Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Sexta edición Premios Adrián Celaya

Euskal Autonomia Erkidegoko zuzenbidea  >>  Legeria

12/1988 Legea, urriaren 7koa, Autonomia Elkarteko Administrazioaren eta "Construcciones San Prudencio, S.A."-ren arteko lurren trukaketari baimena ematezkoa.

1988-10-07

Erakundea: Eusko Legebiltzarra

Argitalpena: EHAA, 1988/10/25, 199. zk.; EAO, 2012/3/17, 66. zk.

 

§ 108. 12/1988 LEGEA, URRIAREN 7/KOA, AUTONOMIA ELKARTEKO ADMINISTRAZIOAREN ETA "CONSTRUCCIONES SAN PRUDENCIO, S.A."-REN ARTEKO LURREN TRUKAKETARI BAIMENA EMATEZKOA

 

ZIOEN ADIERAZPENA

 

Jabetza pribatuko ondasunen edo Euskadiko Autonomia Elkarteko Administrazioaren ondare ondasunen artean, Gasteiz hirian dagoen 2.000 m2-ko orube bat dago, Nieves Cano eta Martinez de Aragon kaleen bateragunean, hiriaren erdigunetik aldendurik dagoen alde batean, hirigintza-sailkapenean etxebizitzetarako dena eta, gutxi gorabehera, guztira 8.000 m2. eraikitzeko gai dena.

 

Euskadiko Autonomia Elkartearen Administrazioko Zerbitzuen hazte eta hedaketaren ondorioz, zerbitzu horiek kokatuko diren onibarren gero ta behar haundiagoa dago eta hiriaren erdigunean kokatutakoarena hain zuzen, bertaratzea errazteko administratuei.

 

Aipatutako orube hori, bere kokapena eta bere hirigintzazko erabilerak direla medio, herritarrei erantzungo dizkieten administrazio-zerbitzuak jartzeko ez da egokia baina, administrazioaren beharrei erantzuteko gai diren onibarrak badituzten suztatzaileentzat interesgarria izan daitekela kontutan harturik, Eusko Jaurlaritzak, Gasteizeko onibar-merkatuan egon daitezkeen onibarrak aukeratzeko baseak onartu zituen, gero aipatu orube horrekin trukatu ahal izateko.

 

Administraziozko bulegoak, horrek dakarren ordainketa eta guzti, nolanahi ere eta luzatu gabe hartu behar direnez gero eta Administrazioarena den orube horrek probetxurik ez daukanez, aurkezten den trukaketa-posibilitate horrek arrazoibidezkoa dirudi.

 

Horretarako hasi zen lehiaketan, "Construcciones San Prudencio, S.A."-k eskainitako onibar bat izan zen aukeratua eta, trukatu beharreko onibarrak ehun miloi pezetatatik gorakoak direnez gero, Euskadiko Ondareari buruzko uztailaren 27ko 14/1983 Legeko 50 eta 47 artikuluen arauera, trukaketa hori, Eusko Legebiltzarraren Lege baten bidez onartu behar da, Herriogasun eta Dirubideetarako Sailburuak 1988.eko maiatzaren hiruan emandako Erabaki batez, hori besterenganatzeko gai dela aitortu ondoren.

 

Lehenengo Atala

 

Euskadiko Autonomi Elkartearen Administrazioaren eta "Construcciones San Prudencio, S.A."-ren arteko onibar-trukaketari baimena ematen zaio, onibar horiek ondorengo artikulu hauetan zehazten direnak izanik.

 

2. Atala

 

Euskadiko Autonomia Elkartearen jabetzapekoa den trukatu beharreko lurzatia, hemen jarraian zehazten dena izango da:

 

Lurrak, Gasteizen, bi mila metro kuadroko azalera hartzen du. Iparraldetik, berrogeitamar metroko luzaroan, Nieves Cano kalea du mugakide; hegoaldetik, berrogeita hamabost metro eta hirurogei zentimetroko lerroz, banatzen denetikoaren Iparralde eta Ekialdeko zedarriaren paralelo, hots, Arabako Aurrezki Kutxaren finka, eta Mendebaldean, hogeita hamazazpi metro eta larogeita hamar zentimetroz, Domingo Martinez de Aragon kalearekin.

 

Gasteizeko 5 zenbakidun Jabetza-Erregistroan inskribatua, 3839 Tomoan, 278 Liburuan, 221 Folioan, 11.534 Finkan, l. Inskrizioan.

 

Lurzati honen baloraketa, ehun eta bogeitamabost miloi, hirurehun eta hemezortzi mila (135.318.000 pezeta) pezetatakoa da.

 

3. Atala

 

Euskadiko Autonomi Elkartearen Administrazioak hartu beharreko "Construcciones San Prudencio, S.A."-ren jabetzapekoa den onibarra honako hau izango da:

 

Lehen solairuko lokala, kanpoaldekoa eta lonjen gaineko solairuarteko aldea, etxadiko patioan, bulego horien arteko pasabide itxia eta atari independientea, sarrera Arcak/ko 3garrenetik duena. 902,12 m2-ko eraikitako guztirako azalera hartzen dute alde horiek.

 

Gasteizeko 5 zenbakidun Jabetza-Erregistroan inskribatua, 266 Liburuko 76 Folioan, 10.761 Finkaren 1. Inskrizioan.

 

Lurzati honen baloraketa, ehun eta hogeita hamabost miloi, hirurehun eta hemezortzi mila (135.318.000 pezeta) pezetatakoa da.

 

4. Atala

 

Izendatutako baloraketetan ezberdintasunik ez dagoenez gero, ekonomiazko ordainketa-biderik ez dago.

 

5. Atala

 

Lege honetan agindutakoaren eginkortasunerako beharrezko izan daitezen tramiteak burutzea, Herriogasun eta Dirubideetarako Sailak gauzatuko du, Ondare eta Kontrataziotarako Zuzendaritzaren bidez.

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra