Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Sexta edición Premios Adrián Celaya

Euskal Autonomia Erkidegoko zuzenbidea  >>  Legeria

10/1981 Legea, azaroaren 18koa, Bezeroaren Araudiari buruz.

1981-11-18

Erakundea: Eusko Legebiltzarra

Argitalpena: EHAA, 1981/12/15, 103. zk.; EAO, 2012/5/4, 107. zk.

Indargabetua: 2003-12-31

§ 13. 10/1981 LEGEA, AZAROAREN 18KOA, BEZEROAREN ARAUDIA

ZIOEN ADIERAZPENA

Euskal Herriko Autonomia-Elkarteak, Estatutoko 10garren Atalaren 27 eta 28garren zatien arauera, bakarreango agintea du Bezeroaren eta Baliatzailearen Aldezpenaren alorrean, prezioekiko guztizko politikaren ogasunak Erresuma osoko lurraldeetan nahi bezala ibiltzearen eta lehiakortasunaren aldezko legeen kaltetan gabe.

Hoiek oinarri hartuta, Eusko Jaurlaritzak Bezeroen eta Erabiltzaileen arazoak jarri ditu azterkizun eta, hori, babesik ezezko eta gehiegizko lege-ugaritasunezko modutan agiri den egoera bat aurrean duela.

Gauza nabarmena denez, bezeroak ez du, askotan, merkataritza-jokabideekiko dagokion babesik. Bestalde, araupideak barreiatu eta Herri eta Merkataritza-Legeetatik hasi eta arduralaritza eta auzibide-arauak ahaztu gabe zigorlegeraino iristen diren alor bereiziak hartzen dituzte.

Halaber, bezeroaren zer denaz ere irizpide zabalago bat izatea beharrezkoa da, artez nahiz zeharka eragiten dioten gizarte-bizitzaren zenbait alderdi doazkion norbanako denez ikusiz.

Hoietatik abiatuta, zerak ematen du bidezkoen: Gaurko Arduralaritza batek hitzarmenarekiko irizpideek denbora igaroalan izan duten bilakakuntza ikus dezaneko oinarrizko arauak finkatzea.

Askatasuna izan dugu, gure legeetan, oinarrizko irizpide hitzarmenen alorrean. Baina gauza bat dago, ukatu ezinezkoa: Norbanakoaren eta merkataritzaerakundeen arteko ezberdintasuna, hoiek saltzen dituztenak, sarri asko, amor-emate hutseraino iristen den moduz erosten bait-dira; inolako hitzarmen-askatasunik gabe.

Horretzaz gainera, hor ditugu zabalkunde-ekintza indartsuak; hoiek direla eta herritar arruntarentzat zaila gertatzen da erosgaia aukeratzeko berez oinarrizko diren alderdiak ezagutzea.

Bezeroen legezko egoeragatikako eta eman behar zaion babesagatikako ardura hori azken hogei urteotan zenbait erresumetan agertu eta arazo horri alderdi berezietatik heltzen dioten legeetan nabarmentzen da.

Osasunaren, gorputz-segurtasunaren eta ekonomia-zuduen babeserako eskubidea, argipidetakoarekin eta bezeroa hezitzekoarekin batera, hainbat lege-erapidetzetan sartuta daude Erkaketa-Legelaritzari bagagozkio.

Bestalde, bezeroei aitortzen ari zaie erakundeak antolatzeko eta doazkien arazoetan entzun dakieneko eskubidea.

Gai hoiei gagozkiela, Europako Kontseiluaren Bezeroaren Babeserako Agiria, eta Europako Ekonomia-Elkartearen Bezeroen Babes eta Argipideketa-Politika batentzat Aintzin-Egitaraua azpimarragarriak dira.

Hoien guztien nazioarteko eraginaren ondorioz, irizpide hoiek Konstituzio berrienetan erabiltzen dira eta bai, hain zuzen, Espainiakoan ere, bere 51garren Atalean herri-agintzaritzak, bezeroen eta baliatzaileen segurantza, osasuna eta bidezko zuduak modu eraginkorrez babestuz haien eskubideak bermatuko dituela dionean.

Halaber, Konstituzio horrek berak, Legeak ezarri ditzan modutan bezero eta baliatzaileen argipideketa eta heziketa suztatu, hoien erakundeei indar eman eta doazkiekeen arazoetan entzun egingo zaiela zehazten du.

Bukatzeko, barne-merkataritza eta salgaientzako baimenen jaurpidea giro horretan araupetuko direla uzten da erasota.

Azpimagarri da, halaber, Espainiako Konstituzioaren 53garren Atalaren 3garren zatiak diona, zera alegia: 51garren Atala berebaitan duen hirugarren Atalburuan onartutako irizpideekiko aitorpena, begirunea eta babesa izango direla legegintzaren, epailaritza-bideen eta herri-agintaritzaren ihardunaren oinarri.

Horregatik, eta zioen adierazpena hasterakoan esanda bezala, Euskal Herriko Autonomia-Elkarteak Abenduaren 18ko 3/1979 Oinarrizko Legearen indarrez alor horretan bakarreango agintea duenez gero, Bezeroaren Araudi-Lege hau gauzatzen da, prezioen guztizko politika-bideei buruzko Konstituzio oinarri-irizpideekiko, merkatu-ekonomiaren baitango enpresa-askatasunarekiko, ogasunak Erresuma osoan batetik bestera nahi bezala eraman ahal izatearekiko eta lehiakortasunaren aldeko legeekiko begirunea errepikatuz, eta horren kaltetan gabe.

IDAZPURUA

GUZTIZKO IRIZPIDEAK

Lehenengo Atala

Oinarri-Lege honen bidez, bezeroaren eta baliatzailearen zuduen aldezpenerako araupideak ematen dira, herritarraren eskubide denez, Autonomia-Estatutoko 10garren Ataleko 27 eta 28garren zatiek diotenez, Estatutoaren behin-behingo Erabakietako zazpigarrenak dionez gai honetan Erresumaren legebideei eutsi beharraren kaltetan gabe.

2. Atala

Horren eretzean, zera ulertuko da bezero eta baliatzaileak aipatzen direnean: Berak bakarrik, familiak edo talde batek erabiltzeko ogasunak, eskuarteak edo zerbitzuak erosi, erabili edo go zatu, eta gizarte-bizitzaren alderdi bereziak bezero denez artez nahiz zeharka doazkiokeen ezein norbanako edo lege-nortasundun.

3. Atala

Honako hauek ditu bere esku bide bezero eta baliatzaileak:

a) Bere osasunaren eta segurantzaren babeserako eskubidea.

b) Bere ekonomia-zuduen babeserako eskubidea.

c) Argipidetarako eta hezkuntzarako eskubidea.

d) Bere erakundeak sortarazi eta, horretarako jarri daitezen araupideen ariora doazkien arazoetan hoiei entzun dakieneko eskubidea.

e) Legezko babeserako eta kalteen ordaina izateko eskubideak.

II IDAZPURUA

BEZEROAREN ESKUBIDEAK

I ATALBURUA

BERE OSASUNAREN ETA SEGURANTZAREN BABESERAKO ESKUBIDEA

4. Atala

Bezero edo baliatzaileentzako ogasunak eta zerbitzuak, aurrez oharteman daitezkeenetan osasunarentzat edo gorputz-segurantzarentzat inolako arriskurik ekarri ez dezaten moduan eman edo egin behar dira. Bestela, eskeinita egotetik modu eginkorrez kendu egin behar dira.

Ogasun edo zerbitzuez arauz baliatzean hoien heuren izakerari edo baliatzailearengan gerta daitezkeela uste denari begira legoken ezein arrisku, bezero edo baliatzaileei modu egokiz, argi eta nabarmenki jakinarazi beharko zaie.

5. Atala

Salgai dauden janari eta edariak indarrean dauden lege-bideak bete beharko dituzte, janaritza-araupideei atxiki, eta argipideketa, zabalkunde, iragarketa, idazkun, txartel, ontzi, zigilu eta epeari buruz aginduta daudenak bilduz. Halaber, kutsagetutako giroan egin, osasunketa-arauz landu eta hoiek kutsatzea galerazi dedila segurtatzeko behar daitezen neurri guztiak hartuko dira.

Botika-gaiek, ontziei, hoien segurantzazko itxiturari, osagarriekiko argipideei, sendakuntzagaitasunei, baliatze-moduari eta epeei buruz legez aginduta dauden guztiak beteko dituzte.

Ehungintza-gaien zertazkoa eta errekortasuna ere bere txarteletan adierazi beharko dira.

Berebaitan gai pozoitsuak, eskaldagarriak, erregarriak edo gorbizgarriak daramatzaten salgai guztiek, dagozkien segurantzako ontzitan joan beharko dute eta, atxikita, hoiek erabiltzeak dakarren arriskuaz oharrarazteko ikurrak eraman beharko dituzte.

6. Atala

Gizakien gorputz-segurantzari eragin diezaieketen Ekoizpen landuen behar bezalako zaingorako beharrezko izan daitezen neurriak hartuko dira, horren eretzean konponketa eta zaingozerbitzuei dagokien arreta hartuz.

7. Atala

Lehenbiziko mailako beharretarakotzat jotako gai, ogasun eta zerbitzuez errolde bat egingo da, asko erabiltzen direlako eta biztanleentzat behar-beharrezko direlako zaingo hestuagoa behar dutenak hoietan sartuz.

8. Atala

Bezero eta baliatzaileek, bere etxebizitzaren osasunketa eta osasunbideen aldetatikako zernolakoak ezagutzeko eskubidea izango dute, eta bai bertako gai eta antolapideen ontasun-maila eta ezarri direneko modua ere, enerjia aurreratzekoak eta berotasun-jabaltzebideak barne.

9. Atala

Herri-agintariek jendearentzako garraio eta tegien segurantzaren, ontasun-mailaren eta osasungarritasunaren arta izango dute.

10. Atala

Euskal Arduralaritzak, edo bezeroen osasuna eta segurantza zaindu dedineko eskubidea berma dezan araupidetza erabili eta artatu dezaten herri-erakundeek, egin dituztenekiko argipide-txosten zehatz bat argitaratuko dute urteoro, egindako arakaketen ondorioak emanaz eta hartutako erabakien oinarriak eraskin-gisa aurkeztuz.

II ATALBURUA

BEZEROEN EKONOMIA-ZUDUEN ALDEZPENERAKO ESKUBIDEA

11. Atala

Ogasun-erosleei eta zerbitzubaliatzaileei salmentango gehiegikeriazko jokabide batzuekiko babesa emango zaie, eta bereziki:

a) Aldebatekoikeriaz egindako hitzarmenetan.

b) Hitzarmenetatik utzi ezinezko eskubideak kentzeari buruzkoak.

c) Lukurreriazko mailegupideak.

d) Eskatu gabeko merkatalgaiak ordaintzeko eskatzea.

e) Aukera-askatasuna mugatzen duten salmenta-moduak.

f) Bezeroentzako kaltegarri edo bederen gehiegikeriazko gerta daitezen hitzarmen-atalak.

Eusko Jaurlaritzak, horretarako, indarrean dauden legebideak benetan bete, eta esandako jokabide hoiek bezalakoak baztertu eta zigortu ditzan bat lortzen saiatuko da bere ekintzan.

12. Atala

Ogasun eta zerbitzuen ontasun-maila, zehaztasuna eta prezioen gardentasuna babesteko beharrezko neurri guztiak hartuko dira; hoietarako guztitarako, honako hauek lortzeko xedezko bideak egingo dira:

a) Ogasuna edo zerbitzua erosterakoan edo erabiltzerakoan ongi dagoenaren erabateko bermea, eta gero haietzaz baliatzerako eskeintzen diran bermapideen adierazpen bat.

b) Pisu-neurritango zehaztasuna.

c) Eroste-prezioaren zehaztasuna, berehala ordainduta nahiz gerokotan izan.

d) Eskeintzen denaren eta horri beretasunak edo bereizpideak ematen dizkioten osagarrien arteko elkar-egokitasunak.

e) Ogasun iraunkorretan, saldu ondorengo zerbitzuetarako araupideen zehaztapen garbia.

13. Atala

Indarrean dauden legepideen barruan, honako helburu hauek lortzeko neurri egokiak hartuko dira:

a) Ogasun hoietzaz zuzen eta behar bezala baliatzea murriztu-nahizko jokabideen zaingoa.

b) Bezeroek, eraberritu edo egiteari utzitako sailetakoentzako epe batek diraueno konpontze-zatiak izango direneko bermea izatea.

c) Banakako zertasuna duten zati batzuk bat bakarra bailitzan berriztatze-kosko gisa aurkezteko joerazko jokabideen zaingoa.

d) Erosi ondorengo zaingo-lan guztietarako aurrez gostea zehazki ematea.

e) Zerbitzuak egitean esandako epeak betetzea.

f) Bermealdiaren barruan ogasunak geldi egoteagatik bezeroari eman beharreko ordainak.

g) Hala badagokio, ordainkizun-agiriak behar bezala sailka-sailka eginda eman beharra betetzea.

14. Atala

Euskal Herriko Autonomia-Elkarteari eta horren Arduralaritza-Sailei atxikitako herri-zerbitzuetan bezero eta baliatzaileek eskuhartzeko arauak emango dira.

15. Atala

Eusko Jaurlaritzak, bezeroaren zuduei eta ekonomia osoarenei begira, bezeroen banakako eta bateango beharrei erantzuteko, eskaintzen diren salgaien ontasun-mailaren eta prezioaren arteko heina hobetzeko, ekoizkien egoerarekiko ebaskeria galerazteko, eta salerosketa-bideak hobetzeko, beretzat hartuko du, Merkataritza eta Turismo-Sailaren bitartez, bezeroari argi emateko xedezko neurri eta ekintzapide guztiak osatzea eta egiteratzea.

III ATALBURUA

ARGIPIDE ETA HEZKUNTZA-ESKUBIDEA

I SAILA

ARGIPIDE-ESKUBIDEA

16. Atala

Dirubidetza, beherapen, hobari edo nolanahiko berarizko abantailak eskaini daitezenean, salmenta-prezioa eta noiz-nolako gehitzearen edo beherapenean zenbatekoa bereziki zehaztuko dira.

17. Atala

Bezeroak eskaintzen zaizkion zernolakoak ezagutu ditzala lortzeko, Eusko Jaurlaritzak, prezioei eta txartelei buruzko araupidetza hertsiki bete dedila isituki eskatuko du, eta salgai jarritako zer bakoitzarentzat, indarreango legeek bakoitzarentzat nahitaez eskatzen dituen betebeharrak dagokion txartelean zehazki adieraz daitezen ahaleginduko da.

Esandako helburu hoiekin batean, Eusko Jaurlaritzak, salgaien erabiltze-moduari, kontrakotasunei eta bermeei buruzko argipideketa egoki bat suztatuko du.

Hoietarako guztietarako, bi hikuntzetango -euskeraz eta gaztelaniaz-araupideak eskainiko dira.

Atal honetan dauden guztietarako, 6garren Atalean ezarritakoa kontutan izango da.

18. Atala

Zerbitzu-baliatzaileak hoien berezitasunei buruzko ezagutza egoki bat izan dezala lortzeko, Eusko Jaurlaritzak, hala egokituz gero egiteratu ditzaken arau-ematezko agintepideak egiteratzearen kaltetan gabe, bide-erakustezko eta argipide-ematezko ekintzak egiteratuko ditu.

19. Atala

Bezeroak batera eskaintzen zaizkion erosgai edo zerbitzuen arteko arrazoizko aukera bat egin ahal dezala lortzeko, Eusko Jaurlaritzak ekintzapide hauetarako beharrezko izan daitezen neurriak hartuko ditu:

a) Argipide-ematezko borondatezko txartelaz baliatzea.

b) Ontasun-egiaztapenak ematea, bakoitzerako arauz jarri daitezen betebeharrak osatu ondoren.

c) Salgai berezietango ontasuna/alea eta neurriak/prezioa heintasunei buruzko azterlanak egitea, eta bai bezeroen portaerari buruzkoak ere.

d) Gauzak edo zerbitzuak saltzeko gezurrezko argipideak eman, edo iruzur egin eta dagozkion saioen bidez diotena egia dela ezin zuritu duteneko irarrizko, ikustebidezko edo entzute-bidezko zabalkundea egiten dutenen aurkako ekintzapideak.

II SAILA

HEZKUNTZARAKO-ESKUBIDEA

20. Atala

Bezeroari, bezero denezko gaietango hezkuntza zor zaio, bere jokabideak arrazoizkoagotzeko eta herritar denez dituen eskubide eta eginbeharrak ezagutu ditzan.

Xede honekin, Eusko Jaurlaritzak honako hauetarako neurriak egiteratuko ditu:

a) Gai horretango hezitzaileak gaitzeko.

b) Bezeroaren hezkuntza O.H.O.-tik Unibersitateraino sartzeko.

c) Irakaskuntza-eskuarteak eta irakaspideak gertatu eta argitaratzeko.

d) Hezkuntza-egitarauak egin eta herri-adierazpideetatik zabaltzeko.

IV ATALBURUA

BEZERO-ERAKUNDEAK SORTZEKO ETA HOIEI ENTZUN DAKIENEKO ESKUBIDEA

21. Atala

Bezero eta baliatzaileek, bere zuduen alde hobeki egiteko erakundetan biltzeko eskubidea dute. Eusko Jaurlaritzak bezero eta baliatzaile-bazkunak suztatuko ditu, hoien eskubideak era eraginkorragoz egiteratzeko bide.

22. Atala

Lege honen eretzean honako hauek joko dira bezero eta baliatzaile-erakundetzat: Legez eratuta egon, xede nagusi Euskal Herriko bezero eta baliatzaileen babesa izan, eta horretarako sortarazitako Erroldean sartuta egon daitezen bazkunak.

23. Atala

Bezero eta baliatzaileerakundeei, legez ezarri dedin modutan entzungo zaie doazkiekeen gai guztietan.

Orotariko aginduak ematerakoan, Arduralaritzabide-Legearen 130garren Atalaren 4garren zatian ohartematen den entzutea egingo da.

24. Atala

Eusko Jaurlaritzak, Merkataritza eta Turismo-Sailaren bidez, bezeroei aholkuak eta argipideak emateko tegiak jartzea suztatuko du.

V ATALBURUA

LEGE-BABESERAKO ETA KALTEEN ORDAINERAKO

25. Atala

Bezeroak legearen babesa izateko eskubidea izango du, Lege honen Aldibaterako Erabaki Bakarrean xedetzat jartzen den legegintzabidetik atera daitezen modu eta eremutan.

26. Atala

Eusko Jaurlaritzak, Autonomia-Estatutoaren 15garren Atalak Espainiako Konstituzioaren 54garrenarekin lotuta agintzen duena egiteratuz, eta horri darion Legea Eusko Legebiltzarrera bidaltzerakoan, bezero eta baliatzaileen Jagoleari legozkiokeen eskubideak kontutan izango ditu.

27. Atala

Merkataritza eta Turismo-Sailaren baitan, eta Legez onartu eta urtebeteko epearen barruan, Bezerogoari datxezkon gizarte, ogibide eta ekonomia-zuduen ordezkariek eta bezeroenek osatutako Aholkularitza-Batzorde bat sortaraziko da.

Batzorde horrek, halaber, bezerogo-gaietan ebazte-egitekoak bete ahal izango ditu, doakien bi aldetakoek elkar hartuz onar dezatenean.

III IDAZPURUA

BERARIZKO BABESPEKO TALDEAK

28. Atala

Haurrak, haurdun dauden emakumeak, zaharrak eta, orohar, nolabait ezindutako guztiak, babes berezi baten gai izango dira ogasunak eta zerbitzuak erabiltzeari buruzkoetan, eta aurreko Ataletan sortarazitako Ihardutze-Sailek hori kontutan izango dute.

29. Atala

Haurren osasunari eta gorputz-segurantzari zor zaion arretaz, honako hauek lortzeko xedezko ekintzak suztatuko dira:

a) Jostailuen segurantza.

b) Jazteko, garbiketarako eta osasunbidetarako gaien egokitasuna.

c) Haurrentzako janarien osagarriak, hoientzako iragartze-txartelak eta hoiekiko argipideak.

d) Ostope eta jolastokietako antolapideen segurantza.

30. Atala

Iragarkizko zabalkundea arreta bereziz araupetuko da, haurrei iruzur egiteko mezuak edo gogo-nahasgarri izan dakizkienak galeraziz.

31. Atala

Herri-agintepeko gizarte-adierazpidetan, edo herri-diruen pentzutango nolanahiko diruzko edo besteko laguntza har dezaten gainontzekoetan, haurrentzako zabalkunde, egitarau edo ikuskizunek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Indarkeriara eta Lege-hauspenetara ez bultz egitea.

b) Edari-biziak, tabakorria edo osasunarentzat kaltegarri izan daitekeen beste edozertarako ez dezatela akiorik egin.

32. Atala

Eusko Jaurlaritzak hirigintza eta etxegintzatikako oztopoak kentzeko araupideak jarriko ditu, zaharrei eta ezinduei hirigunetan ibiltzea eta herri-garraiopide eta zerbitzuez baliatzea errazagotuz.

Aldibaterako Erabaki Bakarra

Eusko Jaurlaritzak, Eusko Legebiltzarrak Autonomia-Estatutoaren 28 b) Atalean agindutako moduan Konstituzioaren 87.2 Atalean ohartemandako legegintza-arioa erabiltzea suztatuko du, honako hauetarako akio egiteko:

a) Bezeroaren eskubideak bildu ditzan merkataritza-hitzarmenen orotariko zernolakoei buruzko araupidetza baten onarpenari.

b) Merkataritza-hitzarmenetan gehiegikeriazko ituneak galerazteko agintze-legezko arauak gehitzeari.

c) Ekoizkiginaren berenezko erantzunbeharra zehazteari, honen norainokoa eta noiz-noizkoak araupetuz.

d) Hitzarmen-askatasunari muga egokiak jartzeari, bezeroarekiko babesa komenigarri eritzitako jakineko salmenta-modu batzuetarako arauak emanaz.

e) Bezeroek hainbesteko baterainoko ordain-eskeak egin ahal ditzaten auzipide errazak eta dohangoak jartzeko bideak eman ditzan araupidetza berezi bat tajutzeari.

Azken Erabakiak

Lehenengoa

Lege honen ondoriozko zigortze-zehaztapidetzak hastea, hoiei bere bideak eginaraztea eta hoiek erabakitzea, eta bai arduralaritza-bidea buka-araztea ere, arauz zehaztuko diren Autonomia-Elkarteko Ihardutze-Sail gaitasundunei dagokie.

Lege hauspenen zermugapenaren, zigor-moeten eta hala behar izanez gero zigor hoien goren-muga jartzearen alorrean, Erresuma osorako indarra dute legebideak erabiliko dira.

Bigarrena

Eusko Jaurlaritzak, Merkataritza eta Turismo-Sailaren bidez, bezeroak babesteko eta hoiei argipideak emateko edo salgaien ontasun-maila hobetzeko baliagarri izan daitezen azterlan, ikerketa, aholkularitza, aituen erizpen, saio, zaingo eta teknika-aldetikako laguntza guztiak eman eta beharrezko egiaztapen-agiriak emateko gai izango litzateken Saiaketategi bat sortaraziko du, egokitu dedinean.

Hirugarrena

Eusko Jaurlaritzari, Lege hau egiteratzeko behar daitezen araupideak emateko eskua ematen zaio.

Jaurlaritzaren alor honetango ekintzarekiko Txostena urteoro aurkeztuko zaio dagokion Legebiltzar-Batzordeari.

Laugarrena

Lege hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dedin egunean jarriko da indarrean.

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra