Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Sexta edición Premios Adrián Celaya

Euskal Autonomia Erkidegoko zuzenbidea  >>  Legeria

12/1983 Legea, ekainaren 22koa, Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauekikoa.

1983-06-22

Erakundea: Eusko Legebiltzarra

Argitalpena: EHAA, 1983/7/6, 99. zk.; EAO, 2012/4/12, 88. zk.

Indargabetua: 1988-05-21

 

§ 41. 12/1983 LEGEA, EKAINAREN 22KOA, EUSKAL HERRIKO HERRIOGASUNTZA NAGUSIAREN ANTOLARAUEKIKOA

 

ZIOEN ADIERAZPENA

 

1.-  LEGEAREKIKO AZALPENA

 

   Euskadiko Autonomia Elkarteak, bere Autonomia-Estatutoaren IIIgarren Idazpuruan agintzen denez, bere agintepideak behar bezala egiteratzeko eta hoien dirubidetarako duen Herri-Ogasuntza da Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusia.

 

   Euskadiko Erakunde-mailako egituraren berezia aski da, besterik gabe ere, Autonomia-Elkartea bere Herriogasuntza Nagusia antolatzeari ekin dakion, gure oinarrizko Herri-Egitamuaren berarizko alderdiei egokitzeko. Horrek, Autonomia-Elkarteak orain bere esku dituen eskuarteen neurriarekin eta bere zerbitzuen egiteratze-mailarekin batean, bere Herri-ogasuntza Nagusia antolatzea ezinbesteko egiten du, Elkartearen ekintzapideen eginkortasuna eta bere ekonomiazko eskuarteen eraginkortasuna ahalik eta hoberenak izan daitezen nahitaezko lanabes izan dedin lege-erakidetza finkozko hesparru bat jartzeko xedez.

 

   Bainan, hala ere, Herriogasuntza ez da erabateko gai bakun bat. Alderantziz, elkarregandik argi ta garbi bereizten diren gaiak aurkitu daitezke horren baitan (diruegitamu-jaurpideak, Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusia, zergak, etabar) hoietako batzuk (lan-akurapenak, ondarea) berenezko eta Herriogasuntzarekingo atxikitasunik gabeko burujabetza lortu bai-luten, gainontzekoengandik erabat hastandutako legeen bidez antolatzeraino.

 

   Bestalde, orohar Herriogasuntza deritzana osatu eta beste gaietan ohi den baino sorta haundiago bilakarazten duten gaien zabalaz eta korapilotsuaz ez da ahantzi behar.

 

   Egoera hori dela eta, Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiari dagozkion antolapide guztiak lege bakar baten sartzea ezinezkoa gertatzen da, eta gaiak aurrera dakarkigun arazoari hobeki egokitu dakion legegintza-teknikabidezko beste aterapideren bat aurkitu beharra dago.

 

   Hoiek horrela direla ere, Herriogasuntzaren askotarikotasuna, zabala eta korapilotsua ez dira orotariko oinarri-irizpide batzuk emateko eragozpen, haiek batzutan berariz adierazita ez badaude ere egon badaude eta; alderantziz, barreiatutako antolapenak batasun batera biltzeko hori egitearen komenigarritasuna erakusten digute, egiteko horrek bilketa-lan haundi bat eskatzen badu ere.

 

   Horixe du xede Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko Lege honek, lege alorrean bitariko helburu batekin sortzen den honetan: Herriogasuntza Nagusiaren oinarrizko egitura jartzekoa eta, hori artez erabili ahal izatearen ere kaltetan gabe, Herriogasuntza-antolaketa osoaren artezpide eta batasun-bide izanez haren legezko araupeketaren ardatz dela. Lege honek eskaintzen dituen egitura eta irizpideetatik abiatuta, Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiari dagozkion gai guztiak berariz eta bereziki araupetuko dira.

 

   Legegintza-modu hori Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiaren zernolakoei ongi egokitzen zaie, orotariko egitura-irizpideen batasuna eta horren gai diren alderdiekiko berarizko antolapenen arteko berezitasuna batean bilduz.

 

2.-  I LEHENENGO IDAZPURUKO OROTARIKO ERABAKIAK

 

   "Orotariko Erabakiak" deritzan Lege honen I Idazpuruak, Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiaren antolakuntza-arauetan eragin orokorrena eta funtsezkoena duten arauak ditu gai, bidezko denez legearen beraren Legetasun-alderdietatik abiatuta.

 

   Lehenengo eta behin Herriogasuntza Nagusia antolatzeko araupideak eman, eta hoiek ontzat emateko ahalmenaren banakuntza egiten da, Herriogasuntza legebidez egiteratzea eran egiteko gauza izan dedin bateratutako agintepide-egitura bat egon dedineko xedez, hori guzti hori Euskadiko Autonomia-Elkarteak bere Herriogasuntza Nagusia antolatzeko duen agintepide-hesparruaren barruan eta, beraz, Erresuma-mailako izan eta Autonomia-Elkartearentzat eragingarri eta behartze-indarrezko egin ondoren bertan nahitaezko bilakatu daitezen arauak erabiltzearen kaltetan gabe.

 

   Euskadiko Autonomia-Elkartearen agintepide eremuan eta hoien egiterapenean sartu eta, bigarren Atalak, Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiaren eta horri berenez dagozkion gaien berarizko antolakuntza Elkarteak berak emandako Arduralaritza-Lege orokorragoek jartzen dituzten arauei egokitu dakizkiekela agintzen du. Erresumako legebideek ez dute Euskadiko Autonomia-Elkartearen beraren antolakuntza osatzen duen araupilo hoien ezean baizik ordezkatze-balioa izango; arau hori Autonomia-Estatutoan jarrita dagoelako lege honetan ez da ematen, hori, bigarren Ataleko 5garren idazpuruan eta 50garrenaren lehenengoan egiten denez, Lege honetako agindu batzutan Erresuma-legeen ordezkotasuna berariz aipatzeko eragozpen ez bada ere.

 

   Bigarrenez, Autonomia-Elkartearen arau-ematezko nahiz besterako ihardun osoarentzako artezpideak ematen dira, herri-ihardunaren ondorioa ahalik eta hoberena izan dedinari bultz egiteko bide.

 

3. EUSKADIKO GUZTIZKO DIRUEGITAMUAK ETA EUSKADIKO GUZTIZKO DIRUEGITAMUEN LEGEA

 

   Agitz, Herri-Erakundeen Diruegitamu-Legeak hoien diruegitamu-jaurpideen zerbitzurako baliagarri izan dira; horregatik, Diruegitamu-Legeen antolakuntza jaurpideenarekin batean egin ohi zen, horren zati soil bai-liran.

 

   Gero, arian-arian, Lege hoien eremua diruegitamu-jaurpide soilaz besteko alderdi batzutara zabaldu zen, ekonomia-gizarteen alorreango helburuak hobeki lortzeko legezko baliapide izanarazteraino, diruegitamu-jaurpideekiko bere atxikitasuna dela eta alor horren barruan bazirauten ere.

 

   Aurreko lerroaldian esandako bilakakuntza-bideari jarraituz, oraingo Lege honen IIgarren Idazpurua, Guztizko Diruegitamuen eta Guztizko Diruegitamuekiko Legeen antolakuntza elkarregandik bereizten dituela, lehengo egoerarekiko aurrera-hurrats berri gertatzen da.

 

   Izan ere, Autonomia-Elkartearen ekonomiazko ihardunaren zenbatekoa ekonomia-urte baterako zehazteko lanabes gisa agertzen dira, Legean, Euskadiko Autonomia-Elkarteko edo Euskadiko Guztizko Diruegitamuak. Horrek, Euskadiko Guztizko Diruegitamuek berenezko neurriak eta iareitasuna lortu eta dirueskuraketen eta gastuen zerrenda huts bat izateari betiko ihes egiten dio.

 

   Irizpide horren arauera, bakoitzaren dirueskuraketa eta gastuen zerrendez osatutako Autonomia-Elkarteko Erakundeen diruegitamuak Euskadiko Guztizko Diruegitamuen zati gertatzen dira, bainan horrek batzuk eta besteak era berekoak izaterik ez dakarrela. Euskadiko Guztizko Diruegitamuek, diru-eskuraketa eta gastu-zerrenda soilez beste direnez, gaudimenak emateko eta zorpetzeko mugak ere ba daramatzate berebaitan, hoiek ere Elkartearen ekonimiazko ihardunari dagozkion alderdi direnez. Beraz, dirueskuraketa eta gastuen zerrendak eta gaudimenak emateko eta zorpetzeko mugak barne daramatzaten egitamuek osatzen dituzte Euskadiko Guztizko Diruegitamuak, Lege honek hoieri ezartzen dien izakeraren arauera.

 

   Guztizko Diruegitamuak taiuketa horrela egin ondoren Lege-alorrari egokitu beharra sortzen da eta horretarakoa da, funtsean, Guztizko Diruegitamuen Legea. Beraz Guztizko Diruegitamuen onarpena du Lege honek, hain zuzen ere, bere lehenengo egitekoa.

 

   Hala ere, gure Herriko ekonomia-egoerak berak eta gizartean dauden ekonomiazko harremanen zer nolakoak, batzutan, Guztizko Diruegitamuentzat lehen jarritako hesparruan sartzen ez den neurri-sail bat hartu beharra dakarkiote Herri-Agintaritzari. Gainera, ba daude Guztizko Diruegitamuetan sartu gabeko zenbait gairen araupeketa Guztizko Diruegitamuen Legeei uzten dieten erabakiak ere eta hori, agian, Lege hoien epe-mugarik eza dela etengabeango unean-uneangotze bat egin ahal izateko bide egoki izan daitezkeenaren ustetan. Hoiegatik guztiegatik Lege honek, Diruegitamuak ontzat emate soilaz bestelako egiteko bat izendatzen die Euskadiko Guztizko Diruegitamuen Legeei; egiteko hori 6garren Ataleko 2 idazatian adierazten da, beste agindu batzutara jo ahal izateari eta batipat gizarte-ekonomiaren alorrak dituen alderdien ugariari dagokionez oharteman eta itxi gabe uztekoa dela.

 

   Esandako hoiek guztiak horrela, Euskadiko Guztizko Diruegitamuen eta Euskadiko Guztizko Diruegitamuen Legeek osatzen duten erapidetza ez dugu inola ere erakuntza hertsi eta aldakaitz bat, bere ihardunaren ezaugarri beinen malgutasuna eta higikorta suna dituen bat baizik, Elkarteko Herri Arduralaritzaren baitango hesparrua gainditu eta ekonomia-politikazko lanabes egoki gertatzen den elkar-antolapenezko baliapidea.

 

   Bukatzeko, Guztizko Diruegitamuak eta Guztizko Diruegitamuaren Legeak direnez eta xede dituzten gaien antolakuntza bazter utziz araupetzen dituenean Legeak bere sorburu izan dituen oinarri-irizpideekiko duen egokitasuna azpimarratu behar da. Gainera Guztizko Diruegitamuen Legeei buruzkoetan berarizko araupeketa horrek garrantzi nabarmena du, Euskadiko Autonomia-Elkartearen ekonomia ihardunaren aldian-aldiango legezko baliapide izate ari darizkion berezitasunak gai izan eta hoien antolaketa egiten bait ditu, Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiarentzat osoango arau-egituraketa bat lortzeko xedez.

 

4.-  ERAKUNDETZA

 

   Legearen III Idazpurua, Euskadiko Autonomia Arduralaritza Nagusiaren eta Erakundegoren mailakoaren iharduna hobetzeko beharrezkoa denez horren egituraketa araupetzea du gai.

 

   Erakundetzaren alorra berez ere berarizko araupidetza baten gai izateko adinako gauza denarren, Autonomia Elkartearen beharrei gutxien baten bederen erantzuteko erakunde-mailako antolaketa baten beharra izan da Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiaren nolakoazko eta zenbatekozko garrantziarekin batean, III Idazpurua izatearen zio.

 

   Egituraketa horrek, erakuntza Autonomia-Elkarteari emandako helburuak lortzeko bide denez ikustea du oinarri, eta funtsezko oinarri-irizpide bi darabiltza:

 

a) Legegintza-agintariek garrantzizko gaietan eskuhartzea eta unean-uneango zernolakoei egokitutako antolapen bat lortzeko beharrezkoa den malgutasuna elkarri egokitu dakizkienekoa.

b) Batzutan norbanako-alorreko legebideez baliatzea, herri-alorreko eta norbanako-alorreko legebideen arteko atxikipena ere eginkortasun haundiagoa lortzeko bide egoki izan dedin.

 

   Elkartearen erakundegoren-mailako erakuntzan egiten diren aldakuntzetan Herri-Baltzuen legegizartezko eraketaren orotariko araupeketa nabarmentzen da eta, batipat, berarizko erabat ohartematea.

 

   Herri-erakundeek norbanako-alorreko legebideez baliatzea ihardutze-maila soil-soilekoa dela kontutan izanik, eta aukeratutako akziokako baltzuzko beste era batzutan Herri-Baltzu baten beharrei egokitu ezina izan daitakeenez gero, Legeak lege-gizartezko era berezi bat egon ahal izatea ohartematen du, Herri-Baltzuak berak dituen beharrei egokitzeko modu erakor gisa.

 

   Erabaki hori ez da Autonomia-Elkarteak erakuntzarako duen bakarreango agintepidea egiteratzea baino, Herri-Baltzuak bere baitango Erakunde alorreko Sail bait-ditu. Bestalde, gizarte-alorreko merkataritza-legebideekingo inolako oztopabiderik ere ez da gertatzen, Erakunde-Arduralaritzaren ihardunak ez bait-du nahitaez norbanako-alorreko legepeko izan behar, eta berarizko era hori Herri-Baltzuetan baizik ez bait-da erabilgarri, mugapen hori Legearen 27garren Atalaren 1 txatalaren e) zatiak agintzen duenaren bidez bermatuta gelditzen dela.

 

5.-  AGINTEPIDE-JAURPIDEAK

 

   Erapide-beharraren eraginez, Legearen IV Idazpurua agintepide nabarmenak eta orotarikoenak ematezkoa da, hori, ekainaren 30eko 7/1981 Jaurlaritza-Legea eta Lege horren III Idazpurua erabat egiteratu beharra oinarri duen Lege horretxen 30garren Ataletik atera dedinaren kaltetan gabe.

 

6.- EDUKIAK

 

   Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiaren edukia du gai Legearen V Idazpuruak, eskubideak eta eginbeharrak, haren alderdi berezi direnez, elkarrengandik bereiz aztertzen dituela.

 

   Eskubide eta eginbehar hoientzako orotariko jaurpideak jartzeaz gainera, V Idazpuruak eskubideen sailkaketa bat egiten du, diru-eskuraketa nabarmenenen alderdi nagusiei heltzen diela.

 

7.- BABESA

 

   Legearen VI Idazpurua Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiarekiko babespideez ari da, azterkizun izan daitezkeen bi alderdiak, gaudimenena eta erantzunbeharrena alegia kontutan izanik.

 

   Gaudimen-bideei buruzkoetan nagusiena 48garren Atala da, Herriogasuntza Nagusiaren eskubideak arriskuan daudenean hoiek bermatzeko egintza-bide bat jarri eta araupetzen duela. Egintza-bide horrek, aurrera-bidea bitan banatuz, behin-behingo bermearen eta behin-betiko bermearen alditan alegia, babesaren eginkortasuna eta behartutakoen eskubideekiko begirunea berebaitan biltzen ditu.

 

   Erantzunbeharrei dagozkienetan, Legeak Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiari egindako gaitz eta kalteegatik ordaina eman beharra jartzen du eta, hori, zentzatze-bidez edo zigorlege-bidez eskatu daitezkeen beste erantzunbeharren eta bidezko izan daitezen zigorrak jartzearen kaltetan gabe.

 

8.-  IKERPEN-BIDEAK

 

   Bukatzeko, Legearen VII Idazpuruak Euskadiko Autonomia-Elkarteak Erresumak horretarako jarri edo Euskadiren Autonomia-Estatutoak agintzen duenari darizkiokeen kaltetan gabe bere ekonomia ihardunaren zaingorako dituen artabideak aipatzen ditu.

 

   Idazpuru horrek Elkartearen ikerpen-bidean orotariko sailkaketa berri bat egiten du, hoiek gero eraz eta arrazoibidez zehaztu ahal izateko aintzin-oinarri.

 

   Hortik abiatuta VII Idazpuruak Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiak bere dituen gai guztiei dagozkien eta Elkartearen agintepide diren Euskadiko ekonomia-ihardunarentzako berarizko zaingo-bideen zermugapena eiten du, hoiek osabideratzea geroko araupeketa berezietan egiteko utziz.

 

I IDAZPURUA

OROTARIKO ERABAKIAK

 

Lehenengo Atala - Zerdena

 

   1.-   Euskadiko Autonomia-Elkarteari berenez dagozkion ekonomiazko eskubide eta beharkun guztiek osatzen dute Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusia.

 

   2.-   Honako gai hauek ditu Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiak bere berenezko gai:

 

a) Ondarearekiko jaurpideak.

b) Diruegitamuak gertatzeko eta hoien eraentzarako bideak.

c) Autonomia-Elkartearen ekonomia-iharduna bere menpe izan behar duen ikerpen eta kontaduritza-erapidetza.

d) Akurapide-jaurpideak

e) Euskal Herriko Diruzaingo Nagusiarentzako jaurpideak.

f) Bere zerga eta herri eta norbanako-alorreko lege-bidezko gainontzeko diru-eskuraketak.

g) Zorpetze-jaurpideak.

h) Gaudimenak emateko jaurpideak.

i) Bere Herriogasuntza Nagusiko gainontzeko gaiei buruz Autonomia-Elkarteak dituen eskubide-lehentasunen jaurpideak.

j) Atal honen 1 zatiaren gai direnen eskubide eta beharkunei datxekien beste edozein.

 

2. Atala - Antolaketa-arauak

 

   1.-   Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiak Lege hau eta hari dagozkion gaietan Euskadiko Autonomia-Elkarteak emandako gainontzekoak, eta bertan erabilgarri izan daitezken besteak eta, hoien aurkako izan ez daitezenetan, hoiek osabidetzeko eta/edo egiteratzeko eman daitezen araudibidezko manuak izango ditu jaurpide.

 

   2.-   Herriogasuntza Nagusiak bere dituen gaiei buruzko oinarrizko araupideak eta Lege honetan berariz horretarako utzitako gainontzeko alderdiak Lege-bidez antolatu beharrekoak izango dira.

 

   3.-   1 zatiaren gai diren araudi-bidezko manuei onarpena ematea Jaurlaritzaren egitekoa izango da, Jaurlaritzaren Lege baten edo Dekreto baten bidez, eta azkeneko honetan Lehendakariak aurrez ontzat eman ondoren Ekonomia eta Herriogasun-Sailburuari berariz izendatzen zaionean salbu.

 

   4.-   Aurreko zatietan aipatzen diren arauen ezean, Euskadiko Autonomia-Elkarteak emandako Arduralaritza-Legezkoek izango dute indarra.

 

   5.-   Ekonomia eta Herriogasun-Sailburuari dagokio Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusia antolatzeko lege-bidezko edo araudi-bidezko artez nahiz ordez erabiltzeko arau guztiei buruzko ulertzemoduak edo argipideak ematezko erabakiak hartzeko eskubidea, Erresumarenak izan eta Autonomia-Elkartean nahitaez erabili beharrezko gertatu daitezenei buruzkoak salbu. Manu hoiek, bere edukiak ulertze-moduaren edo argipideen gai diren arauenekin bat egingo dutenarren, Jaurlaritzako Sailburuek onartu ditzaten araudientzat legez jarritako erakoak izango dira, eta Autonomia-Elkarteko ihardutze-sail eta Erakundeek nahitaez men egin beharko diete.

 

3. Atala - Agiriango iharduna

 

   Bere Herriogasuntza Nagusiari dagozkion gaietan, Euskadiko Autonomia-Elkarteak legezkotasunaren, deneantxekotasunaren, merketasunaren, eginkortasunaren, artaren, dirukutxa-batasunaren eta bere ihardutze-Sail eta Erakundeen arteko elkaregokitasunaren arauerako irizpidez ihardungo du.

 

4. Atala - Eskubide bereziak

 

   Euskadiko Autonomia-Elkarteak Erresumari aitortzen zaizkion eskubide bereziak heurak izango ditu bere aginte-alorrean eta bere Herriogasuntza Nagusiari dagozkionetan, berak emandako Legemailako horretzazko berarizko erabakiren bat izan dedinean salbu.

 

II IDAZPURUA

EUSKADIKO GUZTIZKO DIRUEGITAMUAK ETA EUSKADIKO GUZTIZKO DIRUEGITAMU-LEGEAK

 

5. Atala - Euskadiko Guztizko Diruegitamuak

 

   1.-   Euskadiko Autonomia-Elkarteko Guztizko Diruegitamu edo Euskadiko Guztizko Diruegitamuak, Euskadiko Autonomia-Elkarteak ekonomia urte edo diruegitamu-urte bakoitzean egitaratu beharreko ekonomiazko ekintzarako artezpide diren bateango erabaki-sortaren dirubidetza-alorreko agiribidezko zinezko adierazpide dira.

 

   2.-   Euskadiko Guztizko Diruegitamuak, bere aldetik, Euskadiko Autonomia-Elkartearen eskuarteak behar bezala erabiltzen direla zaintzeko bide dira.

 

   3.-   Honako hauek dira Euskadiko Guztizko Diruegitamu:

 

a) Euskadiko Autonomia-Elkartea osatzen duten Erakundeen diruegitamuak, dagozkien diru-eskuraketa eta gastu-zerrendak barne daramatzatela eta baita, hala gertatuz gero, Gizartesegurantzaren ekonomia-jaurpideen eraentzarako diruegitamuak ere.

b) Gai horretan herri-alorreko lege-jaurpidepeko izan daitezen Autonomia-Elkarteko Erakundeak.

c) Gai horretan herri-alorreko lege-jaurpidepeko izan daitezen Autonomia-Elkarteko Erakundeen zorpetze-muga.

 

   4.-   Diruegitamu Nagusiaren ekonomia edo diruegitamu-urtea egutegi-urtearekin baterakoa da.

 

6. Atala - Euskadiko Gutizko Diruegitamu-Legeak

 

   1.-   Aurreko Atalean zermugatutako Guztizko Diruegitamuak ontzat ematea xede dutenak dira Euskadiko Autonomia-Elkarteko Guztizko Diruegitamu-Lege edo Euskadiko Guztizko Diruegitamu-Legeak.

 

   2.-   Horretzaz gainera, Euskadiko Guztizko Diruegitamuen Legeek, Guztizko Diru-egitamuetango diruizendapenei dagozkien lanarien ordainsarien eta gozamensarien jaurpideak, hoiekiko diruegitamujaurpide eta herri-gastuen egiterapenak, Autonomia-Elkartearen berenezko zergentzako jaurpideak eta zorpetze-moduak bezala ekonomia-urte hartakoak izan eta horretan berarizko eragina izan dezaten Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiaren arazoetara eta horri datxezkonetara ere iritsi ahal izango dute. Gai hoiei buruzko Guztizko Diruegitamuetango manuak, nolakoz eta jaurpidez Lege hoiek bezalakoxeak izango dira.

 

   3.-   Euskadiko Guztizko Diruegitamuen Legeak dakartzan lege-arauak aldatzezko edo osatzezko beste lege-arau batzuk izatea gertatuz gero, azkeneko hauek, izan dezaten indarraldia agizkoa nahiz luzarazitakoa dela, nolakoz eta jaurpidez haiek bezalakoak izango dira.

 

   4.-   Euskadiko Guztizko Diruegitamuen Lege-Egitasmoa, bere gai izan ditzan gaietako bakoitzari dagokion araupidetzan agindutakoaren arauera egin eta, Jaurlaritzak, dagokion ekonomia-urtearen aurreko Azaroaren lehenengoa baino lehen Legebiltzarrari aztertu eta, hala badagokio, ontzat eman dezan aurkezteko onartuko du.

 

7. Atala - Indarraldia

 

   1.-   Euskadiko Guztizko Diruegitamuen Legeek Diruegitamu hoiei dagokien ekonomia-urterako indarra izango dute, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu daitezeneko eguna dena dela, bakoitzean berariz besterik agindu dedinean salbu.

 

   2.-   Ekonomia-urte bat hasi eta horretarako Guztizko Diruegitamuak oraindik onartu gabe egotea gertatuz gero, honako arau hauek erabiliko dira:

 

a) Aurreko ekonomia-urterakoa izan eta horren azkeneko egunean indarrean egon dedin Guztizko Diruegitamuen legearen indarraldia, aldakuntza eta osagarriak baditu hoiek barne direla, Guztizko Diruegitamu berriak onartzezko Legea indarrean jarri dedinerarte luzaraziko da eta, hori, aurreko "1" zatian esanda bezala Lege berriak Diruegitamuei dagokien ekonomia-urteko lehenengo egunerarteko atzera-indarra ematearen kaltetan gabe. Luzapen hori, nolanahi ere, 5garren Atalaren 3garren zatiak aipatzen dituen gaietako bakoitzari dagokion luzapen-aldia orokorki araupetu dezan araupidetza beteaz egingo da.

b) Araukizun den luzapena berariz araupetu dezan beste Lege bat indarrean jartzeak ez dio aurreko ekonomia-urterako Guztizko Diruegitamuen Lege horren indarrari eragingo, beste Lege hark berariz baliogabetu ditzan alderdietan edo honek dionari egokitu ezinezkotan salbu.

c) Alde horretarako araupidetan dagoen bitasunaren ondorioz esanda bezala luza-arazitako aurreko ekonomia-urterako Guztizko Diruegitamuen Legea eta ekonomia-urte berrirakoa-ekonomia-urteko lehengo egunetik hasi eta Guztizko Diruegitamuen Lege berria Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu arte esandako urterako Guztizko Diruegitamuetan edo hoien egiterapenean gertatu daitezkeen egokitasunik ezak Jaurlaritzak ebatziko ditu bidezkoen deritzen moduan, Ekonomia eta Herriogasun-Sailaren saloz eta hurrengo hamabost egunen barruan Legebiltzarreko Ekonomia, Herriogasun eta Diruegitamu-Batzordeari jakinaraziz.

 

   3.-   Aurreko zatietan esandako indarraldiak bukatu ondoren, Guztizko Diruegitamuen Legeak, oso-osorik, berez eta besterik gabe indargabetuta geldituko dira, hoiek indargabetzearen edo hoietzazko inolako adierazpenik egin beharrik gabe.

 

   4.-   Hala ere, manuren batek 5garren Atalaren arauera Guztizko Diruegitamu izan ez dedin gairen bat araupetzeko Guztizko Diruegitamuen Legetara jo arazten badu, honelako arauak hartara jo araztea egiten duen erabakiari dagokion indarraldian indarrean iraungo du, aurreko zatietan esaten den Guztizko Diruegitamuen Legeen indar-galtzeak ez duela hartzen.

 

8. Atala - Baliogabetze-indarra

 

   1.-   Euskadiko Guztizko Diruegitamuen Legeen arteko aurkakotasunen bat izatea gertatuz gero, manu-baliogabetzeari buruzko orotariko jaurpideak izango dira erabilgarri. Jaurpide hori erabiliko da aurkakotasuna Euskadiko Guztizko Diruegitamuen Lege baten eta lehendik indarrean egon eta 10garren Atalaren "2" zatian ohartemandakoetako araupide manuren baten artekoa bada ere.

 

   2.-   Guztizko Diruegitamuen Lege ez diren legebide-arauei eta 10garren Atalean ohartemandakoetakoak izan ez daitezen araudi-manuei buruz, Euskadiko Guztizko Diruegitamuen Legeek ez dute baliogabetze-indarrik izango, hori berariz agindu dezatenean baino.

 

   3.-   Guztizko Diruegitamuen Legetan 7garren Atalaren 4garren zatiak dionez, beste arau batzuk hoietara jo izanaren ondorioz sartzen diren arauek, aginduak indargabetzeko orotariko jaurpidetan ematen den baliogabetze-indarra izango dute.

 

   4.-   Egin dedin baliogabetzearen kaltetan gabe, Guztizko Diruegitamuen Legeetango baliogabetze arauen indarrak ez ditu 7garren atalean jarritako mugak gaindituko.

 

9. Atala - Geldiarazte-indarra

 

   1.-  8garren Atalaren 2garren zatian esandakoa gertatuz gerozkoez bestetan, Guztizko Diruegitamuen Lege izan ez daitezen legepide-arauen indarraldia, eta 10garren Atalean ohartemandakoez besteko araudi-bidezko manuena, Guztizko Diruegitamuen Lege baten agindutakoarekin elkartu ezineko gerta daitezenean, 7garren Atalaren 1 eta 2 zatietan esaten den Lege horren indarraldiak diraueno geldiarazita geldituko da.

 

   2.-   Honela geldiarazitako arauek, geldiarazte hori ekarri duen Guztizko Diruegitamuen Legearen indarraldia buka dedinean berriz erabat indarrean jarriko dira, berez eta horretzazko inolako adierazpen beharrik gabe, aurrez baliogabetu badira edo berriz geldiarazten badira salbu.

 

10. Atala - Guztizko Diruegitamuen Legeen ondorioz emandako araudi-manuak

 

   7garren, 8garren eta 9garren ataletan Guztizko Diruegitamuen Legeentzat agindutakoa, hoiek oinarri direla emandako araudi-bidezko manuekin ere erabilgarri izango da, 8garren eta 9garren Atalak, arau hoien eta bere oinarria Guztizko Diruegitamuen Legetan izan ez dezaten araudi-bidezko beste batzuen arteko aitzitasunari dagozkiola ulertu beharra salbu.

 

III IDAZPURUA

ERAKUNDE-ANTOLAKUNTZA

 

11. Atala - Erakundeen sailkapena

 

   1.-   Euskadiko Autonomia-Elkartea Herri-Arduralaritza Nagusiak eta Erakundegoren-mailako Arduralaritzak osatzen dute.

 

   2.-   Jaurlaritzaren ekainaren 30eko 7/1981 Legeko 53garren atalak dioen Euskadiko Arduralaritza Nagusia edo Autonomia-Elkarteko Arduralaritza da Elkarte honetan lurraldekako Erakunde bakarra.

 

   3.-   Honako Bazkun hauek osatzen dute Erakundegoren-mailako Arduralaritza:

 

a) Herri-alorreko legepeko izan eta Ihardutze-Sail Burujabe deritzen elkarteko Erakunde-mailako Izaikiek.

b) Funtsezko jaurpide norbanako-alorreko legeak izan, eta honako bi moeta hauetakoak izan daitezkeen Elkarteko Erakunde-izaikiak.

 

- Norbanako-alorreko Legepeko Herri-Izaikiek.

- Herri-Baltzuek.

 

   4.-   Euskadiko Autonomia-Elkartea goragoko 2 eta 3 idazatietan esandako eta Elkarteko bertako herri-alorra osatzen duten Bazkunez osatzen da. Bazkun hoietako bakoitza bere eta gainontzekoek izan dezatenaz bestelako lege-nortasunaren jabe da.

 

   5.-   Legebiltzarrari eratxikitako eskubide eta eginbeharren jabetza Euskadiko Arduralaritza Nagusi edo Autonomia-Elkarteko Arduralaritzari dagokio, Legebiltzar honek haiei buruz izan ditzan agintepideen kaltetan gabe.

 

I ATALBURUA

EUSKADIKO AUTONOMIA-ELKARTEKO ARDURALARITZA

 

12. Atala - Araupeketa

 

   1.-   Jaurlaritzaren Ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 53garren atalak dion Euskadiko Autonomia-Elkarteko Arduralaritzak Lege honetan ohartemandako arauak izango ditu jaurpide bere erakuntzari eta ihardunari dagozkienetan.

 

   2.-   Herriogasuntza Nagusiaren berenezko gaiei buruzkoetan, Euskadiko Autonomia Elkarteko Arduralaritzak haiei buruzkoak izan eta berarekin berariz erabilgarri izan daitezen manuak izango ditu jaurpide eta baita, hoien aurka egon ez daitezen guztietan, Herri-alorreko legepeko izan daitezen Autonomia-Elkarteko erakunde guztiekin erabilgarri diren gainontzeko arauak ere.

 

II ATALBURUA

IHARDUTZA-ERAKUNDE BURUJABEAK

 

13. Atala - Zerdena

 

   Herri-alorreko izan, xedez Euskadiko Autonomia-Elkartearen agintepeko ekintzapideak aginte-banakuntzaz egiteratzea duten eta herrialorreko legepekoak diren Euskadiko Autonomia-Elkarteko Iraskuntza-Izaikiak dira Ihardutze-Erakunde Burujabeak.

 

14. Atala - Moetak

 

   Ihardutze-Erakunde Burujabeak bitarikoak izan daitezke:

 

a) Ekonomiazko, salerosketako, industriako, diru-bidetzazko edo merkataritzazko gainontzeko ezein ekintzapidetan diharduten Merkataritzazko Ihardutze-Erakunde Burujabeak.

b) Beste guztiak Arduralaritzazko Erakunde Buru-jabe dira.

 

15. Atala - Zermugapena

 

   Ihardutze-Erakunde Burujabe bat sortarazteko aginduak zehaztuko du 14garren Atalak dionaren arauerako horren zermugapena.

 

16. Atala - Sortaraztea eta ezabapena

 

   1.-   Ihardutze-Erakunde Burujabeak Legez sortarazi eta ezabatu beharko dira.

 

   2.-   Sortarazteko aginduan edo besteren baten ezabapenaren zioak eta moduak zehaztuta egon daitezenean, ez da ezabapena egiteko berarizko agindurik beharko.

 

17. Atala - Birregiturapena

 

   Jaurlaritzak Ihardutze-Erakunde Burujabeen Birregituraketa araudi-bidez egin ahal izango du hoiek bere esku izan behar dituzten gizakizko eta gauzazko eskuarteei buruzko agintepideak ematea, aldatzea edo kentzea eta hoiekiko lege-jaurpideekiko aldakuntzak barne, bainan hoien funtsezko izakera eta zermugapena inola ere aldatu gabe.

 

18. Atala - Araupeketa

 

   16garren eta 17garren ataletan esandakoen kaltetan gabe Ihardutze-Erakundeek, Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiak bere dituen gaiei buruzkoetan, heurekin berariz erabilgarri izan daitezen manuak izango dituzte jaurpide eta hoien aurka ez daudenetan, herri-alorreko legepeko izan daitezen Autonomia-Elkarteko erakunde guztiekin erabilgarri izan daitezen gainontzeko arauak edo, hoien ezean, Autonomia-Elkarteko Arduralaritzarentzat jarritakoak.

 

III ATALBURUA

NORBANAKO-ALORREKO LEGEPEKO HERRI-IZAIKIAK

 

19. Atala - Zerdena

 

   Herri-izakerako izan, xedez Autonomia-Elkartearen agintepeko ekintzapideak aginte-banakuntzaz egiteratzea duten eta herri-alorreko legepekoak diren Euskadiko Autonomia-Elkarteko Iraskuntza-Izaikiak dira Norbanako-alorreko Legepeko Herri-Izaikiak.

 

20. Atala - Zermugapena

 

   Norbanako-alorreko Legepeko Herri-Izaikiak hoietako direnaren zehaztapena, sortarazte-manuan berariz egin beharko da.

 

21. Atala - Sortaraztea, ezabapena eta birregiturapena

 

   Lege honen 16garren eta 17garren Ataletan agindutakoa izango da Norbanako-alorreko Legepeko Herri-Izaikiekin erabilgarri.

 

22. Atala - Araupeketa

 

   21garren Atalean esandakoaren kaltetan gabe Norbanako-alorreko Legepeko Herri-Izaikiek, Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiak bere dituen gaiei buruzkoetan heurekin berariz erabilgarri izan daitezen manuak izango dituzte jaurpide eta, hoien aurka egon ez daitezenetan, norbanako-alorreko legeak.

 

IV ATALBURUA

HERRI-BALTZUAK

 

23. Atala - Zerdena

 

   Euskadiko Autonomia-Elkarteko Arduralaritza nahiz honen herri nahiz norbanako-legepeko Erakundegoren-mailako Izaikiak bere baltzu-domuko gehiengozko zatiaren jabe izan daitezeneko merkataritza-baltzuak dira Herri-Baltzu. Gehiengozko partzuer-zati hori zehazteko, esandako Izaiki hoiek dituzten partzuer-zati guztiak kontatuko dira.

 

24. Atala - Sortaraztea eta ezabapena

 

   1.-   Honako hauetan gertatuko da Herri-Baltzu bat sortaraztea:

 

a) Herri-Baltzu izan dedin merkataritza-baltzu bat berritan sortaraztean.

b) Lehendik egon dagoen merkataritza-baltzu bat Herri-Baltzu bilakatzean.

 

   2.-   Honako hauetan gertatuko da Herri-Baltzu baten ezabapena:

 

a) Herri-Baltzuetan zermugatutako merkataritza-baltzu bat ezabatzean.

b) Merkataritza-baltzu batek Herri-Baltzu izatea galdutakoan.

 

   3.-   Herri-Baltzuak sortaraztea eta ezabatzea, eta bai Euskadiko Autonomia-Elkarteko Arduralaritzak edo honen Erakundegoren-mailako Izaikiek gehien gozko partzuer-zaditun izatea galtzea ere, Jaurlaritzaren Dekretoz egin beharko dira.

 

   4.-   Hori legez edo araudiz ezabapenzio izan ezik, merkataritza-baltzu batek Herri-Baltzu izateari uzteak ez du nahitaez horren ezabapena ekarriko.

 

25. Atala - Lege-gizartearen eretzeango moetak

 

   1.-   Legez, Herri-Baltzuak honako era hauetakoren batekoak izan daitezke:

 

a) Akziokako baltzuak.

b) Berarizkoak.

 

   2.-   Euskadiko Autonomia-Elkarteak lege-gizartezko erabat zehaztea ezingo da honako hauetan baino egin:

 

a) Herri-Baltzu hori sortarazteko eskribau-agiria egin baino lehenagoko edozein unetan.

b) Herri-Baltzuaren baltzu-domu osoa Euskadiko Autonomia-Elkarteko Arduralaritzarena eta/edo honen Izaikiena izan dedinean, Herri-Baltzuaren bizitzaren ezein unetan Baldintza hori betetzen ez bada, Baltzu bakoitzaren eraldakuntzari buruz indarrean egon daitezen arauak bete beharko dira.

 

26. Atala - Akziokako baltzu gisako egitura

 

   1.-   Herri-Baltzuak akziokako baltzu gisako era izateak-Baltzu hori baltzu-moeta horrentzat unean-unean indarrean dauden legeen jarupidepean egotea dakar berebaitan.

 

   2.-   Herri-Baltzuek, Jaurlaritzak hori erabaki dezanetan hartuko dute baltzu-era hori.

 

27. Atala - Berarizko baltzu gisako egitea

 

   1.-   Baltzu-era hori honako arau hauek beteaz hartu ahal izango da:

 

a) Lege-nortasunaz jabetzeko, akziokako baltzu guztientzat jarritako betebeharrak heurak bete beharko dira.

b) Baltzu-izenak, nahitaez, "berarizko euskal herri-baltzua" hitzak izan beharko ditu barne.

c) Horren baltzu-domuaren eta jaulki ditzaten zor-agirien tituloak, merkataritzako balore-agirientzat jarritako arauei-egokitu zaizkie.

d) Bazkideek ez dute baltzuaren zorrekiko berenezko erantzubeharrik izango.

e) Lege-gizartezko berarizko egitura izan dezatenek Herri-Baltzu izatea galtzeak, hoiek berez eta besterik gabe ezabatzea ekarriko du, norbanako-alorreko legepidetan dauden merkataritza-baltzu moetetakoren batera aldatzea aurrez erabaki badute salbu.

f) Unean-unean indarrean egon dedin akziokako-baltzuentzako lege-jaurpideak, jarritako berarizko jaurpidea osatze-bidezko balioa izango du.

 

   2.-   Herri-Baltzuak, Jaurlaritzak bakoitzean zernolako lege-gizartezko jaurpidepeko izango diren adieraziz hori erabaki dezanean izango dira berarizko erakoak.

 

   3.-   Herri-Baltzu batentzat jarritako legegizartezko berarizko jaurpidetza aldatzeko, horren 25garren Atalaren 2garren zatian agintzen dena beteaz egin beharko da.

 

   4.-   Euskadiko Autonomia-Elkarteko Herri-Arduralaritzako gainontzeko Erakundeek era bereziko Herri-Baltzu hoietako Arduralariak eta artezkaritakoak izendatzearen eta hoiei arta egitearen alorrean egiteratu beharreko agintepideek ezingo dute akiokako baltzurako Herri-Baltzuetarako jarrita egon daitezenak baino murritzagoak izan.

 

28. Atala - Araupeketa

 

   Aurreko Ataletan esandakoaren kaltetan gabe Herri-Baltzuek, Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiak bere dituen gaiei buruzkoetan, heurekin berariz erabilgarri izan daitezen manuak izango dituzte jaurpide, eta hoien aurka egon ez daitezenetan norbanako-alorreko legeak.

 

29. Atala - Herri-Baltzuetango partzuer-zatiak

 

   Autonomia-Elkarteko Izaikiek haren Herri-Baltzuetan izan ditzaten partzuer-zatiak osatzen dute Autonomia-Elkartearen ondarea, Euskadiko Ondare-Legean ohartemandako modutan.

 

IV IDAZPURUA

AGINTEPIDEEKIKO JAURPIDEAK

 

30. Atala - Orotariko jaurpideak

 

   Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiak bere dituen gaiei buruz lege honen edo beste ezein manuren ondorioz egin daitezen aginte-emate edo bestelako eratze-erabaki guztiak, Jaurlaritzaren Ekainaren 30eko 7/1981 Legean eta oraingo honen III Idazpuruan agintzen denaren arauera besterik agindu ahal izatearen kaltetan gabe egiten direla ulertuko da.

 

31. Atala - Legebiltzarraren agintepideak

 

   1.-   Lege honetan eta erabilgarri izan daitezen gainontzeko manutan jarri daitezen modutan, Legebiltzarrari dagokio:

 

a) Euskadiko Diruegitamu Nagusiak ontzat ematea, hoiekiko ikermena eta zaingoa izatea.

b) Diruegitamuak gertatzea eta hoien eraentza.

c) Autonomia-Elkartearen berenezko zergapideak jartzea edo eraberritzea.

d) Ondare-jaurpideak.

e) Akurapen-jaurpideak.

f) Zorpetze-jaurpideak.

g) Autonomia-Elkartearen dirubidetza eta ekonomia-eragiketa haundiak ontzat ematea.

h) Hala egokituz gero, Jaurlaritzak gertatu dezan Autonomiaren ekonomiazko urte batzutarako ihardunari buruzko egitamuketa.

i) Lege honen, Autonomia-Elkarteak emandakoen edo erabilgarri izan daitezen gainontzekoen arauera, Legez araupetu behar daitezen beste gai guztiak.

 

   2.-   Herriogasuntza Nagusiak bere dituen gaiekiko barne-jaurpideei buruz Legebiltzarrak, Euskadiko Autonomia-Estatutoko 27.1 Atalean eta bere Araudian agindutakoaren arauera, honako agintepide hauek ditu:

 

a) Bere Diruegitamuaren onarpena; diruegitamu hori, behar bezalako eraz ihardutzeko, Euskadiko Autonomia-Elkartearen Guztizko Diruegitamuetan sartuko da.

b) Bere diruegitamua Legebiltzarrak ontzat emandako modutan egiteratzea.

c) Euskadiko Autonomia-Elkarteak bere Herriogasuntza Nagusiari buruz eman ditzan Legeak izendatu diezazkion gainontzeko guztiak.

 

32. Atala - Jaurlaritzaren agintepideak

 

   Euskadiko Autonomia-Elkartearen agintepideen hesparruan honako hauek dagozkio Jaurlaritzari:

 

a) Elkartearen ekonomia eta dirubidetza-politikarentzako artezpideak jartzea eta onartzea, Legebiltzarrak honetan dituen agintepideen kaltetan gabe.

b) Elkartearen Guztizko Diruegitamuen Lege-Egitasmoak Legebiltzarrari bidaltzeko ontzat ematea.

c) Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiari buruzkoetan Jaurlaritzaren Ekainaren 30eko 7/1981 Legean agindutakoaren indarrez dagozkiokeenak, eta lege-erapidetzat izendatu diezaizkion gainontzekoak.

d) Orohar, bere zerdena edo garrantzia dela eta Jaurlaritzak ezagutu beharrekoak izan eta Legebiltzarraren agintepeko izan ez daitezen guztiak.

 

33. Atala - Ekonomia eta Herriogasun-Sailaren agintepideak

 

   Honako hauek dagozkio Ekonomia eta Herriogasun-Sailari:

 

a) Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiaren eskubideen arduralaritza, eraentza eta egiterapena, indarreango araupidetzan jarritako modutan.

b) Autonomia-Elkartearen Diruegitamuen egitasmotzakoa gertatzen eta egiteratzen denarekiko eta ekonomia eta dirupidetza-arauak betetzen direnekiko arta, hori guzti hori Jaurlaritzako Sailak eskuhartzen dutela.

c) Guztizko Diruegitamuen Legeen Egitasmotzakoak Jaurlaritzako Sailak eskuhartuz gertatzea, eta bai Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiak bere dituen gaiei buruzko beste batzuk eta gai bera izan eta hoien onarpena Jaurlaritzari izendatutako Araudi-egitasmoak ere.

d) Euskadiko Autonomia-Elkartearen ekonomiazko ihardunarekiko kontaduritza-eskubideak eta ikuskaketa-arta.

e) Euskadiko Autonomia-Elkarteko Arduralaritzari dagozkion ordainketa guztien antolaketa.

f) Jaurlaritzak ontzat emandako ekonomia eta dirubidetza-politika hark esandako modutan egiteratzea.

 

34. Atala - Sailen agintepideak

 

   Honako hauek dagozkie Sailei:

 

a) Bere diruegitamuen aintzin-egitasmoa gertatzea.

b) Heurei eratxikitako gastutarako diru-izendapenen eraentza.

c) Sailari dagozkion gastuetarako baimena ematea, Jaurlaritzaren agintepekotakoak izan ez daitezenean.

d) Euskadiko Autonomia-Elkarteko Arduralaritzaren pentzutango ekonomiazko eginbeharrak hartzea, bere agintepideei eta horretan indarrean egon daitezen arauei atxikiz.

e) Ekonomia eta Herriogasun-Sailari ordainkizunak ordaindu daitezeneko saloak egitea.

f) Heurei eratxikita izan ditzaten Erakundegoren-mailako Izaikien diruegitamuen aintzin-egitasmoei aintzin-onarpena ematea.

g) Ekainaren 30eko 7/1981 Jaurlaritza-Legean agindutakoaren indarrez Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiari buruzkoetan dagozkienak.

h) Jaurlaritzak ontzat emandako ekonomiazko politika hark zehaztu ditzan modutan egiteratzea.

i) Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiari buruzkoetan lege-erapidetzak eman diezazkien beste guztiak.

 

35. Atala - Erakundegoren-mailako izaikien agintepideak

 

   1.-   Ihardutze-Erakunde Burujabeei honako hauek dagozkie:

 

a) Bere diruegitamuen aintzin-egitasmoak gertatzea.

b) Bere ekonomiazko eskubideen arduralaritza, eraentza eta egiterapena, horretzazko manuek ohartemandako modutan.

c) Bere diruegitamuetan onartutako diru-izendapenen arauerako gastuak egiteko baimena eman, eta hoiei dagozkien ordainketak egiteko agintzea.

d) Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiari buruzkoetan lege-erapidetzak eman diezazkien best guztiak.

 

   2.-   Gainontzeko Erakundegoren-mailako Izaikiek, bere diruegitamuen aintzin-egitasmoa gertatzeko ahalmena izango dute izendatuta, eta bai Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiari buruzkoetan lege-erapidetzak eman diezazkien beste guztiak ere.

 

36. Atala Antolakideketarako, ebazpenak eta saloak egiteko agintepideak

 

   32garren, 33garren, 34garren eta 35garren Ataletan agindutakoa, Epailaren 17ko 42/1981 Dekretoz sortarazitako Ekonomia-Batzordeari era Euskadiko Autonomia-Elkartean egon daitezkeen horretarako beste ihardutze-sail batzuei izendaturako antolakideketarako, ebazpenak eta saloak emateko agintepideen kaltetan gabe izango da.

 

V IDAZPURUA

EDUKIA

I ATALBURUA

ESKUBIDEAK

 

37. Atala - Sailkaketa

 

   1.-   Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiaren eskubideak herri-alorrekoak edo norbanako-alorrekoak izan daitezke.

 

   2.-   Euskadiko Autonomia-Elkarteko Arduralaritzari eta horren Ihardutze-Erakunde Burujabeei dagozkien herri-alorreko eskubideak, herri-ahalmenen jabe direnez dituzten harreman eta lege-egoeren ondorioz Izaiki hoiei dagozkienak dira. Herri-alorreko eskubideak bitarikoak izan daitezke:

 

a) Herri-alorreko legepeko diru-eskuraketak.

b) Beste eskubide batzuk.

 

   3.-   Euskadiko Autonomia-Elkarteari dagozkionak eta Atal honen 2garren zatian sartu gabe daudenak dira norbanako-alorreko eskubideak. Norbanako-alorreko eskubideak bitarikoak izan daitezke:

 

a) Norbanako-alorreko legepeko diru-eskuraketak.

b) Beste eskubide batzuk.

 

38. Atala - Herri-alorreko legepeko diru-eskuraketak

 

   37garren Atalaren 2 zatian esandako irizpidearen arauera, honako hauek dira Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiaren herri-alorreko legepeko diru-eskuraketak:

 

a) Kondaira-Lurraldeen Euskadiko Autonomia-Elkartearen diruegitamu-gastutarako laguntza gauzatuz Foru-Diputazioak egin ditzaten diru-ekarketak.

b) Euskadiko Autonomia-Elkartearen beraren zergak eman dezatena.

c) Euskadiko Autonomia-Elkarteak zergei jarri diezazkiekeen zerga-gainekoak.

d) Lurraldearteko Ordezkaketa-Baltzatikako diru-bidalketak, eta Erresumaren Guztizko Egitamuen pentzutango beste diru-izendapen batzuk.

e) Autonomia-Elkarteko Arduralaritzak edo horren Ihardutze-Erakunde Burujabeek beste Herri-Izaiki batzuegandik hartutako diru-bidalketa eta laguntzak.

f) Autonomia-Elkarteko Arduralaritzak edo honen Ihardutze-Erakunde Burujabeak egindako zorpetze-bidetatikakoak.

g) Autonomia-Elkarteko Arduralaritzak edo horren Ihardutze-Erakunde Burujabeek jarritako isun eta gainontzeko diruzko zigorretatikakoak.

h) Euskadiko Autonomia-Elkarteak hasitako arduralaritza-egintzabideen ondoriozko ordezkatze-bidezko kenketei darizkienak, kenketa hoiek gauditze-bidezkoak izan ez izan.

i) Herri-alorreko eskubideei egindako oker eta kaltengatikako ordainsariak.

j) Herri-alorreko diru-eskuraketei dagozkien diru-sariak.

k) Herri-alorreko eginbeharrak beteko direneko gaudimen izan daitezen diruak.

l) Elkarteak suztapen-xedez edo herri-zuduzkotarako beste herri nahiz norbanako-alorreko nortasundunei emandako jesapen eta gaudimenei buruzko hitzarmenen ondorioz Autonomia-Elkarteko Arduralaritzak edo horren Ihardutze-Erakunde Burujabeek hartu beharreko diru-zenbatekoa.

m) Autonomia-Elkarteak emandako dirulaguntzak izan eta dirulaguntza hoiek zuten helburua edo dirulaguntzak emateango baldintzak ez bete izanaren ondorioz hoien itzulpena Autonomia-Elkarteko Arduralaritzari edo horren Ihardutze-Erakunde Burujabeei egitea dagokion diruak.

n) Lege honen 37garren Atalaren 2garren zatian sartutakoetako beste ezein diru-eskuraketa.

 

39. Atala - Kondaira-Lurraldeen ekarketak

 

   Kondaira-Lurraldeeen ekarketetarako, hoien eta Autonomia-Elkartearen arteko harrema-nak antolatzeko araupidetan agindutakoa izango da jaurpide, eta hoietan oharteman gabe-koetan Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiari dagozkion gaiei buruzko erabakietan agindutakoa.

 

40. Atala - Zergabideak

 

   1.-   Honako hauek ditu Euskadiko Autonomia-Elkarteak bere zergabide:

 

a) Ekonomia-Itunean sartuta edo ohartemanda egon ez, eta Erresumak edo Kondaira -Lurraldeek zergapetutako zergakizunei buruzkoak izan ez, eta Autonomia-Elkarteak hala egokituz gero Euskadiko Autonomia-Estatutoaren 42-b) Atalak dionaren arauera jarri ditzakeen Autonomia-Elkartearen beraren zergak.

b) Autonomia-Elkarteko herri-jabetzapekoaz baliatzeagatikako, Elkarteak herri-zerbitzu bat egiteagatikako edo zergaduruari berariz dagokion, datxekon edo abantailaren bat dakarkion egintza-bide bategatikako arielak.

c) Autonomia-Elkarteak herri-lanak egin izanaren edo bere pentzutan herri-zerbitzuak jarri edo gehitu izanaren ondorioz zergaduruak irabaziren bat edo bere ogasunen balioaren gehitze bat izan izanagatik hala egokituz gero jarri daitezen berarizko zergak.

 

   2.-   Euskadiko Autonomia-Elkarteko zerga guztiak zergapidetza-alorrekoak izan, eta dagokien diruegitamuetan agertuko dira.

 

   3.-   Zergak jartzea eta kentzea Lege-bidez egi beharko da.

 

   4.-   Erresumak Euskadiko Autonomia-Elkarteari eskuratutako zerbitzuegatikako arielak eta lakapenak, edo Elkarteari eskuratutako ihardutze-sail edo erbitzuentzako dirubidetarako izendatu daitezenak, Elkartearen berenezko zergatzat jo eta Elkarteak lakatuko ditu, horren ekonomiazko eskubideen egiterapenerako Lege honetan ohartamaten denaren arauera.

 

41. Atala - Zerga-gehigarriak

 

   1.-   Euskadiko Autonomia-Elkarteak honako zerga hauei gehigarriak jarri ahal izango dizkie:

 

a) Bere zergaduru-egoitza Euskadiko Autonomia-Elkartearen mugartean izan dezaten Norbanakoen Urteko Irabaziegatikako zergari.

b) Bere zergaduru-egoitza Euskadiko Autonomia-Elkartearen mugartean izan dezaten Norbanakoen Ondare garbiagatikako zergari.

c) Euskal lurrean bakarrik aritzen diren Baltzuen zergari, Ekonomia-Ituneko 18garren Ataleko bigarren arauan zehaztutako modu eta neurritan.

d) Ondareen jabego-aldakuntzegatikako zergari.

e) Oinorde eta emaitzegatikako zergari.

f) Gutxikako salmentegatikako orotariko sariari.

g) Gutxikako salmenta-aldiango berarizko egaripenekiko zergari, bakarreango zergapide-jabegoz bildutakoak salbu.

h) Jokuagatikako arielei eta gainontzeko lakapenei.

 

   2.-   Aurreko Atalean ohartemandako gehikuntza hoiek ezingo dira Kondaira-Lurraldeek zerga hoietxetatik izan ditzaten diru-eskuraketak gutxitu daitezeneko moduan egin.

 

   3.-   Gehikuntza hoiek jartzea eta kentzea Lege-bidez egin beharko da.

 

42. Atala - Erresumagandikako diru-eskuraketa eta izendapenak

 

   38garren Atalaren d) zatiaren gai diren Erresumagandikako diru-eskuraketek eta izendapenek bere berarizko araupidetzan agindu daitezenak izango dituzte erabateko jaurpide.

 

43. Atala - Zorpetzea

 

   Autonomia-Elkarteko Arduralaritzak eta horren Ihardutze-Erakunde Burujabeek eman ditzaten mailegu eta jasapenetatikakoak eta Izaiki hoiek jaulki dezaten herrizorretikakoak dira 38garren Atalaren f) zatiak dion zorpidetatikako diru-eskuraketak.

 

44. Atala - Norbanako-alorreko legepeko diru eskuraketak

 

   Honako hauek dira Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiaren norbanako-alorreko legepeko diru-eskuraketak:

 

a) Euskadiko Autonomia-Elkarteko Arduralaritzaren edo horren Ihardutze-Erakundeen jabetzapeko ogasunez baliatzetikako edo hoiek erabiltzetikako nolanahiko irabazi edo etekinak, eta bai Izaiki hoien jabetzapeko gauzekiko nahiz norbanakoekiko izan eta hoien balioa dirutan zehaztu daitekeeneko eskubideei darizkienak ere, haiek eta hauek herri-baliapide edo zerbitzuei eratxikita egon ez daitezenaren baldintzapean.

b) Euskadiko Autonomia-Elkarteko Arduralaritzak eta horren Ihardutze-Erakunde Burujabeek oinordeko nahiz hilburuko gisa edo emaitzaz beretzakotutakoak.

c) Lege honen 38garren Atalean sartu gabeko diru-eskuraketa guztiak.

 

45. Atala - Eskubideduntzea

 

   Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusia eskubide hoietzaz jabetzea, hoietako bakoitzarentzako berarizko araupideek agintzen dutenez egingo da.

 

46. Atala - Eraginkortasuna

 

   1.-   38garren Atalaren d) zatian ohartemandako diru-eskuraketak salbu, Herriogasuntza Nagusiaren herri-alorreko eskubideak horretarako arduralaritzabideak eginda egiteratuko dira.

 

   2.-   38garren Atalak dion diru-eskuraketa guztien edo batzuen bilketa, Atal honen a), d) e) eta f) zatietan zehaztutakoena salbu, Foru-Diputazioen zerbitzuek egin ahal izango dute, horretarako egindako Ituneen indarrez, eta Itune hoiek esan dezaten modutan. Horrela egindako Ituneek, eraginkor izateko, Jaurlaritzak onartzea eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea beharrezko izango dute.

 

   3.-   Norbanako-alorreko eskubideen egiterapena, norbanako-alorreko lege-erapidetzaren arauera egingo da.

 

   4.-   38garren Atalaren b), c), g) eta h) zatien gai diren diruen eskuraketa egitea aukeran zatitu edo gerorakotu ahal izango da, dagokion gaudimena utzita, gaudimen horrek atzerapenengatikako korrituak ere hartzen dituela, eta gaudimena bermagarririk gabekoa ezin izan daitekeela. Gainontzeko eskubideak ezingo dira bakoitzarentzako berarentzako berarizko araupidetzan ohartemandakoak gertatuz gero eta bertan jarritako eginbeharrak eta baldintzak beteaz baino zatikatu edo atzeratu.

 

47. Atala - Zertarakoa

 

   1.-   Diru-eskuraketa bakoitzaren berarizko araupidetzak besterik badio salbu, eskuratutako diruaren jabe izan dedin Izaikiak orohar izan ditzan beharkunetarako dirubidetarako erabiliko dira.

 

   2.-   Gauza zehatzetarako opari-bidezko diruak izan daitezenean ez da berarizko eratxikipen-erabakirik beharko, opariok une hartan indarrean egon dedin araupidetzaren arauera onartu izanaren baldintzapean.

 

48. Atala - Orotasuna

 

   1.-   Herriogasuntza Nagusiaren herri-alorreko eskubideak besteentzakotzea ez da Legeren baten ohartemandakoak gertatuz gero baizik egingo.

 

   2.-   Herriogasuntza Nagusiaren herri-alorreko eskubideei eta norbanako-alorreko izan eta Autonomia-Elkartearen edo horren Ihardutze-Erakunde Burujabeen jabetzapekoei buruzkoetan, epailaritza-bidezko nahiz epailaritzaz kanpoko erdibideak egiteko eta ebazpen-bidezko antolapenak egiteko Jaurlaritzaren baimena beharrezkoa izango da.

 

49. Atala - Diru-sariak

 

   1.-   Euskadiko Autonomia-Elkarteko Herri-Izaiki izan ez daitezenak hartako Izaikien jabetzapeko herri-alorreko eskubideen ondorioz Autonomia-Elkarteari zor izan diezazkioten diruak, betebehar bakoitzaren epe-uneaz gero diru-sariak sortaraziko dituzte, inolako oharpen edo eskerik egin beharrik gabe.

 

   2.-   Atzerapenagatikako diru-saria, dagokion betebeharrarentzako epemuga-egunean indarrean egon dedin "Banco de España"-ren oinarrizkoari lau punto gehituz atera dedina izango da.

 

   3.-   Herri-Izaikiak Euskadiko Autonomia-Elkartearekiko izan ditzaten zorrei gagozkiela, Erresumak horretan jarritako araupidetza izango da jaurpide, Autonomia-Elkarteak hoiek berariz araupetuta izan ditzanean salbu, orduan araupide hoiek izango bait-dira nagusi.

 

50. Atala - Indarra galtzea

 

   1.-   Euskadiko Autonomia-Elkartearen eskubideak, hoietako bakoitzarekin berariz, artez nahiz osatze-bidez erabilgarri diren agindutan jarritako modu eta neurritan indargabetuko dira.

 

   2.-   Aurreko zatian aipatzen diren manuen ezean, Euskadiko Autonomia-Elkarteko Arduralaritzaren edo horren Ihardutze-Erakundeen ondoren zehazten direnetarako eskubideak bost urteren barruan indargabetuta geldituko dira:

 

a) Bere aldeko herri-alorreko eskubideak aitortu edo hoiekiko kontu-garbitasuna egiterakoan, eskubidea egiteratu ahal izan zen egunetik hasita. Aitorpen edo kontu-garbiketa hori egiteko esandako Izaiki hoien aurreango adierazpena beharko dela aginduta egon dedinean, indargabetzeratzeko aldi hori ez da eskatzen diren betebehar guztiak beteaz adierazpen hori egin dedinerarte kontatzen hasiko.

b) Aitortutako edo hoiekiko kontu-garbitasuna egindako herri-alorreko eskubideak eskuratzeko, adierazpena egin dedin egunetik hasita, eta adierazpen hori ezinbesteko ez denean epemuga-egunetik hasita.

 

   3.-   Nolanahi ere, herri-alorreko eskubideen indargabetze-epeak honako hauetan eten egingo dira:

 

a) Zorduna arauzko bidez jakitun dela izandako ezein arduralaritza-egintza izan dedinean, horretzazko adierazpena akastuna, aitorpen, kontu-garbiketa edo eskuraketa-xedezkoa eta hoiei buruzkoa izan dedinarren.

b) Zordunak egintza-bidetik jo eta jazarpenak edo goradeiak egindakoan, hoiek legez jarritakoak izan ez edo gaizki eginda egon arren, aurreko zatien gai diren eskubideei dagozkienak izan daitezenaren baldintzapean, eta indargabetzea ontzat eman dedila edo adierazi dedila bakar-bakarrik helburu nagusi izan dezatenean salbu.

c) Aitorpena, kontu-garbitasuna edo ordainketa edo hoiekin zerikusia duenen bat xede duen zordunaren ezein egintza-bidegatik.

 

   4.-   Atal honen 1 zatiak aipatutako manurik ezean, norbanako-alorreko eskubideen indargaltzeak norbanako-alorreko lege-irizpidetza izango du jaurpide.

 

II ATALBURUA

EGINBEHARRAK

 

51. Atala - Beretzakotzea

 

   1.-   Euskadiko Autonomia-Elkarteak berak emandako Legeak artez jarri diezazkioten ekonomiazko betebeharrak beretzakotuko ditu, eta bai legeerapidetzaren arauera lege-alorreko gertakari, egintza eta garapideen ondorioz beretzako sortu daitezenak ere.

 

   2.-   Berariz, gastu-zerrendaketan hoientzat mugagarri gisa baimena emandako diruizendapenen gainetikako gastutarako hitz ematezko Autonomia-Elkarteak emandako araudi-bidezko manuak, berez erabat lege-indarrik gabekoak izango dira.

 

52. Atala - Eraginkortasuna

 

   1.-   Autonomia-Elkarteko Arduralaritzaren eta horren Ihardutze-Erakunde Burujabeen pentzutango ordaindu beharrak ez dira bere diruegitamuen egiterapenari, sendetsitako epailaritza-epai bati eta dirueragiketei darizkienean baino eraginkor izango. Hala ere, sendetsitako epailaritza-epai baten ondoriozko izan eta diruegitamuetan behar bezala eraso gabeko eginbeharrak betetzea, Autonomia-Elkartearen diruegitamu-jaurpideak antolatzezko araupidetzaren ariora diruegitamuetan erasotakoan egin beharko da.

 

   2.-   Autonomia-Elkarteko gainontzeko Izakien pentzutango ordaindubeharrak, norbanako-alorreko lege-erapidetzan agintzen denaren arauera egiteratuko dira.

 

   3.-   Autonomia-Elkarteko Arduralaritzaren edo horren Ihardutze-Erakunde Burujabeen pentzutango ordainkizunak beste aldearentzako legezko betebeharrak ere sortarazten ditzaten lege-harremanen ondoriozkoak izatea gertatuz gero, hauek ezingo dira beste hauek bete edo behar bezala bermatu gabe badaude egiteratu ahal izango. Sendetsitako epailaritza epaiz ontzat emandako betebeharrak horretatik kanpo gelditzen dira.

 

53. Atala - Diru-sariak (korrituak)

 

   1.-   Euskadiko Autonomia-Elkarteak norbanako-alorreko legepeko izan ez daitezen harremanen ondorioz izan ditzan zorrak, Elkarteko Izaikiak zordun direla aitortu dezaten uneaz geroko korrituak izango dituzte.

 

   2.-   Zor hoiek daudenari ala ez daudenari buruzko agintaritza-sailen arteko auzia sortu dedinean, diru-sariegatikako zorrak honako arau hauek izango dituzte jaurpide:

 

a) Lehenengo auzialdiango epaiak ba dela esan eta Autonomia-Elkarteko esandako Izaiki hoiek sartutako goradeien ondorioz eskuhartutako goragoko auzitegiak eman eta sendetsitako epaiz ontzat emandako zorrek Izaiki horri lehenengo epaia jakinarazi dakien uneaz geroko korrituak sortaraziko dituzte.

b) Aurreko lerroaldian ohartemandakoa gertatuz gerokoaz bestetan, epai batek ba dela esan eta esandako Izaiki hoiek jazarri gabeko zorrak, epai hori sendetsita gelditu dedin uneaz geroko korrituak sortaraziko ditu edo, epaiaren beste alderdi batzuekiko jazarpenak daudela eta epaia sendetsi gabe badago, Izaiki hoiek epaiaren aurkako jazarpena sartu dezateneko epea bukatu dedin uneaz gero.

 

   3.-   Atzerapenagatikako diru-saria, aurreko ataletan esandakoaren arauera dirusari-zorra hasi dedin egunean indarrean egon dedin "Banco de España"-ko oinarrizko dirusariari lau punto gehituz ateratzen de na izango da.

 

54. Atala - Indarra galtzea

 

   1.-   Berarizko Legetan agindu dedina salbu, honako hauetako eskubideak bost urteren buruan galduko dute bere indarra:

 

a) Euskadiko Autonomia-Elkarteko Arduralaritzak edo horren Ihardutze-Erakunde Burujabeek horretarako beharrezko diren baldintzakizun guztiak beteta eta dagozkion egiaztatze-agiri guztiak aurkeztuz hoien aitorpena eta kitapena egin dezatela eskatu ez dakien ezein zorren aitorpena edo kitapena egin dezatenekoa. Epea, zorra sortarazi duen zerbitzua edo laguntzabidea bukatu zen egunetik hasita kontatuko da.

b) Euskadiko Autonomia-Elkarteko Arduralaritzak edo horren Ihardutze-Erakunde Burujabeek iadanik aitortuta edo kontu-garbitasuna eginda dauden zorrak oradaindu ditzatela eskatzekoa, eskea legezko hartzekodunek edo bere eskubidea hoiengandik datorkienek egiten ez badute. Epea, dagokion zorrarekiko aitorpena edo kontu-garbitasunaren adierazpenak eragite-indarra izan dezaneko egunetik hasita kontatuko da.

 

   2.-   Berarizko Legetan agindutakoa salbu, indarra galtzerararteko epea kontatzea norbanakoalorreko lege-erapidetzaren arauek diotenez geldiaraziko da. Hala ere, Atal honen 1 zatiaren a) txatalak dion eskubideak indarra galtzerarteko aldiaren kontaketa geldiarazteari buruz, Atal honetan eskatzen direnak bete gabe egin dedin zor-aitorpenaren edo kontugarbiketaren eskeak ez du geldiarazte-indarrik izango.

 

VI IDAZPURUA

BABESPIDEAK

I ATALBURUA

BERMAPIDEAK

 

55. Atala - Eskubideak bahitu ezina

 

   1.-   Euskadiko Autonomia-Elkarteko Arduralaritzaren edo horren Ihardutze-Erakunde Burujabeen jabetzapeko izan daitezen Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiaren eskubideak ezingo dira epailaritzabidez lakatu, ez arduralaritza-bidez edo erakundebidez bahitu ere.

 

   2.-   Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiaren gainontzeko eskubideek aurreko zatian agindutakoa izango dute jaurpide Lege batek hori berariz agindu dezanean.

 

56. Atala - Egintza eta ituneak indargabetzea

 

   1.-   Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiaren kaltetango egintza eta ituneak indargabekizun izango dira.

 

   2.-   Aurreko zatian esandakoa, bidezko izan daitezen gainontzeko egintzapide edo goradeien kaltetan gabe ulertzen da.

 

57. Atala - Lehentasun-eskubidea

 

   1.-   Bere eskubideak egiteratzeari buruzkoan, Euskadiko Autonomia-Elkarteko Arduralaritzak eta horren Ihardutze-Erakunde Burujabeak legeerapidetzak Erresumako Arduralaritzarentzat eta horren Ihardutze-Erakunde Burujabeentzat jarrita izan dezan lehentasun-eskubidea bera izango du, Izaiki hoiekin aurrez-aurre gertatu daitezenean salbu, hori gertatuz gero bakoitzeango berarizko araupidetza izango bait-da erabilgarri.

 

   2.-   Kondaira Lurraldeek itunepeko zergei dagozkiela hartzeko izan ditzaten zergapide-harturenak, Autonomia-Elkarteko Arduralaritzaren eta horren Ihardutze-Erakundeen eskubideekiko lehentasuna izango dute.

 

58. Atala - Eskubideekiko bermapideak

 

   1.-   Zordunaren ekonomiazko edo dirubidetzazko egoera larria dela eta Herriogasuntza Nagusiak Euskadiko Autonomia-Elkarteko Arduralaritzari edo horren Ihardutze-Erakundeei dagozkiela dituen eskubideak galtzeko, murrizteko, andeatzeko edo eraginkor ez izateko arriskua dagoela pentsatzeko arrazoizko zioak egon daitezenean, Izaiki hoiek, eskubide hoien edukia eta egiterapena segurtatzeko, gaudimen-bidez zordunaren ogasun eta eskubideekiko gauzakiko bermeak utzi daitezela erabaki ahal izan dute, eta bai zordunak ekonomiazko beste gaudimen batzuk eman ditzana ere, babesaren gai den gauzari buruzko eginbeharra betetzeko epea bukatu gabe egon dedin arren.

 

   2.-   Neurri hoiek Arduralaritza-bidez hartuko eta egiteratuko dira, bi alditan:

 

a) Behin-behingo segurtapen-aldia.

b) Behin-betiko segurtapen-aldia.

 

   3.-   Behin-behingo segurtatze-aldian, 1 zatian esandako Izaikiek honako egintza hauek burutuko dituzte:

 

a) Arriskua egon daitekeenaren zantzu izan daitezkeen gauzazko eta legezko alderdiak egiteratze-egitarauei eratxikitzea, eta bai, hala badagokio, egin diren egiaztapen-bideak ere.

b) Hala egokituz gero, doakionari entzun gabe eta behin-behingotasunez, egon daitezen arrisku-zantzuei dagozkien neurriak hartzea.

c) Hartutako erabakiak egiteratzea, hala egokituz gero bermapide-eskubideak dagozkien Erroldetan erasota uztea barne.

 

   4.-   Behin-betiko segurtatze-aldian, lehenengo zatian esandako Izaikiak honako egintzapide hauek burutuko dituzte:

 

a) Zordunari hartu diren behin-behingo neurriak ezagutaraztea.

b) Arduralaritzabide-araupidetzaren ariora bidezko izan daitezen egiaztapen-bideak egitea.

c) Zordunari entzutea.

d) Lege-alorreko erizpena ematea.

e) Hala badagokio, dauden arrisku-zantzuei dagozkien behin-betiko neurriak hartzea, hoiek lehen behin-behingoz hartutakoak heurak nahiz beste batzuk izan daitezkeela.

 

   5.-   Nolanai ere, behin-behingorako neurriak, hartu zirenez gero bi hilabete igarotakoan horretzazko ezein adierazpenik egin beharrik gabe indargebetuta geldituko dira.

 

   6.-   Behin-betiko neurriak, hartzerakoan jarri dedin aldiak diraueno eraginkor izango dira, aldi hori eskubideen edukia eta egiterapena segurtatzeko behar dedina baino haundiagoa ezin izan daitekeela.

 

   7.-   Aurreko zatian agintzen dena, legeerapidetzan ohartutako beste segurantza-neurri batzuk hartu ahal izatearen kaltetan gabe izango da.

 

59. Atala - Diruzko eskubideak erabili edo zaintzeagatikako gaudimenak eta segurtabideak

 

   1.-   Euskadiko Autonomia-Elkartearen zerbitzuango lanariek, eta Elkartearen herri-alorreko eskubideak erabili edo zaindu ditzaten norbanako nahiz lege-nortasundun, herri nahiz norbanako-alorrekoek, araudiz zehaztu dedinetan eta zehaztu dedin zenbatekoz eta moduz bermeak utzi beharko dituzte.

 

   2.-   Autonomia-Elkarteak, bestalde, bere Izaikien jabetzapeko herri nahiz norbanako-alorreko eskubideak galtzeko edo ohostu ditzateneko arriskuari buruzko aseguro-ituneak egin ahal izango dituzte.

 

II ATALBURUA

ERANTZUN BEHARRAK

 

60. Atala - Ondamen eta Kalte-ordaina

 

   Legez kontrako egite edo ez egiteagatik Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiari ondamen edo kalte egin diezaien agintari eta herrilanariek ordainsaria eman beharko dute.

 

61. Atala - Beste erantzunbehar batzuk

 

   60garren Atalak dion ordain-saria eman beharra, zigorbidezkoa ego epaibidezkoa bezala eskatu daitezkeen beste erantzunbehar batzuen eta bidezko izan daitezen zigorren kaltetan gabe izango da.

 

62. Atala - Biderapena

 

   Euskadiko Autonomia-Elkarteak arduralaritza-bidetik 60garren Atalak dion eman beharreko ordain-saria eskatzea bidezko izan dedinetan hori, doakionari aurrez entzun ondoren, horretako arduralaritza-bideak eginaz egingo da.

 

VI IDAZPURUA

IKERPENA

 

63. Atala - Arta egiteko bideak

 

   1.-   Euskadiko Autonomia-Elkartearen bere buruaren ekonomia-ihardunarekiko ikerpena honako bide hauetatik egiteratuko da:

 

a) Autonomia-Elkartearen ekintzapide guztientzat jarrita egon eta ekonomia-alorrekoentzat eta bestelakoentzat berdinak diren arta-bideak; hoiek, erabilgarri izan dedin orotariko araupidetzapean egongo dira.

b) Autonomia-Elkartearen ekonomia-ihardunarentzat berarizko eta Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiari dagozkion gai guztientzakoak izan eta Idazpuru honetan jartzen diren arta-bideak.

c) Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiari dagozkion gaietakoren batentzako izan eta horretzako araupidetza berezia jaurpide izango duten berarizko arta-bideak.

 

   2.-   Aurreko lehengo zatiaren b) txatalean aipatutako arta-bideak honako hauek dira:

 

a) Kontaduritza-ikuskaketa.

b) Herri-Kontuen Euskal Epaitegiaren ikuskaketa.

c) Ekonomia-arduralaritzabidetatikako jazarpenak.

d) Artekaritza-ikuskaketa.

 

64. Atala - Kontaduritza-Ikuskaketa

 

   1.-   Ekonomiazko edukia izan dezaten Euskadiko Autonomia-Elkartearen egintza eta eragiketa guztiak, dagozkion Elkarteko Izaikiak bere kontaduritzan eraso, eta jarri dedin moduan egiaztatu beharko dira.

 

   2.-   Autonomia-Elkarteko Izaikiek bere ekonomiazko egintza eta eragiketa guztiei buruzko kontuak eman beharko dituzte, horretarako ere jarriko diren modutan.

 

   3.-   Kontaduritza-ikuskaketa horretarakoxe araupidetzan agindu dedin eran egingo da.

 

65. Atala - Herri-Kontuen Euskal Epaitegiaren Ikuskaketa

 

   Kontu-Epaitegiari izendatutako agintepideen kaltetan gabe, Herri-Kontuen Euskal Epaitegiak Euskadiko Autonomia-Elkartearen ekonomiazko iharduna ikuskatuko du, hori sortarazi eta araupetu dezan araupidetzan jarritako modutan.

 

66. Atala - Ekonomia-arduralaritzazko jazarpenak

 

   1.-   Honako gai hauei izango da bidezko ekonomia-arduralaritzabidetatik jazartzea, jazarpenak agintzei nahiz eskubideei buruzkoak direla.

 

a) Norbere zergen, 41garren Ataleko zerga-gehigarrien eta Euskadiko Autonomia-Elkarteko herrilege-alorreko gainontzeko diru-eskurabideen eraentza, ikuskaketa eta bilketa, Lege honen 38garren Atalaren d) zatikoa salbu.

b) Ekonomia eta Herriogasun-Sailak Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiaren zorrak aitortzea edo kitatzea, eta ihardutze-sail hark horren pentzutan egindako ordainketei buruzko arazoak.

c) Autonomia-Elkarteko Arduralaritzaren edo horren Ihardutze-Erakunde Burujabeen berarizko agintepeko izan daitezen nolanahiko bizi-sari eta gozamen-sarien aitorpena eta ordainketa.

d) Legez horrela erabakitako nolanahiko beste guztiak.

 

   2.-   Ekonomia-arduralaritzazko jazarpenak Euskadiko Autonomia-Elkarteko ekonomia-arduralaritzako ihardutze-sailaren edo ihardutzesailen aurrerako egingo dira, eta hoiek izango dute bere gain haiei bere bideak eginaraztea eta hoiekiko ebazpenak ematea.

 

   3.-   Ekonomia-arduralaritzako bideak bukaarazi ditzaten erabakien aurka Arduralaritza-Auzipidetatikako ihardutze-sailen aurreango jazarpena egin ahal izango da, hori araupetzen duten arauei atxikiz.

 

   4.-   Atal honetan agindutakoa agindu-bidezko birraztertze-bideen eta birrabiatze-eskearen kaltetan gabe izango da, hoiek bere berarizko araupideak dituztela jaurpide.

 

67. Atala - Artekaritza-arta

 

   1.-   Euskadiko Autonomia-Elkarteko Arduralaritza Nagusi eta Erakundegoren-mailakoak bere arioz bere buruaren ekonomia-ihardunari bere berarizko araupidetzak jartzen dituen modutan hartzen dion arta hartzezko artekaritza da bere buruarekiko artekaritza-arta.

 

   2.-   Honako bide hauetaz baliatzen da artekaritza-arta:

 

a) Ekonomia-zergapidetzaren aldetikako arta.

b) Ekonomia-dirubidetzaren aldetikako arta.

c) Ekonomia-arduralaritzaren aldetikako arta.

d) Ekonomia-araupidetzaren aldetikako arta.

e) Ekonomia-erakuntzaren aldetikako arta.

 

   3.-   Erabilgarri izan daitezen erabakiak betetzen direla bermatzeko egiten den ekonomiazko ihardunaren zaingoan datza ekonomia-zergapidetzaren aldetikako arta.

 

   4.-   Ekonomia-dirubidetzaren aldetikako arta, ekonomiazko ihardunarekiko zaingoa alor bereko teknikabideez baliatuz egitean datza.

 

   5.-   Ekonomia eta Herriogasun-Saileko Sailburuak eta goreneko kargudunek alor honetako ihardutze-sailean edo ihardutze-sailetan ekonomia arduralaritzazko zuzenketa-eskeak sartzeko duten eskubidean datza ekonomia-arduralaritzazko arta.

 

   6.-   Lege-Egitamutarako guztiek eta Legegintza Dekretoa edo arduralaritza-erabakien egitasmo guztiek herri-dirueskuraketa eta gastuetan, ekonomiazko ihardunean, eta orohar Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiari dagozkion gai guztietan izan dezaketen eragina neurtzeko ikuskatzean datza ekonomia araupidetzaren aldetikako arta.

 

   7.-   Euskadiko Autonomia-Elkarteko ihardutze sailak eta Erakundeak sortzea, kentzea eta birregituratzea, gostea zertan dagoen, norantza jotzen duen eta nola aldatzen den eta hoiek egiten dituzten zerbitzuen emankortasuna eta eginkortasuna neurtzeko ikaskaketan datza ekonomia-erakuntzaren aldetikako arta.

 

Aldibaterako Erabakiak

 

Lehenengoa - Guztizko Diruegitamuen Legeak

 

   Lege honen II idazpuruan agintzen dena, Lege hau indarrean jarri ondoren onartu daitezen Guztizko Diruegitamuen Legeekin izango da erabilgarri, eta lehengoek orduan zeuden araupideak izango dituzte iaurpide.

 

Bigarrena - Erakundegoren-mailako Arduralaritza

 

   Lege hau indarrean jarri eta hiru hilabeteko epearen barruan, Jaurlaritzak, Lege honen Hirugarren Idazpuruak dakartzan sailkaketa eta zermugapenari egokituko dizkio iadanik egon dauden Erakundegoren-mailako Izaikiak.

 

Hirugarrena - Diru-sariak

 

   Lege honen 49garren eta 53garren Ataletan agintzen dena ez da hori indarrean jarri aurretik zeuden mailegu eta zorrekin erabilgarri izango, hoiek lehen erabilgarri ziren araupideak izango bait-dituzte jaurpide.

 

Laugarrena - Eskubideen bermea

 

   58garren Atalean agindutakoa, bertan ohartemanda egon eta Lege hau indarrean jarri ondoren sartu daitezen eskubide guztiekin izango da erabilgarri.

 

Azken Erabakia Bakarra - Indarrean jartzea

 

   Lege hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian osorik argitaratu dedin egunaren biharamonean jarriko da indarrean.

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra