Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Cuarta edición Premios Adrian Celaya

Euskal Autonomia Erkidegoko zuzenbidea  >>  Legeria

13/1997 Legea, urriaren 10ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko 1995 urterako Aurrekontu Orokorraren kitapena onartzen duena.

1997-10-10

Erakundea: Eusko Legebiltzarra

Argitalpena: EHAA, 1997/11/13, 218. zk.; EAO, 2012/1/14, 12. zk.

 

§ 198. 13/1997 LEGEA, URRIAREN 10EKOA, EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO 1995. URTERAKO AURREKONTU OROKORRAREN KITAPENA ONARTZEN DUENA

 

ZIOEN ADIERAZPENA

      Euskadiko Aurrekontu-Errejimenari buruz Indarrean dauden Legezko Xedapenen Testu Bateratua Onartzen duen irailaren 27ko 1/1994 Legegintza Dekretuaren 124. atalean, Aurrekontu Orokorraren kitapena osatu behar duen gutxienezko dokumentazioA adierazten da.

      Dokumentazio hori Eusko Jaurlaritzak bidaliko du Euskal Autonomia Erkidegoaren finantza- eta ondare-egoeraren beste alderdi batzuei buruzko informazioarekin batera, horrela eskatzen bada, Euskadiko Aurrekontu-Errejimenari buruz Indarrean dauden Legezko Xedapenen Testu Bateratua Onartzen duen irailaren 27ko 1/1994 Legegintza Dekretuaren 126. atalean zehaztutakoaren arabera, dagokion lege-egitasmoaren bidez, Legebiltzarrak eztabaidatu eta onar dezan. Herri-Kontuen Euskal Epaitegiak prozedura arautzen duen araudian zehaztutakoaren arabera parte hartuko du prozeduran.

      Horri dagokionez, Herri-Kontuen Euskal Epaitegiaren otsailaren 5eko 1/1988 Legearen 9.4 atalean zehazten denez, Herri-Kontuen Euskal Epaitegiak -bere eginkizun fiskalizatzailea burutzeko- Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorraren kitapenari buruzko dokumentazioa ikuskatu eta egiaztatuko du, eta bere txostenaren berri emango zaie Legebiltzarrari eta Jaurlaritzari, dagozkion ondorioetarako. Emaitzak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira eta txostena Euskadiko Aurrekontu-Errejimenari buruz Indarrean dauden Legezko Xedapenen Testu Bateratua Onartzen duen irailaren 27ko 1/1994 Legegintza Dekretuaren 126. atalean aipatutako lege-egitasmoari erantsi beharko zaio ezinbestean.

      Aurre-arau horietatik abiatuta, Ogasun eta Herri-Administrazio Sailak eskatu zaion dokumentazioa (horren taula laburtuak legeari erantsi zaizkio) egin eta gero, eta Herri-Kontuen Euskal Epaitegiak beharrezko fiskalizazio-txostenak egin ondoren, lege honek Euskal Autonomia Erkidegoko 1995. urterako Aurrekontu Orokorraren kitapena onartzeari ekiten dio. Txosten horien emaitzak honako boletin hauetan argitaratu ziren: Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren 50. zk.an (1997ko martxoaren 13koan), Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren 127. zk.an (1997ko uztailaren 4koan).

Atal bakarra

      Lege honen bitartez Euskal Autonomia Erkidegoko 1995. urterako Aurrekontu Orokorraren kitapena onartzen da. Legea honako dokumentazioak osatua da: Euskadiko Aurrekontu-Errejimenari buruz Indarrean dauden Legezko Xedapenen Testu Bateratua Onartzen duen irailaren 27ko 1/1994 Legegintza Dekretuaren 124. atalean adierazitako dokumentazioa. Horren laburpen-taulak eranskin batean jaso dira.

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra