Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Sexta edición Premios Adrián Celaya

Euskal Autonomia Erkidegoko zuzenbidea  >>  Legeria

11/1982 Legea, azaroaren 24koa, Euskal Herriko Autonomia-Elkartearen guztizko diruegitamuak onartzen dituen epailaren 24ko 3/1982 Legearen 35 eta 37.1 Atalak aldatzezkoa.

1982-11-24

Erakundea: Eusko Legebiltzarra

Argitalpena: EHAA, 1982/12/16, 160. zk.; EAO, 2012/4/26, 100. zk.

§ 26. 11/1982 LEGEA, AZAROAREN 24KOA, EUSKAL HERRIKO AUTONOMIA-LKARTEAREN UZTIZKO DIRUEGITAMUAK ONARTZEN DITUEN EPAlLAREN 24KO 35 ETA 37.1 ATALAK ALDATZEZKOA

 

Diruegitamuei dagozkien dirubideak egiteko behin-behingo modu bat bilatzea ezinbesteko behar eta luzaezineko eginkizun gertatzen zenez gero, Jaurlaritzak, gaur Epailaren 24ko 3/1982 Lege bilakatu den Autonomia Elkartearen 1982garreneko Guztizko Diruegitamuen Lege-Egitasmoa bidali zion Legebiltzarrari, horren 35 et 37.1 Atalean Kondaira-Lurraldeek dagozkien diru-ekartekak egiteko modu batzuk jartzen zirela.

 

Lege-Egitasmo hori bere bideak egiten ari zela, eta osoko bilkurako aldian zegoela, hain zuzen, Jaurlaritzak esandako Atal hoiei aldaketa batzuk egin nahia adierazi zuen, Euskadi osoaren zuduak eta bere Kondaira-Lurraldeenak ere horrekin hobeki bermatuta gelditzen zireneko ustean.

 

Araudi-mailako eragozpenak zirela eta Lege-Egitasmoa onartu baino lehen aldakuntza hoiek sartzeko biderik egon ez zenez gero Jaurlaritzak, indarrean dagoen Lege-Erapidetzak aitortzen dion legegintza-arioa erabiliz, Eusko Legebiltzarrari eztabaidatu eta onar dezan aurkeztu, eta honek honako LEGE

 

hau onartzen du.

 

Lehenengo Atala

 

Epailaren 24ko 3/1982 Legearen 35garren Atala aldatu egiten da, horren ordez honako hau jarriaz:

 

"35garren Atala.- Kondaira-Lurraldeen 1982garreneko ekonomia-urteango ekarketak.

 

Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko Diruegitamuetan eginda dauden diruizendapen guztiei erantzuteko Kondaira-Lurraldeek 1982garreneko ekonomia-urtean ekarri beharrekoak honela zehaztuko dira:

 

1.- a) Atal honen 2garrenean agintzen denaren kaltetan gabe, Kondaira-Lurralde bakoitzeko Probintziaren Irabazi Erabilgarriaren 1981garranerako haztapena erabiliko da ekarketetarako irizpide gisa; honek honako ehuneko hauetako ekarteak ematen ditu:

Arabak ehuneko 13,05763

Gipuzkoak ehuneko 33,31001

Bizkaiak ehuneko 53,63236

Autonomia Elkarte osoak ehuneko 100,00000

b) Kondaira-Lurralde guztiek Autonomia-Elkartearen Diruegitamuetarako guztira ekarri beharreko berrogeita hamalau mila zortzirehun eta larogeita hamabost miloe eta berrogeita hamairu mila peseten ehuneko hoiek aterako dira, hurrengo c) zatian esaten den salbuespenarekin.

c) Diruegitamu hauetan Autonomia Hertzainaren gastutarako sartuta dauden bi mila ehun eta hirurogeita hamahiru miloe bederatzirehun eta hirurogeita hamabi mila pesetekiko a) zatiko ehunekoak heurak aterako dira hasteko.

39garren Atalean agintzen denez, diru-zenbateko horretan berri-berritako ezarketetango gastu izan eta behin-behingoan mila hirurehun eta hirurogeita hemezortzi miloe bederatzirehun eta hirurogeita hamabi mila peseta jotzen duen zatia, Kupoaren Bitariko Batzordearen 1981garreneko Abenduaren 28ko erabakiak dionez aldakorra izango da.

Autonomia-Elkarteak Hertzainagatik urtean eskuratu ditzan diruen guztizkoa, horren eretzean eta esandako Erabako hori oinarri dela Foru Diputazioek Errasumari 1982garrenean ordaindu beharreko kupotik kendu ditzaketenak heurak izango dira.

d) Atal honen 2garrenean ohartemandakoaren kaltetan gabe, Arabako Foru-Diputazioak, b) eta c) zatietan esandako diru-zenbatekoan dagozkion ehunekoak atera ondoren bi mila bostehun eta hogeita bi miloe bederatzirehun eta berrogeita zazpi mila peseta beheratuko ditu, Erresuma Autonomia-Elkarteari eskuratu eta horren ordez Arabako lurraldean Diputazioak nekazaritzaren, mendien, abelazkuntzaren, errepideen, eta Erresumak, zehaztu gabe, eta orain indargabetuta dagoen Arabarekingo Ekonomia-Itunea onartzezko Azaroaren 26ko 2948/76 Errege-Dekretoaren 18.1 Atala egiteratuz Diputazioarekin egindako hitzarmenetan gastu ordezkagarritzat aitortutako beste alor batzutan egiteratzen diharduen zerbitzuegatikako ordain gisa.

Araban ordain horren gai diren zerbitzu hoiek Gipuzkoako eta Bizkaiko Kondaira-Lurraldeetan Jaurlaritzak egingo ditu, Diruegitamu-hauetango diruizendapenen pentzutan.

e) Orobat Arabako, Gipuzkoako eta Bizkaiko Foru-Diputazioek, b) eta c) zatietan esandako diru-zenbatekotako bakoitzari dagokion ehunekoa aterata eman dezanari, Ekonomia-Itunearen ondorioz heurek egiteraten dituzten Herriogasuntza eta Lege-Sailaren zerbitzuen gostea kenduko diote. Goste hori, eskuratutako agintepide horri erresuma-mailan jarritako balioaren ehuneko 6,24koa aterata zenbatuko da. Horrela ateratzen diren mila hirurehun eta hamazazpi miloe bederatzirehun eta larogeita hamazazpi mila pesetei Atal honen a) zatian dauden ehunekoak atera, eta honako beherapen hauek ateratzen dira Foru Diputazio bakoitzarentzat:

Araba 172.099.000 peseta

Gipuzkoa 439.025.000 peseta

Bizkaia 706.873.000 peseta

Guztira 1.317.997.000 peseta

 

2.- Jaurlaritzak izendatutako hiru kidek eta Foru-Diputazio bakoitzak izendatutako batek osatutako Eusko Jaurlaritzaren eta Foru-Diputazioen arteko Bitariko Berdineango Batzorde batek zehaztuko ditu, gehienerako bi hilabeteko epearen barruan, eta bere kideen erabateko gehiengoz hartutako erabakiz, honako alderdi hauek:

a) Aurreko 1.eko a) letran aipatzen diren 1982garreneko ekarketei buruzko azken irizpideak.

b) Aurreko 1.eko d) zatiak dionaren arauera Arabako Foru-Diputazioari azkenean 1982garrenerako aitortu behar zaizkion ordainak.

 

3.- Bitariko Berdineango Batzordearen Erabakiak Atal honen 1-ean behin-behingorako jarritako ordainekiko iritziak eta zenbatekoak aldatzea gertatuko balitz, Eusko Legebiltzarrera eramango litzateke, onar dezan.

 

Onarpen hori osoarekiko eztabaidaketa eta boto-emate baten bidez egindo da, zatikako inolako ezein zuzenketa-eske egiterik ez dagoela. Eusko Legebiltzarrak Erabakiei uko eginez gero, bat ez etortze horren arazoiak adierazi eta saloa Bitariko Batzordeari bidaliko dio, berriz aztertu eta eztabaidatu dezan.

 

Bitariko Batzordeak aurreko 2garrenean esandako epearen barruanerabakirik ez hartzea gertatuz gero, Batzordeak bertako kideen jarreraren arrazoiak emanez, Jaurlaritzari, honek bat ez etortzearen gai den auzia Eusko Legebiltzarraren azken-erabakiaren esanera jarri dezan, dagokion txostena igorriko dio.

 

Erabakia Lege honetako irizpideekin bat badator, Legebiltzarreko Ekonomia, Herriogasun eta Diruegitamu-Batzordeari berehala jakinaraziko zaio.

 

4.- 36garren Atalean jarritako epetan aurreko 3garrenean ohartemandakoa bete dedinerarte eta ondorengo kontu-garbitasunaren kaltetan gabe gerokoaren pentzutango aintzin ordainketak egin ahal izateko, Atal honen 1-ean dauden behin-behingo irizpideak erabiliz Foru-Diputazio bakoitzarentzat atera dedin zenbatekoa kontatuko da.

 

5.- Atal honek ez du Autonomia Elkarte osorako Erakunde eta Kondaira-Lurraldeen arteko harremanak araupetuko dituen Legea baldintzapetzen".

 

2. Atala

 

Esandako Lege honen 37garren Ataleko 1 zatia aldatu egiten da, horren ordez hau jartzen dela:

 

"37.1 Atala.- Hasiera baterako Lege honen 35garren Atalean zehaztuta gelditu diren Kondaira-Lurraldeen ekarketei, Autonomia-Elkarteak Erresumaren agintepide eta/edo zerbitzu hoiei erresuma osoan dagokion guztizko diru-izendapenaren eta Kupoaren Legeak edo, horren ezean, Ekonomia-Itunearen Zazpigarren Behin-behingo Erabakian jarritako eratxikipen-ehunekoaren arteko biderketa egin eta atera dedina gehituko zaie, gehitze hoien hiru Kondaira-Lurraldeetarako zenbatekoa Erresumarentzako guztizko kupoa gutxitu beharrekoa bera dela. Horrela zehaztutako gehitze hoietako bakoitzaren zenbatekoa Kondaira-Lurraldeen artean banatuko da, esandako 35garren Atalaren a) zatian dauden ehunekoen arauera.

 

Foru-Diputazioek, Lege honen 36.1 Atalean jarritako epe-egunetatik horretzazko eratxikipen-Lege edo Dekretoan argitaratu dedin eguna baino beranduago gerta daitezenetan egiteratuko dituzte ekarketa hoiek, zati berdinetan edo, bestela, osorik, argitalpen-egun hori Atal hartan jarritako azkenezko epe-muga baino beranduago egitea gertatuz gero, argitalpen-egun horretatik hasi eta hamabost egutegi-eguneko epearen barruan".

 

3. Atala

 

Lege hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dedin egunean bertan jarriko da indarrean.

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra