Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Sexta edición Premios Adrián Celaya

Euskal Autonomia Erkidegoko zuzenbidea  >>  Legeria

10/1988 Legea, ekainaren 29koa, Ikastolak eta Herri-Eskola biltzezkoa.

1988-06-29

Erakundea: Eusko Legebiltzarra

Argitalpena: EHAA, 1988/8/6, 154. zk.; EAO, 2012/3/13, 62. zk.

 

§ 106. 10/1988 LEGEA, EKAINAREN 29KOA, IKASTOLAK ETA HERRI-ESKOLA BILTZEKOA

 

ZIOEN ADIERAZPENA

 

Herri-eskolen sarea, norbanako-alorrekoena, eta ikastolen sarea izan ba direlakotik abiatuta, unibertsitatekoaz besteko euskal hezkuntza-erapidetzaren birrantolakuntzak demokraziaren arauzko, ontasun-maila oneko, norbanako-alorreko sare bakar batez osatutako Euskal Herri-Eskola aunizkoia du xede.

 

Asmo horrek, ikastola gehienek herri-eskola bilakatzeko behin eta berriz azaldu duten nahiaz, horiek ikastetxe berriak direla adieraziz orain arte emandako hainbat eta hainbat araupidetan aitortu izan zaien Euskal Herriko Autonomia-Elkarteak bere duen hizkuntza zaintzeko eta zabaltzeko egindako lan haundia, eta Jaurlaritzaren egitarauko helburuak ditu oinarri.

 

Hezkuntza-sareen birrantolakuntza, esparru honetan, herri-eskolen sarea eta ikastolena elkartzeko bide gisa ulertzen da, horren azken ondorioa bata-besteak elkarri egindako ekarketez aberastutako Herri-Eskola izanik. Euskal Herri-Eskola hau, hezkuntza-elkarteko eta gizarteko izaikietako kideekin batera, Ikastolen Baterakundeek ere eskuhartuko duteneko jendaurreko eztabaidaldi baten bidez zehaztu beharko da. Eztabaidaldi honen ondorioz taiutuko dira Euskal Herri-Eskola hori zehazteko izango diren alderdi nagusiak.

 

Lege honek, ikastolak bete-betean Herri-Eskola izatera iritsi arteko aldaketa-aldirako jaurpideak araupetu ahal izateko, horiekin ituneak egiteko gaitasuna Hezkuntza-Sailari ematea du xede eta, hori, 1987.eko abenduaren 18ko hitzarmenean, esandako helburua lortzeko eta Autonomia-Elkarteko Arduralaritzak ikastolei buruzkoan, hauek eta hura baliatzean oinarriturik, asmotan duen ihardunaren gidatarako irizpideari jarraiki, itune horiek lege-aldetik baliozko tresnak direlakotzat hartzen direlako.

 

Udalak aspalditik ari dira, elkartze-bide honen alde, ikastolei ematen dizkieten laguntzen bidez jokatzen. OHO-eko irakaskuntzan ari eta hitzarmenok izenpetu ditzaten ikastolak dautzaneko lurretako Udalen laguntza izatea ohartematen da Legean.

 

IZENBURU BAKARRA

 

Lehenengo atala

 

Lege honen bidez, lkastolak Euskal Herri-Eskolan benetan elkartzeko aintzin-urrats gisa, horietako bakoitzarekin, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerkuntza-Sailaren bidez, ituneak izenpetzeko gaitasuna ematen zaio Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko Arduralaritzari.

 

2. Atala

 

1.- Horretarako, Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko Arduralaritzari, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerkuntza-Sailaren bidez, ikastoletako arduradunekin itune bereziak egiteko esku ematen zaio, horietan honako alderdi hauek nahitaez erasota utzi beharko direla:

 

a) Irakaskuntzarako erabiltzen diren eraikuntza eta antolapideen jabetza, Oinarri-Heziera Orokorra baino goragoko mailako ikasketak soilik ematen direnekoena, Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko Arduralaritzari, eta gainontzekoena eraikuntza dagoeneko udal-eremuko Udalari emateko, Ikastolako arduradunaren agindua.

b) Ikastegian irakaskuntzarako erabiltzen diren ogasun mugikorren eta tresnerien jabetza, dagokion ogasun-zerrenda egin ondoren, Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko Arduralaritzari emateko, Ikastolako arduradunaren agindua.

c) Ikastolak eman beharreko ogasunei buruzko 1987.eko abenduaren 18az aurretiko zorrak eta ikastola irakaskuntzan aritzearen artezko ondorioz egun hori artekoan sortutako besteak, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerkuntza-Sailaren bidez bere gain hartzeko, Autonomia-Elkarteko Arduralaritzaren agindua.

d) Aurreko zatian aipatzen diren zorren ordainketan ikastolak eskuhartzeko era, irakaskuntzari ez datxezkolako, horien jabetza Arduralaritzari eman ez zaioneko ogasun edo eskubideen jabe izan dadinean.

e) 1987.eko abenduaren 18an zerbitzugintzan ari ziren irakasle eta irakasleez besteko lanarien gastuak ikastola bakoitzaren benetakorainokoan ordaintzeko, Autonomia-Elkarteko Arduralaritzaren agindua, zaingorako izendatutako lanarien gastuekikoan Udalek izan ditzaten betebeharren kaltetan gabe.

Herri-eskolekikoan erabiltzen diren irizpideez gaindikako gostea hartu, honako aipamen hau berariz eginez hartuko da: bi aldeek, bai ikastolak eta bai Sailak, gizakizko eskuarte hauek herri-irakaskuntzaren zerbitzura eta herri-sareko irakaskuntzaren laguntzarako egiturarekin batera jokatuz jartzeko asmoa dutela.

f) Ikastola ondorio guztitarako ikastetxetarako egitarauan sartuz eta horri irakaskuntzarako antolapidetza eta gaien aldetik denentzako ereduak egokituz, herri-eskolak ondasun mugiezinetan eta antolapideetan duen horniketa-maila bera izateko behar daitezen arduralaritza-neurriak hartzeko, Autonomia-Elkarteko Arduralaritzaren agindua; baita iharduneko, garraioagatikako eta janguko gastuei buruzkoan ikastolekin herri-eskolekin izaten den jokabide bera izateko ere; eta era berean, atal honetako a) letrari jarraiki, Autonomia-Elkarteko Arduralaritzaren jabetzapeko izan behar duten eraikuntzak zaintzeko eta horiei bere onean eusteko ere.

g) Itunean adierazitako gastuak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerkuntza-Sailak bere gain hartu izanaren ondorioz, Sail horrekin izenpetutako Hezkuntza-Itunearen indarrez ikastolak jasotzeko dirutan egin beharreko gutxitzea.

h) Lege-arauek ohartemandako eginbeharrak bete ondoren, Euskal Herri-Eskolan behin-betiko ez sartzea edo aurretik Hitzarmena hautsi beharrekotzat aldarrikatu izandako Ikastolak Hitzarmenari zerizkion eginbeharrak betetzeko Arduralaritzak ordaindu behar izandako diru-kopuruak honi atzera itzultzeko modu eta baldintzak, Itune-Jaurpidearen arauera ikastolari zegozkiokeenetatik gorakoak izan daitezen zatian.

i) Egitamuketa eta egitarau nagusian kontutan izan ahal izateko, ikastolako gelak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerkuntza-Sailari atxikitzea. Alde honetatik, ikastolak 1987.eko abenduaren 18rarte zituen hizkuntza-eredu eta bideen kopuruari eutsiko zaio eta horiek suztatuko dira.

 

2.- Itune horren edukia atal honetako bertako 1 zatian esandakoak osabideratzera eta egiteratzera mugatuko da, Autonomia-Elkarteak eta dagokion ikastolak elkar hartutakoan salbu.

 

3. Atala

 

Lege honetako 2. atalean ohartemandako ituneak izenpetutako ikastolei buruzkoan, Udalek herri-jabetzapeko ikastetxeekikoan dituzten betebehar berak hartu beharko dituzte bere gain.

 

Lege honetako 2. atalean agintzen denari jarraiki, Ikastolak bere ogasun mugiezinen eta antolapideen jabetza ikastola dagoeneko udalerriko Udalari eman behar badio, Lege honetako 4. atalak Autonomia-Elkarteko Arduralaritzarentzat izendatzen dituen betebeharrak, jabetza-aldaketa hori onartu bitartean, indarrean gabe geratuko dira.

 

4. Atala

 

Udala jabe egin deneko ogasunei doazkien zorpide eta lakak Autonomia-Elkarteko Arduralaritzak bere gain hartuko ditu Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerkuntza-Sailaren bidez.

 

5. Atala

 

1.- Itunearen indarrez Arduralaritzak bere gain hartzen dituen eginbeharrak betetzea ikastolaren arduradunak bere dituen artezkaritza-ahalmenen kaltetan gabe egingo da.

 

2.- Horretarako eta Itunean ohartematen denaren kaltetan gabe, indarrean jarraituko du ikastolak hezkuntza-Arduralaritzarekin Autonomia-Elkartean indarrean dagoen hezkuntzako itune-jaurpidearen barruan egindako Ituneak.

 

3.- Ikastolak, halaber, jabe-aldakuntzaren gai diren ogasun ta antolapideez baliatzen jarraituko du.

 

6. Atala

 

Lege honetako 2.1 atalean ohartemandakoa urtebeterakoa eta beste gabe luzagarri izango da, hitzarmengileetako batek indarraldia bukatu baino hilabete lehenago hori hautsi beharrekotzat aldarrikatzen ez badu. Aldarrikapen hori Euskal Herri-Eskolaren Legea lehenagotik onartu ez bada baino ez da egiterik izango.

 

7. Atala

 

Ikastolak Euskal Herri-Eskolan behin-betiko ez sartzea erabakiko balu edo lehenagotik Itunea hausteko gaitzat aldarrikatu izanez gero, utzitako ogasunen jabetza, indarreango zorpide, lakapen eta guzti, berriro itzuli egingo zaio, Lege honetako 2. atala egiteratuz, Itunean ohartemandakoaren arauera.

 

8. Atala

 

Lege hau egiteratuz, ikastoletako arduradunek eta Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko Arduralaritzak elkarren artean egin beharreko ogasunen jabego-uzte edo aldaketak Euskadiko Ondare-Legean agintzen denez egingo dira.

 

9. Atala

 

Lege honetan araututako ituneen ondorioz Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko Arduralaritzak bere gain har ditzan betebeharrei erantzuteko beharrezko izan daitezen herri-diruak izendatuko dira dagokion urteko Diruegitamu-Legean.

 

Gehigarrizko Erabakietak

 

Lehenengoa

 

Ituneak indarrean dirauen bitartean, nahi dezaten ikastolek 2.1 ataleko a) eta b) letretan aipatzen diren txatalak indarrik gabe uzteaz baliatu ahal izango dute. Horrelakoan, itunean ez dira c), d) eta f) letretan adierazten diren berarizkotasunak jasoko.

 

Bigarrena

 

Esku ematen zaio Jaurlaritzari, Ikastoletako Baterakundeei iritzia eskatu ondoren, Lege hau osatzeko eta egiteratzeko beharrezko izan daitezen manuak emateko.

 

Baliogabetzezko Erabakia

 

Lege honetan agintzen denaren aurkako manu guztiak baliogabetuta geratzen dira.

 

Azken Erabakia

 

Lege hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamonean jarriko da indarrean.

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra