Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Sexta edición Premios Adrián Celaya

Euskal Autonomia Erkidegoko zuzenbidea  >>  Legeria

12/1982 Legea, abenduaren 28koa, industriaren birregituraketa eta eraldaketarako maileguentzako goren-muga zabalagotzezkoa.

1982-12-28

Erakundea: Eusko Legebiltzarra

Argitalpena: EHAA, 1983/1/15, 6. zk.; EAO, 2012/4/26, 100. zk.

§ 27. 12/1982 LEGEA, ABENDUAREN 28KOA, INDUSTRIAREN BIRREGITURAKETA ETA ERALDAKETARAKO MAILEGUENTZAKO GOREN-MUGA ZABALAGOTZEKOA

 

Euskal Herriko Autonomia-Elkartearen 1982garrenerako Guztizko Diruegitamuei buruzko Epailaren 24ko 3/1982 Legeko laugarren erabaki gehigarriak dionez, Jaurlaritzak Industriaren Suztapen eta Eraldaketarako baltzuaren bidez industria birregituratzeko eta eraldatzeko eman ditzan mai le guek ez dute guztira, gaudeneko ekonomia-urte honetan, bi mila miloe pesetatik gora joko.

 

Bestalde, esandako Legeak, bere 30garren Atalaren 2.a zatian, jarrita dagoen 10.000 (hamar mila) miloeren mugen barruan, Autonomia-Elkarteak Industriaren Suztapenerako eta Eraldakuntzarako Baltzurako lortu ditzan maileguei bi mila miloe pesetarainoko gaudimenak eman ahal izango dizkiela erabakitzen du.

 

Ekonomiaren eta gizartearen alorretako zioak, Industria eta Enerjia-Sailak hasitako larrialdiango lan-alor eta enpresen birregituraketa bidea gelditu ez, eta jarritako laguntza hoiek eskatzen ari diren industria-alor eta enpresenganaino heldu ahal izatea dakarte.

 

Horretarako, eta ekonomia-urte honen hasieratik abuzturarte burututako egintzapideak oinarri hartuta egin diren orainarterako haztaketek lehenengoan jarritako zenbateko hura gainditu egingo dela ohartematen dutenez gero, ekonomia-urte honetan horretarako maileguentzat jarritako zenbatekoa gehitzea ezinbesteko gertatzen da.

 

Horrekin batean, Autonomia-Elkarteak lndustriaren Suztapenerako eta Eraldakuntzarako Baltzuari eman diezazkiokeen gaudimenen muga ere jaso beharra dago, Baltzu horrek politikabide hori egiteratzeko behar diren diruak bildu ahal ditzan. Hala ere, gehitze hori Epailaren 24ko 3/1982 Legearen 30garren Ataleko lehenengo zatian jarritako 10.000 (hamar mila) miloe pesetako guztizko muga aldatuz egin beharrik ez dago, esandako Atal honen bigarren zatiko d) letran Erakunde Burujabeek eta Agintaritza-Erakundeek lortu ditzaketen maileguentzat jarri, eta hasieran 5.500 miloe jo eta ekonomiaurtearen gaudeneko aldi honetan gehiegizkotzat jo daitekeen berarizko muga horrenbestetxe beheratuz egin bait daiteke.

 

Lehenengo Atala

 

Epailaren 24ko 3/1982 Legearen Laugarren Erabaki Gehigarrian jaurlaritzak bere Ekonomia-Batzordearen saloz eta Industriaren Suztapen eta Eraldakuntzarako Baltzuaren bidez industriaren birregituraketari eta eraldakuntzari laguntzeko eman ditzakeen maileguentzat 1982garreneko jartzen zuen zenbatekoa mila eta hirurehun miloe peseta gehitzen da.

 

2. Atala

 

Epailaren 24ko 3/1982 Legearen 30garren Atalaren bigarren zatiko a) txatalean Autonomia-Elkarteak Industriaren Suztapen eta Eraldakuntzarako Baltzuak lortu ditzan maileguei gaudimena emateko jartzen zen goren-muga mila miloe peseta jasotzen da.

 

3. Atala

 

Epailaren 24ko 3/1982 Legearen 30garren Atalaren 2garren zatiko d) txatalean Autonomia-Elkarteak bere Ihardutze-Sail Burujabeek eta herri nahiz norbanako-jabetzapeko Erakundeek lortu ditzaten mailegutan bere gaudimena emateko jartzen zaion muga mila miloe peseta beheratzen da.

 

Azken Erabakia

 

Lege hau Euskal Herriko Agntaritzaren Aldizkarian argitaratu dedin egunean bertan jarriko da indarrean.

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra