Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Sexta edición Premios Adrián Celaya

Euskal Autonomia Erkidegoko zuzenbidea  >>  Legeria

12/1981 Legea, abenduaren 29koa, Euskal Herriko Autonomia-Elkartearen 1982garreneko Guztizko Diruegitamuen alderdi batzuei buruzko behingo arauak ematezkoa.

1981-12-29

Erakundea: Eusko Legebiltzarra

Argitalpena: EHAA, 1982/1/16, 5. zk.; EAO, 2012/5/4, 107. zk.

Indargabetua: 1982-05-05

§ 15. 12/1981 LEGEA, ABENDUAREN 29KOA, EUSKAL HERRIKO AUTONOMIA-ELKARTEAREN 1982GARRENEKO GUZTIZKO DIRUEGITAMUEN ALDERDI BATZUEI BURUZKO BEHIN-BEHINGO ARAUAK EMATEZKOA

ZIOEN ADIERAZPENA

Askotariko arrazoiak, eta batipat 1981garrenean Erresumagandik benetan eskuratutako aginpideen balioa eta, horren ondorio, Erresumari 1982garreneko kupo gisa ordaindu beharrekoaren zenbatekoa ahalik eta zehatzen jakin nahia Euskal Herriko Autonomia-Elkartearen 1982garrenerako Guztizko Diruegitamuak gauzatzeko zailtasun-bide gertatu dira.

Beharrezko xehapenak ahal dedin neurrian zehaztu ondoren, Jaurlaritzak berehala bidaliko dio Legebiltzarrari Euskal Herriko Autonomia-Elkartearen 1982garrenerako Guztizko Diruegitamuekiko Lege-Egitasmoa.

Hala ere, eta Lege-Egitasmoak bere Legebiltzarbideak egiteko behar izango duen denborak eta gaudeneko urtaroak ezinbesteko ondorio hau dakarte: Datorren urtearen hasieran diruegitamu berria eskueran euki ezina, horixe gertatzea dela, hain zuzen, indarrean dauden legeek aurreko Diruegitamuaren, eta ari geraneko honetan 1981garrenekoaren beraz, berez eta besterik gabeko luzapenari buruz diotena erabilgarri izan dedineko baldintza.

Autonomia-Elkartearen ihardunak berehartan jarraituko du, beraz, esandako luzapen horrek, behar dituen diruegitamu-eskuarteak eskaintzen bait-dizkio.

Hala ere, xahupide batzuen zenbatekoa (lanarien lansariak alegia) 1981garrenerako Diruegitamuarekiko nahitaez gehitu beharra dago, Diruegitamuaren indar-aldia luzatzeak ez bait du gehitze hori estaltzen. Bestalde, luzapen-aldiaren nolakoak berak, gainontzeko diruegitamu-sailei buruzko arazo batzuk sortarazten ditu.

Arazo hoiei aterapide bat emateko Lege berri bat beharrezko gertatzen da, luzapenerako oinarri-irizpideek berehartan utziz, bestela gerta zitezkeen hutsak galerazteko esandako egokitasunik ez hoiek zuzendu ditzan Lege bat alegia.

Hori du Lege honek bere xede; honen edukia, 1981garrenerako Diruegitamuen luzapen-aldiaren behin-behingotasuna araupetzera mugatzen da, Euskal Herriko Autonomia-Elkartearen 1982garrenerako Guztizko Diruegitamuen Legea onartu dedinean hori erabiltzearen kaltetan gabe.

LANARIGOARENTZAKO DIRUIZENDAPENAK

Lehenengo Atala

Ondorengo atalean agintzen denaren arauera eta Euskal Herriko Elkarte Autonomiadunaren 1982garrenerako dagokion Guztizko Diruegitamu Legean bere garaian erabaki dadinaren kaltetan gabe, bere zerbitzura dagoen lanarigoaren egungo lansariak 1982garreneko urtarrilaren 1etik hasita gehitzeko ahalmena ematen zaio Jaurlaritzari.

2. Atala

1.- Erresuma-Arduralaritzak Elkarte Autonomiadunari eskuratutako karreradun lanarien urteko dirusari guztiak, 1982garreneko urtean, bakoitzaren heinean ehuneko zortzi jasoko dira.

2.- Lansari, hirurtekako eta mailaren oinarrizko ordainketak ezarriko dira, hamabi hilabetetako urteari datxezkon honako osoko kopuru kontutan izanik:

Heinekoa Lansaria Hirurtekakoak Maila

==============================================

10 723.600 35.280 30.000

8 578.880 28.224 24.000

6 434.160 21.168 18.000

4 289.440 14.112 12.000

3 217.080 10.584 9.000

3.- 1982garreneko ekonomia-urtean, egindako benetako zerbitzu-denboraren arauera ez da mailari dagokion lansari-irabazirik jasoko.

Halaber, indarrean dagoen araudian erabakita dagoenez, Arduralaritza-Sail, Maila edo toki bakoitzari izandatuko zaio.

4.- Lanarien urteko lansari guztiek, oinarrizko ordainketak kontutan harturik, atal honen 1 zenbakian agindutako gehitzea izan dezaten ordainketa osagarriek doitu egingo dute bere kopurua.

1982garren urtean, doiketa hori ezin egin badadi, aldi baterako gutxitu egindo dira oinarri-ordainketak.

5.- Lege honek aipatzen duen gehitzerik ez dute izango familia-osagarriek, jateko laguntzek eta geroagoko hobekuntza edo gehikuntzetan sartuta gel daitezen ordainketek, hauek bere berarizko araudiz arituko bait dira.

6.- Lege honetan agindutakotik etor daitezen gehikuntzak, geroagoko hobekuntza edo gehikuntzetan sartuta gel daitezkelakotzat hartuak edo erabakiak izan daitezen ordainketak kitatzeko doituko dira bidezko den hainbatekoan.

7.- 1982garren ekonomia-urtean, kaltesaritarako eta eskersaritarako jarri daitezen diru-zenbatekoek ezingo dute 1981garrenerako indarrean daudenei ehuneko 8 gehienera gehituta atera dedinetik gora jo.

3. Atala

1.- Aldibaterako lanarien oinarrizko lansariek ezin gaindituko dituzte lantoki hutsak bete ditzaten Taldeko karreradun lanariei egoki dakizkien sarreralansariak, eta horien gainontzeko lansariak osagarriak izango dira.

4. Atala

1.- Ororentzako jarritako ogibidearteko gutxienezko lansaria edo Autonomia-Elkartearen edo horren Ihardutze-Sail Burujabeen zerbitzuango lanariekin erabilgarri dena aldatzea gertatuz gero, lan-alor bateko lanarigo osoari dagozkion Bateango Lan-Hitzarmenetako ekonomia-jaurpideak aldatu ahal izateko ez da, hala egokituz gero, horretarako diruizendapenak egiteko zehaztapidetza bere bideak eginaraztea besterik behar izango.

2.- Hala ere, Elkarte Autonomiadunaren eta honen Erakunde Burujabeen Arduralaritzaren zerbitzurako dagoen lan-itunepeko lanarigoari bakarrik egokitu dakizkion Bateango Itune berriak itundu ahal izateko, hori dagokion Sailak horrekiko zehaztapidetza. Jaurlaritzarengana jo aurretiko bide gisa, maiatzaren 17ko 42/1981 Dekretoz sortutako Ekonomia-Batzordearen txostenaren arauera jartzea beharrezkoa izango da.

3.- Aurreko txatalean ohartemandakoetarako itunebideetan bakoitzari dagokion herri-erakundearen ordezkaritzak kontutan euki behar duen lansarimoltzoaren gehitzetzat, eta ehuneko horretan atal guztiak sartuz, 1981garrenekoari begira 100eko zortzi izendatzen da. Eginkortasuna suztatzeko 100eko bat gaineratu ahal izango da.

5. Atala

Lehendakaria, Jaurlaritzako Sail ezberdinen ardura duten Sailburuak eta Arduralaritzak Goi-Agintariak barne direla, goragoko 2 eta 4 ataletan aipatu ez den eta Jaurlaritzaren zerbitzura dagoen lanarigoak zernolako guztiengatik jaso ditzan urteko lansari guztien guztirakoa ehuneko zortzi jasoko da.

6. Atala

1.- 1981garreneko Abenduaren 31n Elkarte Autonomiadunaren Arduralaritza Nagusian zerbitzuak betetzen zituen lanari-erroldea gehitzeko baimena ematen zaio Jaurlaritzari, 1981garreneko Guztizko Diruegitamuetan onartutako hainbatekoraino, 1981garreneko Maiatzaren 31 baino beranduago eta 1981garreneko Abenduaren 31rarte Erresumatik etorritako ahalmen eta edo zerbitzu berrien eskuraketei darizkien eginkizunak egiteratzeko beharrezko lanarien zenbatekoa gehituz. Uztailaren 16ko 8/1981 Legearen 4garren atala egiteratuz Jaurlaritzak onartutako dagokion sartze Dekretoetan zehaztu dadin moduan.

2.- Euskal Herriko Elkarte Autonomiadunak, 1981garreneko Abenduaren 31 baino beranduago Erresumatik etorritako ahalmen eta edo zerbitzu berriak eskuratzekotan, Jaurlaritzak, aurreko txatalean jasotako baimenaz, aipatutako ahalmen eta edo zerbitzuak egiteratzeko beharrezko gutxieneko gizakizko eskuarteak izendatu ahal izango ditu Lege honek indarrean dirauen artean.

3.- Jaurlaritzak hiloro emango dio Ekonomia, Herriogasun eta Diruegitamuen Batzordeari atal honetan jasotako baimenekin egin dezan erabilkeraren berri.

AGIZKO ETA DOMUZKO ESKURAKETERAKO DIRUIZENDAPENEZ

7. Atala

Jaurlaritzari honako, bai agizko bai domuzko eskuraketak emateko baimena ematen zaio:

a) Bere emanketa honako Legea onartzearen egunean indarrean egon daitezen aginduen arauera onartua daudeneko haiek, beraietan onartutako hainbatekoz eta baldintzapean.

b) Hartzailetzat Euskal Herriko Elkarte Autonomiaduneko Arduralaritzaren barneko erakundeak eta bere domuan bere zatia haundiena izan dadineko elkarteak izan ditzatenak, 1981garreneko Guztizko Diruegitamuetan onartutako hainbateko berdinaz. Jaurlaritzak hilabeteko egiteratuko ditu agizko eskuraketak, aipatutako Diruegitamuetan onartutako hainbatekoaren hamabiren bat izan dadin hainbatekoz.

URTE ASKOTARAKO IZAN DAITEZEN XAHUPENETARAKO DIRUIZENDAPENEZ

8. Atala

1.- Jaurlaritzari 1982garreneko Urtarrilaren 1etik aurrera egun hori baino lehenago hitzartutako xahupenak egiteko baimena ematen zaio, "urte askotarako izan daitezen xahupenak"-ri buruzko Uztailaren 16ko 8/1981 Legearen 14 atalean jasotako baimenaren arauera.

2.- Aurreko txatalean emandako baimena 1982garrenerako hitzartutako hainbatekoari mugatuko zaio.

3.- Otsailaren lehenengo hamabostaldiaren barruan Jaurlaritzak, Ekonomia eta Herriogasun-Sailaren bitartez, Eusko Legebiltzarreko Ekonomia, Herriogasun eta Diruegitamu-Batzordeari, bere ihardunaraztea atal honetan baimendutako diruizendapenen idatzitako banan-banako zehaztapena igorriko dio.

DIRUIZENDAPENEN GUZTIZKO JAURPIDEAZ

9. Atala

1.- Euskal Herriko Elkarte Autonomiadunak 1982garreneko Urtarrilaren 1etik aurrera eta Lege honek indarrean dirauen artean, Erresumatikako ahalmen eta edo zerbitzu berriak eskuratzeak handik eratorritako betebeharrak betetzeko beharrezko xahupenak egiteko Jaurlaritza baimentzea ekarriko du, Uztailaren 16ko 8/1981 Legearen 4garren atalean jasotako hain-batekoz eta ihardupidepean, honako txatal hauetan adierazitako aldaketa baino gehiago gabe.

2.- Izendapena honako xahupen hauentzako beharrezkoez baino ez da egingo:

a) Eskuraketaren xede diren giza eta gauzazko eskuarteei mugaturiko I eta II Diruegitamu-Idazburuei dagozkien agizko xahupenak, gehi, hala baledi, Lege honetako seigarren ataleko bigarren txatalean jasotako baimenaren erabilkerari darizkionak.

b) Lege honetako zazpigarren atalean jasotako baldintzak bete ditzaten agizko eta domuzko eskuraketak.

c) Erresuma egitaratzen ari den benetako diruezarketak hainbateko zehatzez, bere amaierak 1982garren urtean izan behar badu, bai hauek bukatzeko edo bai berau aipaturiko ekonomiaurtean jarraitzeko.

d) Dagozkion ahalmen eta/edo zerbitzuen eskuraketaren arauera Euskal Herriko Elkarte Autonomiadunak hartutako hitzarmenei dagokien heinean Diruegitamuko 8garren eta 9garren ataletako beste xahupenak.

3.- Aurreko txatalen arauera izendatutako diruizendapenak ez dira eskuragai izango honako Lege honek indarrean dirauen artean.

4.- 1982garrenerako Euskal Herriko Elkarte Autonomiadunaren Guztizko Diruegitamuak onartzea gertatzen den unean atal honen lehenengo txatalaren arauera izendatutakoak berez baliogabetu, eta aipatutako Diruegitamuen barnean jasotakoetan dagozkion diruizendapenegatik edo aipatutako Diruegitamuak onarditzan Lege berak zehaztu dezan eran eta ihardupidepean baimendu daitezen haiegatik ordezkatuko dira.

5.- Jaurlaritzak Eusko Legebiltzarreko Ekonomia, Herriogasun eta Diruegitamuen Batzordeari egindako diruizendapenen berri emango dio atal honetan agindutakoaren babespean.

10. Atala

1.- Guztizko Diruegitamu-Legearen 73garren atalaren lehenengo zatian aipatzen diren diruizendapenak, luzatutako 1981garrenerako Diruegitamuari erantsi ahal izango dizkio Ekonomia eta Herriogasun-Sailak.

2.- Aurreko idazatian ohartemandakoaren arauera erantsitako gaindikinak ezingo dira 1982garreneko ekonomia-urtean baino erabili eta, nolanahi ere, bakoitzean baimenaren eta betebeharraren gai izan ziren xahupideetarako.

3.- Atal honetan ohartemandako eransketen berri Eusko Legebiltzarreko Ekonomia, Herriogasun eta Diruegitamu-Batzordeari emango zaio.

KONDAIRA-LURRALDEEN EKARKETAK

11. Atala

1.- Kondaira-Lurraldeek Otsailaren lehenengo hamabost egunen barruan 7.005 miloe peseta emango dizkiote Elkarte Autonomiadunari. Uztailaren 16ko 8/1981 Legea egiteratuz, esandako Kondaira-Lurraldeek 1981garreneko Diruegitamuetara ekartzeko onartu ziren 42.030 miloe peseten seirena da diru hau. Dirutza horri honako hau gehituko zaio:

a) Ehunetik 10ekoa.

b) 1981garrenerako urteko diruegitamuko bi hilabetekoari dagokion hainbatekoa. Diru hau, Uztailaren 16ko 8/1981 Legearen 4garren atalak agintzen duenez, bakoitzari dagozkion eta Jaurlaritzak onartuak izan ditzan Dekretoetango argibideen arauera, 1981garreneko Maiatzaren 31z gero eta 1981garreneko Abenduaren 31 bitartean, Erresumarengandik eskuratutako aginte berriei dagokiena da.

2.- Lege hau indarrean dagoen bitartean bi hilabetetatik behin aurreko idazatian erabakitako kopuruaren berdina ordainduko dute Kondaira-Lurraldeek.

3.- Atal honen lehenengo idazatian erabakitakoa egiteratuz Kondaira-Lurraldeek eman beharrekoak, Lege honen 9garren atalean agintzen dena betetzeko Diruegitamuetan egin daitezen Diru-izendapenen arauera gehituko dira. Gehitu dedin dirua, Uztailaren 16ko 8/1981 Legearen 29garren Ataleko lehenengo idazatian agintzen den eran ordainduko dute Foru-Diputazioek.

4.- Atal honetan esandakoa betez Kondaira-Lurraldeek egin ditzaten ordainketak 1982garreneko Diruegitamu-Legean ezarri dedinaren konturakoak izango dira, eta eginkizun den Lege horretan agindu dedina egiteratuz ordaindu beharko duten lehenengo epetik gutxituko.

5.- Lurralde bakoitzak eman beharko duen ehunekoa, lehen esan den Legearen 27garren ataleko a) idazatian izendatzen dena eta, hau ere, aldibaterakoa izango da.

BESTE ERABAKI BATZUK

12. Atala

1.- Lege honetan berariz baimendutako diruizendapenak 1982garreneko Diruegitamurako luzapenean sartu gabekoak izan daitezen neurrian, hauek ere Euskal Herriko Elkarte Autonomiaduneko 1982garrenerako Diruegitamu Nagusien egitasmoan sartzekoak izango dira.

2.- 1982garrenerako Diruegitamu Nagusiak onartu ondoren, Lege honen bidez onartutako diruizendapen bat sartu gabe geldituko balitz, edo kopuru txikiagoan sartuko balitz, dagokion dirua doakion sailaren pentzutan ordainduko da, eta hori egitea ezinezko gertatuko balitz, Jaurlaritzak erabaki dezan sailaren edo sailen pentzutan.

Aldibaterako Erabaki Bakarra

Jaurlaritzak 1982garreneko lehenengo hiru hilabetealdian, Elkarte Autonomiaduneko Erakundeentzat elkarrezinen jaurpidetza araupetuz, Lege-Egitasmo bat bidaliko du Legebiltzarrera.

Gehigarrizko Erabaki Bakarra

LEGE HONEK INDARREAN DIRAUEN ARTEANGO UZTAILAREN 16KO 8/1981 LEGE HONEN ERABILKERA

1.- Lege hau indarrean dagoen bitartean, diruegitamu-luzapenaren indarrez, Uztailaren 16ko 8/1981 Legean dauden erabakiak, lege honen aurka egon daitezenak ez, beste guztiak erabilgarri izango dira.

2.- Uztailaren 16ko 8/1981 aipatutako legeko aginduei buruz, batipat honako aldaketa hauek izango dira kontutan:

a) 11garren atala, diruizendapen zabalkizunei buruzkoa. Lege hau indarrean dagoen bitartean, esandako atalean aipatzen diren diru-izendapen guztiak gehikizun izango dira. Eraskin gisa, bai Uztailaren 16ko 8/1981 Legean, bai Lege honetan onartutako baldintzetan jaulkitako Herri-Zorraren korrituak, domu eta eralkizunak ordaintzeko baimena ematen zaio Jaurlaritzari, beti ere delako jaulkipena araupetzen duten baldintzen mugetan.

b) 12garren atala, Diruizendapenak gauzatzeari buruzkoa. Lege hau indarrean dagoen bitartean jasotako diruei buruz, atal honek indarrean jarraituko du.

c) 13garren atala, diruizendapenak birrezartzeari buruzkoa.

- Bai lege honetan, bai 1981garrenerako Diruegitamuen berezko luzapenean baimendutako diruegitamutako diruizendapenen pentzutan bidezkontra egindako ordainketak birreskuratu direla eta dirurik jasoko balitz, ordainketa egin zen unean zuten modutango diruizendapen birbilakatuko dira.

- Diru-Sarrera 1981garrenerako Diruegitamuen pentzutan egindako ordainketari balegokio, birrezarketa doakien diruizendapenak, Ekonomia eta Herriogasun-Sailaren saloz, Jaurlaritzak erabakiko ditu.

d) 25garren atala, gaudimenei buruzkoa. Bi mila miloe pesetetako gehienezko guztizkoa Lege honek indarrean dirauen artean joko da erabilgarritzat. Honela, aldi horretan bertan, 1981garreneko Abenduaren 31n erabili gabeko zenbatekoz maileguketak bermatu ahal izango ditu Elkarte Autonomiadunak.

e) 26garren atala, maileguketei buruzkoa. Atal honen lehenengo idazatian finkatutakoaren indarra, lege honen indarra bukatu arte izango da erabilgarri.

f) Boskarren Gehigarrizko Erabakia, enpresak eraldatzeko diru-izendapenei buruzkoa. Atal honen indarra lege honen indarra bukatu artekoa izango da.

Azken-Erabakiak

Lehenengoa

Lege hau egiteratzeko eta betearazteko behar daitezen erabakiak eta aginduak emateko baimena ematen zaio Jaurlaritzari.

Bigarrena

Lege hau 1982garreneko Urtarrilaren batean jarriko da indarrean.

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra