Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Sexta edición Premios Adrián Celaya

Euskal Autonomia Erkidegoko zuzenbidea  >>  Legeria

13/1982 Legea, abenduaren 28koa, "Sociedad de Gas de Euskadi, S.A."-ren baltzu-domua gehitzeari erantzuteko 164.750.000 pesetako berarizko diru-izendapen bat egiteari buruzkoa.

1982-12-28

Erakundea: Eusko Legebiltzarra

Argitalpena: EHAA, 1983/1/15, 6. zk.; EAO, 2012/4/26, 100. zk.

§ 28. 13/1982 LEGEA, ABENDUAREN 28KOA, "SOCIEDAD DE GAS DE EUSKADI, S.A."-REN BALTZU-DOMUA GEHITZEARI ERANTZUTEKO 164.750.000 PESETAKO BERARIZKO DIRUIZENDAPEN BAT EGITEARI BURUZKO LEGE-EGITASMOA

 

       Jorrailaren 30eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako 82/1982 Dekretoak hasierarako baltzu-domuz miloe bat peseta izan zitzan "Sociedad de Gas de Euskadi, S.A." herri-baltzua sortarazteko baimena eman zuen, Autonomia-Elkartearen mugartean gasaz baliatzea suztatzeko xedez.

 

       "Sociedad de Gas de Euskadi, S.A."-k Euskal Herriko Autonomia-Elkartean industria-baliapidetarako gasa banatzezko helburua betetzeari berehala ekin ahal diezaion, horren baltzu-domua 1.000 miloe pesetaraino gehitzea beharrezko gertazen da. Horren ondorioz, eta Autonomia-Elkartea baltzu honen baltzu-domuaren ehuneko 66koaren jabe izango dela kontutan izanik, lehendik bere zuen esandako miloe bateko zatia kontatu ondoren baltzu-domuan izango duen ehuneko 25koaren dela kontutan izanik, lehendik bere zuen esandako miloe bateko zatia kontatu ondoren baltzu-domuan izango duen ehuneko 25koaren partzuergoari dagozkion 164.750.000 peseta eramatea dagokio.

 

       Euskal Herriko Autonomia-Elkartearen 1982garrenerako Diruegitamuen Epailaren 24ko 3/1982 Legeak, diruizendapenen eratxikipenak eta besterakotzeak egiteko erak araupetzen dituenean, 99garren Sailean sartutako orotarikoak bezala aurreko ekonomia-urtetik erabilkizun gelditutako diruez eta Diruegitamuak egiteratuta gelditu daitezkeen diruizendapen-ondarrez baliatzeko bideak ematen ditu, hori guzti hori esandakoa bezala diruegitamuak egin eta onartzerakoan aurrez oharteman ezineko ziren behar berrien dirubidetarako.

 

       Hala ere, bai behar den diruaren zenbatekoak, bai hartaz ari gareneko beharraren garrantziak, Jaurlaritzari horretarako diruizendapenen eratxikipena edo besterakotzea egiteko baimen soila alde batera utziarazi dionez, Diruegitamuen Orotariko Legearen 64garren Atalean jartzen diren bidetara jo eta Legebiltzarrari Berarizko Diruizendapen Bat egiteko Lege-Egitasmo bat aurkeztea beharrezkoa gertatzen da, Eusko Legebiltzarrak gai honetzazko legerik eman ez dezan artean Autonomia-Estatutoaren Behin-behingo Erabakietako Zazpigarrenaren indarrez Lege hura Autonomia-Elkartean erabilgarri gertatzen denez gero.

 

Lehenengo Atala

 

       Indarrean dagoen Diruegitamuaren "Industria eta Enerjia" 08 Saileko "Enerjia" 03 Zerbitzuko "Akzio-erosketa" 08 zernolakorako ehun eta hirurogeita lau miloe zazpirehun eta berrogeita lau miloe zazpirehun eta berrogeita hamar mila pesetako berarizko diruizendapen bat egiten da, "Sociedad de Gas de Euskadi, S. A."-ren baltzu-domuaren gehikuntza ordaintzeko.

 

2. Atala

 

       Berarizko diruizendapen horretarako dirubideak, 1981 garrenerako Diruegitamuetan sartuta egon eta Euskal Herriko Autonomia-Elkartearen 1982garrenerako Guztizko Diruegitamuen Epailaren 24ko 3/1982 Legearen 9garren Atalean jarritako jaurpideen ondorioz Autonomia-Elkarteko 1982garrenerako Diruegitamuetan sartu daitezkeenetakoak izan daitezen gastutarako diruizendapena 1982garrenerako Diruegitamuetako zehazki esandako konturako eginaz.

 

3. Atala

 

       Ekonomia eta Herriogasun-Sailari Lege honetan agintzen dena betetzeko beharrezko izan daitezen eratxikipenak egiteko eskea ematen zaio.

 

4. Atala

 

       Lege hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dedin egunean bertan jarriko da indarrean.

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra