Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Cuarta edición Premios Adrian Celaya

Euskal Autonomia Erkidegoko zuzenbidea  >>  Legeria

10/1987 Legea, abenduaren 16koa, Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiaren antolarauekiko ekainaren 22ko 12/1983 Legea aldatzezkoa.

1987-12-16

Erakundea: Eusko Legebiltzarra

Argitalpena: EHAA, 1988/1/20, 12. zk.; EAO, 2012/3/22, 70. zk.

Indargabetua: 1988-05-21

 

§ 95. 10/1987 LEGEA, ABENDUAREN 16KOA, EUSKAL HERRIKO HERRIOGASUNTZA NAGUSIAREN ANTOLARAUEKIKO EKAINAREN 22KO 12/1983 LEGEA ALDATZEZKOA

 

ZIOEN ADIERAZPENA

 

Konstituzio-Epaitegiak 1986garreneko urtarrilaren 31n emandako epaian, ekainaren 22ko Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauekiko 12/1983 Legearen 7, 8, 9, 25.1 b), 27, 42 c), 49.2, 53 eta 58. atalak Konstituzioaren aurkako direla erabakitzen du.

 

Beraz, Lege honek xede bakarra, ekainaren 22ko 12/1983 Legea Konstituzio-Epaitegi horrek ohartemandakoetara egokitzea du, honako neurri eta modu hauetan aldatzen dela:

 

1. Atala

 

Ekainaren 22ko 12/1983 Legearen 7, 8, 9 eta 10 atalak kendu egiten dira.

 

2. Atala

 

25 eta 26 atalak aldatu eta atal bakarrean biltzen dira, "Lege-gizartearen eretzeango moetak" izenpean, idazkera hau izango duela:

 

"1.- Herri-Bazkunak Akziokako Baltzu gisa eta sortzen direnaz batera osatu beharko dira.

 

2.- Herri-Baltzuak Akziokako Baltzu gisako era izateak Baltzu hori baltzu-moeta horrentzat unean-unean indarrean dauden legeen jaurpidepean egotea dakar berebaitan.

 

3. Atala

 

Ekainaren 22ko 12/1983 Legeko 27. atala kendu egiten da.

 

4. Atala

 

Ekainaren 22ko 12/1983 Legearen 41. ataleko 1 zatiko c) lerroaldia kendu egiten da.

 

5. Atala

 

49. ataleko 2. zatia aldatu eta horren idazkera honela geratzen da:

 

"Erabili beharreko atzerapenagatikako diru-saria, gai honekikoan indarrean dauden legeek une bakoitzean agintzen dutena izango da".

 

6. Atala

 

Ekainaren 22ko 12/1983 Legearen 53. atala kendu egiten da.

 

7. Atala

 

1.- Ekainaren 22ko 12/1983 Legearen 58. ataleko 1 zatia aldatu eta horren idazkera honela izango da:

 

"Zordunaren ekonomiazko edo dirubidetzazko egoera larria dela eta Herriogasuntza Nagusiak Euskadiko Autonomia-Elkarteko Arduralaritzari edo horren Ihardutze-Erakundeei dagozkiela dituen eskubideak galtzeko, murrizteko, andeatzeko edo eraginkor ez izateko arriskua dagoela pentsatzeko arrazoizko zioak egon daitezenean, Izaiki horiek, eskubide horien edukia eta egiterapena segurtatzeko, gaudimen-bidez zordunaren ogasun eta eskubideekiko gauzekiko bermeak utzi daitezela erabaki ahal izan dute, eta bai zordunak ekonomiazko beste gaudimen batzuk eman ditzanekoa ere".

 

2.- Ekainaren 22ko 12/1983 Legearen 58. ataleko 3. zatiko b) lerroaldia aldatu eta horren idazkera honela gelditzen da:

 

"Hala egokituz gero, eta behin-behingotasunez, egon daitezen arrisku-zantzuei dagozkien neurriak hartzea".

 

Erabaki Gehigarria

 

Ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 52. atalean agintzen denaren arauera, Eusko Jaurlaritzari, Lege hau "Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik hasi eta gehienera lau hilabetekoa izango den epearen barruan, ekainaren 22ko 12/1983 Legea eta Lege hau lege-idazki baten biltzeko xede hutsezko Legegintza-Dekreto egokia egiteko baimena ematen zaio.

 

Baimen horrek bateratasunak moldatzeko eta ekainaren 22ko 12/1983 Legeko atalen zenbakiak dagokien hurrenkeran jartzekoa ere hartzen du.

 

Azken Erabakia

 

Lege hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dedin egunaren biharamonetik jarriko da indarrean.

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra