Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Sexta edición Premios Adrián Celaya

Euskal Autonomia Erkidegoko zuzenbidea  >>  Legeria

10/1989 Legea, abenduaren 22koa, Euskadiko Autonomi Elkartearen 1990.erako Diruegitamu Nagusiak onartzekoa.

1989-12-22

Erakundea: Eusko Legebiltzarra

Argitalpena: EHAA, 1989/12/30, 246. zk.; EAO, 2012/3/10, 60. zk.

 

§ 123. 10/1989 LEGEA, ABENDUAREN 22KOA, EUSKADIKO AUTONOMI ELKARTEAREN 1990.ERAKO DIRUEGITAMU NAGUSIAK ONARTZEKOA

 

I IDAZPURUA

GUZTIZKO DIRUEGITAMUAK ONARTZEA ETA HORIEN EDUKIA

 

Lehenengo Atala - Guztizko Diruegitamuak

 

1.- Lege honen bidez, Euskal Autonomi Elkartearen 1990.eko ekonomi urterako Guztizko Diruegitamuak onartzen dira, honako osakai hauek dituztela:

 

- Autonomi Elkarteko Arduralaritzaren Diruegitamuak.

- Arduralaritzako Ihardutze-Erakunde Burujabeen Diruegitamuak.

- Norbanako-alorreko Legepeko Herri-Izaikien Diruegitamuak.

- Herri-Baltzuen Diruegitamuak.

- Autonomi Elkarteko Arduralaritzak gehienera eman ditzakeen bermeak.

- Autonomi Elkarteko Arduralaritzaren zorpetzeko gehienezko mugak.

- Legebiltzarreko Diruegitamua ere, beharrrezko arauen ondoriotarako, Autonomi Elkarteko Guztizko Diruegitamuen barruan sartzen da.

 

2.- Lege hau 1989.eko abenduaren 31z gero eta urte honi dagozkion Diruegitamuez geroztik sortu daitezkeen Euskal Autonomi Elkartearen osagarri izanezko Erakundeekin eta horien Diruegitamuekin erabilgarri izango da eta, hala egokituz gero, baita horietako bakoitzaren gaudimenak emateko eta zorpetzeko gehienezko mugekin ere.

 

3.- Autonomi Elkarteko Arduralaritzaren Diruegitamuetako gastuen zehaztapen-zerrendak, zenbatekoz, ordainketetarako diruizendapenen aldetik guztira 425.900.000.000 pezeta jotzen du, eta gerorako lotzezko diruizendapenenetik guztira 89.699.800.000 pezeta, horien 1990.enaz geroko ekonomi urtekako banaketa I Eraskinean zehazten dena izanik.

 

Autonomi Elkarteko Arduralaritzaren Diruegitamuetako diru-eskuraketen zehaztapen-zerrendaren zenbatekoak guztira 425.900.000.000 pezeta jotzen du, honako hauetan banatuta:

 

a) Lege honen VIII Idazpuruan agintzen denez, Foru-Aldundiek Euskal Autonomi Elkartearen diruegitamu-gastuetarako egingo dituzten diru-ekarketak, 321.838.700.000 pezeta jotzen dutela.

b)      Lurraldearteko Ordezkaketa-Baltzatikako diru-eskuraketak, 14.659.040.000 pezeta jotzen dutela.

c)       Lege honen 22. atalean jartzen diren baldintzak betez egin ahal izango den 35.100.000.000 pezetarainoko zorpetzea, Lege honetako 28.1.c).

d) atalean ezarritakoaren kaltetan gabe Autonomi Elkarteak berak kitatu behar eta idazati honen aurreko txataletan sartu gabeko diruzko eskubideak; horiek 10.044.995.000 pezeta izango direla jotzen da.

e) Europako Elkarteen Dirubaltzak, indarrean dauden legeetan ohartemandako dirubideen arauera, guztira 6.092.700.000 pezeta jotzen dutela.

f) Gizarte-Segurantzako diru-eskuraketak, 29.855.405.000 pezeta jotzen dutela.

g) Diru-gaindikinak, 8.309.160.000 pezeta jotzen dutela.

 

4.- Arduralaritzako Ihardutze-Erakunde Burujabeen Diruegitamuetako gastuen zehaztapen-zerrendetan, honako zenbateko hauetako ordainketetarako eta gerorako lotzezko diruizendapenak egiten dira:

 

- "Servicio Vasco de Salud-Osakidetza"-ri, ordainketetarako diruizendapenen aldetik 135.432.300.000 pezeta, eta gerorako lotzezko diruizendapenenetik 1.515.000.000 pezeta, horien 1990.aren ondorengo ekonomi urtekako banaketa I Eraskinean zehazten dena izango dela.

- "Instituto Vasco de Administración Pública-Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundea"-ri, ordainketetarako diruizendapenen aldetikako 1.050.000.000 pezeta.

- "Instituto de Alfabetización y Euskaldunización-Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntze-Erakundea"-ri ordainketetarako diruizendapenen aldetikako 3.019.000.000 pezeta eta 153.000.000 pezeta gerorako lotzezko diruizendapenen aldetik, horien 1990.aren ondorengo ekonomi urtekako banaketa I Eraskinean zehazten dena izango dela.

- "Instituto Vasco de Estadística-Euskal Estadistika-Erakundea"-ri ordainketetarako diruizendapenen aldetikako 819.700.000 pezeta.

- "Instituto Vasco de la Mujer-Emakumearen Euskal Erakundea"-ri ordainketetarako diruizendapenen aldetikako 270.482.000 pezeta.

- "Instituto Vasco de Educación Física-Soin-Hezkuntzako Euskal Erakundea"-ri ordainketetarako diruizendapenen aldetikako 210.578.000 pezeta. Arduralaritzako Ihardutze-Erakunde Burujabeen Diruegitamuetako diru-eskuraketen zehaztapen-zerrendek, haietako bakoitzari egindako ordainketetarako diruizendapenen guztizko zenbatekoak eurak jotzen dituzte.

 

5.- Euskal Irrati-Telebista Herri-Izaikiaren Diruegitamuetan, guztira 7.775.000.000 pezeta jotzen duten diru-horniketak egiten dira; diru-eskuarteak 7.775.000.000 pezetakoak izango direla jotzen dela.

 

Irrati-Telebistako herri-zerbitzuen eraentzarako Herri-Baltzuen Diruegitamuetan, honako zenbateko hauetako diru-horniketak onartzen dira:

 

- Radio Vitoria-Gasteiz Irratia, A.B.-ri,....................... 327.300.000 pezeta.

- Televisión Vasca-Euskal Telebista, A.B.-ri,.......... 10.406.640.000 pezeta.

- Radiodifusión Vasca-Eusko Irratia, A.B.-ri,.............. 967.000.000 pezeta.

 

Eraentzarako Herri-Baltzu horientzat ohartemandako diru-eskuraketek, Baltzu bakoitzarentzat ordainketetarako diruizendapenak hornitzeko ontzat emandakoen guztizko zenbatekoa bera jotzen dute.

 

"Euskal Irrati Telebista" Herri-Izaikia sortzen duen maiatzaren 20ko 5/1982 Legearen 44. atalak dioenaren arauera, Euskal Irrati-Telebista Herri-Izaikiaren eta Irrati-Telebistako herri-zerbitzuen eraentzarako Herri-Baltzuen bateratutako Diruegitamuak ontzat ematen dira, ordainketetarako diruizendapenak hornitzekoen aldetik guztira 12.119.940.000 pezeta jo, eta diru-eskuarteen guztizko zenbatekoa 12.119.940.000 pezetakoa izango dela jotzen delarik.

 

6.- Enerjiaren Euskal Erakundearen Diruegitamuetan, ordainketetarako diruizendapen-horniketarako guztira 3.399.453.000 pezeta onartzen dira, eta gerorako lotzezko diruizendapenen horniketarako guztira 335.000.000 pezeta, horien 1990.az geroko ekonomi urtekako banaketa I Eraskinean zehazten dena izan, eta horietarako dirubideak guztira 3.399.453.000 pezeta jotzen duten diru-eskuarteen bidez egiten direla.

 

7.- Atal honen 5. idazatian sartu gabeko Herri-Baltzuen Diruegitamuetan, ordainketetarako diruizendapenak hornitzeko guztira ematen diren 45.518.509.000 pezetak eta geroko lotzezko diru-izendapenak hornitzeko guztirako 2.955.589.000 pezetak Baltzuka zehazten dira, horien 1990.az geroko ekonomi urtekako banaketa I Eraskinean zehazten denez egingo dela. Ordainketetarako diruizendapenak hornitzeko ohartemandako eskuarteak bakoitzaren diru-eskuraketen zehaztapen-zerrendan zehazten dira, guztira 45.518.509.000 pezeta jotzen dutela.

 

Baltzu bakoitzaren Diruegitamuetan ohartemandako diru-izendapenen eta diru-eskuarteen zenbatekoak II Eraskinean zehazten dira.

 

8.- Euskal Autonomi Elkarteak, Unibertsitatearen Eraberrikuntzarako 1983.eko Abuztuaren 25eko 11/1983 Legearen 54. atalean agintzen denaren arauera, Euskal Herriko Unibertsitateari emango dion orobilduzko diru-laguntza 10.679.000.000 pezetatan jartzen da.

 

9.- 1990.eko ekonomi urtean Autonomi Elkarteko Arduralaritzak gehienera 10.000.000.000 pezetako gaudimenak eman ahal izango ditu nolanahiko egiketetarako; bere baitan lehen emandako gaudimenak baliogabetzea izan dezaten dirubide berritarako edo egiketa-ordezkaketarako eman daitezen gaudimenak ez dira muga horretarako kontatuko.

 

10.- Autonomi Elkarteko Arduralaritzak egin eta indarrean egon daitezen zorpetzeek ezingo dute 1990.eko abenduaren 31n, horiekiko sendespen-agiriak direnak direla, 82.000.000.000 pezetatik gora jo, Lege honen 22. ataleko lehenengo idazatiko b) letran eta 28. ataleko lehenengo idazatiko c) letran agintzen dena salbu.

 

Norbanako-alorreko legepeko erakundeen 14.000.000.000 pezetako gehienekorainoko zorpetzeen zenbatekoa ez da aurreko zatian jartzen den mugarako kontatuko.

 

11. a) Esku ematen zaio Jaurlaritzari Lege hau indarrean jar dadinetik gerora sortarazi daitezen Herri-Bazkunen Diruegitamuak onartzeko, beti ere, horien xedeak Euskal Autonomi Elkarteko Guztizko Diruegitamuetan sartutako Egitarauetan ohartemanda baldin badaude. Horretarako, diru-izendapenei dagokienetan beharrezko doizketak egin beharko dira, baina Euskal Autonomi Elkarteko Herri-Arduralaritzak horiei eskuratutakoa aipaturiko egitarauetan izendatutakoa baino gehiago ezingo dela izan kontutan izanik.

b) Ezein Norbanako-Jabetzapeko Herri-Erakunde edo Herri-Baltzu sortarazteko, Jaurlaritzak aurkeztu eta onartu beharko du Erakunde edo Baltzu horien ekintzen lehenengo lau urteak har ditzan ekonomi egitamua.

c) Aurreko a) idazatiaren gai diren onartutako diruegitamuak, Jaurlaritzak Eusko Legebiltzarreko Ekonomi, Herriogasun eta Diruegitamu-Batzordeari bidaliko dizkio.

 

II IDAZPURUA

DIRUIZENDAPENEN OROTARIKO JAURPIDEAK

 

2. Atala - Diruizendapenen bestetarakotze-jaurpideak

 

1.- 1990.eko ekonomi urtean, Euskal Autonomi Elkarteko Guztizko Diruegitamuetako diruizendapen-bestetarakotzeak Euskadiko Diruegitamu-Jaurpideen Abenduaren 20ko 31/1983 Legeak dakartzanak izango ditu jaurpide, hurrengo zatietan esaten diren berarizkotasunen kaltetan gabe.

 

2.- Egitarau bereango bestetarakotzeak. Beharrezkoak izan daitezenak egin ahal izango dira, herri-baltzuentzako VII, VIII eta IX Atalburuen artean diruizendapen berriak sortarazterik izango delarik, hartzailea lehengoa bera izan dadinaren baldintzapean.

 

3.- Egitarau-arteko bestetarakotzeak. Alde batetik, II. Atalburuko diruizendapenen artean beharrezko izan daitezenak egin ahal izango dira, diru-izendapen horientzako egitarau berria sortaraztea barne, eta zernolako beretako VI. Atalburuko diruizendapenen artean, bestetik, Sail berekoak izan daitezenaren baldintzapean.

 

4.- Egitarau baten barruko edo egitarau berezien arteko bestetarakotzeak. Beharrezkoak izan daitezenak egin ahal izango dira:

 

a) Sail beraren barruan, diruizendapen berriak egin dakizkiekeela:

1. II eta IV Atalburuen artean.

2. VI eta VII Atalburuen artean.

3. IV Atalburuko zertako guztien artean.

4. VII Atalburuko zertako guztien artean.

b) Gaikuntza-aldiango Ertzaintzaren eta Zerbitzuango Ertzaintzaren egitarauetako diruizendapenen artean, diruegitamuetako diruizendapenak ertzainen benetako banakuntza-beharrei egokitzeko.

c) I Atalburuko ordainketetarako diruizendapenen artean, Diruegitamuetan sartuta egon eta horietaz jabetzeko atzerapenak gerta daitezeneko lan-tokiak behin-behingorako betetzeko.

d) Sail baten barruan, zehaztutako aldirako lan-itunepeko lanarien ordainsaritarako diruizendapenen artean.

e) Honako hauetarako beharrezkoak izan daitezen teknikazko egokikuntzen ondorioz:

1. Kontaduritzan behar bezala erasota uztea lortzeko.

2. Arduralaritza-birrantolapenei erantzuteko, beharrezkoak gerta daitezen diruegitamu-Sailak, Zerbitzuak, Egitarauak eta Zertakoak sortaraziz, eta diruizendapenak egitura berriari egokitzeko birrantolatuz.

Aurreko zatian esandako egiketek ez dute inola ere Autonomi Elkartearen Diruegitamuetako gastuak gehitzerik ekarriko, Euskadiko Diruegitamu-Jaurpideen abenduaren 20ko 31/1983 Legeko 21. atalean egiten den diru izendapenen guztizkoaren araupeketaren kaltetan gabe. Egiketa horiek Legebiltzarreko Ekonomi, Herriogasun eta Diruegitamu-Batzordeari jakinaraziko zaizkio.

f) 50 Saileko diruizendapenen artean.

g) Ikastolak Herri-Ikastegi izatera aldatzeak beharrezko egin ditzan egokiketen ondorioz, eragiketa hauen berri Eusko Legebiltzarrari emanik.

h) E.E.E.-ko baltzekin batera dirubideratutako egitasmoak egiteko zuzendutako diruizendapenak emateko eta, horrela balitz, egitarau berriak sortu ahal izango dira, eragiketa hauen berri Eusko Legebiltzarrari emanik.

 

5.- Gerorako lotzezko diruizendapenei dagozkien ordainketetarako diruizendapenen indarreango legepideen arauerako bestetarakotze-baimenak, dagokion gerorako lotzezko diruizendapenaren hasierako zenbatekoa gutxitzea eta azkeneko zertakoari dagokiona gehitzea ekar dezake.

 

6.- 1990.ean, Diruegitamu-Jaurpideari buruzko 31/1983 Legearen 21. atalean aipatzen den orohartzezko mailegua, beste edozein diruegitamuetako maileguetatikako gaindikinen diruz gehitu daiteke eta, hori, Autonomi Elkarteko Arduralaritzaren Diruegitamuan izendatutako hasera bateko maileguen gehienez ehuneko 1,5eko kopururarte. Orohartzezko maileguko diru-izendapen berriak Euskadiko Diruegitamu-Jaurpideari buruzko 31/1983 Legearen 21.3 atalean aipatzen den diruegitamu-jaurpideaz beraz baliatuz bestetarakotuko dira.

 

7.- Euskadiko Diruegitamu-Jaurpideen Abenduaren 20ko 31/1983 Legean eta Lege honetan zehaztutako diruizendapen-bestetarakotzeen jaurpideak 1990.eko Agizko Diruegitamuekin eta horietan sartutako lehengo ekonomi urteetatikako gaindikinekin erabiliko dira, Euskadiko Diruegitamu-Jaurpideen Legeko 100. atalaren lehenengo zatian agintzen denaren kaltetan gabe.

 

3. Atala - Diruizendapenak bestetarakotzeko baimenak emateko gai diren Ihardutze-sailak

 

1.- Jaurlaritzako Sailburuek aurreko ataleko 4 zenbakiko c) eta d) letretan ohartemandako diruizendapen-bestetarakotzetarako baimenak eman ahal izango dituzte, eta bai horietan Sail bakar batek eskuhartu dezaneko egitarau bereziei dagozkien II. Atalburuko bestetarakotzetarako ere.

 

2.- Dirubide eta Herriogasun-Sailburuak, doakien Sailen saloz, aurreko zatian esandako diruizendapen-bestetarakotzetarako baimenak eman ahal izango ditu, Sail berezietako edo horietan Sail batzuen eskuhartzepeko egitarauekiko eragina izan dezatenean.

 

Beti ere, aurreko ataleko 4 zenbakiaren e) letrapeko 2. idazatian esandako bestetarakotzetarako baimenak emateko gaitasuna Dirubide eta Herriogasun-Sailburuak izango du.

 

3.- Osakidetza-Servicio Vasco de Salud Erakunde Burujabearen diruegitamuan egin daitezen diruizendapen-bestetarakotzetarako baimenak Erakundeko Zuzendari Nagusiak emango ditu, bidezko erizpenak jaso ondoren, eta Ogasun eta Finantza Sailak jakinaraziko dizkio Jaurtze-Batzordeari.

 

4.- Gainontzeko diruizendapen-bestetarakotzetan, Euskadiko Diruegitamu-Jaurpideen Abenduaren 20ko 31/1983 Legean agintzen dena egingo da.

 

4. Atala - Bestelako aldakuntzak

 

1.- Diruizendapen-horniketa Foru Aldundien Diruegitamuetan benetan izandako aldakuntzetatikako diru-sarreratarako izatekotan, ez da kontutan hartuko Euskadiko Diruegitamu-Jaurpideei buruzko abenduaren 20ko 31/1983 Legearen 94. atalean aipatzen den gehienezko ehunekoa.

 

2.- Euskadiko Diruegitamu-Jaurpideei buruzko abenduaren 20ko 31/1983 Legearen 94. atalea aipatzen den baimena, dagozkien Izaikietan mugatzezkotzat jotako diruizendapenetarako baino ez da izango. Halaber, Ustiapen-Diruegitamurako diruizendapenak murriztea xede izan dezaten aldakuntzek baimenaren beharra dute, Domu-Diruegitamuaren diru-ezarketak ordaintzeko izendatutakoa haunditzeko izan daitezenean eta aldakuntza, oro bilduz, dagokion Izaikiaren Diruegitamuen diruizendapen-multzoaren %3tik gorakoa izan dadinean.

 

3.- Norbanako-alorreko legepeko herri-izaikiek, merkataritzako ihardutze-erakunde burujabeek eta herri-baltzuek partzuer direneko Erakundeetan egin ditzaten diru-ezarketak ordaintzeko zenbaki-aldaketek ezinbesteko izango dute Jaurtze-Batzordearen baimena. Antzematezko diruizendapenez egindakoek ere horren beharra izango dute.

 

4.- "Euskadi 1993.eko Europan" izeneko Egitamu Berezia Garatzeko Itune Nagusiaren hirugarren atalean zehaztutako diru-izendapenen egokiketari ekin ahal izateko, Jaurtze-Batzordeak, Egitamu horri atxikitako diru-izendapenetan beharrezko aldakuntzak egiteko baimena eman ahal izango du, hor finkatutako ekintzen ordainbeharrak denboran egokitzeko xedez. Beraz, ordainketarako jarritako diruizendapenetan ordainbehar berriak sortzen badira, lege honen 28. atalean adierazitako moduan ordainduko dira.

 

5.- Euskadiko Diruegitamu-Jaurpideari buruzko abenduaren 20ko 31/1983 Legeko 107. atalean ohartemandakoetarako, SPRI, A.B.ren akziokako partzuer-zatien kopurua banaka hartuta aldatu arren, SPRI, A.B.k, egitaraua bere osoan hartuta, horren dirubidetarako izendatutako guztizko kopurua aldatzen ez denean, Industrialdeak egitarauko Herri-Baltzuen diru-egitamu bakoitzean diruegitamu-aldaketa egiteko biderapen beharrik ez dagoela ulertuko da.

 

5. Atala - Diruizendapen gehikizunak

 

Diruegitamu-Jaurpideei buruzko abenduaren 20ko 31/1983 Legeko 26, 27 eta 28. ataletan agindutakoaren kaltetan gabe, Autonomi Elkarteko Arduralaritzaren Diruegitamuetan sartuta egon eta ondoren zehazten diren diruizendapenak, 1990.ean, arauz ontzat eman beharreko ordainkizunek jo dezaten zenbateraino gehikizun izango dira:

 

a) Autonomi Elkarteko Arduralaritzaren eta horren Ihardutze-Erakunde Burujabeen zerbitzuko lanariei ordaintzeko I Atalburuko diruizendapenak, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legean finkatutako ordaintzezko jaurpidea betetzeko.

b) Lege honen 13.4 atalean ohartemandakoak betetzekoak, hor jarritako helburuak lortzeko gehitu beharra izan dadinetan.

c) Lanarien ordainsaritarakoak, indarrean egon daitezen legepideen arauera erabakitako lansari-gehikuntzen ondorioz gehitu behar daitezen neurrian.

d) Benetan egindako zerbitzu-aldiari eta Herri-Arduralaritzan egindako zerbitzuen aitorpenari buruzko Abenduaren 26ko 70/1978 Legean agindutakoa egiteratzeari darizkien hirurtekako hobariak ordaintzeko diruizendapenak.

e) Hutsik dauden lan-tokiegatik dagozkien diruizendapenak gutxitu zaizkien lanarientzako diru-horniketak, hutsik dauden lan-tokiak erabili beharreko legepideen arauera bete daitezen neurrian.

f) Gozamendunentzakoak, indarreango araupideen arauera egindako horiegatikako zorra sortu zeneko ekonomi urteko berarizko zorrekiko aitorpenaren eretzean.

g) Diruegitamuetako teknikazko akatsen eta, berariz Aginte-Eskuraketarako Hitzarmenetan egon daitezenen ondoriozko eragina jasan dezaketenak, akats horiek zuzentzeari darion goste-gehikuntzari erantzuteko beharrezkoa izan dadin zenbatekoz.

h) Autonomi Elkarteko Arduralaritzak jaulkitako moeta berezitako Herri-Zorraren dirusariak, domu-kitapenak, eta hori jaulkitzearen, eraldatzearen, ordezkatzearen edo kitatzearen ondoriozko gastuak, lanarigo-gastuak salbu, ordaintzeko diruizendapenak.

i) Ertzaintza-alorreko agintepideen dirubidetarakoak, Kupoaren Bitariko Batzordeak aginpide horren dirubidetarako erabakitako gehienezko zenbatekoz.

j) Indarrean dauden legepideen arauera bizitokiagatikako kalte-ordainerako eskubidea aitortu zaien lan-tokietako lanariei zor dakiena ordaintzeko diruizendapenak.

k) Servicio Vasco de Salud-Osakidetzaren Diruegitamuan aipatutako botika-sorozpidetzako gastuak ordaintzeko bideratutako diruizendapenak.

l) Lan-Harremanetarako Batzordearentzako Diruegitamu Nagusien 51 Diruegitamu-Sailean sartutako diruizendapenak, Istiluei Konponbide emateko Ihardunbidea, bai eta gizarte-ekonomiazko alorrean Ikasketa-Zerbitzua ere ezarri eta garatzeko xedez, horien zenbatekoak gehienez 305.000.000 pezeta joko duela.

m) Gastuen zehaztapen-zerrendan gehikizunetan zermugatuta agertu daitezen diruizendapen guztiak.

 

6. Atala - Diruizendapenak Diruegitamuetan sartzea

 

1.- 1990.erako Diruegitamuetan diruizendapenak sartzeko jaurpideak, Euskadiko Diruegitamu-Jaurpideen Abenduaren 20ko 31/1983 Legeak dakartzanak izango dira.

 

2.- Aurreko zatian agindutakoa hala dela ere, 1990.erako Diruegitamuetan, Ertzaintzaren 1989.eko Diruegitamuetan sartutako aurreko ekonomi urteetatikako gaindikinei dagozkien diruizendapenak ekonomi urte barruan noiznahi sartu ahal izango dira.

 

Era berean, 1989.eko ekonomi urtea bukatzean, 49 Sailean sartuta dauden diruegitamuko diru-izendapenetan, Europa 93 Egitamuan sartuts egon eta horri datxezkon bide eta ur-baliapidetako egiturari dagozkienetan eta jabego kentzeagatitako gastuetan gaindikinik balego, 1990.eko Diruegitamuan ekonomi urteko edozein unetan sartu ahal izango dira. Diruizendapenak Jabego-kentzezkoetan sartzen baldin badira, Diruegitamu-Jaurpideari buruzko Legearen 102. atalaren 1 idazatian finkatutako baldintza, aldiari dagokiona hain zuzen, bi ekonomi urteko aldirako ulertu beharko da.

 

7. Atala - Lanarigo-gastuetarako ordainketa-diruizendapenak

 

1.- Euskadiko Diruegitamu-Jaurpideen Abenduaren 20ko 31/1983 Legearen 23. atalean agintzen denari buruz, herrilanarien, estatutupeko lanarien, aldi baterako laguntzarako jaurpidepean akuratutako lanarien, aldi baterako lanarien eta lanari finkoen diruegitamuetango erroldarekiko mugatze-indarra, maila bakoitzeko iharduneango lanariak eta hutsik dauden lan-tokiak zer egitarauri eratxikita daudenari begiratu gabe barne izan ditzan errolde osoarekikoa izango da. Hala ere, edozein mailatako diruegitamutango erroldea gehitu ahal izango da, goragoko maila batekoa beste horrenbeste gutxitzearekin ordezkatu dadinaren baldintzapean.

 

2.- Lanarigoarentzako diruizendapenen zenbatekoarekiko mugatze-indarra Sail edo Erakunde-Sail Burujabe bakoitzeko I Atalburuaren guztizkoari buruzkoa izango da, zehaztutako aldirako lan-itunepean ari eta lanpostu hutsa betetzen ez duten lanariei, konfiantzazkoei edo aldi baterakoei dagozkienak kanpo gelditzen direla.

 

Osakidetza Erakunde Burujabearen kasuan, lanarigo gastuetarako ordainketa-diruizendapenen mugatze-indarra I Atalburu osorakoa izango da, diruegitamu-lantoki hutsa betetzen ez duen ordezko edo aldi baterako lanarien diru-sariei dagozkienak salbu.

 

3.- Konfiantzazko edo behin behingorako lanarien izendapenek Diruegitamuan jarritako lantoki-zenbatekoa izango dute muga. Hala ere, lanari horientzako gordetako lantokiak ugaritu ahal izango dira, goragoko mailakoak beste horrenbeste gutxitzearekin ordezkatu daitezeneko baldintzapean.

 

4.- Diruegitamuzko lantoki hutsari ez dagozkion zehaztutako aldirako lan-hitzarmenen zenbatekoak finkatutako diruizendapenen zenbatekoak izango ditu muga, lege honen 2.4.d. atalean finkatutakoaren kaltetan gabe.

 

5.- Lanari-errolde hori 1990.eko Diruegitamuan jarritakotik ehuneko 1ekoan gehitzeko ahalmena ematen zaio Jaurlaritzari, osasun-lanari eta irakaslegoarena izan ezik.

 

8. Atala - Gerorako lotzezko diruizendapenak

 

1.- Hasiera eman zaieneko ekonomi urtea gainditu eta horietarako gerorako lotzezko diruizendapenik gabeko betebeharrak hartu ahal izango dira, hitz emandako egiterapena atzeratu izanagatik ekonomi urte hartan ohartemandako helburua lortu ezina gertatuz gero, baita E.E.E.-ko baltzekin batera dirubideratutako egitasmo berriei buruzko Legearen 2. ataleko 4. idazatiko h) letran ezarritakoa betetzeko ere.

 

2.- Aurrean esandakoaren kaltetan gabe eta Ertzaintzari dagokionez, aurrez izendatu gabeko gerorako lotzezko maileguak baimenduko dira eta, hori, Ertzain-banaketa bereziei darizkien benetako diruezarketa-beharkizun, horniketa-eragiketa, teknika-aldetitako laguntza eta antolapidetza-alogeren ondorioz, mailegu horien diru-kopuruak, Kupoarekiko Bitariko Batzordearen Erabakien arauera, diru-aldetik hurrengo diruegitamu-urteetan oinarriturik egon daitezenean.

 

9. Atala - Diruizendapen aldakizunak

 

1.- Autonomi Elkartearen Ertzaintza-alorreko aginpideen dirubidetarako diruizendapenak diruizendapen aldakizun izango dira, Gaikuntza-aldiango Ertzainei nahiz Zerbitzuango Ertzainei buruzkoak izan.

 

2.- Aurreko zatian esan eta aldakizunetan zermugatutako diruizendapenak, Kupoaren Bitariko Batzordean Ertzaintzarentzako Dirubideei buruz erabakitakoaren eretzean diruegitamuetan sartu, gehitu, ezabatu edo gutxitu ahal izango dira.

 

Diruizendapenen aldakuntza Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko den Jaurlaritzaren horretazko Dekretoz egingo da.

 

10. Atala - Lurraldearteko Ordezkaketa-Baltza

 

1.- Lurraldearteko Ordezkaketa-Baltzari eratxikitako eta Lege hau indarrean jarri ondoren Erresumarengandik hartu daitezen aginpide eta/edo zerbitzuen dirubidetarako jarritako diruizendapenak, dagozkien Sailen barruan horretarako sortarazitako zernolakoan edo zernolakoetan erasoko dira.

 

2.- Lurraldearteko Ordezkaketa-Baltzaren aurreko ekonomi urteetako diru-horniketetakoak izan eta jadanik onartutako egitekoak betetzeari eratxiki gabe egon daitezen diruizendapen-gaindikinak, Dirubide eta Herriogasun-Sailak indarreango Diruegitamuetako dagokion Sailean sartuko ditu, eta hasieran haietarako ziren egitasmoak egiteratzen erabili beharko dira.

 

3.- Lehenagoko ekonomi urteetan hitzartutako hasierako diru-zenbatekoak aldatzea ekarri dezaten prezioen birrazterpenei, gehigarrizko edo eraldatutako egitasmoei darizkien lehenagoko ekonomi urteetako ordaindu beharrak dagokion Saileko diruizendapenei eratxiki ahal izango zaizkie, ekonomi urte horietan indarrean zegoen Diruegitamu-Sail bereko horrelakoxe diruizendapenen pentzutan.

 

III IDAZPURUA

GASTUAREN ONARPENA ETA AKURATZE-ARAUAK

 

11. Atala - Gastua onartzeko ahalmenak

 

1.- 200.000.000 pezetatik gorako gastuak Jaurtze-Batzordean onartu beharko dira, hori egiteko erabil dadin diru-izendapenaren zertakoa dena dela.

 

2.- Berari atxikita daudeneko Saileko Sailburuaren aldez aurreko baimena beharko dute Erakunde Burujabeek edo, hala badagokio, Jaurtze-Batzordearena, hasierako diruegitamua 50.000.000 pezetatik gorakoa duten akurapenak egiteko.

 

"Servicio Vasco de Salud-Osakidetza" Arduralaritzako Erakunde Burujabearentzat, 100.000.000 pezetatik gorakoetan izango da beharrezkoa aurreko idazatian aipatzen den baimena.

 

12. Atala - Akuratze-arauak

 

1.- Euskadiko Autonomi Elkarteko Arduralaritza Nagusiaren eta erakunde burujabeen eremuan egin daitezen 200.000.000 pezetatik gorako akurapenek, Jaurtze-Batzordearen baimenaren beharko dute. Akurapenerako baimenak bere baitan darama, berariz aipatu gabe, dagokion gasturako baimena.

 

2.- Eraberrikuntza, konponketa txiki, iraunarazpen edo zaingo-lanak akuratzeko berarizko jaurpidea ezartzen duen ekainaren 11ko 245/1985 Dekretuan finkatutako zenbatekoaren muga 5.000.000 pezetatan jartzen da.

 

3.- Lanak, teknika-laguntzarako zerbitzuak, zuzkiketak eta ohizkoez kanpoko lan berezi eta zehatzetarako laguntzak akuratzeko, urte osorako 1.500.000 pezetatik gorakoak izan ez daitezenean, arduralaritza alorreko bideraketak honako hauetara mugatu daitezke: behar haunbateko diruizendapena dagoela egiaztatzera eta sailkatuta egin eta egileal izenpetutako eskaintzara, bertan emankizunaren zernolakoak adierazi behar izango direla. Dagokion akurapen-sailak onarpena eman beharko dio emankizunari.

 

Antzekoak eta batera akuratzeko gai diren emankizunak, bere osoan hartuta aurreko idazatian finkatutako zenbatekotik gorakoak izan daitezenean, arau honen erabiltze-eremutik kanpo geldituko dira.

 

Ezin izango da zatitu akurapena, bertan eskuhartzeko betekizunei ihes egiteko xedez.

 

Lehenengo idazatian aipatutako akurapenak bideratzeko eta horiei buruzko azken erabakia emateko aginpidea Sail ezberdinei dagokie, bakoitzaren antolatze-arauekin bat etorriz.

 

Atal honetan eta aurrekoan aipatutako zenbatekoak, eurei dagozkien zerga eta guzti ulertu behar dira.

 

4.- Akuratzaileari leporatu dakiokeen arrazoiagatik akurapenen bat burutzeko azken epea luzatu dadinean, Euskadiko Autonomi Elkartearen Arduralaritzak eta horko erakunde burujabeek, zigorrak jarri edo akurapena amaitu ahal izango dute, aukeran, Erresumako Akurapenetarako Legearen 45. atalaren arauera eta, lan-hartzailea aurka aterako balitz, Arduralaritza-Akurapenetarako Aholku-Batzordeak emango du horrekiko erizpena.

 

Arduralaritza-alorreko berarizko txatalen zerrendan ohartemanda egon dadinean, Euskadiko Autonomi Elkarteko Arduralaritzak eta horko ihardutze-sail burujabeek, zatikako zenbait eperi buruzkoan, zigorrak jartzeko ahalmen hori bera izango dute.

 

Euskadiko Autonomi Elkarteko Arduralaritzaren eta horko ihardutze-sail burujabeen akurapenetan indarrean egongo diren zigorren diru-zenbatekoak dekretuz ezartzeko baimena ematen zaio Jaurtze-Batzordeari.

 

IV IDAZPURUA

ORDAINSARITARAKO DIRUIZENDAPENAK

 

13. Atala - Ordainsari-Gehikuntza

 

1.- Lehendakariaren, Lehendakariordearen, Sail ezberdinetako Sailburuen, Sailburu-ordeen eta Zuzendarien 1990. urteko ordainsari osoak 1989.eko abenduaren 31n indarrean zeudenen eretzean ehuneko 5ekoan gehituko dira, eta nolanahi ere, hurrengo idazatian esaten den lanarigoari orokorki ezarritakotik atera dadina adina. Konfiantzazko edo behin behingo lanariek gehikuntza berbera izango dute.

 

2.- 1990.eko urtarrilaren lehenengoaz geroko eragite-indarrez, Autonomi Elkarteko Arduralaritza Nagusiaren eta horko erakunde burujabeen zerbitzuan ari eta lan-legeen jaurpidepean gabeko lanariek guztien eretzean eskuratu ditzaten urteko ordainsari osoak 1989.eko abenduaren 31n indarrean zeudenen eretzean ehuneko 5ekoan gehituko dira. Gehikuntza hori eginda bakoitzari atera dakionaren eta atal honen 4. idazatian eta lege honen 14. atalean agintzen denaren kaltetan gabe.

 

Autonomi Elkartearen Arduralaritza Nagusi eta Erakunde Burujabeen zerbitzuango lan-legepidepekoez besteko lanarietan, Autonomi Elkarteko Arduralaritzan lanean ari daitezen karrerako herrilanariak, ordezkatze-mailako herrilanariak, arduralaritza-akurapenezkoak, aldi baterako lankidetzarako lan-itunepekoak eta Osakidetzaren menpekoa den estatutoaren arauzko lanarigoa sartutakotzat jotzen dira.

 

3.- Halaber, eta hori ere 1990.eko urtarrilaren lehenengoaz geroko eragite-indarrez, Autonomi Elkarteko Arduralaritza Nagusiaren eta horko erakunde burujabeen zerbitzuko lan-legepeko lanarigoaren lansari-moltsoa 1989.ekoaren eretzean ez da ehuneko 5ekotik gora gehitzerik izango, kidekotasun-irizpideei eutsiz.

 

4.- Atal honen aurreko zatietan ohartemandakoaz gainera, Autonomi Elkarteko Arduralaritza Nagusirako eta horko ihardutze-erakunde burujabeentzako 395.870.000 pezetako diru-baltza eratzen da; diru hori lanarigoaren lansari-egitura antolatu eta haundiagotzeko eta beharrezko izan daitezen ordainsari-zioen zehaztapena eta izendapena egiteko izango da, lanari-sail berezien arteko eta hauen eta Autonomi Elkarteko gainontzeko Herri-Arduralaritzen zerbitzuan ari diren lanarien arteko lansari-ezberdintasuna berdintzeko eta urriaren 9ko 321/1984 Dekretua eta honen kideko erabakiak ezarri dakizkiokeen eskuratutako lanarigoaren ihardute-bidezko eta lansariko balioztapenerako. Dena dela, Diru-Baltza honetako zati bat Autonomi Elkarteko Arduralaritza Nagusian eta horko Ihardutze-Erakunde Burujabeen zerbitzura araupetutako lanegun osoan ari daitezen langile guztiei hilero 88.929 pezetako (laurogeita zortzi mila bederatzirehun eta hogeita bederatzi) orobarnezko soldata edo urteko orobarnezko 1.245.000 pezetakoa (miloi bat berrehun eta berrogeita bost mila pezeta) bermatzeko izango da.

 

14. Atala - Herrilanariak

 

1.- Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legean ohartemandako ordainsari-jaurpidearen erabilpena Jaurlaritzak onartu ondoren, Autonomi Elkarteko Arduralaritza Nagusiaren eta horko erakunde burujabeen zerbitzupeko herrilanariek, bai eta arduralaritza-jaurpidepeko gainontzeko lanariek ere, Lege horretan finkatutako ordainsari-atalen arauera eta Legeak berak dioeneantxe jasoko dituzte lansariak.

 

2.- Atal honen lehenengo idazatian aipatzen den jaurpideari dagozkion ordainsari-atalek, aurreko ordainsari-atalei zegozkien sari guztiak hartuko dituzte, jaurpide horietan aitortutako bakoitzaren osagarriak eta aldi baterakoak barne direla. Hala ere, jasotzen ziren lansari finko eta aldizkakoetan diru-zenbateko osoa gutxitzea gertatuz gero, horren eraginpeko lanariek aldearengatikako bakoitzaren eta aldi baterako osagarria jasotzeko eskubidea izango dute, bere baitagarria izan daitekela.

 

15. Atala - Ertzainak

 

Autonomi Elkarteko Ertzainek izango dituzten ordainsariak Eusko Jaurlaritzak erabakiko ditu, Kupoaren Bitariko Batzordeak horretarako egin ditzan diru-izendapenak kontutan izanik.

 

16. Atala - Berarizko Arauak

 

1.- Indarrean dagoen araudiaren arauera, arauzko lan-orduak baino gutxiago egin ditzaten herrilanarien ordainsariek, oinarrizko zein osagarrizko zatietan, hirurtekoegatikakoa barne, heineango beherapena izango dute.

 

2.- Euskal Herri-Arduralaritzaren zerbitzuko herrilanariek ez dute dagokien ordainsari-jaurpideen arauerako sariaz bestekorik eskuratuko, eta ez dute Arduralaritzak jaso ditzan zerga, arartekaritza-sari edo nolanahiko beste ezein diru-eskuraketetan partzuer izaterik izango.

 

3.- Nolanahi ere, gerorako hobekuntza edo gehikuntzen bidez bere baitagarri izan daitezen ordaintzezko zernolakoak, edo horrela ebatzita daukatelako bere kopuruak aldatu gabe izan behar dituztenak, berarizko araudiz arautuko dira.

 

17. Atala -Lan-itunepeko lanarigoa. Bateango Lan-Hitzarmenak egiteko baldintzak

 

1.- Lege honen 13. atalean ohartemandakoetarako, Bateango Lan-Itune edo Hitzarmenak egin ahal izateko, lansarien birrantolaketarako itune-bideak egiteko, eta jadanik egon eta Euskal Autonomi Elkarteko Herri-Arduralaritzako lan-itunepeko lanarientzakoak eta ez beste inorentzakoak izan daitezen beste Hitzarmen batzuri atxikitzea edo osorik edo zati baten horietara jotzea erabakitzeko, dagokion Sailak, itunekideek horretzazko itune-egitasmoa izenpetu baino lehen Dirubide eta Herriogasun-Sailari eta Lehendakaritza, Zuzentza eta Autonomiaren Garapenerako Sailari bidali beharko die, bere erizpenak eman ditzaten 1989.eko lansari-baltzaren zenbakizko zehaztapena, horren 1990.erako gehikuntzaren kidekotasun-irizpidearen arauerako hainbaketa eta egitasmo horretan aztertzen diren ekonomiazko alderdi guztien balio-neurketa erantsiz.

 

2.- Aurreko zatian esandako erizpenak, zati horrek dioen agiri-sorta eskuratu dadin egunetik hasi eta hamabost egunera gehienera emango dira.

 

3.- Dirubide eta Herriogasun-Sailaren erizpena, herri-gastuen alorrean eragina izan dezaten alderdiei buruzkoa izango da, Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauen alorreko indarreango manuei buruzko maiatzaren 17ko 1/1989 Legegintza-Dekretuko 60. atalean ezarritako artekaritza-ikuskaketaren kaltetan izan gabe.

 

Atal hau egiteratzearen ondorioz Autonomi Elkartearen Arduralaritzaren eta horko erakunde burujabeen Diruegitamuetako diru-izendapenetan egin behar daitezen birbanaketei edo aldakuntzei, indarrean dauden legeetan ohartemandako bideak eragingo zaizkie.

 

4.- Horretzazko Itunea izenpetu baino lehen, Ekonomi Batzordearen baiezko erabakia beharrezkoa izango da.

 

5.- Dagokion arduralaritza-sailak gai horretan atal honetan ohartemandako erizpen eta onarpen-bideak betetzeke hartutako erabakiak lege-indarrik gabekoak izango dira.

 

18. Atala - Autonomi Elkarteko Herri-Baltzu eta norbanako legepeko Herri-Erakundetako Lanari Zuzendaria

 

1.- Atal honetan aipatzen diren lanarien edozergatikako urteko gehienezko diru-eskuraketek ez dute Eusko Jaurlaritzako Sailburuek jasotzen dituzten oro-barneko ordainsariak baino gehiagokoak izan beharko.

 

2.- Goren-Kargudunen lansariei buruzko Urriaren 28ko 14/1989 Legearen 4. ataleko 2. idazatian agintzen dena betez, suzpergarrien haztaketarako eta horiek emateko irizpideak, Baltzu bakoitzaren urte bakoitzeko diruegitamuak eta urte bakoitzean horiekin batera joaten den urteko txostenean ematen diren nolakozko helburuak zenbateraino bete direnaren eretzean neurtutako erentza-eginkortasunez zehaztuko dira. Baltzu bakoitzeko Eraentza-Batzordeak zehaztu ahal izango ditu suzpergarri hauek ordaintzeko era eta zenbatetik zenbaterakoa.

 

V IDAZPURUA

GOZAMEN-SARIETAKO DIRUIZENDAPENAK

 

19. Atala - Gozamen-Sarietako Diruizendapenak

 

Bizisariak eta beste gozamen-eskubideak dagozkien baldintza eta zenbatekoetan ordainduko dira, berarizko eta indarreango araudian agindutakoarekin bat etorriz.

 

Lege hau indarrean jartzetik aurrera, ekainaren 22ko 11/1983 Legez eta urriaren 23ko 8/1985 Legez emandako laguntzak hartzeko gai izan daitezkeenak izan eta eskabideak ez maiatzaren 13ko 1/1986 Legegintza-Dekretuko 17.1 eta 36.2 ataletan ohartemandako epearen barruan, ez eta lege horretan ohartemandako aldi batzuk luzapena duteneko 1988. urtean zehar ere, egin ez dituztenek, nahiz egindako eskabideak bazter utzi zaizkienek, epe-mugapenik gabe eta dagokien legeen arauera eskatu ahal izango dituzte.

 

Dena dela, atal honetan ohartemandako epe-luzapenaren babespean aitor daitezen eskubideentzako diruzko ondorioek doakienek eskea egiten duten egunetik aurrerako indarra izango dute.

 

VI IDAZPURUA

ITUNEPEKO IKASTEGIEN GASTUEI AURRE EGITEKO EKONOMI NEURRIA

 

20. Atala - Itunepeko Ikastegien gastuei aurre egiteko ekonomi neurria

 

1.- Gastuei aurre egiteko ekonomi neurriaren urteko erabateko diru-kopuruak ikasle-taldeko, Diruegitamu-lege honetan azaltzen den hainbateko osoa irakaskuntza-mailaka banatzeko, honako hauek izango dira:

 

Eskolaurrea:............................................................................................ 3.340.848

Oinarrizko Hezkuntza Orokorra:............................................................. 3.877.484

Berarizko Hezkuntza (Garakuntza-ments haundiak):............................... 6.009.118

Berarizko Hezkuntza (Adimen-ermaindunak):.......................................... 4.967.761

Berarizko Hezkuntza (Gorputz-ermaindunak):......................................... 7.680.134

Berarizko Hezkuntza (Somakin-ermaindunak):......................................... 4.749.476

Lehen-mailako Lanbide-Hezkuntza:......................................................... 6.980.103

2. Mailako Lanbide-Hezkuntza:............................................................... 6.831.880

A.B.B. eta U.B.I.: 6.008.021 Irakaskuntza Ertainen Eraberrikuntza:........ 5.991.264

 

2.- Gastuei aurre egiteko ekonomi neurria, ikasle-taldeko, irakaskuntza doan ematea bermatu behar duelarik, Erresumako Diruegitamu Nagusieetan finkatutakoaz eta Autonomi Elkarteko berarizko osatzebidezko neurriaz osatuko da.

 

Neurriaren osagarriak eta hauei dagozkien hurrenez hurreneko diru-kopuruak, hezkuntza-mailaka, lege honen III Eraskinean finkatutakoak dira.

 

Eskolaurre eta Oinarrizko Hezkuntza Orokorreko neurrian, euskerazko berarizko irakasleen dirubideraketa ohartematen da, itunepeko gelak orokorrean hartu eta batenaz besteko kostearen arauera. Hala ere, zernolako hori, zerbitzu egiten duten irakasle horien ikastegiei emango zaie soil soilik, ikasturtea hasi aurretik onartutako irakasle-taulen arauera, eta diru-ordainketa benetako kostearena izango da, euskera ematen bete diren orduak kontuan hartuta, hau behar bezala egiaztatu beharko delarik.

 

3.- Ikastegiari ezargarri izan eta Autonomi Elkarte osorako indarrean dagoen ituneko osagarria oinarrizko soldatari gehitzetik sortzen den ordainsariak, ikastegi hori zehaztuta dagoen mailetako neurriaren gastu finkoaren osakaian ezarritako zenbatekoa lortzen ez badu, aurretik esandako gehikuntzaren kopurua ordainduko zaio soil soilik, osakai horren muga barruan geroago egokitzeko kaltetan gabe. Egokitze hori oinarrizko lansariaren eta osagarriaren kopurua eremu eta maila bereko itunea egin izanaren ondorioz gehitzen bada izango da bidezko.

 

4.- Irailaren 8ko 293/1987 Dekretuko 20. atalean dagoen salbuespena, irakaskuntza-maila berezietarako III Eraskinean ohartemandako neurrietako a) hizkiari dagokiola ulertuko da.

 

VII IDAZPURUA

DIRUBIDETZA-EGIKETAK

 

21. Atala - Gaudimenak emateko era

 

Autonomi Elkarteko Arduralaritzak gaudimenak ematea araudi-bidez jarri dadin eran egingo da. Baimena ematea Jaurlaritzari dagokio, Ekonomi Batzordearen saloz, eta horien sendespena egitea Dirubide eta Herriogasun-Sailari.

 

22. Atala - Zorpetze-egiketen jaurpideak

 

1.- Zorpetzeak.

 

a) Urtebete baino luzeagoko aldirako zorpetzezko ekonomi urteango egiketek diruezarketa-gastutarako dirubideak egitea izango dute helburu.

b) Ekonomi urtearen barruko urtebetetik gora gabeko aldirako zorpetze-egiketek, behin-behingo diru-beharrei aurre egitea izango dute helburu, horietarako baimenak ematea Jaurlaritzari dagokiola.

c) Jaurlaritzari dagokio, halaber, Herriogasun eta Dirubidetza-Sailaren saloz, aurreko idazpuruetan esandako zorpetze-egiketen diru-saria, baldintzak, zerga-jareipen eta gainontzeko zernolakoak erabakitzea. Hala egokituz gero, Dirubide eta Herriogasun-Sailari ematen zaio egiketa horiek Jaurlaritzaren izenean sendesteko eskua.

d) Euskal Autonomi Elkarteak egin ditzan Herrizor-Jaulkipenak Herri-zorrari Estatutoan ematen zaizkion izenetakoren batez egingo ditu.

 

2.- Zorpetze-egiketetarako dirubide berriak egitea, horiek ordezkatzea edo epea baino lehenago birreskuratzea.

 

Merkatuaren egoera aldatu izanagatik dirubide merkeagoak lortu ahal daitezenean, Ekonomi Batzordearen saloz, aurreko ekonomi urteetan egiteratutako zorrentzako dirubide berriak egiteko eta/edo haiek ordezkatzeko baimena ematen zaio Jaurlaritzari, eta bai helburu horretxekin zorrak beste zor batzuekin ordezkatu gabe epea baino lehen kitatzeko ere. Hori gertatuz gero, Herrizor-Egitarauan horretarako diruizendapenak izendatuko dira, horietarako dirubide egon dauden eskuarteek eurek izan ahal izango dutela.

 

23. Atala - Autonomi Elkarteko Arduralaritzak emandako dirubideak

 

1.- Jaurlaritzak, Dirubide eta Herriogasun-Sailaren saloz, urtebete baino gehiago gabeko aldirako maileguak eta abantzu birreskuragarriak egin ahal izango dizkie Autonomi Elkarteko Erakundegoren-mailako Arduralaritza osatzen duten Izaikiei.

 

2.- Dirubide eta Herriogasun-Sailari dagokio aurreko zatian esandako maileguen diru-saria eta gainontzeko zernolakoak finkatzea, eta bai haiek Jaurlaritzaren izenean sendestea ere.

 

VIII IDAZPURUA

FORU-DIPUTAZIOEN EKARKETAK

 

24. Atala - Ekarketa Orokorra

 

1.- 1990.eko ekonomi urtean, Foru-Aldundiek Autonomi Elkarteko Arduralaritzaren Diruegitamuetan egindako diruizendapenei erantzuteko egin beharreko diru-ekarketak, Foru Aldundiek Euskal Herriko Autonomi Elkarteko diruegitamuen dirubidetarako 1989, 1990 eta 1991 ekonomi urteetan egin beharreko ekarketak finkatzeko era onartzeko ekainaren 29ko 9/198 Legearen 16. atalean agintzen denez kalkulatu eta otsailaren, apirilaren, ekainaren, uztailaren, urriaren eta azaroaren lehenengo hamabost egunen barruan ordainduko diren 34.593.100.000 pezetako sei ekarketa izango dira.

 

2.- Aurreko idazatian adierazitako ekarketa orokorra kalkulatzeko honako hauek hartu dira kontutan:

 

a) Foru-Aldundiek 1990.eko ekonomi urterako oharteman duten diru-bilketa, 552.761.400.000 pezetakoa da. Ohartemate hori, ekainaren 29ko 9/1988 Legeko 2. ataleko lehenengo zatian zehazki aipatzen diren diru-eskuraketei dagokie.

b) Aldundiei bere eskuarte zituzten eta Balio-Erantsiagatikako Zerga indarrean jartzearekin baliogabetutako zergegatikako ordain garbiak 34.771.300.000 pezeta jotzen du, ekainaren 29ko 9/1988 Lege horretako 2. ataleko bigarren zatian ohartemandako zenbatzeketaren arabera.

c) Hauek dira egin beharrezko murriztapenak:

- Erresumari egin beharreko 1989.eko ekonomi urteari dagokion Kupoaren kitapena, ohartemandako zenbatekoa 2.972.100.000, aldeko adierazgarrizkoa dela.

- Erresumari 1990.eko ekonomi urteari dagokion Kupo garbia ordaintzeko 84.542.400.000 pezeta.

- Ertzaintzari 1989.erako dagokion dirubideraketaren kitapena, Erresumari ordaindu beharreko Kupo garbiaren zenbatekoan kontutan hartuta, 808.300.000 pezeta.

- Ertzaintzari 1990.erako dagokion dirubideraketa, Erresumari ordaindu beharreko Kupo garbiaren zenbatekoan kontutan hartuta, 25.656.900.000 pezeta.

- Gizarte Segurantzako Kudeaketa-Erakundeei lotutako 1989.erako eskuraketei dagokien dirubideraketaren kitapena, Erresumari ordaindu beharreko Kupo garbiaren zenbatekoan kontutan hartuta, 2.361.200.000 pezeta, aldeko adierazgarrizkoa dela.

- Gizarte-Segurantzako Kudeaketa Erakundeei lotutako 1990.erako eskuraketei dagokien dirubideraketa, Erresumari ordaindu beharreko Kupo garbiaren zenbatekoan kontuan hartuta, 92.555.600.000 pezeta.

d) Autonomi Elkarte Osorako Erakundeen eta horko Kondaira-Lurraldeetako Foru-Erakundeen arteko Harremanei buruzko azaroaren 25eko 27/1983 Legearen 22. ataleko hirugarren zatian ohartemandako politikak Jaurlaritzak egitearren gutxiagotu beharreko kopurua, 1.125.500.000 pezetakoa da.

 

25. Atala - Berarizko ekarketak

 

1.- Aurreko atalean aipatzen den ekarketa orokor horrez gain, Foru Aldundiek, lehen aipatutako ekainaren 29ko 9/1988 Legearen 7. atalean ohartemandako berarizko ekarketak egingo dituzte, aurreko ataleko lehenengo zatian zehaztuta dauden sei epeetan.

 

2.- Berarizko ekarketak honako hauek dira:

 

a) Autonomi Elkarteko Diruegitamuetan Ertzaintzarako jasotzen diren gastuen dirubideraketa, 25.953.800.000 pezetakoa.

b) Elkarte Osorako aginpidea duten Gizarte-Segurantzako erakunde kudeatzaileei lotutako eskuraketen dirubideraketa, 86.234.100.000 pezetakoa.

c) Azaroaren 25eko 27/1983 Legearen 22. ataleko hirugarren zatian jasotzen diren politika eta ihardunak Jaurlaritzak egiteratzeari dagokion laguntza, 1.125.500.000 pezetakoa.

 

26. Atala - Beste ekarketa batzuk

 

1.- 1983.eko euri-Jasei dagozkien diruizendapenetako ekarketa:

 

Autonomi Elkartearen 1990.erako Diruegitamuetako 50 Sailean egindako 1983.eko Euri-Jasei buruzko diruizendapenetarako laguntza gisa Foru-Aldundiek, Lege honetako 24. atalaren lehenengo zatian ohartemandako epe beretan, 446.700.000 pezetako diru-ekarketa egin beharko dute.

 

2.- "Hirugarren Mundurako Laguntza: Garapenerako Laguntza-Ekintzapideetarako Dirubideraketa" Diru-Baltzari lotutako diru-izendapenetarako ekarketa:

 

Herri-Dirubideen Euskal Kontseiluak 1989.eko urriaren 11n hartutako erabakia betez, Foru-Aldundiek, Lege honen 24. atalaren lehenengo idazatian ohartemandako epeetan, 450.000.000 pezetako ekarketa egin beharko dute.

 

27. Atala - Eman beharreko diruen hainbatekoak

 

Kondaira-Lurralde bakoitzaren diru-emanketa, aurreko ataletan izendatutako zenbatekoekin ondoren ematen direnak erabiltzearen ondorioz ateratakoa izango da:

 

Arabarena................................ % 14,86ekoa

Bizkaiarena................................. % 52,02koa

Gipuzkoarena............................. % 33,12koa

 

IX IDAZPURUA

DIRUIZENDAPEN GEHIKIZUNEN GEHIKUNTZARAKO DIRUBIDEAK

 

28. Atala - Dirubideak

 

1.- Lege honen 5. atalean gehikizunetan zermugatutako diruizendapenentzako dirubideak honako era honetan egingo dira:

 

a) Horretara eratxikitako harturenen benetako bilketaren eretzeangoak izan daitezenei, egindako diru-eskuraketan ohartemanda zeudenekiko gaindikinak oinarri izanezko dirubideak egingo zaizkie.

b) Kondaira-Lurraldeek Erresumari ordaindu beharrekoa beste horrenbeste gutxitzea ekar dezatenentzako dirubideak Kondaira-Lurraldeek egingo dituzte, beherapen horren zenbateko beraz eta 1990.erako ekarketa-hainbatekoetan, lege honen 27. atalean jarritako ekarketa-ehunekoen arauera.

c) Trenbide-Azpiegitura Sortzeko 11110 Egitarauaren barruan gehienez 10.000.000.000 pezetako diru-izendapena izanezko zernolako berriak sortu ahal izango dira, eta horien dirubideak 1.3.c) atalean finkatutako zorpetzearen muga kopuru horretaraino gehituz edo diru-gaindikinen pentzutan, aukeran, ordainduko dira, eta erresumako eta nazioarteko sareekin trenbide-estekagune berriak egiteko xedez.

d) Berarizko dirubide-erarik izendatu ez zaienentzako dirubideak, bestetarakotze-jaurpideez baliatuz edo Euskadiko Diruegitamu-Jaurpideei buruzko abenduaren 20ko 31/1983 Legearen 26.3 atalean jarritako eran egingo dira.

 

2.- Horretaz gainera, "Sail ezberdinetako Gastuak" Saileko gastuen zerrendan agertzen diren diru-izendapen gehikizunak eta, hala badagokio, lege honen 4. ataleko 4. zenbakiaren ondoriozko ordainbeharrak Jaurlaritzak egin ahal izango ditu, Ogasun eta Dirubide-Sailaren saloz, eta diru-gaindikinen pentzutan.

 

X IDAZPURUA

ZERGAPIDETZA-ARAUAK

 

29. Atala - Zergapidetzaz besteko sari eta arielak

 

1.- Oinarrizko zenbatekoaren ehuneko gisa finkatu gabe egon, edo oinarri horren dirutango balio-neurketa egiteke dagoelako zenbateko finkokoak izan daitezen Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiaren zergalaritzaz besteko sari eta arielen zenbatekoak, 1989.ean horien eretzean eskatu zitekeen zenbatekoa bat koma zero bostegatik biderkatuz atera dadineraino jasotzen dira.

 

1989.ean honetako berarizko arauz uneangotutako zergalaritzaz besteko sari eta arielak gehitze horretatik kanpo gelditzen dira.

 

2.- Aurreko 1 zatian jarritako biderkaria erabiliz atera daitezen zenbatekoak, hamarrekotan borobiltzeko gehitu edo gutxitu ahal izango dira.

 

XI IDAZPURUA

LEGEBILTZARRARI ARGIPIDEAK EMATEA

 

30. Atala - Aldikotasunezko argipideak

 

1.- Jaurlaritzak, Eusko Legebiltzarreko Ekonomia, Herriogasuntza eta Diruegitamu-Batzordeari, hiru hilabetez behin, honako diruegitamu-egiketa hauen argipideak emango dizkio:

 

a) Diruegitamuko diruizendapenetan bestetarakotzeen bidez egindako aldakuntzena eta Diruegitamua zenbateraino egiteratu denarena.

b) Lanak artez akuratzeko baimena emanez bideratutako zehaztapidetzen zerrenda.

c) 5 miloi pezeta baino gehiagoko kostuko lan, zerbitzu eta zuzkiketa-akuraketen zerrenda zehatza.

d) Aldi horretan egindako gaudimenak eta gaudimenaren gai direnen hauspenegatik aurre egin behar izan dienen argipideak.

e) Merkataritzako ihardutze-erakunde burujabeen, norbanako-alorreko legepeko herri-izaikien eta herri-baltzuen kontu-garbitasunak, galera-irabazien zehaztapen-zerrendak, diruen nondikakoaren eta erabilkeraren zehaztapen-zerrendak, eta Domu eta Ustiaketa-Diruegitamuak.

f) Foru Aldundietako bakoitzak itunepeko zergegatik bildutakoak, zergapidez-zergapide zehaztuta.

 

2.- Aurreko zenbakian esaten den argipideketan behar bezain zehatz emango dira eraginik duten Egitaraua, Saila eta Atalburua, eta argipideak emateko aldia berezko hiruhilabete-aldia betetzearekin amaituko da eta Legebiltzarrari epea amaituko den hilaren hurrengo bigarrenaren 15a baino lehen bidaliko zaizkio.

 

31. Atala - Beste argipide batzuk

 

Halaber, Jaurlaritzak, gertatzen diren hilaren hurrengoan zehar eta gai duten Egitarau, Sail, Zerbitzu eta Atalburuari buruzkoan behar hainbateko zehaztasunak emanez, honako diruegitamu-egiketa hauen argipideak emango dizkio Eusko Legebiltzarreko Ekonomia, Herriogasuntza eta Diruegitamu-Batzordeari:

 

a) Lurraldearteko Ordezkaketa-Baltzari datxezkon Egitasmoei buruzko diruizendapenean egin daitezen aldaketen, horien zergatien eta horretako erabili diren ihardunbideena.

b) Lege honetako 22. atalaren babespean egindako zorpetze-egiketena.

c) Lege honetako 23. atalaren babespean egindako maileguketena.

d) Foru-Aldundietako bakoitzak itunetutako zergegatik egindako sarrerena, zergaka sailkatuta.

 

Erabaki Gehigarriak

 

Lehenengoa - Jarraipen-Batzordeak

 

1.- Arduralaritzak eta Euskal Autonomi Elkarteko Herri-Arduralaritzetako zerbitzuan ari den langilegoaren ordezkatze-erakundeei, hauteskunde-aldia arautzeari, lan-baldintzak eta partaidetza erabakitzeari buruzko urriaren 6ko 304/87 Dekretuko 17. atalean aipatzen den itunebideko mahai nagusian dauden sindikaritza-erakundeek osatutako Jarraipen-Batzordea eratzen da; Batzorde horretan Lege honen 13 eta 14. ataletan orokorki emandako, eta bereziki, 13.4 atalean ohartemandako Diru-Baltza banatu aurretik, Baltza horretan izendatutako hainbatekotik gorako lansariak ekar ditzaten lanarien maileguak banatzeko erizpideak itunduko dira.

 

2.- Jaurlaritzak, Jarraipen-Batzordeari, honen ihardunbide egokirako, aurreko idazatian esandako diruizendapenen pentzutan, beharrezkoak izan ditzan diru-eskuarteak izendatuko dizkio.

 

3.- Indarrean dauden legeen arauera, Lan eta Gizarte-Segurantza Sailak, ordezkatze-indarrik haundiena izan dezaten Sindikaritza-Erakundeek eta erakunde-mailako ordezkotza izan dezaten Enpresaritza-Erakundeek osatuko duten Batzordea eratzen da; eta Batzorde horren egitekoa, 13500 eta 13600 egitarauei, Lanbide-politikari eta Egite-bidezko Hezkuntzari buruzkoetan arta egin horiek eta nola egiteratzen direnarekiko zaingoa izango da.

 

Bigarrena

 

Ospitalentzako eta beste Sorozpide-Erakundeentzako diru-laguntzak. Diruegitamu hauetan ospitalentzako eta beste sorozpide-erakundeentzako izendatutako ustiapen-laguntzak, baldin eta etxe horiek honako baldintza hau betetzen badute ordainduko dira: Etxe horien zerbitzuan ari diren lanarien urteko soldaten eta 1990.eko urtarrilaren lehen-egunetikako eragite-indarrezko gehikuntzak ez du Lege honetan Euskal Herri-Arduralaritzako lanarientzat finkatutakoa baino haundiagoa izaterik izango.

 

Hirugarrena - Ihardutze-Erakunde Burujabeen Berrizendapenak

 

1990.eko ekonomi urtean, ihardutze-erakunde burujabeek arduralaritza eta zerbitzu orokorrei dagozkien egitarauaren 249 diruizendapena gehitu ahal izango dute, bere diruegitamuetatiko edozein diruizendapenetako gaindikako eskuarteekin, dagokion ihardutze-erakundearen Diruegitamuetan hasieratik izendatuta dauden diruizendapenetako guztizkoaren % 1eko kopurua egin arte. Diruizendapen honen eskuarte berriak, Euskadiko Diruegitamuen Jaurpideari buruzko 31/1983 Legearen 21.3 atalean aipatzen den diruegitamu-jaurpide beraren menpean berrizendatu ahal izango dira.

 

Laugarrena - Ekonomi araupidetzaren aldetikako artaren egite-modua

 

Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko indarreango lege-manuei buruzko maiatzaren 17ko 1/1988 Legegintza Dekretuaren 60-6 atalean zehazten den ekonomia-araupidetzaren aldetitako artekaritza-arta egiteko modua Jaurlaritzak araupetuko du, ondoren adierazten diren oinarrizko erizpideei eta ihardutze-zernolakoei jarraituz:

 

- Artekaritza aldez aurretikoa eta ezinbestekoa izango da, eta ekonomia eta biderapen arina izango ditu oinarri.

- Biderapen horretan, artaren gai den xedapena diruegitamu-egitarauen edukiarekin eta aipatutako 60-6 atalean zehazten diren erizpideekin bat datorren baloratuko da.

- Ekonomi araupidetzaren aldetikako arta, Jaurtze-Batzordearen aurrean aurkeztutako erizpen-txosten bidez agertuko da, artaren gai den araua horri jakin beharra egon dadinetan, eta gainontzekoetan, zio eta guztizko indargabetzezko ohar bidez eta ondoren Jaurtze-Batzordeak bat etortzeekiko erabakia hartuz.

 

Bostgarrena

 

23/1983 Legeak finkatutako aldi baterako errekargua. 1983. urteko Norbanakoen Urteko Irabaziei buruzko Zergari aldi baterako errekargua ezartzeari buruzko urriaren 27ko 23/1983 Legeko 8.2 atalean jasotako beharkizuna indarrik gabe uzten da; horren ondorioz, Kondaira Lurraldeetako Foru Aldundiek hori dela-eta 1990-1-1az geroztik egin ditzaten dirubilketak itunepeko zergen ondoriozko diru-sarrera gisa hartuko dira, diru-sarrerok, Euskal Autonomi Elkarteko Erakunde Osorako eta Kondaira Lurraldeetako Foruzko Ihardutze-Sailen arteko Harremanei buruzko azaroaren 25eko 27/1983 Legean agintzen den eran, Eusko Jaurlaritzaren eta Foru Aldundien arteko banaketaren barruan sartu beharrekoak direla.

 

Seigarrena - Etxebizitzen Egitarauei Buruzko Gerorako Lotzezko Diruizendapenak.

 

Ondoren aipatzen diren zertakoei dagozkien gerorako lotzezko diruizendapenak berrizendatzeko baimena ematen zaio Jaurtze-Batzordeari, horretazko berarizko araudiari egokitzeko: Suztapen eta Erosketa-Maileguen Ordezkapena, Herri Suztapeneko Jaurpide Bereziko 90 Itunea (10050 Egitarauko 780.4 zertakoa); Suztapen eta Erosketa-Maileguen Ordezkapena, "V.P.O." delakoaren 90 Itunea (10060 Egitarauko 780.2 zertakoa); Berregokitze-Maileguen Ordezkapena, 90 Itunea (10060 Egitarauko 780.5 zertakoa); aurreko guztiok, ohartemandako gehienezko bost urteko aldirako baino gehiagorako 1990.eko Diruegitamu-Egoeretan sartutakoak dira, iharduketa horietarako izendatutako Gerorako Lotzezko Diruizendapen kopuru guztiaren ehuneko 20rarteko igoerarekin.

 

Zazpigarrena - Diruegitamuei Buruzko Arauak

 

Euskal Autonomi Elkarteko Diruegitamu-Jaurpideari buruzko abenduaren 20ko 31/1983 Legeko 126. atalaren idazkera, honelakoa izango da:

 

"126. ATALA - Aginpideak

 

1.- 124. ataleko lehenengo idazatiko A), B) eta C) zatietan zehaztutako eragiketak Sailburu bakoitzaren agintepekoak dira, bakoitzaren Sailari dagokion eremuan, eta Ihardutze-Erakunde Burujabeei dagozkienak bertako Lehendakari edo Artezkarien agintepekoak. Hala ere, gastua egiteko baimena ematea Jaurlaritzarentzat gordetzen da, horren nolakoa eta zenbatekoa direla eta akurapen-arauek eta lege-mailako beste batzuk hori agindu dezatenean.

 

2.- Autonomi Elkarteko Arduralaritzaren diru-egitamuen alorrean, ordainketak egiteko aginduak emateari buruzkoak Ekonomi eta Herriogasun-Sailari dagozkio. Ihardutze-Erakunde Burujabeei gagozkiela, ordainketak egiteko aginduak ematea bertako Lehendakari edo Artezkariei dagokie.

 

3.- Autonomiadun Erakundeen eremuan, horietako Lehendakariek edo Artezkariek dute 124. ataleko lehenengo idazatian jasotako eragiketen ardura, horien sortze-legeetan ezarritakoaren arauera.

 

Autonomiadun Erakundeen ihardutze-egitura eta ihardutze-jaurpidea garatzen dituzten dekretuek, beste erakunde-sail batzuri eskuratu ahal izango diete aurreko lerroaldian adierazitako egiteko bat edo batzuk egiteratzea".

 

Zortzigarrena - Ondareari buruzko Arauak

 

Euskadiko Ondareari buruzko uztailaren 27ko 14/1983 Legeko 47. atalaren idazkera honelakoa izango da:

 

"47. ATALA

 

1.- Inorentzakotu dadin eraikuntzak, aituen balio-neurketez jarrita berrogei miloitik gora gabeko balioa izan dezanean inorentzakotzeko erabakia hartzea Ekonomi eta Herriogasun sailburuari dagokio; balioa hortik gorakoa izan, baina berrehun miloi pezeta gainditzen ez baditu, erabakia Jaurlaritzak hartu beharko du, Ekonomi eta Herriogasun-Sailburuaren saloz, eta azkeneko esandako zenbatekotik gorakoa baldin bada, Eusko Legebiltzarraren lege bidezko baimena beharko da; Euskadiko Autonomi Elkarteko Arduralaritzak bere herri-baltzuetan jarritako baltzu-domuan jarritakoenak salbu.

 

2.- Inorentzakotzeko modua agiriko erremate-bidezkoa izango da; balioz hogei miloi pezetatik beherakoa baldin bada, horren ordez artezko salmenta egin ahal izango da, Ekonomi eta Herriogasun-Sailburuaren erabakiz, eta bestean, Jaurlaritzak horren saloz hartutako erabakiz.

 

3.- Etxebizitzak eraikitzeko den lurraren herri suztapeneko helburua izanezko lurrak inorentzakotzeko ihardunbidea agiriko erremate-bidezkoa izango da".

 

Bederatzigarrena - Hirugarren Munduarekin Lankidetzarako Egitasmoak

 

Lege hau indarrean jartzean, "Hirugarren Munduarekin Lankidetza: Garapenari laguntzak eskeintzen dizkioten ekintzentzako dirubideak" izeneko eta diruizendapena "Sail berezien gastuak" Sailean duen diruegitamu-atalari dagokion diruizendapenaren eskuraketa egingo du Jaurlaritzak. Diruizendapen horretarako egitarau berezia eratuko da Lehendakaritza Sailaren barruan; Sail horri dagokio, diruizendapena gauzatzea eta horren eraenpidea, Eusko Legebiltzarreko Giza-Eskubideen Batzordeak zehaztu ditzan garapen-erizpideekin bat etorriz.

 

Hamargarrena - Indarraldia

 

Euskal Autonomi Elkartearen 1989. urterako diruegitamu orokorrei buruzko abenduaren 22ko 17/1988 Legeko hirugarren, laugarren eta boskarren erabaki gehigarriek aurtengo eta hurrengo ekonomi urtealdietarako indarra izango dute.

 

Aldi Baterako Erabakia

 

1.- Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legean ohartemandako lansari-jaurpidea ezarri ez dadin bitartean, 1989. urteari dagozkion lansariak eskuratuko ditu Lege honetako 14. atalean aipatzen den langilegoak, lansari-egitura bera izanez eta urte horretan indarrean dagoen araudiari eutsiz, 13.2 atalean ohartemandako moduan gehituko direla.

 

2.- Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legean ohartemandakoari egokituko zaio Zuzendariordeen eta Lurralde Ordezkarien lansari-jaurpidea. Bien bitartean, 1989. urteari dagozkion lansariak eskuratuko dituzte, lansari-egitura bera izanez eta urte horretako araudiari eutsiz, 13.2 atalean ohartemandako moduan gehituko direla.

 

Indargabetzeko Erabakia

 

Euskal Autonomi Elkartearen 1989. urterako Diruegitamu Nagusiak onartzeari buruzko abenduaren 22ko 17/1988 Legeko erabaki gehigarrietako zazpigarrenaren ondorioz indarrean zirauen Euskal Autonomi Elkartearen 1988. urterako Diruegitamu Nagusiak onartzeari buruzko maiatzaren 31ko 8/1988 Legeko VI Izenburua berariz baliogabetuta uzten da.

 

Azken Erabakiak

 

Lehenengoa - Jaurlaritzari Eskua Ematea

 

1.- Osakidetzak-Euskal Osasun-Zerbitzuan, guztientzako nahiz batzuentzako eran, zerbitzuak egiten dituen lanariaren ordaintzezko egitura-erakuntzara bideratutako beharrezko manuak emateko eskua ematen zaio Jaurlaritzari, baita "Instituto Nacional de la Sauld (INSALUD)" delakoaren egitekoak eta zerbitzuak Euskal Autonomi Elkarteari eskuz aldatzeari buruzko azaroaren 6ko 1536/1987 Errege-Dekretuaren bidez Autonomi Elkarteari eskualdatutako lanarigoaren ordaintzezko eta lanerako baldintzak elkarkidetzeko eta berdintzeko ere, aipatutako Ihardutze-Erakunde Burujabeak emandako osasun-zerbitzuen eraginkortasuna eta ontasun maila hobetzeko bideratutako neurrien artean.

 

Jaurlaritzak, sorozpidetzako beharrizanen arauera arautuko ditu kupoko osasun-lanarigoari iharduneango orduen jaurpidearen gehiketa eskaintzeko baldintzak. Lanarigo hau, sorozpidetzako antolapidetik sor daitezkeen zerbitzu-Batzordeei atxiki ahal izango zaie ihardute-egituraz eta erapidez. Kupoko mediku espezialistak mailakatutako zerbitzuetan sartu ahal izango dira, Arloko Mediku Espezialista edo Atxikitako Mediku maila izanez.

 

2.- Lege honetan ohartemandako guztiak osabideratzeko eta egiteratzeko behar daitezen manu guztiak emateko eskua ematen zaio Jaurlaritzari.

 

Bigarrena - Indarrean Jartzea

 

Lege hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian osorik argitaratu dadin egunaren biharamonean jarriko da indarrean.

 

IV ERASKINA

DIRUEGITAMUKO GASTUEN ZERRENDARI EGINDAKO ALDAKETAK

 

Legeko atalkako idazkian baitetsitako diru-izendapenak Diruegitamuko egitarauko sailkapenean agertzen diren diru-ataletan eta bertan ematen diren zenbatekoz banatuko dira, Lege-Egitasmoarekin batera zetorren agiri-sortan banakatzen zen eran, aldaketa hauek eginez:

 

00 SAILA. LEGEBILTZARRA

010 Egitaraua - Legebiltzarra

01 zerbitzuko "Herri-Zuzenbideko Erakundeei" 790 zertakoko diruizendapena 357.458.929 pezeta gehitzen da.

 

01 zerbitzuko "Herri-Zuzenbideko Erakundeei" 790 zertakoko diruizendapena 287.463.792 pezeta gutxitzen da.

 

02 SAILA. LEHENDAKARITZA, ZUZENTZA ETA AUTONOMI GARAPENA

2060 Egitaraua - Zuzentza

05 zerbitzuko "Azterlanak eta Erizpenak" 250 zertakoko diruizendapena 2.000.000 pezeta gutxitzen da.

 

05 zerbitzuko "Giza-Eskubideak eta Pakearen aldeko Elkarteak" 480 zertakoaren 7. diru-ataleko diruizendapena 2.000.000 pezeta gehitzen da.

 

2090 Egitaraua - Informatika-Egitaraua

05 zerbitzuko 252 zertakoaren 1 diru-atalean esaten denari zati hau eransten zaio: 1990.ean ordaintzeko izendapena: 200 miloi. 1991.erako lotzezko diruizendapena: 600 miloi. Guztira: 800 miloi".

 

03 SAILA. NEKAZATRITZA ETA ARRANTZUA

3030 Egitaraua - Nekazaritza-Arrantzuko Gaikuntza

02 zerbitzuko "Lanabesak" 620 zertakoko diruizendapena 10.000.000 pezeta gehitzen da.

 

3050 Egitaraua - Merkataritza-Egituren Suztapen eta Garakuntza

03 zerbitzuko 760 zertakoaren 4 diru-atalean esaten dena kendu eta beste hau jartzen da: "Merkataritza-eraenpideen hobekuntza eta enpresa eta bazkunen merkataritza-lanentzako teknikazko laguntza. Erakunde-goren mailako orotariko ekintzaldiak eta ferietan parte hartzea. 300.000.000 pezeta arte gehikizun den diruizendapena".

 

3070 Egitaraua - Nekazaritza

05 zerbitzuko "Mendiko nekazaritza-elkarteak" 780 zertakoaren 2 diru-ataleko diruizendapena 5.000.000 pezeta gehitzen da.

 

3080 Egitaraua - Sailburuaren Urgazlaritza

06 zerbitzuko 480 zertakoaren 1 diru-atalean esaten dena kendu eta beste hau jartzen da: "Mendiko Nekazaritza-Bazkundeari, Mugaz gaindiko Lankidetza-Egitamurako. 100.000.000 pezeta arte gehikizun den diruizendapena".

 

05 SAILA. KULTURA ETA TURISMOA

5010 Egitaraua - Zerbitzu Nagusiak

01 zerbitzuko "Pakearen aldeko Azterlan-Etxea" 480 zertakoaren 1 diru-ataleko diruizendapena 12.000.000 pezetad gehitzen da.

 

5020 Egitaraua - Euskeraren suztapena

02 zerbitzuko "Hizkuntz Ikerkuntzarako Erakundeak eta euskera suztatzeko Elkarteak" 480 zertakoaren 7 diru-ataleko diruizendapena 6.000.000 pezeta gutxitzen da.

 

02 zerbitzuko "Euskal Herriko Unibertsitatearekin Itunea" 480 zertakoaren 8 diru-atala 6.000.000 pezetaz sortzen da.

 

5040 Egitaraua - Kirolak

04 zerbitzuko "Bilboko Frontoi laburra" 742 zertakoaren 1 diru-ataleko diruizendapena 9.000 pezeta gutxitzen da. Gehikizun den diruizendapena.

 

5050 Egitaraua - Kultura-Sorkuntza eta Zabalkundea

05 zerbitzuko "Vitoria-Gasteizeko Principal Antokia birregokitzeko Itunea" 480 zertakoaren 12 diru-atala 1.000.000 pezetako diruizendapenez sortzen da. 60.000.000 pezeta arte gehikizun den diruizendapena.

 

06 SAILA. HERRIOGASUNTZA ETA DIRUBIDEAK

6050 Egitaraua - E.E.ko Dirubidetza-modua eta Diruzaingo Nagusia

05 zerbitzuko "SGR bazkideentzako gaudimen-laguntzak" 770 zertakoko 1 diru-ataleko diruizendapena 25.000.000 pezeta gutxitzen da. 55.000.000 pezeta arte gehikizun den diruizendapena.

 

05 zerbitzuko "SGR Akzioak" 841 zertakoaren 1 diru-ataleko diruizendapena 25.000.000 pezeta gutxitzen da. 50.000.000 pezeta arte gehikizun den diruizendapena.

 

07 SAILA. HEZKLUNTZA, UNIBERTSITATEAK ETA IKERKUNTZA

7020 Egitaraua - Oinarrizko Hezkuntza

08 zerbitzuko "FCIk dirubideak eginezko OHOeko Ikastetxeetako Lanak eta Eraikuntzak" 610 zertakoaren 3 diru-ataleko diruizendapena 200.000.000 pezeta gehitzen da.

 

08 zerbitzuko "FCIk dirubideak eginezko OHOeko Ikastetxeetako beste Lanak" 610 zertakoaren 6 diru-ataleko 200. 000.000 pezetako diruizendapena kendu egiten da.

 

7040 Egitaraua - Unibertsitateko irakaskuntza

06 zerbitzuko "Unibertsitateetako Campusak ugaritzeko" 780 zertakoaren 2 diru-ataleko diruizendapena 600.000.000 pezeta gehitzen da.

 

06 zerbitzuko "89/90 deialdiko Unibetsitate-Ikasleentzako Ikaste-sariak eta laguntzak" 780 zertakoaren 3 diru-ataleko diruizendapena 1.468.000.000 pezeta gutxitzen da.

 

06 zerbitzuko "90/91 deialdiko Unibertsitate-Ikasleentzako Ikaste-sariak eta Laguntzak" 780 zertakoaren 4 diru-atala 1.468.000.000 pezetako diruizendapenez sortzen da. 1990.ean ordaindu beharreko diruizendapena: 1.468 miloi. 1991.erako lotzezko diruizendapena: 1.132 miloi, Guztira: 2.600 miloi pezeta.

 

08 SAILA. INDUSTRIA ETA MERKATARITZA

8030 Egitaraua - Industri ekinbidea berriro indarrean jartzea

03 zerbitzuko "SPRIren Ustiapide-Gastuetarako Dirubideak" 455 zertakoaren 2 diru-ataleko diruizendapena 38.000.000 pezeta gutxitzen da.

 

03 zerbitzuko "Diru-laguntza onuragarria. 1990. urteko ekoizpide-diruezarketen Dirubidetarako Itunea. PAI Egitaraua" 760 zertakoaren 9 diru-ataleko diruizendapena 40.000.000 pezeta gehitzen da.

 

03 zerbitzuko "SPRIren ustiaketa-gastutarako dirubideak" 455 zertakoaren 2 diru-ataleko diruizendapena 6.500.000 pezeta gutxitzen da.

 

8040 Egitaraua. Teknologi aldakuntza eta Berrikuntzarako Laguntza

03 zerbitzuko "enpresetan berrikuntza-beharra suztatzera zuzendutako ekintzak" 760 zertakoaren 1 diru-ataleko diruizendapena 100.000.000 pezeta gehitzen da.

 

09 SAILA. HERRIZAINGOA

9110 Egitaraua - Herritarren Babespideak

10 zerbitzuko "Borondatezkoak erakartzeko ekintzaldiak" 246 zertakoa 8.000.000 pezetako diruizendapenez sortzen da.

 

10 SAILA. HIRIGINTZA, ETXEBIZITZA ETA INGURU-GIROA

10040 Egitaraua - Hirigintza

03 zerbitzuko 3 diru-atalean esaten dena kendu eta "Herri-Lurreko Etxebizitzatarako eta Industriarako Alorretako Hirigintza-Lanak. 500 Miloitaraino gehikizun den diruizendapena. 1990.ean ordaindu beharreko diruizendapena: 141.293.066 M. 1991.erako lotzezko diruizendapena: 1.825.000.000 M. Guztira: 2.466.293.066 pezeta".

 

10090 Egitaraua - Araupidea eta Ontasun-mailaren zaingoa

05 zerbitzuko 660 zertakoaren 4 diru-atalean esaten denaren ordez, 5.000.000 pezetako beste hau jartzen da: "Salneurrien Oinarria gaurkotzeko eta haundiagotzea eta Eraikuntzako gaiak".

 

10130 Egitaraua - Izadiko eta Ur-baliapidezko Eskuarteak

09 zerbitzuko "Urdaibaiko Biosfera-Gebenaldeko Zaingo-Batzordea" 480 zertakoaren 1 diru-ataleko diruizendapena 14.000.000 pezeta gutxitu eta azken hainbatekoa 15 miloi arte gehikizun den 1.000.000 pezetan gelditzen da.

 

09 zerbitzuko "Valderejoko Berezko Parkeko Zaingo-Batzordea" 480 zertakoaren 2 diru-atala 25 miloi arte gehikizun den 1.000.000 pezetaz sortzen da.

 

09 zerbitzuko "Urdaibaiko Biosfera-Gebenaldeko Zaingo-Batzordea" 780 zertakoaren 1 diru-ataleko diruizendapena 4.000.000 pezeta gutxitu eta azken hainbateko 10 miloi arte gehikizun den 1.000.000 pezetan gelditzen da.

 

09 zerbitzuko "Valderejoko Berezko Parkeko Zaingo-Batzordea" 780 zertakoaren 2 diru-atala 5.000.000 pezeta arte gehikizun izanezko 1.000.000 pezetaz sortzen da.

 

11. SAILA. GARRAIOAK ETA HERRI-LANAK

11200 Egitaraua - Egitamugintza eta Bide-Araupidetza

09 zerbitzuko 660 zertakoaren 2 diru-atalean esaten denari zati hau eransten zaio: "P.G.C.rekin egindako azterlanak, Armiñon-Maltzaga autopistaren gizarte eta ekonomi aldetikako baliagarritasun eta errentagarritasunari buruzko azterlana barne".

 

13 SAILA. LANA ETA GIZARTE SEGURANTZA

13.200 Egitaraua - Lan-baldintzak eta Laneko Harremanak

21 zerbitzuko "Ordezkotzarik haundiena duten Sindikaritza-Erakundeentzat" 480 zertakoaren 1 diru-ataleko diruizendapena 16.250.000 pezeta gehitzen da.

 

21 zerbitzuko "Ordezkotzarik haundiena duten Sindikaritza-Erakundeentzat, berenezko dituzten helburuetarako" 480 zertakoaren 2 diru-ataleko diruizendapena 8.750.000 pezeta gehitzen da.

 

21 zerbitzuko 670 zertakoaren 1 diru-atalean esaten denaren ordez, 30.000.000 pezetaz, honako hau jartzen da: "Sindikaritza-Hauteskundeetako Ekintzaldia".

 

21 zerbitzuko "Sindikaritza-Erakundeen arteko auziei erabakia emateko era etorkizunean eratzeko diruizendapena" 480 zertakoaren 3 diru-ataleko diruizendapena kendu egiten da.

 

13210 Egitaraua - Laneko Segurantza eta Osasunbideak

21 zerbitzuko "Segurantza eta Osasunbiderako Ekintzaldiaren osagarritarako ekintzak" 470 zertakoaren 1 diru-ataleko diruizendapena 10.000.000 pezeta gehitzen da.

 

21 zerbitzuko "S.H.T Suztatzeko Ekintzaldia" 670 zertakoaren 1 diru-ataleko diruizendapena 10.000.000 pezeta gutxitzen da.

 

21 zerbitzuko 610 zertakoaren 2 diru-atalean esaten denaren ordez honako hau jartzen da. "Gipuzkoako Segurantza eta Osasunbiderako Urgazlaritza egokitzeko eta osatzeko. 1990.ean ordaindu beharreko diruizendapena: 150 M. 1991.erako lotzezko diruizendapena: 60 M. Guztira: 210 Miloi".

 

13300 Egitaraua - Gizarte-ekonomia

22 zerbitzuko "Gizarte-ekonomiako Euskal Erakundearen Agizko gastuen dirubidetarako eskualdaketa" 457 zertakoaren 1 diru-ataleko diruizendapena 45.000.000 pezeta gutxitzen da.

 

22 zerbitzuko "Gizarte-ekonomiako Erakundearentzako eskualdaketa, gaikuntza-egitaraua aurrera eramateko dirubidetarako" 457 zertakoaren 2 diru-atala 45.000.000 pezetas sortzen da.

 

13.700 Egitaraua - Gizarte-Ongundea

33 zerbitzuko "Gizartea jabetu-arazteko Ekintzaldiak" 67o zertakoaren 1 diru-atala 7.500.000 pezetas sortzen da.

 

33 zerbitzuko "Foruzko Iraskundeentzat, gauzetango diruezarketak egiteko" 741 zertakoko diruizendapena 25.000.000 pezeta gehitzen da.

 

54. SAILA. HERRI-KONTUEN EUSKAL EPAITEGIA

01 zerbitzuko "Herri-zuzentzako erakundeen agizko gastutarako eskualdaketak" 490 zertakoko diruizendapena 204.697.648 pezeta gehitzen da.

 

01 zerbitzuko "Herri-zuzentzako erakundeen domu-egiketerako eskualdaketak" 790 zertakoko diruizendapena 225.742.648 pezeta gutxitzen da.

 

99 SAILA. SAIL BEREZIETAKO GASTUAK

99010 Egitaraua - Sail berezietako gastuak

09 zerbitzuko "A.E.an kokatutako Politika-Alderdientzako diru-laguntza, horien agizko iharduneko gastuei erantzuteko, Autonomi mailako azken Hauteskundeetako emaitzak oinarri izanik, Politika-Alderdien Dirubidetarako Lege Organikoko erizpideei jarraiki, Eusko Jaurlaritzak banatzeko" 480 zertakoaren 3 diru-atala sortzen da.

 

09 zerbitzuko 259 zertakoaren 1 diru-atalean esaten denaren ordez, 450.000.000 pezetaraino gehikizun izanezko 350.000.000 pezetaz, beste hau jartzen da: "1990. urteko hauteskundeen Jarraipena eta horiei darizkien lanak".

 

99020 Egitaraua - Orohartzezko Diruizendapena

09 zerbitzuko "ordainketak egiteko diruizendapenetako mentsei erantzuteko edo behar berriei aurre egiteko" 680 zertakoaren 1 diru-ataleko diruizendapena 600.000.000 pezeta gutxitzen da.

 

09 zerbitzuko "ordainketak egiteko diruizendapenetako mentsei erantzuteko edo behar berriei aurre egiteko" 680 zertakoaren 1 diru-ataleko diruizendapena 1.000.000 pezeta gehitzen da.

 

09 zerbitzuko "ordainketak egiteko diruizendapenetako mentsei erantzuteko edo behar berriei aurre egiteko" 680 zertakoaren 1 diru-ataleko diruizendapena 21.045.000 pezeta gehitzen da.

 

09 zerbitzuko "ordainketak egiteko diruizendapenetako mentsei erantzuteko edo behar berriei aurre egiteko" 680 zertakoaren 1 diru-ataleko diruizendapena 284.486.137 pezeta gutxitzen da.

 

09 zerbitzuko "Ordainketak egiteko Diruizendapen-mentsei aurre egiteko edo behar berriei aurre egiteko" 680 zertakoaren 1 diru-ataleko diruizendapena 160.500.000 pezeta gutxitzen da.

 

ARDURALARITZAKO IHARDUTZE-ERAKUNDEEN DIRUEGITAMUEI EGINDAKO ALDAKETAK

 

OSAKIDETZA

41110 Egitaraua - Eraentza Orokorra

02 zerbitzuko 246 zertakoaren 2 diru-atalean esaten denaren ordez, 84.600.000 pezetaz, honako hau jartzen da: "SIDA egitaraua ezagutzera ematea eta horren zabalkundea.Gipuzkoa-Alorreko Artezkaritza eta Osasun-Hezkuntza".

 

04 zerbitzuko 246 zertakoaren 1 diru-atalean esaten denaren ordez, 100.000.000 pezetaz, honako hau jartzen da: "Zerbitzu Nagusiak ezagutzera ematea eta horien zabalkundea eta Osasun-Hezkuntza".

 

41240 Egitaraua - Eritetxeetako Sorozpidetza

01 zerbitzuko 246 zertakoaren 1 diru-atalean esaten denaren ordez, 10.000.000 pezetaz, honako hau jartzen da: "Arabako Odol-Biltegia ezagutzera ematea eta Osasun-Hezkuntza".

 

HERRI-IZAIKI ETA BALTZUEN DIRUEGITAMUETAN EGINDAKO ALDAKETAK

 

SPRI

Domu-diruegitamua - Dirubideak

"Herri-Alorrekoez bestetik jasotako jesapenak" 553 zertakoko diruizendapena 12.500.000 pezeta gutxitzen da.

 

"Antena Egitarauko Lanabesak, Antolapideak eta Tresneria" 13 zertakoko 5.000.000 pezetako diruizendapena kendu egiten da.

 

"Antena Egitarauko Altzari eta Erredizak" 15 zertakoko 5.000.000 pezetako diruizendapena kendu egiten da.

 

"Antena Egitarauko Argipidetarako Tresneriak" 16 zertakoko 2.500.00 pezetako diruizendapena kendu egiten da.

 

Ustiapideko Diruegitamua - Dirubideak

 

"EHAEko agizko eskuraketak, Industria eta Merkataritza-Saila, SPRIren ustiakuntza-mentsaren dirubidetarako" 511 zertakoko diruizendapena 38.000.000 pezeta gutxitzen da.

 

"Antenako Soldatak eta lansariak" 21 zertakoko 20.000.000 pezetako diruizendapena kendu egiten da.

 

"Antenako Gizarte Segurantza" 23 zertakoko 5.000.000 pezetako diruizendapena kendu egiten da.

 

"Antenako suzkiketak" 53 zertakoko 500.000 pezetako diruizendapena kendu egiten da.

 

"Antenako adierazpideak" 54 zertakoko 2.000.000 pezetako diruizenpena kendu egiten da.

 

"Antenako Idazgu-gaiak" 59 zertakoko 500.000 pezetako diruizendapena kendu egiten da.

 

"Antena ezagutzera emateko eta horren zabalkunderako" 63 zertakoko 10.000.000 pezetako diruizendapena kendu egiten da.

 

Ustiapideko Diruegitamua Diruizendapenak

 

"Lanbide-arrazoiegatik lanariek egin beharreko bidaiak" 66 zertakoaren 1 diru-ataleko diruizendapena 1.500.000 pezeta gutxitzen da.

 

"Enpresek eta bere konturako profesionalek egindako zenbait azterkuntza eta lan egiteratze" 56 zertakoaren 1 diru-ataleko diruizendapena 5.000.000 pezeta gutxitzen da.

 

Ustiapideko Diruegitamua, Baliapideak

 

"E.H.A.Eko agizko eskuraketak. industria eta Merkataritza-Saila, SPRIren ustiapideko mentsaren dirubidetarako" 51 zertakoaren 1 diru-ataleko diruizendapena 6.500.000 pezeta gutxitzen da.

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra