Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Sexta edición Premios Adrián Celaya

Euskal Autonomia Erkidegoko zuzenbidea  >>  Legeria

11/1983 Legea, ekainaren 22koa, Euskal Herriko Autonomia-Arduralaritzari zerbitzu egindako lanarien lanbide eta gozamen-eskubideekikoa.

1983-06-22

Erakundea: Eusko Legebiltzarra

Argitalpena: EHAA, 1983/7/4, 98. zk.; EAO, 2012/4/12, 88. zk.

§ 40. 11/1983 LEGEA, EKAINAREN 22KOA, EUSKAL HERRIKO AUTONOMIA-ARDURALARITZARI ZERBITZU EGINDAKO LANARIAN LANBIDE ETA GOZAMEN-ESKUBIDEEKIKOA

 

ZIOEN ADIERAZPENA

 

       Euskadiko Jaurlaritza, 1936garrenean gudaldi latzean sortu zenean eta ondorengo ihardunean gertatu ziren aldarte bereziek, horren Arduralaritza finkatzea eta horren zerbitzuango lanarien egoera, Katalunyako Generalitateko Arduralaritza barne, beste batzutan zeukatenarekin legez berdintzea ezinezko egin zuten.

 

       Horren ondorioz, 1936garreneko Gerrateak Gudu, Toki eta Generalitateko Arduralaritzetako zigorpetutako herri-lanariei ekarritako zuzengabekeria eta kalteen ordainetarako Erresumak emandako erabakiak (Uztailaren 30eko 10/1976, Erregeren Dekreto-Legea, Urriaren Lehenengoko 2.393/1976 Dekretoa eta Maiatzaren 2ko 1.081/1978 Dekretoa) ez dira, herri lanari ez zirenez gero, Euskadiko Jaurlaritzari zerbitzu egin zioten lanariekin erabilgarri.

 

       Hala ere, egoera haren errudun ez baina zerbait izatekotan jasaile izan den Eusko Jaurlaritzak zatika eta bere ahalmenak jartzen dizkion mugen barruan ez bada ere, horretarako egiten ari zaizkion eskeei erantzun behar larrian ikusten du bere burua.

 

       Jaurlaritza hau, halaber, hoien sorburu Anai-arteko Gerratea izan eta bene-benetan konponbideratu nahi lituzkeen beste egoera batzuk ere aterapide baten zain egon, baina batzutan Erresumak iadanik bere gain hartu dituelako eta beste batzutan bere diru-eskuarteentzat zama haundiegia liratekeelako heldu ezinezko gertatzen zaizkion beste egoera batzuk ba daudenaz ere jabetuta dago.

 

       Hoiek horrela, lehen esandako manu hoien xedeei jarraiki eta Euskadiko Jaurlaritzari zerbitzu egitezko harremanez atxikita egondakoei bere zerbitzualdiaren aitorpena egin ahal izateko Lege hau ematen da, hori, bestalde, Euzkadiko Jaurlaritzako Lehendakari eta Sailburu izan zirenei gozamen-eskubideak aitortzen dizkion Eusko Jaurlaritzaren Ekainaren 30eko 7/1981 Legearekin bat datorrela, honen zio izandako irizpideak Euskal Herri-Arduralaritzako ezein mailatako izandakoei ere ba dagozkiela uste bait-du. Horri zera dario: Askorentzat orain arte itxaropen huts izandakoak Lege honen arauera bidezko gerta dedinetan eskubide bilakarazteko behar den Legezko eremua zehaztu beharra, Euzkadiko Jaurlaritzari zerbitzu egitezko harremanez atxikita egondakoei legezko eta benetako babespidea horrela emanez.

 

       Lege honen ondorioak ez dira diru-eskuraketetarako eskubideak aitortze hutsera mugatzen; aitzitik, Euzkadiko Jaurlaritzari zerbitzu egitezko harremanez atxikita egon zirela behar bezala egiaztatu eta iharduneango zerbitzua bukatutakotzat jotzeko egoeran ez daudenak iharduneango zerbitzuari birrekin dakizkioneko bideak ere jartzen ditu.

 

       Hoiegatik guztiegatik, Lege honek, bertan aipatzen diren egoeratakoren baten daudeneei bere eskubideak aitortzea eta onurabideak eskuratzea du helburu, gertatu daitezkeen egoera bereziak zermugatzeko eta Eusko Jaurlaritzak eta Legebiltzarrak emandako arauen ariora hoiek orango lege-jaurpideei egokitzeko orotariko artezpideak finkatuz eta, gainera, arau honen zio den zuzenteasun-arauzko irizpidea egiteratzeko baldintzak eta bideak jarriz.

 

I ATALBURUA

ERABILTZA-EREMUA

 

Lehenengo Atala

 

       Lege hau erabiltzeko eremua, hurrengo Atalean agintzen denaren kaltetan gabe, 1936garreneko Urriaren 7tik 1978garreneko Urtarrilaren 6rarteko aldian Euskal Herriko Autonomia-Elkarteari Lege honen 3.1 atalean zehazten diren arduralaritza edo lan-jaurpidepeko zerbitzuak egindakoetara mugatzen da.

 

2. Atala

 

       1.-   Aurreko Atalean esandako aldian Euskal Herriko Autonomia-Arduralaritzako goren-kargudun izan eta Uztailaren 30eko 7/1981 Legearen 37garren eta 38garren Atalen erabiltze-eremuan sartzen ez direnek, lan-aldia amaitu izanagatikako diru-eskuraketa bakar baterako eskubidea izango dute, horren zenbatekoa esandako Lege horren 37.1 Atalean esanda bezala ateratzen dela.

 

       2.-   Diru-eskuraketa hoiek beren-berenezko eskubide izan, eta utzi egin ahal izango dira.

 

       3.-   Jaurlaritza-Legearen 29garren atalean agindutakoarekiko kidetasunez, Artezkaritzan edo beste izenen bat bazuten ere, izendapenaren arauera maila horretakoak zirenetan ihardundakoak joko dira, Lege honen ondoriotarako, goren-karguduntzat.

 

II ATALBURUAK

GOZAMENDUAK

 

3. Atala

 

       1.-   2garren Atalean esandakoetan sartu daitezkeenak izan ez eta Euzkadiko Jaurlaritza eratu zeneko 1936garreneko Urritik Eusko Kontseilu Nagusia jarri zeneko 1978garreneko Urtarrilerarteko aldian Euskal Arduralaritzaren nahiz Euzkadiko Jaurlaritzak aginduta eta bidalita beste Arduralaritza edo Ihardutze-Erakunde batzutan herrilanari, arduralaritzazko nahiz lan-akurapenezko lanari gisa urtebetean gutxienez zerbitzu egin izana egiaztatu dezatenek izango dute lege honetan ohartematen diran onurabidetarako-eskubidea.

 

       Berarizkotasunez, arduralaritzako, herri nahiz lan-alorreko zerbitzu egiteari guduak edo iareitasungabetzeak sortutako ezinagatik utzi behar izan zitzaiolakoa egiaztagarri izan dedinean, emandako zerbitzuen aldia 8 hilabetetara jetxiko da.

 

       Esandako zerbitzu-zerrenda horren eta Euskal Herriko oraingo Autonomia-Arduralaritzako egituran dauden arduralaritza edo lanbide-egoeren erkaketa 9garren atalean ohartematen den Batzordeak egin beharko du.

 

       Guduaren ondoriozko alargun edo helbarritu izateagatikako onurabide eta/edo eskubideak Lege honen erabiltze-eremutik kanpo gelditzen dira, hoiek erresuman indarrean dauden manuak izango bait dituzte aurrerantzean ere jaurpide.

 

       2.-   Lege honek ematen dituen onurabidetarako eskubidea izan, nahitaez zaharsaritu beharreko adinera oraindik iritsi ez eta ezein ezintasunziok hartzen ez dituelarik 1978garreneko Urtarrilaz geroztik ihardunean ari daitezenek, iharduneango zerbitzura sartzea eskatu ahal izango dute; hori lehen esandako lanbide-erkaketa egin ondoren egingo dute, lehen izandako lanbideen berdinetara itzultzen direla eta bete behar dituzten lantokitarako jarritako lan-sariak eskuratzen dituztela.

 

       3.-   Nahitaez zaharsaritu beharreko adinera oraindik iritsi ez direlako aurreko zenbakian esandakoa hoiekin erabilgarri izan ezin dedineko lagunei, gozanen-saritarako eskubidea aitortuko zaie, adin horretara iritsi daitezenean eragingarri izatekotan.

 

       4.-   Nahitaez zaharsaritu beharreko adinera iritsitakoak iharduneango zerbitzuan berriz sartu eta une berean zahar-saridun bilakatuko dira, egindako zerbitzuen aldia aintzinatasunaren eretzean aitortzen zaielarik.

 

4. Atala

 

       1.-   Arduralaritza edo lan-akurapenezko lanarien zahar-sarituak izanagatikako bizi-sarien zenbatekoa, Gizartesegurantzaren orotariko legebideez baliatuz atera dedina izango da, eta herri-lanarienena, berriz, Gozamen-Saridunekiko legeei dariena. Bizisarien hainbatekoa emandako zerbitzuen benetako aldiari atxikiz zehaztuko da. Nolanahi ere, esandako legebideak agindutako itxaron-aldian betetzera iritsi ez daitezenei, indarrean dagoen bizisaririk txikiena aitortuko zaie.

 

       Hala ere, zaharsaridunen batek Gizartesegurantzaren edo Gizarte-Emendiotarako beste Herri-Erakunde batzuen pentzutango bizi-saritarako eskubidea ere izan dezanean, ezingo du, Autonomia-Elkarteko Guztizko Diruegitamuen pentzutan Lege honetan aitortzen zaion bizisariaren eta Gizartesegurantzatik edo Gizarte-Emendiotarako beste Erakunde Batzuetatik datozkionen arteko aldea baino eskuratu, azkenengo hoiek, orohar, lehenengo hark baino gutxiago jo dezatenean.

 

       2.-   Atal honetan eta 3garren Atalaren 3. zatian aipatzen diren bizi-sariak jasotzea, ezingo da ezein saritutako ihardunean aritzearekin batera egin.

 

5. Atala

 

       1.-   Lege honen 3.1. atalean zehaztutako baldintzak bete ditzatenek, atal horretan esandako erkaketa-modutango alargun eta umezurtz-sariak sortaraziko dituzte.

 

       2.-   Erresumaren edo Gizarte-Emendiotarako Herri-Erakundeen pentzutango alargun edo umezurtz-saritarako eskubidea izan dezatenek ezingo dute bizisari horren eta Lege honi darionaren arteango aukerarik egin, hori ez bait da bidezkoa izango Erresumaren eta Gizarte-Emendiotarako Herri-Erakundeen pentzutan jaso beharreko bizi-saria edo bizi-sariak oraingo Lege honen arauera legokiekeena baino txikiagoak badira salbu; orduan, Autonomia-Elkartearen pentzutan bien arteko aldea jasotzeko eskubidea baizik ez lukete izango.

 

       3.-   Nolanahi ere, eta aurreko zatian esandakoaren kaltetan gabe, umezurtz izateagatikako bizi-saritarako eskubidea zainpeko gara-adinik gabekoek eta gorputzez nahiz adimenez ezinduek baino ez dute izango.

 

       4.-   Atal honen gai diren bizi-sariak jasotzea, Euskal Herriko Autonomia-Elkartearen eta Euskal Herri-Baltzuen Guztizko Diruegitamuen pentzutango ezein saritutako ihardunekin bateraezinezkoa izango da.

 

       5.-   Alargun edo umezurtz izateagatikako bizisariak, bidezko eta Arduralaritza nahiz lan akurapenezkoegatik datozenak izan daitezenean, Gizartesegurantzaren orotariko legebideak erabiliz atera daitezenak izango dira zenbatekoz, eta herrilanariegatikakoak berriz, Gozamen-saridunekiko legepideei darizkienak.

 

6. Atala

 

       Dirulaguntzak eta bizisariak ordaintzea edo bidezko izan daitezen Gozamensariak gehitzea, oso-osorik Autonomia-Elkartearen Guztizko Diruegitamuen pentzutan egingo da.

 

III ATALBURUA

BIDERAPENA ETA JAZARKUNTZAK

 

7. Atala

 

       1.-   Lege honetan ohartemandako onurabidetarako eskubidea dutela uste dezatenek, horretarako eskea Eusko Jaurlaritzarako Lehendakaritza-Sailari egin beharko diote, bi aldakitan, honako hauek zehaztuz:

 

a)  Eske-egilearekiko xehapenak, izendeiturak, jaiotza-eguna eta tokia, oraingo bizi lekua, Erresumako Nortasun-txartelaren zenbakia, legezko egoera eta lege-aberritasuna adieraziz.

b)  Eske-egilea ezkondua bada, ezkontidearekiko xehapen hoietxek.

c)  Etorkizunean bizisaria jasotzeko eskubidea izan dezaketen ondorengoen zerrenda, xehapen haiek berak emanez.

d)  Bere garaian egin zitzaien izendapenaren edo lan-akurapenaren aldakia, izendapena izanez gero argitaratu zeneko aldizkari ofiziala zehaztuz.

e)  Tokia utzi zueneko eguna eta orduan zuen Arduralaritza-egoera, zein zerbitzuri atxikita eta norako izendatuta zegoen zehazki adieraziz.

f)   Eske-egileak tokia utzi ondoren izandako lanei buruzko Erakundearen egiaztagiria edo, hala egokituz gero, eske-egilearen aitorpen-adierazpena. Haien ondorioz, bizi-saritarako eskubidea lortu duen edo lortu dezakeen, eta bai zein Erakundek ordaindu beharko duen ere adieraziz.

 

       2.-   Lege honen 5karren atalaren bidez ematen diren eskubideak aitortu dakizkien, doakienek atal honen aurreko zatiak dioen eske-idazkia aurkeztuko dute, bertan zehazten ziren xehapenak emanez, eskubidearen sorburu zena hil izana eta eske-egilearen edo egileen harekiko ahaidetasuna egiaztatu dezaten Biztanle-Erroldelaritzaren egiaztagiriak erantsiz.

 

       3.-   Atal honen lehenengo zatian esandako agiri-paper guztiak edo batzuk ekartzea ezinezko gerta dedinean, doakienek Lege honetan araupetutako onurabideak nondik datozkien garbitzeko laguntza eman dezaketen xehapen eta agiri guztiak eskuratuko dizkiote Araduralaritzari, eta 9garren atalean egituratzen den Batzordeak, lehengo atalean zehazten denez, onurabide hoien sorburu diren ahaidetasunak ahalik eta argien jartzeko beharrezko eritzitako lekukotzak eskatu eta egintzapide guztiak egin ahal izango ditu.

 

8. Atala

 

       Aurreko atalean ohartemandako Batzordeko Lehendakariak, Lege honen 7garren atalean esandakoen arauera, beharrezko iritzitako xehapen edo egiaztapideak emanez bere aitorpen-adierazpena osatu dezateneko eskea egin ahal izango die eske-egileei.

 

9. Atala

 

       1.-   Hogeitamar egunetako epearen barruan, Lehendakaritza-Sailari atxikitako Batzordeak egindako eskeei buruzko erizpena egingo du; Herri-ihardunaren artezkaria izango da Batzorde horretako Lehendakari, eta Ekonomia eta Herriogasun, Lan, Osasunketa eta Gizartesegurantza-Sailetako eta Zuzentza-Idazkaritzako Artezkari bana izango ditu kide.

 

       2.-   Batzorde horrek eman dezan erizpena, bidezko izan dedin erabakia hartzeko salogisakoa izango da.

 

10. Atala

 

       Jaurlaritzako Ekonomia-Batzordeak izango du bere gain Lege honetan araupetzen diren onurabideak aitortzeari edo ukatzeari buruzko erabakiak hartzea.

 

11. Atala

 

       Lege hau egiteratuz hartu daitezen erabakien aurka, Arduralaritza-auzipidetatikako jazarkuntza baino lehenagoko birrabiatze-eskea egin ahal izango da, indarrean dauden legeen arauera.

 

Erabaki Gehigarriak

 

Lehenengoa

 

       Lege honen 7garren atalean aipatzen den eske-idazkia aurkezteko epea, Legea bera indarrean jarri dedinetik, edo eskubidearen zio dena gertatu zenetik urtebetekoa izango da.

 

Bigarrena

 

       Lege honetan oharteman eta doakienek Erabaki Gehigarri honetan jarritako epearen barruan egiteratutako Ekonomiazko onurabideak, Legea argitaratu dedinaz geroko indarra izango dute. Beraz, ez da hori indarrean jarri baino lehenagoko aldiagatikako diru-eskuraketetarako eskubiderik izango, aintzinakotasuna ateratzeko 3garren atalaren 2. zatiak dioenez kontatzearen kaltetan gabe.

 

Hirugarrena

 

       Lege honen 3garren ataleko 2. zatian ohartemandako birlaneratzea egin ahal izateko, Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko Arduralaritzako lanari-erroldean horretarako lantokiak sortaratzea beharrezkoa izango da.

 

Laugarrena

 

       9garren atalean aipatzen den Batzordea Lege hau indarrean jartzen denetik 30 egunetara baino lehen osatuko da.

 

Azken-Erabakiak

 

Lehenengoa

 

       Lege honetan agindutakoa egiteratuz eman daitezen bizi-sariak uneangotzea Diruegitamu-Legeen bidez egingo da.

 

Bigarrena

 

       Ezkontza-egoera bereziek ez dute alargun eta umezurtz izateagatikako bizisarien guztizko zenbatekoa aldaraziko, eta hoiek ematea 5karren atalean agindatukoari atxikiz egingo da.

 

       Esandako arau horri darionez bizisariaren partzuer izateko eskubidea dutenak norbanako batzuk baldin badira, hoien arteko banakuntza egiteko, ezkontza-egoerak araupetu ditzaten orotariko legepideen ariora egingo da.

 

Hirugarrena

 

       Lege hau egiteratzeko beharrezko izan daitezen osatze-bidezko manu guztiak emateko eskua ematen zaio Jaurlaritzari.

 

Laugarrena

 

       Lege hau Euskal Herriko Agintarintzaren Aldizkarian argitaratu dedin egunaren biharamonean jarriko da indarrean.

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra