Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Sexta edición Premios Adrián Celaya

Euskal Autonomia Erkidegoko zuzenbidea  >>  Legeria

11/1987 Legea, abenduaren 30ekoa, Euskadiko Autonomia-Elkarteko 1987garrenerako Aurrekontu Nagusien Legea 1988garrenean zehar luzatzea dela eta, zenbait gai arautzezkoa.

1987-12-30

Erakundea: Eusko Legebiltzarra

Argitalpena: EHAA, 1987/12/21, 246. zk.; EAO, 2012/3/22, 70. zk.

 

§ 96. 11/1987 LEGEA, ABENDUAREN 30EKOA, EUSKADIKO AUTONOMIA ELKARTEKO 1987GARRENERAKO AURREKONTU NAGUSIEN LEGEA 1988GARRENEAN ZEHAR LUZATZEA DELA ETA ZENBAIT GAI ARAUTZEZKOA

 

ZIOEN ADIERAZPENA

 

Euskadiko Autonomia-Elkarteko 1988garrenerako Diruegitamu Nagusia, indarra izan behar dueneko urtea hasi aurretik Eusko Legebiltzarrak onartzerik izango ez duenez, diruizendapenen jaurpide Nagusiari buruzko eta Euskadiko Diruegitamu-Jaurpidearen 31/1983 Legearen IX Izenburuan ohartemandakoa osatu edo egokitu dezaten funtsezko zenbait alderdi, gaur eguneko gorabeheren eretzean, diruegitamuaren luzapen-aldirako arautu beharra dago.

 

Esandako Lege horretako 142. atalean, bere aldetik, luzapen-aldian lansariak gehienera zenbat jaso daitezkeen esaten da. Horri buruz, lehenengo atalak, 1988garreneko Diruegitamuen Lege berria indarrean jarri arte erabili beharreko irizpideak arautzen ditu.

 

Halaber, Insalud-ek egindako osasunketa-sorozpidetzaren, Inserso-k egindako Sorozpide eta gizarte-zerbitzuen alorrean Autonomia-Elkarteari egindako betebehar eta zerbitzuak eskuratu izanak, baita 1988garreneko Urtarrilaren lehen-egunetik aurrerako eragite-indarrez, Eskuraketen Bitariko Batzordeak 1987garreneko Ekainaren 17an erabakitako Zuzentza-Arduralaritzaren ihardunbiderako gauzazko eta diruzko baliapideez osatu izanak ere, horiek geure gain hartu izanagatikako gastuei aurre egiteko beharrezkoak diren diruizendapenak egun horretatik aurrera sartzea beharrezko egiten dute. Zerbitzu berri horiek duten berarizkotasuna dela eta, luzapen-aldiko eraentzarako ahalbide batzuk eskatzen dituzte, horrela gure Autonomia-Elkarteak bere gain hartu arte Erresumak egiten zituen herri-zerbitzuak egiten jarraitzea arriskuan jarri gabe. Diruizendapenen sarrera eta horien diruegitamu-jaurpidea horregatik ohartematen dira behin-behingotasunez 2. atalean, Legebiltzarrak bere garaian onar ditzan behin-betiko diruizendapenen kaltetan gabe.

 

Bestalde, 1987garreneko Diruegitamuen Legeak jasotzen duen eta Diruegitamuaren Jaurpiderako 31/1983 Legean esandakoaren osagarri den diruizendapen-aldaketen jaurpideari luzapen-aldian indarrean eustea berariz erasota uztea komeni dela ematen du eta, hori, Diruegitamuen Lege horrek diruizendapenen Jaurpide Orokorra luzapen-aldian ere behar bezala osatzen duela uste delako.

 

Bukatzeko, Lurraldearteko Ordezkaketa-Baltzarako Diruezarketei dagozkien luzapen-aldiko lehen esandako diruegitamu-izendapenen aipamen zehatza egiten da, Diruezarketa horietatik Euskal Herriari dagozkionak, arrazoizko denez, Erresumako Diruegitamu Nagusien 33. Sailean ohartematen direnak besterik izan ezin daitezkeela.

 

1. Atala - Langilegoaren lansariak

 

1.- 1988garreneko Urtarrilaren lehen-egunetikako indarrez, Lehendakariaren, Lehendakariordearen, Sail ezberdinetako Sailburuen, Sailburuordeen, Artezkarien, Artezkariordeen, Lurralde-Ordezkarien eta Autonomia-Elkarteko Arduralaritza Nagusiaren eta honen lan-jaurpidepean gabeko Ihardutze-Erakundeen zerbitzuan ari diren lanarien 1987garreneko lansariak, behin-behingoz, lansari-egitura beraz, erabateko hainbatekoak ehuneko 4koan gehituz jasoko dira.

 

Behin-behinerako gehikuntza hori, Azaroaren 25eko 27/1983 Legea egiteratuz Kondaira-Lurraldeetatik eskuratutako lanarigoarentzat ehuneko 3,5ekoa izango da. Lege hori erabiliz eta ontzat emandako karrerako herrilanarien edo aldi baterako lankidetzarako arduralaritza-akurapenezkoen antzeko lanean ari izanik, haiei dagokien erabateko ordainsaria baino txikiagoa aterako balitz, hori doakien lanarien ordainsariak behin-behingoz, 1987garrenean jasotakoetatik ehuneko 4koa gehienez gehituz, esandako taldeen lansarien berdinketa lortu arte, behar hainbat gehituko dira.

 

2.- Halaber, 1988garreneko Urtarrilaren lehen-egunetikako indarrez, Autonomia-Elkarteko Arduralaritza Nagusiaren eta honen IhardutzeErakunde Burujabeen zerbitzuan ari den lan-itunepeko lanarigoaren lansari-multzoak, elkarkidetasunerako xedez, ez du 1987garrenekoaren eretzean, bere osoan behin-behingotasunez ehuneko 4 baino gehiagokoa izaterik izango.

 

Gehikuntza hori, Azaroaren 25eko 27/1983 Legea egiteratuz Kondaira-Lurraldeetatik eskuratutako lanarien lansari-multzorako ehuneko 3,5ekoa izango da, ehuneko horretan zernolako guztietatikakoa sartzen dela, eta lansariak eta laneko baldintzak aurreko lerroaldiaren erabiltze-eremuan sartzen diren lanariek berenezko dituenen kideko izan ditzaten taldeentzat, ehuneko 4koa.

 

3.- Nolanahi ere, geroko hobekuntzek edo gehikuntzek hartzekoak izan daitezen edo, horrela aginduta dagoelako, hainbatekoak daudenean utzi beharreko izan ditzaten ordainsari-zernolakoek, eurentzako berarizko araupidea izango dute jaurpide.

 

2. Atala - Zerbitzu-Erakundeak

 

Euskadiko Autonomia-Elkarteko 1988garrenerako Diruegitamu Nagusiak onartzen ez diren bitarterako, Insalud-ek egindako osasunketa-sorozpidetzari eta Inserso-k egindako sorozpidetza eta gizarte-zerbitzuei buruzkoan Eskuraketen Bitariko Batzordeak, 1987garreneko Ekainaren 17an hartutako Erabakietan onartutako zerbitzuen eskuraketari behin-behingotasunez aurre egin ahal izateko beharrezko diren gastuen eta eskuraketen zerrendari buruzko diruizendapenak luzatutako Diruegitamuan sartzeko eta Zuzentza-Arduralaritza ihardunerako gauzazko eta diruzko baliapidez osatzeko ahalmena ematen zaio Jaurlaritzari.

 

3. Atala - Lurraldearteko Ordezkaketa-Baltza

 

Luzapenak diraueno, Lurraldearteko Ordezkaketa-Baltzaren pentzutango egitasmoei buruzko diruegitamu-izendapenak Erresumako 1988garreneko Diruegitamu Nagusietako 33 Sailean egon eta Euskal Herriko Autonomia-Elkarteari dagozkionak izango dira.

 

Gehigarrizko Erabakiak

 

Lehenengoa - Diruizendapen-aldaketarako jaurpideak

 

Luzapenak diraueno, diruizendapen-aldaketetarako jaurpidea, 1987garrenerako Diruegitamu Nagusien 2/1987 Legean ohartemandako berarizko jaurpideez osatutako Euskadiko Diruegitamu-Jaurpiderako 31/1983 Legean ematen den araupidetzaz arautuko da.

 

Bigarrena - Osakidetzan gastuak ontzat emateko agintepideak

 

Euskadiko Autonomia-Elkartearen 1984garrenerako Diruegitamu Nagusiei buruzko Jorrailaren 8ko 928/1965 Dekretoz onartu eta Abenduaren 20ko 30/1983 Legez aldatutako Atalkako Idazkia den Erresuma Akuraketa-Legeko Azken Erabakietako Bigarreneko c) hizkiko B) txatalean esaten denez, Ihardutze-Erakunde Burujabeekin akuraketak egiteko aurrez eman beharreko baimena, hasierako diruegitamua 75 miloe pezeta baino gehiagokoa dutenetarako baino ez da beharrezko izango.

 

Azken Erabaki Bakarra

 

Lege hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadin egun berean jarriko da indarrean, eta 1988garreneko Urtarrilaren lehen-egunetikako eragita-indarra izango du.

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra