erakunde bakoitzari egokitzen zaizkion helburuak lortzetik datozkeen lansariak muga horretatik kanpo geratzen dira.

 

       6.-   Aurreko lerroaldian jasotakoa, hortaz, 1995eko guztizko lansariei dagokien goi-muga da, gero negoziazio kolektiboaren bidez banakakoei ezarri eta emango zaiena.

 

       7.-   Lege honen ondorioetarako, guztizko lansariak esaten denean, hau adierazi nahi da, alegia, kasuan kasuko langileek, 1994an zehar, sortutako lansari guztiak (soldatazkoak nahiz soldataz bestekoak) eta gizarte-ekintzako gastu guztiak. Hala ere, badira zenbait salbuespen:

 

a)  Gizarte Segurantzako prestazioak eta kalte-ordainak.

b)  Enplegu-emaileak Gizarte Segurantzako sistemari ordaindu beharreko kotizazioak.

c)  Leku-aldatzeei edo lan-iraizpenei dagozkien kalte-ordainak.

d)  Langileak egindako gastuengatiko kalte-ordainak.

 

       8.-   Guztizko lansarien aldaketak konparaketaren bi aldietarako homogeneoki kalkulatuko dira, bai langileen kopuruari eta antzinatasunari dagokienez, bai lanaldi-motari, lanari eta gainerako lan-baldintzei dagokienez.

 

       9.-   Lehendakariaren, lehendakariordearen, sailburuen, goi-kargudunen eta antzekoen lansariak 1992ko abenduaren 31n indarrean zeudenak izango dira, baina horiei gehituta Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Orokorreko eta bere erakunde autonomiadunetako lan-hitzarmenekoak ez diren langileen urteko lansari osoei ezarriko zaien igoera bera. Hala ere, atal honen 3. puntuan jasotako gehikuntza ez zaie ezarriko.

 

       Atal honen lehenengo puntuan aipatzen diren langileentzat finkatutako lansarien parekorik jasotzen ez duten aldi baterako langileei ere ezarriko zaie gehikuntza hori.

 

       10.- Banakakoentzako osagarriek, aldi baterako osagarriek eta zerbitzuagatiko kalte-ordainek arau bereziak izango dituzte.

 

18. Atala - Ertzaintzako langileak

 

       Jaurlaritzaren Kontseiluak erabakiko du zein den Ertzaintzako langileek guztira jasoko dituzten lansari osoak, beti ere, Kupoaren Batzorde Bitarikoak horretarako ezarriko dituen dotazioak kontuan hartuta. Nolanahi ere, aurreko atalean ezarritako edukia eta irizpideak ezarriko zaizkie.

 

19. Atala - Hitzarmen kolektiboak izenpetzeko baldintzak

 

       1.-   Jaurlaritzaren Kontseiluak, Ogasun eta Herri Administrazio Sailak txostena eman ondoren, honako hauek onartuko ditu: Euskal Autonomi Elkartearen Administrazio Orokorreko eta bere erakunde autonomiadunetako lan-hitzarmeneko langileen gain eragina duten hitzarmen kolektiboak, soldaten berrikuspenak edo lehendik izenpetuta dauden hitzarmenei oso-osoan edo zati batean atxikitzeko akordioak edo horietara zabaltzeko akordioak. Euskal Autonomi Elkarteko erakunde-administra-zioko herri-baltzuetako edo zuzenbide pribatuko herri-erakundeetako lan-hitzarmeneko langileen gain eragina dutenean, berriz, izenpetu aurretik Ogasun eta Herri Administrazio Sailaren txostena izango da beharrezko eta, gero, Ekonomi Batzordeak emandako aldeko irizpena.

 

       2.-   Aurreko lerroaldian jasotakoaren ondorioetarako, honako hauek bidali beharko zaizkio Ogasun eta Herri Administrazio Sailari: akordio-egitasmoa, 1994ko guztizko lansariak eta egitasmo horretan bildutako ekonomi alderdi guztien balioztapena. Agiri horiek guztiak eskuratu ondoko egunetik 15 eguneko epearen barruan, aipatutako sailak dagokion txostena emango du. Txosten horretan, herri-gastuan eragina duten ekonomi alderdi guztiak aipatuko dira, beti ere, Euskal Autonomi Elkarteko Ekonomia Kontrolari eta Kontabilitateari buruzko ekainaren 30eko 14/1994 Legean ezarritako ekonomi kontrolaren kalterik gabe.

 

20. Atala - Euskal Autonomi Elkarteko herri-baltzu eta zuzenbide pribatuko herri-erakundeetako zuzendaritza-taldekideak

 

       1.-   Atal honetan aipatzen diren langileek edozer dela eta urtean jaso dituzten gehienezko soldataren zenbatekoak, bermatu gabeko kopuruko pizgarriak barne direla, ezin izango dira Eusko Jaurlaritzako sailburuek urtean jasotzen dituzten lansari osoak baino handiagoak izan.

 

       2.-   Goi Kargudunen Lansariei buruzko urriaren 28ko 14/1988 Legearen 4. ataleko 2. lerroaldian agintzen dena betetzeko, kudeaketaren eraginkortasunaren araberakoak izango dira pizgarriak ebaluatu eta emateko irizpideak. Bi alderdik neurtzen dute aipatutako kudeaketaren eraginkortasuna: bata, herri-erakunde edo herri-baltzu bakoitzaren urteko aurrekontuen betetze-maila; bestea, aurrekontuokin batera doan urteko txostenean bildutako helburu kualitatiboen betetze-maila. Herri-baltzu edo herri-erakunde bakoitzeko gobernu-organoek eta administrazio-organoek erabakiko dute zein modu eta alditan ordainduko diren pizgarri horiek.

 

       3.-   Euskal Autonomi Elkarteko herri-baltzuetako eta zuzenbide pribatuko herri-erakundeetako zuzendaritza-taldeetako langileekin ezin izango da kalte-ordainik hitzartu dagokion erakunde-administrazioko erakundearekiko legezko lotura inoiz galtzen bada edo.

 

IV ATALBURUA

ITUNPEKO IKASTETXEEN GASTUEI AURRE EGITEKO EKONOMI MODULUA

 

21. Atala - Itunpeko ikastetxeen gastuei aurre egiteko ekonomi modulua

 

       1.-   Irakaskuntza-maila bakoitzerako Aurrekontuen Lege honetan azaltzen den zenbateko osoa banatzeko orduan, gastuei aurre egiteko ikasgela bakoitzari dagokion ekonomi moduluaren urteko guztizko zenbatekoak honako hauek izango dira:

 

- Haur Hezkuntza (2. zikloa)............................................. 4.784.634.-

- Lehen Hezkuntza Oinarrizko Hezkuntza Orokorra......... 5.341.012.-

- Hezkuntza Berezia (garapeneko nahaste handiak)......... 8.272.684.-

- Hezkuntza Berezia (buru-urrituak).................................. 6.830.783.-

- Hezkuntza Berezia(gorputz-urrituak)............................ 10.585.453.-

- Hezkuntza Berezia(zentzumen-urrituak).......................... 6.528.535.-

- Lanbide Heziketa: 1. gradua.......................................... 9.315.278.-

- Lanbide Heziketa: 2. gradua.......................................... 9.355.276.-

- BBB/UBI........................................................................ 8.364.620.-

- Irakaskuntza Ertainen Erreforma................................... 8.152.576.-

 

       2.-   Gastuei aurre egiteko ikasgela bakoitzari dagokion ekonomi moduluaren zenbatekoak ziurtatu beharko du irakaskuntza doan izatea. Estatuko Aurrekontu Orokorrek finkatuko dute zenbateko hori, baina Euskal Autonomi Elkarteko kopuru bereziak osagarri izango dira.

 

       3.-   Lege honen IV. eraskinean finkatzen dira zein diren modulu bakoitzaren osagaiak eta zenbatekoak.

 

       4.    Haur Hezkuntzaren (2. zikloa) eta Lehen Hezkuntza/Oinarrizko Hezkuntza Orokorraren moduluan jasotzen da, bada, euskarako irakasle espezifikoen finantzabidea, beti ere, batez besteko kostua dutela itundutako gela guztietarako. Hala ere, horrelako irakasleek eskolak ematen dituzten ikastetxeei baino ez zaie ordainduko kontzeptu hori, beti ere, ikasturtea hasi aurretik onartutako pedagogi taulen arabera. Euskarari, behar bezala zuritutako orduetan, ematen zaion dedikazioa izango da aipatutako kontzeptua ordaintzeko abiapuntua.

 

       5.-   Atal honen 1. lerroaldian zehazten diren ekonomi moduluek gehienezko kopuruak adierazten dituzte eta beren baitan irakasleen eta irakasle ez diren langileen gastuak sartzen dira.

 

       Lege honen IV. eraskineko moduluan jasotzen diren langile-gastuen zenbatekoa langileei ordaintzeko baino ez da erabiliko, irailaren 8ko 293/1987 Dekretuaren 20. atalean hala ezartzen baita.

 

       6.-   Itunpeko irakaskuntza-maila emateko behar diren irakasleez gain, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak laguntza-irakasleak kontratatzeko baimena eman ahal izango du.

 

       7.-   Lege hau indarrean sartzen denetik aurrera kontratatzen diren laguntza-irakasleak birlaneratze-egitarautik aterako dira, hala ezarri beharko baita Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak, ugazaben erakundeek eta, hala badagokio, sindikatuek izenpetutako akordioan. Jakina denez, hezkuntza-itunak zati batez edo oso-osorik ez berritzeak eragindako ikastetxeak dira akordio horren gaia.

 

III IDAZPURUA

DIRU SARREREN EGOERA ORRIA

I ATALBURUA

FORU ALDUNDIEN EKARPENAK

 

22. Atala - Ekarpen orokorra

 

       1.-   1995 urtean, Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioaren Aurrekontuko diru-izendapenei aurre egiteko foru-aldundiek egin behar duten ekarpen orokorra 279.542.000.000 PTAkoa da. Diru-kopuru hori 46.590.300.000 PTAko sei ordain-alditan banatuko da eta, hain zuzen ere, otsailaren, apirilaren, ekainaren, uztailaren, urriaren eta azaroaren lehen hamabostaldian egingo dira ordainketak. Foru Aldundiek Euskal Autonomi Elkarteko Aurrekontuari egin beharreko Ekarpenak, alegia, 1992, 1993, 1994, 1995 eta 1996 urteetakoak, Zehazteko Metodologia Onartzen duen azaroaren 15eko 5/1991 Legearen eraskineko 6. atalean ezarri zen, eta horixe erabili da aipatu diru-kopuruaren banaketa erabakitzeko.

 

       2.-   Aurreko puntuan azaldutako ekarpen orokorra kalkulatzeko, honako hauek hartuko dira kontuan:

 

a)  Foru-aldundiek 1995erako egin duten bilketa-aurrikuspena 727.635.400.000 PTAkoa da, hain zuzen ere, azaroaren 15eko 5/1991 Legearen 2. eraskinean beren-beregi aipatzen diren diru-sarrerei dagokien zenbatekoa.

b)  Balio Erantsiaren gaineko Zerga indarrean sartu zenean foru-aldundiek galdu zituzten diru-baliabideak direla eta, foru-aldundientzako konpentsazio garbia 45.841.000.000 PTAkoa da, horrela ateratzen baita azaroaren 15eko 5/1991 Legearen eraskineko 2. ataleko bigarren puntuan aurrikusitako kalkularen arabera.

c)  Itundutako zergazko diru-sarrerak direla eta, foru-aldundien alde sortutako korritu garbiak 115.900.000 PTAkoak dira.

d)  Hona hemen sartu beharreko kenkariak:

- 1994 urteko kupoa dela eta Estatuari egin beharreko kitapena: aurrikusitako zenbatekoa 3.036.600.000 PTAkoa da, kontrako zeinua duela.

- Estatuari 1995 urtean ordaindu beharreko kupo garbia: 17.822.200.000 PTA.

- Ertzaintza finantzatzeko 1994ko kitapena, hain zuzen ere, Estatuari ordaindu beharreko kupo garbiaren kitapenean zenbatua: 886.100.000 PTA, aldeko zeinua duela.

- Ertzaintzaren 1995eko finantza-bidea, hain zuzen ere, Estatuari ordaindu beharreko kupo garbiaren kalkuluan zenbatua: 53.859.200.000 PTA.

- Gizarte Segurantzako kudeaketa-erakundeei lotutako eskualdaketak finantzatzeko 1994ko kitapena, hain zuzen ere, Estatuari ordaindu beharreko kupo garbiaren kitapenean zenbatua: 519.700.000 PTA, aldeko zeinua duela.

- Gizarte Segurantzako kudeaketa-erakundeei lotutako eskualdaketen 1995eko finantza-bidea, hain zuzen ere, Estatuari ordaindu beharreko kupo garbiaren kalkuluan zenbatua: 171.520.600.000 PTA.

- 1994 urtean gureganatutako aginpide berrien 1995eko finantzabidea, hain zuzen ere, Estatuari ordaindu beharreko kupo garbiaren kalkuluan zenbatua: 5.107.700.000 PTA.

e)  Ekarpen orokorrari egin beharreko kenketa: Autonomi Elkarte Osorako Erakundeen eta bertako Lurralde Historikoetako Foru Organoen arteko Harremanei buruzko azaroaren 25eko 27/1983 Legearen 22. ataleko hirugarren puntuan aurrikusitako politikak egiteko Jaurlaritzak behar duen diru-kopurua, alegia, 1.484.000.000 PTA.

f)   Ekarpen orokorrari egin beharreko kenketa: zailtasunak dituzten industri enpresentzako ekintza-plan berezia finantzatzeko diru-kopurua, alegia, 4.500.000.000 PTA.

g)  Ekarpen orokorrari egin beharreko kenketa: Inbertsio Estrategikoetarako Fondoa finantzatzeko diru-kopurua, alegia, 6.390.000.000 PTA.

h)  Ekarpen orokorrak, bestalde, 1.350.000.000 PTA gehiago izango ditu, hain zuzen ere, foru-aldundiek herri-zor berezia jaulki eta banatzeagatik lortuko dituzten etekin garbietan Euskal Autonomi Elkarte osorako erakundeek duten esku-hartzea dela eta, izan ere, azaroaren 15eko 5/1991 Legearen eraskineko bigarren xedapen gehigarriak hala ezartzen baitu.

 

23. Atala - Berariazko ekarpenak

 

       1.-   Aurreko atalak aipatzen duen ekarpen orokorraz gain, foru-aldundiek azaroaren 15eko 5/1991 Legearen eraskineko 7. atalean aurrikusitako berariazko ekarpenak egin beharko dituzte. Ekarpen horiek, hain zuzen, aurreko ataleko lehenengo puntuan finkatutako sei epe horietan egin beharko dira.

 

       2.-   Hona hemen berariazko ekarpenak:

 

a)  Euskal Autonomi Elkarteko Aurrekontuan Ertzaintzarentzat jasotzen diren gastuen finantzabidea: 52.973.100.000 PTA.

b)  Gizarte Segurantzako kudeaketa-erakundeei lotutako eskualdaketen finantzabidea, aginpide hori Autonomi Elkarte osorako erakundeei dagokielako: 155.132.100.000 PTA.

c)  Euskal Autonomi Elkarteak bere gain hartutako aginpide berrien 1994ko finantzabidea: 5.107.700.000 PTA.

d)  Azaroaren 25eko 27/1983 Legearen 22. ataleko hirugarren puntuan jasotako politikak eta eginkizunak burutzeko Jaurlaritzak behar duen diruaren zati bat: 1.484.000.000 PTA

e)  Zailtasunak dituzten industri enpresentzako ekintza-plan berezia finantzatzeko behar den diruaren zati bat: 4.500.000.000 PTA.

f)      Inbertsio Estrategikoetarako Fondoa finantzatzeko behar den diruaren zati bat: 6.390.000.000 PTA.

 

24. Atala - Ekarpen-koefizienteak

 

       Aurreko ataletan zehaztutako zenbatekoei ondoko ehunekoak ezarriz ateratzen da lurralde historiko bakoitzak egin beharreko ekarpena. Hona ehunekook:

 

ARABA..................................... %14,94

BIZKAIA................................... %52,86

GIPUZKOA............................. %32,20

 

II ATALBURUA

ZERGA IZAERAKO ARAUAK

 

25. Atala - Tasak

 

       1.-   Euskal Ogasun Orokorraren tasak, baldin eta, oinarriaren ehunekotan finkatu gabe egoteagatik edo oinarri hori dirutan balioztaturik ez egoteagatik, zenbateko finkoa badute, igon egingo dira, hain zuzen ere, 1994an ezargarri izan den zenbatekoari bat koma zero hiru bost (1,035) ezarriz.

 

       2.-   Hona hemen igoera horretatik kanpo geratzen diren tasak: Fundazioen Erregistroko iharduketek eragindako tasak, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian derrigorrezko iragarkiak sartzeagatiko tasak, abere hil berrien okelak ikuskatu eta kontrolatzeko zerbitzuengatiko tasak, eta lege honetan arautu eta eguneratzen diren tasak.

 

       3.-   Lehenengo puntuan ezarritako koefizientea ezarriz lortzen diren emaitzak hamarrekoetara borobilduko dira, goitik nahiz behetik.

 

       4.-   Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioaren Tasa eta Prezio Publikoei buruzko maiatzaren 31ko 3/1990 Legearen 38, 39, 40, 41 eta 42. atalak, alegia, administrazio-zerbitzuengatiko tasari buruzkoak (1.01.01 saila), kentzen dira.

 

       5.-   Aipatutako 3/1990 Legearen 67. atala, Pasaiako Itsas Arrantzako Institutu Politeknikoko administrazio-zerbitzuengatiko tasa (3.03.03 saila) aldatzen da eta honako puntu hauek gehitu:

 

"5.-  Jolaserako itsasontzietako patroi-titulua emateagatik: 2.800

6.-   Jolaserako motordun itsasontzietako patroi-titulua emateagatik: 2.800

7.-   Yateko patroi-titulua emateagatik: 2.800

8.-   Yateko kapitain-titulua emateagatik: 11.280".

 

       6.-   Aipatutako 3/1990 Legearen 71. atala, tituluak emateagatiko tasa (1.07.01 saila) aldatzen da, eta honako puntu hau gehitu:

 

"6.-  Arte Aplikatuen eta Lanbide Artistikoen Eskola

6.1.- Arte Aplikatuetako graduatu-titulua: 1.210".

 

       7.-   Aipatutako 3/1990 Legearen II. idazpuruko IX. atalburuari, alegia, Osasun Saileko tasei buruzkoari, hiru sail berri gehitzen zaizkio:

 

"5.12.05 saila. Botikei eta farmazi laguntzako zerbitzuei buruzko espedienteen tasak.

 

Zergagaia

Hona hemen tasa honen zergagaia: Euskal Autonomi Elkarteko Ordenazio Farmazeutikoari buruzko ekainaren 17ko 11/1994 Legearen 3. atalean aurrikusten da botikak eta farmazi laguntzako zerbitzuak ireki, ihardun, aldatu eta ixteko behar dela izapide eta baimenen zerbitzuen parte-hartzea. Administrazioak, bere kabuz edo beste norbaitek eskatuta, egin ditzake prestazio horiek; horiexek osatzen dute zergagaia.

 

Zergaduna

Aurreko zergagaiak biltzen dituen prestazioen hartzaileak diren pertsona fisikoak edo juridikoak eta erakundeak dira tasa honen zergadunak.

 

Ordainketa

Eskabidea egiten den unean bertan ordaindu beharko da tasa.

 

Kuota

Honako prezio-zerrendaren arabera ordainduko da tasa:

 

       1.-   Botikak                                                                                                 Pezeta

1.1  Irekitzeko eskabidea. ................................................................... 5.000

1.2  Lekuz aldatzeko eskabidea. ....................................................... 15.000

1.3  Eskuz aldatzea:

1.3.1.  Eskualdatzailearen eskabidea......................................... 30.000

1.3.2.  Erosteko aukera izateko eskabidea................................. 30.000

1.3.3.  Amortizatzeko eskabidea................................................ 30.000

1.4  Obrak egiteko baimenaren eskabidea........................................ 15.000

1.5  Izendapenak (nagusia, ordezkoa, ondokoa)................................. 5.000

1.6  Jarraipen-erreserbaren eskabidea............................................. 1 5.000

1.7  Botika behin-betiko ixteko eskabidea.......................................... 30.000

       2.-   Botikinak

2.1  Irekitzeko eskabidea................................................................... 30.000

2.2  Lekuz aldatzeko edo obrak egiteko eskabidea............................ 15.000

2.3  Ixteko eskabidea........................................................................ 30.000

       3.-   Lehen laguntzako farmazi zerbitzuak, ospitaleetako eta zentro soziosanitarioetako farmazi zerbitzuak eta ospitaleetako eta zentro soziosanitarioetako botika-gaien gordailuak

3.1  Irekitzeko edo ixteko eskabidea.................................................. 37.500

3.2  Lekuz aldatzeko edo obrak egiteko eskabidea............................ 15.000

3.3  Izendapenak................................................................................ 5.000

       4.-   Botika-gaiak banatzeko biltegiak

4.1  Irekitzeko edo ixteko eskabidea.................................................. 37.500

4.2  Lekuz aldatzeko edo obrak egiteko eskabidea............................ 15.000

4.3  Izendapenak................................................................................ 5.000

       5.-   Albaitaritza-botikak banatzeko biltegiak, albaitaritzako botika-gai xeheen saltegiak eta albaitaritzako botika-gaien botikinak

5.1  Irekitzeko edo ixteko eskabidea.................................................. 37.500

5.2  Lekuz aldatzeko edo obrak egiteko eskabidea............................ 15.000

5.3  Izendapenak................................................................................ 5.000

 

6.12.06 saila. Osasun-arloko zentroei, zerbitzuei eta tokiei buruzko espedienteengatiko tasak.

 

Zergagaia

Hona hemen tasa honen zergagaia: urriaren 11ko 396/1994 Dekretuan aurrikusten da osasun-arloko zentroak, zerbitzuak eta tokiak ireki, ihardun, aldatu eta ixteko behar dela izapide eta baimenen zerbitzuen parte-hartzea. Administrazioak, bere kabuz edo beste norbaitek eskatuta, egin ditzake prestazio horiek; horiexek osatzen dute zergagaia.

 

Zergaduna

Aurreko zergagaiak biltzen dituen prestazioen hartzaileak diren pertsona fisikoak edo juridikoak eta erakundeak dira tasa honen zergadunak.

 

Ordainketa

Eskabidea egiten den unean bertan ordaindu beharko da tasa.

 

Kuota

Honako prezio-zerrendaren arabera ordainduko da tasa:

 

       1.-   Ireki, ihardun eta ixteko baimena                                                          Pezeta

1.1  Ospitaleak................................................................................. 60.000

1.2  Osasun-laguntza espezializatuko zentroak................................. 36.000

1.3  Osasun-zentroak....................................................................... 24.000

1.4  Tresneria higikorra..................................................................... 24.000

1.5  Anbulantziak................................................................................ 4.000

1.6  Bainu-etxeak.............................................................................. 24.000

1.7  Laborategiak.............................................................................. 24.000

1.8  Osasun-laguntzako kontsultategiak............................................. 2.000

       2.-   Aldatzeko baimena

2.1-   Aldatzeko espedienteei dagozkien zenbatekoak kalkulatzeko, %50 ezarri behar zaio aurreko prezio-zerrendari.

 

       7.12.07 saila. Osasun-publizitatearen espedienteen tasak.

 

Zergagaia

Hona hemen tasa honen zergagaia: urriaren 15eko 550/1991 Dekretuak arautzen du osasun-arloko publizitatea egiteko behar dela izapide eta baimenen zerbitzuen parte-hartzea. Administrazioak, bere kabuz edo beste norbaitek eskatuta, egin ditzake prestazio horiek; horiexek osatzen dute zergagaia.

 

Zergaduna

Aurreko zergagaiak biltzen dituen prestazioen hartzaileak diren pertsona fisikoak edo juridikoak eta erakundeak dira tasa honen zergadunak.

 

Ordainketa

Eskabidea egiten den unean bertan ordaindu beharko da tasa.

 

Kuota

Honako prezio-zerrendaren arabera ordainduko da tasa:

 

                                                                                                                           Pezeta

1.-   Publizitate-eskabidea.......................................................................... 3.000"

 

IV IDAZPURUA

FINANTZA ERAGIKETAK

 

26. Atala - Euskal Autonomi Elkarteak egiten duen finantzazioa

 

       Jaurlaritzaren Kontseiluak, Ogasun eta Herri Administrazio Sailak proposatu ondoren, itzuli beharreko diru-izendapen eta aurrerakinak eman ahal izango dizkie Euskal Autonomi Elkarteko Erakunde Administrazioa osatzen duten erakundeei. Diru-izendapenok eta aurrerakinok itzuli beharko dira urtebete baino lehenago. Ogasun eta Herri Administrazio Sailak zehaztuko du zein korritu-tasa eta ezaugarri izango dituzten diru-izendapenen eragiketek. Sail berari dagokio, halaber, eragiketa horiek legezko egitea, beti ere, Jaurlaritzaren izenean.

 

V IDAZPURUA

KONTRATATZEKO ARAUAK

 

27. Atala - Kontratatzeko arauak

 

       1.-   Egitekoa den gastuari dagokion diru-izendapena edozein izanik ere, 300.000.000 PTAtik gorako gastuek Jaurlaritzaren Kontseiluaren onarpena beharko dute. Bada salbuespen bat, alegia, Erakunde Administraziora transferentziak egiten direnean edo Aurrekontuetan izen horrekin jasotako diru-laguntzak direnean; kasu bi horietan ez da onarpenik behar izango.

 

       2.-   Erakunde autonomiadunek, 75.000.000 PTAtik gorako hasierako aurrekontua duten kontratuak egiteko, dagokien sailburuaren aldez aurreko baimena beharko dute, edo, hala badagokio, Jaurlaritzaren Kontseiluarena. Osakidetza-Servicio Vasco de Salud erakunde autonomiadunaren kasuan, lerroaldi honek aipatzen duen baimena 150.000.000 PTAtik aurrera izango da beharrezkoa.

 

       3.-   Sail interesdunek edo kontratua eragin duten erakunde autonomiadunei dagozkien sailek hala proposatuta, Jaurlaritzaren Kontseiluak baimena eman ahal izango du 1995 urtean hasten diren inbertsio-egitasmoak zuzen-zuzenean kontratatzeko. Egitasmo horiek dagozkien aurrekontuen kontura jarriko dira, eta hori, edozein izanik ere fondoen jatorria. Egitasmoon hasierako zenbatekoa ezin izango da 75.000.000 PTAtik gorakoa izan, horrela ezartzen baitu herri-administrazioetarako erabakitako araubideak.

 

       4.-   Euskadiko Ondareari buruzko uztailaren 27ko 14/1983 Legearen 43. atalaren ondorioetarako, sail, erakunde autonomiadun edo zuzenbide pribatuko herri-erakunde bakoitzak ahalmena izango du ondasun higiezinak errentan hartzeko kontratuak egiteko baldin eta kontratu horien iraupena urtebetekoa edo txikiagoa bada eta gastuaren zenbatekoa guztira 2.000.000 PTAtik gorakoa ez bada. Ondasun higiezin horiek, ezinbestean, ibilgailu ofizialak gordetzeko izango dira edota sustapeneko nahiz informazioko iharduerak egiteko tokiak edo lokalak izateko. Baldin eta Eusko Jaurlaritzako ibilgailu-multzokoak badira kasuan kasuko ibilgailu ofizialak, orduan Herrizaingo Sailari egokituko zaio erabaki horiek hartzea.

 

       Aipatutako kontratazioak egiteko administrazio-izapideek bi arlo besterik ez dute begiratuko: batetik, nahikoa diru-izendapen ote dagoen kontratazioa egiteko, eta, bestetik, errentatzaileak izenpetutako eskaintza. Eskaintza horretan, gainera, errentamenduaren alderdi guztiak jaso beharko dira. Nolanahi ere, dagokion kontratazio-organoak oniritzia eman beharko dio eskaintzari.

 

       Kontraturen bat egiten denean, beti jakinarazi beharko zaio Ogasun eta Herri Administrazio Saileko Ondare eta Kontratazio Zuzendaritzari.

 

VI IDAZPURUA

LEGEBILTZARRARI EMAN BEHARREKO INFORMAZIOA

 

28. Atala - Aldizkako informazioak eta bestelako informazioak

 

       1.-   Jaurlaritzak, hiruhilero, ondoko eragiketen berri emango dio Eusko Legebiltzarreko Ekonomi, Ogasun eta Aurrekontu Batzordeari. Hona hemen eragiketok:

 

a)  Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioaren eta bere erakunde autonomiadunen aurrekontuetan azaltzen diren diru-izendapenei transferentzien bidez egiten zaizkien aldaketen egoera.

b)  Jaurlaritzaren Kontseiluak baimendutako zuzeneko kontratazioak egiteko izapidatu diren espedienteen zerrenda.

c)  10.000.000 PTAtik gorako zenbatekoa duten obren, zerbitzuen eta horniduren zerrenda zehaztua.

d)  Aldi horretan emandako abalen eta abaldunen porrota dela eta, aurre egin behar izan dienen berri.

e)  Herri-baltzuen eta zuzenbide pribatuko herri-erakundeen egoera-balantzea, galeren eta irabazien egoera-orria, fondoen jatorriaren eta aplikazioaren egoera-orria eta, azkenik, ustiapen-aurrekontuak eta kapital-aurrekontuak.

 

       2.-   Aurreko zenbakian aipatzen den informazioak zehatz-mehatz adieraziko ditu ukitutako egitaraua, saila eta atalburua; hiruhilabeteko bakoitzaren muga-egunean itxiko da informazio-aldia eta aipatutako muga-egunaren bigarren hilabeteko 15ean igorriko da Legebiltzarrera.

 

       3.-   Jaurlaritzak Eusko Legebiltzarreko Ekonomi, Ogasun eta Aurrekontu Batzordeari hainbat eragiketaren berri emango dio eragiketa horiek gertatzen diren hilaren hurrengoan. Lehen esan bezala, dagokien egitaraua, saila, zerbitzua eta atalburua jaso beharko dituzte informazio horiek. Hona hemen aipatutako eragiketak:

 

a)  Lege honen 8. atalaren babesean egindako zorpetze-eragiketak.

b)  Lege honen 26. atalaren babesean diru-izendapenekin egindako eragiketak.

c)  Itundutako zergen arloan foru-aldundietako bakoitzak izango dituen diru-sarrerak, zergaka sailkatuak.

d)  Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioaren eta bere erakunde autonomiadunen aurrekontuen betetze-maila.

 

Xedapen Gehigarriak

 

Lehenengoa - Jarraipen Batzordea

 

       Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza Sailak, erakundeetan ordezkaritza duten enpresa-erakundeek eta indarrean dagoen legediaren arabera ordezkari gehien dituzten sindikatuek Jarraipen Batzordea osatuko dute. Hona hemen batzorde horren eginkizunak: enpleguari eta prestakuntzari, hurrenez hurren, dagozkien 32110 eta 32310 egitarauak ezartzeko moduaren gaineko kontrola eta jarraipena.

 

Bigarrena - Unibertsitateari, ikastetxeei, laguntza-zentroei eta bestelako erakunde publiko nahiz pribatuei ematen zaizkien diru-laguntzak

 

       1.-   Ospitaleen eta bestelako laguntza-erakundeen alde Aurrekontu hauetan sartzen diren ustiapeneko diru-laguntzak ordaintzeko, diru-laguntzen hartzaile diren zentroetako langileen urteko lansari guztien gehikuntzak, 1995eko urtarrilaren 1eko ondorioetarako, ezin izango du inola ere Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioko langileentzat lege honek ezartzen duen muga gainditu.

 

       2.-   Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Orokorrak eta bere erakunde autonomiadunek 1995 urtean, besteak beste, soldatak eta lansariak ordaintzeko emango dituzten diru-laguntzak zehazteko honako bide honi jarraituko zaio: diru-laguntzak ez du kontuan hartuko, ez zuzen ez zeharka, onura-hartzaileak lansari-gehikuntzarik izan ote duen Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioko langileentzat lege honek finkatutako lansari-gehikuntzatik gora. Horretarako, sailek kasuan kasuko diru-laguntzen egitarauen arauetan hitzarkin jakin bat agertaraziko dute ezarritako hori bete dadin. Aipatu diren arauak indarrean daudela eta 1995 urtean zehar lege hau indarrean sartu aurretik ezargarriak direla uste bada, erreferentzia-hitzarkin horrek ondorio guztietarako balioa izango du.

 

Hirugarrena - Gizarteratzeko gutxieneko diru-sarrera

 

       1.-   Gizarteratzeko Gutxieneko Diru-sarrerei buruzko maiatzaren 3ko 2/1990 Legearen II. atalburuaren eta ondorengoen ezarpena 1995eko abenduaren 31 arte luzatzen da.

 

       2.-   Gizarteratzeko Gutxieneko Diru-sarrerei buruzko maiatzaren 3ko 2/1990 Legearen 6. atalean ezarritakoaren ondorioetarako, kide bakarreko familientzako gizarteratzeko gutxieneko zenbatekoa, 1995 urterako, hilabeteka zenbatuta, 39.102 PTAkoa izango da.

 

       3.-   Aparteko familia lagun batek baino gehiagok osatzen badu, aurreko zenbatekoari %0,3 gehituko zaio onura-hartzailearekin bizi den lehenengo kideagatik; %0,2 bigarren, hirugarren eta laugarren kideengatik, eta 0,1 gainerako bakoitzagatik.

 

Laugarrena - Konpromisozko diru-izendapenak etxebizitza-arloan

 

       Araubide berezituari egokitzeko ondorioetarako, baimena ematen zaio Jaurlaritzaren Kontseiluari 1995eko Aurrekontuko gastuen egoera-orrian sartutako etxebizitza-arloko 1995eko finantza-hitzarmenetik datozen diru-izendapenak berriz izendatzeko. Epeari dagokionez, hasieran aurrikusita zegoenetik gehienez ere 5 urtera alda daiteke, eta, gehikuntzari dagokionez, aipatutako iharduketetarako jarrita zeuden konpromisozko diru-izendapenen zenbateko osoaren %20raino.

 

Bosgarrena - Atxilotuari jartzen zaizkion ofiziozko txandarako eta sorospenerako diru-izendapenak

 

       Uztailaren 24ko 200/1990 Dekretuak eta urriaren 23ko 282/1990 Dekretuak, hurrenez hurren, arautu zuten abokatuek eta auzitegietako eskuordekoek atxilotuari eskaintzen dioten ofiziozko txanda eta sorospena burutzeko diru-laguntzen ihardunbidea. Dekretu horietan aurrikusitako prezioen moduluetako zenbatekoak, honenbestez, 1994rako ezarritako berberak izango dira.

 

Seigarrena - Inbertsio Estrategikoetarako Fondoa

 

       1.-   Batetik, Euskadiko Aurrekontu Errejimenari buruz Indarrean dauden Lege Xedapenen Bateratutako Testua Onartzeko irailaren 27ko 1/1994 Legegintza Dekretuaren 19. ataleko b) azpiatalean ezarritakoaren kalterik gabe, eta, bestetik, Foru Aldundiek Euskal Autonomi Elkarteko Aurrekontuari egin beharreko Ekarpenak, alegia, 1992, 1993, 1994, 1995 eta 1996 urteetakoak, Zehazteko Metodologia Onartzen duen azaroaren 15eko 5/1991 Legearen hirugarren xedapen gehigarrian aurrikusitakoa hezurmamitzeko ekintza zehatzak betetzeko, Jaurlaritzaren Kontseiluak laguntzak eman ahal izango ditu eta, ondorioz, aurrekontu-konpromisoak hartu, beti ere, konpromiso horiek inbertsio estrategikoetarakoak badira eta Herri Dirubideen Euskal Kontseiluaren erabakiek, berorietan agertzen den moduan, finantza-babesa ematen badiete laguntza horiei.

 

       2.-   Laguntzen kudeaketa Euskadiko Garatze Kapitalaren Baltzua, ABren bitartez egin ahal izango da, beti ere, lankidetzarako akordioetan azaltzen diren moduak eta erak lokarri izango direlarik. Baltzu horrek erakunde laguntzaile gisa ihardun ahal izango du, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuak hala adierazten baitu. Dekretu horrek, besteak beste, arautzen ditu diru-laguntzen kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileen jaurbidea eta betebeharrak.

 

Zazpigarrena - Osakidetza-Servicio Vasco de Salud erakunde autonomiadunaren egituraketa berria

 

       1.-   Eusko Legebiltzarrak 1993ko ekainaren 23an "Osasuna Zainduz/Euskadiko osasun-arloa aldatzeko estrategiak" izeneko txostena onartu zuen. Aipatutako txostenean ezartzen den marko estrategikoaren bidean aurrera egiteko eta gai honetako arloko ekonomi eta antolaketa-politikei jarraiki, Jaurlaritzaren Kontseiluak berriro egituratuko ditu Osakidetza-Servicio Vasco de Salud erakunde autonomiadunaren eskurantzak, hau da, osasunaren irakaskuntzari dagozkionak. Egituraketa berria arian-arian eta behin-behinekotasunez egingo da, harik eta Euskadiko osasun-sistemaren legezko antolaketa egin arte. Kontseiluak, halaber, osasun-zerbitzuak Osasun Sailaren esku jarriz, ziurtatuko ditu zerbitzu horiek, bai eta horien inguruan egingo diren hitzarmen guztiak ere.

 

       2.-   Araudi bidez zehaztuko da erakunde autonomiaduneko zein zerbitzu eta giza nahiz gauza baliabide igaroko diren Osasun Sailera. Nolanahi ere, sailaren organo eta eginkizunen egiturak eta lanpostuen zerrendek ezarriko dute Osasun Sailera igarotzeko modua.

 

       3.-   Ogasun eta Herri Administrazio Sailak ahalmen oso-osoa, inolako mugarik gabe, izango du egituraketa berri horrek Aurrekontuetan eragingo dituen aldaketak baimentzeko.

 

Zortzigarrena - UPV/EHUrentzako dotazioak

 

       1.-   Lege honen 2.3 atalean azaltzen diren UPV/EHUren aldeko dotazioak ikuskatu ahal izango dira, Jaurlaritzak, Tribunal Vasco de Cuentas Públicas/Herri Kontuen Euskal Epaitegiak egindako gomendioei jarraituz, unibertsitatearen kudeaketa hobetzeko ezarriko dituen baldintza eta irizpideen arabera, eta UPV/EHUrekin sinatzen den hitzarmenean jasoko dira; lortu nahi diren helburuak eta horretarako aurrikusitako kronograma hitzarmen horretan zehaztu beharko dira. Hitzarmen hau, sinatu aurretik, Unibertsitateko Gizarte Kontseiluak baimenduko du.

 

       Esandako hitzarmena sinatzeko ezinbesteko baldintza izango da UPV/EHUko horretarako gaitasuna duen organoak irakasle eta irakasle ez diren langileen zerrenda aurrez eginda eta behin-betiko onartuta edukitzea, baita Jaurlaritzak, Unibertsitatearen Eraberrikuntzari buruzko abuztuaren 25eko 11/1983 Legearen 54.4 atalak xedatzen duenari jarraiki, langilegoaren kostuen baimena emanda edukitzea ere.

 

       2.-   Egindako hitzarmenaren edukiaren zein aurreko lerroaldia aplikatuz egiten diren ekonomi ikuskaketen berri Eusko Legebiltzarrari emango zaio.

 

Bederatzigarrena - Lanbide-prestakuntzarako dotazioen kudeaketa

 

       Euskal Autonomi Elkarteko 1995 urteko Aurrekontu Orokorretako 32310 egitarauan etengabeko lanbide-prestakuntzarako azaltzen diren dotazio guztiak edo zati bat, Euskadin prestakuntza-lanean ari diren enpresetan prestakuntza-planak garatu eta aplikatzeko aholkularitza-fondo guztien kudeaketarako eta koordinaziorako, hala behar izanez gero, Elkartearen eremuan bere nortasun juridikoarekin sor daitekeen erakunde baten esku utzi ahal izango dira.

 

       Hori gertatuz gero, lege honen xedapen gehigarrietako lehenengoan aipatzen den batzordeak enplegu-egitarauaren kontrol eta jarraipen lanak egingo ditu soilik, ez prestakuntzakoarenak.

 

Indargabetzeko Xedapen Bakarra

 

       Maiatzaren 31ko 8/1988 Legearen hamargarren xedapen gehigarriak ezarri zuen uztailaren 8ko 2/1987 Legearen 7. atalak, 11. atalak eta lehenengo xedapen gehigarriak indarra izatea ondorengo urteetan ere. Aurtengo legea indarrean sartzen denean, berriz, aipatutako atalak eta xedapena indarrik gabe geratuko dira. Aipatutako 2/1987 Legeak Euskal Autonomi Elkarteko 1987ko Aurrekontuak onartu zituen; 8/1988 Legeak, berriz, Euskal Autonomi Elkarteko 1988ko Aurrekontuak.

 

Aldi Baterako Xedapen Bakarra - Bingo Jokoaren gaineko Zergari eta Zoripeko Jokoak Egiteko Bide Ematen duten Makinez eta Gailu Automatikoez Baliatuz Egiten diren Jokoen gaineko Tasaren Errekargoari buruzko urriaren 16ko 6/1992 Legeko zergen kudeaketa.

 

       1.-   Bingo jokoaren gaineko zergaren karga-mota, lege honetan aldatzen dena, 1995eko uztailaren 1etik aurrera izango da esijigarri.

 

       2.-   Zoripeko jokoak egiteko bide ematen duten makinez eta gailu automatikoez baliatuz egiten diren jokoen gaineko tasaren errekargoaren karga-mota berriaren aplikazioak, lege honetan aldatzen denak, 1995 urtean zehar, honako arau hauek izango ditu jaurbide:

 

1)  Tasa fiskalaren zorra 1995eko urtarrilaren 1ean sortu duten makinekikoan, zoripeko jokoak egiteko bide ematen duten makinez eta gailu automatikoez baliatuz egiten diren jokoen gaineko tasaren errekargoaren zatikako ordainketak honakoak izango dira:

A)  B motako edo jolaserako saridun makinak:

- Urtarrileko eta apirileko zatikako ordainketak: 22.037 pezeta.

- Uztaileko eta iraileko zatikako ordainketak: 13.223 pezeta.

B)  C motako edo zoripeko makinak:

- Urtarrileko eta apirileko zatikako ordainketak: 33.321 pezeta.

- Uztaileko eta iraileko zatikako ordainketak: 19.393 pezeta.

2)  Tasa fiskalaren zorra 1995eko uztailaren 1ean sortu duten makinekikoan, uztailean eta irailean esijigarri izango diren zoripeko jokoak egiteko bide ematen duten makinez eta gailu automatikoez baliatuz egiten diren jokoen gaineko tasaren errekargoaren zatikako ordainketak honakoak izango dira:

A)  B motako edo jolaserako saridun makinak:

- Uztaileko eta iraileko zatikako ordainketak: 17.630 pezeta.

B)  C motako edo zoripeko makinak:

- Uztaileko eta iraileko zatikako ordainketak: 25.857 pezeta.

 

Azken Xedapenak

 

Lehenengoa

 

       1.-   Goi Kargudunen Lansariei buruzko 14/1988 Legearen 2. ataleko 1. lerroaldiari azpiatal bat gehiago erasten zaio. Hona hemen testua:

 

"Aurreko azpiatalaren ondorioetarako, egoitza atzerrian duten organoetako goi-kargudun titularrek atzerrian bizi diren herrialdean hemen beste erosteko ahalmena izan dezaten eta bizi-baldintzak hemengoaren parekotzat jotzeko, modulu berezi bat ezarriko zaio Aurrekontuen Legearen arabera jasotzen duten urteko zenbatekoari. Jaurlaritzaren Kontseiluak urtero zehaztuko duen modulu hori erantsiko bazaie ere, jasoko duten lansaria bakartzat joko da, alegia, kontzeptu bakar baten ordaina dela ulertuko da".

 

       2.-   Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 81. atalari lerroaldi berri bat erasten zaio. Hona hemen testua:

 

"5.-  Lantokia atzerrian duten funtzionarioek Euskal Autonomi Elkartearen eremuan lan egiten dutenentzat ezarritako kontzeptu berberen arabera jasoko dute lansaria.

Funtzionarioek hemen beste erosteko ahalmena izan dezaten eta bizi-baldintzak hemengoaren parekotzat jotzeko, Jaurlaritzaren Kontseiluak urtero zehaztuko duen modulu berezi bat ezarriko zaio jasotzen duten urteko zenbatekoari. Hona hemen urteko zenbatekoa osatzen duten atalak: funtzionarioari dagokion taldearen ordainsaria, aparteko ordainsariak eta aldizka jasoko dituen ordainsari osagarri finkoak".

 

       3.-   Bingo Jokoaren gaineko Zergari eta Zoripeko Jokoak Egiteko Bide Ematen duten Makinez eta Gailu Automatikoez Baliatuz Egiten diren Jokoen gaineko Tasaren Errekargoari buruzko urriaren 16ko 6/1992 Legearen 7 eta 13. atalak aldatu egiten dira. Hona hemen testua:

 

"7. Atala - Karga-mota.

Zergaren karga-mota %4koa izango da".

"13. Atala - Karga-mota.

Errekargoaren karga-mota %16koa izango da".

 

Bigarrena - Jaurlaritzari ematen zaion baimena

 

       1.-   Jaurlaritzaren ekonomi politika orokorraren barruan eta Herri Administrazioaren gastua arrazoizkotu eta erreforma egiteko politikari jarraiki, baimena ematen zaio Jaurlaritzari diru-izendapenetan burutu beharko diren egokitzapenak hezurmami ditzaten. Egokitzapen horiek, nolanahi ere, azpiegituren plan bereziak eta beste ezarri eta abian jartzeko izango dira.

 

       2.-   Jaurlaritzak ahalmena izango du legea garatu eta betearazteko behar diren erabaki guztiak emateko.

 

Hirugarrena - Indarrean sartzea

 

       Lege hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian oso-osorik argitaratzen den egunean bertan sartuko da indarrean.

 

I ERASKINA

KONPROMISOZKO DIRU IZENDAPENAK

 

       Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioaren eta bere erakunde autonomiadunen 1995eko Aurrekontuko gastuen egoera-orriko konpromisozko diru-izendapenak eta herri-baltzuek eta zuzenbide pribatuko herri-erakundeek etorkizunean hartu beharreko konpromisoen egoera-orria.

 

III ERASKINA

DIRU IZENDAPEN HANDIGARRIAK

 

       1.-   Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioan eta bere erakunde autonomiadunetan diharduten langileei ordaintzeko den I. atalburuko diru-izendapenak, horrela beteko baitira Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legean ezarritako lansarien arauak.

       2.-   Lan-hitzarmeneko langileei ordaintzeko diru-izendapenak, baldin eta indarrean dagoen araubideari jarraiki erabakitako soldata-gehikuntzen ondorioz diru-izendapenok gehitu behar badira.

       3.-   Benetan egindako zerbitzualdiaren hirurtekoak ordaintzeko diru-izendapenak, eta Herri Administrazioan Egindako Zerbitzuak Aitortzeari buruzko abenduaren 26ko 70/1978 Legean xedatutakoa ezartzeko diru-izendapenak.

       4.-   Dauden lanpostu hutsak direla eta, urritu diren langileen dotazioen diru-izendapenak, baldin eta ezargarria den legediaren arabera betetzen badira lanpostu huts horiek.

       5.-   Klase pasiboetako diru-izendapenak, beti ere diru-izendapenok sortu ziren urtean zeuden betebeharren aitortze-mailaren arabera eta indarrean dagoen araubideak ezarritakoari jarraiki.

       6.-   Aurrekontuetan egindako akats teknikoen ondorioz ukituta geratzen diren diru-izendapenak eta, batez ere, transferentzien akordioetan akats horiek zuzentzeko jasotako diru-izendapenak, hain zuzen ere, zuzenketa egiteak dakarren kostuaren gehikuntzari aurre egiteko.

       7.-   Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioak jaulkitako mota guztietako herri-zorraren beharkizunak betetzeko diru-izendapenak. Hona hemen beharkizunen jatorria: batetik, kapitalaren korrituak eta amortizazioa, eta, bestetik, herri-zorra jaulki, bihurtu, trukatu edo amortizatzeko eragiketek dakartzaten gastuak, langile-gastuak izan ezik.

       8.-   Hezkuntza-arloan itundutako konpromisoak bermatzeko diru-izendapenak, bai eta konpromisoak finantzatzeko diru-izendapenak ere (Eskola-ituna).

       9.-   Indarrean dagoen legediaren arabera, beste toki batean bizitzeagatik langileari dagozkion kalte-ordainak ordaintzeko diru-izendapenak, baldin eta kalte-ordain horiek jasotzeko eskubidea aitortu bada lanpostu horretarako.

       10.- Elbarrientzako ospitaleko eta ospitalez kanpoko farmazi laguntza, protesiak eta ibilgailuak ordaintzeko diru-izendapenak, hain zuzen ere, Osakidetza-Servicio Vasco de Salud erakunde autonomiadunaren Aurrekontuan horretarako jasota daudenak.

       11.- Gizarteratzeko Gutxieneko Diru-sarrerari buruzko maiatzaren 3ko 2/1990 Legean zehazten den gizarte-laguntza ekonomikoa ordaintzeko diru-izendapenak.

       12.- Indarrean dagoen legediaren arabera, indarkeriaren biktimentzako diru-laguntzak eta, oro har, laguntzak ordaintzeko diru-izendapenak.

 

IV ERASKINA

ITUNDUTAKO IKASTETXEETAKO GASTUEI AURRE EGITEKO EKONOMI MODULUA

 

       1.-   Lege honen 21. atalak aurrikusten duenaren arabera, itundutako ikastetxeetako ikasgela bakoitzeko ekonomi moduluak osatzen dituzten urteko kopuruak honela geratuko dira hezkuntza-maila guztietarako, modulu betea daukaten gela itunduei dagokienez:

 

       2.-   Zatizko moduluek modulu beteen igoera orokor berbera izango dute 1995erako, kasu batean izan ezik:

BBBko 1. eta 2. ikasturteetako zatizko modulua modulu betearen %45era helduko da 1995 urteko azken hiruhilekoan.

 

AURREKONTUAREN GASTU-ESTATUAN SARTUTAKO ALDAKETAK

 

       Legearen testu artikulatuak onetsitako dotazioak Aurrekontuaren egitarau-sailkapenean dauden partiden artean banatuko dira eta sailkapen horretan ageri den zenbatekoan, lege-proiektuarekin batera doan dokumentazioan xehekaturik ageri diren bezala, honako aldaketa hauekin:

 

00 SAILA. LEGEBILTZARRA

 

11110 egitaraua. Legebiltzarra

       Gutxitu egiten da 62.264.149 pezeta 01 Zerbitzuko 748 kontzeptuko "Eusko Legebiltzarreko" izeneko 001 partidaren dotazioa.

 

01 SAILA. LEHENDAKARITZA

 

13110 egitaraua. Kanpo Ekintza

       Gehitu egiten da 6.000.000 pezeta 07 Zerbitzuko 480 kontzeptuko "Lankidetzarako bekak" izeneko 005 partidaren dotazioa.

       Gehitu egiten da 2.000.000 pezeta 07 Zerbitzuko 480 kontzeptuko "Europako Mugimenduaren Euskal Kontseiluari" izeneko 008 partidaren dotazioa.

 

32210 egitaraua. Emakumeentzako aukera berdintasunaren sustapena

       Gehitu egiten da 26.238.776 pezeta 10 Zerbitzuko 453 kontzeptuko "Emakumearen Euskal Erakundeko gastu arruntetarako transferentzia" izeneko 001 partidaren dotazioa.

 

04 SAILA. JUSTIZI, EKONOMI, LAN ETA GIZARTE SEGURANTZA

 

14110 egitaraua. Organo judizialak

       Sortu egiten da 40 Zerbitzuko 250 kontzeptuan "Azterketa soziologikoa gaur eguneko bulego judizialaren irudia ebaluatzeko" izeneko 004 partida, 1.000.000 pezetakoa.

 

14120 egitaraua. Justizia

       Gehitu egiten da 3.000.000 pezeta 40 Zerbitzuko 480 kontzeptuko "Euskadiko bakearen aldeko erakunde eta ekimenak" izeneko 023 partidaren dotazioa.

       Sortu egiten da 40 Zerbitzuko 480 kontzeptuan "Gernika Gogoratuz Elkartea" izeneko 025 partida, 25.000.000 pezetakoa.

 

31120 egitaraua. Lan eta Gizarte Segurantza eta lan osasuna

       Gehitu egiten da 3.000.000 pezeta 21 Zerbitzuko 480 kontzeptuko "Lan arriskuen prebentzioari buruzko zabalkundea eta lan baldintzen gaineko ikerketarako laguntzak" izeneko 004 partida.

       Sortu egiten da 21 Zerbitzuko 480 kontzeptuan "Ikerketarako saria lan arriskuen prebentzioaren alorrean" izeneko 009 partida, 1.000.000 pezetakoa.

 

32110 egitaraua. Enplegua

       Gehitu egiten da 30.000.000 pezeta 31 Zerbitzuko 454 kontzeptuko "Egailan. FSEk finantzaturikoa" izeneko 001 partidaren dotazioa.

 

32310 egitaraua. Prestakuntza

       Gutxitu egiten da 30.000.000 pezeta 31 Zerbitzuko 470 kontzeptuko "Prestakuntza okupazionala. FSEk finantzaturikoa. Konpromisozko diru-izendapena. 1996: 690,0 M.; GUZTIRA: 690,0 M." izeneko 002 partidaren dotazioa.

 

55110 egitaraua. Estatistika eta politika ekonomikoa

       Gehitu egiten da 2.000.000 pezeta 50 Zerbitzuko 742 kontzeptuko "Eskualdeko plangintza estrategikoak" izeneko 001 partidaren dotazioa.

 

05 SAILA. HERRIZAINGOA

 

22110 egitaraua

       Gehitu egiten da 10.000.000 pezeta 13 Zerbitzuko 480 kontzeptuko "Terrorismoaren biktimentzako dirulaguntzak" izeneko 001 partidaren dotazioa.

 

46110 egitaraua. Hauteskunde prozesuak

       Sortu egiten da 11 Zerbitzuko 480 kontzeptuan "Autonomi Elkartean diharduten alderdi politikoentzako dirulaguntzak beren ohiko funtzionamendu-gastuei aurre egiteko, Eusko Jaurlaritzak banatzekoak Alderdi Politikoen Finantzaketarako Lege Organikoaren irizpidearen arabera, azken autonomi hauteskundeetako emaitzak oinarri hartuz" izeneko 001 partida, 298.664.000 pezetakoa.

 

06 SAILA. INDUSTRIA, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA

 

44220 egitaraua. Ingurugiro industriala

       Gehitu egiten da 10.000.000 pezeta 21 Zerbitzuko 780 kontzeptuko "Irabazi asmorik gabeko erakundeekin sinatzeko hitzarmenak mehatokien berreskuratzeko. FEDERek finantza-turikoa. Konpromisozko diru-izendapena. 1996: 25,0 M.; 1997: 25,0 M.; 1998: 25,0 M.; GUZTIRA: 75,0 M." izeneko 003 partidaren dotazioa.

 

54110 egitaraua. Baliabide naturalen ikerketa eta antolaketa

       Gehitu egiten da 3.000.000 pezeta 43 Zerbitzuko 780 kontzeptuko "EHBBko (Europa Hegoaldeko Basozainen Batasuna) RECITE egitaraua" izeneko 003 partidaren dotazioa.

 

54130 egitaraua. Teknologia

       Gutxitu egiten da 3.048.513 pezeta 12 Zerbitzuko 120 kontzeptuko "Karrerako funtzionariak" izeneko A partidaren dotazioa.

       Gutxitu egiten da 828.924 pezeta 12 Zerbitzuko 160 kontzeptuko "Karrerako funtzionariak" izeneko A partidaren dotazioa.

       Sortu egiten da 12 Zerbitzuko 480 kontzeptuan "Eusko Ikaskuntzaren XIII. Biltzarraren, 'Zientzia-Teknologia-Gizarte'ari buruzkoaren, kofinantzaketa" izeneko 002 partida, 6.000.000 pezetakoa.

       Gutxitu egiten da 6.000.000 pezeta 12 Zerbitzuko 660 kontzeptuko "93-94 Teknologia Plangintzaren ebaluazioa. FEDERek finantzaturikoa" izeneko 003 partidaren dotazioa.

 

71110 egitaraua. Nekazaritza eta baserri-garapena

       Gutxitu egiten da 13.000.000 pezeta 42 Zerbitzuko 480 kontzeptuko "Administrazioarekin batera lan egiteko entitateak, nekazal elkarte, erakunde eta gorporazioak" izeneko 003 partidaren dotazioa.

       Aldatu egiten da 42 Zerbitzuko 770 kontzeptuko 004 partidaren izena, izen berria hau izango delarik: "Mendikoi. 5B helburuko programak. FEOGAk finantzaturikoa".

       Gehitu egiten da 10.000.000 pezeta 42 Zerbitzuko 780 kontzeptuko "Baserri eremuetako prestakuntza okupazionala" izeneko 007 partidaren dotazioa.

 

71120 egitaraua. Arrantza

       Gehitu egiten da 5.000.000 pezeta 51 Zerbitzuko 480 kontzeptuko "Arrantzale Kofradien Federazioa" izeneko 001 partidaren dotazioa.

       Gehitu egiten da 4.000.000 pezeta 51 Zerbitzuko 480 kontzeptuko "Ondarroako Eskola" izeneko 004 partidaren dotazioa.

       Sortu egiten da 51 Zerbitzuko 770 kontzeptuan "Arrantza ekimena" izeneko 004 partida, 5.000.000 pezetakoa.

 

71130 egitaraua. Nekazaritza eta elikadurako sustapena

       Aldatu egiten da 41 Zerbitzuko 780 kontzeptuko 003 partidaren izena, izen berria hau izango delarik: "EBn sartzeari dagokionez nekazaritza-alorrarentzako aholku eta asistentzia-zerbitzuak ezartzeko hitzarmena".

 

72110 egitaraua. Egitura eta laguntza

       Aldatu egiten da 01 Zerbitzuko 110 kontzeptuko 001 partidaren izena, izen berria hau izango delarik: "3 aholkulari eta 2 idazkari", eta gehitu egiten da 8.000.000 pezeta partida horren dotazioa.

       Gehitu egiten da 1.094.832 pezeta 01 Zerbitzuko 160 kontzeptuko "Aldi baterako langileak" izeneko 001 partidaren dotazioa.

       Gutxitu egiten da 2.893.650 pezeta 31 Zerbitzuko 120 kontzeptuko "Karrerako funtzionariak" izeneko A partidaren dotazioa.

       Gutxitu egiten da 740.485 pezeta 31 Zerbitzuko 160 kontzeptuko "Karrerako funtzionariak" izeneko A partidaren dotazioa.

       Gutxitu egiten da 14.000.000 pezeta 31 Zerbitzuko 610 kontzeptuko "IAT-etako lanak" izeneko 001 partidaren dotazioa.

       Aldatu egiten da 52 Zerbitzuko 660 kontzeptuko 001 partidaren izena, izen berria hau izango delarik: "IKT estatistika-plana".

 

72120 egitaraua. Industri politika

       Gutxitu egiten da 3.048.513 pezeta 11 Zerbitzuko 120 kontzeptuko "Karrerako funtzionariak" izeneko A partidaren dotazioa.

       Gutxitu egiten da 2.548.260 pezeta 11 Zerbitzuko 120 kontzeptuko "Karrerako funtzionariak" izeneko A partidaren dotazioa.

       Gutxitu egiten da 828.924 pezeta 11 Zerbitzuko 160 kontzeptuko "Karrerako funtzionariak" izeneko A partidaren dotazioa.

       Gutxitu egiten da 364.177 pezeta 11 Zerbitzuko 160 kontzeptuko "Karrerako funtzionariak" izeneko A partidaren dotazioa.

       Gutxitu egiten da 1.000.000.000 pezeta 11 Zerbitzuko 760 kontzeptuko "SOCADEri transferentzia, FIE delakoaren enpresei dagozkien eragiketetarako. 1994ko konpromisoa. Aurreko urteetan hitz emandako diru-izendapena. 1996: 6.228,0 M.; 1997: 6.390,0 M.; 1998: 6.390,0 M.; 1999: 3.284,0 M.; GUZTIRA: 22.292,0 M." izeneko 001 partidaren dotazioa.

       Sortu egiten da 11 Zerbitzuko 840 kontzeptuan "PROGRESINSA-FIEren kapitala zabaltzea" izeneko 003 partida, 1.000.000.000 pezetakoa.

       Gutxitu egiten da 3.048.513 pezeta 13 Zerbitzuko 120 kontzeptuko "Karrerako funtzionariak" izeneko A partidaren dotazioa.

       Gutxitu egiten da 2.548.260 pezeta 13 Zerbitzuko 120 kontzeptuko "Karrerako funtzionariak" izeneko A partidaren dotazioa.

       Gutxitu egiten da 828.924 pezeta 13 Zerbitzuko 160 kontzeptuko "Karrerako funtzionariak" izeneko A partidaren dotazioa.

       Aldatu egiten da 13 Zerbitzuko 770 kontzeptuko 001 partidaren izena, izen berria hau izango delarik: "Industri enpresen kalitatea sustatzeko egitaraua".

 

72130 egitaraua. Industri administrazioa eta segurtasuna

       Gutxitu egiten da 12.120.663 pezeta 21 Zerbitzuko 120 kontzeptuko "Karrerako funtzionariak" izeneko A partidaren dotazioa.

       Gutxitu egiten da 2.575.802 pezeta 21 Zerbitzuko 160 kontzeptuko "Karrerako funtzionariak" izeneko A partidaren dotazioa.

 

07 SAILA. HEZKUNTZA, UNIBERTSITATEAK ETA IKERKETA

 

42240 egitaraua. Unibertsitateko irakaskuntza

       Aldatu egiten da 08 Zerbitzuko 480 kontzeptuko 004 partidaren izena, izen berria hau izango delarik: "UNEDekin asoziatutako zentroentzako diru-laguntza".

 

42260 egitaraua. Hezkuntza-erreformaren diseinua eta aplikazioa

       Gehitu egiten da 10.000.000 pezeta 04 Zerbitzuko 480 kontzeptuko "Irakaslegoaren formaziorako plana. Konpromisozko diru-izendapena. 1996: 90,0 M.; GUZTIRA: 90,0 M." izeneko 002 partidaren dotazioa.

 

08 SAILA. OSASUNA

 

41130 egitaraua. Osasun publikoa

       Sortu egiten da 40 Zerbitzuko 660 kontzeptuan "Osasun publikoari buruzko ikerketak" izeneko 012 partida, 7.000.000 pezetakoa.

 

41140 egitaraua. Osasun-arloko informazioa, irakaskuntza eta ikerkuntza

       Sortu egiten da 60 Zerbitzuko 250 kontzeptuan "Osasuneko Euskal Eskola. Arterketa" izeneko 004 partida, 3.000.000 pezetakoa.

 

09 SAILA. KULTURA

 

32220 egitaraua. Gazteria eta ekintza komunitarioa

       Gutxitu egiten da 9.556.992 pezeta 03 Zerbitzuko 100 kontzeptuko "Goi-kargudunen lansariak" izeneko D partidaren dotazioa.

       Gutxitu egiten da 218.862 pezeta 03 Zerbitzuko 160 kontzeptuko "Goi-kargudunen lansariak" izeneko D partidaren dotazioa.

 

45110 egitaraua. Egitura eta laguntza

       Gutxitu egiten da 25.000.000 pezeta 01 Zerbitzuko 480 kontzeptuko "Sailaren zenbait diru-laguntza" izeneko 001 partidaren dotazioa.

 

45130 egitaraua. Kultur sorkuntza eta zabalkundea

       Sortu egiten da 05 Zerbitzuko 480 kontzeptuan "Eusko Ikaskuntza" izeneko 015 partida, 20.000.000 pezetakoa.

 

47110 egitaraua. Hizkuntza-politika

       Gutxitu egiten da 3.061.900 pezeta 02 Zerbitzuko 480 kontzeptuko "Euskarazko Aldizkarigintza" izeneko 001 partidaren dotazioa.

       Gutxitu egiten da 3.116.000 pezeta 02 Zerbitzuko 480 kontzeptuko "Euskalgintza" izeneko 002 partidaren dotazioa.

       Gehitu egiten da 3.116.000 pezeta 02 Zerbitzuko 480 kontzeptuko "Euskaltzaindia" izeneko 008 partidaren dotazioa.

       Sortu egiten da 02 Zerbitzuko 480 kontzeptuan "Elhuyar Kultur Elkartea" izeneko 009 partida, 3.061.900 pezetakoa.

 

10 SAILA. LURRALDE ANTOLAMENDU, ETXEBIZITZA ETA INGURUGIROA

 

43110 egitaraua. Egitura eta laguntza

       Gutxitu egiten da 9.023.084 pezeta 01 Zerbitzuko 100 kontzeptuko "Goi-kargudunen lansariak" izeneko D partidaren dotazioa.

       Gutxitu egiten da 1.094.828 pezeta 01 Zerbitzuko 160 kontzeptuko "Goi-kargudunen lansariak" izeneko D partidaren dotazioa.

 

44210 egitaraua. Ingurugiroaren babesa

       Gehitu egiten da 617.912 pezeta 22 Zerbitzuko 480 kontzeptuko "Ingurugiro-alorreko ekintzak burutzeko ikastetxeentzat dirulaguntzak. Konpromisozko diru-izendapena. 1996: 1,6 M.; GUZTIRA: 1,6 M." izeneko 001 partidaren dotazioa.

       Gehitu egiten da 2.500.000 pezeta 22 Zerbitzuko 480 kontzeptuko "Ingurugiro-alorreko ekintzak burutzeko talde eta elkarteentzat dirulaguntzak. Konpromisozko diru-izendapena. 1996: 2,5 M.; GUZTIRA: 2,5 M." izeneko 002 partidaren dotazioa.

       Gehitu egiten da 1.000.000 pezeta 22 Zerbitzuko 480 kontzeptuko "Kurtsoak eta mintegiak antolatzeko dirulaguntzak. Konpromisozko diru-izendapena. 1996: 1,8 M.; GUZTIRA: 1,8 M." izeneko 003 partidaren dotazioa.

       Gehitu egiten da 500.000 pezeta 22 Zerbitzuko 480 kontzeptuko "CEAEn egonaldiak egiteko ikastetxeentzat dirulaguntzak. Konpromisozko diru-izendapena. 1996: 2,0 M.; GUZTIRA: 2,0 M." izeneko 004 partidaren dotazioa.

       Gehitu egiten da 500.000 pezeta 22 Zerbitzuko 480 kontzeptuko "Ingurugiro-alorreko masterrak eta ikastaroak egiteko dirulaguntzak. Konpromisozko diru-izendapena. 1996: 1,5 M.; GUZTIRA: 1,5 M." izeneko 005 partidaren dotazioa.

       Sortu egiten da 22 Zerbitzuko 480 kontzeptuan "Ingurugiroko ebazpenerako eta antolamendurako nazioarteko Epaitegia" izeneko 009 partida, 5.000.000 pezetakoa.

 

11 SAILA. GARRAIOAK ETA HERRILANAK

 

51110 egitaraua. Egitura eta laguntza

       Gutxitu egiten da 7.557.228 pezeta 01 Zerbitzuko 100 kontzeptuko "Goi-kargudunen lansariak" izeneko D partidaren dotazioa.

       Aldatu egiten da 01 Zerbitzuko 110 kontzeptuko 001 partidaren izena, izen berria hau izango delarik: "3 aholkulari eta idazkari bat", eta gehitu egiten da 7.557.228 pezeta partida horren dotazioa.

       Gutxitu egiten da 1.094.832 pezeta 01 Zerbitzuko 160 kontzeptuko "Goi-kargudunen ordainsariak" izeneko D partidaren dotazioa.

       Gehitu egiten da 1.094.832 pezeta 01 Zerbitzuko 160 kontzeptuko "Aldi baterako pertsonala" izeneko 001 partidaren dotazioa.

 

51420 egitaraua. Garraioaren antolaketa

 

       Sortu egiten da 07 Zerbitzuko 400 kontzeptuan "EAE-RENFE hitzarmenerako dirulaguntza" izeneko 001 partida, 11.800.000 pezetakoa.

       Sortu egiten da 07 Zerbitzuko 460 kontzeptuan "Gasteizko Aireportua, S.A.ren sustapenerako dirulaguntza" izeneko 001 partida, 25.000.000 pezetakoa.

       Gutxitu egiten da 36.800.000 pezeta 07 Zerbitzuko 770 kontzeptuko "Interes puntuetan laguntzeko. 89tik 94rako Dekretuak. Lehengo urteetan hitz emandako diru-izendapenak. 1996: 122,6 M.; 1997: 84,8 M.; 1998: 54,5 M.; 1999: 18,4 M.; Gainontzekoa 2002 arte: 300,3 M.; GUZTIRA: 580,6 M." izeneko 002 partidaren dotazioa.

 

12 SAILA. MERKATARITZA, KONTSUMO ETA TURISMOA

 

44310 egitaraua. Kontsumoa

       Gehitu egiten da 5.000.000 pezeta 04 Zerbitzuko "Azterlanak eta irizpenak" izeneko 250 kontzeptuaren dotazioa.

 

62120 egitaraua. Barne-merkataritza

       Sortu egiten da 02 Zerbitzuko 452 kontzeptuan "Toki administrazioekin hitzarmenak merkataritza alorrari laguntzeko" izeneko 001 partida, 5.000.000 pezetakoa.

 

62130 egitaraua. Kanpo-merkataritzaren eta ekonomi lankidetzaren sustapena

       Gutxitu egiten da 8.000.000 pezeta 03 Zerbitzuko 458 kontzeptuko "Euskal Ganbarekin hitzarmenak merkataritza sustapen-ekintzetarako" izeneko 003 partidaren dotazioa.

       Gehitu egiten da 8.000.000 pezeta 03 Zerbitzuko 480 kontzeptuko "Elkarte sektorialekin hitzarmenak kanpo sustapen-ekintzetarako. FEDERek finantzaturikoa" izeneko 001 partidaren dotazioa.

 

99 SAILA. ZENBAIT SAIL

 

12220 egitaraua. Diru-izendapen orokorra

       Gutxitu egiten da 314.623.997 pezeta 09 Zerbitzuko 680 kontzeptuko "Diru-izendapena, zenbait ordainketa-diruizendapenetako horniduren urritasunari, dotaziorik gabeko behar berriei edo diru-izendapen zabalgarrien finantzaketari aurre egiteko" izeneko 001 partidaren dotazioa.

 

"PROGESINSA, S.A." SOZIETATE PUBLIKOA

 

Kapital-aurrekontua. Inbertsioak

       Sortu egiten da 04 epigrafean "Lurrak eta eraikuntzak" izeneko 0401 epigrafeatala, 1.000.000.000 pezetakoa.

 

"EGAILAN, S.A." SOZIETATE PUBLIKOA

 

Ustiapen-aurrekontua. Gastuak

       Gehitu egiten da 30.000.000 pezeta 06 epigrafeko 0604 epigrafeataleko "Azterlanak, ebaluazio arloa" izeneko 002 partidaren dotazioa.

 

OSAKIDETZA ERAKUNDE AUTONOMO ADMINISTRATIBOA

 

41210 egitaraua. Egitura eta laguntza

       Gutxitu egiten da 50.000.000 pezeta 04 Zerbitzuko 621 kontzeptuko "Azpiegitura informatikoa" izeneko 002 partidaren dotazioa.

       Gutxitu egiten da 200.000.000 pezeta 04 Zerbitzuko 650 kontzeptuko "Zerbitzu zentralak" izeneko 001 partidaren dotazioa.

       Gutxitu egiten da 70.000.000 pezeta 04 Zerbitzuko 680 kontzeptuko "Garapen informatikoak" izeneko 001 partidaren dotazioa.

 

41220 egitaraua. Lehen sorosketa

       Sortu egiten da 04 Zerbitzuko 621 kontzeptuan "Egitura informatikoa" izeneko 001 partida, 50.000.000 pezetakoa.

       Sortu egiten da 04 Zerbitzuko 650 kontzeptuan "Zerbitzu zentralak" izeneko 001 partida, 200.000.000 pezetakoa.

       Sortu egiten da 04 Zerbitzuko 680 kontzeptuan "Garapen informatikoak" izeneko 001 partida, 70.000.000 pezetakoa.

 

"EMAKUMEAREN EUSKAL ERAKUNDEA" ERAKUNDE AUTONOMO ADMINISTRATIBOA (EEE)

 

32230 egitaraua. Emakunde

       Gehitu egiten da 21.266.202 pezeta 01 Zerbitzuko 120 kontzeptuko "Karrerako funtzionariak" izeneko A partidaren dotazioa.

       Gehitu egiten da 5.062.574 pezeta 01 Zerbitzuko 160 kontzeptuko "Karrerako funtzionariak" izeneko A partidaren dotazioa.

 

AURREKONTUKO DIRUSARREREN EGOERA-ORRIAN EZARRITAKO ALDAKETAK

 

"PROGESINSA, S.A." SOZIETATE PUBLIKOA

 

Kapital-aurrekontua. Finantzaketa

       Gehitu egiten da 1.000.000.000 pezeta 01 epigrafeko 0101 epigrafeataleko "EHAEak harpidetzeko kapital-zabalkunza, Industri, Nekazaritza eta Arrantza Saila, inbertsioak finantzatzeko" izeneko 001 partidaren sarrera.

 

"EGAILAN, S.A." SOZIETATE PUBLIKOA

 

Ustiapen-aurrekontua. Sarrerak

       Gehitu egiten da 30.000.000 pezeta 03 epigrafeko 0301 epigrafeataleko "EHAEtik jaso beharreko transferentzia korronteak. Justizi, Lan eta Gizarte Segurantza Saila" izeneko 001 partidaren sarrera.

 

"EMAKUMEAREN EUSKAL ERAKUNDEA" ERAKUNDE AUTONOMO ADMINISTRATIBOA (EEE)

 

32230 egitaraua. Emakunde

       Gehitu egiten da 26.328.776 pezeta 01 Zerbitzuko 450 kontzeptuko "Sailak EEEri bere ihardunerako egindako transferentzia" izeneko 001 partidaren sarrera.

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra