Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Sexta edición Premios Adrián Celaya

Euskal Autonomia Erkidegoko zuzenbidea  >>  Legeria

1/1998 Legea, otsailaren 6koa, Euskal Herriko Autonomi Elkarteko Unibertsitatekoez kanpoko Irakaskuntzako Irakasleen Kidegoei buruzko Legearen 53.3 Atala Ezabatzen duena.

1998-02-06

Erakundea: Eusko Legebiltzarra

Argitalpena: EHAA, 1998/2/27, 40. zk.; EAO, 2011/12/23, 308. zk.

 

§ 207. 1/1998 LEGEA, OTSAILAREN 6KOA, EUSKAL HERRIKO AUTONOMI ELKARTEKO UNIBERTSITATEKOEZ KANPOKO IRAKASKUNTZAKO IRAKASLEEN KIDEGOEI BURUZKO LEGEAREN 53.3 ATALA EZABATZEN DUENA

 

ZIOEN ADIERAZPENA

Otsailaren 19ko 2/1993 Legeak, Euskal Herriko Autonomi Elkarteko Unibertsitatekoez Kanpoko Irakaskuntzako Irakasleen Kidegoei buruzkoak, honako hau dio bere 53. atalean:

"1.- Hizkuntza-eskakizunak egiaztatzearren, kasuan kasu jakin behar den euskara maila balioesteko probetan zer eskatu eta nola eskatu behar den erabakiko du hezkuntza-administrazioak. Horretarako eratuko diren epaimahaietan Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeko ordezkari bana izango da.

2.- Aurreko idazatian ezarritakoa horrela izanik ere, lege honetako 50.1 atalean aipatzen den araupidean Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak han ezarri daitezen eskakizunekin emango dituen hizkuntz-egiaztagiriak baliokidetzeko eta parekatzeko sistema ezarriko da.

3.- Aurreko idazatian esaten den araupidea indarrean jarri dadinetik aurrera, hizkuntz eskakizunak eman, atal honetako 1 zenbakian ohartemandako ihardunbidez emango dira, beste inola ere ez".

Bestalde, Lege bereko 50.1 atalaren arabera, Hizkuntza Politikarako Idazkaritza Nagusiaren eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren proposamenez, Eusko Jaurlaritzak zehaztu behar zituen hizkuntza-eskakizunak eta eskakizun horiek lanpostuei ezartzeko irizpideak. Hizkuntza-eskakizunok eta irizpideok martxoaren 9ko 47/1993 Dekretuan ezarri zituen Eusko Jaurlaritzak, hau da, irakaspostuetarako hizkuntza-eskakizunak eta derrigortasun-egunak zehazteko irizpideak finkatu zituen. Eta Dekretu horretan ere 2/1993 Legeko 50.1 atalak aipatzen duen baliokidetzeko eta parekatzeko sistema arautu zuen, Dekretuaren hirugarren gehigarrizko xedapenean, hain zuzen ere.

Beraz, 2/1993 Legeko 53.3 atalak dioenez, behin Eusko Jaurlaritzak Lege bereko 50.1 atalak aipatutako araupideak eman ondoren, hizkuntza-eskakizunak Legearen 53.1 atalak ezarri zituen proben bitartez soilik egiaztatuko dira.

Dena dela, 47/1993 Dekretuaren hirugarren gehigarrizko xedapenak ezarri zuen baliokidetza-sistemak hainbat arazo sortu ditu irakaskuntzaren munduan. Xedapen horrek homologazio- eta baliokidetza-sistema horren barruan egon beharko liratekeen hizkuntza-egiaztagiri eta titulazio akademiko jakin batzuk kanpoan utzi zituen.

Hor daude, azkenik, Legebiltzarrak emandako Erabakia eta ez-legezko proposamena. Lehenengoak (Eusko Legebiltzarreko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, 1996ko azaroaren 29koan), "Euskal Autonomi Elkartearen Herri Administrazioetan Euskararen Erabilera Normaltzeko Planaren bigarren epealdirako Oinarriak" txostenari buruz Gobernuak egindako komunikazioa dela-eta, Eusko Jaurlaritzari berariazko araudiak dituzten Herri-Administrazioaren alor desberdinetan dauden hizkuntza-agiri desberdinen konbalidazioak analizatu eta aztertu, eta hala balegokio, aurkezteko agindu zion.

Bigarrenean (Legebiltzarraren Hezkunta eta Kultura Batzordeak 1997ko ekainaren 23an onartutakoa), Legebiltzarrak premiazko eskaera egin zion Gobernuari hezkuntza-sistema publikoko langileen titulazio akademikoei eta hizkuntza-eskakizunei buruzko 1996ko azaroaren 15eko osoko bilkuraren Erabakia bete zezan.

Eta horren arabera, ez-legezko proposamen horretan, Legebiltzarrak Gobernuari irakaskuntza eremuko hizkuntza-egiaztagirien arteko baliokidetzak ezartzeko beharrezkoak diren araudi-ekimenak sei hilabeteko epean bultzatzeko eskatu zion.

Hau guztiau aztertuta, eta Legebiltzarraren ez-legezko proposamenetik abiaturik eta berau betetzeko asmoz, egokitzat jo da aipatu 2/1993 Legearen 53.3 atala ezabatzea.

Atal bakarra

Euskal Herriko Autonomi Elkarteko Unibertsitatekoez Kanpoko Irakaskuntzako Irakasleen Kidegoei buruzko otsailaren 19ko 2/1993 Legearen 53. atalaren hirugarren lerroaldia ezabatu egiten da.

Azken Xedapena

Lege hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra